Está en la página 1de 2

Mariasun Landak jasoko du 2011ko "dabilen elea" saria - Sust...

http://sustatu.com/1320758383

Adi honi: IEB2011 Euskalterm Ofce euskaraz Udalen zorra EITB Txio Donostia kosmopolita Jaiak 2011

Mariasun Landak jasoko du 2011ko "dabilen elea" saria


cc-by-sa EIZIE 2011-11-09 12:19 Liburuak Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria Mariasun Landak, 2011ko azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Berritzailea izan da Mariasun Landa haur eta gazte literaturaren arloan; oparoa liburuak idazten; hizkuntza askotara itzulia; jende askok irakurria; sari askoren irabazlea eta beste zenbaiten hautagaia; irakurzaletasunaren sustatzaile nekaezina Euskal Liburuaren Gaua urtero antolatzen da 2008. urteaz geroztik, kultur industriak euskal gizarte eleanitzaren garapenari egiten dion ekarpena agerian jarri eta ikusaraztea xede harturik. Gainera, euskarazko liburugintzan parte hartzen duten hainbat eragileren bilgune ere bada, hala nola, argitaratzaileena, idazleena, irudigileena, itzultzaileena Honako hauek jaso dute saria aurreko urteetan: Antton Olariaga (2008), Joan Mari Torrealdai (2009) eta Itxaropena argitaletxea (2010). Laugarren edizio honetan, Kutxaren babesa izan dute bost elkarteek ekitaldia antolatzeko, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren laguntza ere. Ekitaldia

1/2

11-11-14 13:26

Mariasun Landak jasoko du 2011ko "dabilen elea" saria - Sust...

http://sustatu.com/1320758383

Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko du ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko du musikaz. Juan Azpeitiak diseinaturiko oroigarria iazko saridunaren eskutik jasoko du Mariasun Landak, eta, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia idazleak, Iaki Aldekoa editoreak eta Antton Olariaga ilustratzaileak hartuko dute parte idazlearen ibilbide oparoaren erakusgarri izango den ekitaldian. Gainera, errezitaldia, musika eta ikus-entzunezkoak eskainiko dizkiogu sariaren irabazleari. Ospakizuna ondo amaitzeko, mokadu goxo bat izango da. Zorionak, Mariasun!

Me gusta

Regstrate para ver qu les gusta a tus amigos.

Bscanos en Facebook
Sustatu.com Sustatu.com Me gusta A 1,530 personas les gusta Sustatu.com.
Alaitz Maite Unai JakinetaJolas Garazi Ruben Ikaslan Bego Ugaitz Iaki

Anbotodamea Edurne

..... Goiena eta CodeSyntaxek kudeatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz. Ardura editoriala: CodeSyntax Softwarea: Zope eta Squishdot.

2/2

11-11-14 13:26

También podría gustarte