Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
AURREKARIAK
BILDUk mozio hau sartu du duela gutxi errepidean gertatutako istripuari erantzuna emateko. Cordobako kartzelan dagoen eta Trapagarango auzokidea den Oskar Calabozo Casadori bisitan egon ondoren, bere senideek istripua izan zuten. 1) Hiru dira beraien jaioterritik milaka kilometrora dauden gure herriko auzokideak. Horrek arriskugarritasun zein gainkarga ekonomikoa sortzen die familiar eta hurbileko pertsonei; izan ere, astero- astero mugitu behar izaten dute bisitetarako. 2) Abenduan Trapagarango osoko bilkura eskubide batzuen alde agertu zen: ak beteta dituzten euskal presoak libre uztea, Parot dotrinaren ezabatzea eta sakabanaketaren amaiera. 3) Indarrean dagoen legearen arabera, presoek bere jaioterritik gertu bete behar dute zigorra. Neurri hori, ordea, sistematikotasunez ez ohi zaie euskal preso politikoei aplikatzen. 4) Euskal Herrian garai berriak bizitzen ari gara, baketze eta normalizazio garai berriak. Hala ere, aro berri hau finkatzeko beharrezkoa da guztion pausoa; betiere, konponbidearen norabidean. Salbuespen egoera eta eskubideen urraketekin amaitu behar dugu; eta, pertsona guztien eskubideak errespetatuko diren Euskal Herri batera aurrera egin behar dugu. Horiek guztiak kontuan hartuta, Trapagarango udalak adierazten du:
MOZIO PROPOSAMENA:
1- Trapagarango Udalak Oskar Calabozoren senideei elkartasuna adierazten die. Familiari babesa emateko eta bere esku dagoena egiteko gogoa azaltzen du. 2- Trapagarango Udalak dio euskal preso politikoek bizi duten dispertsio egoera familiarrak zigortzen duen salbuespen egoera dela; izan ere, giza-eskubideak eta espetxe-araua bera urratzen baititu. Horregatik, dispertsioarekin amaitzeko Jaurlaritzako Ordezkaritzara eta Espetxeetako Zuzendaritzara gutun bat bidaltzeko konpromisoa hartu du. 3- Trapagarango Udalak, dispertsioak iraun bitartean, horren amaiera eskatzeko egingo diren mobilizazioetara joateko deialdia egingo die herritarrei.
4- Trapagarango Udalak konpromiso hauek publiko egingo ditu, ohi dituen baliabideak erabiliz, komunikabideetan zein herritarren aurrean.
PROPUESTA DE MOCIN
1- El ayuntamiento de Trapagaran se solidariza con los familiares de Oskar Calabozo Casado y muestra la disposicin de apoyar a la familia en lo que este en su mano. 2- El ayuntamiento de Trapagaran declara que la situacin de dispersin que sufren los presos polticos vascos es una situacin de excepcionalidad que castiga a los familiares, vulnera los derechos humanos y la propia ley penitenciaria. Por ello se compromete a mandar una carta a la delegacin del gobierno y a instituciones penitenciarias
solicitando el fin de la dispersin. 3- El ayuntamiento de Trapagaran hace llamamiento a la poblacin a acudir a las movilizaciones que se convoquen para exigir el fin de la dispersin mientras esta siga vigente. 4- El ayuntamiento de Trapagaran hara pblico estos compromisos a los medios de comunicacin y a la poblacin mediante sus medios habituales.