Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
1
99. Salix atrocinerea 109. Tilia platyphilos
100. Salix purpurea subsp. lambertiana 110. Ulex europaeus
101. Sambucus nigra 111. Ulex galli
102. Smilax aspera 112. Ulmus glabra
103. Sorbus aria 113. Ulmus minor
104. Sorbus aucuparia 114. Vaccinium myrtillus
105. Sorbus torminalis 115. Viburnum lantana
106. Spiraea hypericifolia 116. Viburnum opulus
107. Taxus baccata 117. Viburnum tinus
108. Thymus vulgaris 118. Vitis vinifera
2
NOLA EGIN HERBARIOA
Herbario bat egoki prentsatutako eta dokumentatutako (biltze lekua eta data, biltzailea, eta
beste datu batzuk) landare bilduma da, ikasketa morfologiko, taxonomiko, biogeografiko,
ekologiko, fitokimiko, etabarretan erabiltzeko aukerarekin. Herbarioak lurralde zehatz bateko
Floraren datuen oinarrizko artxibategia osatzen du. Bertako datuak, printzipioz, taxonomikoak
(taxonak zein ezaugarri morfologikok bereizten dituen), floristikoak (zeintzuk espezie dauden
lurradean), ekologikoak (ingurune zehatzetan zeintzuk espezie bizi diren) edo korologikoak
(espeziearen banaketa azalera zein den) dira, baina interesgarriak izan daitezkeen bestelako
alderdietara zabal daitezke, fenologia (loraketa eta fruktifikazio garaiak), toxikotasuna, erabilera
medizinalak, etab.; nahikoa da kasu hauetan espezie bakoitzari dagokion fitxan datu horiek
guztiak idaztea, eta modu horretan herbarioa hainbat helburu dituen datuen oinarrizko
artxibategia bihur daiteke.
1. Materiala biltzea
Herbarioan sartzeko landareak basatiak izan behar dute, bere eremu naturalean bildutakoak.
Hasieran, hobe da lorategiko eta landatutako landarerik ez hartzea, azken finean, landare horiek
hibridoak eta landaketarako barietateak izaten direnez, gako arrunten bidez identifikatzea
ezinezkoa izaten delako kasurik gehienetan. Edozein kasutan, landatutako landareek ugazaba
izaten dute, eta hori ere kontuan hartzekoa izaten da mota horretako materiala bildu nahi izanez
gero. Posible denetan baimena eskatu behar da, eta biltze lanetan kontu handia izan behar da
landaketan eta bildutako aleetan kalterik ez eragiteko.
Espezien identifikazioak beraien morfologiaren ezagumendu egokia eskatzen du. Landarearen
alde guztiak dira baliogarriak, baina bereziki garrantzitsuak dira loreak eta fruituak. Beraz,
bilketan landareak ahalik eta osoen egotea ahalengindu behar da, eta hori posible ez balitz eta
zati bat baino ezin bada hartu, zati hori ahal denik eta adierazgarriena izan dadila. Loreak
ezinbestekoak dira identifikazioa zuzena izan dadin (zenbait zuhaitzen kasuan salbu, hostoen
bidez identifika baitaitezke), eta zenbait kasutan fruitua ere, adibidez Brasikazeo, Fabazeo,
Asterazeo eta Apiazeoen familietan. Arau orokor bezala landareak loreekin bilduko dira eta ahal
denean fruituekin ere. Aipatutako familien kasuan, bilketa apur bat atzeratu egin beharko
genuke, zenbait ale fruitutan egon daitezen itxaroteko.
Bildutako aleak plastikozko poltsatan gorde daitezke garraiatzeko, eta poltsok itxita
mantenduko ditugu aleak prentsatu behar ditugun arte. Ez da komeni landare gehiegi poltsa
berean gordetzea, eta beraz, irteera bakoitzean poltsa ugari eramatea aholkatzen da. Egokiena
landare bakoitzeko poltsa bat erabiltzea da, baina poltsa bakoitzean lokalitate bereko landareak
ere gorde daitezke, beti ere bakoitzean lokalitatearen eta dataren datuak dituen etiketatxoa
sartzea ahaztu gabe. Beste garraio sistema bat, are praktikoagoa, uhalen bidez ixten den karpeta
edo prentsa txiki eta portatila da (40 x 30 cm ingurukoa). Kasu honetan landareak, bakoitza
dagokion etiketatxoarekin, periodiko orrien bidez beraien artean bananduta gordetzen dira, eta
modu honetan garraioan landareak hondatzea ekiditen da. Komeni da ere, koaderno txiki bat
eramatea, bertan lokalitateari buruzko datuak (data, altitudea, landare-komunitatea, etab.) eta
bakoitzean biltzen diren espezieak idatziko dira; modu horretan irteeren erregistroa izango dugu
eta aleak etiketatzerakoan akatsak egitea zailago izango da.
3
2. Nola prentsatu
Landareak ezin daitezke egon plastikozko poltsan edo prentsa eramangarrian denbora luze.
Hainbat arinen prentsatzea komeni da, bestela, umeldu eta usteldu edo behin airearekin
lehortuta zimurtu edo apurtu egiten direlako eta identifikaziorako ezinbestekoak diren zatiak
galtzeko arriskua daukagu. Prentsaketa, aleak denbora ia mugagabean mantentzeko modurik
egokiena da. Prentsatutako landareen ezaugarri morfologikoak oso ondo mantentzen dituzte
(eta baita anatomikoak ere, eta neurri baten fitokimikoak ere) eta arazo gabe identifika daitezke
lupa on baten laguntzarekin (praktiketan zehar), beti ere aleak nahikoa osatuta badaude.
Prentsatzeko ez dago kasu guztietan baliogarria den teknika bakarra. Arruntena, landareak zabal
zabalik (ezaugarriak ongi ikusteko moduan kokatuta) periodiko orrien (edo bestelako orriak
baina zurgatzaileak izan daitezela) tartean jartzea da, eta guztiekin pilo bat egitea (metro erdi
baino altuagoa ez!). Pilo horretan ale bat eta hurrengoaren artean nahikoa orri zurgatzaile
(periodiko orriak, kasu) jarri, bestela umeldu eta onddoak hazteko arriskua dago. Piloaren
gainean tamaina aproposeko ohol bat jartzen da eta bere gainean pisu nahikoa (gutxi gora
behera 10-15 kg prentsa normal batean) (1 irudia). Hasiran, papera bi egunetara aldatu beharra
dago, lehenengo egunetan landareak ur asko askatu eta papera gehiegi umeltzen delako.
Lehenengo aldaketaren ostean, aste betez eduki daitezke hurrengo aldaketa arte (landareak oso
heze hartu baditugu edo landareak berak alde mamitsuak baditu, lehenago egin beharko da
bigarren aldaketa). Landare gehienek ez dute aldaketa gehiagorik behar, eta hiru astetan ongi
lehortuta egon daitezke. Hala ere, landareak prentsatik ateratzerakoan heze daudela ikusten
badugu, berriz ere prentsara sartuko ditugu harik eta guztiz lehortuta egon arte. Herbarioan
sartzeko aleak guztiz lehor egon behar dute, bestela onddoek eta mikroorganismoek eraso
egiten diete eta usteldu egiten dira (aleren bat egoera txarrean aurkitzen badugu, onena ahal
bezain arin botatzea da).
Organo mamitsuak eta bolumena dutenak (erraboila, tuberkulua, fruitu mamitsuak) moztu egin
behar dira prentsatu aurretik. Onena zeharretara edo luzetara moztea da, egitura orokorra
antzemateko moduan (Urginea maritima*, Colchicum atumnale* edo Narcissus
pseudonarcissus* espezieen pliegotan ikusten den bezala). Landareak mamitsuak badira (hosto
edo zurtoin metakorrak) prentsatu aurretik alkoholetan deshidratatzea lagungarri izan daiteke
(beste erara prentsaketa asko luza daiteke). Zurezko egiturak badituzte eta zatikatzea zaila bada
(pinaburuak, fruitu lehor handiak, etab.), beste alde batean lehortzen dira.
Landarearen zenbait zati (loreak, tamaina edo forma desberdinetako hostoak, infloreszentziaren
brakteak, etab.) disekzionatzea eta bere aldetik lehortzea ere interesgarria izan daiteke,
ondoren dagokion pliegoan ondo jartzea ahaztu gabe. Modu honetan, aleen ikasketa eta
4
identifikazioa gerora erraztu egiten da (Aconitun napellus*, Cytisus scoparius*, Digitalis
purpurea*).
Garrantzitsua da aleak prentsan sartzen ditugunean, bilketako datuekin etiketa bat jartzea ere,
datu horiek ezinbestekoak baitira ale bakoitzak Herbarioan izango duen behin betiko etiketa
egiteko. Etiketa horretan beherago aurkituko dituzuen datuak jarriko ditugu.
3. Nola aurkeztu
Landareak lehortu ahala, paperezko pliegotan gordetzen dira, bakoitza bere etiketarekin [DIN
A2 (420 × 594 mm) tamainako orriak erditik bi eginda]. Pliego guzti horiek ingurune lehorrean
gordetzea komeni da, eta ahal dela, intsektuetatik urrun (adibidez karpeta edo kutxa baten
barruan naftalina bolatxo batzurekin). Pliego bilduma honek Herbarioa osatzen du.
Denborarekin, pliegoak errebisatzea komeni da, lizunak edo intsektuak jota ez daudela
ziurtatzeko (kanpo hezetasunagatik edo ongi lehortu gabe dagoen landare batetik hedatua),
bestela triskantzak egin ditzakete. Aldizkako errebisio horiek, gainera, gure ezagumendu
floristikoei errepaso txiki bat egiteko ere balio dute.
Herbarioa aurkezteko, pliegoak txukun antolatuko dira, bakoitza bere etiketarekin (etiketa,
gehienetan, behealdean eta eskuinean jartzen da) eta helburuaren arabera antolatuko dira
(familiaka, habitatka), eta gure kasuan makroklimaka antolatuko ditugu. Herbarioaren hasieran
aurkibide bat aurkeztea komeni da antolaketa eta aurkezten diren espezieen zerrenda zein den
argitzeko. Herbarioa kutxa batean aurkeztuko da, behar bezala antolatuta.
Gure kasuan, gutxienez, 60 espezieko herbarioa egingo da. Espezieak 4 MULTZOTAN
antolatuko dira banaketa-eremuak kontuan hartuta: MAKROKLIMA EPELEKOAK, MAKROKLIMA
MEDITERRANEARREKOAK, SUBMEDITERRANEARRAK (edo trantsiozkoa) eta BANAKETA
ZABALEKOAK. Landatzen diren espezieak, eta baita exotiko inbaditzaileak ere, dagokien
banaketa-eremuan kokatuko dira.
EREMU BAKOITZEAN, ESPEZIEAK FAMILIAKA ETA ondoren ALFABETIKOKI ANTOLATUKO
DIRA.
Pliego bakoitzaren etiketa:
• ESPEZIEA: Landarearen izen zientifikoa eta autorearen laburdura
• FAMILIA:
• LEGIT: (Legitivamit) biltzailearen eta herborizatu duenaren izena
• DET: (Determinavit) taxona identifikatu duenaren izena
• LOKALITATEA: Probintziaren kodea (Bi, SS, Vi, Na, Lo), herria edo landarea hartu den
gertueneko lokalitatea. UTM koordenatuak ere jartzen dira
• ALTITUDEA: zuen kasuan hautazkoa
• DATA:
• HABITATA: Pliegoa hartu den eremuaren deskribapen labur eta zehatza
• IZEN HERRIKOIAK (hautazkoa)
• BESTELAKO DATU GEHIGARRIAK (erabilgarritasuna, kontserbazio egoera, etab.)
(hautazkoa)
5
BIODIBERTSITATEA
Ingurumen Zientziak
2. maila