Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
gaia: “Adopzioa”
I.-ARAUDIA
-Kode Zibila
-Prozedura Zibilari buruzko Legea
II.-SARRERA
III.-BETEBEHARRAK
1.-Adoptatzailea
Lehenik eta behin, adoptatzailea nor izan daitekeen zehaztu beharra dago, hots,
NORK ADOPTA DEZAKEEN HAUR BAT. KZren 175.4 artikuluaren arabera,
adoptatzailea izan daiteke pertsona bakarra edo bikote bat. Bi pertsona direnean haur bat
adoptatu nahi dutenak, ikus daitekeenez, xedapenak bakarrik aipatzen ditu ezkontideak,
eta izatezko bikoteak kanpo uzten ditu. Horrek ez du esan nahi, hala ere, egun izatezko
229
bikoteek haurrik adoptatu ezin dutenik. Baina, legegileak nahiago izan du izatezko
bikoteen adopzioa Kode Zibiletik kanpo arautzea, alegia, 21/1987 Legearen Hirugarren
Xedapen Gehigarrian: Las referencias de esta Ley a la capacidad de los cónyuges para
adoptar simultáneamente a un menor serán también aplicables al hombre y la mujer
integrantes de una pareja unida de forma permanente por relación de afectividad
análoga a la conyugal. Xedapen honek ezartzen duenaren arabera, izatezko bikoteek
adoptatu ahal izango dute ezkontideek egin dezaketen suposamendu beretan.
Beraz, KZren 175.4 artikulua eta Xedapen Gehigarri hori kontuan hartuz,
adopzioa izan daiteke ALDEBAKARREKOA edo ALDEBIKOA. Aldebakarrekoa
izango da adoptatzailea pertsona bakarra denean, eta behin haur hori adoptatua egonik,
ezin izango da berriz adoptatu suposamendu hauetan ez bada: a) Adoptatzailea hil bada;
b) KZren 179. artikuluaren esklusioa aplikatu bada. Adopzioa aldebikoa izango da,
ordea, bi pertsonek (ezkontideak edo izatezko bikotekideak) haur bera, aldi berean edo
batak bestearen ostean, adoptatzen dutenean.
2.-Adoptatua
KZren 175.2 artikuluak hau ezartzen du: (…) Únicamente podrán ser adoptados
los menores no emancipados. Por excepción, será posible la adopción de un mayor de
edad o de un menor emancipado cuando, inmediatamente antes de la emancipación,
hubiere existido una situación no interrumpida de acogimiento o convivencia, iniciada
antes de que el adoptando hubiere cumplido los catorce años. Esan den bezala,
230
adopzioaren arau orokorra emantzipatu gabeko adingabea adoptatua izatean datza. Dena
den, salbuespen bezala, posible izango da adin nagusia edo adingabe emantzipatua
adoptatzea, betiere hurrengo betebeharrak betetzen badira bi kasu horietan: a)
Elkarbizitza (familia harreratik ala familia harreratik kanpo sortua) egotea
adoptatzailearen eta adoptatuaren artean; b) Bizikidetza hori adoptatuak adin
nagusitasuna edo emantzipazioa lortu aurretikoa izatea; c) Etenik gabeko bizikidetza
izatea adoptatuak adin nagusitasuna edo emantzipazioa lortu duen arte; d) Bizikidetza
hori adoptatuak hamalau urte bete baino lehen hastea. Lau betebeharrak bete behar dira
salbuespen honetan adin nagusia edo emantzipatua adoptatzeko.
IV.-PROZEDURA
KZren 176 [54/2007 Legeak berridatzia] eta 177. artikuluak izan behar dira
kontuan puntu honetan. Hau da lehenengoa: 1. La adopción se constituye por resolución
judicial, que tendrá en cuenta siempre el interés del adoptando y la idoneidad del
adoptante o adoptantes para el ejercicio de la patria potestad. 2. Para iniciar el
expediente de adopción es necesaria la propuesta previa de la entidad pública a favor
del adoptante o adoptantes que dicha entidad pública haya declarado idóneos para el
ejercicio de la patria potestad. La declaración de idoneidad podrá ser previa a la
propuesta. No obstante, no se requiere propuesta cuando en el adoptando concurra
alguna de las circunstancias siguientes: 1ª. Ser huérfano y pariente del adoptante en
tercer grado por consanguinidad o afinidad. 2ª. Ser hijo del consorte del adoptante. 3ª.
Llevar más de un año acogido legalmente bajo la medida de un acogimiento
preadoptivo o haber estado bajo su tutela por el mismo tiempo. 4ª. Ser mayor de edad o
menor emancipado. 3. En los tres primeros supuestos del apartado anterior podrá
constituirse la adopción, aunque el adoptante hubiere fallecido, si éste hubiese prestado
ya ante el Juez su consentimiento. Los efectos de la resolución judicial en este caso se
retrotraerán a la fecha de prestación de tal consentimiento.
231
denak gurasorik ez duenean eta adoptatzailearen senitartekoa denean, odolezko edo
afinitatezko hirugarren graduan; b) Ezkontidearen edo bikotearen seme-alaba
(biologikoa edo adoptiboa) adoptatu nahi duenean adoptatzaileak; c) Adoptatzaileak
familia-harreran adoptatu nahi duen haurra eduki badu gutxienez urtebetez, edo epe
horretan bere tutorea izan bada; d) Adoptatua izango dena adin nagusia edo
emantzipatua bada.
232
1) Adostasuna ematea. Adoptatzaileak edo adoptatzaileek eta hamabi urte baino
gehiago duen adoptandoak ematen dute.
2) Asentimendua ematea:
-Adoptatzailearen ezkontideak, betiere bananduak ez badaude, judizialki
edo izatez. Hipotesi hori ezkontide bietatik batek bakarrik adoptatu nahi duenean
betetzen da.
-Adoptatuaren guraso biologikoei, ezagunak badira, guraso-ahala kendu
ez badiete, edo kentzeko kausa bat betetzen ez badute, eta seme-alaba adin
nagusia edo emantzipatua ez bada. Azken egoera hori epaileak adierazi beharko
du, PZLren 1827. artikuluaren prozedurari jarraiki, aldez aurretik beste epaile
batek adierazi ez badu. Guraso biologikoek ez dute asentimendua eman behar
izango ezin badute (adib: haien kokalekua ezezaguna delako). Ezgaitasuna ez da
ezintasun gisa hartuko, ezgaiari guraso-ahala kendu ez bazaio. Edozein kasutan,
amak bere asentimendua eman ahal izateko, erditu denetik hogeita hamar egun
pasatu beharko dute.
3) Audientzia. Epaileak entzun egin beharko ditu, derrigorrez: a) Bere garaian,
guraso-ahala kendu ez zieten seme-alaba adin nagusiaren edo emantzipatuaren
guraso biologikoak; b) Adopzioan emango den haurraren tutorea edo zaintzailea;
c) Hamabi urte baino gazteagoa den adoptandoa, betiere gaitasun nahikoa badu;
d) Herri administrazioa, adoptandoa familia-harreran egon izan bada urtebetez
baino gehiagoz.
V.-EFEKTUAK
Estatuko legegileak KZren 178 eta 180. artikuluetan jasotzen ditu efektuok. Hau
da lehenengo xedapena: 1. La adopción produce la extinción de los vínculos jurídicos
entre el adoptado y su familia anterior. 2. Por excepción, subsistirán los vínculos
jurídicos con la familia del progenitor que, según el caso, corresponda: 1º. Cuando el
adoptado sea hijo del cónyuge del adoptante, aunque el consorte hubiere fallecido. 2º.
Cuando solo uno de los progenitores haya sido legalmente determinado siempre que tal
efecto hubiere sido solicitado por el adoptante, el adoptado mayor de doce años y el
progenitor cuyo vínculo haya de persistir. 3. Lo establecido en los apartados anteriores
se entiende sin perjuicio de los impedimentos matrimoniales.
Arau orokorra, beraz, honako hau da: adoptatuak, adoptatzen dutenetik, bere
aurreko familiarekin zituen lotura juridikoak hausten ditu, mota guztietakoak (adib:
abizenak, guraso-ahala, filiazioa, oinordetza, mantenua…). Salbuespen gisa, aurreko
familiarekiko loturak mantenduko dira bi kasu hauetan: 1) Adoptatua adoptatzailearen
ezkontidearen edo bikotearen seme-alaba denean; 2) Adoptatu nahi den haurrak soilik
izatea bere filiazioa zehaztua ama edo aitari dagokionez, eta hirugarren pertsona batek
bera adoptatu nahi izatea (nahiz eta hirugarren hori bere aita edo amaren bikotea ez
izan), nahiz eta adoptatzailea haurraren ama edo aitaren sexu berekoa edo ezberdinekoa
izan. 2005eko legearen ostean, homosexualen arteko ezkontza onartuta, atal honen
helburua ezkonduta ez dauden bikote homosexualen adopzioa ahalbidetzea izan da,
233
Espainiako estatuko legegilearen nahiaren arabera. Bukatzeko, kontuan hartu behar da,
adoptatuak bere aurreko familiarekin loturak hausten dituen heinean, ezkontzeko
eragozpenak mantenduko dituela, horiek odolezko loturan oinarritzen baitira.
Adopzioa errebokaezina da. Beraz, behin eratuta, ezin daiteke iraungi. Dena den,
artikuluak bigarren atalean salbuesten duen moduan, guraso biologikoek prozeduran
izan behar duten parte hartzea izan ez dutenean (gogoratu, ezintasun suposamenduak),
adopzioa efikaziarik gabe utzi ahal izango dute akzioa bi urteko epean egikaritzen
badute, eta iraungitzeak ez baditu adoptatuaren interesak larriki kaltetzen. Adopzioa
iraungitzen den kasuetan, ez du suposatuko haurrak adoptatua izan denetik lortutako
naziokotasuna eta auzotartasun zibila galtzea. Halaber, ez ditu kaltetuko ondarezko
efektuak, adoptatuak adoptatua izan denetik gauzatutakoak. Azkenik, Kode Zibilak
adoptatua izan den haurrari bere filiazio biologikoa ezagutzeko erreklamazio-akzioa
mantentzen dio, baina zehaztapen horrek ez du adopzio bidez sortutako filiazio-loturan
eraginik izango.
VI.-ESKLUSIOA
234
Hipotesia argia da: adoptatzaileak edo adoptatzaileek haiei dagozkien
haurrarenganako babes-funtzioak betetzen ez dituztenean, galtzen dute funtzio horien
egikaritza eta adoptatuarekiko edo bere ondorengoei dagokienez legeak aurreikusten
dizkien bestelako eskubideak. Nabarmena da esandakoa KZren 111. artikuluak jasotzen
duela, horregatik doktrinak 179. artikuluaren egokitasuna kritikatu izan du. Esklusioa
epaileak erabakitzen du ministerio fiskalaren, adoptatuaren edo honen legezko
ordezkarien eskariz. Adoptatuak jarduteko gaitasun osoa eskuratzen duenean, bi urteko
epea izango du esklusioa bere kabuz eskatzeko. Esklusio horren efektuak iraungiko dira
seme-alabak, jarduteko gaitasuna eskuratuta, horrela erabakitzen badu. Kontuan izan
behar da, hala ere, esklusio horrek ez duela adopzioaren iraungitzea suposatzen. Baina
KZren 175.4 artikuluan xedatzen den bezala, esklusioa ematean, adoptatua berriz adopta
daiteke, alegia, eta adopzioaren izaera errebokaezina gainditu. Adopzioaren iraungitze-
kausa berri bat sortzen da (ez dago KZren 180. artikuluan jasotzen ez den arren) horrela,
adoptatu hori bigarren aldiz adoptatzen denean 1 .
VII.-IRAKURGAIAK
1
Izatezko bikoteen araudiei dagokienez, EAEko eta Nafarroako legegile autonomikoek adoptatzeko
aukera eskaintzen diete izatezko bikoteei, heterosexualak edo homosexualak izan, baina erremisio zuzena
egiten diote bi legeetako 8. artikuluan Kode Zibilak jasotzen duen eraentzari.
235