Está en la página 1de 11

CURRICULUMA

CURRICULUMA, OINARRIZKO KONTZEPTUAK 3 CURRICULUM MOTA DAUDE


(ikasleek ikasten dutena irakasleek irakasten dutena baino zerbait gehiago da eta alderantziz):

a)CURRICULUM ADIERAZIA: Idatzita adierazten den plana b)CURRICULUM EZKUTUA: Ez kontzienteki lantzen dena. Eskolako egoerako baldintzek eta hauen funtzionamenduak sortzen dituen jokabide arauek osatzen dute. c)CURRICULUM ABSENTEA: Landu barik uzten diren edukiak, esperientziak

CURRICULUMA, OINARRIZKO KONTZEPTUAK


Paradigma bakoitzak kontzeptu ezberdina du: curriculumari buruzko

P. POSITIBISTAN: Irakaskuntza programatu, burutu eta ebaluatu behar den jarduera teknikoa den heinean, Curriculuma irakaskuntzarako plan zehatz-zehatzan bihurtzen da.

- P. INTERPRETATZAILEAN: Irakaskuntzaren bitartez kultura berreraikitzea bilatzen denez, Curriculuma, hausnarketan eta praktikan oinarritzen den praxia da, eta prozesu ikertzailean eraikitzen da.

-P. KRITIKOAN: Irakaskuntza jarduera kritikoa da, non gizartearen analisia egiten den komunitatearen eraldaketa bilatzeko asmoz. Beraz, Curriculuma gizartean dauden desberdintasun erlazioak mantentzeko eta birsortzeko tresna bat da. C.O. + C.E. + C.A. = C. ASKATZAILEA

CURRICULUMAREN ETA IRAKASKUNTZAREN OINARRIAK


Curriculuma ondorengo lau iturburuetatik edaten duela esan dezakegu: 1. ITURBURU SOZIOLOGIKOA Curriculuma testuinguru batean garatzen denez, testuinguru horren gizartea aztertzen duen disziplinan (Soziologian) oinarritu behar gara gizartea hobeto ulertu eta ezagutu nahi badugu. 2. ITURBURU PSIKOLOGIKOA Ps.an oinarritu behar gara gure ikasleen gaitasunak, interesak, ikasteko erak, erlazionatzeko moduak,... ulertu eta ezagutzeko.

CURRICULUMAREN ETA IRAKASKUNTZAREN OINARRIAK


3. ITURBURU EPISTEMOLOGIKOA Irakatsi nahi duguna aztertzeko eta curriculuma haiei egokitzeko, irakasten dugun disziplina bakoitzaren epistemologia (nolakoak diren, ezagutzak, zientzilarien jarrerak,...) aztertu behar dugu 4. ITURBURU PEDAGOGIKOA Irakaskuntza eta hezkuntzari buruzko teoriak eta esperientziak ezagutu behar ditugu Curriculum egokia planteatzeko.

CURRICULUM OFIZIALA Curriculumaren zehazte mailak


1. CURRICULUM OFIZIALA 1.go zehaztapen maila. Elementuak metodologia, zehazten dira. Egileak: Gobernuak eta hezkuntzaadministrazioak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila) Komunitate osorako egiten da. I.publiko zein kontzertatuak. Dekretu batean islatuta agertzen da. (konpetentziak, ebaluazioa) helburuak, oso era edukiak, orokorrean

CURRICULUM OFIZIALA Curriculumaren zehazte mailak


2. IKASTETXEAREN CURRICULUM PROIEKTUA (ICP) 2. zehaztapen maila Aurreko dekretu hauek ezin dituzte ikastetxeetan dauden errealitate desberdinak aztertu, hau dela eta ICP-an curriculuma osatzen duten elementu bakoitza tokian tokiko inguru soziokulturala eta ikastetxearen hezkuntza asmoak kontutan hartuz zehazten dira.

CURRICULUM OFIZIALA Curriculumaren zehazte mailak


3. IKASGELAKO CURRICULUM PLANGINTZA ETA NORBANAKO CURRICULUM EGOKITZAPENAK 3. zehaztapen maila Elementuak zehaztuago agertzen dira. Denboraketa kontutan hartzen da (zikloa, ikasturtea, hamabostaldia,...) Gaia, helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluazio sistema. Egilea: Irakaslea edo irakasle taldea Egokitzapenak: aholkularia, Berritzeguneen laguntzaz

CURRICULUM OFIZIALA Curriculumaren zehazte mailak

También podría gustarte