Está en la página 1de 2

Kontaidazu ipuin bat 2009

Oarsoaldeko Euskara Batzordea


Idazlea: Amaia Marina

PITAREN HEZURRA

Baziren behin errege bat eta erregina bat. Gaztelu batean bizi ziren. Txakur bat
zuten, eta bere izena Pita zen. Egun batean erregeak Pitari hezur bat eman zion, baina
hezurra errekara erori zen. Orduan Pitak uretara bota zuen bere burua eta igeri eta igeri
ibili zen hezurraren bila. Baina ez zuen hezurra aurkitu.

Ur bazterrera iritsi zenean, zaldi batekin egin zuen topo. Zaldiak Pitari esan zion:
"Iiiih, nor zara zu?"

Pita: "Ni txakur bat naiz, eta nire izena Pita da."
Zaldia: "Iiiih, eta zer egiten ari zara erreinu hauetan?"
Pita: "Nire hezurra bilatzen ari naiz."
Zaldia: "Iiiih, zure hezurra ez dut nik, baina gonbidatuko zaitut otordua egitera."
Pita: "Beno ba!"

Zaldiaren etxera iritsi zirenean, zaldiak Pitari esertzeko esan zion, eta zaldia oso
handia zenez, nolakoa zen aulkia? Handia. Pita esertzera joan zen, eta "patapunba"
lurrera erori zen.

Zaldia: "Asko sentitzen dut"


Pita: "Beno ba! Eskerrik asko, baina nire hezurra bilatzera noa. Agur."

Orduan Pitak igel batekin egin zuen topo. Igelak Pitari esan zion: "Kroak, Kroak, nor
zara zu?"

Pita: "Ni txakur bat naiz, eta nire izena Pita da."
Igela: "Kroak, kroak, eta eta zer egiten ari zara erreinu hauetan?"
Pita: "Nire hezurra bilatzen ari naiz."
Igela: "Kroak, kroak, zure hezurra ez dut baina, baina gonbidatuko zaitut otordua egitera."
Pita: "Beno ba!"

Igelaren etxera iritsi zirenean, igelak Pitari esertzeko esan zion. Eta igela oso txikia
zenez, nolakoa zen aulkia? Ba, txikia. Pita esertzera joan zen, eta "patapunba" lurrera
erori zen.

Igela: "Asko sentitzen dut"


Pita: "Beno ba! Eskerrik asko, baina nire hezurra bilatzera noa. Agur."

Orduan Pitak txakur batekin egin zuen topo. Txakurrak Pitari esan zion: "Guau,
guau, nola duzu izena?"

Pita: "Nire izena Pita da."


Txakurra: "Guau, guau, eta eta zer egiten ari zara erreinu hauetan?"
Pita: "Nire hezurra bilatzen ari naiz."
Txakurra: "Guau, guau, nik ez dut zure hezurra, baina gonbidatuko zaitut otordua egitera."
Pita: "Beno ba!"
Txakurraren etxera iritsi zirenean, txakurrak Pitari esertzeko esan zion. Eta txakurra
zenez, nolakoa zen aulkia? Pitarentzat egokia. Eta zer zegoen jateko? Hezurrak. Eta
txakurrak Pitari esan zion: "Zu nirekin gelditzea nahi dut, eta lagunak izango gara."

Pita: "Beno ba! Bai, bai, bai"

Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan, eta dantza dezagun Beraungo plazan.