Está en la página 1de 26

1.

1
1.2
1.3
1.4
1.5
1.6
1.7

Melodia
Tonuak eta tonuerdiak
Bitarteak
Eskala
Graduak eta akordeak
Eskala maiorra eta eskala minorra
Musika-esaldia

1.1 Melodia
Melodia emozio eta sentimenduekin erlazionaturiko osagaia da. Bere definizioak dio,
zehazki, elkarren segidako soinuek osatzen dutela, non tentsioa eta lasaitasuna
proportzio orekatuak eta justuak izan behar diren.
Esaten dugu, halaber, altuera eta iraupen zehatz bat duten noten segida antolatua
dela, denboran jarraiki interpretatzen direnak, espresio musikal orekatua sor
dezaten. Mendebaldeko musikaren arabera, melodia, erritmoarekin bat, denboran
aurrera egiten duen musikaren izaera horizontala da; harmoniak, berriz, izaera
bertikala du, soinu desberdinen aldi bereko soinua da. Munduko musika-kultura
ugarietan, ez da hain garrantzizkoa harmonia, eta hortaz, melodia ekintza tonalaren
ardatz bakarra da.
Melodiak egitura desberdin hauek ditu:

Melodia-tartea: nota biren artean dagoen distantzia.


Motiboa: esanahi musikala duen nota-multzoa.
Esaldia: motibo bat edo batzuk izan daiteke.
Kadentzia: konposizio edo esaldi baten amaieran atsedenaldi baten irudipena
ematen duen eredu musikala.
Gaia: konposizioaren ideia nagusia da.

La meloda es un elemento asociado a las emociones y los sentimientos. Se define


de forma concreta como la sucesin de sonidos donde la tensin y el relajamiento
deben guardar proporciones justas y equilibradas.
Entendemos por meloda la sucesin organizada de notas con una altura y duracin
especficas, interpretadas de forma continua en el tiempo para producir una
expresin musical equilibrada. En trminos de la msica occidental, la meloda es,
junto con el ritmo, el aspecto horizontal de la msica que avanza en el tiempo,
mientras que la armona es el aspecto vertical, el sonido simultneo de sonidos
distintos. En muchas de las culturas musicales del mundo, la armona no es tan
importante y la meloda es el nico centro de la actividad tonal.
En una meloda se distingue la siguiente estructura:

Intervalo meldico: distancia entre dos notas.


Motivo: conjunto de notas con significado musical.
Frase: puede consistir en uno o ms motivos.
Cadencia: frmula musical que brinda una sensacin de reposo al final de
una frase o composicin.
Tema: es la idea principal de la composicin.

1.2 Tonuak eta tonuerdiak


Soinu bakoitzak dardara berezi bat du eta gure belarriak era desberdinean jasotzen
du. Tonua esaten zaio hurrenez hurreko bi soinuen artean dagoen altuera- edo
distantzia-aldeari, Mi-Fa eta Si-Do artekoari izan ezik, horietan distantzia tonuerdia
delako.
Soinuak altuak edo baxuak izan daitezke, baina haien arteko aldea erlatiboa da oso,
izan ere tonu guztiak hartuz gero, nahiz eta desberdinak izan, beti izango dira
batzuk besteak baino altuagoak eta alderantziz. Tonu bat eta bi tonuerdi balio
berekoak dira, eta azken horiek eta soinu bakoitzaren artean dagoen frekuentziadistantzia ere baliokide dira, hau da, elkarren segidako bi noten artean dagoen
bitartea.
Horrela, notaren izenak bere bibrazio-frekuentzia definitzen du, eta bitarteak,
berriz, nota baten eta bestearen artean dagoen harremana esaten digu.
Nota naturalak dira: Do, Re, Mi, Fa, Sol, La eta Si. Baxutik alturako ordena da hori,
goitik luzatu badaiteke ere, altua denean, eta baita azpitik ere, baxua denean.

Baxutik altura: Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si - Do - Re...


Altutik baxura: Do - Si - La - Sol - Fa - Mi - Re - Do - Si...

Cada sonido tiene una vibracin especfica y nuestro odo lo percibe de un modo
diferente. Se llama tono a la diferencia de altura o distancia que hay entre dos
sonidos sucesivos, excepto en Mi-Fa y Si-Do, donde la distancia es de semitono.
Los sonidos pueden ser agudos o graves pero la lnea que los divide es muy relativa
ya que siempre tendremos uno ms agudo que otro y a la inversa. Un tono
equivale a dos semitonos y stos equivalen a la distancia en frecuencia que hay
entre cada uno de los sonidos, es decir, el intervalo que existe entre dos notas
consecutivas.
As, el nombre de la nota nos define su frecuencia de vibracin y el intervalo nos
cuenta la relacin que existe entre una nota y otra.
Las notas naturales son: Do, Re, Mi, Fa, Sol, La y Si. ste es su orden de grave a
agudo, aunque puede ser ampliado tanto por arriba, cuando es agudo, como por
abajo, cuando es grave.

De grave a agudo: Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si - Do - Re...


De agudo a grave: Do - Si - La - Sol - Fa - Mi - Re - Do - Si...

Tonuerdiak
Gogoratu: tekla bakoitza nota bat da. Haien artean tonu edo tonuerdi desberdinak
daude. Pianoaren teklatuak ideia hori ulertzen lagunduko digu. Irudian ohartuko
zara Do eta Re artean tonu bat dagoela, eta Mi eta Fa artean, berriz, tonuerdia.
Irudiak erakutsiko digu ere nola Re eta Fa artean tonu bat eta tonuerdi dagoela
edota hiru tonuerdi; eta Do eta Mi artean tonu bi edota lau tonuerdi.
Recordemos que cada una de las teclas es una nota, y entre cada una de ellas hay
diferentes tonos o semitonos. Las teclas del piano nos ayudarn a entender mucho
mejor el concepto. En la imagen se observa que entre Do y Re hay un tono,
mientras que entre Mi y Fa hay un semitono. Tambin vemos cmo entre Re y Fa

hay un tono y un semitono, o tres semitonos; y entre Do y Mi hay dos tonos o


cuatro semitonos.

1.3 Bitarteak
Bi noten arteko altuera-aldeari eta, beraz, entonazio-aldeari esaten zaio. Bitarte
horiek bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta
zortzigarren mailakoak izan daitezke. Ezagutzen ditugu tonua eta tonuerdia, beraz,
ikus dezagun adibidez, hirudun bat zer den. Erraza da!
Do eta Mi noten arteko bitarteak hirudun izena hartzen du, izan ere eskalako hiru
nota hartzen ditu. Do eta Sol artean, berriz, bostuna dago, eskalako bost nota
hartzen dituelako.
Eskala musikala egituratzeko orduan garrantzitsuenak dira, sinpletasunaren eta
inportantziaren arabera:

Zortziduna: pianoko zortzi tekla zuriren saltoari dagokio. Bere frekuentzia


bikoitza da.
Bostuna: bost tekla zuriren saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin
alderatua, hiru-erdiko frekuentzia du.
Lauduna: lau tekla zurien saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin alderatua,
lau-erdiko frekuentzia du.

Arestian esan digu bitarte batek bi soinu dituela. Lehenaren altuera bigarrena baino
grabeagoa bada, bitartea goranzkoa da. Bestela beheranzkoa da. Soinubakar
esaten zaie izen eta soinu bereko bi notei, bien artean bitarterik ez badago.
Los intervalos son la diferencia de altura y por tanto de entonacin entre dos notas.
Estos pueden ser de segunda, tercera, cuarta, quinta, sexta, sptima y octava. Ya
conocemos el tono y el semitono, as que vamos a ver, por ejemplo, lo que es una
tercera. Vers qu fcil!
El intervalo entre las notas Do y Mi se llama tercera, ya que comprende tres notas
de la escala. Entre Do y Sol hay una quinta porque comprende cinco notas de la
escala.
Las ms importantes por su simplicidad e importancia a la hora de construir la
escala musical son:

La octava: corresponde a un salto de ocho teclas blancas de piano. Su


frecuencia es doble.
La quinta: corresponde a un salto de cinco. Su frecuencia es de tres medios
del sonido inicial.
La cuarta: corresponde a un salto de cuatro. Su frecuencia es cuatro tercios
del sonido inicial.

Ya hemos dicho que un intervalo consta de dos sonidos. Si la altura del primero es
ms grave que la del segundo, el intervalo es ascendente. De lo contrario es
descendente. Unsono se llama a dos notas con el mismo nombre y sonido sin
relacin de intervalo.

1.4 Eskala

Eskala musikala noten hurrenkera bat da, gorantz nahiz beherantz, edozein notatik
hasi eta haren zortziduna arte. Historian zehar musika-eskala desberdinak sortu
izan dira. Horiek duten nota-kopurua eta horien artean dagoen distantzia edo
bitartea dute bereizgarri.
Ondorioz, zazpi nota naturaletik abiatuz, zazpi eskala musikal desberdin sor
ditzakegu.
Mendebaldeko musika gehienak, antzinakoa izan nahiz modernoa izan, eskala
diatonikoa eta eskala kromatikoa ditu oinarri:

Diatonikoa: zortziduna bost tonuz eta bi tonuerdiz bereiziriko zazpi nota edo
soinu nagusiez osatua dagoen eskala. Zazpi notaz osatua dago, zortziduna
aurrekoaren berdina baita, zortzidun bat altuagoa. Pianoko tekla zuriei
dagokie.
Kromatikoa: pianoa Do batetik hurrengoraino jotzean, nota zurietatik nahiz
beltzetatik igaroz, hamabi tonuerdien hurrenkera bat dugu, hots, eskala
kromatiko bat.

Garrantzitsua den beste eskala Pentatonikoa da, aitzinenetariko bat dena. Bost
soinu edo notaz osaturik dago.
Una escala musical es una progresin de notas en sentido ascendente o
descendente desde cualquier nota hasta su octava. A lo largo de la historia han ido
surgiendo diferentes escalas musicales. stas se diferencian entre s por el nmero
de notas que tienen y la distancia o el intervalo que hay entre ellas.
As pues, partiendo slo de las siete notas naturales, podemos construir siete
escalas diferentes.
La mayor parte de la msica occidental, antigua o moderna, se basa en la escala
diatnica y en la escala cromtica:

Diatnica: la escala compuesta por las siete notas o sonidos principales que
dividen la octava en cinco tonos y dos semitonos. Consta de siete notas, y la
octava es la misma que la anterior una octava ms alta. Se corresponden a
las teclas blancas del piano.
Cromtica: al tocar el piano desde cualquier Do hasta el siguiente pasando
tanto por las notas blancas como por las negras, resulta una sucesin de
doce semitonos, una escala cromtica.

Otra escala importante es la Pentatnica, una de las ms antiguas. Se compone de


cinco sonidos o notas.
Chroma
La palabra cromatismo viene del griego, chroma, color. En una composicin
musical, es el uso de notas que no pertenecen a la escala musical sobre la que se
basa la composicin.
Chroma
Kromatismo hitza, chroma hitz greziarretik datorkigu, eta kolorea esan nahi du.
Konposizio musikal batean, berau oinarritzen den eskala musikaletik at dauden
noten erabilpenari deritzo.

1.5 Graduak eta akordeak

Gradu esaten diegu notei, eta zenbaki erromatarrak izendatzen zaizkie tonalitate
edo eskala baten barruan identifikatzeko. Akordea esaten diogu aldi berean
entzuten ditugun bi nota edo gehiagok osatutako multzoari. Hiru notek osatua
dagoenean, triada esaten zaio.
Akordeko nota bakoitzak honako ahots bat adierazten du, baxuenetik altuenera
sailkaturik: baxua, tenorea, kontraltoa eta sopranoa. Triada bat eskala bateko
edozein graduren gainean egiten da.
Eskalan berberan, gradu garrantzitsuagoak daude, beste batzuen gainetik
gailentzen direnak. Nagusienak hauek dira:
I. gradua: Tonika deitzen zaio eta ardatz tonala da. Melodiak nota horren inguruan
biltzen dira normalean, hor aurkitzen baitute geldialdia edo atsedenaldia. Gainera,
izena ematen dio eskalari eta amaiera seinalatzen du beti.
IV. gradua: Dominanteordea, dominantearen azpitik dago.
V. gradua: Dominantea deitzen zaio eta lerro melodikoa gidatzen du.
Beste gradu batzuk: III. edo Mediantea, modu maiorra eta minorra bereizten ditu;
eta VII. edo Sentsiblea, Tonikarekin harreman estua duena. Eskala musikala eta
akordeak egituratuko duten graduak, guztira zazpi dira:
Gradua Nota
I Tonika
II Supertonika
III Mediantea
IV Dominanteordea
V Dominantea
VI Superdominantea
VII Sentsiblea
Llamamos grados a las notas a las que se les asignan nmeros romanos para
identificarlas dentro de una tonalidad o una escala. Llamamos acorde al conjunto de
dos o ms notas que suenan simultneamente. Cuando se compone de tres notas
se llama trada.
Cada nota del acorde representa una de las siguientes voces, clasificadas de grave
a agudo: bajo, tenor, contralto y soprano. Una trada se construye sobre cualquier
grado de una escala.
En una misma escala, hay grados ms importantes y que dominan sobre otros. Los
principales son:
El grado I: se llama Tnica y es el centro tonal. Las melodas suelen centrarse en
esta nota en la que encuentran su reposo o descanso. Adems da nombre a la
escala y marca siempre el final.
El grado IV: Subdominante, est por debajo del Dominante.

El grado V: se llama Dominante y dirige la lnea meldica.


Otros grados son: el III o Mediante que diferencia los modos mayor y menor; y el
VII o Sensible, ntimamente relacionado con la Tnica. En total siete grados que
marcarn la escala musical y los acordes.
Grados-notas de la escala musical
I Tnica
II Supertnica
III Mediante
IV Subdominante
V Dominante
VI Superdominante
VII Sensible

1.6 Eskala maiorra eta eskala minorra


Soinuak, gai artistiko bihur dadin, orden modu bati men egin behar dio, ezin
baitaiteke soinu bat musika-obra izan besterik gabe. Beraz, soinua antolatua izan
behar du, eta mendebaldean, antolaketa horri musika-eskala esaten diogu. Prozesu
konplexuaren emaitza da antolaketa hori, gainerakoak ekarriko dituen ardatza
izango den soinu bat aukeratzetik hasi, eta nota baten eta hurrengoaren artean
dagoen bitartea erabaki arte.
Eskala-kopurua zenbakaitza da. Sortu ahala asmatu daiteke, baina gure musikaren
gehiengoak eskala diatonikoa du oinarri.
Tonuen eta tonuerdien banaketaren arabera hauek bereiz ditzakegu:
Eskala maiorra: zazpi notek osatzen dute, denak tonu baten bitartez bereiziak,
III-tik IV-ra eta VII-tik I-rako graduak izan ezik, tonuerdien bitartez bereiziak
baitaude horiek.
Eskala minorra: zazpi notek osatzen dute halaber, baina oraingo honetan,
tonuerdiak, II eta III, V eta VI graduen artean daude.
El sonido, para convertirse en materia artstica, debe partir de un orden. Un sonido,
sin ms, no puede ser nunca una obra musical. El sonido ha de ser ordenado, y a
esta ordenacin, en Occidente, la llamamos escala musical. Este orden es el
resultado de un complejo proceso, desde la eleccin de un sonido base, a partir del
cual construir el resto, hasta la determinacin del intervalo que hay entre una nota
y la siguiente.
Existen infinidad de escalas, tanto es as que incluso se pueden inventar sobre la
marcha, pero la mayor parte de nuestra msica est construida sobre la llamada
escala Diatnica.
Tiene dos modos distintos que se diferencian bsicamente en la distribucin de sus
tonos y semitonos:

Escala mayor: est compuesta por siete notas. La distancia entre las notas
de esta escala es de un tono excepto entre los grados III y IV, y VII y I, que
estn separados por semitonos.
Escala menor: compuesta tambin por siete notas, pero esta vez los
semitonos estn entre los grados II y III, y V y VI.

Mendebaldeko eskala musikala


Egungo eskala (mendebaldeko eskala) noten ikaskuntza-prozesu luze baten
emaitza da. Pitagorikoek, monocordio izeneko aparatua sortu zuten, taula batez,
tenkatutako soka batez eta taula handiagotik aritzen zen beste taula txikiago batez
osatzen zena.
Pitagorikoek, soka luzatuz eta laburtuz (taula mugikorra mugituz), soinu
desberdinak eratzen zirela ikusi zuten. Soinu hauen artean, orijinalarekin
harmoniatsuak zirenak hartu zituzten (soka osoa).
La escala occidental
La escala actual (escala occidental) es el resultado de un largo proceso de
aprendizaje de las notas. Los pitagricos construyeron un aparato llamado
monocordio que se compona de una tabla, una cuerda tensa y una tabla ms
pequea que se iba moviendo sobre la grande.
Los pitagricos observaron que haciendo ms o menos larga la cuerda (moviendo la
tabla mvil) se producan sonidos diferentes. Entre estos sonidos escogieron
algunos que eran armoniosos con el sonido original (cuerda entera).

1.7 Musika-esaldia
Beti esan ohi da musika espresiobidea dela, komunikatzeko beste bide bat.
Zenbatetan pentsatu dugu norbaiti esan nahi diogun hori abesti batekin esatea?
Behin baino gehiagotan, ziur, eta beste hainbatetan abesti jakinen batekin
identifikaturik sentituko ginen, gure gogo-aldartearen arabera. Musika, beste
lengoaia-mota bat dela argi dago. Hizkiak, hitzak eta esaldiak batuz irakurri
dezakegunaren antzekoa; musika, motiboa osatzen duen nota-multzoaren bidez
interpretatzen dugu, musika-esaldia osatzen duen motibo-multzoaren bitartez hain
zuzen.
Musika-esaldiek, gramatikak duen diziplina berbera eskatzen dute. Arnasa garaiz
hartzen jakin behar da, atsedenaldia noiz egin edo noiz ez egin jakin behar da, eta
esaldiaren zentzua aintzat hartu behar da, behar bezala interpretatu ahal izateko.
Ondorioz, musika-esaldia melodien gramatika da.
Musika-esaldi bat interpretatzeko, kontuan hartu behar dira xehetasunak, hala
nola:

Intentsitatekoak. Soinu-bolumenarekin loturikoak dira, esate baterako:


forte, piano, fortisimo, etab. Soinuaren intentsitatea handitzen edo gutxitzen
duten erregulatzaileak ere erabiltzen dira.
Artikulaziokoak, hala nola pikatua eta staccato ligatura.

Siempre se ha dicho que la msica es una forma de expresin, una va diferente de


comunicacin. Cuntas veces hemos pensado en decirle algo a alguien con un
tema musical? Muchas, seguro, y otras tantas nos habremos sentido identificados
con alguna pieza en concreto, dependiendo de nuestro estado de nimo.

Est claro que la msica es un lenguaje. Igual que leemos uniendo letras, despus
palabras y por ltimo frases, interpretamos la msica a travs de un conjunto de
notas que forman un motivo y la suma de stos una frase musical.
Las frases musicales exigen la misma disciplina que las gramaticales. Hay que saber
respirar a tiempo, saber cundo se puede o se debe hacer una pausa y respetar el
sentido de la frase para llegar a interpretarla correctamente. En definitiva, la frase
musical es la gramtica de las melodas.
Para interpretar una frase musical, hay que tener en cuenta los matices, que
pueden ser:

De intensidad. Se refieren al volumen del sonido, por ejemplo: forte, piano,


fortsimo, etctera. Tambin se utilizan reguladores que aumentan o
disminuyen la intensidad del sonido.
De articulacin, como el picado y el ligado staccato.

2.NEURRIA
2.1 soinuaren iraupena
2.2 Musikako nota-irudiak
2.3 isilunea
2.4 Musikako nota-irudien harremana
2.5 Konpasa
2.6 Konpasa pentagraman
2.7 Denbora eta konpas-unitatea

2.1 Soinuaren iraupena


Imajina dezakezu arotza egurrik gabe lanean? Eta margolaria margorik gabe?
Horrela balitz, ezingo lukete lan egin, funtsezko tresna faltako bailitzaieke.
Gauza bera gertatzen zaio, bada, musikari; soinuz eginda dago eta hori da
musikariak lanerako erabiltzen duen materiala.
Soinua ezin da ukitu, baina nahastu, egituratu eta ordenatu egiten dugu. Ez du
espaziorik hartzen, baina bai denbora.
Soinua: bitarteko fisiko baten bidez, airea edo ura bezala, hautematen ditugun
uhin bibrakorrek sortutako sentsazio bat da.
Soinuaren ezaugarrien artean dago iraupena. Hori da ezaugarririk
garrantzitsuena, musika denboran hautematen baita.
Soinu baten iraupena soinu-uhinen denboraren iraunkortasunaren araberakoa
da eta nota bakoitzaren iraupena, duen helburu artistikoaren araberakoa da.
Ondorioz, soinu luzeak eta laburrak bereizten ditugu. Baina, horretaz gain,
soinuaren iraupena zehazten duten hainbat elementu daude, hala nola: notairudiak, isiluneak eta konpasak.

2.2 Musikako nota-irudiak


Musikako nota-irudien bidez, soinuaren iraupena zehazten da. Nota-irudi
bakoitzak ondorengoaren denbora bikoitza irauten du eta aurrekoaren denbora
erdia.
NotaIsilunea
irudia

Biribila
Zuria
Beltza
Kortxea
Kortxeaerdia

Beraz, agertutako taularen hurrenkerari jarraituz, biribil bat bi zuriren baliokidea


dela ondorioztatzen dugu, zuri bat bi beltzena, beltz bat bi kortxeena eta
kortxea bat bi kortxeaerdirena. Eta behetik gora hasiz gero, kortxeaerdia
kortxea baten erdiaren baliokidea da, kortxea bat beltz baten erdiarena eta,
horrela, biribilera iritsi arte. Taula honetan erakusten den moduan, biribila izan
ezik, notak idazteko moduaren arabera ere bereizten dira elkarren artean, plika
eta kortxeteak erabiliz.
Pentagrama baten hasieran, beti, sinbolo bat agertzen da. Sinbolo horrek giltza
zein den adierazten digu. Giltzak pentagraman idatzitako nota-irudien kokapena
zehazten du. Hiru giltza-mota daude: Sol, Fa eta Do giltza. Hurrengo irudian
erabilienetakoa den giltza ikus dezakegu: Sol giltza, musika-tresna
melodikoetan gehien erabilitakoa. Sinboloak bigarren lerroa, Sol notaren lerroa,
zeharkatzen du.

2.3 Isilunea
Isiluneak soinurik eza adierazten duten ikurrak dira. Musikako nota-irudi
bakoitzari iraupen berdineko isilune bat dagokio eta hori, pentagraman, honela
adierazten da:

Nota-irudia Isilunea

Biribila
Zuria
Beltza
Kortxea
Kortxeaerdia

Musikan, isiluneak soinuaren garrantzi bera du espresioaren aldetik. Soinu


luzeak eta laburrak daude, isilune luzeak eta laburrak dauden moduan.
Musikan, hizkeran gertatzen den moduan, garrantzitsua da arnasa hartzeko
gelditzea. Horretaz gain, isilunea eta etenaldiak tentsioa eta beste adierazpen
espresiboak sortzeko elementuak dira.
Behin hori jakinda, pentagrama batean irudikatu behar dugu. Isiluneen eta notairudien balioa jakin ahal izateko, konpasa erabiltzen dugu. Konpasa musika
denbora banatzen duen zatiketa da, pultsuak pentagraman txandakatuz.

2.4Musikako nota-irudien harremana


Ikusi dugun bezala, musikako nota-irudi bakoitzak ondorengoaren bikoitza balio
du, eta aurrekoaren erdia. Oro har, biribila erabilitako iraupen luzeena duen
nota-irudia da eta iraupenaren oinarrizko neurria irudikatzen du.
Biribil bat honakoen baliokidea dela jakin behar dugu:
Bi zuri. Lau beltz. Zortzi kortxea. Hamasei kortxeaerdi.

Hainbat kortxea eta kortxeaerdi idaztean, batu egin ditzakegu, irakurketa


errazagoa izan dadin.
Oso erraza da nota-irudien baliokidetasuna kalkulatzea. Beti gogoratu behar
dugu soinuaren iraupena adierazten dutela eta horregatik da hain garrantzitsua
beren arteko harremana ezagutzea.

2.5 Konpasa
Isiluneen eta nota-irudien balioa zehazteko konpasa erabiltzen dugu.
Konpasaren funtzioa musikaren denbora banatzea da, pultsuak txandakatuz.
Ideia bat izateko, pentsa ezazu entzuten dugun musikan aurkitzen ditugun
patroi erritmikoetan. Bada, patroi horiek konpasek zehazten dituzte.
Konpas bakoitza partetan banatzen da: 2, 3 eta 4. Parte bakoitza zatikietan
banatzen da, bikoa (binaka) edo hirukoa (hiruka) izan daitekeelarik.
Konpasa besoarekin marka daiteke. Kasu honetan, erreferentzia moduan, lau
denborako konpasa hartzen dugu.
Markatzen hasteko abiatze kokalekua besoa goian izatea da.

Lehen denbora: konpasaren hasiera adierazten du. Besoa jaisten da.

Bigarren denbora: besoa ezkerrerantz luzatzen da.

Hirugarren denbora: besoa eskuinerantz mugitzen da.

Laugarren denbora: besoa igo egiten da, berriz ere gorantz. Horrela,
hasierako posizioan amaitzen dugu.

2.6 Konpasa pentagraman


Nola identifikatzen dugu pentagraman? Konpasa zati moduan idazten da eta
partituraren hasieran adierazten da, beti giltzaren ondoren.
Ikus ezazu nola irudikatzen diren konpasak pentagraman.

Kokalekuz zenbakitzaileari dagokion zenbakiaren bidez, konpas bakoitzean


zenbat pultsu dauden adierazten da; kasu horretan 3a da. Izendatzaileari

dagokionak denbora bakoitzak hartzen duen nota-irudi bakoitza adierazten du;


adibidean 4a da. Beraz, konpas bakoitzak 3 denbora dituela eta denbora
bakoitza beltz batek betetzen duela interpretatzen dugu.

Zatiketa-marra
Zatiketa-marrak konpasak banatzen dituztenak dira, azentudun denbora
bakoitzaren aurrean jartzen direlarik. Pentagrama gurutzatzen duen marra
bertikal baten bidez adierazten dira. Konposizioaren amaieran, pentagrama
marra bikoitz baten bidez ixten da.
2.7 Denbora eta konpas-unitatea
Denbora-unitatea denbora bat hartzen duen figura da, eta konpas-unitatea
konpas oso bat betetzen duena. Begira iezaiozu honako taulari, kontzeptu
horiek argituko baitizkizu

Konpas bakunak eta konposatuak


Konpas bakunak orain arte ikusi ditugunak dira. Konpas horietan denboraunitatea erditan azpibanatzen da. Adibidez, zuria bi beltzetan azpibanatzen da.
Konpas konposatuak, bitan azpibanatu ordez, hiru zatitan azpibanatzen dira.
Garrantzitsua da honakoa jakitea:
Bere zenbakitzaileak, konpasaren adierazlearen goiko zenbakia 6a, 9a edo 12a
direlako ezagutzen dira.
Konpaseko denbora-kopurua zenbakitzailea 3rekin zatituz lortzen da. Adibidez:
6/8 konpasak 2 denbora ditu; ondorio horretara iristen gara 6a 3arekin zatitu
ondoren.
Guztiek dute puntu bat, puntu txiki baten bidez adierazia, eta harekin doan
nota-irudiari edo isiluneari bere balioaren erdia eransten diote.
Izendatzaileak, beheko zenbakiak, nota-irudiak denboraren herena hartzen
duela adierazten du. Begira ezazu konpas konposatu baten adibide bat.

3.MUSIKAREN IDAZKERA
3.1 PENTAGRAMA

3.2 PENTAGRAMA (2)


3.3 MUSIKA-IKURRAK
3.4 MUSIKA-IKURRAK (2)
3.5 MUSIKA-IKURRAK (3)
3.6 MUSIKA-NOTAZIOA

3.1 Pentagrama
Pentagrama bost lerro eta lau tarteko multzoa da, musika idazteko erabiltzen
duguna.
Pentagraman, notak idazten ditugu. Notak beti eskalatan antolatuta daude,
zeintzuk eskailera batetako mailekin konparatu daitezke.

Pentagramaren jatorria
Pentagrama hitza grezieratik dator. Penta hitzak bost esan nahi du eta grama
hitzak idatzia. Idazketa-sistema hau izan baino lehen tetragrama erabiltzen zen,
4 lerro zituena.

3.2Pentagrama (2)
Lerro gehigarriak
Pentagrama osatzen duten tarteetan eta lerroetan musika-irudiak idazten
ditugu. Irudi bakoitzak toki jakin bat du pentagraman, eta horrek adierazten digu
zein nota irudikatzen duen.
Pentagramako lerroetan eta tarteetan idazteaz gain, beste lerro batzuk gehi
daitezke pentagramatik kanpo dauden notak idazteko, hau da, nota altuagoak
edo baxuagoak idazteko.

3.3 Musika-ikurrak

Notak
Gure musika-sistemak hamabi nota ditu: zazpi nota naturalak, pianoko tekla
zuriei dagozkienak, eta bost nota aldakarituak, tekla beltzei dagozkienak.
Nota bakoitzak soinu bat adierazten du eta musika-irudien bidez irudikatzen
dira pentagraman. Pentagraman duten kokapenaren arabera, musika-irudi
bakoitzak soinu bat adierazten du. Praktika handia behar da musika-irudi
bakoitza dagokion notarekin azkar identifikatzeko. Hoberena buruz ikastea da.
Azkenean, pentagrama begiratzearekin bakarrik idatzita dagoena musikalki
interpretatzen jakingo duzu.
Neumak
Lehendabiziko idazkera musikalak ez ziren notak izan, pneumak baizik. Hitz
honen jatorria latinoa da eta airea esan nahi du. Neumak, testuko silaba
bakoitzaren gainean jartzen ziren eta doinuaren gida moduan melodia ez
ahazteko.

3.4 Musika-ikurrak (2)


Musika-irudiak
Musika-irudiek soinuaren iraupena zehazten dute eta gehienek burua eta plika
dituzte. Horrela, notak pentagraman adierazita ikusten ditugunean, oinarrizko bi
ezaugarri hartu behar ditugu kontuan:

Pentagraman non jarrita dauden: jarrita dauden tokiaren arabera, nota


bat ala bestea interpretatuko dugu.

Irudi bakoitzak soinu jakin horren iraupena zehazten digu

Hauek dira irudi bakoitzaren izena eta balorea.

Irudia Izena

Biribila

Balorea

4 Denbora

Zuria

2 Denbora

Beltza

Denbora 1

Kortxea

Denbora 1/2

Kortxeaerdia Denbora 1/4


Fusa

Denbora 1/8

Fusaerdia

Denbora 1/16

Idazkera musikalaren inguruan badago arau bat: irudien plika eskuinean eta
hirugarren lerro azpitik dagoenean gorantz idazten da, eta ezkerrera eta
beherantz lerro horren gainetik dagoenean.

3.5 Musika-ikurrak (3)


Giltzak
Pentagrama guztietan ikusten dugun lehenengo gauza giltza da.
Pentagramaren hasieran jartzen den ikurra da, eta haren zeregin nagusia notak
eskala barruan duten izena finkatzea da. Irudikatzen den giltzaren arabera,
musika-irudiak nota jakin bat ala beste bat bezala interpretatzen dugu. Giltzarik
ezagunenak eta gehien erabiltzen direnak Sol giltza Fa klabea dira. Hala ere,
ezagunena, ziurrenik askotan ikusi duzulako, aipatutako lehenengoa da.

Erdi-goiko tesitura duten gitarra eta bibolina bezalako instrumentoetan arrunki


erabiltzen den giltza da. Sol giltzan, lehenengo lerroa Mi notari dagokio, eta

lehenengo tartea Fa notari. Horrela, horietatik hasita, notek orden naturalari


jarraitzen diote pentagraman.

Baxu-tesitura duten instrumentuek erabiltzen dute, hala nola kontrabaxuak edo


fagotak. Fa giltzan, lehenengo lerroa Sol notari dagokio, eta lehenengo tartea
La notari. Hortik aurrera, notek orden naturalari jarraitzen diote.

3.6 Musika-notazioa
Musika grafikoki irudikatzeko ez dira soilik notak eta noten iraupena zehazten
duten musika-irudiak behar. Beste elementu eta ikur batzuk ere beharrezkoak
dira musika-konposizio bat irudikatzeko.
Horien artean luzapen-ikurrak daude: ligatura, punttua eta kalderoia, edo
aldakariak eta isiluneak. Horiek guztiak oinarrizkoak dira musika-konposizio bat
zuzenki deskribatzean eta interpretatzean.
Elementuak hauek dira:

Ligatura: luzatzeko erabiltzen den musika-ikurra da. Lerro kurbatu baten


itxura du, eta izen bereko bi edo nota gehiagoren iraupena lotzen du.
Lehenengoa soilik artikulatzen da, horri bigarrenaren balioa gehituz.

Punttua: luzatzeko zeinua da hau ere. Hala ere, berekin duen notaren
edo isilunearen iraupenaren erdia baino ez du gehitzen. Puntu batekin
irudikatzen da eta eragiten duen irudiaren alboan, eskuinaldean, jartzen
da.

Kalderoia: puntu bat erdian duen zirkuluerdi baten bidez adierazten da,
zein isilune edota notaren azpian ala gainean jartzen den.
Interpretatzailearen irizpide eta obraren izaeraren arabera konpasa
luzatzen du.

Aldakariak: noten altuera tonuerdi aldatzen duten ikurrak dira. Aldatzen


duten notaren aurrean jartzen dira eta hiru dira:

Sostenitua: nota tonuerdi igotzen du.

Bemola: nota tonuerdi jaisten du.

Bekoadroa: sostenituaren eta bemolaren efektua baliogabetzen du.

Isilunea: logikoa den bezala, soinurik ez egotearen iraupena zehazten


duten ikurrak dira. Irudi bakoitzak bere sinboloa eta balioa du.

Irudikatutako ikurren multzoa da partitura. Erabilgarria bezain beharrezkoa da.


Izan ere, partiturarik gabe oso zaila izango litzateke gure konposizioak
gogoratzea, bai eta besteen partiturak interpretatzea ere.
4. MUSIKA-TRESNAK
4.1 Musika-tresnen sailkapena
4.2 Musika-tresnen sailkapena (2)
4.3 Musika-tresnen sailkapena (3)
4.4 Instrumentuen tinbrea
4.5 Instrumentuen tinbrea (2)
4.6 Instrumentuen tinbrea (3)
4.7 Orkestraren antolaketa

4.1 Musika-tresnen sailkapena


Musika-tresnek hainbat familia osatzen dituzte: haizezko, harizko eta
perkusiozko instrumentuen familiak.

Haizezko instrumentuak.
Instrumentu hauek egiten duten soinua haizeak hodian sortzen duen
bibrazioarengatik sortzen da. Haize-zutabeak bibra dezan lortzeko moduaren
arabera desberdinak dira instrumentu hauek. Haizezko instrumentuak honako
taldeetan bereizten dira:

Zurezko haize-instrumentuak: izenak adierazten duen bezala, talde


honetako instrumentu gehienak zurez eginda daude (gehienak diogu,
gaur egun batzuk metalez egiten baitira). Zuloak dituen hodi bat dute, eta
zulo horiek hatzekin edo giltza batzuekin tapatu behar dira soinuak
ateratzeko. Tresna hauek xafla oso fin bat dute barruan, eta putz
egitean, xafla horrek hormaren aurka bibratu eta soinua ateratzen du.

Ahoko-mota bat baino gehiago eduki dezakete eta horregatik sortzen


dituzte soinu desberdinak. Honakoak bereizten ditugu:

Alaka-ahokoa: zeharkako txirula eta txirula eztia.

Mihi bakuneko ahokoa: klarinetea.

Mihi bikoitzeko ahokoa: fagot eta oboea.

Metalezko haize-instrumentuak: metalez egiten dira, eta askotariko


soinuak sortzen dituzte. Itxura zilindrikoko hodi batez eginda daude, eta

zenbait kasutan, hodi hori biribilkatu egiten da. Metalezkoak dira


tronpeta, tuba, tronboi irristailudun eta tronpa.

Teklatua duten haizezko instrumentuak: adibide klasikoa organoa da.


Hodi pila bat ditu eta haizea bibratuz iristen da hodiotara. Tekla bat
sakatzean haizeak bibratu egiten du eta hoditik ateratzen da.

4.2 Musika-tresnen sailkapena (2)


Harizko musika-tresnak
Instrumentu hauetan soinua ez du haizeak sortzen. Soinua hari batek edo
gehiagok sortzen dute bibratzen ari direnean. Zenbait teknika daude soinua
sortzeko:

Hariak igurtzita: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua. Instrumentu


horiek guztiak arku batekin jotzen dira eta bakoitzaren arkua desberdina
da. Biolinaren arkua luzea eta mehea da; kontrabaxuarena, aldiz, motza
eta lodia.

Hariak pultsatzea: soinua hariak pultsatzen direnean sortzen da.


Hatzekin edo plektro batekin egin daiteke hori. Hari bakoitzak soinu
desberdina egiten du pultsatzen denean. Gogora itzazu arpa, gitarra,
mandolina edo lautea.

Hariak kolpatzea: hariak kolpatuz soinua ateratzen duen harizko


instrumenturik garrantzitsuena pianoa da. Horrela, pianoko teklek mailu
txiki batzuen bidez pianoaren barruan dauden hari metalikoak kolpatzen
dituzte.

Harizko instrumentu gehienek erresonantzia-kaxa dute, eta bertan, soinua


handitu eta tinbrea aberastu egiten da

4.3 Musika-tresnen sailkapena (3)


Perkusiozko musika-tresnak
Instrumentu hauetan, soinua tresnaren gorputz solidoa kolpatzean sortzen da.
Izan ere, kolpearekin tresnak bibratu egiten du, eta, beraz, soinua ateratzen du.
Familia honetako musika-tresnek tinbre-mota asko dituzte eta beste
instrumentu batzuei laguntzeko oso baliagarriak dira.
Kolpeak eskuila metalikoekin, zurezko makilekin edo eskuekin ere ematen dira.

Bi eratakoak dira:

Soinu zehatzeko perkusiozko instrumentuak: hainbat nota jotzen dute,


eta gehien erabiltzen dena tinbala da. Tinbalak pedala izan dezake
afinatzeko. Beste instrumentu batzuk ere badaude: kariloia, xilofonoa eta
metalofonoa.

Soinu zehaztugabeko perkusiozko instrumentuak: ez dute nota zehatzik


jotzen. Soinua ateratzen dute, besterik gabe. Talde honetako tresnen
artean ditugu, besteak beste, danborra, dunbala, platerak eta triangelua.

Musika-tresna hauen soinuak emozioa eta dramatismoa gehitzen dizkio


edozein piezari. Orkestratan edo bandatan jotzen dira, bakarrik jotzeko
konposizio gutxi baitaude.

4.4 Instrumentuen tinbrea


Instrumentu familia bakoitzak bere tinbrea du eta haizezkoa, harizkoa eta
perkusiozkoa izan daiteke.

Haizezko tinbrea
Zurezko instrumentuetan

Alaka-ahokoa:
o

Zeharkako txirula: tinbre fina du, eta bakarlari izateko kalitate


handiko soinua ematen dio.

Piccoloa: txirula txikiena da eta soinu altuena du.

Mihi bakuneko ahokoa:


o

Klarinetea: askotariko tinbrea du. Giltzen mekanismoak abiadura


handia hartzeko aukera ematen dio.

Saxofoia: modernoena da eta tinbrea aldatu egiten da zuloak


irekitzen edo ixten baditugu. Tinbre melodiko eta sentsuala du.

Mihi bikoitzeko ahokoa:


o

Oboea: soinu sudurkari xamarra du eta honelako mihia duten


guztietatik soinu altuena du. Horregatik orkestratan funtsezkoa
izan ohi da.

Adar ingelesa: oboeak baino soinu baxuagoa du. Zein den jakin
dezazun beheko muturrak madari itxura du.

Fagota: bere tinbrearen ezaugarriengatik ona da bakarlari gisa


aritzeko.

Kontrafagota: soinu baxuagoa ateratzen du eta oso tinbre trinkoa


du.

Metalezkoetan
Ezpainek betetzen dute mihien funtzioa.

Tronboi irristailuduna: hodi mugikor bat du (irristailua) eta soinua


irristailuaren posizioaren araberakoa da.

Tronpeta: soinu altuak eta arinak jotzen ditu.

Tronpa: soinu-erregistro ugari ditu, ezpainen posizioaren arabera.

Tuba: metalen artean baxuena da.

Zurezkoen ahokadura
Zurezkoen familia desberdintzen duena ahokadura eta soinu desberdinak
igortzea da:

Biseleko ahokadura: ertz zorrotza duen zulo bat da.

Mihi sinpleko ahokadura: xafla elastiko bat du soinu bitxi bat sortuz.

Mihi bikoitzeko ahokadura: bi mihi xehez osaturik dago. Horiek loturik


doaz.

4.5 Instrumentuen tinbrea (2)


Harizko tinbrea

Haria igurtziz soinua ateratzen duten instrumentuen tinbrea da: badakizu


zerk bereizten dituen? Bada, tamainak besterik ez. Horrela, instrumentua
zenbat eta handiagoa izan soinua hainbat eta baxuagoa da. Soinua
baldintzatzen duten beste elementu batzuk hariaren luzera, tentsioa eta
lodiera dira. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta baxuagoa izango da.
o

Biolina.

Biola.

Biolontxeloa.

Kontrabaxua.

Haria pultsatuz soinua ateratzen dutenak:


o

Arpa: tinbre oso delikatua izateagatik bereizten da.

Gitarra: soinu-errepertorio oso zabala du jotzean erabiltzen den


teknikaren arabera.

Haria kolpatuz soinua ateratzen dutenak:


o

Pianoa: 88 tekla ditu eta horien bidez nota ugari jo ditzakegu.


Tekla bat sakatzen dugunean, mailu batek hari bat kolpatzen du.
Tekla bakoitzak mailu bakar bat kolpatzen du eta mailuak,
bestalde, batetik hirura bitarteko hariren kopurua kolpa dezake.
Nota baxua sortzeko hari potoloa kolpatzen da, eta nota altua
sortzeko bat eta hiruren arteko hari finak kolpatzen dira.

4.6 Instrumentuen tinbrea (3)


Perkusiozko tinbrea
Hiru mota daude:

Mintzen perkusioa: erraza da imajinatzen. Tenkatutako mintz bat edo bi


dituzten instrumentuetan sortzen da.

Tinbalak: erresonantzia-kaxak eta partxeak osatzen dute.

Dunbala: oso handia da, eta bi partxek osatzen dute. Partxeak kaxako
aldeetan dauden giltza batekin tenkatzen dira.

Danborra: itxura zilindrikoa du eta bi mintzek osatzen dute. Eskuilekin


edo makilekin jotzen da beti.

Xaflen perkusioa: instrumentu hauek ez dute mintzik. Horren ordez,


hainbat eskala sortzeko gaitasuna duten hodien eta xaflen lerro bakuna
edo bikoitza dute.

Hona hemen adibide batzuk:

Xilofonoa.

Bibrafonoa.

Kanpaiak.

Perkusio txikia: instrumentu hauek era askotara sortzen dituzte soinuak.


Imajina itzazu honako instrumentuak, eta ikusiko duzu egia dela:

Marakak.

Triangelua.

Kriskitinak.

4.7 Orkestraren antolaketa


Guztiok dakigu edo behintzat imajina dezakegu orkestra bat zer den.
Instrumentu pila batek batera jotzen duenean, ezta? Bada, esan beharra dago,
musika-talde guztietatik tinbre aberatsena eta orekatuena duela eta gainera,
orkestra instrumentu eta interpreteen multzoa baino konplexuagoa da.
Instrumentu askok osatzen dutela egia da. Orkestra ehun musikarik ere osa
dezakete, baina ez da arruntena. Arruntena da hirurogeita hamar eta laurogeita
hamar musikari inguru egotea, eta hori ere oso kopuru handia da.
Orkestraren ezaugarrietako bat da ezagutzen ditugun familia guztietako
instrumentuak daudela, hots, haizezko, harizko eta perkusiozko instrumentuak
daude.
Atzera begiratuz gero, gogora dezagun konpositoreak XVII. mendean hasi
zirela orkestrarako lanak egiten. Nork ez du, bada, noizbait Haydn, Mozart eta
Beethoven konpositoreei buruzko zerbait entzun? Orkestrak musikagile horiekin
lortu zuen mailarik gorena, XVIII. mendearen bigarren erdian.
Estatu espainiarreko orkestrarik zaharrena Orquesta Nacionala da. 1938.
urtean Bigarren Errepublikaren gobernuarekin sortu zen. Euskadiko Orkestra
Sinfonikoa 1982. urtean sortu zen. Ordutik hona, jaialdietako partaidetzan, eta
Euskal Herria, Estatu espainiarreko, Europa eta Hego Ameriketako biren
barruan, 1700 kontzertu baino gehiago eskaini ditu.
Orkestrako kideak

XX. mendera arte orkestraren kideen kopurua areagotuz joan zen. Nahiz eta
sinestezina dirudien, Hektor Berilos izeneko konpositore frantses batek 500
baino gehiago musikarik egiteko lanak idatzi zituen.

Soinu musikalak
Soinu bat musika kontsideratu ahal izateko gozagarri, ulergarri edo
adierazgarria izan behar da eta melodiaren, harmoniaren eta erritmoaren
arauak errespetatuz egitura eta esangura izan behar du. Musika konposatzea
asmatu eta idaztea da.
Musika-konposaketa baten formarik sinpleena melodia bat eta
akonpainamendu bat dira. Melodia osatzeko soinu-segida bat behar da, tonuan
eta erritmoan antolatuta eta eskala musikalean oinarrituta. Melodia musikal
baten akonpainamendua akorde-sorta bat da. Akorde bat, frekuentzia
ezberdineko soinu-multzo bat da, denak aldi berean jotzen direnak. Akordeen
oinarria harmonia da, eta bere antolaketa kontsonantzia da: soinu bi edo
gehiago aldi berean jotzen direnean eta emaitza belarriarentzat gozagarria
bada, kontsonantzia deritzogu eta gozagarria ez bada ordea disonantzia.

Tarte eta eskalak


Musika artea da, soinu ezberdinak konbinatuz denboran zeharreko segidak
osatzen dituena. Gure belarriak jaso ditzakeen tonu-kopurua oso zabala da, eta
horregatik melodiak osatzeko oinarri edo erreferentzia bat behar dugu, hau da,
frekuentzia edo tonu batzuk aukeratu behar dira, musika konposatu eta jotzeko
erreferentzi gisa: eskalako notak. Eskala bat soinu-segida bat da, frekuentzia
txikienetik altuenera doana frekuentzia-tarte konkretuak jarraituz. Eskala
musikala "oktaba" edo zortzidunean oinarritzen da. Zortziduna unitate naturala
da, adibidez soka batean entzuten den soinua, eta soka berbera baina luzera
erdiarekin entzuten dena, soinu bera dirudi baina zorrotzago edo altuagoa da.
Soinuen aldibereko gainezarmena atsegina edo ezatsegina izan daiteke.
Esperientziak erakusten du belarrian sortutako sentsazioa ez dela soinuen
frekuentzien arabera aldatzen, soinu ezberdinen arteko erlazioarekin baizik.
Horregatik definitu da bitartea, edo frekuentzia biren arteko zatidura, frekuentzia
handiena zati txikiena (tonika edo fundamentala).

Musikan, beharrezkoa da soinu-kopuru mugatu bat (notak), infinitu


frekuentzietatik aukeratuta baina ondoko baldintza biak betetzen dituztenak:
guztiek osatu behar dituzte bitarte errazak euretako batekin, libreki aukeratuta

berau (tonika), eta guztien arteko bitarteak ere ahalik eta errazenak izan behar
dute. Honela lortutako soinu-segidari eskala musikala, edo gama, deritzo.
Akustikako Kongresu Tekniko internazionalean (1953-ean) LA4 notaren
maiztasuna, 440 Hz-ean finkatu zen, erreferentzia gisa.
Musikan, oinarrizko unitate naturala zortziduna edo oktaba da, eta berau behin

Eskala diatonikoa osatzen duten noten izenak, DO, RE, MI, FA, SOL, LA, SI,
alegia, latinezko notazio musikala da, Guido DArezzo (990-1058), apaiz
beneditarrak proposatua, hortaz bera izan zen gaur eguneko solfeo-sistemaren
asmatzailea. Praktikan eskala naturalaren zazpi soinuak ez dira nahikoak
izaten, eta sarritan melodia baten tonua aldatu behar izaten da, hau da,
oinarrizko nota gisa, edo tonika gisa, beste notaren bat hartu behar izaten da,
DO bera ez dena baina berarengandik hasita gama osoa birdefinitzen da, eta
segida osoa osatzen da bitarte berdinak mantenduz. Horretarako nota berriak
tartekatu behar dira tonu erdietan (bemolak eta sostenituak).

Eskala diatonikoaren afinazio-metodoak


Eskala europarrak zazpi nota ditu, finkoak, baina eskalako nota ezberdinen
arteko bitarteak ez dira berdinak, hitzarmenezkoak dira, eta gainera ez dago
oinarrizko legerik bitarteak ezberdinak izan daitezen. Bitarteak aukeratzeko
metodoa alde batera utzita, zazpi noten arteko bitarteak aukeratzeko irizpide
nagusia gozagarritasuna da.

También podría gustarte