Está en la página 1de 2

Kontaidazu ipuin bat 2009

Oarsoaldeko Euskara Batzordea


Idazlea: Jéssica Lopez / Jon Esnaola

JAIZKIBELEN SAGARRAK BILTZEN

Bazen behin Josu izeneko mutiko bat, Lezon bizi zena. Ostegunero herriko azokara
joaten zen sagarrak erostera. Amona Pilarrek hain goxoa zen sagar-tarta hura egin
ziezaion. Egun batean, merkatura iritsi zenean, sagarrak saltzen zituen baserritarraren
postua falta zen. Eta Josu oso triste jarri zen.

Josu: Zer gertatu ote da? Iruneri galdetuko diot.

Irune barazkiak saltzen zituen baserritarra zen, Mariaren ondoan zuen postua,
sagarrak saltzen zituen baserritarraren ondoan, zeinarekin Josuk egunero-egunero
hizketalditxo bat izaten zuen.

Josu: Kaixo Irune!

Irune: Kaixo Josu!

Josu: Non dago Maria?

Irune: Gaur ez da etorriko, katarroa dauka, eta sukarrarekin dago. Beraz, etxean geratuko
da.

Banku batean eseri eta pentsatzen egon ondoren, Josuri ideia paregabe bat otu
zitzaion. Eta korrika aitona-amonen etxera joan zen.

Iritsi zenean, gertatutako guztia kontatu zion aitona Joseri, eta galdetu zion: "Aitona
Jose, lagunduko al didazu Jaizkibel mendira sagarrak biltzera? Horrela amona Pilarrek
berak egiten dakien tarta goxo hori prestatuko dit.

Aitona: Jakina! Nola ez ba!

Mendiko botak jantzi eta Jaizkibelerantz abiatu ziren biak. Bidean zihoazela bat-
batean Josuk esan zuen harrituta: "Aitona, aitona, hemen zuhaitz erraldoi bat dago!
Sagarrondo bat da!"

Aitona: Ez Josu, pikondo bat da hori.

Aitonak piku bat hartu eta Josuri erakutsi zion. Bitartean bilatzen jarraitu zuten.

Josu: Aitona, aitona, hemen beste zuhaitz bat dago! Sagarrondoa al da?

Aitona: Ez Josu, begiratu ondo. Hau kiwi bat da.

Josu: Bai egia da. Niri asko gustatzen zaizkit… Berde-berdeak dira barrutik, eta ikaragarri
goxoak daude.

Jaizkibelen sagarrak biltzen 1


Bilatzen jarraitu zuten, eta bitartean aitonak Josuri bidean ikusten zituzten zuhaitz
guztiez hitz egiten zion. Eta beren ezaugarriak azaltzen zizkion.

Aitona: Begira Josu. Zuhaitz luze hau pinua da. Eta pinaburuak ematen ditu. Beste hori
haritza da, eta oso zuhaitz indartsua da. Han urrutira ikusten duzun hura gaztainondoa da,
eta gaztaina goxo-goxoak ematen ditu. Eta Olazar baserriaren ondoan dagoen hura
mizpira da. Zure aitari asko gustatzen zaio.

Josu: Aitona, zein ondo ari naizen pasatzen! Eta zenbat ari naizen ikasten!

Aitona: Begira Josu! Begira zer zuhaitz polita! Zein kolorekoa da fruitua?

Josu: Berdea. Sagarrondo bat da! Atera saskia, aitona!

Saskia hartu eta sagar batzuk bildu zituzten. Baina bukatutakoan, amonaren etxera
bueltatu ziren.

Josu: Tori amona! Goazen tarta goxo hori prestatzera! Honezkero gose ikaragarria dut!

Amonak edalontzi bat esne eta sagar bat prestatu zizkion zerbait jan zezan
bitartean, eta biak elkarrekin sagar-tarta goxoa prestatu zuten.

Josuk hain ondo pasa zuen egun hartan, noizean behin aitona Joserekin mendira
joatea erabaki zuela sagarrak biltzera. Horrela, zuhaitz ezberdinen inguruan asko ikasiko
zuen, baita etxe ondoan zuen Jaizkibel mendiaren inguruko istorioak ere.

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Lezoko plazan.

Jaizkibelen sagarrak biltzen 2