Está en la página 1de 11

4 GAIA: MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA

Eragile ekonomiko bakoitzaren eginkizunak honako hauek dira:

● Enpresek ekoiztu
● Familiek kontsumitu
● Sektore publikoak arautu eta kontrolatu

Gaur, gero eta espezializazio handiagoa dago eta ez dugu kontsumitu


behar dugunaren ia ezer ekoizten; beraz, trukea errazten duten mekanismo batzuk
behar ditugu. Mekanismo horiek merkatua eta dirua dira.

1.- MERKATUA
Merkatuak 3 elementu behar ditu nahitaez:

o Trukatzeko produktu bat: ondasuna edo zerbitzua.


o Saltzaile bat: produktua ekoiztu duen enpresa, adibidez.
o Erosle bat: Erosketarekin behar bat ase nahi du.

Definizioa: Eskaintzaileek (saltzaileek) eta eskatzaileek (erosleek) produktu jakin baten


inguruan egiten dituzten salerosketa-jarduera multzoa da.

Funtzionamendua:

o Eskaria dago ondasun edo zerbitzu jakin bat erosi nahi


denean.
o Eskaintza dago ondasun edo zerbitzu jakin bat saldu
nahi denean.
o Eskariak erosleen ikuspegitik aztertzen du merkatua eta
eskaintzak, berriz, saltzaileen ikuspegitik. Erosleek eta
saltzaileek bat egiten dute merkatuan, biak asetzeko
moduko akordioa lortu nahian.

1.1 Eskaria
Definizioa: Eskatzaileak prezio jakin batean ondasun baten zer kantitate erosteko prest
dauden adierazten du.

1.1.1. Eskaria baldintzatzen duten faktoreak

1
✔ 1.1.1.1. Ondasunaren prezioa

Produktu bat zenbat eta garestiagoa izan, eskatzailea orduan eta kantitate
txikiagoa erosteko prest egongo da, eta alderantziz, zenbat eta merkeagoa izan,
orduan eta gehiago erosiko luke.

✔ 1.1.1.2. Lotutako ondasunen prezioa

● Ondasun osagarriak:
o Inprimagailuak eta tinta, oinetakoak eta lokarriak, lanparak eta
bonbillak…
o Ezin da bat kontsumitu bestea kontsumitu gabe.
o Ondasun-bikote horietako baten prezioak gora edo behera
egiteak gorakada edo beherakada eragiten du eskatutako
kantitatean, bai ondasunarenean, baita ondasun
osagarriarenean ere.
● Ordezko ondasunak:
o Txermenak eta sagarrak, tea eta kafea, sakarina eta azukrea …
o Bat ala bestea kontsumitzen da. Ez biak batera.
o Ordezko ondasun baten prezioak gora egiten badu, haren
eskariak behera egiten du, beste ordezko ondasun baten
mesedetan.

✔ 1.1.1.3. Errenta erabilgarria: Ondasun jakin baten eskariaren eta errenta-


gehikuntzaren arteko erlazioari erreparatuz, ondasunak 3 taldetan
sailkatzen dira:

● Behe-mailako ondasunak: Eskatzailearen errentak gora egitean


gutxiago eskatzen dira. Errenta igotzen bada, ardo arrunta edo garraio
publikoa gutxiago erabiltzen da eta kalitateen handiagoko ondasun edo
zerbitzuek hartzen dute haien ordea, ardo berezia edo taxiak, adibidez.
● Ondasun arruntak: Eskatutako kantitateak eskatzaileen errentaren
proportzio berean egiten du gora. Adib: etxebizitza, etxetresna
elektrikoak, automobila …
● Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean, kantitate txikian
kontsumitzen dira edo ez dira kontsumitzen. Errentak gora egiten
duenean, haien erabilera eta kontsumoa nabarmen igotzen da. Adib:
bitxiak, kirol-autoak ….

2
✔ 1.1.1.4. Kontsumitzailearen lehentasunak: Prezioak edo errenta alde
batera utzita, zaletasunak, lehentasunak eta modak ere eragina dute
eskatzaileen portaeran.

1.1.2. Eskariaren kurba (Eskaria-prezioa funtzioa)

Eskariaren kurba: Eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, eroslea prezio


bakoitzean erosteko prest dagoen kantitatea erakusten duena.

Ardatz-diagrama bat marrazten da.


Bertikalean ondasunaren prezioa (P)
adierazten da eta horizontalean,
berriz, eskatutako kantitateak (Qd).

Lerroak elkar
ebakitzen diren
lekuan, zenbait puntu
lortzen da (A,B,C).
Kontuan izan behar
da ondasun baten
eskaria alderantziz
proportzionala dela
haren prezioarekiko,
hau da, kontsumitzaileak portaera arrazionala du, eta produktua zenbat
eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago kontsumituko du, eta
alderantziz.

JARDUERA

1.- Zer hiru elementu behar ditu merkatuak berezko funtzionamendua izateko?

3
2.- Adierazi ondasun hauen ondasun osagarri bat eta ordezko ondasun bat: bideo-
jokoen kontrola bat, lentilak, bizar xafla, eta lanpara.

3.- Eman ondasun kategoria bakoitzeko hiru adibide: behe mailakoa, arruntak eta
luxuzkoak.

1.2. Eskaintza
Definizioa: Enpresak, prezio jakin batean, ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest
dauden adierazten du.

1.2.1. Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak

✔ 1.2.1.1. Ondasunaren prezioa : Merkatuan eskaintzen dituzten produktuen


truke kobratu dezaketen prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta
kantitate handiagoa ekoizteko prest egongo dira enpresak (baldin eta kostuak
konstante jarraitzen badute), etekinak lortzeko
espektatibak handiagoak dituelako.

Produktuen prezioak gora eginda, enpresen


kostuak ere gora egiten badute, enpresaburuak
etekin bera lortuko luke, edo txikiagoa, eta, beraz,
ez luke merkatuan kantitate gehiago jartzeko
asmorik izango.

✔ 1.2.1.2. Ekoizpen baliabideen kostuak

● Enpresa-etekina zenbatekoa den jakiteko, sarreren eta gastuen


arteko aldea kalkulatzen da.
● Baliabideen kostuak gora egiten badu, etekinak txikitu egiten dira
eta, horren ondorioz, baliteke enpresak eskaintza murriztu behar
izatea, gutxiago gastatzeko.

4
● Ekoizpen-kostuetan eragiten duten aldagaietako batzuk hauek dira:
langileen soldatak, zergak eta makinak. Erabiltzen den teknologiak
edo baliabide-konbinazioak ere eragina du kostuetan, teknologia
batzuetan eskulanaren erabilera intentsiboagoa egiten baita, eta
beste batzuetan, berriz, makinena.
● Enpresek ekoizpen-baliabideen igoeraren kostu hori bezeroei
jasanarazi diezaiekete, ondasunen eta zerbitzuen prezioa igoz, baina
aukera hori ez da beti posible izaten, eta, gainera, bezeroak galtzeko
arriskua dago.

1.2.2. Eskaintzaren kurba: Ardatz-diagrama bat marrazten da. Bertikalean


ondasunaren prezioa (P)
adierazten da eta
horizontalean, berriz,
eskatutako kantitateak
(Qd).

Lerroak elkar
ebakitzen
diren lekuan,
zenbait
puntu
lortzen da (A,
B, C). Prezioa
zenbat eta
handiagoa
izan, orduan eta kantitate handiagoak eskainiko dituzte enpresek.

Eskaintzaren kurba: Eskaintzaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, enpresa prezio


bakoitzean eskaintzeko prest dagoen kantitatea erakusten duena.

JARDUERAK

1.- Uztailean Goxoa gozogileak 16€-ko publikorako salmenta-prezioan egin zituen


tartak. Abuztuan, prezioa 14€-ra jaitsi zuen, eta ekoizpena, berriz, 80 tartara, udako
oporraldiko berezko eskari-jaitsieraren ondorioz. Irailean, bere tartak modan jarri
ziren, eta horrenbestez, prezioa 20€-ra igo zuen, eta ekoizpena 120 tartara. Adierazi
grafikoki gozogilearen eskaintzaren kurba, kontuan hartutako aldietarako.

5
2.- Zergatik esaten da eskariaren kurban prezioa eta
eskatutako kantitatea alderantziz proportzionalak
direla?

2.- MERKATUAREN OREKA


Ondasunen eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi
ekonomia-eragileek (kontsumitzaileak eta enpresak) prezioa adostu behar dute. 3 kasu
ezberdin gerta daitezke:

● Gehiegizko eskaria:
o Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu
kantitatea, handiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Ondorioz,
kontsumitzaile posible asko ase gabe geratuko dira eta horietako batzuk
prest egongo dira prezio handiagoa ordaintzeko.
o Egoera horretan, eskasia dagoenez, enpresek etekin-espektatibak
dituzte eta kantitate handiagoa eskaintzeko prest daude.
o Baina, ase gabe geratu diren kontsumitzaile guztiek ez dute prezio-
igoera hori onartuko eta eskatutako kantitateak beherantz egingo du.
o Une jakin batean, bi kurbek elkar gurutzatuko dira eta puntu horri
deritzo oreka-puntua, eskatzaileak eta eskaintzaileak gustura agertzen
diren unea.
● Gehiegizko eskaintza:
o Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu
kantitatea txikiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Egoera
horretan, produktu ugari dago eta enpresek ezin dute eskaintza guztia
saldu; beraz, enpresak prezioak jaitsi beharrean izango dira.
o Hala ere, enpresa guztiak ez daude horretarako prest eta batzuk
merkatua utziko dute, kantitatea jaitsiko delarik.
o Baina, prezioa jaitsi denean, kontsumitzaile gehiagok eskatuko du.
o Une jakin batean, bi kurbek elkar gurutzatuko dira eta puntu horri
deritzo oreka-puntua, eskatzaileak eta eskaintzaileak gustura agertzen
diren unea.

6
● Merkatu Oreka: Oreka-puntuan egiten dute bat kontsumitzaile eta enpresen
planek eta trukeak biak aseko ditu. Oreka-prezio bat adostuko dute eta oreka-
kantitate bat. Puntu honetan, ez dago gehiegizko eskaintzarik, ezta ase gabeko
eskaririk ere.

JARDUERA

7
Sandiaren merkatuan, kontsumitzaileek eta nekazaritza-enpresek taulan adierazitako planak
dituzte:

SANDIAREN PREZIOA € ESKATUTAKO KANTITATEA ESKAINITAKO KANTITATEA

5 80 200

4 100 150

3 130 130

2 180 80

1 250 0

1.- Adierazi prezio, bakoitzeko, merkatuaren egoera eta prezioen erreakzioa.

2.- Adierazi grafikoki sandien merkatua, taulako datuak kontutan hartuta.

3.- ALDAKETAK MERKATU-BALDINTZETAN


Orain arte ikusi dugu nola doitzen diren ondasun jakin baten eskaria eta eskaintza, oreka
lortzeko, beti ere ondasunaren prezioa delarik aldatzen den faktore bakarra. Hori gertatzen
denean, mugimendua eskariaren edo eskaintzaren kurba bertan gertatzen dela ikusi dugu eta
ondorioz kurba aldatu gabe geratzen da.

Jarraian ikusiko dgu nola aldatzen diren eskariaren edo eskaintzaren kurbak, hau da, kurba
desplazatu egiten da honako faktoreetariko bat aldatzen bada:

⮚ Eskariaren kantitateak gora egitea : Kasu


honetan eskariaren kurba eskubira desplazatuko
da.
o Ordezko ondasunen prezioak gora
egitea: Adibidez, azukruaren eskarian,
sakarinaren prezioak gora egingo balu
jendeak azukre gehiago kontsumituko
luke eta aldiz sakarina gutxiago. Ondorioz
azukrearen eskariak gora egingo luke.
o Ondasun osagarrien prezioak behera egitea : Kafearen prezioak behera
egingo balu, ondasun honen eskariak gora egingo nuke eta ondorioz
azukrearen eskariak ere.

8
o Errenta erabilgarriak gora egitea: Kontsumitzaileen errenta handitzen bada,
produktu bere kantitate gehiagotan kontsumitzen dute.
o Aldaketa zaletasunetan (moda): Produktu jakin bat modan jartzen bada,
jendeak kantitate handiagoak kontsumituko ditu prezio berean.
⮚ Eskariaren kantiteak behera egitea: Goiko faktoreek alderantzizko jokaera erakusten
dutenean merkatuan. Kasu honetan, kurba ezkerrera desplazatuko litzateke.
⮚ Eskaintzaren kantitateak gora egitea: Eskaintzaren kasuan ere kantitate igoerak kurba
eskubira desplazatuko da: aldaketa honen arrazoiak izan daitezke ekoizpen-faktoreen
prezioak behera egin duela, erabilitako teknologian hobekutzak egon direla (ekoizpena
merkatzen dute) edo empresak merkatu-
kuota eskuratzeko espektatibak dituela.
⮚ Eskainitako kantiteak behera egitea:
Aldiz, eskaintzaren kurba ezkerrerantz
mugitzen. Aurreko faktoreen jarrera
kontrakoa izango da eskarian gertatzen
zen bezala; ekoizpen faktoreen prezioek
gora egin duela, erabilitako
teknologiaren kostuak handiagoak izatea
eta epe ertain-luzeko estrategiarekin
lotutako enpresa helburuak, merkatu
baten sartzea edo etorkizunerako negozio-itxaropenak izatea, esaterako.

JARDUERA

1.- Noiz esaten da merkatua orekan dagoela?

2.- Nolako erreakzioa izaten dute ekoizleek produktu jakin batek gehiegizko eskaria izaten
badu?

3.-Eskariaren eta eskaintzaren kurbetan, zer alde dago kurbaren baitako mugimenduen eta
kurbaren eskuineranzko edo ezkerreranzko lekualdaketen artean?

4.- PREZIO ELASTIKOTASUNA


Definizioa: ondasun baten prezioa aldatzean eskatutako ondasun kantitatea zenbat aldatzen
den neurtzen du.

9
Prezioa eta eskatutako kantitatea alderantziz proportzionalak direnez (prezioa jaisten bada,
eskatutako kantitateak gora egiten du, eta aldierantziz), elastikotasuna negatiboa da, beti.
Beraz, termino absolututan aztertzen da elastikotasuna, matematika-ikurra kontuan hartu
gabe. Hiru emaitza mota egon daitezke:

✔ 1eko prezio-elastikotasuna E = 1: Eskatutako kantitatea eta prezioak proportzio


berean aldatzen dira. Bizitza errealean, ia ezinezkoa da horrelako elastikotasuna duten
ondasunak aurkitzea.

✔ 1etik gorako prezo-elastikotasuna E>1 : Eskatutako kantitatearen portzentajezko


aldaketa handiagoa da prezioen portzentajezko aldaketa baino. Elastikotasun mota
horretako produktuak oso sentikorrak dira prezio-aldaketekiko: eskari elastikoko
produktuak dira. Produktu-kategoria horretakoak dira luxuzko ondasunak. Produktu
horiek gabe erraz moldatu gintezke kontsumitzaileok prezioek gora eginez gero.

✔ 1etik beherako prezio-elastikotasuna E<1 : Eskatutako kantitatearen protzentajezko


aldaketa txikiagoa da prezioen portzentajezko aldaketa baino. Adibidez, demagun,
normala dela egunean 200g ogi kontsumitzea; prezioa asko jaitsita ere, kontsumoak ez
luke izugarri gora egingo. Era berean, prezioa igota ere, jendeak ogia erosten jarraituko
luke. Azken finean, ogiaren prezioak gora ala behera egin, eskatutako kantitatea oso
antzekoa izango litzateke. Elastikotasun mota horretako produktuek eskari ez-
elastikoa dutela esaten da.

10
11

También podría gustarte