Está en la página 1de 1

ZERBITZARIA IZATETIK ERREGE IZATERA

Ni gazte nintzela gertatutako istorioa kontatuko dizuet. Oso zoriontsu bizi nintzen jauregi eder batean. Bertan lan egiten nuen errege, gonbidatu eta Junaira printzesarentzat. Baina egun batean gaixotu egin nintzen eta erregeak Daniel zoaz lasai zure etxera eta sendatzean, itzuli Ondorioz, erregeak herrian zehar kartelak ipini zituen zerbitzari berri bat aurkitzeko asmoz. Lan-eskaintza jende askori iruditu zitzaion interesgarria. Azkenean erregeak gizon berritsu bat aukeratu zuen . Lana lortu bezain laster, zerbitzari berriak baimena eskatu zion Erregeari bere senideengana joateko eta gauean itzuliko zela esan zion erregeari. Jakina, erregeak orduan gauera arte erantzun zion. Zerbitzariaren begirada oso maltzurra zen, ordea. Zaldia hartuz, ondoko herrira gerturatu zen eta bertan oso itxura txarra zuen gizon talde batekin elkartu zen. Ez zen harritzekoa haiek itxura arraroa izatea!. Izan ere, lapur talde bat zen eta nola ez! Haien buru zerbitzaria bera zen. Guztiak kale ilun baterantz gerturatu ziren; erregearen ondasunak nola lapurtuko zituzten erabakitzeko. Haiek ez zekiten Daniel bertan bizi zenik eta den-dena entzuten ari zela. Egoera honen aurrean, Daniel erregeari honen guztiaren berri emateko asmoz, ahal bezain pronto, etxetik atera zen. Baina bidean lapurrekin egin zuen topo eta atxilotu egin zuten. Zerbitzariaren plana aurrera zihoan beraz. Behin gaztelura iritsitakoan, zerbitzariak baso bat esne gailetekin prestatu zion erregeari, gauero hartzen zuen modura; oso gustukoa baitzuen. Baina gau hartan esnetan hauts magiko batzuk ipini zituen erregea konturatu gabe guztia lapurtu ahal izateko. Hala gertatu zen, erregeak esnea trago batez edan zuen eta, lo zerraldo geratu zen. Jauregiko soldaduak han zebiltzan, beraz haiei ere hotz handia egiten zuenez, zopa eman zien zerbitzariak eta berehala geratu ziren lo. Egunsentia zen jauregira iritsi zirenean; orduantxe lapurrak abiatzera zihoazen lapurtutako urrearekin bizitza berri bat hastera. Baina Daniel eta herriko jendea kanpoan zeuden zain. Borroka piztu zen eta lapurra irabazten ari zela zirudienean, soldaduak esnatu ziren eta lapur guztiak atxilotu zituzten. Erregea esnatu zen eta dena jakin zuenean, lapurrak kartzelaratu zituen eta baita zerbitzaria ere haiekin batera. Asko eskertu zion Danieli eta haren omenez desio bat eska zezan esan zion. Berak nahi zuena. Danielek orduan bere alaba Junairarekin maitemindurik zegoela esan zion eta harekin ezkondu nahi zuela . Eta hala gertatu zen, ezkondu eta handik gutxira errege bihurtu nintzen.