Está en la página 1de 3

Arrival

Arrival, ohituta gaudenaz bestelako pelikula bat da,


hausnarketa askotarako lekua ematen duena. 2016ko
irailean, Amy Adams protagonista bezala duen eta Denis
Villeneuvek zuzendutako zientzia fikziozko film bikain hau
estreinatu zen. Film hau Ted Chiang-en La historia de tu vida
liburuan oinarrituta dago.

Pelikula honen argumentua ontzi estralurtar batzuk gure


planetan nola lurreratzen diren kontatzen du. Estatu
Batuetako gobernuak hizkuntzalari aditu bati eskatzen dio
estralurtarrei ulertzen laguntzeko. Orduan, Louisek
(hizkuntzalaria) Ian Donnelly fisikariarekin lan egingo du,
bisitariekin komunikazioa ezartzen saiatzeko. Elkarrekin lan
egingo dute deszifratu nahi duten hizkuntzaren ereduak
aurkitzeko eta, horrela, gertaera harrigarri honen inguruko erantzunak lortzeko.Pixkanaka,
emakumea, hizkuntza propioa duten izaki arrotzekin komunikatzen ikasten saiatuko da, bisita
estralurtarraren benetako arrazoi misteriotsua aurkitzeko.

Film honen gauzarik interesgarriena heptapodoen hizkuntza da, eta hori ikasteak
ondorioztatzen duena, denboraren pertzepzioa erabat aldatzen delako. Hau erlatibismo
linguistikoan oinarritzen da, Sapir-Whorfen hipotesia bezala ere ezagutzen dena. Teoria
linguistiko honen arabera, hizkuntza baten egiturak eragina du hiztunek pentsatzen duten
moduan. Hipotesiak iradokitzen du hizkuntzaren egiturak eragina duela mundua hautemateko
eta interpretatzeko moduan. Heptapodoetan ez bezala, gu modu linealean komunikatzen gara.
Hitz egiten dugu eta gure esaldiek hasiera eta amaiera dute. Haientzat, ordea, sinboloek ez
dute kronologia hori, eta ez dira linealak. Horregatik, denbora beste era batera hautematen
dute, lineala ez den modu bat. Etorkizunean, orainaldian eta iraganean aldi berean egon
daitezke, baina nolabait esan genezake etorkizuna eta iragana ez direla existitzen, dena aldi
berean bizitzen ari direlako.Louis honetaz ohartzen joaten da pixkanaka, hizkuntza berri hau
ikasten duenean.

“Oroimena gauza bitxia da. Ez dabil nik uste bezala. Denboraren poderioz hain lotuta gaude.
Uste nuen hau zela zure istorioaren hasiera, baina orain ez nago hain ziur hasieran, ezta
amaieran ere.”
– Louise Banks (Arrival)

Hau filmaren garapenean ere ikus dezakegu, istorioak ez baitu ordena kronologiko bat
jarraitzen, baizik eta denboran zehar salto egiten du eta Louiseren alabarekin gertatuko
denarekin hasten da (trama nagusiaren ondoren jaiotzen dena, hau da, estralurtarren
etorrerarekin). Filmaren izenburua bera ere amaieran agertzen da, horrela ikusleak Banks
doktorearen denboragabetasun berbera esperimentatzen du.

Orduan gure hizkuntzak, munduarekiko edo denborarekiko daukagun pertzepzioa moldatu


dezakela esan dezakegu.

“Adibidez, funtsezko ebidentzia dago pertsona batek benetan ez duela kolore bat ikusten (edo
agian «hautematen») harik eta bere hiztegiak beste kolore batzuetatik bereizten duen hitz bat
eduki arte, esanahi bati erantsia. Hori guztiak ez dira berdinak, baina hori eta hori egiteko
tresna linguistikoak bereizi gabe, jendeak horia besterik ez du ikusten.”
– Alissa Wilkinson (Vox).

Noski, ez dut uste hizkuntza batekin denborarekiko trebetasun horiek izatea posible denik,
baina nor daki hizkuntzaren bidez lor genezakeen guztia? Pertsonalki, ni lau hizkuntza hitz
egiten ditut; gaztelera, ingelesa, arabiera eta euskara. Hizkuntza bakoitzak inguratzen nauena
modu ezberdin batean ulertzen laguntzen dit. Horregatik uste dut hizkuntza bat baino gehiago
jakitea inportantea dela, azken fin batean hizkera horiek munduaren perspektiba berri bat
irekitzen dizutelako.

Film honetan nabarmendu daiteken beste gauza bat, gizarteak izandako jarrera gertakari
hauen ondorioz da. Izan ere, espaziontziak lurreratzen direnean gertatzen dena ikus dezakegu,
dena kaos bihurtzen da. Uste dut filmak ondo egin duela gizartea sartu den izu-egoera
erretratatzen eta erakusten, oso argi ikusi baita, eta horren parte sentiarazi ere egin zaitu.
Gainera, antzeko egoera bizi izan ondoren, hau da, pandemia, histeria sentsazio hori ez da
batere urrunekoa. Baina, zergatik sartzen da gizartea histeria masiboko egoera horretan,
gertatu denak zer arrisku dakarren jakin gabe? Nola erreakzionatuko luke gaur egungo
gizarteak pelikulan kontatzen zaizkigun gertakari berberak gertatuko balira? Nire ustez, filmak
errealitatearen interpretazio nahiko zuzena erakutsi du. Nire ustez, gizarte gisa, modu berean
edo okerrago batean erreakzionatuko genuke. Jakina, sare sozialek gaiari buruzko argitalpenak
eta memeak bilduko lituzkete (nire ustez, gai horien aurrean sare sozialetan babestea defentsa-
edo biziraupen-mekanismo bat da, covid-arekin gertatu zen bezala).

Hori alde batera utzita, gizartearen beste alderdi bat munduko gobernuak eta herrialdeak izan
dira, eta nola jokatu duten. Izan ere, guztion artean lankidetzan aritu beharrean, etengabeko
norgehiagokan aritu dira, gatazka nork konponduko zuen ikusteko lehian. Buruzagi batzuek ez
zuten pentsatu ere egin heptapodoek transmititu nahi zietena interpretatzen saiatzea, eta,
besterik gabe, eraso egin nahi zieten, jakin gabe nolako arriskua izango zen; izan ere, errealistak
izanik, ez dut uste ontzi horiek garaitu ahal izango genituenik. Hori errealitatean gertatuko
balitz, nik uste dut ez zatekeela ondo amaituko, pelikularen kasuan Louiseri esker konpontzen
delako, baina benetako bizitzan ez dut uste horrelako norbait edo zerbait egongo denik.

Lehen aipatu dudan bezala, heptapodoen hizkuntza ikastean, Louisek denbora beste modu
batera hautematea lortzen du, etorkizuna ikusteko aukera ematen dio. Eta pelikulak aurrera
egin ahala, hasieran alabaren flashbackak zirela uste genuena ikusi ahal izan dugu. Gero
argitzen zaigu hori ez dela bere iragana, bere etorkizuna baizik. Jakin dezagun, halaber, alaba
hori minbiziak jota hilko dela nerabe zela, eta Louise bere aitarengandik dibortziatuko dela hori
kontetzaeagatik. Baina, funtsean, honek guztiak preludio gisa baino ez du balio. Arrivalek
planteatzen digun gai handiaren aurkezpena. Alaba eduki nahi duen aukeratu behar du, oso
gaztetan hilko dela jakin arren. Louisek neska edukitzea erabaki du, berarekin bizi dituen uneak
politegiak baitira haiei uko egiteko. Nik harekin bat nator. Baina Louisek alaba hori ez izatea
erabakiko balu, hori alda lezake? izan ere, teknikoki alaba izan du, eta berarekin bizi ditu
hainbat momentu. Etorkizuna idatzita dago, eta hartzen ditugun erabaki guztiek, kontrakoek
edo aldekoek, horretara garamatzate. Horregatik uste dut Louisek alaba hori izatea erabaki izan
ez balu ere berdin izango zukeela, bere etorkizunaren gaineko kontrolik ez duelako.

Horregatik guztiagatik, 'La llegada' azken urteetako zientzia fikziozko filmik onenetakoa da,
onena ez bada. Historia handia eta ekoizpen ikusgarria izateaz gain, azken hausnarketa
interesgarria ere badu, ondo garatuta dagoelako. Louisek bere alabarekin egunero goza
badezake amaierarik mingarriena izango duela jakinda, ez dago egunero gure bizitzaz gozatzea
eta etortzeko dagoenaz gutxiago kezkatzea eragozten digun ezer.

También podría gustarte