Está en la página 1de 7

JOAQUIN-COSTAREN-OLIGARQUIA-Y-CA...

user_2562744

Historia de España

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
8.Testua:JOAQUIN COSTAREN “OLIGARQUIA Y CACIQUISMO” LANAREN PASARTEA

1. Kokapena
Aurrean dugu testua, “Oligarquía y caciquismo” liburuaren pasarte bat da. Iturriari
dagokionez, testu historikoa litzateke, informazio zuzena duelako eta gertaeren
garaina idatzitakoa delako. Edukiaren aldetik, testu politiko, soziala eta literarioa
(saiakera) da. Egile indibiduala du, Joaquin Costa, Erregenerazionismoaren buru eta
teoriko nagusienetarikoa izan zen.Haren idatziek eragin handia izan zuten
XX.mendearen hasieran. Gainera, testu publikoa da, herritarrei zuzendutakoa da,
bereziki, egitura politiko-ekonomikoan eta gizarte-egituretan interesatutakoei.
Testuaren helburu nagusia errestaurazioan nagusitu zen jauntxokeria eta
ustelkeriaren eragin txarra gaitzestea zen. Maria Cristinaren azken urtetan idatzi zen
lan hau.

Gero, Alfontso XIII.a semeak hartu zuen erregetza 1902an.


2. Analisia
Testuaren analisiarekin jarraituz, honako ideia hau nabarmendu beharra dago:
Errestaurazioko hainbat sistema kritikatu ziren: alderdi-bitasuna,
txandakatze-sistema, jauntxokeria eta hauteskunde-prozesuaren manipulazioa.
Liburuak honaku ideia hauek azaleratu zituen:
1. Gobernu-sistema eratzen zuten hiru taldeen aipamena: oligarkak, jauntxoak,
eta gobernadore zibilak. Hauek definitzen ditu idazleak. (1 eta 2 paragrafoak)
2. Gobernua osatzen zuten hiru taldeak kritikatu zituen. Alderdi modura antolatu
eta aginpidea lortu arren, ez ziren nazioaren benetako ordezkari gisa portatu.
Izan ere, ez zuten nazioaren interesen alde egin; beraien interesetan baizik.
(3 paragrafoak)
3. Hiru talde horiek eraman zuten Espainia galbidera: eskuratutako agintea
hauteskundeen emaitzak manipulatzeko erabili zuten, Gobernua hartu behar
zuen alderdiari laguntzeko intentzioarekin. Horregatik idazleak adierazten du,
gobernua oligarkiarena eta jauntxoena (kazikeak) zela. (4 paragrafoa)
*Argibideak:
Oligarkia: Aginpide famili edo pertsona-multzo txiki baino ahaltsu baten edo klase sozial bakar
baten eskuetan dagoen erregimen politikoa.
Gobernadore zibila: Espainiako estatuak probintzia bakoitzean zuen agintari gorenaren kargua
zen.

3. Testuingurua
Testuinguru historikora pasatuz, kontuan izan behar da garai hortako giro politikoa.
Gogoratu behar da Errestaurazioa Borboitarren dinastia berrezarri zen garaiari eta
hura eusteko beharrezko baldintzak lortzeari deitzin zitzaiola. Beharrezkoa litzateke
garai honen hasieratik hastea. Martinez Campos emandako 1874ko abenduko estatu
kolperaren ondoren, Alfontso XII.a itzultzena hasi zen Berrezarkuntza. Bestalde,
Cánovas del Castilloren lana aipatu beharrekoa da, hain zuzen ere, bera izan zelako
erregearen eta erregimenaren babeslerik sutsuena, eta Errestaurazioaren sortzailerik
nagusiena. Hark ere finkatu zituen oinarriak, bai bakea, bai egonkortasuna
berreskuratzeko. Berak helburu gisa, Seiurteko Iraultzaileak eratutako
ezegonkortasuna gainditzea zuen. Cánovas-en erregimena honako hauetan oinarritu
zen: 1876ko konstituzioa, monarkia, alderdi-bitasuna eta alderdien txandakatzea,
jauntxokeria.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7997292

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
1876ko konstituzioa idatzi zen. Garaiko adierazpen juridikoa zen, oinarri nagusia.
Ikuspegi eta ideia moderatuak islatu zituen, nahiz eta gizabanoek eskubideak
konstituzio demokratikotik atera izana. Hauek ziren konstituzioaren oinarriak:
subirotasun partekatua; bi ganberako gorteak (Kongresua eta Senatua); errolda
bidezko sufragioa finkatu (1890ean gizonezkoen sufragio orokorra); Gorteen eta
erregearen artean banatutako aginte legegilea aukeratu; erregearen eskumenak

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
indartu; konfesionaltasuna. Eliza eta kleroa finantzatzeko aurrekontua berreskuratu
zen.

Alderdi-bitasuna eta alderdien txandakatzea. Ideia hau Ingalaterratik hartu zuten.


Baina Cánovasen ustetan Espainiako konstituzioa errespetatzen zuten bi alderdien
artean txadakatu behar zela agintea Gobernuan. Alderdiak hainbat talde
garrantzitsuek osatzen zuten (ez herri xumeak), burges hautesleek babesten zituzten
eta ez zituzten desberdintasun nabarmenik. Bi alderdi hauek era baketsuan eta
ustelkeriaren bitartez txandakatzen ziren:
- Alderdi Kontserbadorea: 1875ean eratu zen eta Cánovasek zuzendu zuen.
Jabe handien, Elizaren eta aristokaziaren eskubideen alde egin zuen.
- Alderdi Loberal Fusionista (Alderdi Liberala): 1880ean eratu zen, eta
Práxedes Mateo Sagasta zen honen buru. 1881.ean Sagastak erreforma
batzuk egin zituen, eta eskubideak zabaldu zituen. (gizonezko sufragio
unibertsala)
Bi alderdien arteko txandaketa gauzatzeko, oinarria negoziazioa zen: Isislpeko ituna
egiten zen eta hauteskundeak manipulatzen ziren. Demokrazia gabeko sistema
liberala zen. Sistematik kanpo geratzen ziren bai beste alderkikoak -karlistak,
demokratak, errepublikanoak eta nazionalistak-, bai herri-klaseetako zatirik
nagusienak. Honela jokatzearen ondorioz Isabel II.aren erregealdiko matxinadak
bukatu eta behar zen egonkortasuna lortu ziren. Urteak aurrera joan ahala
sistemaren oinarrietako bat hautsi zen, bi alderdien arteko batasuna. Cánovas eta
Sagaste hil ziren. Ondoren, alderdi bakoitzean hautagai bat baino gehiago azaldu
ziren, eta azkenean banandu egin ziren. Txandakatze-sistema zaildu egi zen, ez
baitzegoen Gorbernua eratzeko eta hurari eusteko buruzagi indartsu adina. Honek
Gobernuaren ezegonkortasuna areagotu zuen.

Jauntxokeria. Testuan Costa-k aipatzen duen bezala, Errestaurazioan praktikan,


iruzurra eta jauntxokeria ziren sistemaren oinarriak. Gogoratu behar da,
txaka-sistema goitik behera funtzionatzen zuela eta ez zela sistema demokratikoa.
Sistema horrek hiru urrats jarraitzen zituen:
- 1. urratsa: Koroaren babesa jasotzea. Erregeak Gobernuan ez zegoen
alderdiari, agintea hartzeko deitzen zion.
- 2. urratsa: Gobernua osatzea. Erregeak oposizioaren buruari eskatzen zion
Gobernua osa zezala.
- 3. urratsa: Gorteen babesa eskuratzea. Gorteak desegin eta
hauteskundeetarako deia egiten zen, Gobernuak Gorteen babesa behar
zuelako.
Jakin behar da, hauteskunde-prozesua manipulatu egiten zela Gobernua osatu
behar zuen alderdiak irabazteko. Costak dioen bezala hauek ziren erabilitako erak
hori lortzeko:

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7997292

si lees esto me debes un besito


Historia de España
Banco de apuntes de la
- Gobernazio-ministerioak lauki-sarea egiten zuen Estatuaren egitura
zentralizatuaz baliatuz, eta hor idazten zuen barruti bakoitzean parlamentari
aterako zenaren izena.
- Gobernadore zibilak alkateei ematen zien jarraibideak; jauntxoek alkateei
laguntzen zieten. Kontuan izan behar da, jauntxoak edo kazikeak eragin
handiko pertsonak zirela eta era askotako mesedeak jasotzen zituztela

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
politikariei eskainitako laguntzaren truke: soldadutzatik libratzea,
udal-lanpostuak eskuratzea, zerga-onurak …
- Ohikoa zen, hautagaia ateratzeko aktak manipulatzea, faltsutzea, botoak
erostea eta indarraren bitartez hautesleak estutzea.
Sistemak nekazari-eremu atzeratuetan zuen eragin handiena, Jauntxoek ezin izaten
zutenez hirietako biztanlerik menderatu. Horregatik hirietako botoak “benetako
botoak” deitzen zitaien. Askotan oposizioaren aldekoa ziren, baina ez zuten inolako
aukerarik irabazteko. Ezin daiteke ahaztu parlamentuko aulkiak kontserbadore eta
liberalen artean banatzen zirela.

Erregimen moderatuak denbora gehiago iraun zuen hainbat arrazoiengatik:


atzerapen ekonomikoa, nekazarien eta lur-jabeen arteko menpekotasun-harremana,
analfabetismoa, herriaren interes falta hauteskundeekin… Baldintza aldatuz joan
zirenez iruzurrean oinarritutako sistemarekin jarraitzea zailagotu egin zitzaien.
Sistemak izan zezakeen zentzurik Errestaurazioaren lehen urteetan, egitura sendotu
arte eta egonkortasun politikoa bermatu arte. Hala ere, ezin zen betiko izan. Hainbat
arrazoi hartu zuten parte: ekonomiaren hazkuntza, analfabetismoaren desagerpena
eta gizartearen garapena. Hauengatik oposizioa handiagotu egin zen eta herriatarrek
ez zuten onartzen iruzur gehiagorik. Honela alderdiak, batez ere liberala,
jauntxokeriarekin eta iruzurrarekin bukatzen saiatu ziren XX.mendearen hasieran
baina ez zuten lortu. Izan ere, interes-sare korapilotsuegia zegoen gobernuaren
baitan. Honek, Errestauszioaren edo Berrezarkuntzaren krisia eta desagerpena
ekarri zuen.

Esan beharra dago, krisiaren lehen adierazleak agertu zirela XIX.mendearen


bukaeran estatuan. 1980ko krisia erabakigarria izan zen. Izan ere, astindu ederra
eragin zuela bai inperioaren azken aztarna galdu izanak (azken koloniak galdu
ziren), bai Kubako Gerrako porrotak, bai 50.000 soldadu galdu izanak.
Ezkortasun-giroa nagusitu zen baina aldi berean, sentimendu eraberritzaile bat ere
piztu zen politikarien eta intelektualen artean.

4. Garrantzia
Amaitzeko, “Oligarquia y caciquismo” lanaren garrantzia aipagarria da.

Lehenik, Errestaurazioa krisian zegoela XX.mendearen hasieran. Beharrezkoak ziren


berrikuntzak bai sistemaren iraupna ziurtatzeko, bai oposizioaren gorakada
eragozteko. Helburu hori buruan zutela aldaketak bultzaten eta gobernu-era
erreformatzen Silvela eta Maura (Alderdi Kontserbadorea), eta Canalejas (Alderdi
Liberala). Horrela, iraultza “goitik” egiten jardun zuten. Argi zeukaten beharrezkoak
zirela ekonomiaren, kulturaren eta politikaren garapenak estatuko arazoei irtenbidea
emateko.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7997292

si lees esto me debes un besito


Bigarrenik, jakin beharrekoa da ez zela aldaketa handirik eman eta jauntxokeria ez
zela ezabatu. Erreformek ez zituzten arriskuan jarri alderdi dominatzaileen interes
ekonomikoak eta politikoak. Horren ondorioz, oposizioko alderdiek sistema erorazten
saiatu ziren. Ez baitzuten inongo beste aukerarik.

Hirugarrenik, garaiko egoera politikoa negargarria zen, bai txandakatze-sistemaren


faltsukeragatik, bai jauntxokeriagatik. Baina, Joan Costa haratago joan nahi zuen eta
ez zen mugatu kritika-mailara: Hainbat irtenbide proposatu zituen bere lanetan
azaltzen zen erregeneracionismoa oinarri gisa erabilita. Berak, erdi-mailako taldeen
nagusitasuna lortu nahi zuen, oligarkia eta esker muturreko mugimenduen
(sozialistak eta anarkistak) indarra gutxitzeko eta iraultza eragozteko. Lema gisa hau
zuten: “Despensa y escuela”.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7997292

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

También podría gustarte