Está en la página 1de 8

ipuin

Kontaidazu bat

2011-12

Kontaidazu ipuin bat

Parte hartu!
Oraingoan gurasoak jarri nahi ditugu kontu kontari; lotsak aieka batera utzi eta sar daitezela ipuin kontalari, egun batez besterik ez bada ere. Horrela, pauso txiki bat emango dugu aspaldian galduxeago dugun kontatze hori berreskuratzeko. Eta, zer esanik ez, euskaraz kontatzea! Ama-hizkuntza (edo aita-hizkuntza) gurasook transmititzen dugulako esaten da. Eta, ba al da kontatuz transmititzea baino modu hoberik?

Cuntame un cuento

Participa!
Queremos contar con padres y madres que se presten a contar cuentos Que se lancen! Aunque nunca lo hayan hecho! As lograremos un pequeo paso para recuperar eso que llambamos contar cuentos. Y contarlos en euskera. El idioma materno (o paterno) es el que transmitimos las madres y los padres. Qu mejor forma de hacerlo que contando cuentos!

Oinarriak
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak aurten ere jarri du abian Kontaidazu ipuin bat ekimena. Bi helburu ditu ekimenak; aita-amak, aiton-amonak, osaba-izebak animatzea, haurrei ipuinak euskaraz konta diezazkieten. Eta bigarrena, ipuin bildumatxo bat osatzea, gero familiei helarazteko. Ekimenaren oinarriak: 1 Ipuinak euskaraz kontatzea, 6 urtetik beherako haurrentzako moduko hizkuntzan. 2 Haurrekin harremana duten Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) guraso, aiton-amona edota osaba-izeba guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera. Ez dago adin mugarik eta banaka nahiz talde gisa hartu ahal izango dute parte. Talde gisa parte hartuz gero, partaide baten datuak adierazi beharko dira. 3 Pertsona bakoitzak nahi adina ipuin konta eta bidal ditzake. 4 Ipuin orijinalak eta inon argitara gabeak edota jende askok ezagutzen ez dituenak izatea baloratuko da. Honek ez du kentzen, ordea, nahi izanez gero, ipuin klasiko edota ezagun baten bertsio edo aldaera aurkezteko aukera. Horrelako bat har daiteke oinarri gisa, eta hura garatu gero ipuin berri bat osatzeko alderantzizko ipuin-en erara. 5 Ipuinek ahozkoak edo idatzizkoak izan behar dute. Ahozkoak kasetea, mp3a edo eskuko telefonoa bezalako audio euskarrietan grabatuta aurkeztu beharko dira. Euskarri guztiak e-mailez helbide honetara bidaliko dira: euskara@oarsoaldea.net. Halaber, nahi duenak Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaiako edozein ikastetxetan entrega dezake. Ipuinaren ondoren, izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere grabatu edo idatzi beharko dira. 6 Ipuinen luzera gehienez: - 2 orrialde, tarte bikoitzarekin, idatzizko ipuinentzat. - 5 minutu, grabatutako ipuinentzat.

7 Aurkeztutako ipuinak onak baldin badira, 10 aukeratu eta grabatu egingo dira, gero mp3an edo CDan eskualdeko gurasoei helarazteko. 8 Ipuinen edukia librea izango da, baina, betiere, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako modukoa izan behar du. 9 Ipuinak aukeratzerakoan, alderdi hauek izango dira kontuan: orijinalak diren, ulergarriak, istorioa nola eraikita dagoen, zer mezu duten, hurrenkera horretantxe. 10 Ipuinak entregatzeko epea 2011ko urriaren 7tik azaroaren 30era izango da. 11 Ekimen honetan parte hartzeak esan nahi du Oarsoaldeari ematen zaizkiola aukeratutako ipuinen erabilera eskubide guztiak, nola grabatzeko hala inprimatuta argitaratzeko. 12 Grabatzea lokutore batzuen ahotsekin egingo da, ez ipuina kontatu dutenekin. 13 Sari bakarra ipuina aukeratu eta publikatzea da; parte hartzen duenak helburu hau lortzen laguntzen duelako: euskararen erabilera areagotzea eta guraso nahiz haurren euskararekiko harreman afektiboa handiagoa izatea. 14 Lanak aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO, DEITU EUSKARA ZERBITZUETARA

Errenteria Lezo Oiartzun Pasaia Oarsoaldea

943 449 628 943 513 476 943 493 842 943 004 330 943 510 111

Bases
La Comisin de Euskera de Oarsoaldea pone en marcha un ao ms la iniciativa Cuntame un cuento. Esta iniciativa tiene el objetivo de animar a las familias madres, padres, abuelos, abuelas, tos y tas a contar cuentos en euskera a los nios y nias e incluso recopilarlos despus para su posterior difusin entre las familias. Bases:
1 Se contarn en euskera y en un lenguaje apropiado para nias y nios menores de 6 aos. 2 Se anima a participar a las personas que tienen relacin con nias y nios, especialmente madres, padres, abuelas, abuelos, tas y tos, sin limitacin de edad, que residan en la comarca de Oarsoaldea Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia. Podrn hacerlo de forma particular o como grupo. En este ltimo caso se debern indicar los datos de uno de los participantes. 3 Cada una de estas personas puede contar y enviar tantos cuentos como desee. 4 Se valorar en los cuentos la originalidad y que sean inventados, pero esto no excluye las versiones que los y las participantes puedan hacer de cuentos clsicos y de los llamados cuentos al revs. 5 Los cuentos sern orales o escritos. Los orales debern grabarse en soportes de audio como cassetes, mp3, mviles, etc., siempre que puedan entregarse en un soporte como CD o cassetes o bien enviar por email a: euskara@oarsoaldea.net. Los soportes se podrn entregar tambin en cualquiera de los centros de enseanza de Errenteria, Lezo, Oiarzun y Pasaia. Despus del cuento se debern grabar o escribir tambin el nombre y apellido, nmero de telfono y poblacin del o de la participante. 6 La duracin mxima de los cuentos ser de: - Dos folios a doble espacio para los cuentos escritos. - 5 minutos para los cuentos grabados.

7 Se seleccionarn un total de diez cuentos, si la calidad de los presentados lo permite, para realizar una grabacin en CD o mp3 que se distribuir entre los padres y madres de la comarca. 8 Los contenidos sern libres pero deben ser los apropiados para nias y nios entre los 0 y los 6 aos. 9 Sern caractersticas a considerar en la seleccin: la originalidad, la comprensin, la construccin de la historia y el mensaje, en este orden. 10 El plazo de entrega de los cuentos es del 7 de octubre al 30 de noviembre de 2011. 11 La participacin en esta iniciativa implica que se ceden todos los derechos de utilizacin de los cuentos seleccionados a Oarsoaldea, tanto para su grabacin como para su posible publicacin en edicin impresa. 12 La grabacin se har con voces de locucin y no con las voces originales que hayan grabado los cuentos. 13 El nico premio es la propia seleccin y publicacin y se entiende que los participantes contribuyen a un objetivo: incrementar el uso del euskera y potenciar la relacin afectiva con el mismo entre madres, padres e hijos. 14 La presentacin de los trabajos implica la aceptacin de estas bases.
PARA MS INFORMACIN LLAMAR A LOS SERVICIOS DE EUSKERA

Errenteria Lezo Oiartzun Pasaia Oarsoaldea

943 449 628 943 513 476 943 493 842 943 004 330 943 510 111