Está en la página 1de 2

Kontaidazu ipuin bat 2009

Oarsoaldeko Euskara Batzordea


Idazlea: Nora Lopez eta Lezo HEko 4Bko ikaskideak

GALDUTAKO TXORIA

Udaberriko egun bat zen, udaberriko egun euritsu horietako bat. Aspaldian gainera, ez
zuen eguzkirik atera. Eta Nora etxean asper-asper eginda zegoen.

Nora: "Ama, zergatik ez gara parkera joaten?".

Ama: "Ezetz ba, zenbat aldiz errepikatu behar dizut gauza bera? Txirrista eta
zalanburuak blai-blai eginda daude".

Nora: "Aita, itsasontziak ikustera kaira eramango nauzu?".

Aita: "Ondo egoskorra zara, alabatxo! Mila aldiz esan dizugu, eguraldi txarrarekin
arrantzaleak ez direla itsasoratzen. Elkarrekin puzzleak egin ditzakegu, gozo-gozo. Edo
libururen bat ikusi, edo... Zer egin nahi duzu, maitea?"

Nora balkoira atera zen, euri zaparrada, hura erasoa! "Agian aterki berriarekin... Parkea
hutsik egongo al da?" -Pentsatzen zuen bere baitan-. Aita egunkaria irakurtzen ari zen.
Ama, berriz, gosaltzen. Eguna hasi besterik ez zuen egin. Honelako giro kaxkarrarekin zer
egin zezakeen? Honetan ari zela, txori txiki bat inguratu zitzaion. Eta gure neskatoa
begira-begira gelditu zitzaion.

Nora: Gaixoa! Oso txikia da. Ezin du hegan ere egin.

Ez zuen lan handirik izan hura harrapatzen; bi eskuekin katilutxo bat egin eta "tak" aise
harrapatu zuen.

Nora: Aita, ama! Begira zer harrapatu dudan.

Hala zapata-kaxa bat hartu eta kotoiarekin ohe goxo bat prestatu zioten.

"Ene! Gaixorik dago eta ezin du hegan egin. Zauri txiki bat du hegoan", esan zuen amak.
Eta Nora oso urduri jarri zen.

Nora: Aita, ama! Esan egia, sendatuko da, ezta? Esan baietz!

Aita: Lasaitu zaitez, maitea! Guk ahaleginak, behintzat, egingo ditugu eta. Gure
lehenengo lana jaten ematea da. Baina, zer emango genioke?

Nora pozez gainezka zegoen aurrerantzean lagun bat izan zezakeelako. Pozik zen, era
berean, norbaiti laguntzeko aukera ere bazuelako. Baina ez zekien ongi lan hura nola
bete; ez zekien nondik hasi. Halako batean aitak hitza hartu zuen.

Aita: Begira Noratxo, txori mota guztiek ez dute janari bera jaten. Batzuk,
txantxangorria adibidez, zizarez elikatzen dira. Enara esaterako, intsektuez. Gari ale eta
zekalez elikatzen direnak asko dira. Lehendabiziko gure lana hau zer txori den ezagutzea

Galdutako txoria 1
da.

Amari orduan ideia bat bururatu zitzaion.

Ama: Nora, zoaz goian bizi den aitona Juliantxorenera, eta galdeiozu. Izugarri pila
daki txori kontuez, zuhaitzez eta perretxikoez.

Norak ez zion amari esaldi osoa entzun ere egin, konturatzerako eskaileretan gora abiatu
baitzen, zapata-kaxa eskuetan zuela.

Ama: Ez zaitez gero muturkatu. Eh? Erne gero!

Aitona Juliantxok ikusi ordu ezagutu zuen. Paretatxoria zen! Eta ogi mamiarekin hazi
zitekeela esan zien. Zapata-kaxa balkoian jarri zuten, eta zer nolako sorpresa jaso zuten,
txorikumearen amak egunero bisita egiten ziola konturatu zirenean. Egunero galdezka
aritzen zen neskatoa.

Nora: Sendatuko al da ama? Sendatuko al da aita?

Norak egunero ematen zion ogitarteko zatitxo bat. Eta egunero ohe goxoa aldatzeaz
gogoratzen zen, ahaztu gabe. Txori txikiaren ama pozik zegoen oso, umea indartzen
ikusten zuelako, kutxa gainean pausatu eta txio-txioka hasten zen. Paretatxoria indartu
egin zen egun batzuen buruan eta behin, eguzkia hodei atzetik kukuka ari zen egun
batean, hegaldatzea lortu zuen. Bere amatxorekin batera Jaizkibel atzean ezkutatu zen.

Nora: Ama, parkera jolastera joan gaitezke?

Ama eta aita: Bai jakina! Hirurak elkarrekin joango gara.

Erantzun zioten aitak eta amak batera. Bazekien ez zuela segur aski sekula gehiago
ikusiko, baina hala ere, oso pozik zegoen.

Galdutako txoria 2