Está en la página 1de 4

ELAk eta STEE-EILASek ZERBITZU PUBLIKOETAN M31ko GREBA DEIALDIA BERTAN BEHERA UZTEA DELA ETA

LAB sindikatua ez dator bat maiatzaren 31n deituta zegoen greba deialdia bertan behera uztearekin, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek gaur publiko egin duten bezala. Gure iritziz, maiatzaren 3an deialdia publiko egin genuenetik gaur arte deialdiaren arrazoiak birplanteatzera eramateko moduko elementu berririk ez da agertu. Patxi Lpez eta bere Gobernu taldeak badaki oso litekeena dela hauteskundeak aurreratzea eta horregatik adierazpen batzuk egin ditu. Esandakoaren arabera, espainiar Gobernuak agindutako neurrietako batzuk ez omen ditu ezarriko, baina hori antzezpen hutsa besterik ez da. Iruzurra, hauteskunde keinua, eta amoraltasun politikotik hurbil dagoen oso kontu serio bat erabiltzea dela iruditzen zaigu. Patxi Lpezen gobernuak, eragile sozial eta sindikalok maiatzaren 20 eta 26ko manifestazioen deialdietan esan bezala, ez du inolako sinesgarritasunik, hain zuzen ere eurak izan direnean osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbitzu publikoetako aurrekontuetan murrizketak egin dituzten lehenak. Murrizketa horiek direla eta, 2009an baino gutxiago inbertitzen da gaur egun. Lan baldintza murrizketak egiten ere lehenak izan ziren (eurak izan ziren soldaten izozteak agindu zituztenak, aurrekontu plantillak handitzea debekatu zutenak, errelebu kontratuak zein kontratazio berriak ekartzen zituzten adinagatiko lizentziak eten zituztenak, ordezkapenak mugatu zituztenak, bajan egoteagatiko zigorrak ezarri zituztenak

Gainera, Patxi Lpez ez da honetan hasiberria, eta oso ondo daki konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa aurkeztea denbora galtzeko eta arazoa gainetik kentzeko modu bat besterik ez dela. Madrilen erabakitzen diren zerbitzu publikoen desagerpena bilatzen duten egiturazko erreformei aurre egiteko erantzun politikoa beharrezkoa da, ez juridikoa. Ederki asko daki Lpez berak ere defendatzen duen marko juridiko eta politiko honetan, neurri horiek ezartzera derrigortuko gaituztela, oinarrizko legeria eta azken hitza beti espainiar erakundeetan dagoelako. Horregatik, Lpez lehendakariak eraso hauei aurre egin nahi badie, zera da egin behar duena: gatazka politikoa planteatzea, Euskal Herria eta bertako langileok geure lan eta bizitza baldintzak erabaki ditzagun. Ildo honetan, greba deialdia bertan behera uztearekin ez gatoz bat, deitzeko arrazoiak bertan mantentzen direlako: Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen zerbitzu publiko eta lan baldintzen murrizketak hortxe dirautelako, eta aplikatzen ari direlako; neurrion aplikazioa ekiditeko borrokarik egin ezean, Zerbitzu Publikoak suntsitzen jarraituko dutelako; eta zerbitzu publikoak bultzatzeko eta enplegu publikoa sortzeko inolako jarrerarik ikusten ez dugulako. Urte osoan lanean aritu izan diren interinoei eta noizbehinkako ordezkapen-kontratuak izan dituztenei galdetzea dute, orain ordezkapen bakan batzuk baino ez egitera pasatu direlarik zein egoeratan dauden; eta urteetan ordezkapen mota horiek egiten aritu izan direnei zuzenean kalera joan direnean; eta datorren ikasturtean kontraturik izango ez duten guztiei berdin. Langileok behin eta berriz frogatu dugu ongi antolatu ezkero, mobilizatzeko eta grebak egiteko prest gaudela, eta hain zuzen ere besteak beste greba eta borroka horiei esker lortu dugu zerbitzu publikoen auzia agenda politiko eta sozialean egotea, gero eta garrantzia handiagoarekin. Hau guztia kontutan hartuta, ELA eta STEE-EILASek greba deialdia bertan behera uzteko egin duten iragarpenaren aurrean, ostiral honetan egingo dugun batzarrean aztertuko dugu egoera.

ANTE LA DESCONVOCATORIA POR PARTE DE ELA Y STEE-EILAS DE LA HUELGA DEL 31-M EN LOS SERVICIOS PBLICOS
El sindicato LAB no comparte la desconvocatoria de la huelga que estaba anunciada para el 31 de mayo en los servicios pblicos, desconvocatoria que han hecho pblica hoy los sindicatos ELA y STEE-EILAS. Entendemos que desde que el 3 de mayo hicimos pblica la convocatoria hasta la fecha de hoy no ha aparecido ningn elemento que nos lleve a replantearnos dicha convocatoria. El hecho de que Patxi Lpez y su equipo de Gobierno en puertas de un ms que probable adelanto electoral haga unas declaraciones de que no va aplicar algunas de las medidas decretadas por el Gobierno espaol nos parece una farsa, un fraude, una pose electoral y una utilizacin electoral de algo tan serio que raya incluso la inmoralidad poltica. Como ya comentbamos los agentes sociales y sindicales en la convocatoria de manifestaciones para el 20 y 26 de mayo, el gobierno de Patxi Lpez no tiene ninguna credibilidad cuando han sido ellos los primeros en apuntarse a los recortes presupuestarios en sanidad, educacin y dems servicios pblicos hasta el punto de que hoy por hoy se invierte en estas materias menos de lo que se inverta en el 2009, y el primero tambin en apuntarse a los recortes en condiciones laborales (fueron ellos quienes decretaron la congelacin salarial, la prohibicin de incrementar las plantillas presupuestarias, la suspensin del contrato de relevo, la suspensin de las licencias por razn de edad que suponan nuevas contrataciones, la limitacin de las sustituciones que tambin suponan contrataciones, el castigo a las bajas por enfermedad, ).

Adems Patxi Lpez no es nuevo en esto y es perfectamente consciente de que un recurso de inconstitucionalidad no es ms que una estrategia de distraccin y dilacin, una forma de quitarse su gobierno el marrn de encima, pero que para hacer frente a las reformas estructurales de los servicios pblicos que se deciden en Madrid y nos abocan a su desaparicin lo que hace falta es una reaccin poltica y no jurdica, sabe perfectamente que en este marco jurdico y poltico que tambin l defiende ms pronto que tarde nos obligarn a aplicarlas porque la legislacin bsica y la ltima palabra siempre est en manos de las instituciones espaolas. Por eso si quiere hacer frente a estas agresiones lo que tiene que hacer es dar la pelea poltica para que sea Euskal Herria y sus trabajadoras y trabajadores quienes decidamos sobre nuestras condiciones de vida y trabajo. En este sentido no compartimos esta desconvocatoria porque las razones que nos llevaron a convocarla siguen estando presentes: los recortes en servicios pblicos y condiciones laborales decretados por el Gobierno Vasco siguen en vigor y de hecho se estn aplicando, las reformas de desmantelamiento de servicios pblicos se van a aplicar si no damos la pelea para evitarlo, y no observamos ningn planteamiento de impulso a los servicios pblicos y creacin de empleo pblico. Que les pregunten a las y los interinos y sustitutos de los servicios pblicos que han pasado de trabajar todo el ao a hacer sustituciones espordicas; y quienes hacan este tipo de sustituciones directamente a la calle; y a todas y todos que ya prevn que el prximo curso no van a trabajar. Las y los trabajadores hemos demostrado una y otra vez que si nos organizamos como es debido, estamos dispuestas y dispuestos a movilizarnos y hacer huelgas, y es precisamente gracias a esas huelgas y luchas que hemos conseguido que la cuestin de los servicios pblicos entre en la agenda poltica y social, cada vez con mayor importancia. Dicho esto, ante la situacin surgida tras el anuncio de desconvocatoria de ELA y STEE-EILAS analizaremos la situacin en la que nos encontramos en una asamblea que realizaremos este viernes.