Está en la página 1de 4

ipuin

Kontaidazu bat

2011-12

raingoan gurasoak jarri nahi ditugu kontu kontari; lotsak aieka batera utzi eta sar daitezela ipuin kontalari, egun batez besterik ez bada ere. Horrela, pauso txiki bat emango dugu aspaldian galduxeago dugun kontatze hori berreskuratzeko. Eta, zer esanik ez, euskaraz kontatzea! Ama-hizkuntza (edo aita-hizkuntza) gurasook transmititzen dugulako esaten da. Eta, ba al da kontatuz transmititzea baino modu hoberik? Oarsoaldeko Euskara Batzordeak aurten ere jarri du abian Kontaidazu ipuin bat ekimena. Bi helburu ditu ekimenak; aita-amak, aiton-amonak, osaba-izebak animatzea, haurrei ipuinak euskaraz konta diezazkieten. Eta bigarrena ipuin bildumatxo bat osatzea gero familiei helarazteko. Parte hartu!

Ekimenaren oinarriak:
1 Ipuinak euskaraz kontatzea, 6 urtetik beherako haurrentzako moduko hizkuntzan. 2 Haurrekin harremana duten Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) guraso, aitonamona edota osaba-izeba guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera. Ez dago adin mugarik eta banaka nahiz talde gisa hartu ahal izango dute parte. Talde gisa parte hartuz gero, partaide baten datuak adierazi beharko dira. 3 Pertsona bakoitzak nahi adina ipuin konta eta bidal ditzake. 4 Ipuin orijinalak eta inon argitara gabeak edota jende askok ezagutzen ez dituenak izatea baloratuko da. Honek ez du kentzen, ordea, nahi izanez gero, ipuin klasiko edota ezagun baten bertsio edo aldaera aurkezteko aukera. Horrelako bat har daiteke oinarri gisa, eta hura garatu gero ipuin berri bat osatzeko alderantzizko ipuin-en erara.

5 Ipuinek ahozkoak edo idatzizkoak izan behar dute. Ahozkoak kasetea, mp3a edo eskuko telefonoa bezalako audio euskarrietan grabatuta aurkeztu beharko dira. Euskarri guztiak e-mailez helbide honetara bidaliko dira: euskara@oarsoaldea.net. Halaber, nahi duenak Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaiako edozein ikastetxetan entrega dezake. Ipuinaren ondoren, izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere grabatu edo idatzi beharko dira. 6 Ipuinen luzera gehienez: - 2 orrialde, tarte bikoitzarekin, idatzizko ipuinentzat. - 5 minutu, grabatutako ipuinentzat. 7 Aurkeztutako ipuinak onak baldin badira, 10 aukeratu eta grabatu egingo dira, gero mp3an edo CDan eskualdeko gurasoei helarazteko. 8 Ipuinen edukia librea izango da, baina, betiere, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako modukoa izan behar du. 9 Ipuinak aukeratzerakoan, alderdi hauek izango dira kontuan: orijinalak diren, ulergarriak, istorioa nola eraikita dagoen, zer mezu duten, hurrenkera horretantxe. 10 Ipuinak entregatzeko epea 2011ko urriaren 7tik azaroaren 30era izango da. 11 Ekimen honetan parte hartzeak esan nahi du Oarsoaldeari ematen zaizkiola aukeratutako ipuinen erabilera eskubide guztiak, nola grabatzeko hala inprimatuta argitaratzeko. 12 Grabatzea lokutore batzuen ahotsekin egingo da, ez ipuina kontatu dutenekin. 13 Sari bakarra ipuina aukeratu eta publikatzea da; parte hartzen duenak helburu hau lortzen laguntzen duelako: euskararen erabilera areagotzea eta guraso nahiz haurren euskararekiko harreman afektiboa handiagoa izatea. 14 Lanak aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO, DEITU EUSKARA ZERBITZUETARA

Errenteria Lezo Oiartzun Pasaia Oarsoaldea

943 449 628 943 513 476 943 493 842 943 004 330 943 510 111