Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
LABek langile publikoen lan baldintzak negoziatu ahal izateko Mahai Orokorraren bilera egin dadila eskaria aurkeztu genuen azaroaren 2an. Azaroaren 10ean jaso dugu Lan Harremanen Zuzendaritzatik erantzuna: Mahai Orokorra azaroaren 23an bilduko da. Negoziaziorako Mahaia deituta egonik ere LABek oso garbi du Administrazioak ez duela negoziatzeko borondaterik, azken batean aurrekontuak jada aurkeztu baitituzte, eta aurrekontuotan zerbitzu publikoen murrizketak eta soldata izozketa iragartzen baitira. Hala, LABek jarrera hau azalduko du negoziazio hauen aurrean: alde batetik negoziazio mahaian benetako negoziazioa egingo badugu aurkeztutako kontu horiek erretira ditzatela eskatuko dugu, eta bestetik mobilizazioei ekingo diegu, hala azaroaren 18an Lakuan elkarretaratuko gara eta hortik aurrera abendura bitarte mobilizazio agenda trinkoari ekingo diogu. Egoera oso kezkagarria dela esan beharrik ez dago, azken urteotan oso galera handia nozitu dugu eta nozitzen ari gara soldatari dagokionez zein oro har gure lan baldintza guztietan eta zerbitzuen garapen eta kalitatean, eta horrela jarraitu dezagun nahi dute Nafarroan zein EAEn: Jaurlaritzan Mahai Orokorraren bilerarik oraindik egin ez dugun arren aurrekontuek jada iragartzen dute Osasun zerbitzuetan %0,9 gutxiago inbertituko dela, Hezkuntzan %0,5 gutxiago, Zerbitzu Sozialetan %1,7 gutxiago, eta soldatak izoztuko direla, eta Nafarroako Mahai Orokorrean UPN-PSNren gobernuak jada esan digu goi kargu instituzionalei soldatak igoko dizkieten bitartean langileoi aldiz, izoztu ala agian berriro ere murriztuko dizkigutela, eta Hezkuntza, Osasun eta Zerbitzu sozialetan %4,45, %3,8 eta %3,30 gutxiago inbertituko dutela hurrenez hurren. Langileok borrokatu behar dugu, orain da borrokatzeko garaia, aurrekontuen onarpena oraintsu erabakitzen ari delako eta LANGILEOK ALTERNATIBA BADUGULAKO, AURREKONTUAK HANDITU daitezela zerbitzu publikoak garatzeko, enplegu publikoa sortzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Eta ez diezagutela gezurrik esan, ez gaitzatela engainatu: HAU POSIBLE DA!, politika fiskala eta aurrekontuak zeren eta noren mesedetan jartzen duten da gakoa, hautu politikoa azken batean, eta UPN-PSN zein PSE-PPko gobernu hauek hautu hori herritarren alde egin beharrean kapitalaren alde egin dute. LANGILEOK BORROKATUZ, LANGILEOK MOBILIZATUZ hautua alda dezatela lortu behar dugu. LABek azaroaren 23ko Mahai Orokorrera joan eta Nafarroakoan egin dugun bezala hauxe planteatuko dugu: benetako negoziazioa egin ahal izateko aurkeztutako aurrekontuak bertan behera utz ditzatela zerbitzu publikoak eta zerbitzu sozialak garatzeko, eta horrela enplegu publiko berria sortzeko plana eztabaidatu zerbitzu publikoetan lan egiten dugun langile guztion soldataren eros ahalmena berreskuratzeko zein lan baldintzak hobetu
MAHAI OROKORRA
Baina esan bezala gure indarra ez dago mahaian, ezta gure eskakizunen balioan baizik eta eskakizun hauen alde Gobernuak behartzera dugun KONFRONTAZIO INDARREAN.
MESA GENERAL
Pero tal y como venimos diciendo nuestra fuerza no est en la mesa, sino en la razn y el valor de nuestras reivindicaciones, y sobre todo en la fuerza y la CAPACIDAD DE CONFRONTACIN que demostremos ante los Gobiernos para obligarles a ponerlas en marcha.