Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
Hitzarmena negoziatzeko Mahaiak gaur egin du bigarren bilera. Mahaia eratzeko bilera urtarrilaren 20an
izan zen.
Orduko ohar baten bidez esan genizuenez, ELAk, LAB eta ASPEMekin batera, (BBKren hauteskunde
sindikaletan boto gehienak lortu zituzten sindikatuak: 1098 boto; CCOO eta ALE: 919) bilera bat eskatu
genion Zuzendaritzari, hitzarmenaren esparrua Bizkaira, Arabara, Gipuzkoara eta Nafarroara mugatzeko,
hala erabaki baitzen Zentraletako eta Bestelako Zentroetako Enpresa Batzordeetan, indarrean dauden
legeen barruan.
Enpresaren erantzuna, dakizuenez, enpresa osorako negoziazio-mahaia eratzeko deialdia egitea izan zen,
gehiengo sindikalaren nahiari jaramonik egin barik. Hitzarmena gai garrantzitsua da, interes handikoa
langile guztientzat, eta beraz lan-giroa baldintzatzen duena.
Negoziazio-esparru hori eskatu dugun sindikatuoi elkartasun bakoak garela aurpegiratu digute,
Hedakuntzako zentroak kanpoan uzten ditugulakoan. Ezta hurrik eman ere. Gu poz-pozik egongo ginateke
gure hitzarmenaren eraginpean langile guzti-guztiak sartuko balira, Euskal Herriko eta Espainiako erkidego
guztiak barne hartuz. Hori horrela, emaitza hobeak lortuko genituzke, oraingo esparruan eta partaideekin
lortu ahal ditugunak baino. Zergatia galdetzen badiguzue.
BBKren zuzendaritzak hitzarmenaren mahaia osatzeko bi eskaera ezberdinen artean hautatu behar izan du,
bi planteamenduek legezkotasuna betetzen dutelarik.
BBKk Bizkaiko plantilla gutxiesten duen mahai baten alde egin du, bere enpresa-batzordeen eskariei
entzungor eginez.
BBKk enpresa-batzordeen delegatuen erabaki adostuaren kontra egin du Bizkaiko CCOO-en delegatuen
ordezkaritza balidatzean.
BBKk enpresaren langileen osotasunaren artean boto gitxien ordezkatzen duen mahaiaren alde egin du.
CCOO sindikatuak bere Bizkaiko delegatuak erabili ditu beste mahai batean gehiengoa osatzeko, Bizkaiko
enpresa-batzordeen erabakiari muzin eginez, nahiz eta bere erabaki adostuak haiei ere eragiten dien.
Azken batean, BBKre zuzendaritza zein CCOO sindikatua langileen gehiengoaren nahien kontra jarduten ari
dira.
Langileen gehiengoaren interesak modurik egokienean babesteko beharrezkoak diren lege-prozedura
guztiak martxan jarriko ditugu.
Horregatik, gu ez gara joango Hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilera horretara.