Está en la página 1de 223

342 X 235 portadas 12/12/07 18:35 Página 2

Oroimenaren

Oroimenaren ispiluak
ispiluak
Basauriko emakumeen ahozko historia
1937-2003

José Antonio Pérez Pérez


342 X 235 portadas 12/12/07 18:35 Página 3
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 1

Oroimenaren
ispiluak
Basauriko emakumeen ahozko historia
1937-2003

José Antonio Pérez Pérez


165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 2

Argitaratzailea: Ayuntamiento de Basauri


Área de Igualdad
Kareaga Goikoa
48970 Basauri (Bizkaia)
© José Antonio Pérez Pérez
Jatorrizko izenburua: Los espejos de la memoria
Historia oral de las mujeres de Basauri
1937-2003
Itzulpena: Hori-Hori LSA
Diseinua eta maketazioa: Marra Servicios Publicitarios, S.L.
ISBN: 84-930092-7-X
Legezko Gordailua: Bi: 386-04
Imprimatzailea: Lankopi, S.A.
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 3

Iker eta Mercedesentzat


165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 4
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 5

Aurkibidea

Aurkezpena 7
Memoria, emakumeak eta ahozko historia 9
Sarrera historikoa. Basauri, nekazaritza eta hiriaren artean 19

Lehen Zatia
Familia sakratua 25
Bertuteen eskola 37
Eliza Ama Santa 51
Lana: ikusezina den mundua 65
Aisiako denbora (eta esparruak) 93

Bigarren Zatia
Delituaren gorputza 105
Sarrera 105
Higienezko praktiken bilakaera 105
Deabrua eta haragia: sexualtasuna 112
Ezkongaialditik ezkontzara: Heriotzak banatu arte 131
Mater amantisima: Amatasuna 149

Hirugarren Zatia
Memoriaren gerraoste bukaezina 155
Hamarkada ilunetik garapenera. Emakumeen ikuspegia 169
Militantzia, kultura politikoa eta sindikala 177
Feminismoa: mundua interpretatzeko 193
eta ikusteko betaurrekoak
Eranskina 203
Bibliografia 211
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 6
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 7

Aurkezpena

Egitasmo honen historia zor pertsonal baten kronika da. Zortzi urte baino
gehiagoz ahaleginak egin nituen 1958. eta 1977. urte bitartean Bilbo Handiaren
industri eremuan lan-munduak izan zuen eraldaketa aztertzen zuen doktorego-
tesia egiteko, berau, azkenean, 2001. urtean argitaratu zuten Los años del
acero izenburua zuela. Bertan Euskal Herriko historia garaikidean gertatu ziren
prozesu garrantzitsuenetako batek gizartean izan zituen ondorioak aztertu
nituen. Azterketa horren protagonistak, hain zuzen, langileak ziren, edo zeha-
tzago esanda, industriako gizon langileak. Dena den, aztergaia mugatzeko
beharrak bultzatuta, eremu horretan urte horietan gertatu zen gizarte-eraldake-
taren prozesuaren azterketan garrantzi handia izan duten bestelako kontu
askori ezin izan diedala heldu sentitu izan dut. Nagusietako bat emakumeek
aldi labur baina bizi horretan izan zuten eginkizuna zein izan zen, nola izan
ziren horien baldintzak eta, batez ere, bere burua nola ikusi zuten eta nola mol-
datu ziren, hala eremu pribatuan nola publikoan, aztertzea zen; alderdi horiek
guztiak, oso garrantzi handikoak zirelako, ikerketa monografikoa merezi zute-
nak. Hori zela-eta, Basauriko emakumeek historiari egin dioten ekarpenari
buruzko ikerketa planteatzen duen egitasmo hau sortu zenean, zor hura kita-
tzeko ordua iritsia zela iruditu zitzaidan. Ikerketa burutzeko hasieran aurreikusi
genituen sei hilabeteak, lar mugatuak ziren, batez ere aukeratu genuen aldia
gerraostetik egungo garaiera zihoalako, baina, hala ere, abentura honetan,
azkenean oso atsegina izan den honetan, murgiltzea merezi zuen.

José Antonio Pérez Pérez

7
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 8
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 9

Memoria,
emakumeak eta ahozko historia

Oroimenaren Ispiluak: Beharrezkoa zen egitasmoa. Basauriko artxibo historikoa.

70 hamarkadaren bukaeran, Past and Present aldizkariak Lawrence Stone 1


Gasteizen Valentín Foronda
izeneko historiagile britainiarraren saiakera argitaratu zuen, horrek izeneko Unibertsitateko Institutuak
Narratiboaren itzulera titulua zuen eta bertan, besteak beste, giza izaeraren antolatuta berriki egin duten
mintegiak, Luis Castells Arteche
alderdi subjektiboak berreraikitzeko interesa nabarmentzen zuen hausnar- eta Javier Ugarte Tellería
keta eman zuen. Horren guztiaren oinarrian, talde baten kultura eta baita irakasleek parte hartu dutela, ildo
honetan lan egiten jarraitzearen
banako baten borondatea ere, aldaketa bat azaltzerakoan ekoizpen mate- alde dugun erabakia berrindartu
rialaren indar inpertsonalak edo hazkunde demografikoa bezain serio hartu zuen, berau 2003ko ekainean egin
zuten eta Eguneroko bizitza eta
behar dituztelako ustea zegoen. Modu horretan, historia kultural berria historia soziokulturalari buruzkoa
berreraikitzea aldarrikatzen zuen, prozesu anonimo berriak eta kopuruzko izan.
metodoak baztertuko zituena subjektua askozaz konplexuagoa den uni- 2
Nora, P.: “La aventura de Les lieux
de mémoire”. In Cuesta Bustillo, J.
bertso eta ikuskera historikoaren barruan berreskuratzeko asmoz. Pierre
(ed.): Memoria e historia. In Ayer,
Bordieu, Michel de Certeau edo Michel Foucault bezalako beste teoriko 32. zk., Madril, Marcial Pons, 1998,
batzuen eraginak historia antropologikoa, eguneroko bizitzaren historia dei- 17-34. or. Honen inguruan ikusi,
besteak beste, Ricoeur, P.: La
turikoa eta historian kualitatiboaren azterketari heltzeko hainbat metodo lectura del tiempo pasado:
garatzeari1 bultzada handia eman zion. Ildo horren barruan, ahozko histo- memoria y olvido, Madril, UAM
Ediciones, 1999. Yerushalmi, Y. H.
riaren garapenak garrantzi handia izan zuen eta du, berau hasieran talde- eta beste batzuk, Usos del olvido,
ek objektu kulturalak bereganatzeko, birsortzeko eta bereganatzeko meka- Buenos Aires, Ediciones Nueva
Visión, 1989. Cuesta Bustillo, J.:
nismo eta diskurtsoak aztertzeko saioa izan baitzen. Hain zuzen ere, azken
“Memoria e historia. Un estado de
helburu hori izan zen Frantziako historiografiaren lanik nabarmenetako la cuestión”. In Cuesta Bustillo, J.
baten jatorria, Pierre Norak zuzendutako Les lieux de mémoire izenekoa (ed.): aip. oh. Pollak, M.: “Memoria,
esquecimento, silêncio”. In
alegia2. Estudios Históricos São Paolo,
1989, eta Sempol, D.: Historia y
Memoria lurralde kezkagarria eta, aldi berean, lasaia da. Erredentzio edo memoria. Los sentidos del pasado.
http://www.rebelion.org/cultura/
erospen pertsonalen eremua da, bertan ilusioak, frustrazioak edo zapuzke- sentidos_pasado030501.htm#,
tak, aitortu ezin diren esperientziak, nerabezaroko maitasunak eta gorroto Mayor 2001.
irrazionalak azaltzen direla; azken batean, irudiz, soinuz, usainez, ukipenez

9
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 10

3
Llona, M.: Entre señorita y
eta zaporez betetako mundua da, gizaki bakoitzaren ondare pertsonalaren
garçonne. Historia oral de las zati direnak. Miren Llonak adierazi duenez, memoria osatzen duten narra-
mujeres bilbaínas de clase zio-atalak interesgarriak dira istorioak asmatzeko duten ahalmena dela-eta,
media (1919-1939), Atenea,
Estudios sobre la mujer, aldaketak egitea edo horien aurreko erresistentzia ahalbidetu zuten harre-
Malaga, Malagako man-sarearen eta motiboen gainean daudelako3. Memoria aztertzeak, hain
Unibertsitatea, 2002, 13. or.
zuzen, egon daitekeen eremurik ezkutuenean, eta, aldi berean, gardenene-
4
Honen inguruan ikusi
Aróstegui, J.: “El presente an jartzen gaitu, zauri sakonenak ezkutatzeko eta kauterizatzen dituzten
total o la experiencia como orbainak lotsagabekeriaz erakusteko gauza dena. Oroitzapenen bidez, pro-
historia (Sobre el presente de
la historia)”. In AA. VV.: Año
tagonistek bere bizitzari berriz heltzen diote eta belaunaldi zehatz batekin,
mil, año dos mil. Dos milenios esperientzia komunak dituztenarekin, identifikatzen dira. Baina, horretaz
en la Historia de España (I),
gain, memoria, iraganaren oraina da4.
Madril, Nuevo Milenio, 2001,
129-153. or.
Oroitzapenak moldaerrazak dira eta pertsona bakoitzaren neurriari doitu ahal zaiz-
5
Alessandro Portelliren iritziz
ez da “ahozko historiaren kio ibilbide zehatz bat justifikatzeko. Lehendik adierazi dugunez, elkarrekin lotura
saria eta maldizioa: estua duten bi fenomenok oroimena definitzen dute, oroitzapena eta ahanztura,
subjektibotasuna” baino ez,
honakoak aipatua Fraser, R.: ahozko lekukotzaren mugak ezartzen dituztenak. Bere narrazioa, izatez, iragana-
“La historia oral como historia ren birkreazio subjektiboa da, bertan mota askotako faktoreak elkartzen direla,
desde abajo”. In Ruiz Torres,
P. (ed.): La historiografía,
zorrozki emozionalak direnetatik hasi eta kulturaletara bukatuta, horrela, pertsona
Ayer, 12. zk., Madril, Marcial bakoitzak iraganaz oro har eta bereaz zehazki duen somaketa, orainean bere
Pons, Ediciones de Historia S. buruaz duen irudiak baldintzatuta dago5. Nolanahi ere, bere narrazioaren interpre-
A., 1993, 80. or. Ikusi honen
inguruan eta hainbat konturen tazioa egitea, bere isiltasunarena, istripuz edo nahita ezkutatzen duenarena ale-
arazoei buruz, Da Silva gia, egitea bezain interesgarria izan daiteke. Errealitatearen birsortze apaindu edo
Catela, L.: “De eso no se
habla. Cuestiones faltsuak ere balio handia du, historialariak, irizteko ahalik eta elementu gehien iza-
metodológicas sobre los teko asmoz, deskodetu eta interpretatu behar duena.
límites y el silencio en
entrevistas a familiares de Baina ahozko historiak bere arazoak eta mugak ditu. Ahozko historiako lanik
desaparecidos políticos”. In
Historia, antropología y gehienetan, lekukotzak –baita gure kasuan ere– adinean aurrera doazen per-
fuentes orales, 24. or., tsonek ematen dituzte, kanpo edo barneko baldintzen eraginpean daudenek6,
Bartzelona, 2000.
baldintza horiek beren bizimodua nabarmen, askotan betiko, aldatu zuten, eta
6
Grele, R. J.: “La historia y sus
lenguajes en la entrevista de gertaera horrek gaur egun bere iraganaz ematen dituzten lekukotzetan zuze-
historia oral: ¿Quién contesta nean eragin du.
a las preguntas de quién y
por qué?”. In Historia y fuente Elkarrizketetan eskuratzen dituzten ahozko lekukotasunak oroimenaren lekuak
oral, 5. zk., Bartzelona, 1991,
111-130. or. deituriko batzuk osatzen dituzten espazio zehatzetan, toki fisiko edo sinbolo-
koetan koka daitezke, bertan bere ibilbide pertsonala askoz zabalagoa den pro-
zesu baten barruan identifikatu, deskubritu eta interpretatzen dute. Toki horiek,
dena dela, ez dira beti auzoa, hiria, baserria edo lantegia bezalako eremu fisi-
koak edo banderak, ikurrak edo kaleen izenak bezalako eremu sinbolokoak,
beren bizitzak baldintzatu dituzten gorabeherak, gertaerak edo somaketak bai-
zik, hala nola Gerra Zibila, pertsona maiteen heriotza, bere lana edo bere seme-
alaben jaiotza. Horiek arakatuta, ikertzailea subjektuaren barruan, bere mundua
ikusteko eta interpretatzeko modua osatzen duen tokian murgil daiteke.
Hori guztia oraindik nabariagoa da historia ofizialetik eta baita memoria ofizia-
letik edo memoria hegemonikotik baztertu edo alboratu dituzten gizarte-talde
horietan, memoria edo historia horiek multzo zehatz baten protagonismoa
beste talde baten alde ezkutatzen edo ordezkatzen duten hainbat konbentzio-
nalismo eta inertzia oinarri hartuta eraiki dituztela. Emakumeen historiaren

10
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 11

kasua agerien dagoen kasuetakoa da7. Cristina Borderías andreak, gai hone- 7
Segura, C. y Nielfa, G. (eds.):
tan aditua denak, adierazi duen bezala...: Entre la marginación y el
desarrollo: Mujeres y hombres
Emakumeei bere eginkizuna ukatu zaie historiaren subjektu bezala; en la historia, Homenaje a
María Carmen García-Nieto,
familiako inskripzioa dela-eta, funtsean pribatua eta kontserbatzailea Madrid, Ediciones del Orto,
den tokitzat hartzen dutela, eta ekoizpenean izan dituzten tokiak direla- 1996, pp. 229-248. García-
eta, bigarren mailakotzat eta marjinaltzat jotzen dituztenak. Bere prota- Nieto, Mª C. (ed.): La palabra
de las mujeres. Una
gonismoa, nolanahi ere, bi posizio horietatik eta, beraz, emakume propuesta didáctica para
gehienen destinotik aldendu direnean edo aldarrikatzeko mugimendue- hacer historia (1931-1990),
Madril, Editorial Popular,
tan sartzen joan diren neurrian ikusi dute. Bestaldetik, emakumeari 1991.
buruzko ikerketek gizartean, ekonomian, politikan eta ideologian gerta- 8
Borderías, C.: “Las mujeres,
tu diren aldaketen ondorioz emakumeen izaeran egon diren aldaketak autoras de sus trayectorias
personales y familiares a
aztertzea izan dute helburu, emakumeak aldaketa horien hartzaile través del servicio doméstico”.
pasiboak balira bezala irudikatu dituztela8. In Historia y fuente oral, 6.
zk., Bartzelona, 1991.
Dena den, historian oro har, eta generokoan zehazki, kultura tradizionalean 9
Thompson, P.: “La historia
hezitako emakumeen lekukotasunak, sistematikoki baloreak, rolak eta jarrerak oral y el historiador”, Debats,
10. or., Alfons el Magnànim,
errepikatzen dituztenak, bere bizitzari irauli osoa ematea eta historia ofizialetik Valentzia, 1984, 52. or.
baztertu dituen tradizioa apurtzea erabaki duten emakume hausle horienak
bezain interesgarriak eta argitzaileak izan daitezke. Bi ibilbide horiek eskemati-
koak diren bi ereduri erantzuten diete. Ahozko lekukotasunetan oinarrituta horiek
berreraikitzeak historialariari eragile sozialen portaerak osatzen dituzten egiaz-
ko konplexutasunean sakontzea ahalbidetzen dio. Bai modelo batean nola bes-
tean suposatzen dizkieten ezaugarri nagusiak partzialki puskatzen dituzte, lan
egiteko ditugun hipotesiak zapuzten ditu eta azterketa historikoa aberasten dute.

Estatu Batuetan, Frantzian edo Italian egin dituzten ahozko historiako ikerketa
garrantzitsu batzuk hain interesgarriak diren eta historiagrafian hain ahaztuta
dauden hauek bezalako alderdiak aztertzea izan dute helburu, emakumeek
kolonizazioan, mugimendu migratzaileetan, ordaindutako lanean, nekazaritza-
ko munduan, erlijioan, sufragismoan, talde etnikoen arazoetan edo mugimen-
du feministan izan duten partaidetza esaterako. Espainian ahozko historiaren
bidez emakumeak aztertzeak oso ikerketa garrantzitsuak ekarri ditu, horien
artean Cristina Borderías, María Carmen García-Nieto edo Mercedes Vilanova
andreen lanak nabarmendu behar ditugu, besteak beste. Lan horiez gain,
Historia y fuente oral aldizkaria agertzeak edo Avilan egin dituzten ahozko his-
toriari buruzko mintzaldiek diziplina hau zabaltzen eta generoko historiarekiko
erlazioa estutzen erabateko laguntza eman du.

Hain zuzen ere, esparru horretan da ahozko historiak, protagonisten lekukotasu-


nak berreskuratuz eraikita dagoenak –emakumeenak kasu honetan– ezezaguna
bezain hurbila den munduan sartzea ahalbidetu dezakeenean. Ahozko
Historiaren berria ez litzateke informazioa eskuratzeko teknika zehatza erabil-
tzea. Berez, hori historia egiteko modu berriena eta, aldi berean, zaharrena dela
adierazi dute9. Benetan iradokitzailea dena tratamendu zehatz batek ikerketa his-
torikoari ekarri dion aberastasuna aztertzea izango litzateke, horren partaidetza-
rik gabe ikerketa kuantitatiboek betatuta duten eremuetan sartzea ezinezkoa
izango litzatekeela. Horien bidez, banakoek beraiek –emakumeek– historiaren

11
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 12

10
Thompson, P.: La voz del
baitan bigarren mailako toki batera zokoratu dituzten hainbat jokabidek, ohiturak,
pasado. Historia, Valentzia eta legek araupetzen duten mundu baten barruan sakondu ahal dugu10.
Alfons el Magnànim, 1988,
221-243. or., eta Tourtier- Azkeneko urteotan egin dituzten ikerketetan emakumeei egin dizkieten elka-
Bonazzi, Ch.: “Propuestas
metodológicas”. In Historia y
rrizketek artxiborik onenak edo hemerotekarik osatuenak inoiz emango ez luke-
fuente oral, 6. or., Bartzelona, en informazioa ematea lortu dute. Horien lekukotasunek bere eguneroko bizi-
1991, 181-190. or. tzaren edo hainbat talde politiko edo sozialen barruan izan duten ibilbidearen
11
Coetzee, J. K.: “Narrando el
trauma. Introducción a A.
alderdi zehatz eta begi-bistakoei buruzko datuak emateaz gain, bere nortasun
Portelli, R. van Boeschoten, beraren sortze edo birsortzean, bere ilusioetan, bere beldur eta frustrazioetan,
A. Molnár y L. Catela”. In eta hain korapilatsuak nola adierazgarriak diren ahanztura bezalako esparrue-
Historia, antropología y
fuentes orales, 24. zk., tan ere sakontzea ahalbidetzen baitute11. Hori dela-eta, ikertzaileak lekukotasu-
Bartzelona, 2000. naren ohitura edo anekdoten tratamendua gainditu behar du askoz konplexua-
goa den interpretazioan sartzeko, bertan eguneroko bizitza osatzen duten ger-
taera errepikakorretako bakoitza baldintza batzuetan planteatu ahal dituzten
aldaketak edo hausturak bezain argitzaileak direlarik. Errepresioa horietako bat
da, ikerketa honen abiapuntutzat balio izan zuena, hain zuzen ere.
Izaera historikoa duen ikerketa orok, lan egiteko erabiltzen dituen metodologia
eta iturriak alde batera utzita, bere aztergaia zehazteko beharra du. Gure egi-
tasmoaren enuntziatua, Basauriko emakumeen bizitzaren historia 1937-2003,
handinahiegia zen nonbait, hala bizitza ikertzea oso zabala eta zaila delako
nola aukeratu duten aldiaren zabaltasuna eta ezaugarriak direla-eta, herriko
emakume guztien historia islatzeko asmoa balu bezala, guztiz ezinezkoa dena.
Emakume hauen ibilbidea sei hamarkada baino gehiagotan zehar igarotzen da,
horietatik lau askatasun eta aniztasuneko edozein adierazpidea gogorki erre-
primitu zuen diktadura batean izan ziren. Erregimen frankistaren jatorriak
berak, Gerra Zibil batetik sortu zenak, proiektuari osagai dramatikoa gaineratu
zion. Izan ere, gure balizko informatzaile gehienek gerraoste eta gatazkaren
ondorioak pairatu baitzituzten. Nolanahi ere, egitasmoak zuen ageriko erakar-
garritasunak, aztergaia, erabili beharreko metodoa eta iturriak are gehiago
zehazteko ahalegin berezia egitera behartzen zuena. Emakumeei buruzko
ahozko historiaren egitasmoa izan behar zenez, ikerketaren aztergaia oso talde
zehatzera mugatu ahal genuen, eskualdeko enpresen emakume langileak edo
Basauriko feminismoaren historia edo taldeko identitateen osaketa esaterako
adibide gutxi batzuk jartzeagatik.

Dena den, eta arazo handiak sor zitezkeen arren, emakumeen historiarako hur-
bilpena ikuspegi zabalago batetik egitea aukeratu genuen, hala eguneroko
bizitzaren edo pribatuaren esparruaren alderdietan nola bizitza sozial eta publi-
koan sakonduko zuena. Bi espazio edo eremu horiek zorrozki mugatzea nahi-
ko artifiziotsua dela iruditu zaigu. Batek bestearengan nola eragiten duen, bere
mugak gainditzen dituen eta arazo handirik izan gabe elkarrekin bizi diren
esparru batean sartzen den adierazten duten hamaika adibide daude.
Egitasmo edo proiektu honen planteamenduak ez du helburutzat eguneroko
gauzak besterik gabe aztertzea, baizik eta bestelako ikuspegi edo “makro” oro-
korragoetan oharkabean igarotzen diren beste plano-mota batzuetan barnera-
tzea ahalbidetzen duen tresnatzat ikusten duen. Ikuspen kostunbrista, hutsal

12
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 13

eta anekdotikoak eta aztergaiak atomizatzeko saioak ere alde batera utzita, 12
Horren adibide garbia
eguneroko bizimoduaren eta bere praktiken historia beste prisma edo ikuspegi honetan ikus daiteke,
batetik, portaera eta harreman sozialek zehazten dutenetik, erabili nahi dugu Castells, L. (ed.): El rumor de
lo cotidiano. Estudios sobre
gizartearen loturak mugatzen eta zehazten dituzten elementuak nabarmentzeko el País Vasco
asmoz12. Horretarako oso ongi mugatuta dauden baina, aldi berean, konple- contemporáneo, Leioa, UPV-
EHU, 1999, eta Castells, L.
xuak eta trinkoak diren, alde kronologikoa eta esparrua ditugu, bertan batzue- (ed.): La historia de la vida
tan osagarriak diren eta beste batzuetan, berriz, kontraesankorrak diren fakto- cotidiana, Ayer, 19. zk.,
Madril, Marcial Pons, 1995.
reak eta prozesuak elkartzen direla. 13
Formula hau, nolabaiteko
predikamendua duena,
Planteamendu honetan oinarria jarrita, eguneroko bizitzaren kontzepzio edo hainbat egilek kritikatu ere
uste dinamikoaren alde egin dugu, ohitura-motako edozein ikuspenetik edo egin dute, Lüdtkek esaterako,
honek uste baitu horren bidez
bere azterketa kontu errepikakor eta ohizkoen eremura mugatuko duenetik ihes egonkortasuna baino ez
egiten duena13. Eguneroko bizitzaren eraldaketaren azterketak kontzepzio dutela azpimarratzen eta
errutinaren ideiaren bidez
honen barruan hainbat kontraesan edo paradoxa planteatzen ditu. Alabaina, ezarrita dagoen boterearekiko
gure proiektuan askoz zabalagoa den eta hamaika faktoreren eraginpean nolabaiteko mendekotasuna
dagoen testuinguru zehatz baten barruan sartuta dagoen ikuspegia proposatu eragiten dutela, aldatzeko
prozesuen ikerketetan
nahi dugu. egunerokoaren analisiak izan
ditzakeen potentzialitateak
murrizten dituztela. Honen
Egunerokoa aztertzeak gizartea arautzen duten arau eta araudietan sakontzea
inguruan ikusi Lepetit, M.:
ahalbidetzen digu, agerikoaren funtzionamenduari, naturaltzat aurkezten dugu- “Un regard sur la
na, eta betetzen duen eginkizunari heltzen diegula, azken batean, gizarte-orde- historiographie allemande: les
mondes de
na nola taxutzen den aztertu nahi dugula. Horrela, egunerokotasunaren histo- l’Altagsgeschichte”. In Revue
riak gizarte-sistema zehatz bat legeztatzeko, itxuraz kaltegarriak ez diren baina d’histoire moderne et
contemponaine, 45-2. or.,
dagoen gauzen egoerari eusteko joera duten portaerak eta jarrerak sustatzen Paris, 1998, 482.or.
dituztela, jardueran jartzen dituzten estrategia-jokoa ikusteko balio izan deza-
ke, hori bereziki interesgarria delarik erregimen diktatorial baten menpean.

Nolanahi ere, emakumeen bizitzen ibilbideen analisia bideratzeko baliagarri


izango zaizkigun hainbat gai ezarri genituen. Baina ikerketa tradizionaletan ez
bezala, eguneroko bizitzaren guneak eta alderdiak egiazko konpartimentu es-
tankotan banatzen dituztenak, bere deskribapen materiala egitera mugatzen ez
den tratamendu baten alde egin dugu. Sexualtasuna, familia edo hezkuntza,
adibide bakar batzuk aipatzearren, elkarri lotuta eta egitasmo politiko baten
menpean, frankismoan batez ere, dagoen moral baten eraginpean dauden ere-
muak baliran agertzen dira. Horietan ez dute ohiturez eta praktikez, deskriba-
pen linealez bakarrik hitz egiten, protagonistek nola ikusi zituzten eta ezarrita-
ko kontrol-mekanismoen menpean nola jardun zuten baizik.

Lehen atal batean esparru soziala sartuko zen, bertan rolak eta identitateak
hasierako haurtxo-arotik zabaltzen eta erreproduzitzen direla: Familia, eskola,
eliza, lana edo aisia, soziabilitate edo gizartekoitasuneko eremuak dira, baina
baita doktrinatzeko eta erreprimitzekoak ere. Horien barruan, emakumeek
maniobratzeko duten gaitasunak, batez ere diktadura frankistaren menpean,
gizarte-kontrol hertsia pairatu zuen. Horiek guztiek erregimen frankistak aldez-
ten zituen balore berriak inposatzearen ondorioak pairatu zituzten eta balore
horietan guztietan emakumeak bigarren mailako tokia zuen. Horien barruan,
emakumeen bizitzan funtsezkoa den alderdi bati eskainitako atala nabarmen-

13
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 14

du behar dugu: lanarena, bertan etxeko esparruan egindakoa eta enpresetan


egindako soldatapekoa aztertzen dituztela. Lan ezkutuak, ikusezinak eta
mutuak. Atal honek bere kontrapuntua ere izango luke –edo ez hainbeste–,
aisiarena, horretan horretara eskainita dauden espazioetan ibilbidea egingo
zutela. Emakumeek lanaren inguruan izan duten kontzepzio edo usteak berak
bere lekukotasunak definitzen ditu, horien bidez ezkutuko lana edo sexu-jazar-
pena bezalako eguneroko errealitatearen alderdi hain garrantzitsuak eta ahaz-
tuak, bi adibide esanguratsu bakarrik aipatzearren, azalera daitezen lortzen
dugu.

Bigarren bloke edo atal bat emakumearen barru-barrukoenari, bere sexualta-


sunari eskainita dago. Guren azterlan honetan generoari buruzko bestelako
ikerketetan agertzen den egituraren nabarmen ezberdina dena planteatu dugu.
Horietan sexualtasunaren analisia ikerketaren abiapuntua da, hau da, ibilbidea
pribatuaren esparrutik abiatzen dela sozialaren esparrura heltzeko. Dena den,
gure kasuan sexualtasuna bizitzeko modua, batez ere diktadura frankistapean,
erabat baldintzatu zuten faktore haiek (familia, erlijioa, eskola, etab.) aztertzea
komenigarria dela uste dugu. Delituaren gorputza, oroimen-mural hau osatzen
duten atalik biziena da, bertan isiltasunaren, beldurraren, norberaren buruaren
ukatzearen sakontasuna adierazten delako. Bikote-harremanek, ezkontzak eta
amatasunak azterketaren atal hau egituratzen dute, harremanen instituzionali-
zazioaren ezaugarriak, emakumeen bizitzan duten garrantzia, sostengatzen
zuten baloreak edo emakume-nortasun zehatza finkatzeari egin dioten ekarpe-
na aztertu ditugula. Atal honen barruan emakumeek harreman hauek suposa-
tuko dutenari buruz bere lekukotasuna eman dute, hamaika istorio eskaini
dituztela, horien artean maitasun suharrak ageri dira baina baita tratu txarrak
eta irain eta mesprezuak ere.

Azkeneko atala emakumeek gizarte eta politikan izan duten partaidetzari eskai-
nita dago, gerraostetik gaur egunera arte. Egunerokotasunari buruzko azterke-
tek, generoari buruzko lanek barne, sarritan, politikaren garrantzia nahita mes-
prezatzen dute eguneroko bizitzatik kanpo dagoen plano edo faktorea bailitzan,
hala ere, zenbait lanetan frogatu ahal izan duten bezala –Alemaniako nazis-
moaren kasua paradigmatikoa izan da– egunerokotasunaren ikuspegiak prota-
gonistek beraiek politikaz, izan zuten pertzepzioari buruz, taldeko nortasunen
konfigurazioari buruz,… etab. aukera handiak zabaltzen dituela uste dugu.

Atal hau hiru aldi ezberdinetan banatuta dago. Lehenengoan gerra eta gerra-
osteko memoriari eskainita dago, bertan bizi-baldintzak eta egoera zehatzak
berreraikitzeaz gain, gatazkak bere ibilbideetan, jarreretan, bizirauteko estrate-
gietan izandako eragina eta nolabaiteko kultura baten haustura edo iraupena
ere berreraiki dituzte. Bigarrena berrogeita hamar urteei eskainia dago, aldi
konplexua izan zena, bertan gerraondoko elementu batzuek oraindik ere bazi-
rauten eta gizarte-itxaropen berriak zabaldu ziren. Atal honetan, nagusiki,
herriak hamarkada honen erdialdetik aurrera jaso zuen jario migratzailean
emakumeek izan zuten agerpenaren garrantzia eta hirurogeiko hamarkadaren
garapena izango zenari egin zioten ekarpena agertzen dira. Azkena, dena den,

14
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 15

luzeena da, hala aldi kronologikoaren zabaltasunagatik nola gertatu ziren alda-
ketak zirela-eta. Gizarte- eta politika-gatazka agertzeak eta emakumeak pro-
zesu honetan sartu izanak esparru honetan gertatu ziren hausturak eta jarrai-
kortasunak bideratzeko balio dute. Garrantzitsuenetako batzuen oinarrian femi-
nismoaren jatorria egon zen, elementurik berrienetakoa zena.

Ahozko historiari buruzko proiektu batean informatzaileak bilatzea funtsezkoa


da. Aurretik komentatu dugunez, eta aztergaiaren eta aztertutako aldi luzearen
ezaugarriak kontutan hartzen ditugula, hiru aldiri zegozkien hiru multzo txiki fin-
katzea erabaki genuen. Lehendabizikoan hogei eta hogeita hamar hamarkade-
tan jaiotako emakumeak egongo ziren, horiek gerra eta gerraosteari buruzko
lekukotasunak eskainiko zituzten neskatila edo nerabe baten ikuspegitik eta II.
Errepublikaren garaietara ere leheneratuko ziren bere bizitzetan izandako
balizko aldaketen pertzepzioa zehazteko erreferentzia-puntua ezarri ahal iza-
teko. Bigarren multzoan gerraren aldian edo gerraoste hurbilean jaiotako ema-
kumeak egongo ziren. Emakume horiek gertaerok ezberdin bizi eta sumatu
zituzten, aldi bereak berearenak eta besteenak balira bezala, guraso eta anaia-
arreba zaharragoei eragindako tragediez betetako oroimen familiarra bezala.
Horien lekukotasunak informazio garrantzitsua eskainiko du berrogeita hamar
eta hirurogeita hamar urteetatik aurrera, urte horietan bere ibilbideen protago-
nista direlarik ageri direla. Azkeneko multzoan garapeneko urteetan jaiotako ema-
kumeak daude, horien gaztaroa trantsizioaren aldian gertatu zen, bertan azken
urteotako aldaketarik garrantzitsuenak gertatu zirela.

Emakumeen adina gutxi gorabehera zehaztu ondoren, informatzaileak auke-


ratzeari ekin zioten. Elkarrizketa kopurua nahiko mugatu behar zuten, horiek
dokumentazio-iturritzat sei hilabeteko baino luzeagoa ezin zen izan aldi batean
landu behar zituztelako. Ikerketa hamasei emakumeren lekukotasunaren ingu-
ruan egingo zuten, baina kopuru hori asko handituko zen bestelako batzuek
datuak, aztarnak, iradokizunak eta ikuspegiak eman baitzituzten, gure azterke-
ta nabarmen aberasten eta zehazten lagunduko zutenak. Talde nagusia oso
heterogeneoa izango zen, horretan aniztasun handia egon zela. Emakume
horien artean inguruko baserrietan jaiotako emakumeak eta berrogeita hamar
eta hirurogeita hamar hamarkadan zehar Basaurira iritsitako etorkinak hartu
dituzte. Militantzia sozial eta politiko nabarmena duten emakumeak eta baita ez
dutenak ere. Ideia aurrerakoiak eta kontserbadoreak dituzten emakumeak,
ezkonduta, ezkongabe, dibortziatuta eta alargun daudenak ere bai. Feministak
eta mojak. Azken batean, bizipenen erakusketa zabala, ahozko historiari buruz-
ko egitasmo honen nukleoa dena.

Nolanahi ere, emakume horiek guztiek, edo zehazki esanda emakume gehie-
nek, ezaugarri komunak ere badituzte. Agerikoena da gizarte-klase zehatz
batekoak direla. XIX. mende bukaeratik sortzen hasi zen ehun industriala han-
dia egoteak ondorio erabakigarriak izan ditu kultura zehatza sortzeko eta trans-
mititzeko orduan. Basconiaren mundua, esaterako, memoria edo oroimenaren
leku zehatza izateaz gain, nortasun-ezaugarriak, fideltasunak eta klasearen
kontzeptu zehatza elkarrekin bizi diren mundu batekoa izateak zehazten duen

15
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 16

14
Ikusi Hammer, D. eta
herentzia kulturala ere bada. Emakumeen giroan escarabillera izeneko pertso-
Wildavsky, A.: “La entrevista naia presente dago, baita emakume horiek ezagutu ez zituztenen artean ere,
semi-estructurada de final bizi diren edo bizi izan ziren munduaz duten ikuskera osatzen duen erreferen-
abierto. Aproximación a una
guía operativa”. In Historia y te kulturaltzat. Egia da, bestalde, elkarrizketatu dituzten emakume guztien pro-
fuente oral, 4. or., Bartzelona, filak datozela bat ezaugarri horiekin, batez ere taldearen heterogeneotasuna
1990, 23-61.or.
kontutan hartzen baldin badugu. Horietako asko nekazaritzako mundutik, bai
15
Bertaux, D.: “Los relatos de
vida en el análisis social”. In bertakotik nola beste probintzietakotik, datozela kontutan hartu behar dugu,
Historia y fuente oral, 1. or., eta, halere, gizarte industrialean naturaltasun handiz sartu dira, baina iragana-
Bartzelona, 1989.
rekin haustea ekarri zuen kasuetan ere. Bestaldetik, Basauriko aldean hamar-
kadetan industria eta hiriko ekonomiak baserri eta nekazaritzako bestelako ba-
tzuekin batera egon ziren, bi kultura horietan irazkortasuna gertatu zela.
Inguruko enpresetan lan egiten zuen baserriko familiaren irudia berrogeita
hamarreko hamarkadara arte ohikoa izan zen.

Informatzaileak aukeratzeko hainbat bide erabili genituen. Emankorrena Jaione


Barreirok eman zuen, bere partaidetzarik gabe ikerketa hau egitea ezinezkoa
izango zela. Herriko emakume-taldeekin garatu duen bere egitasmoan eraku-
tsi dituen pasioak eta profesionaltasunak horiekin harremanetan jartzen haste-
ko, gure asmoak azaltzeko eta giza materiala garrantzitsua bezain sentibera
den diziplina batean beharrezkoak diren konfiantza eta begirunearen bideak
errazteko balio izan zigun. Berak egin zituen harreman eta bilera bukaezinek
elur-pilotazko –eta ahoz ahokoa- efektua izan zuten, emakume ugari animat-
zeko balio izan zuten eta, horrela, egitasmo hau alde batera utzita, bere espe-
rientzia pertsonalak adierazi zituzten, erakundeek ez ahaztea espero dugun
elkartzeko gunea sortu zela, esperientzia aberasgarri honi jarraipena emateko
beharra baitute. Taldea ez zen elkarte edo taldeekin lotuta zeuden emakume-
ez osatua bakarrik, baizik eta zuten profil politikoa, soziala edo pertsonala zela-
eta bakarrik gure proiekturako interesgarri eta egokitzat jotzen genituenak ere
hartu baitzituzten.

Arrazoi horiek guztiak direla-eta galde-sorta itxia ez den elkarrizketa baten alde
egin genuen, eredu hori zurrunegia baita ezaugarri hauek dituen ikerketa egiteko,
eta, horrela, amaiera irekia duen elkarrizketa erdi-egituratua aukeratu genuen,
berreraiki asmo genituen bizitzaren istorioak hartuko zituena14. Horrela, eta aldez
aurretik nabarmendu ditugun gaien bitartez (sexualtasuna, familia, erlijioa, eskola,
lana,… etab.) protagonistei beraiei bere bizitzari buruzko gutxi gorabehera antola-
tuta egongo zen lekukotasuna eskaini ahal izateko jarraibidea eskaini genien.
Modu horretan elkarrizketa gaikako ibilbidea balitz bezala egituratu dugu, haur-
tzarotik eta gizarte-ingurune familiarretik hasiko dena eta erreferentziatzat ditugun
oroimenaren tokien bitartez denboran aurrera egingo duena15. Logikoa denez, eta
taldeen adinak oso ezberdinak direla kontutan hartuta (zaharrenak 82 urte ditu eta
gazteenak 33), emakume horien bizi-esperientziek oso ibilbide ezberdinak dituzte,
horiek, halere, hala bizi-baldintzen nola bere nortasunaren beraren baldintzen bila-
kaeran bertan sakontzea ahalbidetzen dute. Belaunaldi batekoa edo beste bate-
koa izatea protagonistak inguru hurbil baten esperientziekin batzen dituen ele-
mentua da, inguru hori bere mundua bera osatzen duten eta aurreko edo hurren-

16
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 17

go belaunaldietatik bereizten dituzten esperientzia hurbilez beteta dago.


Protagonista nagusien alabek kasu batzuetan parte hartu izanak lekukotasunari
izaera osagarria ematen dio, ikerlariari familia-ingurunean balio, hezkuntza eta
ohiturak nola transmititu zituzten eta beren alabek batzuetan aldaketako testuin-
guru zehatz batzuetan izan zituzten erresistentzietan, hirurogeiko hamarkadatik
aurrera gertatu zenean bezala, arakatzea ahalbidetzen diona. Aldi berean, urtee-
tan zehar, emakumeen bizi-baldintzetan eta baita bere buruaz izan zuten pert-
zepzioan bertan ere izan zen bilakaera neurtu ahal dugu.

Eskuratutako informazioaren tratamendua zela-eta elkarrizketak transkribatu


behar izan genituen, horietan oinarritu ginela, lekukotasunak lantzen hasi
ginen, horiek egiaztatu eta osatu genituela bestelako iturri batzuen bidez,
horiek bereziki izaera bibliografikoa, artxibistikoa eta hemerografikoa dute.

Gure sarrera laburrean komentatu genuen bezala, egitasmo honen historia zor
baten, edo bakar batzuen, kronika da, kasu honetan izen-abizenak dituztenak.
Lehendabiziko zorra ordainezina da eta elkarrizketatutako emakumeekin
beraiekin egin nuen. Zenbaiten lotsagatik edo batzuk ezagutuak izatearen bel-
dur zirelako, hainbat emakumeren izenak egiazkoenak ere ez diren sigla ba-
tzuen bidez eman ditugu. Tratu txarren inguruan ziharduten zenbait kontakizun
oso latzak zirelako, informatzaileak berak hala eskatuta jaso genuen lekukota-
sunetako bat ez sartzea erabaki genuen. Berak bere bizitzaren bidez gizakia-
ren onena eta okerrenaren alderdi hain ezkutatua nola erreala dena ordezka-
tzen duela uste dut. Duintasuna basakeriaren aurrean. Berari joan dakizkion
nire ezagutza eta maitasun pertsonala. Beste emakume batzuek bere bizitzak
kontatu zizkiguten, beti beteta ikusi ez zituzten ilusioen gainean egituratu zituz-
tenak, baina maitasunerako denbora eta tartea ere egon da. Ezin aitortuzkoa
eta ezkutua batzuetan, suharra eta asaldagarria, gatibua edo kontrolatua.
Beren bizitza osatzen duten eta beste batzuekin partitu zituzten nerabezaro eta
udazkeneko maitasunak.

Mikel Alonso argazkilariak, Koldo iturriagagoitia Baasauriko Udaleko


Komunikazio arduradunak, Ana Merladet CCOOekoak eta Juan Carlos Pérez
EHUko Historia Belén, Rocío, Arantza, Victoria, Mónica eta Karmele liburua ira-
kurri eta inprimatzeaz arduratu ziren, eta beti bezala lagun izan dira (eta orain-
dik ere hala dira). Valentín Foronda Gizarte Historiako Institutuko lagunek
transkribatzen lagundu gintuzten eta Puyk izan zuen testua zuzentzeko lan
astuna. Beraz, eskerrik asko egindako lanafengatik, bai eta Iñaki eta Ana
Marrako kideei ere, liburua maketatzeagatik.

Horiek guztiak eskerretan izen-abizenekin agertzeko asmoa nuen, horiei, his-


toria honen egiazko protagonistak direnei, nire esker ona agertzeko forma
publikoa izan zedin, baina konpromisoak betetzeko daude eta ez nuen sekula
traizionatuko nigan jarri zuten konfiantza. Hori guztia gorabehera, hemendik
besarkada bana eta nire ezagutza helarazi nahi diet herri honetako memoria
bizia osatzen dutenei. Egitasmo hau ezin izango genuen aurrera eraman
Basauriko udalaren berdintasun arloaren, horren buru Anabel Sanz zelarik, eta,

17
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 18

batez ere, Jaione Barreiroren laguntzarik gabe. Lan handia egin zuen kontak-
tuak eta elkarrizketak jakinarazi zizkigunean, berau bere energia agortezinaren
erakusgarri, eta horrek elkar animatzeko balio zigun. Jone Barragánek bioi
laguntza eman zigun eta horrekin batera abentura honen gorabeherak konpar-
titu genituen. Conchi eta Itziarrek, emakumearen laguntza zentrokoak direnek,
bere denbora eta gure egitasmoaren zenbait alderdi delikaturen inguruko leku-
kotasuna eskaini ziguten. Beatriz Zabalak, Basauriko gizartearen errealitatea
ezagutzen duenak, pista eta datu esanguratsuak eman zizkidan elkarrizketa
atsegin eta argigarri batean. Nire kide eta lagun den Norbertok egitasmo hau
aurkeztera animatu ninduen eta ikerketa erraztu zidan beste konpromiso ba-
tzuetatik liberatu ninduenean, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiot.

Beste emakume asko ere, horien izenak ia gogoratzen ez ditudanak, guregana


ere hurbildu ziren esperientziak ere konpartitzeko, horiek gure proiektua den-
borarekin bilakatzen joan den mural erakargarri eta erraldoi hau osatzen saia-
tzeko balio izan zigutenak. Pieza, keinu, hitz eta isilune bakoitza dagoeneko
gure memoriaren parte da. Eskerrik asko denoi, bihotz-bihotzez.

... eta abentura honen erdian Iker jaio zen. Goizero bere irribarreak, bere begi
kuxkuxeroek munduaren partzela berri bat aurkitzen dute. Agian oso urruti ez
dagoen egun batean emakume zein gizonek eskubide, ahulezi eta bertute ber-
berak ditugula azaldu ahal izango diot. Berak, bere amak eta gainerako ahaide
eta lagun maiteek nire azken aterpearen mugak zehazten dituzte.

18
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 19

Sarrera historikoa.
Basauri, nekazaritza eta hiriaren artean

Companía Anónima Basconia. Dos Caminos-eko lantegiaren ikuspegi orokorra. (Espainiako Siderurgiaren
Albuma, Bizkaiko Labe Garaiak, Bilbo 1943.).

Gerra Zibiletik egunera arte Basaurik izan duen bilakaera historikoa ezin dugu 16
González Portilla, M.:
gainerako Euskal Herriak eta Espainiak aldi horretan bizi izan duten eraldatze- “Primera industrialización y
ko prozesutik bereizi. Izaera historikoko edozein azterketa zorrotza egiteko desarrollo del capitalismo”. In
Agirreazkuenaga, J.: Gran
–bai espazioan nola denboran– tokiko komunitateen bilakaeran eragina izan Atlas Histórico del Mundo
zuten klabeak ulertzea ahalbidetzen duen testuinguru zabala aztertu behar Vasco, Bilbo, Editorial del
Pueblo Vasco S.A., 1994.
dugu. Hori dela-eta, XX. mende hasieratik Euskal Herrian gertatu ziren aldake- Honen inguruan hau ere
ten kausei, ezaugarriei eta ondorioei, Basauri bezalako herri batean izan zuten ikusi, González Portilla, M.:
La formación de la sociedad
proiekzioari eta horiek guztiek ikerketa honen protagonistengan izan zuten era- capitalista en el País Vasco,
ginari buruzko ildo nagusiak marraztea beharrezkoa dela uste dugu: 2 bol., Donostia, 1981.
Emakumeengan. Montero, M.: Mineros,
banqueros y navieros, Leioa,
UPV-EHU, 1990, eta
Aro Modernoan zehar Euskal Herrian ondorengo garapena eragingo duten hain- Fernández de Pinedo, E.:
Crecimiento económico y
bat faktore sortu eta sendotu ziren. Garrantzitsuenak garrantzi handiko giza kapi- transformaciones sociales en
tala egon eta erabilgarri izatearekin lotuta zeuden. Alde batetik, eskarmentua, el País Vasco (1100-1850),
etorkizun-sena eta XVIII. eta XIX. mendeetan zehar bildutako kapital-bolumen Madril, Siglo XXI, 1974.

handia zituen enpresa eta merkataritzako burgesia. Bestaldetik, esanguratsue-


nak diren sektore batzuetan, hala nola siderurgia eta metalurgia tradizionaletan,
ontzigintzan, marinel-lanbidean, armagintzan eta artisautza askotan, ohitura
zuen eta espezializatuta zegoen eskulana16. Industria-prozesuaren abiadan era-
gin zuen faktore bakarra ez zen giza faktorea izan. Euskal Herriaren kokapen
estrategikoa, iberiar penintsularen eta Iparraldeko Europaren arteko elkargunea
delarik, eta lehengaia egotea, ezinbestekoa izan zen garapen honetan.

Altzairua eskuratzeko Bessemer bihurgailua asmatu ondoren egon zen egoe-


rak Bizkaiko burdingai-meategiak Britainiako eta Europa kontinentaleko side-

19
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 20

17
Prozesu honen guztiaren
rurgiaren lehentasunezko helburua bihurtu zituen. Bizkaiko arroko abantailek,
jarraipen xehekatuagoa mineralaren kalitate eta aberastasun metalikoak, ustiatzeko eta esportatzeko
egiteko, ikusi Azcona Pastor, erraztasunak eta eskulanaren kostu txikiek kapital-bolumen handia, hala atze-
J. M., Bilbao Notario, M. eta
Etxebarría Mirones, T.: rrikoa nola Euskal Herrikoa, erakarri zuten. 1841. eta 1872. urteen artean mea-
Historia de la anteiglesia de tegi-ustiapenaren, industria metalurgikoaren, siderurgikoaren, armagintzaren,
San Miguel de Basauri,
Basauriko udala, Bilbo, papergintzaren, ontzigintzaren, trenbidearen, bankaren eta finantza-sistemaren
Ediciones Beitia, 1996, eta oinarriak ezarri zituzten, hau da, gaur egungo Euskal Herriaren zutabe ekono-
Velilla Iriondo, J.: La
anteiglesia de San Miguel de
mikoak. Meategi-enpresak, filial siderurgikoak egitea edo bertako inbertsiogile-
Basauri, Bilbo, Bizkaiko Foru ek emandako laguntzak meatzeak intentsiboki ustiatzea erraztu zuen eta ondo-
Aldundia, 1994. rengo garapenean erabateko garrantzia izan zuen.

Prozesu horrek Basauriko San Migel elizatean ere eragina izan zuen. XIX.
mende erdialdean, Juan Bilbao jaunarena zen Aurora meatzeak Boluetako
Santa Ana fabrikari eskubideak utzi zizkion, ondoren, 1897. urtean Sociedad
Coto Minero de Ollargan izenekoaren jabetza izatera igaroko da. Eremu
horretan beste meatze batzuk ere bazeuden, Esperanza izenekoa, izenik
garrantzitsuenetako batena zena, Lezama Leguizamón izenekoarena alegia.
Zeharkako hainbat informaziok meatze-ustiapenak Achs-Bal eta Ollarganen
izan zirela adierazten dute. Horiekin batera, bestelako batzuk ere nabarmen-
du behar ditugu, hala nola Paloma, Aurora, Esperanza, Felicidad, San
Antonio, Iturricheta, Diana, Consuelo, San Juan, Segunda, San Román, San
Francisco eta San Francisco II izeneko meatzeak. Neurri erdiko eta txikiko
ustiapenak ziren, horiek 250 eta 500 langile bitartean hartzen zituzten. Hala
ere, gainerako probintzian bezalaxe, meatze-esparruak XX. mendeko lehen-
dabiziko hamarkadetan zehar desagertzen hasi ziren, beste sektore produk-
tibo batzuei lekukoa eman zietela17.

Siderurgia berriak Basaurin ekintzaile ordainezin batzuk izan zituen, hala nola
Lope de Mazarredo eta Gómez de la Torre, XIX. mende hasieran Artunduagako
burdinazko fabrika fundatu zuena eta teknologia berriak erabiltzea eta aplika-
tzea aldeztu zituena. Hala eta guztiz ere, fabrikak funtzionatzeari utzi zion
1874. urte inguruan. Esperientzia honekin batera galdarak eta irinak fabrikat-
zeko bestelako enpresa batzuk ere nabarmendu behar ditugu. Dena den, “La
Basconia” fundazioa izango da elizatea industrializazioaren prozesuan bete-
betean sartuko duena, berekin ekarriko zuen eraldaketa ekonomiko, politiko,
sozial, demografiko eta kulturaletan sartu zuela.

“La Basconia” Bilboko metropoli-areako industria-eremuan zeuden enpresa-


rik garrantzitsuenetako bat bihurtuko da. 1924. urtearen aldean hari– eta
ijezketa-trenak zituen, Martín Siemens altzairua ekoizten zuen eta produktu
asko bihurtzen zuen: latazko orria, txapa beltza, aplomatua, hari ijeztu pres-
takina, burdinak eta merkataritza-habeak, ontzigintzarako xafla lodia, etab.
Dibertsifikazio handi honek enpresa bere instalazioetan erreforma handiak
egitera behartu zuen, horrela, makina zaharrak berritu zituen eta horien
ordez beste berri batzuk jarri zituzten, hala nola garabi elektromagnetikoak,
lurruna eta gasogeno-bateriak ekoizteko galdara-baterien muntaia,… etab.
Bere eskumenpekoa den Basauri Sozietate Anonimoaren bidez, Hormigoi-

20
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 21

blokeen lantegia egin zuen, horiek, batez ere, etxe merkeak eta txaletak 18
González Portilla, M. (ed.):
eraikitzeko balio izan zuten. Los orígenes de una
metrópoli industrial: la ría de
Bilbao, 2 bol., Bilbo, BBVA
Dena den, Basconia ez zen Basaurin aldi horretan zabaldu zuten enpresa Fundazioa, 2001.
bakarra. Hurrengo hamarkadetan zehar Uribarriko meatze eta harrobietarako
metxen fabrika, ferratzaile-tailerra inauguratu zituzten eta udalera hainbat
eskabide zuzendu zuten zenbait establezimendu eta industria-azpiegitura
zabaltzeko baimenak eskatu zituztela: intxaurren, xaboiaren eratorrien elabo-
raziorako fabrikak, aroztegiak, pabiloiak eta zerrategiak, zentral elektriko bat
Artunduagan 1921. urtean eta altzarien beste bat Arizen 1923. urtean,
Sociedad Colectiva Camps y Bárcena izenekoa. Basauriko etorkizunerako oso
garrantzitsua izango den beste enpresa bat Firestone Hispania S.A. izango da,
berau 1932. urtean sortu zuten eta Ohioko Akron enpresa amerikarraren filiala
da, nagusiki pneumatikoak eta automobilaren akzesorioak ekoitzi zituzten.
Horrekin batera Pradera Hnos. y Cía, Prado Hnos y Cía Urbin, Eulate S.A.
Arizen nabarmendu behar ditugu. Eta hurrengo urteetan, 40ko hamarkadara
arte, prezintuak egiten zituen Alvarez Vázquez S.A., pintura eta produktu kimi-
koen Muñuzuri, Lefranc eta Ripolín, La Sociedad Ibérica de Montajes
Metálicos, Talleres San Miguel, Productos Esmaltados del Norte, Productos
Agroindustriales, Electrificación Doméstica Española S.A (EDESA),… etab.
enpresak ere nabarmendu behar ditugu.

XIX. mendearen azken hamarkadetatik aurrera gertatu zen industrializatzeko


prozesu sakon honek Euskal Herria momentu horretara arte oinarrian zituen
oinarri sozialak, demografikoak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak ina-
rrosi zituen. Horiek aldaketa sakona izan zuten, eta horren ondorioz erreali-
tate berria agertuko da, portaerazko jarraibide batzuen arabera ere antolatu-
ta egongo zena. Nerbioiko Itsasadarraren eremua eta eragin-eremua jardue-
ra honen gune neuralgikoa izan zen18. Basauri prozesu honek eragingo zuen
herrietako bat izan zen. Horretan hamarkadetan bi bizimodu elkarrekin egon
ziren: nekazaritza tradizionalekoa eta hiri zein industriakoa; bi mundu ezber-
din, ohitura eta gizarte-praktika ezberdinak zituztenak. Dena den, bizikidetza
hori Gerra Zibila gertatu arte modu prekarioan mantendu zen, harrez geroz-
tik industriako munduaren alde ezinbestean egin zuen, batez ere berrogeita
hamar eta hirurogei hamarkadatik aurrera, horrela, nekazaritzako arloa izu-
garri murriztuko da.

Berehalako ondorioa gizarte-egituraren barruan aldaketa erradikala gertatzea


izan zen. Eraldaketa horren arrazoia, besteak beste, lehenik nekazaritzan
soberan zeuden biztanleak, industria iritsi arte nagusiki baserrian lan egiten
zutela zela soldatapeko edo baserrien jabe txiki moduan, lekuz aldatu izana
izan zen. Hasiera batean, industria nekazari eta baserritar askorentzat osaga-
rri ekonomikoak eskuratzeko modua izan zen. Industriako beharginen lansa-
riak, bereziki handiak ez baziren ere, baserrietako langileentzat berehalakoa
eta uki zitekeen errealitatea izan zen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapen
txikien behin-behinekotasun ezegonkorraren aurrean.

21
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 22

19
Velilla Iriondo, J.: aip. oh., 98.
Herritarren lekualdatzea XIX. mendearen azkeneko urteetatik aurrera gertatzen
or. hasi zen eta XX. mendeko lehendabiziko hamarkadetan zehar areagotu zen.
20
Ibidem. Eremuko gainerako herrietan gertatuko zen bezalaxe, hurbileko herrietako
laborarien ordezkapenari, gainerako Bizkaitik eta mugako probintzietatik zeto-
rren bigarren fluxu batek jarraipena emango dio. Ia hasieratik bertatik, bi nukleo
bereizi eratu ziren: bata nekazaritzakoa Elejalde auzoaren inguruan, bigarren
industrializazioa gertatu arte behintzat bere fisonomia eta dedikazio tradiziona-
la mantendu zituena, eta beste bat Arizgoitiren inguruan, Basconia bezalako
auzoetarantz luzatuko dena, bertan industriak eta langileen etxeak ugaritu zire-
la. Horrela, XIX. mende bukaeraz geroztik Gerra Zibila hasi zenera arte, azke-
neko auzo hauek eraldaketa handia izan zuten. Industriguneak eta hiriguneak
ugaritzean, pixkanaka ortuak eta baserriak desagertzen joan ziren. Hala ere,
gune horietako biztanle berrien artean, langile berriak eta bere familiak egote-
az gain landa-jabe zaharrak eta inbertsiogile berriak ere egongo dira, eremuan
zabaldu zen industrializazio-prozesua sortzen ari zen itxaropenek erakarrita19.
Basauriko biztanleen hazkundea ikusgarria izan zen, bereziki 1910. eta 1930.
urte bitartean eta hazkunde horren intentsitatea ez da berriz errepikatuko gara-
penaren hamarkadetara arte, 1. taulan ikus dezakegun bezalaxe.

1. taula. Basauriko biztanleen bilakaera (1900-1981)


Urteak Izatezko biztanleak guztira
1900 2.056
1910 3.539
1920 5.199
1930 9.444
1940 10.605
1950 11.637
1960 23.630
1970 41.794
1981 51.996
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Estatistika zuzendaritza: Biztanleriaren eboluzioa. Evolución de la población.
Araba-Bizkaia-Gipuzkoa. 1900-1981 aldia. Gasteiz 1982.

Elejaldeko nekazaritza-eremuan, alderantziz, oraingoz gizarte-egiturak hain


sakonak izango ez diren aldaketak izan zituen. Neurri txikiko ustiapenak dituzten
jabe txikiek bere horretan diraute baina maizterrak eta soldatupekoak ia desa-
gertu dira eremu horretan, industria hurbilaren etorkizunak erakarrita nonbait.
Azterketa zenbaitetan egiaztatu dutenez, lehendabizikoen artean XIX. mendeko
bertako jabe txikien ondorengoak daude, horiei maizterren ondorengoak ere gai-
neratu zaizkie, horiek menden honen bukaera eta XX. mendearen hasiera bitar-
tean nekazaritzan bizi izan zuten abagune onari etekina atera zioten, horri esker,
orain arte errentan ustiatu zituzten baserriak erosteko aukera izan baitzuten20.

Aldaketa eta eraldaketa horiek guztiak direla-eta, agintariek egoera berriaren


eskaerei erantzuten saiatu behar izan zuten. Aldez aurretik ere ohartarazi

22
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 23

dugunez, eskaera nagusietako bat, basauriarren bizi-baldintzetan izango 21


Prozesu honen guztiaren
zituen ondorioak zirela-eta, ur horniketarako eta saneamendurako sare egokia erreferentzia zabala honetan
instalatzea izango da. 1899. urtean udalak Kareaga auzoan ur-tanga eta iturri kontsulta daiteke, Azcona
Pastor, J. M., Bilbao Notario,
bana eraikitzea erabaki zuen. Auzo horrek eta Basconia izenekoak ez zuten M., Etxebarría Mirones, T.:
edateko urik XIX. mende bukaeran. Urte gutxi batzuk beranduago, 1906. urte- Historia de la anteiglesia de...
aip. oh., 267-290. or.
an, udalbatzak Arizgoitira urak eramateko proiektua egiteko agindu zuen,
horren baitan bi iturburu egokitzea eta ur-tanda bat eraikitzea zegoen, berau
1914. urtean osatu zuten azpiegitura berria egiteko agindua eman zutela.
Primo de Rivera diktadorearen garaian, obra berriak eta garrantzi handikoak
proiektatu zituzten, saneamendu-sareak egitea esaterako. Geltokiko auzoan
estolda-sarea jarrita egokitu zuten. Beste auzo batzuetan ere, hala nola
Pozocoechen, Sarratun, Arizgoitin, Basoselayan, Arizen, Uríbarrin eta Venta
izenekoan azpiegitura berriei esker onura atera ahal izan zuten. Baina, inolako
zalantzarik gabe, garai horretan egin zuten obrarik garrantzitsuena herrirako ur-
ekarrera izan zen (1928. urtean bukatu zutena eta urtebete geroago inaugura-
tu zutena)21. Urak bideratzeak oso eragin positiboa izan zuen herriko higiene-
an, horren ondorioz heriotza-mailak nabarmen jaitsi ziren. Ur-sareak moderni-
zatzeak bere herritarren eguneroko bizitzari eta oso bereziki emakumeenari
eragin zion. Balde eta konketez gainezka zebiltzan emakumeen irudia erabat
desagertu ez bazen ere, iragana izaten hasi zen. Ikuztegiak, ordea, hamarka-
da batzuk gehiagotan mantenduko ziren.

Baina, zalantzarik gabe, biztanle berriei eragin zien arazorik handiena herrian
etxebizitza nahikorik ez izatea izan zen. XX. mendeko lehendabiziko hamarka-
detan zehar biztanleria etengabe eta nabarmen hazteak arazo hau konpontze-
ko egin zituzten ekimenek nahi zituzten ondorioak izan ez zitzan ekarri zuen.
Hogei hamarkadan zehar Elejalde, Urbi eta Azbarren auzoetan Etxe Merkeen
multzo ezberdinak eraikitzeari Dos Caminos, Echerre eta Uríbarrin ere beste-
lako etxebizitza ekonomikoak gehitu zitzaizkien, horiek guztiek arazoa kon-
pontzeko helburua zuten. 1929. urtean udalak Segurola arkitektoari
Basconiako langile eta beharginentzako etxe bat Pozokoetxen eraikitzeko agin-
du zion. Proiektu horrek izan zuen harrera onak tokiko erakundeek auzo bere-
an beste bi etxe gehiago eraikitzeko agintzera eraman zuen. Basauri industria-
ko garapen handiak markatutako herria zela nabaria zen.

Modernizatzeko prozesu honek talde sozial eta politiko berriak agertzea ekarri
zuen. Basauriko industrializazio berantiarrak –eskualdeko bestelako herrien
aldean– bere garapena atzeratuko du, II. Errepublika iritsi zenean nabarmen-
duko zena. Langile-klase berria osatzeak sindikatuak agertzea ekarri zuen.
Garrantzitsuenak izaera sozialista zutenak izan ziren, Bizkaiko Metalurgia
Sindikatua esaterako, UGT sindikatuarekin lotuta zegoena. Erakunde horretaz
gain, izaera nazionalista, SOV adibidez edo izaera anarkista “El Progreso de la
Humanidad” kasu, AIT-CNT delakoarekin lotuta zegoena, zuten bestelako ba-
tzuk ere agertu ziren. Horiekin batera kide gutxiago zituzten bestelako batzuk
ere bazeuden, hala nola Sindicato Católico de Obreras de Fábrica, Sindicato
Católico de Oficios Varios eta Sindicato Obrero de Industrias Químicas y

23
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 24

22
1920. urteko urriaren greba
Similares izenekoak. Dena den, lan-gatazkak ez dira beste eskualde batzuetan
Bizkaiko Metalurgia bezain handiak edo magnitude handikoak, meatze-eremuan edo Nerbioi-
Sindikatuak bultzatu zuen, Ibaizabalgo Ezkerraldean esaterako. Nolabaiteko garrantzia izan zuten lehen-
jarraipen eskasa izan zuen
eta, gehien bat, beharginen dabiziko grebak Munduko Lehenengo Gerra bukatu arte ez dira sortuko, 1929.
derrigorrezko sindikatzea urtetik aurrera areagotuko zirenak Basconian gatazka handia egon zela22.
azpimarratu zuen. Basconia
delakoan 1923ko maiatza eta
ekaina bitartean egin zuten Esparru politikoan ere aukera anitz egon ziren, joera ezkertiarretatik hasi,
grebak izan zuen jarraipena Partido Republicano Radical Socialista, Agrupación Socialista eta Juventud
ere nahikoa mugatua izan
zen, honek enpresaren oso
Socialista edo Alderdi Komunista izenekoak bezala, joera nazionalista zutene-
sektore zehatzei, tik igaro, Juventud Vasca (Eusko Gaztedi) –Eusko Abertzale Ekintza erakun-
errematxatzaileei adibidez, dearen baitan zegoena– edo EAJ bera bezala, bere taldeak ere zituena,
baino ez zien eragin.
Grebarik garrantzitsuenetako Emakume Abertzale Batza esaterako, edo sustrai karlista zuten tradizionaliste-
bat Basconian 1929ko nak, Sociedad Tradicionalista bezala. Horiei guztiei kontsumoko kooperatibako
urriaren 25 eta azaroaren 12
bitartean, atzeraldi betean, zerrenda luzea gehitu zitzaizkien, hala nola El Progreso, Casas Baratas Pablo
burutu zutena izan zen. Iglesias, de Trabajadores Vascos, “La católica” eta Casas baratas Elejalde.
Honen inguruan ikusi
Olábarri, I.: Relaciones
Horrekin guztiarekin batera elkarte eta talde asko ere agertu ziren, horrela, iza-
laborales en Vizcaya (1890- era korporatiboa, kulturala, ekonomikoa, erlijiosoa edo kirol izaera zuten talde
1930), Durango, Leopoldo eta sozietate ugari azaldu ziren.
Zugaza, 1978, 372. or., Velilla
Iriondo, J.: La anteiglesia...
aip. oh., 99-100. or., eta Fusi, Errepublikaren iristeak aukera eta itxaropen handiak zabaldu zituen klase
J. P.: Política obrera en el popularren artean. Erregimen berriak klase horientzat errealitatea aldatzeko
País Vasco (1880-1923),
Madril, Turner, 1975. itxaropena ekarri zuen. Nazionalistek ere aldaketa horiek guztiak kontutan
23
Honen inguruan ikusi Díaz hartu zituzten, aldaketok, azkenean, kontzientzia kolektiboari eta aldarrikamen
Freire, J. J.: Expectativas y autonomistei eragin zietela. Hala ere, hainbat faktorek hori guztia zapuztuko
frustraciones en la Segunda
República, Leioa, UPV-EHU, zuten, besteak beste, Errepublika bera nola zihoan eta krisi ekonomiko larria
Alianza, 1990. Fusi, J. P.: El ere nabarmendu behar ditugu. Langabezia eta salneurriak handitu izanak aldi
problema vasco en la II
República, Madrid, Turner,
horretan zehar egon ziren lansarien igoerak ezerezean utzi zituen. Horrela,
1979 (berrargitalpen enplegua mantentzeko borroka Bizkaian egon zen gatazka-iturri nagusia bila-
zabaldua: El País Vasco katu zen. Nolanahi ere, gizarte-kapa zabaletan egon zen etsipena eta frustra-
1931-1937, Madril, Biblioteca
Nueva, 2002). Granja, J. L. zioa handia izan bazen ere, horrek ez zuen Errepublika zalantzan jartzea eka-
de la: Nacionalismo y II rri23. Militarren matxinadak, baina, 1931. urteko apirilaren 14an izan zituzten
República en el País Vasco,
Madril, Centro de itxaropenak behin-betiko zapuztu zituen.
Investigaciones Sociológicas
(CIS), Siglo XXI, 1986. Gerra Zibilak eta diktadura frankistak ziklo berria zabaldu zuten, ikerketa honek
abiapuntutzat duena hain zuzen ere, garaiko gizartearen multzo handi baten
aurkako errepresioak sakonean markatutako aldia ekarri zuena. Hogeita hamar
hamarkadaren bukaeran Basauri armada kolpistak liberatu zituen ehunka
herrietako bat gehiago bilakatu zen. Bere biztanleen itxaropen bakarra funtse-
an bi ardatzen gainean dago, beldurra eta gosea: bizirautea da itxaropen bakar
hori, bizitza eta heriotza bereizten dituen helburua, bertan emakumeek eginki-
zun erabakigarria izango zuten, erregimen berriak etxeko esparruan ixteko
saioak egin bazituen ere.

24
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 25

Lehen zatia
Familia sakratua

Familia-argazkia, 60 urteetako tipikoa. Iturbe-Zulaika familiak utzia.

Gerra Zibiletik atera zen erregimen frankistak Errepublika gainditzen saiatu zen 24
Lanari buruzko Forua, 1938,
balore zaharrak berriz ere ezarri zituen, horretarako egitura hierarkiko eta II. I. Titulua.
patriarkal hertsian oinarritutako familia-eredua ezarri zutela. Dibortzioa bertan
behera uzteak ezkontzaren erakundea berriz ere sagaratu zuen, bere ugaltze-
ko eginkizuna indartu zutela. Legezko banaketa guztiak baliogabetu zituzten
eta dibortzioa eskuratu ondoren egindako ezkontzak ondoriorik gabe geratu
ziren. Errepublikako aldian jaio ziren eta bataiatu gabe zeuden umeak lehen
urte hauetan zehar bataiatu zituzten. Egunero bizitzean izan zituen ondorioak
garrantzi handikoak izan ziren.

Berreskurapen demografikoa izateko behar larriak bultzatuta, II. Errepu-


blikako lege banatzaileek mehatxatutako familia-gunea berreskuratzea Erre-
gimen Berriaren helburu nagusietako bat izan zen. Ezkontza eta jaiotzak han-
ditzea, borondatezko antzutasunaren aurka borrokatzea eta abortua krimen
bihurtzea lehen gobernuek bultzatu zituzten neurri populazionistetako batzuk
izan ziren. Horiekin batera, politika hori indartu nahi zuten bestelako batzuk
ere agertu ziren. 1938. urteko Lanaren Foruak berak, erregimenaren egiazko
gorputz ideologikoa eta juridikoa denak, familia ugariei babes berezia aitortu
zien. Emakume eta familiaren babes liberatzailearen aipamenak agerikoak
izango dira.
“Estatuak... bereziki gaueko lana debekatuko die emakume zein umeei,
etxez etxeko lana arautuko du eta ezkondutako emakumea tailerrean
eta lantegian lan egitetik liberatuko du24.”

Hurrengo urteetan zehar beste lege batzuk ere emango dituzte, hala nola diru-
laguntza eta laguntza familiarrei buruzkoak; ezkondutako emakumeak lana

25
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 26

25
Adibidez, 1946ko martxoaren
uzteko eta seme-alabak etxean zaindu baino egin ez zezaten zuzendutakoak,
Familiarentzako Laguntzari 1961. urtera arte indarrean egongo den legeria25. Egoera horretan ezkontza eta
buruzko Legeak ezkondutako ondoren familia bat osatzea Errepublikaren urteetan independentzia ekonomi-
emakumearen lana plus
familiarra galduta zigortzen ko eta pertsonala izan zuten milaka emakumeen irtenbide bakarra izango da.
zuen, hauen zereginak ama
bezalako eginkizunak baino Franco diktadorearen Erregimenarentzat familiak Espainia Berria berreraikitze-
ez zituztela egin behar jotzen
zuela. Honek aipatua, ko funtsezko nukleoa ordezkatuko du, Lanaren Foruak berak bere XII.3. titu-
Folguera, P.: “El Franquismo. luan adierazten zuen bezalaxe.
El retorno a la esfera privada
(1939-1975)”. In Garrido, E. Familia gizartearen zelula nagusi, natural eta oinarria dela, eta aldi
(ed.): Historia de las mujeres
en España, Madril, Ed. berean lege positiboa baino handiagoa eta alienaezina den eskubidea
Síntesis, 1997. duen erakunde morala dela aitortzen du26.
26
García-Nieto, Mª C.: “Trabajo
y oposición popular de las Familiak estatuari eman nahi zioten ikuspegi inperialari ekarpen gehiago egiten
mujeres durante la dictadura
franquista”. In Thébaud, F.:
zizkion eta bere printzipio nagusi batzuek arautzen zuten: hierarkia, ordena eta
Historia de las mujeres. El diziplina. Militarraren eta erlijiosoaren arteko erdibidean zegoen ustea edo kon-
siglo XX, V. bol., Madril, tzepzioa, nazioa hausturara eraman zuten aurka egiteei amaiera jartzeko
Taurus, 1993.
27
Familiaren antolamendu
gauza izango zena. Testuinguru horretan, familia barruko generoko erlazioak
hierarkikoari buruzko emakumeak gizonarekiko zuen erabateko mendekotasunaren gainean gauza-
aipamena etengabea eta tu ziren. Bere baitan emango zituzten baloreek emakume eta gizonen arteko
errepikakorra izango da. “La
familia debía constituirse aldeak eta horiek gizonekiko zuten gutxiagotasuna nabarmentzeko helburua
jerárquicamente en una izango dute. Familiari buruzko tratatu guztietan emakumea adimen-balorerik ez
sociedad jerarquizada.”
duen izaki gisa agertuko da, horiek gizonen berezkoak direlarik; desabantaila
28
Honen inguruan ikusi Morata,
E.: “El discurso de la hori bere sexuari egokiagoak zaizkien beste batzuen bidez orekatzen dituzte,
maternidad en la hala nola samurtasuna, otzantasuna edo buru-belarri aritzea, horiek emaku-
construcción del estado
franquista”. In Sigalat, M. J., meek beren bizitza bideratzeko gauza izango zen gizona behar zutela indar-
Gómez, A., Reig, R. eta tzen lagundu zutela.
Sanz, I.: Tiempos de silencio.
Frankismoari buruzko
Ikerlarien IV. Topaketaren
Eliza katolikoak prozesu horretan jokatu zuen eginkizuna erabakigarria izan
Aktak, Valentzia, FEIS, zen. Pio XII Aita Santu hautatu berriak familiari emango zion mezua Erregimen
1999ko azaroaren 17-19an, Berriak ematen zionarekin bat zetorren erabat. Familia komunitate naturala
657. or.
balitz bezala eratuta dago, gizarte zibila baino aurrekoagoa dena, gizartearen
kohesioa ematen dion unitatea da, etengabe mehatxupean dagoen kanpoko
mundu baten aurreko biziraupen eta aterpea. Tradizio, erreakzio eta hierarkia-
ren kanonetan oinarritutako gizarte-politika hartzea Estatu frankistaren eraba-
teko lehentasuna izan zen27. Hori lortzeko, familia kristaua berrezartzeko eta
indartzeko helburua bere egin zuen, berau orden eta men egitearen baloreak
erreproduzitzeko eta pribatuaren esparruan finkarazteko instituzio egokiena
zelakoan. Uste hori Estatuak bere destino probidentziala eskuratzeko jarraitu
behar zuen ibilbidean adierazten zuten: Familia kristauaren bidez inperio
espainiarrera. Inperioaren bidez Jainkoarenganantz28.

Zeregin horretan erregimenak elizaren laguntza erabakigarria izateaz gain,


klase medikoaren zati handi baten laguntza ere izan zuen, horiek, batez ere,
aurrerantzean ikusiko dugun bezala, erreferente teorikoa izan ziren.
Garrantzitsuenetako bat Jordana Pozas izan zen. Egilearen iritziz, Estatuak
XIX. mendean eta XX. mendean igarotako urteetan zehar familiarekiko zuen
etsaikeria egituratzen zuten balore moral katolikoak galdu izanaren ondorio

26
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 27

izan zen, hori sistema liberaletik ateratako indibidualismoa zela-eta jasotako 29


Horno Liria, R: “La
aldaketa izan zela. Ezkontzaren, jaiotzaren, etxearen, hierarkiaren, ondarearen legalización del aborto y la
eta espiritu familiarraren krisia diskurtso horretan gizartearen degeneraziora lección de Rusia”. In
Actualidad Médica, Granada,
eramaten zuten faseak ziren. Erregimenaren iritziz, Errepublikaren aldian fami- 1938.
liaren aurka zuzendu zituzten erasoak gizarte-anarkia erabatekoaren jatorrian 30
Folguera, P.: aip. oh., p. 529.
zeuden. 31
Mesengues, D.: “Matrimonio”,
1954, honetan aipatua, Tierra
Familiari egindako erasoak, bere egonkortasunaren oinarrian iruzur y Libertad, 168. zk., 2002ko
uztaila,
egiten ziola eta bere egitura morala suntsitu zuela Jainkoarekin batzen http://www.nodo50.org/
duen lotura ukatzeagatik, nukleo nagusia giza hierarkiatik eta desber- tierraylibertad/168.html.
dintzetik bereizteko joera du, gizarte antolatua atomoen agregatu, mul-
tzo ez-organiko bihurtu dituela, bertan protestatzeko, gorrotozko, justi-
ziazko, mendekuzko mugimendu desordenatuek hondorik gabeko itsa-
so baten uhin irenslearenak egiten dutela29.

Emakumeak funtsezko eginkizuna izango du familiaren berreraketan, baina


beti ere gizonaren agintearen menpean dagoelarik. Erregimenaren lehendabi-
ziko urteetan zehar antolatu zituzten kontrolatzeko eta mugatzeko mekanismo-
ek, Emakumeen Atalak adibidez, edo emakumeentzako argitalpenek emaku-
mearen oso ideal zehatza zabalduko dute. Familian, hala emakumeak nola
gizonak, oso ongi bereizita dauden eginkizunak dituzte. Pilar Folguerak adie-
razi duenez, gatazkaren ondoren gizonak, etsaiaren aurka bere indarra erabili
duen gizon-gerlariaren prototipoa ordezkatzen du, eta bakea iritsita, etxeak,
familiak mekanismo inhibitzailearena eta, jakina, gizartearen eragile ezegon-
kortzailearena egiten du. Emakumearen eginkizuna, hain zuzen ere, gerlari
hori hartzea da edo emakume otzanaren eta gizonaren agintearen menpean
dagoenaren eginkizuna gogo onez onartzea da, gerran zehar atzealdean izan
zuen protagonismoari behin-betiko uko egiten ziola30.

Baina bere profil sexista ez da erregimenaren lehendabiziko urteetan zehar


bakarrik, eta ia-ia diktadura osoan zehar ezaugarri hori bere horretan manten-
duko da. 1954. urtean aita David Mesengués izenekoak, erregimenaren publi-
zistetako batek emakumearen amore emateko gaitasun otzana nabarmendu
zuen. Testu hau adibiderik adierazgarrienetako bat da:
Emakumea da ekimena eraman behar duena amore emateko taktika
honetan. Izaera dela-eta normalean zailtasun fisiko eta psikologiko txi-
kiagoak ditu. Jainkoak agoantatzeko gaitasun izugarria eman dio.
Ondoren,gizakiak, hasierako garaipen edo erdi-garaipen hori eskuratu-
ta, errazago amore emango du eta, are gehiago, bere burua garaitutzat
jotzen du. Emakumeen samurtasun diskretuak garaipena bikain osa
dezake, baina gizonaren apalkuntza edo umilaziorik gabe31.

Lagapen sexual hori, jakina, ezkontzaren barruan bakarrik onartuko zuten.


Ezkontzaz kanpoko harreman sexual guztiak elizak eta baita legeriak berak
jazarriko dituzte, gizarte-inguruneak berak ere moralki gaitzetsiko duela.
Familia, adierazi dugun bezalaxe, balore moralak zituen unitatea zen. Alaben
birjintasuna aldeztea ondare preziatutzat zuten, ez emakumearentzat beraren-

27
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 28

32
A. D. G. andreari egindako
tzat bakarrik, familiaren gizonentzat batez ere baizik. Bere birjintasuna, ezkon-
elkarrizketa. tzaren erritu-ematea gertatu artean, familiaren ohorearen sinonimoa izango da,
horrela, hori haustea, familiako gainerako kideen lotsarako izango da. Horrek
guztiak dimentsio dramatikoagoa izango du haurdun geratzekotan. Ama ezkon-
gabea bizitza osorako estigmatizatuta egongo da, kasu batzuetan bere familia
eta herria abandonatu behar zituela.
G.: Kontrol handiagoa al zegoen nesken gainean emakumeen gaine-
an baino?
E.: Bai, bai. Gure aitak askotan esaten zigun, zerbait gertatzen baldin
bazaizue etxetik botako zaituztet!...ez dakit botako gintuen.
Jainkoari eskerrak, ahizpak eta biok ez genuen horren beharrik
izan, baina bai, oso latza zen. (...) Gazteagoa zen auzoko bat egon
zen... zenbat izango zituen? Hamalau edo hamabost urte izango
zituen.Orduan herrian bada... herritar guztien ahotan egon zen,
noski... hain gaztea... ez.
G.: Haurdun geratu al zen?
E.: Bai. Gurasoak oso gaizki portatu ziren berarekin...
G.: Orduan, etxetik bota egin zuten...
E.: Bada bai. Etxetik bota egin zuten. Ez dakit nora joan behar izan
zuen... Valladolidera... baina beno.
G.: Oroitzen al duzu mutila berarekin ezkondu zen?
E.: Ez, ez. Hori askotan entzuten genuen lehen...32

Presioa txikiagoa zen hirigune batean herrian baino, baina gogorarazi behar
dugu 60 hamarkadara arte Basauri, oraindik ere, esanak esan, herria zela, hori
biztanle kopuruari begiratuta egiazta dezakegu eta elkarrizketatu ditugun ema-
kumeek beraiek ere berresten dute. Kasu gehienetan presaka egindako
ezkontza bat esamesei bukaera emateko irtenbidea zen. Beste kasu batzue-
tan, emakumeek, M. L. G. andreak, emagin baten alabak, gogoratzen duen
bezalaxe, ama ezkongabeen eginkizuna hartu behar izaten zuten, bizitza
osoan zehar eramango zuten zama handia zena.
E.: (...) Ezkondu behar zuenik ere bazegoen, zeren eta orduan...
G.: Ezkondu behar izatea” ohikoa al zen?
E.: Bada bai, batzuk bazeuden, baina gaur egun adibidez ezkontzen
dira ala ez, baina orduan hiru hilabeteetara iritsi baino lehen ezkon-
du behar zuten nabaritu baino lehen, ulertzen al didazu? (...) Gure
amak erditze askotan lagundu du eta gure neba eta biok herriko
ezkongabeen seme-alaba guztien aitabitxi eta amatxiak gara.
G.: Asko al ziren orduan?
E.: Bai, asko ere ez ziren, baina bazeuden batzuk. Eta gure amak esa-
ten zuen, gizajo hau eta bataiatu gabe eta gu aitatxi eta amabitxiak

28
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 29

izaten ginen. 33
M. L. G. andreari egindako
elkarrizketa.
G.: Sektoreren batekoak zehazki? 34
Loring, J.: “Para salvarse
(ellas)”, 1963, honetan
E.: Ez, senargaiak utzi zituen batzuena, baina ezkongabe eta ijito guz- aipatua, Tierra y Libertad,
tien seme-alaben aitatxi eta amatxiak ginen33. 168. zk., 2002ko uztaila,
http://www.nodo50.org/
Garapenaren aire berriek gizarte-aldaketa handiak iragartzen zituzten, baina tierraylibertad/168.html.
35
Dalmau Carles, J.:
emakumeak bikotean eta familian izan behar zuen lekuari buruzko diskurtsoak Enciclopedia Cíclico-
ez zuen aldaketa nabarmenik izan. Jorge Loring izeneko Jesuitak 1963. urtean Pedagógica. Cursos
egin zuen obran, Para salvarse (ellas) izenburu esanguratsua zuen horretan, graduados de primera
enseñanza. Grado Medio,
sexu bakoitzari zegozkion ezaugarriak aipatu zituen eta, aldi berean, emakume Madril, Editorial Dalmau
ausartuenen portaera ez-moralak salatzen zituen. Carles, Pla, S. A., 1946, 575.
or.
Gizonak emakume batengan berak izaera dela-eta ez dituen ezauga- 36
Dalmau Carles, J:
Enciclopedia Cíclico-
rriak bilatzen ditu, hain zuzen ere. Emetasuna, samurtasuna, eztitasu- Pedagógica. Cursos
na bilatzen du. Gizon-emakumerik ez du nahi. Gizonarentzat bere graduados de primera
buruarekin nahikoa du. Kafea eskatzen dugunean kafe purua eman die- enseñanza. Grado Elemental,
Girona-Madril, Editorial
zaguten nahi dugu, mistifikaziorik gabe, hau da, kafe-kafea. Bere Dalmau Carles, Pla, S. A.,
modalen bidez ia gizon bat gogora ekartzen duten neska horiek, agian 1960, 378. or.
deigarriak dira, tonto zein freskoek agian hitz gozoren bat esango diete,
baina mutil zuzen eta ongi heziari hori ez zaio gustatzen34.

Izan ere, gizona, edo zehazkiago, aita-gizona Jainkoarengandik zuzenean eto-


rritako agintea duena izango da eta familia osoak, bere emaztearengandik
hasita, kasu egin beharko dio. Gauzen orden natural hau familia-ingurune kris-
tauan behin eta berriz errepikatuko dute. Hamarkadetan hainbat belaunaldik
eskuliburu bakartzat erabili zuten Entziklopedia ospetsu horietako batek 1946.
urteko edizioan ezkontideen eskubideak eta betebeharrak zein ziren islatu
zuen:
Senarraren betebeharrak: Senarrak bere emaztea eta seme-alabak
sostengatzeko lan egin behar du, hori eta seme-alabak aldeztu eta
errespetatu eta gidatu behar ditu.
Emakumearen betebeharrak: senarrari bera bizitzen jartzen den lekura
jarraitzeko beharra du, agindu behar dio, bere ondasunak senarraren
baimenik gabe edo, bera ez egotekotan, legeek ezartzen dutena bete
gabe ez ditu besterendu behar35.

1960. urteko edizioa, lehen hezkuntzako ikasturteetarako prestatu zutena


oraindik ere grafikoagoa eta sintetikoagoa zen, familiaren kideen osaketa
nabarmentzen zuela. Ezkontza zentroa, adarrak ateratzen ziren enborra zen,
eta horren buru senarra zen.
Familiaren jatorria: Familiaren jatorria ezkontza zen.
Enborra eta familiako burua: Ezkontza, bertatik familia bat sortzen dela,
enborra da, eta familiako burua senarra da.
Familiaren adarrak: Familiaren ondorengoek familiaren adarrak osat-

29
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 30

37
U. M. andreari egindako
zen dituzte36.
elkarrizketa.
38
Ibidem. Hala diskurtsoaren nola legeriaren bidez bultzatutako neurrien azken helburua
emakumeak berriz ere etxeetan sartzea izango da. Horretarako etxekoandrea-
ren eta familiako amaren eginkizuna sakratu egiteraino goresten zuten. Dena
den, gogorarazi ere egin behar dugu esparru askotan, landa-esparruetan batez
ere, Errepublikaren aire berriztagarriek ez zutela ia oihartzunik edo emakume
askok behintzat ez zituztela aire berri horiek sumatu, horientzat erregimenaren
aldaketak, egia esan, ez zuen eguneroko bizitzak ezartzen zituen betebeha-
rretan eragin handirik izan. Adinean aurrerago dauden protagonista batzuek,
U.M. siglak dituenak esaterako, horrela baieztatu dute.
G.: Errepublika eta gerraostearen artean aldaketa handia egon zen
gogoratzen al duzu?
E.: Ez, emakumeak berdin, lanean jarraitu du eta senarrak lantegian
eta emakumeak etxean eta horrela37.

1921. urtean jaio zen U. M. delakoa San Migeleko baserritarren familia tradizional
batekoa izan zen. Familia barruan jaso zuen hezkuntza ez zetorren Estatu
Berriaren idealarekin bat, landa-eremuaren berezkoa den eredu tradizional beza-
la eta erlijio katoliko katolikoak presentzia handia duelarik, baizik eta frankismoa
ezartzean berau areagotu zen, gizarte- eta familia-rol oso zehaztuak zituelarik.
G.: Familian zenbat izan zarete?
E.: Hamabi, gure aitak 49 urte zituelarik hil zen eta 2 urte nituelarik utzi
ninduen.
G.: Eta nekazaritzaz, ortuaz eta abeltzaintzaz gain, beste jardueraren
bat al zenuen?
E.: Gure nebak Bilbon lan egiten zuen elektrikari. Eta besteak, beno
orduan ez zegoen lanik baserrian eta nik ere, apur bat josten eta
etxeko lanak egiten nituen.
G.: Zenbat neska-mutil izan zarete?
E.: Zazpi mutil eta bost neska, hamabi, nahikoa bada. Nire aita arotza,
igeltseroa, elektrikari zela uste dut, denetarik egiten zuen.
Basconiaren zelaia, lehendabizikoa, berak egin zuela uste dut.
G.: Zein dira familiaz duzun aurreneko oroitzapenak?
E.: Aurrenekoa maitasun gutxi, nekazaritzan eta lanean aritzen zirela-
ko eta ez zieten umeei behar bezalako arreta ematen. (...)38

Informatzaileak aipatu duen maitasun urria benetan da argigarria, eta baita aur-
keztu dituen arrazoiak ere. U. M. andreak familien barruan lanak nola banatzen
eta antolatzen zituzten bikain gogoratzen ditu, nork lan egiten du etxetik kanpo
eta nork zaintzen dituen umeak oraindik oso txikia denean, arropa biltzen du,
garbitzen du eta eskegitzen du eta nork botatzen duen egurra etxeko sutara.

30
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 31

Emakumearen izaera txikitatik bereganatu zuen eta gaur egunera arte siste- 39
Ibidem.
matikoki errepikatuko du. 40
M. L. E. andreari egindako
elkarrizketa.
E.: Goizez jaikitzen nintzen, begira, 6 edo zazpi urte bete gabe nituela 41
Morales, M. del P.: Mujeres
Galdakaon iloba bat zaintzen egon nintzen. Egurrezko sehaska (orientación femenina).
batean sartzen genituen. Katua, gure iloba eta hirurok sehaskan Madril, Editora Nacional,
1944, 31-32. or., honek
sartzen ginen eta sehaska ez genuen mugitzen. Gure ahizpa ortu- aipatua, Arriero Ranz, F.: La
tik etortzen zen eta hirurok lo topatzen gintuen, baina umea zaindu voz y el silencio. Historia de
las mujeres en Torrejón de
beharra zegoen eta ondoren hona etorri nintzen eta gero manda- Ardoz 1931-1990, Madril, Ed.
tuak egitera. (...) Beti ezberdin (neskak eta mutilak) tratatu dituzte Popular, 1994, 108. or.
eta niri hori ez zait gustatzen39.

Ama elementu nagusia izango da familia barruan balore batzuk zabaldu eta
hezterako orduan, etxeko lanak ikastearen eta etxea mantentzeko zeregin-
zerrenda luze bat, higienetik hasita eta gaixoak zaintzeraino, tartean etxearen
antolaketa ekonomikoaren oinarrizko ezagupenak daudelarik, ezagutzearen
arduraduna da. Amek balore eta eginkizun batzuk bereganatzeak horiek alabei
naturaltasunez igortzen lagunduko du inolako aurkakotasunik egon gabe.
Oraindik hamarkada batzuk igaro beharko dira nerabeek prozesu saihestezin
horri aurre egin diezaieten. Ordura arte, mutilek ez dute, oro har, etxeko lanik
egin beharko. Bildu ditugun ia lekukotasun guztiak bat datoz kontu honetan.
Horrela ikusi eta ikasi zuten bere familian eta horrelaxe transmititu dute. 1929.
urtean jaio zen M. L. E. delakoaren kasua oso esanguratsua da. Bere etxean
hiru emakume-belaunaldi elkarrekin bizitzera iritsi dira. Bere ama eta bere
izeko, bera eta bere alabak. Belaunaldien artean baloreak igortzeari buruz
eman duen lekukotasuna oso argigarria da.
G.: Bereizketaren bat egin al duzu neska eta mutilen hezkuntzaren
artean?
E.: Ez, denek ikas zezaten nahi izan nuen. Beno, egin zuen ezber-
dintasun bakarra semearekin izan zen, bera mutila zenez ezin
zuen etxeko ezer egin. (ama barre egin du). (nolabait gure ama
zen arduraduna). Beti honakoa esaten zuen “Nola egingo du muti-
lak etxean hainbeste emakume baldin badaude, horixe esaten
zuen amamak40”.

Neskek horrela txikitatik etxeko zereginaren balorea eta esparru horretan gizo-
na salbuetsita zegoela bereganatzen zuten. Ama esaneko eta arduratsuaren
adibidea Gerra Zibilaren ondorengo belaunaldiek islatu beharko zuten ispilua
izango da.
“Amarekin, emazte eskarmentuduna denarekin, batera, gazteak bizi-
tzaren betebehar nagusietan hasi behar du. Berak bezala, bakeak hala
eskatzen duenean men egiten ikasiko du, bere eskubidea galduko
duela beharrezkoa izatekotan, San Paulok ezkontza-lotura sakratuaren
hartzaileei aholku egiten dien bezalaxe. Berak bezala desenkusatzen
eta barkatzen, eta oker egiten duena barkatzen eta sufritzen duena
kontsolatzen, eta bihozbera eta atsegina eta ulerkorra eta denentzat

31
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 32

42
B. J. andreari egindako
erabilgarria izaten ikasiko du. Amarengandik eramankorra eta jasanko-
elkarrizketa. rra izaten, barkatzen eta maitatzen jarraitzen ikasiko du (...)41

Emakumeek balore hauek modu natural batez bereganatuko dituzte. Aitak


aginte nagusia izango du, familiak biziraun dezan beharrezkoak diren bitarteko
ekonomikoak emateko ardura izango duela, eta ama eta emazteari, aldiz,
etxea antolatzeko eta seme-alabak hezteko ardura izango du. 36 urte dituen B.
J. informatzaileak bere lekukotasunean ezin hobeki adierazi du bakoitzaren rol
eta funtzioen banaketa. Bere hitzek beraiek izandako eginkizuna zehatz-
mehatz aipatu du.
E.: (...) hezkuntzaren pisu handiena amaren gainean erori da. Izan dai-
teke lehen, oro har, amak zirelako seme-alabak zaintzen zituztenak
eta aitak zirelako kanpora lanera joaten zirenak eta hornitzen zute-
lako eta ordutegiak zirela-eta gutxi egin zezaketen, baina gutxi egin
bazezaketen ere gutxi inplikatzen ziren. ez dakit, nik ere ez dut gure
aita zerbait negatibotzat ikusi, gehienez neutraltzat bizi dut baina
sekula ez negatibotzat. Hori bai, zama amaren gainean zegoen,
bera baitzen ikasketak, ikastetxeko lanak eta nola zihoazen begira-
tzen zuena. Zure ondoan esertzen zen eta jan ezazu, ez jan eta hori
guztia. Jarraibideak ematen zizkizun pertsona ama zen gehiago.
G.: Zein zen kasu honetan aitak betetzen zuen eginkizuna, aginteare-
na, neutraltasunarena?
E.: Bai, neutraltasunarena. Baina agintea nik bizi dut gure aita Auzitegi
Gorena balitz bezala. Gure amak ikusten zuenean gauzak eskuetatik
ihes egiten zizkiotela eta gainezka egiten zituztela, orduan, esaten
zuen, bada, aitari esango diot eta ikusiko duzue, larruzko zapatila har-
tuko du eta, eta hori, hori bekatua zen larruzko zapatilak min handia
ematen zuelako, baina aita haserretzen baldin bazen auzitegi gorena
irits ez zedin saiatzen ginen, baina ez dira asko jotzekoak izan eta
gure aita askoz gutxiago ere. Zerbait esatearekin, niretzat behintzat,
nahikoa izaten zen. Tente jartzen nintzen ni segituan42.

Familiaren eredu hau krisian sartzen hasiko da hirurogei eta hirurogeita hamar
hamarkadetatik aurrera. Estatu espainiarreko gizartean pairatzen hasi ziren
eraldaketek familiari zuzenean eragingo diote. Emakumean lan-merkatuan pix-
kanaka txertatzeak eta herrialdean ikus daitekeen errealitate berriak gizarte-
aldaketaren prozesua ekarri zuten. Kultura-prestakuntza maila berriak eskura-
garri izateak eta komunikabideen eraginak, inguruan dauden mendebaldeko
herrialdeen errealitatea islatzen dutela, oso eragin nabaria izan zuten zentzu
horretan. Familia gehienak antolatuta dauden idatzi gabeko kodea osatzen
duten ohitura eta arauak zalantzan jarri zituzten. Etxera itzultzeko ordutegiak
laxatu zituzten –beti ere murritzagoa izango da alabentzat semeentzat baino–,
baina belaunaldi berriek gehiago eskatzen dute. Trantsizio politikaren bultza-
dak eta urte gutxitan gertatu zen prozesu zorabiagarria familia barruan gizonek
eta emakumeek egiten dituzten zereginetan ezberdintasunak zehazten zituen

32
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 33

egitura baztertzailea zalantzan jartzera iritsi ziren. E. I. andreak 33 urte ditu eta 43
I. E. andreari egindako
txikitatik etxeko lanak egiteko hezi zutela eta aurre egiteak eta plantoak nola elkarrizketa.
gertatuko ziren adierazi digu. 44
B. J. andreari egindako
elkarrizketa.
E.: (...) Niri txikitatik etxeko zereginak (nire ohea egitea, harrikoa egi-
tea edo logela garbitzea, nire arropa eta gauzak biltzea) egiten,
lagundu behar nuela irakatsi zidaten eta gure nebari ez. Bera (gure
neba) ez zuten hezi zeregin-mota horietan laguntzeko. Inola ere
ez.
G.: Horrek protestatzera eraman al zintuen noizbait?
E.: Baiii, etengabe. Beti protestatzen nuen43.

I. E. andrearen jarrerak bere belaunaldiko emakumeen jarreran aldaketa


garrantzitsua gertatu zela islatzen du. 36 urte dituen B. J informatzailea bere-
kin bat dator guztiz eta bere esperientziaren eta izango dituen ondorioen berri
eman du.
G.: Familiaren eremuaren barruan neska izateak hainbat funtzio izatea
ekartzen al zuen. Amari janariarekin, arroparekin…etxeko gauzak
egiten laguntzeko beharra al zenuen?
E.: Ez diet utzi, matxinatzen nintzen. (...) Bada, betikoa errepikatuko dut.
Gure aitak ez zituen jarraibideak horrela markatzen. Beno bai, bada
lagun iezaiozu amari, eskukaldia eman. Ez duzue laguntzen.
Pluralean, baina niri zuzendua apur bat, ez dakit. Gure amak jarrai-
tzen, harrikoa egiten irakasten saiatzen zen baina ez zuen lortzen, nik
nire ohea bai egiten nuela eta hainbat gauza ordenatzen laguntzen
nuen. Ez asko, ez dut gezurrik esango. Eta behin baino gehiagotan
matxinatu naiz eta esan dut: ni nire neba atera den leku batetik atera
naiz, beraz, nik egin behar baldin badut berak ere egin dezala. Baina
zure neba lanera doa eta ezin du. Ondo da, nik ere ez. Min ematen
zidan neure buruari esaten niolako, arraioa, ez da bidezkoa beraren-
tzat, baina ez badut hau egiten ni naiz izorratuko dena.
G.: Eta zure nebak ze jarrera hartzen zuen?
E.: Pasotismoa, bizitza bizitzera. Bera lanean ni baino denbora gehia-
goz egon da, horregatik errua apur bat kendu ahal zitzaion, baina
ohearenarekin esaterako amari esaten nion: Bada bera bost minu-
tu lehenago jaikitzen baldin bada ohea egiteko astia izango du.
Baina berak esaten zidan asko lan egiten zuela eta berari ez zi-
tzaiola ezer kostatzen. Ondo, bada ez bazait ezer kostatzen nirea
egingo dut eta kito44.

Dena den, biek lekukotasunetan adierazi duten bezala, ez dute lortuko nebek
etxeko zereginak baldintza berdinetan bere gain har ditzaten. Plantoaren bere-
halako ondorioek bere amarengan izango dute eragin zuzena, etxeko zeregin
gehienen zama bere gain hartu beharko dutenak. Zein da gaur egun esparru

33
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 34

45
Ibidem.
honetan dagoen egoera? Emakumeak lan-merkatuan txertatzea, ziur aski,
46
Ikusi Benítez, J.: “La
aldaketa gertatzen gehien lagundu duen faktorea izan da. Hala ere, azkeneko
fecundidad bajo mínimos inkestei kasu egiten baldin badiegu, kasuen % 70ean emakumeak dira etxeko
coexiste con deseos de
zeregin gehienak egiten dituztenak. Ezin dugu biribiltasunean adierazi kopuru
natalidad reprimidos”. In
Encuesta sobre fecundidad y hori errealitateari erantzuten diola edo horretan eragiten duten faktore anitzak
familia en España, honetan kontutan hartzen dituztela, hala nola lan-ordutegi berberak izatea, baina egia
http://www.geocities.com/
Athens/Olympus/8168/fam46. da lekukotasun pertsonalen bidez egoeran, zentzu horretan aurrerapen naba-
htm ria bada ere, alde handiak daudela ikus dezakegula.

E.: Hark egunean 9 orduz lan egiten du. Horri leku batetik bestera alda-
tzen ematen duen denbora gehitu behar diogu. Zortziak jota direne-
an ateratzen da, bazkaltzera etortzen da eta berrogeita bost minutu
ditu eta gauez bederatziak laurden gutxitan itzultzen da. Izorratzen
nau lan guztia nik egin behar dudalako eta batzuetan haserreak iza-
ten ditugu baina pena handia ematen dit zeren eta zer egin behar
dut astean sei egunez horrela dabilen pertsona ez dut nekatuko.
Presioa ere ezin diot sartu. Gauza sinbolikoak, egin hau, lagundu
afaria egiten, jaitsi zakarra edo igandean aspiragailua pasatu edo
antzeko gauzak. Berak ulertzen du. Honezkero esan diot, zuk lan
txarra duzu baina ezin dituzu gauza guztiak nire bizkar utzi45.

Espainiako gizartea 70 hamarkadetatik aurrera pixkanaka sekulartu izana era-


gile erabakigarria izan da familian egon diren aldaketetan. Banaketaren legea
aldarrikatzeak, elizak ezkontzak egiterakoan monopolioa galdu izanak edo iza-
tezko bikoteen erregulazioak familia azkar eraldatzea ekarri dute. Bikotearen
kontzeptu bera aldatu da eta oinarri berdintzaileagoetan sostengatzeko joera
du. Emakumea lan-merkatuan txertatzeak prozesu honetan gehien lagundu
duen eragiletako bat izan da.

Langabezia, etxebizitzen kostu handia eta emakumearen geroz eta handiagoa


den autonomia belaunaldi gazteenak beranduago ezkontzeko arrazoi nagusiak
dira inkesta espezializatuek jakinarazten duten bezala46. Adibidez, 1955-60
urteetan jaiotako emakumeak elkarrekin bizitzen 22,8 urte zituztela hasi bazi-
ren ere, hamar urte gazteago ziren emakumeek ezkontza edo izatezko bate-
ratzea, batez beste, 24,6 urte zituztela egin zuten.

Bestaldetik, eta neurri handi batean, ezkontzaz kanpoko harremanak oso


emankorrak ez direlako, ezkontza berantiarrak lehen seme-alabaren jaiotza ere
atzeratzen ohi du. Lehenengo seme-alaba izatean duten adina, egun, 28,4
urteetan dago, 1980. urtean baino hiru urte beranduago. Horrela, bikotearen
bizitza emankorra murrizten da eta, ondorioz, seme-alaba gutxi dituzten fami-
liak sortzen dira. Ugalkortasuna murrizteko joera hau inkestak sumatu duen
beste joera batek indartuta dago: ezkontza egiten duten egunaren eta aurre-
neko seme-alaba jaiotzen den egunaren arteko distantzia handiagoa izateak.
Ugalkortasunaren egutegiaren atzerapena agerikoa da 30 urte baino gehiago-
ko emakumeek erditu dituzten lehen seme-alaben ehunekoaren bilakaeran:
%11,3 1975. urtean, %20,5 1990. urtean eta %34,8 1995. urtean.

34
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 35

Egitasmo honetan elkarrizketatu ditugun emakume gazteenek nola bizi dute 47


B. J. andreari egindako
egoera hori? B. J. emakumearen lekukotasunak berearen antzeko egoera elkarrizketa.
batean dauden emakume askorengan ikus dezaketen antsietatea nabarmendu
du, egoera horretan lan-ezegonkortasun nabaria dago, bere garaian familia
osatzea eta seme-alabak izatea atzeratu zituena.
G.: Seme-alabak izatea pentsatu al duzue?
E.: Bai, ez, horixe da nire bizitzaren gaia, etengabeko anbiguotasuna.
Ez dakit, nik lehen oso argi nuelako ezetz, oso argi. Atea guztiz itxia
nuen, baina ordulari biologikoa aurrera doa eta tentsio emozionale-
ko momentuak izaten ari naiz. Izan ere, ez izateaz damutzearen bel-
dur naiz neurri batean eta bestaldetik, egun ni nagoen egoera, lana-
gatik eta guztiagatik47.

Laburpen moduan, familiaren barruan egon diren aldaketak azkeneko hogeita


hamar urteotan gizartean egon den eraldaketa handiaren isla direla adierazi
ahal dugu. Emakumearen egoera eta protagonismoa nabarmen egin du aurre-
ra, baina sozializazioaren prozesuek oraindik ere alde handiak dituzte emaku-
me eta gizonen artean, txikitan jasotzen duten hezkuntzan oinarria dutenak.
Horren barruan oraindik gertatzen den rolen banaketa eta transmisioa bere
adierazpide nabariena da. Erabilitako jolasek edo hizkuntzak oraindik ere izae-
ra sexista dute. Horrek guztiak ondorioak izango ditu norberaren estimu per-
tsonalean eta bere bizitzen bilakaeran ere eragin erabakigarria izango du.

35
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 36
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 37

Bertuteen eskola

Hezkuntza gizartea kontrolatzeko elementua izan zen diktadura frankistan zehar.

XX. mendearen aurreneko herenean zehar eztabaida bizia egon zen koeduka- 48
Honen inguruan ikusi
zio edo hezkidetzaren inguruan. Irakaskuntzako Erakunde Berriak sustatu Folguera, P.: Otras visiones
zituen planteamendu berriek bi sexuen arteko hezkuntza berdintzaile eta parte- de España, Madril, Editorial
Pablo Iglesias, 1993.
katua egiteko beharra aldezten zuten, elkarrekiko begirunean eta bizikidetzan 49
Ikusi Capel Martínez, R.
oinarritutako prestakuntza ahalbidetuko zuena. Garai horretarako hain aurrera- (ed.): Mujer y sociedad en
koia zen proposamenak hainbat erresistentzia topatu zituen eredu hau moralta- España (1700-1975), Madril,
Kultura Ministerioa, 1982, eta
sunaren aurkako erasoa eta akats pedagogiko larria zela uste zutenen artean. egile beraren, El trabajo y la
Azken hauen iritziz, gizon eta emakumeen adimen-gaitasunaren artean dauden educación de las mujeres en
España 1900-1930, Madril,
aldeek hezkuntza partekatua eragozten eta hori ez egitea aholkatzen zuen48. Emakumearen Institutua,
1986.
Rosa María Capel andreak baieztatu duen bezala, XX. mendearen aurreneko 50
San Migeleko baserri batean
herenean zehar neskak ez ziren eskola publikoetara behar bezala bertaratzen. jaiotako neskatilaren,
eskolara bere aita eta neba
Izan ere, horietako askok eskoletara joateari uzten baitzioten heziketa bukatu bila joaten zitzaizkionaren,
baino lehen49. Egoera hori bereziki nabarmena zen tradizionalki nekazaritzakoak lekukotasunak, aurretik jaso
dugunak, garai hartako
ziren guneetan, bertan familien ekonomia ahulek nesken ekarpena beharrez- emakume askoren egoera
koa zuten lehendabiziko zereginen ardura hartu ahal izaten zuten momentutik ezin hobeki erretratatzen du.
bertatik. Aurrerago, beharrezkoak ziren indarrak zituztenetik aurrera, hainbat 51
Diziplina arteko Ikerketako
Bigarren Jardunaldien Aktak,
lan bere gain hartzen hasten ziren, eta horiek burutzeko eskolako ezagupenak La mujer en la historia de
ez ziren lar erabilgarriak50. España, Madril, UAM
Ediciones, 1990.
Errepublika iristean, hezkuntza birsorkuntza-politika berriaren funtsezko elemen-
tu bilakatu zen51. Sektore aurrerakoienak hezkuntza askatasun eta kulturaranzko
bidean funtsezko elementutzat jotzen zuen filosofian oinarritutako aldaketa erra-

37
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 38

52
Errepublikak hezkuntza-
dikala bultzatzen ahalegindu ziren. Hezkuntza eta kultura eskuragarri izatea bult-
sisteman planteatu zituen zatu nahi duten politika berriaren helburu nagusiak izango dira. Zailtasunak izu-
erreformei buruzko hurbilpena garri handiak dira. Espainiako gizartearen zati handi bati, batez ere nekazaritza-
egiteko, ikusi Puelles Benítez,
M.: “El sistema educativo ko eremuetan, analfabetismoa eragiten dion egoera gainditzeko asmoa dute52.
republicano: un proyecto Horretarako izaera ofiziala duten kanpainak egingo dituzte kultura eremu eta
frustrado”. In Historia
contemporánea 1931: una esparru guztietara hedatzeko asmoz. Hala ere, horietako askotan, nekazaritza-
constitución y un sistema koetan batez ere, baliabideak ez izateak alfabetizazioa eta hezkuntza murriztuko
político, 6. zk., Leioa, UPV-
EHU, 1990, 159-172. or.
ditu. Kasu hauetan prestatuen dauden pertsonen dedikazio eta pertsona horiek
53
H. L. andreari egindako
buru-belarri aritzeari esker, gabezia horiek ahal den neurrian arintzen saiatuko
elkarrizketa dira, eta lan horretan emakumeek ere parte hartu zuten. H. L. andreak, 1936.
54
Navarro García, C.: La urtean ideia aurrerakoiak zituen familia baten baitan jaiotakoak, oso egoera naba-
educación en el nacional-
catolicismo, Cuenca, Gaztela-
ria gogoratzen du; bere amak aitari irakurtzen eta idazten ardura izan zuela.
Mantxako Unibertsitatea,
1993. E.: Orduan ezkondu zenean, bada, denda jarri zuten. Gure aita giza-
gaixoa eskolara ere ez zen joan, baina gure amak idazten irakatsi
zion eta oso ongi ikasi zuen eta gizon bikaina zen, oso jantzia zena
nahiz eta eskolara joan ez zen eta denetaz zekien, baita geografiaz
ere. Oso jantzia zen, baina lehen, badakizu, zaharrena zen eta
gure aitona herrena zen eta ahal izan zuen bezain laster, laguntze-
ra joan behar izan zuen eta, orduan, ikasketak baztertuta geratu
ziren. Eta gure ama oso argia zen.
G.: Bitxia benetan, zure amak aitari irakatsi izana, ezta?
E.: Bada bai, baina, nolabait esateko, gurasoengandik jaso zuenez eta
bera, gainera, oso argia omen zen, bada, oso ondo, oso ondo53.

Dena den, Gerra Zibila pizteak eta ondoren erregimen berria ezartzeak zentzu
horretan egon zitezkeen itxaropen guztiak zapuztu zituzten54. Gatazkaren espe-
rientzia garai horretako neskatilen oroitzapenetan ikus daiteke, horien bizitzak
markatu zituen bizipen traumatikoa izan zen, baita hezkuntzari dagokionez ere.
D. L. 1926. urtean jaio zen. Bere lekukotasunak adin horretan neska eta mutil
askorentzat oso arrunta izan omen zen egoera islatzen du.
E.: Begira, ni eskolan sei edo zazpi urte nituela hasiko nintzen. Bertan,
bada… bi urte egon nintzen, eta bederatzi eta hamar urte bitartean
gerra hasi zen. Bada gerran zehar irakasteko gutxi egon zen.
Maisu jaunak begira egoten ziren ea hiribururen bat hartzen zuten,
edo bestea hartzen zuten. Politikaz eskolaz baino arduratuago zeu-
den. Eta horrela nik ez nuen ezer ikasi. Hamabi urte nituela, horrek
ez zuela ikusita... Nik batuketak, eta biderketak, eta irakurtzen
pixka bat, bada bai, baina zatiketak egiten edo hirukotearen edo
laukotearen erregela eta horrelakorik, batere ez, ez nekien gehie-
gi. Eta bertan ez zegoela ikusten nuenez...
G: Ez zenion erabilgarritasunik ikusten...
E: Ez nuen nik ikasteko ezer eta etxean nire beharra zuten, bada,
eskolatik atera nintzen. Baina nire astiunetan, gutxi banituen ere,

38
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 39

bada irakurtzen ondo ikasi nuen, irakurtzea gustuko nuen. Ongi 55


D. L. andreari egindako
idazten ikasi nuen, eta zatiketak egiten, erregela nagusiak ere ez elkarrizketa.
nituen ikasi. Beraz, hori izan zen dena niretzat...55 56
E. S. andreari egindako
elkarrizketa.
E. S. 1937.urtean jaio zen. Bere aita gerran, Asturiasko frontean hil zen bera
jaio baino hilabete gutxi batzuk lehenago. Gertaera horrek bere haurtzaroa,
bere hezkuntza barne, markatuko du. Bere familiak berak buruan sartu zion eta
hezkuntza zapaltzaileak elikatu zuen porrotaren estigma zela-eta eskolan eten-
gabeko zigorrak jasan behar izan zituen. Berau aitarik gabe utzi zuen tragedia
pertsonalaren jarraipena balitz bezala agertzen da bere bizitzaren lekukotasu-
nean. Erakundeak Francoren erregimena ordezkatzen du ondorio guztiak
dituela.
Garai hartako hezkuntza?..., garai hartan zegoen “irakaskuntza frankis-
ta” bazela iruditzen zait, ezta?, egurra gaizki egiten zenuen, kolpe ede-
rra jotzen zizuten …batez, ez zenekielako…, eta niri esaterako, “x”-ean
sartzea izugarri kostatu zitzaidan, ez zitzaidan sartzen..., eta gogora-
tzen dut makila batez..., niri ere gure osabak “Cara al Sol” abesten
dutenean zuk ez jaso eskua, aita hil dizutelako, eta horrela”, eta egurra
eman didate galanki..., izugarria.
G.: Eta ez zenuen eskua altxatzen?
E.: Ez, ez nuen eskua altxatzen, eta makila batez jotzen ninduten…
“tori”…, ni etxera joaten nintzen eta “osaba, makilaz jo naute”,
“bada ez du axola, zuk ez jaso eskua nahiz eta jotzen zaituzten”.
Bai, bai, eskolan, eta zineman ez naiz oroitzen..., garai hartan ni
oso txikia nintzen eta ez naiz zineman abestu beharreko “Cara al
Sol” horretaz oroitzen, garai hartan zinemara joaten ez nintzelako,
jakina, zinemara joateko dirurik ez genuelako. Baina horretan bai
oroitzen naizela, eskolaz bai, sartzen ginenean…, Gora Espainia!,
eta gauza horiek guztiak…, Gora Franco!, eta...
G.: Zer nolako historia irakasten zizueten?
E.: Beno bada..., egia esan historia oso laburra zen, jakingo duzu gu
txikiak ginenean ez genuela liburu bat baino ez, entziklopedia
deitzen zutena. Entziklopediaren barruan zeuden, bada… “ari-
tmetika”, “geometria”, “geografia”..., eta Espainiako historia…,
eta, ondoren, “katixima”. Eta ez zegoen besterik, horrekin esan
nahi dizut liburu bakar batean dena laburtzen zutela, orduan
hezten gintuzten..., ez dakit nola esan, ni ez naiz “ergela” seku-
la izan, hau da, ahal nuen apurra aprobetxatu nuen. Eskola parti-
kular batera joan nintzen56.

Proiektu honetan elkarrizketatu ditugun 60 urte baino gehiagoko emakume


guztien ikasketak utzi behar izan zituzten 12 edo 13 urte zituztelarik. Horietako
askok egoera hori modu traumatikoan bizi izan zuten. U. M. andrearentzat,
eskola oroitzapen urruna da baserriko lanak markatutako bizitza baten barruan,

39
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 40

57
U. M. andreari egindako
horrek hezkuntzatik oso gaztea zelarik behin-betiko aldendu zedin eragin
elkarrizketa. zuela. Bere lekukotasunean ikus dezakegu garai hartako nesken irakaskuntzan
58
García Figar, A.: “Por una erlijioak eta josturak garrantzi handia izan zutela.
mujer mejor”, 1952, honetan
aipatua, Tierra y Libertad, E.: Gero eskolara, baina esan dizudanez, askotan ez nintzen joaten,
168. zk., 2002ko uztaila,
http://www.nodo50.org/ eta hori ortografian aurrenekoa izan nintzela kontutan hartuta,
tierraylibertad/168.html baina joaterik ez nuen izaten eta gustatzen zitzaidan, baina esko-
latik ateratzera etortzen ziren lan egin nezan. Gero eskolan ere
josten zenuen. Oso-oso gaiztoa zen maistra batekin adabatzen
genuen, L. C. andrearekin, makur hutsa zen, baina irakasteko
josturan edredoiak egiten genituen eta asteazkenetan historia eta
ostiraletan Espainiako historia irakasten zigun57.

Francoren erregimenak inposatu zuen eredu politiko eta sozial berriak 1938.
urteko irailaren 4ko dekretutik aurrera hezkuntzak sexuak banatu beharra eza-
rri zuen, neurri hori 1945. urteko uztailaren 17an berretsi zutela. Neurri hori
aurrera eramateko aipatzen zituzten arrazoiak, besteak beste, sektore atzera-
koienak Errepublikak bultzatu zituen erreformen aurka azaltzera eraman zituz-
ten berberak izan ziren.

Estatuak, orden moral eta eraginkortasun pedagogikoaren arrazoiak


direla-eta, lehen hezkuntzan sexuak banatuta egon dadin eta neska eta
mutilei prestakuntza bereizia eman diezaien agindu du.

Frankismoak ezarri zuen hezkuntza-politika etorkizuneko emakumeak familia-


ko bizitzarako bakarrik prestatzeko gauza diren hainbat ezagupen buruan sar-
tzen saiatu zen. Etxeko industriak eta artisautza izen eufemistikoaren barruan,
hainbat irakaspen eta trebetasun zeuden, horien artean urbanitateko moduen
bertsio otzana eta arretatsua, sukaldaritza, jostura eta ekonomia familiarreko
hainbat jakinbide daude, besteak beste. Modestia pertsonalak eta gizonaren,
alegia etorkizuneko senarraren, mendekotasuna, horretarako prestatzen eta
zuzentzen zituztela, bezalako balore moral batzuek bultzatu eta bernizatuta
daude. Ama izatea azken helburua izango da eta horri begira txikitatik heziko
dituzte. Jolasak, lehendabiziko urteetan garrantzitsuenak ziren sozializatzeko
mekanismoetako batzuk, hezteko tresnatzat erabiltzen zituzten.

Nesken aurreneko jostailuak panpinak edo antzeko gauzak izan behar


dira, gerorako helburuekin bat etorriz. Ura eramaten duten lekutik, ber-
tatik iragaten da; eta ura neskatilen kontzientzia da bere aurreneko
urteetan; bere-berezko eta emakumeenak diren ibilguetan zehar iragan
dadin58.

Urbanitateko eskuliburuetan ematen zituzten gomendio batzuek hezkuntza


horren helburuak zein diren eta bertan emakumea etorkizuneko senarraren
menpean zegoelarik ikusten zutela ezin hobeto islatzen dute. Emakumea apala
izan behar da jantzia eta azkarra baino gehiago, eta horrela izatekotan, ez du
horrelakotzat agertu behar senarraren aurrean. Adimen-prestakuntza handia-
goa dutela erakustea beharrezkoa ez den eta gizonarentzat iraingarria den

40
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 41

handikeriatzat hartuko dute, emakumeei zuzendutako eskuliburuak prestatzen 59


Ruiz García, M.: “La mujer y
zituen egileetako batek gogorarazten zuen bezala. su hogar”, 1957, honetan
aipatua Tierra y Libertad,
Emakumeak bere senarrak baino adimen-prestakuntza hobea izateko- 168. zkia, 2002ko uztaila,
http://www.nodo50.org/
tan, ez du hori erakutsi behar. Gizonari kidetzat aukeratu duen emaz- tierraylibertad/168.html
tea baino gehiago dela beti sentitzea gustatzen zaio59. 60
Folguera, P.: “Relaciones
privadas y cambio social”. In
H. L. andreak bere amaz eman duen irudia, hau da, bere aitari irakurtzen eta Folguera, P. (comp.): Otras
visiones de España, Madrid,
idazten irakasten ziola, imajinaezina gertatzen zaie ideia horiek bezalakoak Editorial Pablo Iglesias, 1993,
aldezten dituztenei. Horrek ez du esan nahi, baina, esparru pribatuaren 194. or.
barruan mota horretako esperientziak gertatu ezin zitezkeenik, baina egia da 61
Dalmau Carles, J.: aip. oh.
erregimen frankistako ideologo eta propagandistek emakumeen adimen-susta-
pena lehenesten zuen edozein ikuskera gaitzesten zutela. Erregimeneko ideo-
logoentzat emakumeak bere adimen-maila hobetzeko asmorik ez du inolaz ere
izan behar eta asmo horretatik baztertu behar dutela uste dute. Francok berak
honakoa baieztatuko du:
Neskei ez zaie ezagutza zientifikorik eman behar. Sukaldea –bai–,
sukaldea bere laborategi handia izan behar da60.

Testuliburuak eta maisu eta maistrak beraiek, behar bezala ordezkatuta eta bir-
ziklatuta daudelarik, eskolaren bidez izaera ultranazionalista eta ultrakatolikoa
duen ideologia buruan sartzeaz arduratuko dira, berau ikuskera hierarkikoak,
paternalistak eta autoritarioak zehaztuta dago eta agintzen duen ideologiaren
isla fidela da. Garai horretan testuliburutzat erabiltzen zituzten Entziklopedien
eduki batzuetan kontzeptu horiek zuten garrantzia islatuta dago.
Gure Aberria egiazko seme-alaben maitasuna dugula maitatu behar
dugu. Espainia nazio heroikoa, handia, zibilizatua da: horregatik maita-
tu eta ohoratu behar dugu; baina bere egitate loriatsuak eta bere titu-
luak hainbeste ez balira ere, berdin maite beharko genuen, seme-alaba
on batek bere ama maite duen bezalaxe, berau ederra dela edo ez
dela; seme-alaba on batentzat, bere ama onena da, hiritar on batentzat
bere Aberria onena da, berea delako. (...)
Espainiaren destinoa, bere ipar unibertsalerantz zuzentzen duena,
Errege Katolikoek hasi zuten garai inperial loriotsuan zehar burutu
zuten hura da; zeregin katolikoa eta salbatzeko enpresa unibertsala,
nagusiki espirituala dena, da, Espainiako inperioan zehaztu
zuena.(...) Espainia Nazionalaren misioa Aberriari Destinoko
Batasun eztabaidaezinaren zentzu sakona eta bere eginbehar kato-
liko eta inperialean fede segurua itzultzea da61.

Estatuaren kontzepzio sektario eta dogmatiko hau eskoletan eta beligerantzia


berezi baten bidez zabalduko dute diktaduraren lehendabiziko bi hamarkade-
tan zehar. Errepresioak eraikitako gizarte-adostasunak ideia errepublikarrak
zituzten familia askotan ere Gerra Zibilari buruzko aipamenak errotik moztea
ekarri zuen. Isiltasunak eta familiek egoera gainditzeko zuten beharrak
Espainiako historiari buruzko balizko bertsio bakarra erregimenaren eskuetan

41
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 42

62
M. A. andreari egindako
utziko du. Esperientzia pertsonalak eta beste ideologia demokratiko batzuekin
elkarrizketa. harremanetan jartzeak bakarrik hezkuntza-eredu horri buruzko hausnarketa
63
M. L. andreari egindako kritikoa egitea ahalbidetu zuen. M. A andreak, euskalduna eta 1936. urtean
elkarrizketa.
landa-ingurune batean, ideia politika zehazturik gabeko familia baten barruan
jaiotakoak egoera hori grafikoki islatzen duen lekukotasuna eskaini du. 60
hamarkadan PCE alderdian sartu izanak, urrutian, gerraostean jaso zuen hez-
kuntzaren oroitzapena berreskuratzea ahalbidetu zion.
E.: ...2 urtetatik 14 edo 15 urtetara bitarteko umeentzako eskola
zegoen, bertako maistra faxista sutsua zen. Ondoren jabetu nin-
tzen zergatik gure etxean ez zuten inolaz ere politikaz hitz egi-
ten. Liburuetan ikusia nuen Franco bazegoela, baina ez nekien
zer zen gaiztoa eta zer ona62.

Hala ere, garai horretako beste neska eta mutil askorentzat, frankismoaren
zama errepresiboa askozaz zehaztugabeagoa den oroitzapena da, bertan
diziplina, orden edo urbanitatea bezalako kontzeptuak daude, baina ideolo-
gikoki hain markatuta ez dagoen modu batez, horrek egoeraren normalta-
suna edo naturaltasuna konfirmatzen zuen berau gertatzen zen testuingu-
ruaren barruan.
E.: Nik foiletotxo bat, beno eskuliburu baten antzekoa zen, genuela eta
bertan jartzen zuela ez genuela erantzun behar, helduei lekua utzi
behar geniela bezalako gauzak zeudelarik, beti gogoratzen dut,
hori, liburuxka horretaz oroitzen naiz.
Jakina, batxilergoa ikasten ari ginela bai, bertan mugimendu nazio-
nalari eta gauza horiei guztiei buruzko ikasgaia genuelako. Hori
bai, baina niri normala ere iruditzen zitzaidan, zegoen bakarra bait-
zen63.

Hezteko eginbehar honetan, erregimenak elizaren ezin eskertuzko laguntza


izango du. Hezkuntza Mugimenduaren printzipio ideologikoen araberako nazio-
nal-katolizismoaren alderdi moral eta erlijiosoak azpiratuta geratuko da. Horrela
1941. urtean politika, fisika, kirol heziketako eta etxeko irakaskuntzetarako has-
tapeneko ikasgaiak, azken hauek Emakumeen Atalaren ikuskapen eta kontrol-
pean, derrigorrez eman behar zituztela ezarri zuten.

Espainiaren kontzepzio hierarkiko edo baterakoiak edozein desbiderapen edo


disidentzia haurtzarotik moztera eraman zuen, horrela, aniztasun eta pentsamen-
du libreko adierazpenak saihestu zituztela. Orden moraletik desbideratzen diren
edo berarentzat arriskutsuak diren kontzepzioak baztertzeaz gain, kultura ofiziala-
ri eta Espainia Bat, Handi eta Libre baten kontzepzioari jarraitzen ez zieten guz-
tiak ere baztertu zituzten. Ildo beretik, aberriaren batasuna berresten ez zuen eus-
kalduntasunaren edozein adierazpena baztertzen eta jazartzen zuten. Ingurune
euskaldunetan jaiotako neska eta mutil askorentzat, euskara ikasteak edo euska-
raz mintzatze hutsak urteetan eramango zuten arazoa ekarriko zien.
E.: Nik gaztelania ikasi behar izan dut. Ni euskaldun zaharra naiz. Ez

42
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 43

ziguten hitz egiten uzten. Gure amak Bilbora eramaten ninduen eta 64
M. A. andreari egindako
ez zekien ezer gaztelaniaz, gehienez ere bai edo ez, baina gure elkarrizketa.
amamak ezta hori ere ez. Behin autobusean euskaraz ari zitzaidan 65
M. A. andreari egindako
elkarrizketa.
eta gizon batek gaztelaniaz hitz egin ziezadan esan zion. Gure
66
Folguera, P.: aip. oh., 535. or.
ama gelditu... baina ez zekien beste modu batean hitz egiten. Hori
bazegoen. Nik ez nuen antzematen, baina gurasoek antzematen
zuten, euskaraz berba egiteari beldurra zioten, baina guk ez
genuen nabaritzen64.

Errepresioak egoera absurdu batzuetara eraman zezakeen. Errepublikako


garaian onartzen zituzten izen asko ere debekatu egin zituzten, horren ondo-
rioz, pertsona askoren eguneroko bizitzaren garapenari eragiten zioten arazo-
ak sortu zirela, pertsona horiek bere jatorriko izena ezin izan zutela erabili dik-
tadura bukatu zen arte.
E.: Orain 72 urte dituen ahizpa zaharragoa dut eta Maria izena du.
Eskolan hasi nintzenean, nik Miren izena nuen Deustuko amaetxe-
an Miren jarri zidatelako, ez dizut lehen esan. Nik Miren A. izena
dut eta maistrak hori ezin zela izan, ezinezkoa zela esaten zidan.
Ahizpa nagusia etxera bidaltzen zuten gure aitari zein zen nire
izena galdetzera eta gure aitak Miren zela esaten zion. Beraz,
ahizpak jipoi bikoitza jasotzen zuen, maistraren aldetik eta aitaren
aldetik. Esaten ziolako, kagoen zotz, Miren izena duela. Orduan,
abizena deitzea, A., erabaki zuen. Eta horrela bukatu zen nire ize-
naren istorioa, orain dela gutxi arte nik nire izena erabili dut baina
nortasun agirian María nintzen, poliziak esan zidan arte hori dago-
eneko utzia nuela65.

Adierazi dugunez, erregimenak emakumeak hezteko zeregin horretan hainbat


eragile sozializatzaileren laguntza izan zuen, hala nola Falangearen menpekoa
zen Emakumeen Atala eta izaera erlijiosoko kongregazio asko. Horien guztien
diskurtsoa zentzu berean zuzenduko dute: emakume idealaren, ama eta emaz-
te jasankor baten bertuteak goresten saiatzea erregimenaren politika populis-
taren zerbitzuan. Pilar Folguera historialariak jaso duen Emakumeen Atalaren
testuetako batek ideal hori argi eta garbi adierazten du.
Emakumearentzat lurra familia da; horregatik, Falangeak, afiliatuei
goratzen dituen mistika emateaz gain, gure irakasbideen bidez zuze-
nean eguneroko zereginari, seme-alaba eta sukaldeari, etxeko gauzei,
ortuari atxikitzea nahi dugu eta, aldi berean, kultura-prestakuntza nahi-
koa eman nahi diegu bizitzaren arazo guztietan gizona ulertzen eta
laguntzen jakin dezaten66.

Kontzepzio horren barruan, derrigorrezko Gizarte Zerbitzua egiteak etxeko


zereginik tradizionaletan prestakuntza emateko helburua izango du.
Emakumeen Atalak erregimenari eman zion laguntza erabakigarria izan zen
emakume-eredua sortzeko, finkatzeko eta sozializatzeko. 1939. urteko aben-
duaren 28ko dekretuak erakunde horri doktrina kristauan eta printzipio nazio-

43
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 44

67
Basauriko udalbatzak berau
nal-sindikalistetan oinarritutako etxerako prestakuntza egiteko agindu zion.
ezartzea erabaki zuen
1937ko azaroaren 26an. Baina, gainera, denbora igaro ahala, hori ezartzea ezinbesteko eskakizuna izan-
Honen inguruan ikusi Azcona,
J. M., Bilbao, M. eta
go da askatasun-gune batzuk eskuratzeko; pasaportea eskuratzetik hasi eta lan-
Etxebarría, T.: aip. oh., 366. merkatuan txertatzearekin bukatuta. Hala Emakumeen Atala nola Gizarte
or. Laguntza emakumeak kontrolatzeko eta mugatzeko mekanismoak izango dira,
68
M. L. P. andreari egindako
elkarrizketa.
bestelako esparru batzuetan Gazteen Frontea eta Espainiako Sindikatu
69
M. L. G. andreari egindako
Erakundea izan ziren bezalaxe. Gerraostearen urte gogorretan zehar bereziki egin
elkarrizketa. zuten laguntza-jardueraren oinarria doktrina-karga handia izango da67. Hirurogeiko
hamarkadatik aurrera garrantzia eta presentzia publikoa galtzen joango da eta
bere jarduera jaiak eta ekitaldi folklorikoak egitea izango da. Laguntza-lan hori,
herrialdeko leku askotan egin zezaketen bakarra, emakume asko erakunde honek
antolatutako jardueretan parte hartzera eraman zuena izango da, pertsonen arte-
an egon zitekeen adostasun ideologikoa alde batera utzita.
E.: Nire ahizpak Emakumeen Atalaren gauza horietan parte hartzen
zuen. Ez dut inoiz jakin benetan falangista edo ideia horietakoa
zen. Gauzak, txangoak, zozketak egiten zituztelako joaten zela
uste dut, ez dakit. Gainera, ez zegoen besterik...68

Haietako batzuentzat beste emakume batzuekin harremanetan hasteko modua


edo eguneroko bizitzan funtsezkoak zirela jotzen zuten hainbat kontu ikasteko
eskura zeuden bide urrietako bat zen. Bestaldetik, gizarte-zerbitzuak karrera
edo lanbide bat egin nahi zuten emakumeengana iristeko ere balio izan zuen.
E.: Nik Bilboko Emakumeen Atalaren idazkaria ezagutzen nuen pasa-
portearena konpondu behar nuelako eta gizarte-zerbitzuarena kon-
pontzera joan behar izan nintzen. Galizian nengoela egin nuen eta
Medina del Campo herrian egin nuen, Motako gazteluan eta pasa-
portea egiteko ziurtagiri hori beharrezkoa nuen, nik ez nuena.
Emakumeen atalaren idazkaria zen, baina nik uste dut ez zutela
emakumeen atalekoek lan txarra egiten herrietan. Gaur egun
herrietan kultur etxeek eta horiek guztiek egiten duten bezala, ez
zutela lan txarra egiten uste dut, eta ez dut uste hara joaten zire-
nak falangekoak zirela, baizik eta ikastera joaten ziren.

G.: Zenbat denbora egon zinen gizarte-zerbitzuan?

E.: Kanpoan egitean hiru hilabetez.

G.: Zer zeregin egiten zenituen?

E.: Bada jaikitzen ginen eta soinketa, espiritu nazionaleko eskolak,


jakina logikoa zen, han egiten ari zinen, eskulanen eskolak, etxeko
lanen eskolak, dantzenak, kantuenak, denetarik, denetarik, sukal-
daritzakoak, sukaldaritzakoak asko egiten genituen69.

30 hamarkada inguruan jaiotako emakume-multzo txiki batek bakarrik erdi mai-


lako ikasketak, lanbideak edu unibertsitateko ikasketak egiteko aukera izan

44
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 45

zuen. Bere ibilbideak salbuespenak dira emakumeak 12 edo 13 urte zituela 70


V. O. andreari egindako
ikasketak utziko zituen joera orokorraren barruan. elkarrizketa.
71
M. L. G. andreari egindako
V. O. 1930. urtean jaio zen eta Gerra Zibila piztu ondoren SESBra eraman elkarrizketa.
zuten Estatu espainiarreko ehunka neska eta mutilekin batera. Sobietar
Batasunean lehen mailako ikasketak eta lanbidekoak bukatu zituen, Espainian
guztiz ezezaguna zena emakume gehienentzat. Prestakuntza horrek, ondoren
Espainiara 1956. urtean itzuli ondoren lan-merkatuan berriz sartzeko balio ez
zionak, ordea, bere belaunaldiko beste emakume batzuek zuten bere aukeren
ikuspegi zeharo ezberdina emango dio.
E.: Eskoletan dena gaztelaniaz ematen zuten, begirale, irakasle espai-
niar asko etorri zirelako, baina errusiera hizkuntzatzat genuen... Ni
kolonian hamalau urte bete arte egon nintzen. Hamalau urte geni-
tuela ahizpa eta biok koloniatik atera gintuzten, lantegi batera lan
egitera… ikasteko eskoletan lan egitera, ondoren lantegietan lan
egiteko... lantegietan lan egiteko. Eta bertan berrogeita lautik berro-
geita bostera, orduan gerra bukatu baitzen, egon ginen, ikasteko
eskolan egon ginen.
G.: Zer egiten zenuten ikasteko eskoletan?
E.: Ehun-sistemako mota oro ikasten genuen... Ehungile, iruleak,...
izateko ikasten genuen, hori guztia...
G.: V., eskola mistoa, mutil zein neskentzat al zen?
E.: Umeentzat bezala, bai... ikasteko eskola, hemen, gaur egun, esa-
ten duten bezala, lanbide heziketaren antzekoa70.

Unibertsitateko ikasketak egiteko aukera zuten emakumeen proportzioa askoz


txikiagoa izango da. M. L. izenekoaren esperientzia salbuespena da bere
belaunaldiaren barruan. Hala ere, gainerakoekin batuko duen puntua egongo
da. Bere familiak lekuz aldatzeak eta bere aita hiltzeak ikasketak bukatzea
galaraziko diote.
E.: Nik Basaurin, Burgosen eta Galizian ikasi dut. Andereño teresa-
tarren ikastetxe baten ikasi nuen hirugarren mailara arte eta gero
Lugon jarraitu nuen zazpigarren mailara arte. 18 edo 19 urte
nituela Santiagoko Unibertsitatean sartu nintzen. Filosofia eta
Letren lehendabiziko maila hasi nuen. Ikasgela izugarri handia
zen. Gehienak mutilak ziren eta neskak 30 edo izango ginen.(...)
ikasten zenuen ikasi behar zenuelako. Niri filosofia gustatzen
zitzaidan eta, beno, neskentzako karrera edo zen.
Gero asko damutu zitzaidan ikasketak utzi behar izatea, baina
ondoren ezkondu nintzen eta lau seme-alaba jarraian izan
nituen, lehendabizi bi bizki eta jakina nire amak lan egiten zue-
nez, bada, pertsona bat etxean behar zuen oharrak eta manda-
tuak jasotzeko, garai hartan bera bakarrik baitzegoen, ez zego-
en ezta igandeak ere egingo zizkion inor71.

45
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 46

72
M. L. andreari egindako
M. L. andrearen ibilbide pertsonala ez da erabaki pertsonal baten edo bere
elkarrizketa. familiaren egoera sozio-ekonomikoaren, Basaurin inguruan zituen gehienena
baino nabarmen handiagoa zenaren, emaitza izango, bere gurasoen erabaki
baten emaitza ere izan baitzen, bere hitzez adierazita, eman ahal zieten onda-
re bakarra.
E.: Izan ere, nik gurasoei beti entzun nien. Zuek ikasten duzuena
baino ez dizuegu utziko, zuek ikasten duzuena, bada, horixe bera
utziko zaizue72.

Hori bai, presio ideologiko horrek guztiak ez zuen beti nahi zituzten ondorioak
izan. Emakume batzuentzat, gerraostean jaiotako belaunaldi berri batentzat
batez ere, mundua ez zen etxean bukatzen. Hezkuntza, gizonek jasotakoare-
kin aukera-berdintasunean egonik, itxaropenezko hodeiertza zen balizko aurre-
rapen sozialaren barruan. Guztiek ezingo dituzte familiaren presioak zentzu
honetan jartzen zituen oztopoak hautsi. Horietako askok ikasketak utzi behar-
ko dituzte, aurreko belaunaldiko emakumeek egin behar izan zituzten bezala,
eta hauen frustrazioa are handiagoa izango da, sortutako itxaropenak ere han-
diagoak baitziren. Etxea zaindu beharra emakume batzuentzako destino anke-
rra gertatzen zen, denbora igaro ahala hirurogeita hamar hamarkadan indar
handiz sortuko diren emakumeen aldarrikapenak bere egingo dituztenak. A. D.
emakumearen kasua oso esanguratsua da zentzu honetan. 1947. urtean jaio
zen Leónen eta mendiko abeltzaintza bizimodu zuen familia ugari baten
barruan, txikitatik destinatuta omen zegoen beste bizitza nahi izan zuen.
Ikasketak derrigor utzi beharra esperientzia traumatikoa izan zen eta horrek
bere bizitza behin-betiko markatuko du. Izan ere, bera bezalako nerabe baten-
tzat lan eta bizitza ezberdina egiteari uko egitea baitzen.
E.: Eremu horretan, beno, garai hartako landa-eremu guztietan beza-
la, lehen mailako hezkuntza zena bakarrik zegoen, horrek garai
hartan hamalau urtera arte irauten zuen eta..., jakina, hurbilena...,
hurbilen zegoen institutua Leonen zegoen, 100 kilometrotara dago-
ena, hortaz, bada, zailtasun handiak zeuden, batez ere ostatu har-
tzea izango litzakeenagatik…, edo, bestela, barnetegi batera joate-
ko aukera zegoen, baina bokazioa izanda jakina, hara moja edo
fraide izateko bokazioa zutenak joaten ziren, zeren eta ikastetxeko
pribatua ordaintze…, bada, garai hartan mendiko abeltzaintzak,
abelburu gutxi zituenak, eman ahal zituen baliabideak izanda...,
bada, ezinezkoa zen. Batez ere hainbeste neba-ahizpa izanda,
ezta?, gainera gure kasuan mutilak hasi ziren, mutilak hasi ziren
bertara joaten, eta ez neskak.
Eta nik denbora horretan, bada, etxean jarraitzen dut, etxeko zere-
ginak egiten eta, gure amari laguntzen diodala baserrian lan pilo
bat egiten dudala, ez zirelako etxeko lanak bakarrik. Eskola, garai
horretan utzi nuen,14 urte bete berriak nituen lehen herritik, jaio
nintzenetik atera ginenean, eta, beno, bada ezinezkoa izan zitzai-
dan…, lehendabizi ez zituztelako eskolan 14 urte baino gehiagoko

46
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 47

umeak, eta orduan, niretzat trauma izugarria izan zen eskola utzi 73
P. D. andreari egindako
behar izatea, bizitza errotik aldatu zidana. elkarrizketa.

G.: Nola bizi izan zenuen?

E.: Oso txarto, bai, bai. Beno, gaurtik ikusita momentu horretan depre-
sio larria izan nuela pentsatuko nuke. Hori ere ez, txikia nintzene-
an emakumeentzat ezberdinak ziren irakaskuntza horietan, umeak
zaintzeko, bordatzeko, ez zitzaidan inoiz bordatzea gustatu, ez zi-
tzaidan inoiz umeak zaintzea gustatu... beno, nire amak ez zidan
inoiz etxeko lan asko agindu, berak ere uste zuen hori ez zela nik
egin behar nuen lan bakarra, berari ere ikasi izana gustatuko zi-
tzaion, ezin izan zuen, eta nik uste dut hori oraindik ere mantentzen
zuela eta ez zuela nirekin erreproduzitu nahi, baina, egia esan,
irtenbide askorik ere ez zegoen73.

Hirurogei hamarkadatik aurrera gertatuko ziren eraldaketa handiek ere bere


ondorioak izango dituzte hezkuntzaren alorrean. Prestakuntza handiago eska-
tzen duten enpleguak izateko aukerak, muga guztiak daudela ere, emakume-
en prestakuntza-eskaria handitzea ekarriko du. 1970. urteko Hezkuntzaren
Lege Orokorra promulgatzea aldaketa hori ekartzen lagunduko duten neurrie-
tako bat izango da. Emakumeak hezkuntza eskuratu ahal izateak horien hez-
kuntza-maila lehen eta bigarren mailako prestakuntzari zegokionez gizonek
zutenera hurbiltzea eragin zuen hirurogeita hamar hamarkadaren erdialdean.
Nolanahi ere, ez da prozesu erraza izango. Diktadura osoan zehar hezkuntza-
ren alorrean egin zuten presioak gizon eta emakumeentzat berdinak izango
diren ikasketa-planak egitea eta aplikatzea atzeratuko du. Horiek, oraindik,
etxeko lanen prestakuntzarekin estuki lotuta zeuden hainbat ikasgai eta mate-
ria zehatzak egotea urteetan pairatu behar izango dute. Emakumeak unibertsi-
tateko ikasketetan pixkanaka sartzen joango dira “emakumeentzat” diren karre-
retan, hala nola Maisutza edo Erizaintza. 80 urteetatik aurrera bakarrik ikasge-
letan egiazko parekotasuna egongo da maila guztietan.

Ikerketa honetan elkarrizketatutako emakume gazteenen, 60 urteen hamarka-


dan jaiotakoen, esperientziak erabateko haustura markatzen du aurreko belau-
naldien hezkuntza-ibilbidearekin. E. I eta B. J. andreek eman duten lekukota-
sunen bidez, gizonezkoei eskainitako hezkuntzarekiko bereizkeriarik sentitu
gabe ikasteko aukera izan dutela baieztatu dute, bereziki aldi demokratikoan
zehar egindako erdi-mailako ikasketetatik aurrera. Hori egia bada ere, horietan
nagusia denaren esperientziak unibertsitateko ikasketak bukatu ezin dituelako
frustrazio sakona izan duela aditzera ematen du. Zuzenbideko karrera, horre-
tan itxaropen handiak jarri zituela, utzi behar izateak porrota izatearen sentipe-
na eragiten dio, familiaren aldetik, bereziki bere amaren aldetik, bere ustez,
laguntzarik eman ez izanak indartuta egongo dena. Bere kontakizunean, urte
gehiago dituzten aurreko informatzaileen lekukotasunekin alderatuta alde han-
diak badaude ere, arrazoi ekonomikoak zirela-eta ikasketak utzi behar izan
zituztenek zutenaren antzeko desengainua edo etsipena ikus dezakegu. Hala

47
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 48

eta guztiz ere, aurreko horiek ez bezala, bere destinoaren, bere erabakien jabe
74
B. J. andreari egindako
elkarrizketa. da, zaharragoak diren emakumeentzat, beste garai batean jaio ziren eta hezi
75
M. E. andreari egindako zituzten horientzat, hori ere biziki zaila izan zen.
elkarrizketa.
E.: Ezta urtebete ere, nire gurasoek ahalegin handia eginda ordain-
tzen zidatelako eta nik ikusten nuen ez nuela aprobetxatu behar
eta, azkenean, etsi nuen, orain, baina, damu zait.
G.: Hori galdetu behar nizun, Damutu al zara?
E.: Askotan, kontua da nik ez dudala berriz nigan konfiantzarik izan gai
hauetan sartzeko moduan.
G.: Momentu horretan aldi depresibo horrekin bat etorri izan ez bazen
jarraituko zenukeen?
E.: Bai, asko gustatzen zitzaidalako, eta horregatik amorru handiagoa
eman zidan, gehien gustatzen zitzaidana zelako. Ama ideia hori
burutik kentzen saiatzen zen, berak esaten zuelako abokatua bes-
teen bizitzarekin jolasten zuen pertsona zela. Berari erizaina, idaz-
karia edo antzeko zerbait izatea gustatuko zitzaion. Zerbait lightago.
G.: Tradizionalagoa zen zerbait?
E.: Bai, agian bai, nik hala sentitu nuen eta hori behin baino gehiago-
tan adierazi diot eta beti gauza bera esaten dit “nola zara”, baina
bai, bere laguntza ez nuela beraien laguntza sentitu. (...)ez nintzen
behar bezala lagundua sentitu74.

Unibertsitateko ikasketak egitea dagoeneko ez dute apainduratzat edo gu-


txiengo elitista baten etorkizuneko ezkontza on baten balizko erakargarritzat
ikusten iraganean gertatzen zen bezala, lanbide edo jarduera kalifikatua egitea
ahalbidetzen duen prestakuntzaren aldeko apustutzat baizik. Zentzu horretan
egon den aldaketa erabakigarria izan da, elkarrizketatu dugun emakumerik
zaharrenetako batek aitortu digun bezalaxe.
E.: Izan ere, lehen karrera egitea gurasoek ordaindu ahal zieten neska
batzuen esku baino ez zegoen. Eta zer ikasten zuten?, emakume-
en karrerak esaten zietenak. Hori goi-mailako klase bateko senar
ona izateko asegurua balitz bezala zelako. Emakume ongi hezia,
pianoa jotzen zuena eta frantsesez hitz egiten zuena. Baina, egun,
nire bilobak nahi duelako eta nire alaba eta biok animatu dugulako
ikasten du, bizitzan bere kabuz bizi ahal izan dezan eta ez ezkon-
tza ona eskuratu ahal izan dezan75.

Azken batean, eskola sozializatzeko gune bilakatzea gizon eta emakumeen


arteko hezkuntza-maila pixkanaka pareka dadin gehien lagundu duen eragile-
etako bat izan da. 1990. urtean Hezkuntza Sistemaren Antolamendu
Orokorrerako Legea (LOGSE) promulgatzeak hezkuntzaren bidez sexu-bereiz-
keria hedatzea desager dadin arautzat hartu zuen eta kurrikuluko eduki berriak
sartzea ahalbidetu zuen. Azkeneko urteetan egindako bidea oso sakona izan

48
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 49

da. Emakunderen Jardun Positiboaren Planak garatzeak prozesu honi guztiari 76


Honen inguruan ikusi Ugalde,
bultzada handia eman dio batera hezten duen espezialitate berriaren sortzea- M.: “El siglo de la mujer.
ren bidez: Hezkidetzako Aholkularitza eta baita Emakumearen Ikasketa Género y modernización”. In
Granja, J. L. de la y Pablo, S.
Mintegiak antolatzea ere. EHU-UPV unibertsitateak sortu duena, oso bizitza de (coords.): Historia del País
laburra badu ere, mugarri garrantzitsua izan zen76. Vasco y Navarra en el siglo
XX, Madril, Biblioteca Nueva,
2002, 373. or., eta
Eskola publikoak, hala eta guztiz ere, erregimen frankistak hezkuntza priba- Emakunde: Cifras sobre la
tuaren alde baztertu eta gutxietsi zuenak aldaketa izugarri handiak izan ditu situación de las mujeres y los
hombres en Euskadi,
azkeneko urteotan zehar. Emakumeak bereizten zituen moral arkaiko eta atze- Emakunde, Vitoria-Gasteiz,
rakoia doktrinatzea desagertu da eta horren ordez erabat bestelakoa den ego- 1999.
era dago. 70 hamarkadaren erdialdetik aurrera gertatu den sekularizazio-pro-
zesua, Eusko Jaurlaritzari hezkuntza-eskumenak eskualdatzea, eskaintza pri-
batu handia edo Irakasle eskolaren karrera modernizatu izana aldaketa horiek
ekarri dituzten eragileetako batzuk izan dira. Horrek emakumeak hezkuntza-
maila guztietan egon daitezen lagundu du, unibertsitatean, gainera, gizonak
baino gehiago direlarik, hala proportzioan nola errendimendu akademikoetan.

49
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 50
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 51

Eliza Ama Santa

Hainbat neska jaunartzea egiten 1960. urtean. UPV-EHUko Historia Garaikidearen Sailaren Artxiboa.

Tradizio judu-kristauaren nabarmen sexista eta patriarkala den izaera Eliza 77


Honen inguruan ikusi,
katolikoaren nortasun-ezaugarrietako bat izango da ia bere historia hasi besteak beste, Aler Gay, M.
zenetik. Katolizismoak ez du, baieztatu duten bezala, patriarkatuaren L.: “La mujer en el discurso
ideológico del catolicismo”. In
enbrioi-osagai ideologikoa emango, baina halere, kultura patriarkala sendo- Nuevas perspectivas sobre la
tzeko eta legitimatzeko bide eraginkorrenetako bat da77. Emakumearen kon- mujer, Diziplina arteko
Ikerketako Lehenengo
tzepzioak gizonarenaren aldean beti bigarren mailako tokia izango du, bere Jardunaldien Aktak, honek
destinoa ezkontza, familia eta etxea izango dela. Horren bidez emakumeek aipatua, Arriero Ranz, F.: aip.
oh., 223. or., Moreno Seco,
gizartearen balio tradizionalekin ederki bat egingo duten rolak bere gain har M.: “Mujeres y religiosidad en
ditzaten saiatuko dira. Horrela, Elizak erakunde sozialak –eta jarraian ikusi- la España contemporánea”.
ko ditugun politikak bezalakoak– legitimatzen dituen tresna boteretsuarena In Caporale Nieves, S. eta
Montesinos Sánchez, N.
egiteaz gain, emakumea menpean izateko mekanismo ideologiko landua ere (ed.): Reflexiones en torno al
bada. Erakunde honek emakumea sozializatzeko prozesuan Espainia beza- género. La mujer como
sujeto de discurso, Alacant,
lako estatu batean, oso tradizio konfesional handia duena, izan duen eginki- Alacanteko Unibertsitatea,
zuna erabakigarria izango da. 2001.

Zentzu horretan, beste esparru batzuetan ere gertatuko den bezala, 1931. urte-
an II. Errepublika aldarrikatzeak mendeetan zehar emakumearen estatusa
zehaztu zuten balore tradizionalekin haustea ekarriko du. Dena den, haustura
hau zaila bezain laburra izango da. Erregimen frankista indarrez ezartzeak eta
balorerik tradizionalenak aldezteak, bai sozialean nola politikoan edo morale-
an, emakumeei aspektu guztietan atzerapena ekarriko die. Mendeetan zehar
elizak emakumeari buruz zuen diskurtsoa zehaztu zuten planteamendu atzera-

51
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 52

78
Ikusi, nazionalkatolizismoari
koiak nazional-katolizismoaren kontrol ideologikoak indartuta egongo dira78.
buruzko beste ikasketen Errepublikaren aire berriak sustatzen saiatu ziren ezagutza eta norberaren
artean, Botti, A.: Cielo y sexualtasunaren eskuragarritasuna emakumearen toki naturala etxea eta fami-
dinero. El nacionalcatolicismo
en España (1871-1975), lia izan behar zirela aldarrikatzen zuen ideologiak erabat zapuztu zuen.
Madril, Alianza, 1992. Tusell, Ezjakintasuna eta garbitasuna berriz ere guztiz baztertzailea den egoera beti-
J.: La dictadura de Franco,
Madril, Alianza, 1988. kotuko duten armak izango dira.
Hermet, G.: Los católicos en
la España franquista, 2 bol., Panorama honen aurrean, emakumeen hezkuntza, bere harreman sozialak,
Madril, Siglo XXI, 1986, eta
Euskal Herriari buruz, eta azken batean, eguneroko bizitza osatzen duen sare edo egitura osoa,
Sánchez Erauskin, J.: Por bekatuaren kontzeptuak markatutako moral baten kontrolpean egongo dira.
Dios hacia el imperio.
Nacionalcatolicismo en las
Proiektu honetan elkarrizketatu dugun emakumeetako batek grafikoki adierazi
vascongadas durante el duen bezala: dena bekatua zen, guztia erabat. Presioak emakumeen kontzien-
primer Franquismo (1936- tziak inarrosiko ditu, ezarritako orden morala zalantzan jartzen duen edozein
1945), Donostia, Ed. Kriselu,
1994. jarreraren –edo susmo hutsaren– aurkako ingurunea sortuko duela.
79
N. L. andreari egindako Emakumeen unibertsoa izugarri murriztuko da. Etxea eta eliza bere gune baka-
elkarrizketa rrak izango dira ia eta hezkuntzak, dagokion atalean aztertu dugun bezala, bi
80
Ekitaldien zerrenda zabala horiek emakume idealaren funtsezko helburuak eta aspirazioak direla azpima-
bezain deigarria izango da.
Misio Sainduez, rratuko du. N. L. andrearen kontakizunak jasotako hezkuntzak bere garaiko
gurutzetakoez eta gaueko nerabeengan izan zuen eragin handian sakontzea ahalbidetzen duten hainbat
adorazioez gain,
eukaristiazko adierazpenak, klabe ematen ditu. 1925. urtean langileen familia batean sortu zen basauriar
ariketa espiritualak, Mariaren honen bokazio erlijiosoak bere gaztaroan abituak hartzera eraman zuen.
hilabetea, prozesioak,
erretiroak, hilabeteko
Erabaki hori, bere lekukotasunaren bidez adierazten duen bezala, erregimenak
aurreneko ostiralak, sustatzen zuen ereduaren aurrean aukera eskasak uzten dituen hezkuntza
eskumuinak, hirurrenak, horren emaitza izan zen. Ama edo moja. N. L. andreak garai horretako nera-
bederatziurrenak,
erromesaldiak, Jesusen beentzat zeuden aukerak horrela laburtzen ditu. Bere hitzak, etsipen predesti-
Bihotzaren monumentuak, natuaz gainezka daudenak, emakume idealaren adibidea dira: emakume
parrokiako arropak,
zaindariaren jaiegunak, lagunkoia, besteak zaintzeko prest beti dagoena, men egitearen eta gorputz
tronurapenak eta ekintzen eta arima aritzearen adierazpide nagusia.
abar luze bat ere egongo
dira. Honen inguruan ikusi E.: ... uste dut emakumeari ama izateko hezi zaiola. Lehendabizi moja
Folguera, P.: “El Franquismo.
El retorno...” aip. oh., 530. or. izateko... lehen ikastetxeetan ematen zuten lehen heziketa zen…
moja joateko zena. Normalena, noski... uste dut inork ezin didala
ezetz esan. Baina hori ez bada, bada, ama izateko.
G.: Ama...
E.: Umeak zaintzeko… aiton-amonak zaintzeko ama…, hau da…
horrela eta etxean. E... nola esaten zaio horri... “hanka hautsita eta
mahaiari lotuta”, edo ez dakit zer gehiago...79

Adierazi dugun bezala, erlijioa bere borondatez edo goitik hala aginduta espai-
niar guztien eguneroko bizitzaren funtsezko zutabeetako bat izango da.
Praktika erlijiosoak neurri batean, gerraren gabeziak ahaztea ez bada, espiri-
tualaren, fedearen eta etsipen kristauaren unibertsoan babesa hartzea ahalbi-
detuko duten gizarteratzeko nolabaiteko modua izango dira. Misioek, guruzpi-
deek, prozesioek eta adierazpide erlijiosoen abar luze batek berrogei eta berro-
geita hamar hamarkada zailetan zehar egin zezaketen gizarte-bizitza bakarrean
egundoko eragina izango dute80. Basaurik ez dio dinamika honi ihes egingo.

52
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 53

Udal artxiboa begiratzen baldin badugu, bi hamarkada horietan zehar ekitaldi 81


Sánchez Erauskin, J.: aip.
erlijioso asko eta asko egon zirela egiaztatu ahal izango dugu, elizak botere oh.
politikoa zilegi egiterakoan eginkizun nabarmena izan zuela baieztatzen dugu- 82
Azcona, J. M., Bilbao, M. eta
Etxebarría, T.: aip. oh., 421.
la. Erlijiotasun berriak hemen penitentziazko eta medeapenezko espiritu baten
or.
tonuak nabarmentzen ditu, matxinatuen aurrean izan zuten erresistentzia 83
Honen inguruan ikusi Blasco
armatuarekin zerikusi handia duena81. Hori erakusteko herri honetako udalak Herranz, I.: “Las mujeres de
Bilboko artzapezpikua zen Casimiro Morcillo jaunak 1950. urteko irailaren 8an Acción Católica en el primer
Franquismo”. In Tiempos de
egin zuen bisitaren karietara egin zituzten protokolozko ekitaldiak nabarmendu Silencio. Frankismoari
ahal ditugu, Basauriko bizitza erlijiosoaren egoera ikusteko egin zuena. Bisita buruzko Ikerlarien IV.
Topaketaren Aktak, Valentzia,
hori Begoñako Jainkoaren Amaren irudia koroatzearen berrogeita hamar urteu- FEIS, 1999ko azaroaren 17-
rrena ospatzeko baliatu zuten, bera delarik Bizkaian ospetsuen eta maiteen 19an, 158-159. or., eta egile
beraren: “‘Tenemos las armas
den izenetako bat, eta garbitasun eta entregaren ideala ordezkatzen duena82. de nuestra fe y de nuestro
amor y patriotismo; pero nos
falta algo’. La Acción Católica
Eliza eginbehar honetan emakumeak ingurune zehatz batean sozializatzea de la Mujer y la participación
erraztuko duten zenbait mekanismoz baliatuko da. Ekintza Katolikoa ere política en la España del
primer tercio del siglo XX”. In
tresnarik eraginkorrenetako bat izango da. 1919. urtean erakunde hau sortu Historia Social, 44. or., 2002,
zuten elizaren hierarkiak mundu industrializazio berriak emakumeengan 3-20. or., Moreno Seco, M.:
zituen eragin sozialak zirela-eta kezka bizia zuelako. Primo de Rivera dikta- “Mujeres y religiosidad en la
España Contemporánea”. In
duraren garaian erakundea izugarri garatu eta zabaldu zen. Aldi horretan Caporale Nieves, S. eta
prestakuntza eta apostolutzako zereginak egiten zituzten eta Errepublika iri- Montesinos Sánchez, N.
(arg..): Reflexiones en torno
tsi zenean emakumeen erakunde katolikoek mobilizatzeko guneak eratu al género. La mujer como
zituzten eta horietan oinarrituta Herri Ekintzaren adarrak eratu zituzten. sujeto de discurso.
Alacanteko Unibertsitatea,
Ekintza Katolikoko emakumeek Gerra Zibilean zehar izan zuten partaidetza Alacant 2001. Moreno Seco,
matxinatuen alde agertu ziren bestelako emakume-taldeek izan zutenaren M.: “De la caridad al
oso antzekoa izan zen. Francoren soldaduek garaipena erdietsi eta erregi- compromiso, Las mujeres de
la Acción Católica (1958-
men diktatoriala ezarri ondoren Espainiako Ekintza Katolikoaren oinarri 1968)”. Alacant 2003,
berriak aldarrikatu zituzten, eliza katolikoaren hierarkiaren eta Estatu Jatorrikoa makinaz idatzita.
Frankistaren harreman berria baieztatzeko balio izan zutenak. E.K. erakun- 84
Blasco Herranz, I.: “Las
mujeres de Acción Católica
dearen estatutu berriak gerran eta errepresioan izandako garaipenak arma en el primer franquismo”...
eta bortxakeria politikoaren bidez lortu zutena hezkuntza eta moralaren aip. oh., 161. or.
esparruan ere osatzeko bide zabala uzten zuen83.

E.K. erregimenaren aurreneko bi hamarkadetan zehar erregimenaren tresnarik


ospetsuen eta eraginkorrenetako bat izan zen gizartea, baita esparru pribatuan
ere, kontrolatzeko eta mugatzeko helburuan. Azken esparru honetan erritu
katolikoa berrezartzea erakundearen funtsezko funtzioetakoa izango da.
Ohitura kristauak, hala nola familian arrosarioa otoitz egitea, mahaia bedein-
katzea edo etxean Jesusen Bihotza bedeinkatzea, berriztatzeko eta garbitzeko
kanpainak Espainiako familien eguneroko ohituren buru egongo diren keinu
sinboliko garrantzitsuak izango dira. Emakumeak zuen eginkizuna, familiaren
egonkortasun eta batasunaren bermatzailea, moral katoliko pribatuaren zain-
tzailea dela alegia, ez zen inolaz ere berria elizaren diskurtsoan. Hala ere,
Estatuak horiek behin eta berriz erabiltzea, familia eta jaiotza-tasaren aldeko
politikak zilegi egiten dituen oinarri ideologikoa delarik eta ezkondutako ema-
kumea lan-merkatutik ateratzea, ordea, bai izan zela zerbait berria84.
Erakundea beraren barneko dokumentuek horrela baieztatzen zuten.

53
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 54

85
Ibidem.
E.K.ren emakumeak egiten duen apostolutza ederra eta handia izango
86
Girado Lara, I.: “La Juventud
da, baina premiazkoenak, eraginkorrenak eta garrantzi handikoenak
Femenina de Acción Católica familia berriz kristautzea eta bere orden dibinoa dela-eta dagozkion
(1926-1936)”. In Iglesia y
religiosidad en España.
balio espiritualak konkistatzea izango dira85.
Historia y archivos, I. bol.,
Anabad, Guadalajara, Berrogei eta berrogeita hamar hamarkadetan zehar erakunde honek ahalegin
Gaztela-Mantxa, 2002, 379- handiak egingo ditu ezkontza aurreko prestakuntzan, horren helburua gazteak
395. or., Montero, F.: El
factor católico en los parrokiako ikasketen ikastaro eta zirkuluen bidez, azalpen-foiletoak heda-
antecedentes de la Guerra tuz,…etab. ezkontzarako prestatzea zen86. E. S. andreak bere belaunaldiko
Civil, I. bol., Valladolid,
Gaztela eta Leon, 1988, 147- emakume asko erakunde honetan sartzera eraman zituzten arrazoiak aditzera
180. or. eman dizkigu, horiek bi ziren nagusiki: Alde batetik beste emakume batzuekin
87
E. S. andreari egindako biltzeko beharra eta, bestaldetik, gai zehatzen batekiko interesa, hezkuntza
elkarrizketa.
sexualarekiko esaterako. Dena den, azken hori gazteen artean zalantza gehia-
go eta beldur handiagoak sortzen lagunduko duen modu batez emango dute.
E.: (...) gu ez garela inoiz esan... Baina tira, ni gure etxera etorri ziren
eta jardunetara joan nahi nuen galdetu zidaten neska haien bidez
joaten hasi nintzen..., eta, bada, lagun horiek egin nituen..., eta San
Migeleko jendearekin ibiltzen hasi nintzen, mezatara joaten zirene-
takoak ziren..., eta garai hartan gauza asko ere ez zeudenez...,
arrosario otoitz egitera joan baino ez. Gazteria Langile Kristauan,
J.O.C. izenekoan sartuta egon nintzen,ondoren taldeko buru izan
nintzen, egiten genuen..., baina jardunak derrigorrezkoak ziren, e?87

Zirkulu edo talde-mota horietan zabaltzen duten emakumearen eredua elizak


urte horietan zehar aldeztu zuen idealaren araberakoa izango da: Ama esane-
koa, bere senarra eta seme-alabak zaintzen dituena. Emakumea horretan
sexu-zirrara edo atseginik gabe ageriko da. Sexuaren helburua ugaltzea bes-
terik ez da izango. Arlo horretan egiten duten erakustaldi oro berehala errepri-
mitu eta estigmatizatuko dute. Bekatuaren itzala eta infernuaren zigorra gazte-
en kontzientzien gainean egongo da, horien artean haragietan ia nabaritu ahal
izango duten ikara zabalduko dela.
E.: Ni horretaz oroitzen naiz, pasarazi ziguten izua, izugarria zen..., ni
ez naiz praktikantea, e?, egia esan ez naiz ez, baina ez diot eliza-
ri barkatzen, ez diot barkatzen. (...) Ez diot Elizari barkatzen “infer-
nura joango zarete, betiko erre egingo zarete...!” eta horrelakoak
esatea, ni beti suaren, beroaren eta horren guztiaren beldur izan
naiz..., ni etxera joaten nintzen eta esaten nuen, “jainko maitea…”

Eta, hala ere, bekatua eta betiko zigorra gazte haiek guztiz “naturala” zen modu
batez onartu zituzten, informatzaileak berak gogorarazi duen bezala, eta horre-
taz denborarekin eta beraien esperientzien bidez bakarrik askatuko dira.
G.: Horrek frustrazioren bat eragin al zizuen?
E.: Bada frustrazio ez, logikotzat hartzen genuelako, besterik ez
genuelako ezagutzen... Ni orain da frustrazioa dugunean. Orduan
bizitzen ari ginenez momentu horretan..., orain da bizitzaz frustra-

54
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 55

zioa sentitzen dudanean... Ni orain konturatzen naiz...,Elizaren 88


Ibidem.
gauza askotaz konturatzen naiz, gauza askotaz..., Elizak egin due- 89
U. M. andreari egindako
naz, nola..., ikaratuta..., eta horretaz gain, apaizek, egin dutena, elkarrizketa.
hemengo gazte jendearekin, eta denak..., nik orain dakidalako88.

Esperientzia pertsonal horixe bera izango da emakume asko sozializatu gabe-


ko erlijiotasuna, pertsonala, bere sinismenetan oinarritua, eta aldezten zuen
ideologia sozial eta politikotik aldendua eraikitzera eramango duena. Horixe da
U. M. andrearen kasua, San Migel auzoko baserri batean jaio zena, tradizional,
katoliko, praktikante zen eta ideia nazionalistak zituen familia batean. Gerraren
esperientzia traumatikoak bere sinismenei eragin beharrean nazional-katolizis-
moak bultzatutako ereduari eragin zion. Agintarien aldetik bere amak jaso zuen
jazarpena eliza ofizialetik aldentzearen arrazoi nagusia izan zen, horrek ez
zuela inolaz ere erlijiotasun sakona praktikatzen jarraitzea eragotzi.
G.: Erlijiosoak izan al zarete?
E.: Nik mezatara joateari utzi nion, baina fedea, inoiz baino gehiago.
Mezatara joaten den jende hori guztia, joaten diren eta beti klero-
az, elizaz gaizki hitz egin duten eta gero egunero komulgatzera joa-
ten diren horiek guztiak bezain katolikoa naiz, beno fede handia
dudala alegia. Bakoitzak komeni zaion moduan hartzen du, politika
bezala, eta Jainko bera da eta lehen bekatua baldin bazen orain
ere bai. Oso katolikoak, ama egunero joaten zen mezatara. Eta
egun batean etxea miatu zuten eta ama espetxera eraman zuten
esaten zutelako gorriek gerra irabaz zezaten otoitz egitera joaten
zela. Begira ze txorakeriak, gainera gorra zen oso. Esan daiteke,
baina ezin daiteke esan, ulertzen didazu, ezta. Eta horrelakoak.
G.: Eta zuen amak hezkuntza katoliko hori zuei igortzen al zizuen?
E.: Bai, bai, Eta nik barruan sentitzen dut, eta gauero gaixoen alde,
sufritzen dutenen alde, presoen alde otoitz egiten du, eta baita goi-
zean ere. Hori bai, mezatara ez naiz joaten, gustatu ez zaizkidan
gauza asko...ikusi ditudalako89.

U. M. andrearen kasua ez da bakarra izango, baina bai gerraostearena beza-


lako egoera batean egon zen esanguratsuenetako bat, egoera horretan gizon
eta emakume nazionalista (eta ez nazionalista) eta katoliko askok bere erlijio-
tasuna eta irabazleen ideiak ordezkatzen zituen eta gerra egiazko gurutzada
baten zatia izango balitz bezala hartzen zuen eliza ofiziala uztartzea bezalako
tragedia pertsonalari aurre egin behar izan zioten.

E. M. L. andrearen esperientzia ere aldentze horren adibide bikaina ere bada, ez


hainbeste erlijio katolikoari edo elizari dagokionez nola hainbat portaeren aurre-
an eta bereziki horrekin lotutako erakunde batzuek izan duten eginkizuna, aipa-
tutako Ekintza Katolikoa esaterako. Erakunde horrek jarduera hezitzaileak eta
laguntzako izaera duten bestelako batzuk batera egin zituen, bertan behartsuei
emandako laguntza, janari eta arropako loteak banatzea,…etab. sartzen zirela.

55
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 56

90
M. L. E. andreari egindako
E.: ...ni Mariaren Alaben kide nintzen. Ez nintzen inoiz joaten
elkarrizketa baina kide nintzen. Orduan apaiza esaten zizuten. Ni ez naiz
91
Erlijioaren aurkako obrerismoak inoiz izan. Horrekin betetzea gustatu izan zait, baina hara joa-
sakonean markatutako kultura zuten
teko eta ondoren atera eta jendea kritikatzen hasteko, bada,
hainbat eskualdetan 20 eta 30eko
urteetan zehar, elizaren eginkizunak ez ez nintzen joaten.
zion gizon eta emakumeen eguneroko
bizitzaren ibilbideari eragitea ia lortu. P.
andreak, 40ko urteetan Leonen jaio G.: Haiek egiten zuten lana zein zen?
zenak, ezin hobeki deskribatzen du
askatasun-oasi txiki horietan
emakumeen egoera nolakoa zen, E.: Beno, ekintza katolikoek ez zutenari lagundu behar omen zio-
horietan erlijio ofizialaren presentziak ten, baina ekintza katolikokoa ikusi dugunok ez dugu hori
ez zuen inoiz arauetatik kanpo
mantendu ziren kode eta praktikek
sinesten.(...) Hemen ingurura ijito batzuk iritsi ziren eta
osatutako ohituren normaltasuna zelaian jarri ziren... Hark lau seme-alaba txiki zituen, eta sena-
nabarmen aldatzea lortu izango. rrarekin eta neba batekin bizi zen. Nire ama joan zen eta
E.: Nolanahi ere, nik uste...,
bizimodua nekazaritzatik gehiago berak umetxoa izan zuen eta gure ama etorri zenean honakoa
ateratzen zuten inguruko beste esan zuen: zerbait egitera noa ez dutelako deus, ezer ez.
herri batzuetako egoeran aldeak
ikusten nituen, baina eskualde Beno, bada, guztientzako arropatxoak prestatu genizkien, jaio
lauagoa zen, ez zuen zerikusirik berrientzako arropatxoak amak beti izaten zituelako. Kontua
goiko mendiarekin eta meatze-
eskualdeekin, horietan
da batzuei eta besteei eskatuta, eta amak esan zien, Ekintza
emakumeek meatzean lan egin Katolikokoak diren leku honetara joan txartelen bat edo jana-
zuten…, bestelako eginkizuna ria edo dena delakoa ekar diezazuten, horiek ere ezin zutela-
izana zuten eta, hori ere
nabaritzen zen, ezta…, adibidez, ko lanik egin. Eta joan ziren eta zaku handia eraman zieten.
emakume guztiak ez ziren Gure amak uste zuen haragia edo antzeko zerbait zela eta
mezatara joaten , ezta hurrik
eman ere, jendeak ez zuen belorik biharamunean denak gaixotu ziren. Gure ama bisitatzera joan
eramaten Kontzilioaren aurretik, zen eta mutil gazteari batez ere. Ea zer jan zuten galdetu zien
eta beste gauza asko ere meatze-
eskualdeetan ez zituzten egiten...,
eta salda egiteko gantz-zakua zen, hezur batzuk zituena.
bueno, bada, emakume asko ere Gure ama haserre bizian jarri zen. Gaizki zeuden. Ondoren
ez ziren ezkontzen, batez ere osagileak errezeta egin zien eta ongi jarri ziren.Garai hartan
askotan gertatzen zen beste
meatze batzuetatik zigortuta horixe zen lana. Baina harategian erosten zituzten okel onak
zetozen gizonak, beti gizonak eta arrautzak zeinek hartzen zituen?, Horixe da guk esaten
ziren, agertzea, pentsatzen dut
arazo politikoak zirela kausa genuena, erosten zituztelako eta nik garai hartatik ez dut ez
batzuetan, eta beste batzuetan ekintza katolikoan ezta horrelako ezertan ere ez sinesten.
moraltasun-kontuak zirela kausa...
Hortaz zigortutako gizon asko
Benetan laguntzen duen jendearengan sinesten dut90.
bertaratzen ziren eskualdea zen
eta, oro har, banatuta edo
emakumerik gabe zetozen gizonak Horrek ez du esan nahi elizak esparru guztiak hartzea lortu zuela. Esparru
ziren , orduan, ezkontzarik gabeko publikoan izan zuten presentzia agerikoa eta begi-bistakoa izan zen, baina
elkarketak eta seme-alabak
ezkontzatik kanpo ere askotan baita kasu horretan ere, bere eraginak izan zuen garrantzia zehaztu behar
gertatzen ziren... dugu. Gerraostean ezarri zuten kontrol ideologikoa eta egin zuten errepre-
G.: Hortaz, Nolabaiteko
haizukortasuna al zegoen?
sioa, eta baita tokiko agintarien aurrean, baita elizakoen aurrean ere, porta-
E.: Bai, bai, gainera, apaizak ez zuen era onaren plantak egin beharra edozein motako ekintza erlijiosotan fededu-
eragin handirik herriaren morala nak masiboki parte hartzearen arrazoietako batzuk izan ziren. Bestaldetik, ez
zenaren gainean, jendeak bere
kodeak zituen, baina apaizak oso dugu ahaztu behar Estatuko beste eskualde batzuetan zegoen antiklerikalis-
eragin txikia zuen. Guardia moaren aldean, Eliza katolikoak Euskal Herrian tradizio eta legitimitate han-
Zibilaren kuartelik ere ez zegoen,
urrutiago zegoen beste herri dia zuela, gerran zehar ere mantendu zena agintari nazionalistek hala onar-
batean zegoen eta, oro har, tu zutelako91. Horrek guztiak disidentzia adieraztearen beldurrak hartzen
meatze-eskualdeetan sartzen ez
ziren gehiegi ausartzen.
zuen nolabaiteko adostasun sozial horren antzezpenean zuzeneko eragina
izan zuen.

56
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 57

Igandeko meza eta lehen deskribatu ditugun beste ekitaldi asko ere elizarekiko 92
Ikusi honen inguruan Pablo,
eta, hedaduraz, erregimenarekin duten atxikimendua egiaztatzeko termometroa S.: “La iglesia”. In Granja, J.
izan ziren. Ohitura zuzenen, ordenako pertsonen garrantzia ezinbestean eliz L. de la eta Pablo, S. de
(koord.): aip. oh., 310. or., eta
ospakizunetara joatea da, berau zorrotzagoa izango da emakumeen artean gizo- García de Cortazar, F. eta
nen artean baino, azken horiei nolabait esateko horietara hainbestetan ez joatea Fusi, J. P.: Política,
nacionalidad e Iglesia en el
baimentzen zaiela. Emakumeak orden morala ordezkatzen du eta familian berau País Vasco, Donostia,
zaintzeko ardura du. Gizonak lan egiten du eta hori dela-eta, horrelakorik ez Txertoa, 1988.
betetzea emakumearengan baino onargarriagotzat dute, eliz ospakizunetara joa- 93
M. L. E. andreari egindako
elkarrizketa.
tea adibidez. Horrek guztiak erlijiotasun apaingarri eta handia agertzeak marka- 94
J. A. P. andreari egindako
tutako moral publikoa eratzea ekarriko du, hori ez da beti fededunek bizitza pri- elkarrizketa.
batuan ematen dioten egiazko zentzuarekin bat etorriko92. M. L. E. andreak,
Basaurin 1929. urtean jaiotakoak, katolikoa da eta talde katoliko batzuetan,
Mariaren Alabak taldean esaterako, parte hartzen duenak, eliz ospakizun horie-
taz eta horien arrazoiez duen inpresioa labur badu ere deskribatu du, proiektu
honetan elkarrizketatu ditugun emakume gehienek dutenekin bat datorrena.
G.: Oso gizarte erlijiosoa al zen?
E.: Beno, ez zen. Bai, jendea mezatara eta prozesio eta horietara joa-
ten zen, baina jende asko besteek ikus zezaten joaten zen, nik
askotan esaten nuelako “hona etortzen dira eta ondoren auzokoa
zanpatzen ari dira”, baina beno...93

Nolanahi ere, egia da elizak zabaldu zituen mezuek, moral publikoarekin lotuta
daudenek bereziki, hainbat ohitura eta jarreretan disuasio-eragina izan zuela.
Dantza eta zinemetan izaten zuten portaera adibidez, berau berriz ere aipatuko
dugula aisiari eta generoko harremanei buruzko atalean, sexu-jarrerak, baita lo-
tsati eta begiratuenak ere, kanporatzea eragotziko duen agindu moral batzuek
mugatuta egongo da. Baina bizitza publikoaren beste orden batzuetan bezalaxe,
gizon eta emakumeek ez dute zorroztasun bera izango. Gizonarentzat, gizon-iza-
eraren berezko gehiegikeria naturala balitz bezala, baimenduta edo barkatuta
dagoena, emakumeen kasuan promiskuitate-agerpentzat hartzen zuten eta
horregatik prezio handia ordaindu beharko dute: agindu eta konbentzionalismo
zerrenda luze batek osatutako komunitate moraletik kanporatuko dute.
E.: Ukitzea edo dantzan apur bat hurbil zedin uzten baldin bazenuen,
markatuta zeunden. Emagaldua zinen eta guztiek bazekiten. Leloa
jartzen zizuten eta jai zenuen94.

Kontrol hori esparru publikora eta gazteen arteko harremanetara edo gorteia-
tzeko praktiken esparrura zabaltzeaz gain, ezkontzaren beraren barruan ere
gertatzen zen. Sexualtasunari eta bereziki jaiotza-tasaren kontrolari buruzko
atalean ikusiko dugunez bekatua sexu-harremanetan ere egon zen.
Elkarrizketatu ditugun emakume ezkondu gehienek, 60 urte baino gehiago
dituztenek, beraien sexu-harremanak bekatuak balira bezala, edozelan ere,
haurdun utziko zituzten bekatuak balira bezala aipatzen dituzte. Egoera orain-
dik mingarriagoa gertatuko zaie elizaren portaeretan moral bikoitza ikusten
zuten emakumeei. E. S. izenekoak eman duen lekukotasunean bere belaunal-

57
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 58

95
E. S. andreari egindako
diko emakume guztientzat eta berarentzat zehazki bai elizaren egitura ofiziala-
elkarrizketa. ren barruan nola bere hurbileko inguruneko zirkulu batzuetan zeuden hainbat
jarrerak beraiengan kontradikzioa eragiten zuela adierazi digu, horrek urteak
igaro ahala moral ofizialetik pixkanaka aldentzea ekarriko duela.

E.: Beste egun batean lagun baten semeak kontatzen zidan “ni gogo-
an dut aitortzera joaten nintzenean, eta sartzen gintuzten...” bada-
kizu mutilok gortina haietan sartzen gintuzten..., eta “niri apaizak
musu ematen zidan” zioen mutilak, kontatzen zidan bere gurasoak
hemen oso erlijiosoak izan direla... Eta berak dio “Edurne, orain
konturatzen naiz..., ni X... jaunak musukatzen ninduen”, esaten
zidan..., eta... Zergatik sartu behar zituzten mutilak gortina horien
atzean..., zergatik...?, horien artean ustelkeria handia zegoelako...,
ikaragarria, ezta? Eta ni orain horretaz konturatzen naiz. Eta gero
neskak hemen..., adibidez,bi lagunkide berri etortzen ziren, garai
hartan apaiz gazte berri asko etortzen zirelako..., eta jendea...,
neskei lerdea zeriela egoten ziren apaizekin..., apaizek morbo han-
dia ematen zutelako, e!? Ez da broma, e?, apaizek, sotana horiek
zeramatzatela..., morbo handia ematen zuten..., eta emakumeak
orduan..., ez dakit zenbat neska moja joan zen, gero erdia, beno
erdia ez, %99 atera zen. Atera ziren gero ez zutelako hori guztia
agoantatzen..., baina horietako asko moja eraman zuten... Eta
ondoren, bada, atera dira, baina nik uste dut apaizez maitemindu-
ta zeudela, e? Ziur nago horretaz. (...)- Apaizez maiteminduta zeu-
den, 24, 25... urteko gaztetxoak etortzen zirelako, oso gazte lerde-
nak zirela oroitzen naiz, eta garai hartan sotana hor eta liburuxka
eta hori guztia zeramatela..., eta hori, bada, ni horretaz oroitzen
naiz. Jakina, ez zuten esaten apaiza gustuko zutela, ezta hurrik
eman ere, baina bertatik ateratzen ez zirela ikusten zen, e? Nik
apaizaz maiteminduta egon den jende heldua ere, helduago ba-
tzuk, berrogei urte baino gehiago dituztenak..., ezagutzen ditut, guk
hogei urte inguru genuen, e? Hortaz, baita jende heldua ere egon
da apaizaz maiteminduta, eta hori egia da. Eta hemen etorri ziren
apaiz gazte asko egon dira, beno...95

Uste hauek ez zuten elizarekin kritikoak ziren pertsona edo zirkulu zehatz ba-
tzuetan bakarrik eraginik izango, baita bere kide batzuengan ere baizik. L. M.,
Basaurin 1925. urtean jaiotakoa, moja misiolaria izan da eta bizitza erlijioari
buruzko esperientzia sakona du. Bere lekukotasunean praktika hauek azken bi
hamarkadetan zehar gertatu den bokazio-krisian eta gizartean pixkanaka egon
den sekularizazioan izan zezakeen garrantzia nabarmentzen du.

E.: ..zentzu horretan prestakuntza txikia dudala uste dut.... eta hori da...
Jesukristok ez zuela apaizgoa gaur egun dagoen bezala eratu.
Apostoluak ezkonduak..., ezkongabeak..., alargunak edo edozein
gauza izan zitezkeen, eta hau guztia Elizak suntsitu du... Jesukristok
ez zuelako horrela ezarri. Orduan... zer gertatzen da... hiri batzue-

58
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 59

tan... Espainiako eskualde-alderdietako batean, ezkongabeen seme 96


Mateos, A. eta Soto, A.: “El
asko daudela..., apaizenak izan daitezke... (...) Hori ere posible da... final del Franquismo, 1959-
apaizenak. Eta, desbideratze asko ere badaude, baita ezkonduta 1975. La transformación de la
sociedad española”. In
dauden emakumeekin ere... apaizenak... e... baina Eliza ernatu dela- Historia de España, 29. or.,
ko, eta esan didatenaren arabera..., oso zirkulu txikitan komentatzen Madril, Historia 16, Temas de
hoy, 1997, 77. or.
dutenaren arabera… uste dut Vatikanoan gertatzen dena ikusi behar- 97
Ikusi Barroso, A.: Sacerdotes
ko genukeela...Hori esateak min ematen du (...): Min ematen du... niri bajo la atenta mirada del
ez dit batere graziarik ematen. Nik uste dut nahiko zuzena, autentikoa Franquismo. Los conflictos
sociopolíticos de la iglesia en
den pertsona naizela, eta Eliza dena baino autentikoagoa izan dadin el País Vasco desde 1960 a
gustatuko litzaidake. Pertsona batzuek esaten dute... bada leku 1975, Teologia eta
pastoraleko Elizbarrutiko
horretan... egin dituzten indusketetan umeak aurkitu dituztela esaten
Institutua, Bilbo, Descleé de
dute..., ikastetxeetan..., komentuetan..., hau zintzotasun osoz esaten Brouwer, 1996.
dizudala... ikaragarria da, izugarria. 98
Honen inguruan ikusi Pérez
Pérez, J. A.: Los años del
acero. La transformación del
Gai moralak denborarekin, batez ere hirurogei eta hirurogeita hamar urteetatik mundo laboral en el área
aurrera eliza ofiziala eta azkar aldatzen ari zen gizartea aldentzen joan zitezen industrial del Gran Bilbao
eragingo zuen. Baina aldaketok elizaren barne-egiturari berari ere, esparru (1958-1977). Trabajadores,
convenios y conflictos, Madril,
guztietan, ohitura moralei buruzko diskurtsoetatik errepresioaren salaketara, Biblioteca Nueva, 239-243. or.
eragingo diote. Vatikanoko II. kontzilioan hartu zituzten erabakiek sustatu zituz-
ten aire berriek edo Mater en Magistra bezalako entziklika berrien edukiek ez
Espainiako elizaren hierarkian, berau Erregimenari atxikia eta berarekin identi-
fikatuta zegoelako, baina bai erakunde honen oinarrietan erreakzioa eragin
zuen, ondorioz, oinarri horiek pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen
alde agertuko ziren. Aldeak hausturak bilakatzen joan ziren. Horri dotrina
ezberdin interpretatzeak eta aplikatzeak laguntzeaz gain, beste belaunaldi
batekoa izateak ere lagunduko dio96.

Aldaketa horiek talde eta zirkulu katolikoei ere eragingo diete. Berrogei urteen
Ekintza Katoliko paternalista, elizaren hierarkiaren ildo ofizialari eta erregimen
frankistaren diskurtso politikoari atxikiak gizarte-arazoekiko sentiberatasuna
agertzen hasiko da, horiek diktadurarekin nolabaiteko haustura markatzen joan
ziren, hasiera batean haustura hori apala izan zen eta hirurogeitik aurrera
nabariagoa eta kritikoagoa izan zen97.

Ekintza Katolikoaren Hermandad Obrera eta Juventud Obrera Católica elkarte-


ekin lotutako taldeak sartu izana erabakigarria izango da prozesu honen
barruan. Hirurogeiko Comisiones Obreras hasi berriek ekarri zituztenak beza-
lako plataformak eratzerakoan parte hartu izana aldaketa horren adierazpen
nabariena izan zen98. Hainbat parrokiak eta talde katolikok hirurogei eta hiruro-
geita hamar hamarkadetan gizarte-mugimenduei eskaini zieten estaldura
horren adibide garbia da. Basauri eta bere eragin-eremuaren kasuan, elizak
zenbait greba eta gatazkatan, Bandas de laminación enpresarenean esatera-
ko, izan zuen paperak horrela baieztatzen du.

Baina aldaketa horiek ez dira esparru sozialean bakarrik gertatuko. Apaiz gaz-
teagoak sartu izana ere, belaunaldi berrien kezkak hurbilago dituztenak, era-
bakigarria izango da. Dena den, emakume askoren iritziz, esparru horretan

59
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 60

99
M. V. andreari egindako
egon zen irekiera ez da elizan aldaketa handia gertatu zelako izango, baizik eta
elkarrizketa. pertsona zehatzek egin zituzten ekimen indibidualei esker gertatu ziren. M.V.
izeneko andreari, Pozokoetxen jaiotakoa denari –bere alaba aurrean dagoela
eta parte hartu duela– egindako elkarrizketak gertaera hori nabarmendu du.
Informatzaile honen esperientziak, ezkontzan tratu txarren historia mingarria
duelarik, bere lekukotasun osoa markatu du eta emakume askorentzat ezin-
bestekoa den kontua azpimarratu du: Elizak bikoteen barruko bizikidetzari
dagokionez mezu tradizionala zehaztu zuten mendekotasun eta etsipenaren
haustura. Alabak komunitate katolikoarentzat eta bereziki emakumeentzat
Arizko apaizik ezagunetako batek izan zuen eragina nabarmendu du.
Berarentzat eta bere belaunaldiko askorentzat erlijioso horrek izan zuen jarre-
ra itxaropena ekarri zuen gizarte-konbentzionalismo zaharkituenak nagusi
ziren ikuspegi orokorrera.
E.: Erantzuna- Bai, nik aitormena egiten dut, jaunartzen dut eta
Elizakoa naiz, ihesbidetzat balio zaidalako..., nondik heldu ez duzu-
nean, nondik heldu ez dakizunean, bada, Jainkoari heltzen diozu...,
baina hori ez dakit fedea den ala ez den, Jainkoari heltzen diot, ez
dudalako nondik heldu. (...) nik Fernando jauna, “Arizen” izan
dugun apaiza maitasun handiz gogoratuko dut beti. Baina maitasun
handiz..., oso-oso pertsona ona zen. Bai, oso ona zen. Gizon hori
ez zen apaiza bakarrik, gizon hori on puska zen, oso atsegina zen,
aingeru baten antzekoa zen. Horrek esaten zigun ez genituela gure
senarrak agoantatu behar.
G.: Berak esaten al zizuen?
E.: Bai, bai, “ez dadila inor etorri esaten duena jo dutela..., ez al duzue
zerbait eskuan, ez al duzue zerbait eskuan..., ez dadila inor nire-
gana etorri...”.
Alaba: Bai, baina Fernando jauna zen, ez ziren apaizak, bera zen.
E.: Bai, apaiz onak eta apaiz txarrak atera dira, beno..., guztian bezala...
Alaba: Baina Fernando jauna berezia zen, Fernando jauna ez zen bes-
teak bezalakoa, beste gauza bat zen... – Beste kontu bat zen,
gazte jendearekin egoten zenean..., guztiekin zuen portaera...
Guri, neskei Judo irakatsi zigun geure burua defendatu ahal izan
genezan eta inolako “mutilak” ez gintzan ukitu. Bai, bai, Elizan,
Nieves elizan sartu eta eskuinetara, “Boy Scout” taldearena dago-
en tokian, 13, 14 edo 15 urte inguru genituen 15 neska inguru hartu
gintuen eta hainbat urtez egon ginen…, erortzen eta gogor ematen
irakatsi zigun.- Baina nire adineko jende gazte guztiari, e?..., guz-
tiei, eta geure burua defendatzen irakatsi zigun, eta inolako mutilak
ez digula ukitu esaten irakatsi zigun99.

Hirurogeita hamarreko urteetan zehar egoera modu erabakigarrian aldatzen


hasiko da. Erregimena estatu ez konfesionalaren ordez aldatzeak gizartearen

60
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 61

sekularizazio-prozesua bizkortu zuen. Elizaren barruan egon ziren erreforma 100


Mateos, A. eta Soto, A.: aip.
txikiek, baina, momentu horretatik aurrera gero eta eragin txikiagoa izatea ez oh., 78. or.
zuen ekidingo, urte gutxitan apaizgaitegiak ia guztiz hustu zituen eta kleroa 101
L. M. andreari egindako
elkarrizketa.
berritzea galarazi zuen krisi larria gertatuko zela. Zifrak oso adierazgarriak dira.
Gerra Zibiletik hirurogeiko urteen erdialdera apaiz kopuruak etengabe egin
zuen gora; baina momentu horretatik aurrera apaiz askok utzi egingo dute.
Horrela, 1963. urtean 167 izan bazen ere utzi zutenak, bi urte beranduago
1.189 izango dira 1970. urtean 3.700 izatera iritsiko zirela. L. M. izeneko
Basauriko erlijioso batek prozesu honetan elizaren hierarkiak ezkongetza edo
zelibatuari dagokionez izan zuen zorroztasunak garrantzi handia izan zuela
aditzera eman du eta abituak utzi zituzten apaiz gehienek aipatu zituzten arra-
zoiak berretsi ditu100.

G.: Erlijiosoek ezkontzeko aukera izatearen aldekoa al zara?

E.: Ba, bai... apaizen ezkontzaren aldekoa naiz. Begira, izan dira kasu
batzuk... beno... hemen... Pozkoetxen izan genuen bat, Alfonso
jauna,... Bartzelonatik etorri nintzenean aurkitu nuen komunitaterik
onena hau izan zen, eta ni ez nintzen topatzen salbuespen-egoe-
ran geundeneko horretan, ni etorri nintzenean arazo asko zeudela-
ko. Eta jakina, gizon hau, bada, atera da, ezkondu da. Bere oina-
zerik handiena bere seme-alabak bataiatu ezin izana izan da...
Baina, eta zergatik ezin ditu bataiatu? Bada, dirudienez, esaten
dute, bada... “untzio” edo jaiera honek ekartzen duela..., ez dakit
nola esaten zaion horri, baina esan nahi dut igurtzita dagoen apaiz
hau betiko dela.(...) Eta jende asko dago, han adibidez
Sabadellgo..., ez Sabadellgo ez, Bartzelonako komunitatean...
Maresma eta gauza horiek guztiak... han senar-emazte izugarri
onak zeuden. (...) eta, horiek izatera irits zitezkeen... eta izan ziren
oso-oso pertsona onak101.

Azken bi hamarkadetan zehar zenbait aldaketa handi gertatu dira. Emakumeen


arteko erlijiotasuna askozaz heterodoxoagoa izango da eta konpromiso prakti-
kari txikiagoa izango du. Lan eta hezkuntzaren munduan osoki sartzeak auke-
ra berriak zabaldu dizkio, aukera eta itxaropen horiek hirurogeita hamarreko
hamarkadaren erdialdera arte egin zuten kontrol morala zehaztu zituzten gizar-
te-konbentzionalismoetatik haratago kokatzen dira. Ezkontza erlijiosoaren
sakralizazioa guztiz difuminatu da, eremu horretan askoz lasaiagoa den egoe-
ra dagoelarik. Elkarrizketatu ditugun emakume gazteenen lekukotasunek alda-
keta hauek zer nolako eragina izan duten aditzera ematen dute. Erlijioa porta-
eraren erreferentziako puntua balitz bezala ageri da, printzipio etiko batzuk
dituena, baina iragandako garaien diziplinatik, hierarkiatik eta gorespenetik
aldendua. E. I. izenekoak 33 urte ditu. Basaurin jaio da eta heziketa erlijiosoa
jaso du, baina aurreko belaunaldiko beste emakume batzuek jaso dutena
bezain zorrotza ez dena. Berak adierazi duenaren arabera, eliza ohitura baten
zatia da obligazioa baino gehiago, momentu zehatz batean modu naturalean
hausten dena, inolako traumarik gabe.

61
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 62

102
. E. andreari egindako
E.: Mezatara joan behar izaten nuela gogoan dut, txikia nintzenean
elkarrizketa. betebehar hori nuen, nire amak ezarriko zidana jakina, baina bai,
103
B. J. andreari egindako banuen obligazio hori eta nik ez nuen joan nahi eta kontua ez zen
elkarrizketa.
nahi nuen ala ez, betebeharra zen eta gure lehengusu-lehengusi-
nekin nengoen egun batean ere, bada, gure izebak esan zigun
bere seme-alabek ez zutela mezatara joan beharrik, nahi baldin
bazuten joaten zirela eta hala ez bazuten, ez, orduan gure amari
protestatu nion, ez al duzu ikusten haiek ez dutela joan behar eta
nik bai? Zuk, zuk nahi duzunean joaten zara, eta hortik aurrera
inoiz ez gehiago.
G.: Egun sinestuna zarela uste al duzu?
E.: Eszeptikoa, eszeptikoa, ez naiz agnostikoa ez atea ez sinestu-
na, eszeptikoa. Ez dut deus naizela aitortzen. Ez dut pentsatu
ere egiten102.

36 urteko B. J. andrearen lekukotasunak, elizan ezkonduta dagoenak, oso sen-


tipen antzekoa adierazten du, aurreko belaunaldien aldean aldaketa handia
gertatu dela baieztatzen duena.
G.: Pertsona erlijiosoa al zara?
E.: Nire erara, esateko modu erosoa da, zerbaitengan sinesten dut,
baina apaiz batzuengan edo elizaren dogma batzuetan ez dut
sinesten. Ez dakit nola esan, Jainko, izaki edo deitu nahi duzun
moduko kontzeptu batez hitz egiten baldin badizute, modu batera
esan behar zaion ere ez dakidalako, eta nire kontzeptu hori onbe-
ra da eta elizak zigortzailea dela adierazten baldin badu, bada ez,
haiek frogatu behar didatelako egiaren dohaina dutela eta, bigarre-
nik, niretzat horrelakoa ez den zerbait ezin du sinetsi.
G.: Ezkontza aurreko ikastaroak egin al zenituen?
E.: Ah, bai, gure apaiza oso modernoa da, eta nik morboagatik, gus-
tuagatik eta hemen zer kontatu behar didate? esateagatik nahi
izan nuen. Javik, nire senarra denak ordutegiagatik ezin zuen
baina nik esan nuen, bakarrik noa, baina apaiz honek esan zidan
jendeak egiteagatik eta ez zela beharrezkoa eta orduan pentsa-
tu nuen, erosotasuna, baina ez zidan axolako, baina beno ni
ikusteko bezala joan nintzen eta ez nintzen nahasteko asmo
handirekin joan103.

Lekukotasun hauen adierazgarritasuna, handia bada ere islatzen duten alda-


keta handia dela-eta, ezin da emakume helduago batzuek, diktaduraren lehe-
nengo hamarkadetan egon zen kontrolik zorrotzena pairatu zutenek hain zuzen
ere, eman dutenarekin alderatu. Haientzat, denboraren ikuspegiak eta elizaren
paperak bere bizitzetan izan duen bilakaerak askoz konplexuagoa den ibilbidea
marraztea ahalbidetzen du, bertan garai ilun horretan, beldurrak eta bekatuak
markatutakoan, sortutako frustrazioak ateratzen direla.

62
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 63

E.: Orduan, dantza egiten genuen eta hori guztia, baina beti gauza hori 104
E. S. andreari egindako
genuela... Eta orain zer pena handia dut, diot, ni gaztea nintzela..., elkarrizketa.
zergatik ez nintzen mutil batekin estutuko nire gustukoa baldin
bazen?, pena handia dut gauza horiek guztiengatik... Horregatik
esaten dizut nik elizari ez diodala gauza asko barkatzen. (...)
Zergatik ezin nintzen aprobetxatu...?, ez dut esango ez dakit nora
doan txakur baten antzera..., baina nik mutil bat gustuko baldin
badut zergatik ez naiz mutil batekin estutuko baldin eta...?, bai hori
adina da, bizitzak ematen du, ezta?, eta hori horrela da. Bada ez,
horretaz gabetuta gaude guztiz, e?104

E. S. andrearen lekukotasunak ez du apenak komentariorik behar, honetaz


hain adierazgarria da. Bere historia, gerra osteko emakume gehienena bezala,
elizak bere belaunaldiko portaera eta moraltasunaren gainean izan zuen gizar-
te-kontrolak markatuta ageri da. Urteen joan-etorria eta esperientziak metatu
izana bakarrik horietako askok eragin hori gainetik kentzeko edo gutxienez
bere frustrazioa adierazteko gaitasuna izan dute.

63
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 64
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 65

Lana:
ikusezina den mundua

Basconiaren langileak. Basauriko Udal Argazki Artxiboa.

II. Errepublika ezartzeak emakumeek zuten egoera juridikoaren aldaketa erra- 105
Ugalde, M.: “El siglo de la
dikala ekarri zuen. 1931. urteko Konstituzioa onartzean berdintasunezko plan- mujer: género y modernización”.
teamendu feministak bere egin zituzten, gizonak eta emakumeak legearen In Granja, J. L. de la eta de
Pablo, S. de (coords.): Historia
aurrean berdindu zituzten eta biak, teorian behintzat, eskubide politikoak dituz- del País Vasco y Navarra en el
ten subjektutzat hartu zituzten105. Dena den, aldi horretan ziren gertatu ziren siglo XX, Madril, Biblioteca
Nueva, 2002, 357. or., Ikusi hau
aldaketa sakonek eragin mugatua izan zuten emakumeen biztanleria aktiboa- ere, Borreguero, C., Catena, E.
ren gainean. Pilar Folgueraren iritziz horren arrazoiak emakumeek soldatapeko Gándara, C. eta Salas, M.: La
mujer española de la tradición
lanari dagokionez izan zuten portaeran funtsezko aldaketarik gertatu ez izana a la modernidad, Madril,
eta paraleloan, jarduera ordainduan emakumeek parte hartzeari zegokionez Tecnos, 1986. Capel Martínez,
hogeita hamar urteen gizartean baloreak mantendu izana izango lirateke106. R.: El sufragio femenino en la II
República, Madril, Horas y
Gizarte espainiarra, oro har, emakumeak etxeko lan produktiboari eta ugalga- Horas, 1993, eta Carr, R.:
rriari, hau da, etxeko lanari emana jarraitzearen aldekoa zen. Lan hau, ordea, España 1808-1975, Bartzelona,
Ariel, 1985. Borderías, C.,
ez da inolako estatistikatan islatuta edo zenbatuta agertuko, gauza bera gerta- Carrasco, C. eta Alemany, C.:
tuko da jabetza txikietan edo errentan hartutakoetan familiari laguntzeko aritzen Las mujeres y el trabajo.
Rupturas conceptuales, FUEM,
ziren emakumeek garatutako lanarekin107. Erroldan emakumeek aldi batez eta Madril, Icaria, 1994, 77-91. or.
hainbat sektoretan egiten zuten lana ere ez dute jasoko, horren adibidea diela- 106
Folguera, P.: “La II República.
rik aldi baterako izaera duten bilketako, industriako edo etxeko zerbitzuko langi- Entre lo privado y lo público
(1931-1939)...”. In Garrido, E.
leek egindako lana. Antzeko lanetan enplegatuta dauden gizonek, aitzitik, erre-
(ed.): Historia de las mujeres
gistratuta ageriko da zehaztasun handiago edo txikiagoz. Emakumeek lan-mer- en España, Madrid, Ed.
katuan zuten presentzia, horrela, nahita ezkutatu eta aipatu gabe utziko dute. Síntesis, 1997, 503. or.
107
Basauriko kasurako
II. Errepublikan zehar polemika bizia egon zen emakumeen soldatapeko kontsultatutako eta
egiaztatutako datuek horrela
lanaren inguruan, eta polemika horretan ia indar politiko guztiek esku hartu adierazten dute.

65
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 66

108
Honen inguruan ikusi Nash,
zuten. Gehienak emakumea etxetik kanpoko lan-merkatuan txertatzearen aur-
M.: Mujer, familia y trabajo kakoak izan ziren, bereziki ezkondutako emakumeen kasuan. Jarrera horren
en España, 1875-1936, alde, gainera, hainbat sendagile eta teologo ere agertu ziren, horien iritziz gizo-
Bartzelona, Anthropos, 1983.
Nash, M.: Mujer y nen eta emakumeen lanen artean banaketa zurruna eta zeharkaezina zegoen,
movimiento obrero en eta banaketa horrek emakumeek sortuta izan ziren zeregin bakarra egiteko
España. 1931-1939,
Bartzelona, Fontamara, aukera baino ez zutela baieztatu zuten: emazteak eta amak izatea. Egoera hori
1981. Núñez Pérez, G.: aldatzen zuen edozein aldaketak, soldatapeko lana esaterako, emakumeei
Madrid 1931. Mujeres entre
la permanencia y el cambio,
independentzia ekonomikoa izatea ahalbidetzen ziona, status horren egonkor-
Madril, Madrilgo tasunaren aurka zihoan.
Komunitatea, 1993.
109
Nelken, M.: La condición
social de la mujer en Baina kasu honetan ere diskurtso eta errealitatearen arteko alde handiak zeu-
España, Madril, Minerva, den. Lehenengo industrializazioan zehar pairatu zuten eraldaketa handiak
1927.
emakume asko lan-merkatuan sartzea ahalbidetu zuen108. Eskulana behar iza-
teak eskatzen dituzten lekuetan emakumeak egon daitezen onartzea ekarri
zuen, halere, hori aldi baterako izango zen eta ezkontzen ez ziren bitartean.
Nolanahi ere, emakumeen lana bigarren mailako jardueratzat hartu eta arautu-
ko dute, gizonen jardueraren osagarria dena, justifikatuta egongo zena ezkon-
gabe edo alargun izatekotan. Urte batzuk geroago gertatuko den bezala,
bereizkeria horren inguruan diskurtso paternalista eta emakumeak gehiegi
babesten zituena zabaldu zuten. Egoera hori gehien aldezten zutenak CEDA
(Eskuin Autonomoen Konfederazio Espainola) delakoaren inguruan bildutako
eskuineko indar politikoak izan ziren. Izaera monarkikoa zuten bestelako alder-
di batzuek, Comunión Tradicionalista edo Renovación Española alderdiek esa-
terako ideia hauek ere izan zituzten. Falange Española izenekoa, horren ingu-
ruan urte gutxi batzuk geroago erregimen frankistaren ideologia bermatu eta
sortu zutela, gizon-funtzioetara emateko bere destino bikainetik (emakumea)
ateratzen duen edozein desbideraketaren aurka agertuko da.

Ezkerreko alderdiei dagokienez, handienak, PSOE izenekoak parlamentuko


bere programan gizon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunaren alde-
ko adierazpen generiko garrantzitsua jaso zuen. Jiménez de Asúa bezalako
bere liderretako batzuek amatasuna etxeko lanarekin bateragarri egitearen
alde agertuko dira, horretan etxea bion lanaren eta ezkontideen eskubide-ber-
dintasunaren gainean eraikiko dute. Garai horretako emakumerik garrantzi-
tsuenentzat, Margarita Nelken diputatu sozialistarentzat esaterako, lan ordain-
dua emakumeen askatasuna erdiesteko ezinbesteko premisa zen. Bere iritziz,
ezkontza erakunde eta konpromisoa balitz bezala hartu behar zuten, eta
ezkontideak ez ziren besteak azpiratuta edo bere mendekotasun ekonomikoa-
ren menpean egon behar109. Doinu aurrerakoia izan bazuen ere, hainbat kon-
tradikzio ere azaldu zituen, horrela, emakumeen berezkoak diren funtzioak
badaudela adierazi zuen, adibidez ama eta etxearen zaintzaileak izatea, eta
ildo horretatik, berezko funtzio horiek egiteko alegia, lanaldia murriztea eta
haurtzaindegiak sortzea proposatu zuen. Bestaldetik, PCE alderdiak eskubide
politiko eta zibilei dagokienez, lan-eskubideak barne, berdintasun osoa aldarri-
katuko du, lansariak parekatzea, amatasuna aldezteko neurriak, asegurua eta
ama-baimenak esaterako, promulgatzea eta haurtzaindegiak eta sehaska-

66
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 67

etxeak sortzea proposatu zuen. Komunismoa defendatzea emantzipazio osoa 110


Folguera, P.: “La II
ahalbidetuko duen aukera izango da. Anarkismoak, bere aldetik, emakumeen República. Entre lo privado y
lana ere aldeztuko du bere garapen osoaren beste alderdi bat zela jotzen zue- lo público (1931-1939). In
Garrido, E. (ed.): aip. oh.,
lako110. 497-498. or.
111
U. M. andreari egindako
Baina emakumeek nola bizi zituzten aldaketok? Arazo politiko eta sozialarekin elkarrizketa.
sentsibilizazio handien zutenek, ezkerreko alderdien eta sindikatuen kideek
beste emakume askok ez bezala hartu zituzten, azken horientzat Errepublikak
ez zuen kontutan hartzea merezi zuen aldaketarik ekarri aitortu eta baloratu
gabe zegoen lanak markatutako bere bizitzaren barruan. Nekazaritzako espa-
rruetan, batez ere Euskal Herrian bezala ekoizpen-bideak sozializatzeko pro-
zesuak gertatu ez ziren lekuetan, ezarri zituzten erreformek ez zuten beren
bizitzetara ia aldaketarik ekarri. Horrek guztiak jarraitutasun-egoera, haustura
nabarmenik gabe, itxaropen edo aukera handirik edo frustrazio handirik gabe,
onartzeari zuzenean eragin zion.

1921. urtean San Migel auzoko baserri batean sortu zen U. M. emakumeak II.
Errepublika aldarrikatzearen oroitzapen oso freskoa du, baina oroitzapen hori
mobilizazio politikoarekin edo ikurrina bezalako ikurrak erakustearekin bakarrik
lotuta dago. Dena den, bai emakumeen bizitzan nola lan-baldintzetan ekarri
zituen balizko aldaketei buruzko lekukotzan horiek askoz gehiago zehaztu
zituen. Baserriko lana, bertan etxeko lanak eta baratze eta ukuiluko lanak egin
behar dituztela, bost urtetik aurrera egiten ohituta zegoen emakume, edo hobe-
to esanda neskato batentzat lan-baldintzak hobetu izanak ez zuen inolako era-
ginik bere eguneroko bizimoduan. Bere oroitzapenak 30 urteetan bizi izan
zuten krisi ekonomiari eta horrek eragin zituen protestei, bere eremutik apur bat
urruti daudenei, lotuta ageri dira.
E.: Bada gerra baino lehen lanik ez zegoen eta jendea apur bat matxina-
tzen zen ez zegoelako lanik. (...)(Gure familia) nekazaritzari atxikia
zegoen. Baserria eta lur-eremu handia zuten Vegan, Echevarria
dagoen lekuan barazki asko hartzen zituzten garai haietan, erre-
fauak, erremolatxa txikiak, ziazerbak, inork ez zituenak. Abereak,
behiak zituzten. Zazpi behi eta, gero, idiak, eta astoa eta guzti111.

Baserrian lan egin beharrak bere bizitza haurtzarotik markatu zuen, egoera
horrek askotan eskola uztera eramango zuen bere aitak eskatuta. Lekukota-
suna oso argigarria da garai hartako ume askorentzat modu batera edo bestera
arruntak izango ziren gertaera horiei buruz. Horretan, doinu fatalista duelarik,
lotsa, miseria, beharra eta bereziki, berak baieztatu duen bezala bere bizitza
osoa markatuko zuen predestinazio-sentipen barneratua ageri dira.
E.: ... beno eta ni eskolan nengoen eta lan egitera joan nendin nire bila
etortzen ziren, a zer istiluak maistrarekin. Bai lotsa izaten nuena.
Etortzen ziren eta esaten zizuten: “nik bere beharra dut!”. Txikitatik
markatzen zaituzte eta betiko egongo zara markatuta. Bai, lotsa
izaten duzulako, aizu, bertan hainbeste zeudela eta ateratzeko
esatera datozkizu eta maistrak ez dizu utzi nahi eta ikaragarrizko

67
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 68

112
Ibidem.
estualdian egoten zara. Markatzen zaitu, betiko markatzen zaitu.
113
Berak baieztatzen duen G.: Oso arrunta al zen gurasoak edo neba-ahizpak joatea seme-alabak
bezalaxe, etxekoandrearen
irudia (irudi tradizionalaz ari lanera joan zitezen eskolatik ateratzera?
dela ulertzen dugu)
emakumeen diskurtso E.: Bada lan handia zuena bai, enpresetara lan egitera joaten zirenak.
sozialean gailentzen da.
Edo gure ahizparekin batera umeekin sendagilearengana joateko,
114
U. M. andreari egindako
elkarrizketa.
bada, berarekin ni joaten nintzen. Oso ezberdina zen, orain ez
bezalakoa112.

Cristina Borderíasek, emakume eta ahozko historiari buruzko aditu handiene-


tako batek, bere lanetako batean emakumeen hiru belaunaldiren bilakaera
aztertu du. Horietako lehenak, bertan nagusiki hogei eta hogeita hamar urteen
inguruan jaio ziren eta hirietara joan ziren emakumeek osatutakoak, gure
kasuan ere ikus ditzakegun ezaugarri komunak dituzte. Irakasle honek aztertu-
tako ibilbideetan, bere ingurune eta garaian, lanean eta familian, batera edo
txandaka egon behar izatea klaseko destinotzat hartzen zuten113.

Familiari eskainitako atalean adierazi dugun bezalaxe, neskak etxeko lanak egin
zitzaten hezi zituzten, halere, horrek ez zuen esan nahi, –ikusi U.M. emakumea-
ren eta ekonomia mistoetan, nekazaritzako ekonomietan eta industriako ekono-
mietan hazitako beste emakume askoren kasua–, beste zeregin asko ere egin
behar ez zituztenik. Baserriarekin lotutako lanak bere gain hartu behar ditu, baina
horietaz gain beste asko ere egin behar izaten dituzte, janaria prestatzea eta toki-
ko enpresetan lan egiten duten aita eta nebei eramatea adibidez. Basaurin, an-
tzeko beste herri batzuetan bezala, nekazaritza-ustiapen txikietan zeuden familia
askok baserrietan egin beharreko lana eta familiaren kideren batek inguruko lan-
tegietan egindako lana batera egiten zuten. Sarritan, neskek aita eta nebei janaria
eramateko ardura izango dute, U.M. andreak gogoratu duenez.
E.: Nik ezagupen handia nuen, ni oso landua izan naiz astoak bezala,
makilakada asko jaso ditudala. Nik etxean eta ilobekin eta
Basaurira esnea eramaten eta barazkiekin. Firestone enpresara
joaten nintzen gure nebari bazkaria eramatera, obretan lan egiten
baitzuen. Orain esaten duten bezala, zabor-kontratuak ziren, tren-
bide horietan lan egiten ibili zelako. Nik bazkaria eta esnea aldi
batera eramaten nizkion. Oso ohikoa zen senarrei eta nebei baz-
karia eramatea, baita Bilbora ere, tranbiara oinez joaten nintzen
eta,orduan, Riparaino joaten nintzen, bertan lan egiten zuelako.
Egun batzuetan Bilbora bazkaria eramatera ere joaten nintzen114.
M. L. andrea Basaurin jaio nintzen 1925. urtean. Urtuellako meatzari barrena-
tzaile baten, Basaurira XX. mendeko lehenengo hamarkadan Basconia enpresan
lan egitera joan zenaren, alaba da. Bere lekukotasunean gogorarazi duenez,
bazkaria familiako gizonei ematea garai hartako neska eta emakumeentzako
zereginik ohikoenetako bat izan zen.
E.: ...gure aitak Basconia enpresan lan egiten zuen.Ni jaio nintzenean
honezkero Basconian lan egiten zuen.(...) “Zaharrean” zegoen...

68
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 69

dauden sailetan, bada, bera “zaharrean” zegoen. Fundizio-trenak 115


L. M. andreari egindako
egiten zituzten. Plantxak labean sartzen zituen... Ondoren labetik elkarrizketa.
ateratzen zituzten, sutan edo... ez dakit uretan sartzen
zituzten...zilindro batzuetatik pasatzen zituzten...: Baina ez zen xafla
mehea... gure osabak... beste anai batek... zuen anai bakarrak xafla
mehea lantzen zuelako (...) beno nik bertan ikusten nuen gure aita...
janaria, saskitxo batzuk... eraman behar izaten genizkien.
G.: Seme-alabak... emaztea, ala zu joaten zinen?
E.: Bai, bai, segun eta noren txanda zen... Orduan hori eramaten
genion... dagoeneko Uribarrin bizi ginen, Uribarri da Ertzaintza
orain dagoen tokia, Ertzaintzatik gertu115.

Bestelako eremu batzuetan, baita landa-eremuaren barruan ere, neskek fami-


lia barruan egiten zituzten etxeko eta lanbideko lan guztietan lagundu behar
izan zuten. A. D. 1926. urtean jaio zen Zamorako herri batean eta berrogeita
hamar urteetan Bizkaira etorri zen, azkenean Basaurin betiko geratuko zela.
Bere historia txikitatik Espainiako landa-eremuan zeregin asko egin behar iza-
ten zituzten beste emakume askorena da. Bere familia nekazaritzan aritzen
zen, jarduera horren osagarri artisautzako bestelako lanak ere egiten zituztela,
hala nola mantak egitea edo ontziak eta sukaldeko tresnak fabrikatzea.
G.: ...Zertan aritzen zen zure familia?
E.: Bada, begira, oso guraso onak, langileak...izan nituen, agian horre-
gatik nik ere gehiago lan egiten nuen. Gure aita oso langilea zela-
ko, segatzen zuen, igitaiaz ebakitzen zuen, etxean industria txikia
zuen...ehungailu bat zuen...horietako bat ikusi du hemengo museo
batean, e?, Beno... bertan mantak egiten zituen, artilezko mantak,
lehen zeuden manta on horietakoak.
G.: Zamorako mantak.
E.: Hori da... Eta hori zela-eta, bada, etxeko guztiek lan handia izaten
genuen, berak egiten zituen baina guk ere lan egiten genuen... Gure
ama ere asko lan egiten zuen emakumea zen. Ondoren manta
horiek guztiak ibaira, pila edo bola batera eramaten genituen... Oso
mazo handi batzuez kolpatzen genituen. Gero... manta horiei ilea
atera behar izaten genien indarrez, arantzazko “carvin” batzuen
bidez (...) eta hori zela-eta, bada, lan handia izaten genuen, horretaz
gain landara ere joan behar izaten ginen, nekazaritzako lanak egite-
ra. Lursail batzuk genituen, baina oso txikiak zirenak, lantzeko.
Hainbat gauza landatzen genuen, gero txerriak, behiak eta hazten
genituen eta kito. Bueno, bada, gure ama ere oso langilea zen.
Neguan, udan. Mantena neguan egiteko aprobetxatzen genuen.(...)
ateratzeko girorik ez zegoen-eta. Baina gure amak buztinezko pega-
rrak ere egiten zituen. Bueno, bada, horrekin lan handia izaten
genuen, lan handia eskatzen zuelako. Buztina prestatu behar
genuen, ur-pegar horiek, ez dakit nik...

69
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 70

116
D. A. andreari egindako
G.: Txongilak...?
elkarrizketa.
E.: Txongilak, bainuak, baldeak. Bada hori guztia egin nuen. Eta berak
117
García-Nieto, Mª. C.:
“Trabajo y oposición
egiten zuen..., guk, beste ahizpa batek eta biok, buztina prestatzen
popular...”. In Thébaud, F.: genuen, ondoren egosten genuen, etxetik horretarako genuen labe
Historia de las mujeres. El berezi batera eraman behar izaten genituen...eta ondoren saltzen
siglo XX, vol. 5, Madril,
Taurus, 1993, 664. or. genituen. Pezeta baten truke ere ez genituen saltzen116.

Horrela lanaren kultura familien barruan ere barneratu zuten eta gurasoek
seme-alabei igorri zieten, baina emakumeek, gainera, etxeko lanaren zama
astuna ere jasan behar izaten zuten. Lana, Carmen García-Nietok egoki adie-
razi duen bezala, beti bere bizitzen erdian ageri da. Dena bere inguruan bira-
tzen den ardatza da, beti bere bizitzetan guztia bere menpean egongo da.
Haurtzaroan eskola eta jolasak, gaztaroan, helduaroan eta baita zahartzaroan
ere lagunak, dibertsioak eta senargaia117.

Gerra Zibila pizteak emakume asko erantzukizun berriak bere gain hartu behar
izatera eraman zituen. Atzealdean eta frontean egin zuten lana oso garrantzi-
tsua izan zen. Aditu handienetako batek, Maria Carmen García-Nieto izeneko-
ak, azaldu duen bezala, gerrak emakumeen lan-bizitzaren funtsezko hainbat
alderdiei eragin zien. Alde batetik, etxeko lanak gerrako ekonomiaren arabera
antolatzeko beharra ekarri zuen. Hala doako nola ordaindutako lanetan eman
zuten laguntzak gerra eta zerbitzuetako industria askok biziraun zezaten ahal-
bidetu zuen.

Bestaldetik, lehenik gerran zehar eta beranduago gerraoste luze eta tamalga-
rrian zehar bizi zituzten murrizketa larriek emakume asko egoera horiei aurre
egiteko beharrezkoak ziren elikagaiak eta bizigaiak eskuratzeko ahaleginak
handitzera eraman zituen. Gainera, errepublikaren taldean eta gatazka matxi-
natuen alde bihurtzen joan zen heinean, emakumeak lan-tailerretan masiboki
sartu ziren, horiek bertako ekoizpenean doan eta aktiboki lagundu zuten.
Azkenik, gizonak gerra-tokietara joan behar izateak emakume askok hutsik
zeuden tokiak hartu behar izatea ekarri zuen. Jantzigintza eta osasuna, batez
ere, emakume horiek guztiak hartu zituzten sektoreak izan ziren zalantzarik
gabe, baina askoz gehiago ere egon ziren, gerrako industria eta metalurgiako
tailerretatik hasi merkataritza, elikadura edo garraio publikora.

Soldadu frankisten etengabeko aurrerapenak eta herri eta hiriak hartu izanak
ez zien oinazeei bukaerarik eman. Errepresio latzari, aurrerantzean ikusiko
dugun bezala, miseria ekonomikoa gehitu behar izan zioten, setioek iraun
zuten hilabeteetan bizi izan zuten egoera larria areagotu zuen. Basauri 1937.
urteko ekainean frankisten esku erori izana matxinatutako armadak eta, baita
herri horretan ere, horren alde zeudenek askapena balitz bezala ospatu zuten.
Baina gehienentzat erregimen berria ezartzea beldur eta gosearen sinonimoa
izan zen. Emakumeak bereziki kaltetuta gertatu ziren. Aitak, senarrak eta
nebak –baita emakume asko ere– espetxeratzeak emazteak, arrebak eta ala-
bak familien buru jartzera eraman zituen. Basauriko Udal Artxiboan kontsultatu
dugun dokumentazioa ikusita egiaztatu ahal izan dugun bezala, horietako

70
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 71

askok udal ongintzaren laguntzak eskatu behar izan zituzten egoera estu horri 118
J. A. andreari egindako
aurre egiteko asmoz. Dena den, laguntza horietako batzuk emateak –asko eta elkarrizketa.
asko atzera bota zituzten– bere eta bere seme-alaben beharrak neurri txiki 119
E. M. andreari egindako
elkarrizketa.
batean bakarrik asetzea baino ez zuen lortu. Emakumeek benetako biziraupe-
neko estrategia zerrenda luzea garatu behar izan zuten. Razionamendu-karti-
lla ezartzea belaunaldi oso batentzako alderdirik ilunena izan zen. Emakumeak
eta umeak izango dira bizigaien ilara luzeetan egon behar izan zirenak.
Razionamendu-kartilla garai horretako eguneroko bizimodua markatuko duen
elementuetako bat izango da. Merkatu beltza diru-iturrietako bat izango da.
Fardelak eta mantal erraldoiak dituztela merkatu beltzean eskala txikian aritu-
ko den armada osatuko dute, agintarien inguruan mugitzen ziren espekulatzai-
le handiak bidegabe aberastea ekarri zuen praktika orokorra izango zela.
E.: Merkatu beltza oso ohikoa zen. Ahal zuten guztia sartzen zuten far-
del horiek zeramatzaten emakumeen irudia gogoan dut. Trenetan
etortzen ziren eta dena botatzen zuten ikusten baldin bazituzten
edo gelditzeko esaten baldin bazieten. Horrekin diru asko irabazi
zuen jendea egon zen, baina horiek ez zutela asko irabazi uste dut.
Familiak aurrera ateratzeko modua ere bazen; baina ematen ziz-
kietenek bai118.
Errepresioak lan-munduari ere eragin zion. Aurrerantzean ikusiko dugunez,
Basauriko emakume asko Errepublikako garaian izaten zituzten lanpostuetatik
kendu zituzten: Maistrak, emaginak eta udaleko eta hiltegiko langileak, beste-
ak beste, horietako askok, gainera, agintari berrien errepresaliak pairatu behar
izan zituzten. M. L. emakumearen ama neurri hauek kaltetutako bat izan zen.
E.: Bada, Jose Luis Goyarrola jaunari, sendagilea zenari, esaterako
denboraldi batez aritzea debekatu zioten, baina gure amari udale-
txeko titularra zenari betiko debekatu zioten ezkertiarra zelako119.

Erregimen frankistak ikuskera murriztailea, paternalista eta “gehiegi babesten


zuena” aldarrikatu zuen, emakumea lan-merkatuan sar zedin mugatu zuena.
1938. urteko Lanaren Foruak –familiari dagokion atalean azaldu dugun bezala–
ezkondutako emakumea tailer eta lantegitik liberatuko duen etxez etxeko arau-
petzea ezarri zuen. Neurri horrek izatez Espainiako milaka emakumeei lan-mer-
katuan sartzea eragotzi zien oztopo nagusia izan zen. Asmoen adierazpen hori
hurrengo urteetan zehar berretsi eta osatuko dute. Horrela, 1941. urteko urtarri-
laren 25ean igandeko atsedenaldiari buruzko dekretua promulgatu zuten, horrek
hainbat salbuespen araupetu zituen, jaiegunetan ere, astegunetan lan berbere-
tan aritzen ziren emakume eta umeen enplegua araupetu zuela. Urte gutxi ba-
tzuk beranduago, 1944. urteko urtarrilaren 26ko Lan Kontratuari buruzko
Legeak bere IV. tituluan emakumeen lana araupetu zuen. 1957. urteko uztaila-
ren 16an, bestalde, dekretu berri batek emakume eta adin txikikoei hainbat lan
egitea galarazi zien arriskutsuak eta osasungaitzak zirela uste zutelako. Horien
barruan lanbide asko zeuden, esate baterako industria hauekin lotutakoak: side-
rurgia eta metalurgia, kimika, eraikuntza, zurgintza, harrobiko lanak,… etab.
Horren bidez hirurogeiko urteetan zehar herrialdearen garapena bultzatuko

71
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 72

120
V. O. G. andreari egindako
zuten ekoizpen-sektore gehienetan emakumeak sartzea eragotzi nahi izan
elkarrizketa. zuten.
121
García-Nieto, Mª. C.:
“Trabajo y oposición Lanbidea eta prestakuntza zituzten emakume batzuentzat, Sobietar Batasunetik
popular...”. In Thébaud, F.:
aip. oh., 666. or.
1956. urtean iritsi ziren gazteentzat adibidez, emakumeak Espainian zuen egoe-
rak inpaktu handia sortu zuen. 1930. urtean jaio zen eta gerra zibilean zehar
SESBra ebakuatu zuten V. O. G izeneko emakumeak gogorarazi duenez, San
Migel auzora iristea eta lan-merkatuan txertatzea biziki zaila gertatu zitzaion, batez
ere kontutan hartuta herrialde hartan egon zen urteetan ehungintzako enpresetan
lan-esperientzia handia eskuratu zuen emakumea zela.
E.: ...ni landan ibili nintzen nire koinatarekin lan egiten. Urte askotan...
G.: Hemen?
E.: Bai, bai... eta Errioxan... eta bueno... gero hona etorri zen... eta
pisu txiki bat alokatu genuen... nire senarrarekin... Niri ez zidaten
sindikatuen pisu horietakoren bat... berari bai... baina niri ez...
orduan pisu txiki bat alokatu behar izan nuen... eta lanera... non lan
egin behar zenuen? Orduan...olanak egiten zituzten lantegi horie-
tako batera joaten saiatu nintzen...ehundegiena...olanak... egite-
ra... baina ez zegoen lanposturik.
G.: Ez al zegoen emakumeentzat...?
E.: Ez, ez. Garai hartan olanen enpresa horretan lan egiten zuten guz-
tiak gizonezkoak ziren.

Urte horietan zehar V. O. G. emakumea, beste emakume asko bezala, lanpos-


tu ezberdin askotatik igaro zen. Laguntzailea, esne-banatzailea,… izango da,
behiak jetziko ditu...
E.: Zenbait lan egin nuen... baina ondoren etxez etxe... laguntzaile
moduan lehen esaten zuten bezala... Baserri batean lan egin dut
hor... behiak jezten baserritar bati laguntzen niola. E... ahuntza gar-
bitzen... auzokoek ematen zizkidaten patata-azalak ematen.
Azalak... ogi gogorra... biltzen nituen eta baserritarrari eramaten
nizkion. Hark esnea ematen zidan... nik bi behi jezten laguntzen
nion, eta etxera litro bat esne behintzat eramaten nuen. Ondoren
Beyena enpresan lan egiten zuen neba nuen, eta... ahizpa (...) eta
biok... auzoan esnea banatzen ibili ginen...120

Razionamendu-kartilla bertan behera uzteak eta 1956. urtean dekretatu zuten lan-
sarien hazkundeak familien ekonomia nabarmen hobetzen lagundu zuten. Hala
ere, industriako sektoreko lansaria, nekazaritzakoa bezalako beste esparru ba-
tzuetan baino handiagoa bazen ere, oraindik ere apala zen. Aparteko orduak,
enplegu-aniztasuna eta emakumeek egin zuten ekarpena langileen familien diru-
sarrerak handitzea eragin zuten gauzetako batzuk izan ziren. Azken horrek seme-
alabak zituzten familia askori balio handiko aparteko gehigarria izatea ahalbidetu
zien. Baieztatu dutenez, lana baldintza objektiboek ezarritako zama bada ere,

72
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 73

emakumeek lan egiteko behar hori estrategia bihurtu zuten, lehenik bizirauteko
estrategia eta ondoren gizarteratzeko, mugikortasun sozialeko (gizonena seme
edo nebaren alde) eta etxebizitza berria eskuratzeko tresna a121.

Emakume askorentzat eta bereziki jatorriko lekuetatik bizitza hobe baten bila atera
zirenentzat, lana bere jabetzako etxebizitza eskuratzea ahalbidetu zien diru-iturria
izan zen, ziur aski hori izan zela bizitza-aldaketa horrek irudikatzen zuen abentu-
ra pertsonalaren arrakastaren egiaztapen nabaria. Horretarako ordaindutako jar-
duera asko egin behar izan zituzten, horiek familien ekonomia hobera joan zedin
nabarmen lagundu zuten eta erosotasun eta baita jabetzako ere maila berriak
eskuratzea erraztu zuten. V. O. G. emakumeak etxeetan bertan egin zituzten zen-
bait lanen berri eman du, pintzak muntatzea, kromoak estalkitan sartzea eta kola-
tzea edo baita eskularruak eta laneko arropak egitera, besteak beste.

E.: Hirurogeita batean edo hirurogeita bian geunden. Hemen auzoan


emakume askok kromoak kolatzen genituen. Garai hartan txirrin-
dularien..., animalien, beste herrialde batzuetako faunaren...kro-
moak egiten zituzten, bada... goizeko hirurak arte kromo horiek
itsasten geratzen ginen...

Esneketariak, emakumeek egin ohi zuten ogibidea. UPV-EHUko Historia


Garaikidearen Sailaren Artxiboa, S. Arana Gorostiaga fondoa.

73
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 74

G.: Nork ekartzen zituen, enpresaren batek?

E.: Bai... Ekartzen zituzten eta haiek bilatzera ere etortzen ziren...
agian goizeko seiak aldean... horretan ibiltzen ginen hemen auzo-
ko emakume asko. Nik garai hartan gure ama etxean nuen. Eta
goizeko ordu txikiak ziren, eta oraindik ere gauzak egiten ari
ginen... Gero seietan horien bila etorri behar zirelako. Egunero
bilatzen zituzten. (...). Egin nuen bestelako lana auzo honetan
zegoen zerra batean zen...eta auzoko emakume asko pintzak...
arropako pintzak egitera joaten ginen. Makina txiki bat eman zigu-
ten... era pintzak lotu behar genituen, hamabiko multzotan jarri
behar genuen... gero kaxetan ipini behar genituen... eta egunean
zehar agian bostehun, seiehun dozena pintza egiten genituen (...),
bai... bada laguntzatxoa bazen, laguntza txikia zen, baina egun
osoan hor egon behar zinen...makinari eragiten jo eta ke, jo eta
ke...

G.: Bostehun e...?

E.: Bai... dozenak e... ez! Seiehun eta berrogeita hamar... zer diot nik
bostehun edo seiehun...seiehun eta berrogeita hamar, zazpiehun
dozena...

A. T. izenekoak bere lan bizitzaz egin duen kontakizuna aurreko informatzaile-


ak eman duenaren oso antzekoa da. Berrogeita hamar urteetan familiarekin
batera Basaurira emigratu ondoren, lan asko egin zituen, hala etxe barruan
nola kanpoan, lan horiek, bestalde, familiaren ekonomia sustengatzen erabaki-
garri lagunduko dute.

E.: (Gure senarrak) garai hartan hirurehun edo hirurehun eta berrogeita
hamar pezeta irabazten zituen astean. Orduan ikusita nire senarrak
hori irabazten zuela, eta beste batzuk ikusten nituen, antza denez
Altos Hornos lantegian zeudenak, enpresa handi haietan haiek zio-
ten…”ale, Emiliok ez dakit zenbat pezeta irabazten zituen”…esaten
nuen, Jainkoarren, Jainkoarren...jende honek, zer egingo du diruare-
kin?... Ni ahal nuen bezala antolatzen nintzen. Beno, bada, ahalik eta
gutxien gastatzen saiatzen nintzen. Izan ere, asko gastatzen baldin
banuen ez zitzaidan iritsiko. Bi mila pezeta ordaindu behar nituelako
pisuaren alokairuaren truke. (...) Nik ahal nuena egiten nuen etxekoa
eta nire familiakoa egin ondoren, nire aita ere nuelako. Denbora batez
eskularruak... familia-biltegi baterako egiten ibili nintzen... Industriako
makina bat ekarri zidaten. Eta ni, kanpora atera beharrean...Bada,
ahalik eta gehiena etxean...etxea egiten nuen...eta bazkalordura arte.
Apur bat goizean...beste apur bat arratsaldez... ahal nuen gehiena.
Oso gutxi ordaintzen zidaten. Ondoren hori utzi nuen oso zikina zela-
ko, etxea jartzen zitzaidan... oso zikina fallajin(?) asko ateratzen zue-
lako, ilaunak bezalakoak ziren...Gero maindireak egin nituen Bilboko
Parpailagileentzat... asko egin nituen. Ertza jartzen nien...beste bat-

74
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 75

zuetan ertzei jartzen nien (...) denbora asko egon nintzen. Gaizki egin 122
A. T. andreari egindako
banuen ez ninduketen hainbesteko denbora izango. Nirea zen maki- elkarrizketa.
na batez egiten nuen, herrian utzi nuena, baina hemen erosi nuen... 123
Ibidem.
eta horrela ibili nintzen... ondoren ikusten nuen... bulego bat ibiltzera 124
Praktika mota hauek tradizio
handia zuten industriako
joaten baldin banintzen... gehiago aterako nuen, eta bulego batera zonaldeetan, honako
joan nintzen, goizero. Goizeko seietan joaten nintzen hamaikak arte honetan ikus dezakegun
etxeko gauzak egiteko garaiz itzuli behar nintzelako, aita nuelako eta bezalaxe, Pérez-Fuentes, P.:
Vivir y morir en las minas.
bi seme-alaba txikiak ere zeudelako, eta horrela ibili nintzen, ez dakit Estrategias familiares y
lau edo bost urtez ibili nintzen. Azkenean utzi behar izan nuen zerbi- relaciones de género en la
primera industrialización
kalak oso txarto nituelako eta oraindik hala ditut... vizcaína: 1877-1913, Serie
de Historia contemporánea,
G.: Lan horren ondorioz? Leioa, UPV-EHU, 1993, 254-
276. or., eta García Abad,
E.: Bueno, niretzat landako lanen ondorioz izan zen. Urte asko zirela- R.: “Mercado de trabajo y
estrategias familiares de las
ko... ahalegin asko zirelako... eta makurtuta egon behar nintzen... mujeres durante la primera
eta jakina, segatzea lan handian zen... egun osoz makurtuta egon industrialización vizcaína: el
hospedaje”. In Vasconia,
beharra, beraz...122 Cuadernos de Historia-
Geografía, 28. or., Donostia,
Lan-mota horietan, gehien bat etxeko emakumeek egiten zutenak, familiaren Eusko Ikaskuntza, 1999, 93-
115. or., eta, garai
bestelako kide batzuek ere parte hartu zuten, hala nola amamek eta seme-ala- berriagoetarako, Pérez
bek. Sistemak etxeko jarduerak ere egitea ahalbidetuko zuen antolaketa eska- Pérez, J. A.: Los años del
acero. La transformación del
tzen zuen, horren ondorioz senarraren eta eskolaren lan-ordutegiei, bazkaltze-
mundo laboral en el área
ko txandei, eta nola ez, deskribatu ditugun lan ezkutuko lanei egokitu behar industrial del Gran Bilbao
izan zitzaizkien. (1958-1977). Trabajadores,
convenios y conflictos,
Madril, Biblioteca Nueva,
E.: Etxea zure erara erabiltzen zenuen... bazkaltzen genuen... geure 2001, 44-50 eta 103. or.
burua konpontzen genuen... eta amarekin esertzen ginen... pintzak
zerratzen. E... bera dagoeneko erretiratuta zegoen... Nik orain
dudan adina izango zuen garai hartan. Hirurogeita hamar urte ingu-
ru. Etxean hamalau urtez izan nuen. Eta... amak laguntzen zuen...
eta horrela aurrera egiten genuen123.

Lan-mota horiekin batera, atariak, eskailerak, tabernak, bulegoak eta etxe par-
tikularrak garbitzea bezalako beste batzuk ere emakumeak, ezkondutakoak
batez ere, soldatapeko lanean sartzea ahalbidetuko zuen tresnarik ohikoena
bilakatu zen. Baina ezkutuko lan-merkatua izango da, gizarte segurantzan koti-
zatzen ez zuena eta kontraturik ere ez zuena eta, jakina, inolako bermerik ere
ez zuena, hala nola langabezia-sorospena, oporrak kobratzea, aparteko
ordainsariak, etab.

Baina horiek ez ziren familiei diru-sarrerak izatea ahalbidetu zien formula


bakarrak. Berrogeita hamar urteen erdialdean etorkinak masiboki etortzeak
emakumeentzako lan eta okupazio berriak sor zitezen ekarri zuen. Inguruko
enpresetan lanean hasi ziren milaka gizon gazte haiek ostatu bilatzen zuten
hurbil zeuden herrietan. Probintziara etorri berri ziren asko ezkongabeak edo
familiak bere herrietan, ondoren lan-egonkortasuna eskuratu ondoren hona
ekartzeko asmoz, utzi zituzten ezkonduak ziren. “Apopiloak" zegoeneko finka-
tuta zeuden familientzako diru-iturria izan ziren. Azken horien emakumeek,

75
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 76

125
V. O. G. andreari egindako
besteak beste, janariak prestatu behar zituzten eta horiek arropak garbitu, lisa-
elkarrizketa. tu eta konpondu behar zituzten124.

E.: Horiek hartzea... Hemengo lantegi hau... Etxebarri, Etxebarria, hasi


zenean... mutil gazte asko soldaduskatik lanera zetozen... bizi ahal
izateko etxerik zegoen galdetzera etortzen ziren... Eta hemen jendea
hartzen zuen jende asko zegoen... eta ematen zieten... Nik ez dut
maizterrik hartu... baina senarrak lan-jantzi asko ekartzen zizkidan...:
Garbitzeko..., konpontzeko eta botoietan zituzten burdinak kentze-
ko... egunero hamar hamabi lan-jantzi ekarri ohi zizkidan. Gauen
uretan jartzen nituen bainuan... xaboi apur batez. Garai hartan ez
nuen ikuzgailurik... e!... Eskuz... ikuztegira joaten zinen... eta ikuzte-
gian jartzeko taulatxo batez egiten zenuen. Eta aurrera... eskuila
batez mekanikoen lan-jantziak garbitzen nituen... lan handia zen125.

Emakumeen bizitzetan lan gogorra, gaizki ordaindua eta inolako aitorpenik ez


duena ageriko da, lan hori sarritan lan ikusezina izango da eta lan-merkatua-
ren zirkuitu eta bideetatik kanpo dagoena ikusi dugun bezala, hori guztia inda-
rrean dagoen sistema ekonomikoaren eta gizarte-politika matxistaren ondorioa
da. Legeria murriztaileak baldintzatuko du diktaduran zehar legezko lan-mer-
katuan sartzea. Protagonisten beraien lekukotasunek lan-txertaketa hau gerta-
tzen den egoeraren berri ematen dute, aurkakoa den edozein gorabehera alde
batera utzita. Familiako burua hiltzea edo familia abandonatzea lan-merkatuan
sartzea eragingo duten arrazoietako batzuk izango dira. M. V. Basaurin jaio zen
1929. urtean. Bere aitak, “La Basconia” lantegian lan egiten zuenak, familia
abandonatu zuen. Bai bere ama nola bere ahizpak inguruko hainbat enpresa-
tan lanean hasiko dira. Esmaltados del Norte lehena izango da, eta, ondoren,
Firestone enpresan lan egingo du, bertan ezkondu arte lanean egongo da.
Hamar urtez hainbat lan, baita gogorren, astunen eta toxikoenetako batzuk ere,
egin zituen, bertan bestelako emakume batzuk ere aurkitu zituen, hori, bestal-
de, horri buruz zegoen legeriaren aurka zihoala.

E.: Eta orduan, lanean hasi ginen, nire ahizpa “Estepe” izenekoan, hori
oso toki txarra zen, horra goizeko bostetan joaten ziren eta, leku...
Usansolo edo inguru hartan zegoen lantegia zen. Baina oso
txarto,izarak eta... egiten genituen, “Firestone” enpresakoa zen, eta ni
“Firestone” izenekoan sartu nintzen, eta gure ama lapikoak egiten
zituzten lekuan jarri zen, han ere oso lan... Oso gogorra bai, hangoa
izan zen... Batzuk azidora joaten ziren, lapikoei esmaltea jarri baino
lehen, azidoan sartzen zituztelako, eta ondoren labean sartzen zituz-
ten. Izan ere, azidoa txarra zen, esmaltea ematea txarra zen, baina
labea zabaltzen zutenean ikaragarria zen...
(...) ni “Firestone” enpresara joan nintzen. Nik 16 urte bete nituen
25ean, eta 28an “Firestone” horretan lanean nengoen. Gero, 18
urte edo izango nituenean, altua nintzenez, egun gizonak dauden
lan batena jarri ninduten, bandetan..., alboetako batean zegoen,
gauza bat zetorren..., eta gainean banda bat jarri beharra zegoen

76
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 77

gurpilak egiteko eta..., neskato bat nintzen, eta lanean jo eta ke 126
M. V. andreari egindako
nengoen, bat aurrean eta beste bat atzean zegoen, atzean azkar elkarrizketa
egiten zuen bat zegoen eta..., adin hori zenuela goizeko seitan 127
Honen inguruan ikusi,
besteak beste, Duch Plana,
bandak egiten hastea, eta neskato bat baino ez nintzen. Gero ez,
M.: “Celibato laboral”. In
gero banintzen..., txera handia hartu zidaten eta josteko makinara Frankismoari buruzko
joan nintzen. 9 urtez lanean egon nintzen ezkondu nintzen arte. ikerlarien V. Topaketa,
azaroaren 13, 14 eta 15ean
Albacete n egin zutena,
... “bamburi” delakotik kameratan etortzen zen, txorizoak balira Gaztela-Mantxako
bezala, honela ebakita, txorizo batzuk balira bezala, honela uzten Unibertsitateak eta Primero
de Mayo Fundazioak
zituzten..., zuk hartu behar zenituen eta zigilua jartzen zenuen, antolatu zuten (Euskarria
“poom”, “poom” eta zigilua jarrita. Lehenik, ni 1945. urtean sartu CDan).
nintzen, eta bataila egiten genuen.... Batailako zigilua jartzen 128
Honen inguruan ikusi
genuelako, gerrarako zena. (...) Orduan, ni horrelakoa nintzena..., Valiente Fernández, C.: “La
liberalización del régimen
garai hartan neskato bat besterik ez nintzelako..., gainera ni oso franquista: la Ley de 22 de
berandu garatu nintzen, 17 urte nituenean, beraz, 16 urte nituela- julio de 1961 sobre derechos
políticos, profesionales y de
rik..., bada ume bat, ez nuen ez gorputzik ez ezer. Orduan horrela trabajo de la mujer”. In
jo behar zenuen gauza batean jartzen ninduten... eta bi jaisten Historia Social, 31. or.,
Valentzia, 1998, 45-66.or.
ziren..., goma bat bezala hemen eta beste bat hemen, jotzen 129
Babiano Mora, J.: Mercado
zenuen eta “zapa”, arduradunak lotzeko egin zuen hori zapaltzeko laboral y condiciones de
zen..., zapaltzen genuen, eta zuzen jartzen genuen, talkoa bota- trabajo durante el
Franquismo. Algunas
tzen genion,talko hura…, dena irensten genuen, oso talko txarra características y algunos
zen, nik ez dakit nola ez dion norbaiti zerbait egin... Giroa efectos, Julián Besterio
Londresekoa bezalakoa zen..., talko hura kaltegarria zela dakigu Eskolan 2003ko abenduaren
18an Espainiako
egun, garai hartan ez genekien. Eta kamera bazegoen, horrela jar- Demokraziaren Ikerketa
tzen zenuen..., beste batek molde batean jartzen zuen, haizea Zentroak (CIHDE)
antolatutako Mintegian
ematen zion, eta horrela zabaltzen ziren gauza batzuetan sartzen emandako Hitzaldia, Madril.
zuen..., hemen sartzen zuten..., hau ixten zen..., goma hori egos-
ten zuten, bulkanizatzen zuten, zabaltzen zuten..., eta kamera
eginda zegoen126.

Emakume gehienek, ezkondu ondoren lanpostu eta sektore oso zehatzetan


izan ezik, lanari buruzko araudiak betez, lan-eszedentzia hartu behar izaten
zuten127. Emakumearen lan, lanbide eta politikako Eskubideei buruzko 1961eko
uztailaren 22ko Legeak eta ondorengo 1962ko otsailaren 1eko Dekretuak, teo-
rian, emakumeak lan-merkatuari dagokionez zuen egoeraren aldalketa handia
ekarri zuten128. Legeria berriak gizon eta emakumeen eskubideak parekatzen
zituen arlo horri dagokionez eta aurreko murrizketa arauemaileak neurri bate-
an indargabetzen zituen. 1962ko araudiaren bigarren artikuluak egoitza zibila-
ren aldaketak lan-harremana hausten ez zuela adierazten zuen eta hirugarren
artikuluan, berriz, emakumeak errendimendu bereko lana eginda gizonak
bezainbesteko soldata jasoko zuela gaineratzen zuen.

Aldaketok garrantzi ukaezina izan zuten, baina irekitasuna mugatua eta partzia-
la zen129. Lehenik erregimen frankistak ez zituen inolaz ere sustatu emakumeak
lan-merkatuan finko eta iraunkor mantentzeari zuzendutako neurriak edo pizga-
rriak. Gainera, ezkondu ondoren horietako askok oraindik ere lanpostua uzten
jarraitzen zuten etxea zaintzearekin lotutako zeregin tradizionalak egiteko.

77
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 78

130
H. L. andreari egindako
Erabaki honetan eragin izan zuten faktoreetako batzuk, hasiera batean irudi
elkarrizketa zezakeena alde batera utzita, ekonomikoak baino ez ziren izan. Esaterako,
131
Honen inguruan ikusi eskondu ondoren emakumeak lanean jarraitzen zuen kasuetan, senarrak ez
Azcona, J. M., Bilbao, M. eta
zuen plus familiarra gehiago jasoko, eta hori frankista bezalako lan-merkatuan
Etxebarría, T.: aip. oh., 299-
301. or. Manuela ez zen, oso osagai handia zen, askotan lansari batek ere konpentsatzen ez zuena, gai-
halere, Basaurin ibilbide nera, emakumeen lansaria, Legeak bestelakorik adierazi arren, gehienetan
luzea izan zuen emagin
bakarra. Maríak, emaginak, nabarmen txikiagoa zen. Horrek guztiak lehen deskribatu duguna bezalako
ogibide hau ere izan zuen, ezkutuko lan-merkatua sortzea eragin zuen, bertan gehienak emakumeak zire-
bere iloba den Victoria
Martínezek gogorarazi
larik.
digunez.
Merkataritza txikia, negozio eta dendak zabalduta, emakumeek gehien aukeratu
zuten eta lan-merkatuan modu aktibo eta arautuan sartzea erraztuko zien irtenbi-
dea izan zen. H. L. emakumea Burgosko herri batean jaio nizen 1936. urtean.
1954. urtean Basaurira joan zen eta neba batekin batera merkatuaren plazako
postu baten jarriz zen. Bere senarra lan-istripu batean hiltzean dendan oraindik
ahalegin handiagoak egin behar izan zituen bere seme-alabak mantentzeko.
E.: Merkatuaren plazan jarri nintzen eta oilasko-denda jarri genuen.
(...) Hasieran oilasko-denda zen eta ondoren beste gauza batzuk
ere bagenituen eta Dueroko alderdi horretan oso ona den gazta
dago eta gazta asko ekartzen genuen eta dena saltzen genuen,
oso ona zelako eta oraindik delako eta horrela negozioa egin
genuen. Nire senarra hil ondoren, askoz gehiago lan egin behar
izan nuen, nik, jakina, plazako postua nuenez, baina eskerrak horri
ere bai, bestela, ez dakit benetan nola izango zen,. (...) Urte haiek
ikaragarriak izan ziren eta mugimendu asko zegoen eta horri eske-
rrak nire seme-alabekin aurrera egin ahal izan nuen. Lan handia
eginda, laguntza izan behar izan nuelako, baina zama handiena
niretzat zen, etxera iristen baldin banintzen eta ume batek gaua
gaizki pasatua bazuen, bada, zuri tokatzen zitzaizun, sendagilea-
rengana eraman behar bazenuen zuk egin behar zenuen, eta,
gero, aparteko orduak egin behar zenituen. Eta ni lanean sartzen
nintzen, ostegun, ostiral eta larunbatetan izugarria zelako, oso goiz
joan behar ginelako, goizeko zortzietan postua zabaltzen genuene-
an bazeuden hainbat emakume bertan. Trena Basaurin gelditu
orduko jende pila bat zegoen bertan. Izan ere, Basaurin zegoena,
plaza eta hori, beste herri batzuetan oraindik ez baitzegoen, ezta
oraingo merkataritza-guneak ere ez (...) Nik lanean nengoen bitar-
tean seme-alabak zaintzen zizkidan neska bat nuen eta plazan
senarra bizirik zegoenean berak ere laguntzen ninduen eta gero
koinatu bat ere etortzen zen, baina ordaindu ere egin behar nion
eta gero plazan neska bat hartu nuen, baina asegurua eta lansaria
ere ordaindu behar nizkion, eta hori guztia hortik ateratzen nuen,
baina bueno, garai hartan asko, izugarri saltzen genuenez, bada,
egin ahal izan nuen, baina lan handia egin behar izaten genuen,
asko saltzen genuelako, baina sakrifizio handia eginda, lan eta lan
ibiltzen ginen. Zentzu horretan eskerrak eman behar dizkiot

78
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 79

Basauriko jendeari pilo bat lagundu ninduelako130. 132


M. L. E. andreari egindako
elkarrizketa.
Emakumeak oztopoz eta diskriminazioez betea zen lan-merkatu baten barruan
sartu ahal izan ziren sektoreetako bat osasun-sektorea izan zen. Basaurin ospe-
tsuen den Manuela Eguiguren, berriki zendu dena, bezalako pertsonetako baten
ibilbideak emaginek eta sortzainek egin zutena bezain ohikoak eta garrantzitsuak
ziren lanak egin zituzten emakumeek izan zituzten zailtasunak azaltzen ditu131.
Manuela 19 urte zituela lanean hasi zen Gorlizko erizain. Valladoliden erizaineko
eta emagineko azterketak gainditu zituen, eta azken lanbide hori 50 urtez egingo
zuen. Bere alabak lan-baldintzak gogorarazten ditu, oso gutxi ordaindua zen eta
ez zuen gizarte-segurantzarik –horrentzat lan egiten zuen arren–, gainera, horri
bakarrik emanda zeuden eta oporrik edo egun librerik ere ez zuten, beti erne egon
behar ziren, edozein gorabeherari aurre egiteko prest.

E.: Orduan gerraren ostean miseria handia zegoen eta jendeak ez


zuen gizarte-segurantzarik eta, bada, gure amak jende txiroari
arreta egiteko beharra zuen udalak aginduta, baina jendeari ez
zion sosik kobratzen. Gure amak esaten zuen bezala, jatekorik ez
baldin badute, nola kobratu behar diet. Miseria gorria zegoen. (...)
Ez, ez zuen balio izango. Berak ere ez du nahi izan bilobek horre-
tan aritu zitezen, ez zuelako ordutegirik. Agian erditze batera joaten
ziren eta bi egun igaro arte ez ziren itzultzen. Bere lana agian ez
zelako hor bukatzen eta bisitatzera berriz joan behar zen. Bai, bai,
erditu ondoren agian umeei zilbortxoa erortzen zitzaien arte, sei
egun, zortzi egun, zazpi... izan zitekeena.

Ez zuen ordutegirik. Zineman sartzen zen eta... zenbatetan zine-


man sartzen al zen film bera ikusteko? Momentutxo bat igarotzen
zen, eta jarleku-zainak deitzen zuen. Zinema oso gertu genuen.
Adiskide batekin joan ohi zuen eta agian zinemara joaten zen eta
etxera bere bila etortzen ziren eta esaten genien zineman dago.
Zinemara joaten ziren, jarleku-zainari esaten zioten eta horrek eza-
gutzen zuenez, bada, esaten zion: Manuela ez dakit nora joan
behar duzu. Eta agian hara joaten zen eta ez zegoen ezer. Orduan
zinemara berriz ere itzultzen zen. (...) Askotan agian gauez eta
lehengo ametsean zeundela hartzen zintuen eta bere bila etortzen
ziren eta esaten genien, ez dago, ez dakit non dago, nik beti nekie-
lako non egoten zen. Bueno, bada, bisitan nator. Abisua agian
zetorren urak egiten zituenean edo oinazez zegoelako. Lanbide
hori oso gogorra da. Oso gogorra da etxean lan egiten. Egun bere-
an sei erditzetan ere lagundu behar izan zuen batzuetan. (...) bi-
txiena zen gure amak gizarte-segurantzarako lan egiten zuela eta
gure amak ez zuen gizarte-segurantzarik. Bitxia zen, ezta, bere
sendagile partikularra izan behar zuen ez zuelako gizarte-segu-
rantzarik eta bueno, irabazi, erditzean egoteagatik eta zortzi bisita
egiteagatik 90 pezeta irabazten zituen, eta sendagileak 110 peze-
ta kobratzen zituen parte hura sinatzeagatik bakarrik. Gure amak

79
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 80

133
M. G. andreari egindako
gizarte-segurantza izan zuen erretiroa hartu ondoren, harrez
elkarrizketa. geroztik soldata segurua ere izango zuen, ez zen asko baina zer-
134
F. A. andreari egindako bait bazen. (...)132
elkarrizketa.
135
García-Nieto, Mª C.: “Trabajo Enpresetan lan egiten zuten emakumeen ordainsaria beti gizonezkoek zutena
y oposición popular de las
mujeres durante la dictadura
baino apalagoa izango da. Desberdintasuna bai oinarrizko soldatetan nola
franquista”. In Thébaud, F.: aparteko orduetan edo piezako lanen primetan. M. G. izenekoak, Firestonen
Historia de las mujeres. El lan egin zuenak, hori gogorarazi digu.
siglo XX, V. bol., Madril,
Taurus, 669. or.
E.: Ni bandetan nengoenean, lehen ere esan dizut lan handia egiten
136
F. B. andreari egindako
elkarrizketa. genuela, bada, begira..., bitxia zen..., irteteko eta sartzeko ordua
markatzeko txartela sartzen genuen eta bertan uzten genuen. Zuk
gizonezkoenari begiratzen zenion..., eta zuk 28 edo 38 edo egiten
zenituenak zenituela..., bada, gizonentzat prezio bat zegoen eta
beste bat emakumeentzat. Zuk ikusten zenuen gauez etorria
zena..., zuk 2tik 10etara lan egiten zenuen, zure 40 estalkik “x”
balio zuten, gizonezkoerrek, aldiz, ez dakit zenbat balio zuten, eta
“deabruak hartzen gintuen”133.

Desberdintasunak soldatetan ez ezik lan-baldintzen barruan dauden beste


alderdi batzuetan ere bazeuden, hala nola oporraldiak edo gizarte-segurantza
bera. F. A. izenekoak hainbat enpresatan (elikadura, biltegiak, jantzigintza,
etab.) lan egin zuen 37 urtez.
E.: Gutxiago irabazteaz gain, opor gutxiago ere izaten genituen, eta
erretiroa hartu nuenean, bestalde, nagusiak urteetan ez zuela niga-
tik eta nire lankide askorengatik kotizatu egiaztatu nuen134.

Emakume hauen guztien lan-ibilbidea Espainiako ehunka emakumeenaren


oso antzekoa izan zen. Horien esperientziek lan-merkatuaren gabezi handiak
aditzera ematen dituzte, sistema horrek hirurogei eta hirurogeita hamar urte-
tan zehar frankismoari gizonezkoena baino askoz merkeagoa zen eskulana
eskaini zion. Emakumeak, Carmen García-Nietok adierazi duen bezala
“garapenaren” ezinbesteko faktorea izan ziren, gizonaren menpe zeudenak
eta horrengandik bereizita zeudenak, frankismoak berpiztu nahi izan zuen
emakume, emazte eta amaren eredua ez hausteko asmoz, eredu horren
ondorioz, emakume langile asko, “laguntza ematen zutenak” edo “zerbitza-
tzen zutenak” ez zuten beren lana lanbidetzat hartu eta bere burua etxeko-
andretzat jotzen zuten135.

Baina, gainera, lan mota horiekin guztiekin batera, emakumeek estrategia asko
aurrera eraman zituzten familiak aurrez zezan. Zabalduen zegoena bere arro-
pak konpontzea eta egitea zen. Amek alabei ezagupen horiek igortzea ama-
rengandik alabengana igaroko zen hezkuntzaren alderdi bat izan zen, protago-
nistetako batek azaldu duen bezala.
E.: Josi egiten zenuen, pijamak egiten zenizkien, gonak, prakak... egi-
ten zenizkien... dena, dena zen, dena lan egiteko, dena egiteko...,
eta nik asko aurrezten nuen, beti gustatu zaidalako dirua izatea,

80
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 81

dirua ez izatea ikaragarria iruditzen zait eta..., nik beti, ezta?, zuk 137
T. M. andreari egindako
ere ikusi duzu,beti koaderno batean eraman dut: hainbeste jantzie- elkarrizketa.
tan, hainbeste etxean, hainbeste janarian, hainbeste..., hau sartuko 138
V. C. andreari egindako
elkarrizketa.
da, hau aterako da..., eta oraindik ere eramaten dut, eta bakarrik bizi
naiz..., eta eramaten dut, e? Liburu hartan, izan nuen aurrenekoan,
honela jartzen zuen: “pezetari ehun zentimoak atera behar zaizkio”,
aurrezki kutxak eman zuen eta jendeak gehiago arrez zezan zen.
Eta nik beti, beti, dirua izan nahi izan nuen, eta 5 banituen136.

T. M. izenekoak gerraosteko beharraren ondorioz haietako askok josteko lanak


egin behar izan zituztela alabei soineko duinak eskaintzeko ezin hobeki gogo-
ratzen du.

E.: Eta arroparen bat ematen zidatenean, behin gabardina bat ematen
zidalako eta seme nagusiarentzat, eta bestearentzat atera nuen eta
ehun hori erabilita janzki bat egin nizkien, poltsikorik gabeko praka
txiki horietakoak ziren, baina ni hegaltxoak zituen blusari begira
nengoen eta dena egiten nien, baina gauero egoten nintzen.
Jostuna zen batek esaten zidan, bai janzki ederrak erosi dizkiezula
umeei, T. Behin J. kalean bizi nintzela, lagun batek esaten zidan “
zuk, T., beti soineko berbera eramaten duzu” eta gortina batzuez
baliatuta soineko bat egin zidaten137.

Beste batzuetan ere familiako esparrutik egiten zuten lanak berak arropa egi-
teko beharrezkoa zen materiala ematen zien. V. C. emakumeak hamar urte
baino gehiago eman zituen Firestone enpresan lan egiten. Bere eskuetatik
ehun asko igaro ziren, emakumeek, gero, horiek guztiak erabiltzen zituzten
arropak egiteko, bai barruko arropak nola soinekoak.

E.: Josteko makinan aparteko orduak eman ditut, handikiren bat etor-
tzen zenean..., beno, Libanoko batez aski ongi oroitzen naiz...,
Libanoko bandera asko egin nituen!, emakumeak ekarri zizkidaten,
izar batzuk jarri behar genizkien, eta zerrendatan. Oihal oso abe-
ratsa, oso ona zen..., eta nik zati batzuk hartzen joan nintzen, eta
gure ama jostuna zenez..., nik soineko bat ere ekarri nuen, nirekin
zeudenek ere bai, e? Emakume pilo bat ginen..., “oihal hau oso-
oso ona da...”, orduan ez zuen inork soinekorik, ez zegoen. Eta
hemendik begiratzen baldin badugu..., begiratu behar genuen...,
bota ere ez zutelako egiten..., begiratu beharra zegoen, baina asko
ere ematen zuten..., ez dakit hau esan behar dudan baina..., nik
oihal guztiak bertan nituen eta jostun nengoenez, bada,hainbat
erroilu nituen..., oihal hori zen..., oso ongi garbituta dagoen izara
bezalakoa, porotsu gelditzen dena, oihal hori, eta garai hartan ez
zituzten bularretakoak edo kuleroak eginda erosten, guk kakorrat-
zez egiten genituen. Nik haria ematen bien, nik nahi nituen txirrika
guztiak nituelako, kakorratzerako haria ematen nien, eta oihal-
zatiak ere ematen nizkien baina..., “esan zuk lapurtu duzula, ez

81
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 82

139
A. D. andreari egindako
esan nik eman dizudala”, eta bat etortzen zen... “aizu eta niri, ez
elkarrizketa. dakit zer...”, eta ematen nion gonazpiko hori egiteko, eta haria ema-
ten nion behean parpaila jar zezan, bularretakoak edo kuleroak
egiteko ere ematen nion, “niri oihal gogorxeago eman olana beza-
lakoa nahi dut-eta a...”, eta nik eman egiten nion138.

Hirurogei eta hirurogeita hamar urteetatik aurrera emakumeen hezkuntza-maila


hobea izan zela ere nabarituko da lan-bizitzan txertatzerakoan. Azkeneko urte-
etan pixkanaka lan-merkatuan sartzen joango den belaunaldia sortuko da, eta
horiek gizonezkoen antzeko hezkuntza-maila zuten. Hala ere, estatistikak zen-
batzeko eta ebaluatzeko orduan oraindik ere zailtasun handiak egongo dira.
Ezkutuko merkatua oraindik mantendu denez, errealitateari gehiago egokitzen
zaion kopurua zenbatzea ere ez zen batere erraza.

Nolanahi ere, hirurogeita hamar urteen erdialdean zegoen abagune ekonomiko


ahulak –ia laurogeita hamar urteen hasierara zabalduko dena– emakumeak lan-
merkatuan sartzen joan zitezen moteldu zuen. Krisiak, sakona, iraupen handikoa
eta nazioartekoa zenak, Euskal Herriari indar handiz eragin zion. Denboraldi
horretan zehar, industria-ehuna eta enplegua hondatu zen ordura arte ezagutzen
ez zuten erritmo eta intentsitatean. Milaka lanpostu desagertu ziren, beste hain-
beste familia langabeziara joan behar izan zirela. Basauri eta bere inguruko
esparruan, krisiak enpresa asko ukitu zituen. Metacal, Altzairu Berezien sektorea
(Aceriales) eta Etxebarriako lantegia esaterako krisiak eta birmoldatzeko proze-
suek gehien kaltetu zituzten batzuk izan ziren, horiei beste batzuk ere gehitu zi-
tzaizkien, hala nola EDESA-Fabrelec, ACENOR, edo ERT-Ceplástica.

Garapeneko hamarkadetan zehar modu erabakigarrian familia-ekonomia


hobetzen lagundu zuten emakumeak, krisi berri honetan ere ezkutuko ekono-
miaren eskulana hornituko dutenak ere izango dira. 1947. urtean jaio zen A.D.
izeneko emakumearen esperientziari esker, urte hauetan zehar izan zuen ibil-
bideari buruzko lehen eskuko lekukotza izan dezakegu.
E.: Bai, krisi izugarria da, ez dago lan egiteko aukerarik, ezta lan mar-
jinaletan ere ez... Orduan argi eta garbi pentsatu genuen udala izan
behar zela, beno erakundeak..., eta udala hurbilen zegoena zenez
ba... Krisi hori guztia, oso momentu zaila emakumeentzat, oso
zaila gizonentzat izan zela uste dut, baina emakumeentzat ikara-
garria izan zen. Lan-munduan murgiltzeko asmorik ez zuten ema-
kumeek ere, bertan murgildu behar izan zutelako eta, gainera, bal-
dintzarik okerrenetan.
Gehien bat, etxeko lanak egiten zituzten, lan horiek ere oso urriak
zirelako. Gainera, oso ordutegi txarrak zituzten, etxeko lanak aha-
legin handia eskatzen duelako..., batez ere momentu hartan, ordu
asko egotea, (...) Umeekin ere arazoa zegoen, haurtzaindegirik ez
zegoelako, ez zegoelako jantokirik, eta egia da gizonak ez zeude-
la lar prestatuta etxea zaintzeko. (...) nik uste dut emakumeek txar-
to pasatzen dutela, barruan txarto pasatzen dute, gainera senarrak

82
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 83

egun osoan etxean izatea, kontrol handiago egiten dutela, etxeko


lanetan gutxi laguntzen dutela, dirurik ere ez dutela etxera ekart-
zen, haiek etxeko oinarria izan beharra..., eta momentu latza da,
baina emakumeei gero ongi etorri zaiela uste dut139.

A. D. izeneko emakumeak fronte askotan borroka egin zuen bere eskubideak,


baita lan-eskubideak ere, aitor ziezazkieten. Hori lortzeko, oztopo askori aurre
egin behar izan zien, baita gizartearen konbentzionalismoei ere. Laurogeiko
hamarkadan zehar Basauriko Langabetuen Batzordean egon zen emakume
bakarra izan zen eta buzo edo lan-jantzi urdina jantzi zuen eta gizonezkoenak
zirela esaten zuten lan horietako bat egiten ere aurrenekoetakoa izan zen.
Ibilbide horri guztiari buruz eman duen lekukotasunak bere burua gainditzeko
irrikak eta gizarte-justiziako ideia sakonek markatutako historia pertsonal bate-
ra eramango gaitu.
E.: Ni aurkeztu nintzen, eta Langabetuen Batzordetik emakumeak
hartzeko eta emakumeak ere kontutan hartzeko eskaera eginda
genuenez, eskatzen zutena peoiak baziren ere, bi emakume hartu
gintuzten. Aurkeztu ginen emakume bakarrak izan ginen bi emaku-
me, gainera. Baina..., peoiak izateko..., bada gu geu. Eta brigadan
lanean hasi ginen. Hasieran arazo dezente egon ziren, esaten
zutelako udal lokalak, brigadakoak, garai hartan merkatuaren pla-
zaren azpian zeudenak, ez zeudela egokituta. Egia esan ez zeu-
den egokituta inorentzat, ez gizonentzat ezta emakumeentzat ere.
Janzteko eta eranzteko, arropaz aldatzeko. Orduan, komun batzuk
zaintzen lan egitera bidali gintuzten, ni komun batzuk zaintzera
bidali ninduten. Egia esan egun batean joan nintzen, bigarrenean
subertsibo jarri nintzen, kalean honela pentsatu nuen “(baina
bueno), peoia naiz eta komunak zaintzera nator…, emakumeek
beti egiten dutena egitera”. Egia esan biok brigadan, Nievarekin,
zalaparta handia sortu genuen, bada, esaten genuen komunera ez
ginela berriz itzuli behar, peoiak ginela, eta bestela, hori txandaka
egiteko, gu ez ginelako komun-garbitzaileak. Bueno lehenik, gai-
nera, komunera bidali gintuzten, eta ondoren ni plazako komunak
garbitzera bidali ninduten, komun horiek, gainera, oso zikinak zeu-
den, ez dut inoiz hain gaizki pasatu garbitzen bezainbeste..., nor-
baitek garbitu behar ditu, baina izugarri gaizki zeuden, eta komuna
garbitzen eta garbitzen egon behar ginen..., eta brigadako komu-
nak garbitzera ere bidali gintuzten, eta nik uste dut horrek gainez
egin zidala. Eta bueno, istilu handiak egon ziren, esan ere egin
ziguten hori konpondu artean etxera joan gintezen, berdin ordain-
duko zigutela baina etxera joan gintezen. Bueno..., nik amorrua
atera nuen esaten nuela “nolatan egin dezakete horrelakorik diru
publikoarekin...?, guk lan egin dezakegu, edozein lana egin deza-
kegu...”, orduan galdetu zuten brigadan ea nork hartu nahi gintuen.
Eta lorezainak, oso gizon onak, bada, esan zuen..., esango balu
bezala “bada nirekin etor daitezela, ea zerbait egiten duten “meme-

83
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 84

lo” bi hauek”.

A. D. emakumeak lan-ibilbide honetako urrats bakoitza emakume langilea den


aldetik aurre egin behar dion egiazko erronka balitz bezala hartuko du.
Horretarako, bere lankideekin batera, zenbait ahalegin fisiko egin beharko ditu
gizonen baldintza berberetan. Bere jarrera dela-eta pixkanaka bere lankideen
begirunea eta estimua bereganatuko ditu.
E.: Eta oso esperientzia ona izan zen, lehenbizi asko, pilo bat lan egin
genuen, fisikoki oso gogorra izan zen, biok egin behar genuela-
ko..., Serafina momentu hartan emakumeen taldean sartu zen
emakumea zen, gainera, ni baino zertxobait gazteagoa zen, baina
berak ere kontzientzia handia zuen, eta lan hori egin ahal genuela
erakutsi behar geniela pentsatu genuen. Egunero zelako, gehie-

Emakume bat ortuan laiatzen. EHUko Garaikidea, S. Arana Gorostiaga fondoa.

84
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 85

nez, “hartu erratza hau”, edo ez dakit zer..., ezta? Gero, egiten 140
Ibidem.
genekiena ikusi zutenean, esplotatu egiten gintuzten... Begira, 141
E. S. andreari egindako
“Igerilekuen Parkea” izenekoan, ibaiaren ertz osoan, landatuta elkarrizketa.
dauden zuhaitzak, makalak direnak, zulo horiek guztiak guk egin
genituen, eta guk biok landatu genituen. Eta han harri handiak
baino ez zeuden, eta han ibili ginen barrenaz, mailuz... zulatzen...,
biak bertan, erakutsi behar genuelako..., laguna nazkatzen zen eta
esaten zidan “badakizu zer esan behar dizudan, pikutara joan zai-
tezela zu eta beraiek bezainbeste edo gehiago garela erakustea,
pikutara joan daitezela!”, eta nik, harro-harro ·ez, ez, “izango da”
jarraitu behar dugu”. Gero brigadako beharginekin genuen harre-
mana oso ona izan zen. Batez ere momentu horretan A.K. (P.C.)
alderdiko gizonak zeudelako, nik beti eskertuko dizkiet, Komisioak
eta A.K.ko langileak zirenak asko nabari zelako, behintzat, emaku-
meek eskubideak genituela esaterakoan ados zeuden. Orduan oso
sostengu handia izan ziren guretzat, hilabeteetan lan egin
genuen..., gizonen aldagelan jantzi eta eranzten ginen inolako ara-
zorik izan gabe, ez genuen inoiz jazarpen-arazorik edo izan, garai
horretan begirune ikaragarria zuten..., beno, izugarria izan zen bri-
gadan egoteak ekarri zuen aurrerapena. Kalean ere, kalera lan-
jantzia edo buzoa generamala lanera atera ginen aurreneko ema-
kumeak izan ginela uste dut, eta ikuskizuna ginen. Baina horrela
zela onartu genuen eta bueno..., bagenekien momentu hartan
jokatzen ari ginen papera zein zen140.

Baina begirunea eta berdintasuna ez dira beti ezaugarri nagusia izango.


Emakume askok ordainsariak ezberdinak izan beharra pairatu behar izan
zuten, eta horrez gain sexu-jazarpena, gehiegikeriak eta bere lankide eta nagu-
siek ez zituztela kontutan hartzen ere jasan behar izan zituzten, horiek biktimen
beldurrean eta haizukorregia zen legerian eta gizarte-presio itogarrian babes-
tuta xantaiak egiten zizkieten. Horren inguruan, baita egun ere, ez dugu datu-
rik, hori dela-eta ez dakigu xantai horiek orokorrean gertatzen ziren, baina jaso
ditugu lekukotasun horien arabera gertaera isolatuak ere izan ez zirela uste
dugu. Abusuak era askotakoak izaten ziren, iradokizun eta keinuetatik hasi eta
ukipen eta abusuetara. E. S. Bilboko enpresa batean lanean egon zen 30 urte
baino gehiago. Langileek, batez ere gazteenek arduradunen sexu-jazarpena
pairatu behar izan zuten defendatzerik ez zuten egoera batean.
E.: Lanetan bai pasatu behar dutela..., emakumeak asko pairatu du,
e?, asko, asko..., sexu-jazarpena ikaragarria izan da..., orain ere
esaten dute badagoela, leku guztietan..., emakumeek betidanik
jasan behar izan dute sexu-jazarpena. Horiek..., gainera ez da hori,
gero gainera, hileta batera joaten zinen eta Jauna hartzera joaten
zen lehena bera zen..., eta horrek amorrarazten zintuen, izugarri
amorrarazten zintuen, e?, gainera ikusten zenuelako Jauna hart-
zera joaten zen lehena bera zela..., eta beti on-ona balitz bezala...,
eta gero..., hori..., eta 14 urteko umeei... Horra joaten ziren neska

85
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 86

142
A. J. andreari egindako
gazteak, adibidez bainugelan sartzen ziren eta atea jo gabe sar-
elkarrizketa. tzen zen..., ikaragarria... Alderdi horietan agian..., asko hobetu da,
oraindik ere sexu-jazarpena dagoela esaten badute ere, e?...,
oraindik ere badagoela, e? Gaur ere asko isiltzen dira, gaur egun...,
lehen gauza batzuengatik..., eta orain lanik ez dagoelako, eta bota
ditzaten beldur..., agian lehen ere bai, bota zintzaten beldur..., edo
etxean esatearen beldur ere bai... Esaten baldin bazenuen nagu-
siak proposatu zizula..., agian horrekin ere esaten zenuen..., agian
aita joango zen eta hilko zuen..., edo nik zer dakit..., diot nik...141

Emakumeen lan-baldintzek azkeneko hogeita hamar urteetan zehar gertatu


diren aldaketen ondorioz nabarmen egin dute hobera, halere, enpleguan dagoen
kolokatasunak eta, aurrerantzean ikusiko dugunez, horietako askoren ezegon-
kortasunak sexu-jazarpeneko edozein egoeraren aurrean babesgabetasun-ego-
era sortzen lagunduko dute. A. J. emakumeak aseguruko hainbat konpainiatan
lan egin du eta sexu-jazarpena nozitu du hainbatetan, jazarpen horiek ez ditu
salatu, gainera, lanbide horietan oso kolokako egoeran zegoelako.

G.: Noizbait jazarpena sentitu al duzu?

E.: Asko eta gehiegi. Bueno orain ikusiko dugu jazarpena izan den.
Lehenik saltzaile bat izan zen, bera asko etorri ohi zen eta beti
hasten zitzaidan, zer egiten ari zara laztana, eta ez dakit zer
badakit zer. Behin minigona eraman nuen eta, orduan, bera eto-
rri eta esan zidan, hankak nola gurutzatzen dituzun ikustera eto-
rri naiz. Ni ABLE baten bidez nago eta ez ditut arazoak nahi,
beraz, niri gogaikarria gertatzen zait, baina nori esan behar diot?
Nire lankideari esan nion. Gizon hori ergel bat baino ez d, begi-
ra nola datorren eta irribarre egiten diozu atsegina izatearren.
Behin eta berriz, eta zer gertatzen da maitea, eta eskua bizka-
rrean jartzen dizula eta nik aurpegi txarra jartzen nion baina alfe-
rrik zen. (...) Beste kasua nire nagusiko idazkariarekin gertatu
zitzaidan, horrek, baina ez niri bakarrik, baita gainontzeko ema-
kumeei ere, eskuan bizkar gainean jartzen zidan eta esaten
zidan, zer gertatzen zaizu?, urduri zaude eta masaje bat egin
behar dizut. Ni gauza horiek oso urduri jartzen ninduten. Gauza
horiek ez zitzaizkidan gustatzen niri. Ez nuen normaltzat edo
etikotzat ikusten. Hori lagun bati utzi ahal diozu nahi baldin badu-
zu eta utzi nahi badiozu baina ez zeure burua behartuta ikusten
duzulako, ez esateagatik, bueno, ez da hainbesterako eta ez dut
ezer esango arazoak ere izan ditzakedalako gainera... horrega-
tik ezin dizut esan sexu-jazarpena izan zen ala ez. Nik baietz
uste dut. Beste gauza bat da artxiboak gure eraikinaren azpian
genituela da, garajearen gunean. Artxiboak bazter batean zeu-
den eta nik txango horren ostean espedienteren bat edo beste
ezer hartzearen beldur nintzen bertan topatzen banuen ere bera
jaisten bazen. Gainera noizbait bertan ikusi nuen eta ni serio-

86
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 87

serio eta estu-estu jartzen nintzen eta oso desatsegina eta artxi- 143
E. S. andreari egindako
boan sartzen nintzen baina atea zabalik nuela eta bera joaten elkarrizketa.
zen begira nengoela. Ez nintzen beraz fidatzen. Ez dakit zerbait 144
U. M. andreari egindako
elkarrizketa.
gertatu ahal izango zen baina ez nintzen fio142.

Krisia iritsi zenean lan-munduan zegoen diskriminazioa areagotu zen.


Emakumeak, enpresa txikietan lan egiten zutenak batez ere, garai zail horre-
tan kaltetuen izan ziren taldeetako bat izan zen. E. S. izenekoak bai berak bai
bere lankideek hirurogeita hamar eta laurogei hamarkaden amaierako krisia irit-
si zenean jasan behar izan zuten presioa deskribatu digu.
E.: ...nik hainbat emakume ezagutzen ditut, gaur egun ere deitzen
didatenak, ni 55 urte nituela geratu nintzen etxean, baina batzuk
47, 48... urte zituztela geratu ziren, ikusi zer lanak... Emakume ba-
tzuk..., ordenagailuan lanean ibili ondoren, bada, bulegoak garbi-
tzen ibili behar ziren..., hori da..., nik ere beti esaten dudalako “niri
55 urte nituenean esan izan balidate bulegoak edo dena delakoa
garbitzen hasi beharko nintzela..., oso gogorra, ezta?”. Hori ikara-
garria izan da, baina esan ohi didate “lanbidez aldatu badugu ere,
orain alaiagoak gara”, kontatu ohi didate...143

Baina lan-merkatuan sartu zirenean emakumeek gizon askoren arbuioari, mes-


fidantzari edo baita sexu-jazarpenari ere aurre egiteaz gain, emakume anitzen
iritzia aurka izan zuten, horien iritziz emakumeen leku tradizionala, hartzeko
hezi zituztena, etxea zaintzea baino ez zen izan behar. Emakumeek beraiek
Gerra Zibilaren inguruan jaio ziren belaunaldien aldean izan zuten mentalitate-
aldaketa, bereziki etxeko lanari zegokionez, ezinbestekoa izan da eraldatzeko
prozesu honetan. San Migel auzoan 1921. urtean jaio zen eta bizitza osoa
baserrian lanean eman zuen U. M. emakumeak eman digun lekukotasunak, eta
bizitzaren beste alderdi batzuetan sozialki aurreratu duen emakumea izan
arren, azkeneko urteotan gertatu diren aldaketek zer nolako garrantzia izan
duten berarentzat islatzen du.
E.: Niri, egia esaten baldin badizut ez zait gustatzen emakumeak etxe-
tik kanpo lan egin dezan, etxe barruan nahikoa lana dagoelako, eta
asko galtzen dute, etxeko ekonomian galtzen dute nire ustez. Nire
errainek lan egiten dute eta nik ez diet ezer esaten, bakoitzak iku-
siko du... ni oso ongi moldatzen naiz beraiekin lagun bezala, baina
ez zait ongi iruditzen, etxean nahikoa lana dagoelako. Garbitu
behar duzu, josi behar duzu, egun ez du inork josten, ez dakite ezta
orratza albaintzea ere zer den. Lehen berriz josten genuen eta a
zer adabakiak, berriz josita dauden izara ederrak ditut nik, baina
orain ezer ez, dena eginda erosten dute eta kito144.

Iritzi horrekin ez datoz bat bere belaunaldiko beste emakume asko, ezta ant-
zeko ingurunetan hezitakoak ere ez, baina, halere, ahaztu ezin dugun emaku-
me-multzo baten iritzia da eta aldaketa handiak izan dituen gizarte baten
barruan rol edo eginkizun zehatz batzuk nola mantendu diren agerian uzten du.

87
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 88

145
Ikusi Elizondo Lopetegi, A.,
Laurogeita hamar hamarkadan egon den susperraldi ekonomikoak langileen-
Martínez Hernández, E., tzat, oro har, eta emakumeentzat zehazki, saldo ezezaguna ekarri du.
Novo Arabona, A. eta Sanz Enpleguaren sorrera lan-ezegonkortasunaren hazkundearen proportzionala
Álvarez, R.: Cifras sobre la
situación de las mujeres y izan da. Lan-kontratuen tenporaltasunak eta kolokatasunak oso sektore zehat-
los hombres en Euskadi, zei modu berezian eragin die, emakumeei eta gaztei alegia.
Leioa, Politika Zientzien eta
Administrazioaren Saila,
UPV-EHU, 2001. Eustat eta EIN erakundeekin egiaztatutako datuen arabera, emakumeek Euskal
Autonomia Erkidegoan esparru horretan zituzten lan-baldintzak oraindik ere gizo-
nek zituztenak baino nabarmen txikiagoak dira. Datu batzuk oso adierazgarriak
dira. Kontraturik gabe lan egiten duten pertsonen %87 adibidez emakumeak dira.
Adinaren arabera aztertuko bagenu, gazteenen artean, hau da, lan-merkatuan
denbora gutxien daramaten biztanleen artean, oraindik ere emakumeak dira kon-
tratu mugagabe edo finkoen proportzio gutxien dutenak, %42 gizonezkoen
%57aren aurrean, alde hori gainera adinarekin areagotzen da. Ikasketa-mailaren
araberako kontratu-mota aztertzen baldin badugu, gizonek, oro har, kontratu
egonkorragoak izaten dituzte. Kontratu mugagabeak dituzten emakumeen pro-
portzioa gizonezkoena baino txikiagoa da ikasketa-maila guztietan, lehen mailako
ikasketak dituztenen artean nabarmenagoa izango dela. Lan egiten ari diren lehen
mailako ikasketak dituzten gizonen %86ak kontratu mugagabea duten bitartean,
emakumeen kasuan ehuneko hori %65,3ra jaisten da145.

Lan-ezegonkortasuna eta ezegonkortasun ekonomikoa mantentzea milaka


gazte familiaren etxetik ateratzea, bere independentzia, bere ezkontza edo
bikotearekin bizitzea eta seme-alabak izatea atzeratzen duen faktoreetako bat
da. Egitasmo honetan elkarrizketatu ditugun emakume gazteagoen kasua
gizartearen sektore handi baten bizi-ibilbidearen sintomatikoa eta adierazgarria
da. 30 eta 35 urte bitarteko gazteak –“gazte” izatearen kontzeptu bera eta 35
urteetara luzatu izanak gizartean gertatu diren aldaketak ondo baino hobeto
erakusten ditu–, bigarren edo goi mailako ikasketak dituztenak, aldi askotan
lanik gabe egoten direnak eta lan-merkatuan atzerapen handiz sartzen direnak,
kolokako eta aldi baterako lan asko izan dituztenak azkenean urtebete baino
gutxiagoko lan-kontratuei edo lanean txertatzeko programei esker erakunde
publiko batean bukatuko dutenak. Zaharrenaren, A.J. emakumearen, lekukota-
sunak egoera ederto deskribatzen du.

E.: Ordaindutako nire aurreneko lana etxe bateko laguntzaile bezala,


baina nik pertsonalki ez dut ezta lantzat ere hartzen nire asmoa ez
zelako etxe batean lan egitea. Jende txarra ez ziren ez, oso ema-
kume jatorra zen, baina ez nuen etxe batean lanean bukatzeko
asmorik, ez bada beharrak bultzatuta. Zerbait puntuala zen.
Hizkuntza eskolan izena emateko edo arroparen bat erosteko diru
erraza zen. (...)Bueno, ikasi ondoren, administraritza egin eta gero,
lana bilatzen hasi nintzen. Eta 30 urte nituela aurkitu nuen. Eta ez
pentsa izugarri ona zenik. Lanaldi erdikoa izan zen Basauriko ase-
guru-artekaritza batean. Baldintzak lar txarrak ziren ni bakarrik nen-
goelako eta bi nagusi zeuden, bi gizon eta lanaldi erdian egoten
nintzen eta oso gutxi ordaintzen zidaten, baina nire aurreneko lan-

88
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 89

esperientzia zen. Kontratu mugagabea nuen baina ez zidaten berri- 146


A. J. andreari egindako
tu eta bizibidea bilatu nahian ibili nintzen. ABLE batzuetara joan elkarrizketa.
nintzen, kurrikuluak zerbitzu-enpresetara edo iragarkietan agertzen 147
I. E.. andreari egindako
elkarrizketa.
zen guztira bidali nituen. Aseguru-konpainia batean ere praktiketan
egon nintzen baina hilabete batzuk baino ez ziren izan, baina lane-
rako oso ongi etorri zitzaizkidan esan dizudan lan horretarako eta
ondorengo lanetarako, apur bat aseguru-etxeekin lotuta egon dire-
lako, administratzaile moduan edo istripuak bideratzen. Beraz zer-
tan ibili naiz? Bada horrela serio, lanaldi erdiko esan dizudan hori
eta gero sustatzaile batzuetan lan txikiak izan ditut. Urtebetez lan-
gabezian ere egon nintzen oso gutxi kobratzen nuela eta birziklat-
zeko ikastaroak egiten nituela. Gero asper-asper eginda egon nint-
zen eta berriz ere etxe batean lanean hasi nintzen lau hilabetez,
baina oraindik ere begiratzen jarraitzen nuen. Konpainia batean
istripuak bideratzen lan bat lortu nuen eta hor hasi nintzen eta
horren ondoren datuak grabatzeko lanak ere izan ditut.
Galdakaoko Ospitalean idazkari egon nintzen eta ondoren hemen,
sei hilabeteko kontratua nuela146.

I. E. andreak antzeko esperientzia du. Eskola partikularrak, umeak zaintzea edo


etxeko laguntzaile bezalako lanak lehendabiziko lan-esperientziak izaten dira, tar-
tean lanik gabeko denboraldiak, luzeagoak edo laburragoak, dituztela, denboraldi
horiek kasu gehienetan INEM erakundearen birziklatzeko ikastaroak egiteko
baliatzen dituzte. Lan horietako askotan, gainera, ez dute kontratu arauturik eta ez
dute gizarte-segurantzan kotizatzen, ondorioz ezkutuko ekonomiaren sare handia
sortzen da, bertan, gainera, dauden gehienak emakumeak dira.

E.: Bukatu ondoren, bueno, ikasten nuen bitartean klase partikularrak


ematen nituen, eta bukatu nuenean jarraitu nuen, aldi berean
enpresetara kurrikuluak igortzen nituela. Ikastaro bat egin nuen,
beste batzuk ere egin nituen, trebatzeko. Bat nominei buruz, beste
bat ordenagailuena, eta klase partikularrak oraindik ematen nituen,
eta gero lanaldi erdiko lana aurkitu nuen nik ikasitakoan, baina ez
nuen asegururik ez ezer. Bukatu zitzaidan eta hizkuntzak ikasten
hasi nintzen eta arratsaldetan umeak zaintzen hasi nintzen eta
horren ondoren atera zaidana egin izan dut147.

Ezegonkorrak edo aldi baterakoak diren eta praktikako kontratuak edo kon-
tratu partzialak dituzten lan hauetatik guztietatik igaro behar izateak elka-
rrizketatutako emakumeen lan-itxaropenetan, eta baita bizi-itxaropenetan
ere, zuzeneko eragina du. Egungo egoeran egiazko gurpil zoroa islatzen da,
bertan ibilbide pertsonalak familiaren etxetik eta ekonomiatik askatzea ahal-
bidetuko duen gutxieneko lan-egonkortasuna izateak baldintzatzen ditu.
Egoera horren ondorioz agertzen diren zailtasun ekonomikoak etxebizitza
eskuratzea eragozten duten zailtasunak dira, besteak beste. Arazoa area-
gotzen da bikoterik ez duten gazteen, bai emakume nola gizonen, kasuan,
hauentzat bere ordainsariaren bidez bakarrik finantzatutako etxebizitza

89
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 90

148
A. J. andreari egindako
erostea aukera ia ezinezkoa bilakatzen da.
elkarrizketa.
149
I. E. andreari egindako Bestaldetik, amatasuna lan-egonkortasuneko egoera lortu arte etengabe atze-
elkarrizketa. ratzeak emakume askorengan larritasun-sentimendua sortzen du. Berak adie-
razi duen bezala, berrogei urteen muga, amatasunaren mugak finkatzen dituen
amildegi bilakatuko da. Egoera are zailago izango da bikotearen, izatekotan,
lan-egoera emakume hauen antzekoa baldin bada edo seme-alaba bat izateko
ezinbestekotzat jotzen dituzten baldintzak betetzen ez baditu. Horien lekukota-
sunetan azaltzen den pertzepzioa, kasu askotan porrot pertsonalarena izaten
da eta auto-estimurik ere falta dute.

E.: Nik gaizki eramaten dut, agian 30 urte nituela ez nuen pentsatzen
seme-alabak izatea eta orain bai. Nik esaten nuen ”hemendik
hara”. Ez zaizu sartzen beharraren sentimendu hori. Azeleragailua
zapal dezagun errepidea bukatu behar zaigula esaten duzu. Ea
nola bizi dudan?, Txarto. Berak nolabait egonkorra den lana du,
baina asko ere ez du irabazten eta mailegu bat ordaintzen ari gara,
ondorioz, gauza batzuk ere kendu behar dituzu. Baina berak asko
irabazi arren, nik lanean jarraituko nuke, jarraitu nahi dudalako.
Neure buruarekin ongi sentitzeko, dirua ere ekartzeko eta ekono-
mikoki libre izateko. Izan ere, nik hori gaizki bizi dut, 36 urterekin
jendea, oro har, gutxi gorabehera finkatuta dago, eta bere lanaren
barruan ere nolabaiteko ardura eskatzen duten lanak hartu ahal
izan dituzte eta ni hasten ari diren 23 edo 24 urteko nesken antze-
ra egotea ere(...) Bada, egia esan, frakasatu bat banintz bezala
sentitzen naiz, ez naizelako iritsi ahal nuen lekura edo iritsi behar
nuen lekura148.

Administrazio publiko batean kontratatua izatean pertsona hauek ordura arte


enpresa pribatuetan izan ditzaten lan-baldintzekin alderatzeko aukera izaten
dute. Hautazko irizpideak, kontratuen formalizazioa, lanaldiak, ordainsariak,
gizarte- eta sindikatu-eskubideak, diziplinaren zorroztasuna, aldi baterako bai-
menak eskatzeko aukera, amatasun-bajak bideratzea, eszedentziak, oporrak,
egun libreak, ordutegiak edo tratu pertsonala bera erabat ezberdinak izango
dira eta hala ikusiko dute urteetan zehar enpresa pribatuetako aldi baterako
kontratazioetan enplegu-kolokatasuneko egoeraren ondorioak pairatu behar
izan dituzten emakumeek.

E.: Hainbat eskubide eta baita lan-bolumena ere. Agian nagoen atale-
an nolabaiteko zortea izan dut baina lan-bolumena ez da oso itoga-
rria, lan-bolumena dago baina egin behar dena da. Enpresa priba-
tuan ahalik eta lasterren bukatu beharra dago, hemen, aldiz, eta nire
kasuaz ari naiz, denbora gehiago badut hori egiteko. Lasaitasun
edo soseguz eta ez dut presaka egin behar, ez baldin bada eduki
ahal izan dugun arrazoi bategatik, baina, oro har, lana egiteko den-
bora nahikoa izaten dut. Ordutegia pagotxa da, ez dugu aparteko
ordurik egiten eta ez dute espero egin ditzagun. Enpresa pribatuan

90
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 91

aparteko orduak egin ditzazun espero dute baina ordaindu edo 150
Ibidem.
eskertzen ez. Eta hemen ez dute hori espero. Eta sendagilearen- 151
Arriero Ranz, F.: La voz y el
gana lasai asko joan ahal duzu, inolako ardura edo kezkarik izan silencio... aip. oh., 195. or.,
eta honen inguruan ere
gabe. Joan zaitezke eta ez duzu denborarekin kezkatuta ibili
Borderías, C.: “Identidad y
behar149. cambio social en Barcelona
entre 1920 y 1980”. In
Vilanova, M.: El poder en la
Gazte gehienek, hala emakume nola gizonek, lan-egonkortasuna ia eskuraezi- sociedad, Bartzelona, Antoni
na den helburua balitz bezala ikusten dute, itxaropen sozial, profesional, baina Bosch, 1986, 47-48. or.
batez ere, pertsonalak betetzea ahalbidetuko lukeen helburua. 152
E. I. andreari egindako
elkarrizketa.
E.: Niretzat garrantzitsuena egonkortasuna izango litzateke. Ordainsa-
ria ez lidake hainbeste axola izango baldin eta lana egonkorra balitz
eta nahiko izango banu, baina, jakina, muga non dagoen esatea
zaila da, baina niretzat, ordainsari handia izatea ez da funtsezkoa.
Egonkortasuna agian ez dudalako inoiz izan. Lan horrek ea nire
itxaropenak beteko lituzkeen? A zer galdera, ene, soberan, soberan.
Ametsa da, ametsa da, baina ametsa baino ez150.

Hortaz, lan-munduan izan diren aldaketak oso garrantzitsuak izan dira. Hori
bai, emakumeek lan-munduaren barruan baldintza hobeak izan dituzten arren,
hori lortzeko ordaindu duten prezioa ere handi samarra izan da. Adierazi dute-
nez, ideologia patriarkalaren printzipioek araupetutako gizarte-ohiturak man-
tendu izanak errealizazio profesionala egin nahi zuten emakume asko lanaldia
bikoiztera eraman zituen151. Egoera zinez zaila izango da, batez ere “aitzinda-
rientzat”. Izan ere, beraien statusa mantentzeko gizartearen eta familiaren pre-
sioei aurre egin behar izan baitzieten eta, gainera, bi aldiz ikusezina izatea
nozitu behar izan baitzuten: batetik, etxetik kanpo egiten zuten lana ezkutatzen
zutelako, etxeko lanak bere egin zituztela familia barruan horien banaketa alda-
tu nahi izan gabe eta, bestalde, enpresan ere etxekoandre bezala egiten zuten
lana ezkutatu behar zuten emakume izateagatik izan zitzaketen arazoak
saihesteko asmoz. Izaera bikoitza hori handicap edo oztopo handia izango da
bi esparruetan, batez ere ezkondutako emakumeen kasuan eta baita egoteko
aukera zuten haienean. Horientzat, lan-munduan sartzeak arazo erantsia sor-
tzen du, protagonistek beraiek diskriminazio argitzat hartzen dutena. E.I. ize-
neko emakumeak gai horren gainean honela hitz egin digu:

E.: ...oso gaztea nintzenetik, 22 edo 23 urte nituela, orain arte lan-elka-
rrizketak egiten dizkidatenean beti galdetu izan didate ea ezkondu-
ta nagoen edo bikoterik dudan eta ezkontzeko edo seme-alabak
izateko asmorik dudan (...) Bai, diskriminatuta nagoela sentitzen
dut, gainera, lanposturen batean gizon eta emakumeak batera
egon izan gara eta zain gelditu naiz eta galdetu izan diet ea ezkon-
duta zeuden galdetu zieten eta esan didate ezetz eta niri bai gal-
detu zidala. Emakumeei bai eta gizonei ez. Nik hori guztia diskri-
minatzailea dela ulertu dut, ez dakit diskriminatzailea baina ni irain-
dua sentitu naiz. (...) Lantokian (alde horretako diskriminazioa ikus-
ten dut), hogeita hamar urteko emakumea, arazoak dakartzan

91
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 92

emakumea, edo hogeita hamar urteko emakume ezkondua edo


bikotea duena, arazoak dakartzan emakumea, hogeita hamar urte-
ko gizona, bikotea duena, berriz, gizon egonkorra, erantzukizuna,
seriotasuna. Lan-esparruan oraindik asko dago egiteko152.

Proiektu honetan zehar elkarrizketatu ditugun emakumerik gazteenen iritziz,


enpresa asko eta askok langileak hautatzerako irizpideetan ezberdintasun
argiak ezartzen dituzte. Horien aburuz, balizko amatasuna lan-merkatuan aurre
egin behar dioten beste eragozpen bat gehiago izaten da, lan-merkatuan, bes-
talde, aldaketak aldaketa, oraindik ere emakumeentzat argi eta garbi diskrimi-
natzaileak diren egoera eta praktikak daude. Lan-eskubideak aitortzeak, lan-
munduan masiboki sartzeak edo ordainsariak gizonezkoek dutenekin pixkanaka
parekatzeak nolabaiteko maila eskuratu dute, batez ere administrazio publiko-
etan eta sindikatuek presentzia handia duten tokietan, baina gaur egungo lan-
merkatuaren ezaugarriak direla-eta, azpikontratak, aldi baterako eta kolokako
enpleguak eta ezkutuko ekonomia orokortu direlarik, egoerak gune ilun asko
ditu, horiek emakumeei bereziki eragiten dietela.

92
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 93

Aisiako denbora (eta esparruak)

Emakume zenbait plazan bildurik. Basauriko Udal Argazki Artxiboa.

Gerra Zibilaren amaiera eta erregimen berria ezartzea eguneroko bizimoduan 153
Eguneroko bizitzaren, aisia
askatasunen errepresioak eragin handia izango zuen ibilbide luze baten hasie- barne, eraldaketari buruz
ra izan ziren. Garaile eta galtzaileen artean banatuta dagoen gizarte batean, ikusi Folguera, P.: Vida
cotidiana en Madrid a través
gizarte-ezberdintasunak eta generoko harreman hierarkikoa nabarmen area- de las fuentes orales, Madril,
gotu ziren. Frankismoak familiaz eta erlijioaz zituen kontzepzio atzerakoiek Madrilgo Komunitatea, 1987.
emakumea ahal zen esparrurik ikusezinera eraman zuten: isiltasunaren espa-
rrura alegia153. Etxea, etxeko esparrua, familia kontrakoa den kanpoko erreali-
tatearen aurrean defendatuko zuen gordeleku balitz bezala ageri zen. Etxea,
familiari buruzko atalean aztertu dugun bezala, helburutzat, berau poztasuna
lortzea balitz bezala egituratu zuten. Biak ala biak –etxea eta familia– erregi-
menaren propagandak goretsiko ditu gunerik garbiena, espiritualena, II.
Errepublikaren zeregin banatzailearen hondamendiek zauritutako gizartea
berreraikitzeko gauza ziren bakarrak zirelakoan, Errepublikak gizonak eta ema-
kumeak baldintza berberetan heztea sustatu eta baimendu baitzuen, banaketa
eta ezkontza zibilak legeztatu baitzituen eta abortua bera ere baimentzeko
gauza baitzen. Erlijioa, berreskuratu nahi duten familia sakratuaren egiazko
zutabe morala dena, Espainia Berriaren begiak eta kontzientzia izango da eta
emakumea garrantzi handiko enpresa horren guztiaren sakrifizioak bermatzen
eta pertsonifikatzen dituena izango da.

Errepresioak eta goseak sakonean markatutako gerraostearen eguneroko errea-


litatean, aisiaz gozatzeko aukerak ikaragarri murriztu ziren. Tropa frankistek oku-

93
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 94

154
Rodriguez de Peñaranda, L.:
patutako ia herri frankista gehienetan bizi dutena bezalako giro hertsagarrian,
La radio: falsa conciencia Basaurin dagoena bezalakoan, irratia egoera horri denbora batez behintzat ihes
femenina. In Nuevas egiteko balio izango duen denbora-pasa urrietako bat izango da. Irratiko eleberrien
perspectivas sobre la mujer.
Diziplina arteko Ikerketako gidoietan ere elizak eta erregimen frankistak sakratu egin dituzten rolak ere isla-
lehenengo Jardunaldien tuta daude. Gazte bertutetsua, apala, langilea eta jasankorra, garai hartako eredu
Aktak... aip. oh., 276-285. or.
zabalduenaren parte zen154. Foiletoien edukia hainbat belaunaldiko portaera mora-
155
Díaz, L.: La radio en
España, 1923-1993, Madril, lean erreferentzia-puntua izango da. Guillermo Sautier Casaseca izenekoaren
Alianza, 1992, 123. or. serialek emakumeak, irratiko espazioak gehien bat kontsumitzen zituztenak ale-
156
S. R. andreari egindako gia, erakarriko dituzte155. Ama de Rosa (“Amarrosa” jende guztiarentzat), Lo que
elkarrizketa.
nunca muere edo La verdad escondida bezalako tituluak eta Matías Prats, Bobby
157
D. F. andreari egindako
elkarrizketa. Deglané edo José Luis Pécker gizonen ahotsak bezalakoak garaiko eguneroko
158
M. L. andreari egindako unibertsoaren parte izango dira. Dena den, aisia-mota honetaz ere beste lan ba-
elkarrizketa. tzuk ere egiten dituztela gozatuko dute. Basaurin jaio zen 75 urteko S. R. emaku-
meak irratiak, bereziki nobela dramatizatuek, jarduera horiek egin beharra arin-
tzeko balio izaten zuela esan digu.

E.: Bada nire etxean esaterako goizeko nobelak aditzen nituela, orduan
entzuteko denbora apur bat nuenean izaten zela, josten edo umeen
arropak prestatzen ematen nuen. Eta helduagoak zirenean ordu
horietan ikastetxeko lanak egiten nituen beraiekin batera156.

Sarritan lan errepikakorrenak eta baita ekonomikoki ordaindutakoak ere, lehen


horri eskainitako atalean ikusi dugunez garai zailenetan sarrera ekonomikoak
osatzeko balio izan zutenak, arintzen eta entretenitzen lagunduko du. 70 urte-
ko D.F. emakumearen lekukotasunak egoera ezin hobeki deskribatzen du, bere
lekukotasunean arrosarioaren aipamena ere agertzen da, otoitz partekatua,
garai oso baten santu-zeinuak izan zena.

E.: Guk Bilboko enpresa batentzat josten genuen eta arratsaldetan,


gure amak, ahizpak eta hirurok irratia pizten genuen entretenitze-
ko. Bueno, eta gero Arrosarioa, marmarrean esaten genuena157.

Enpresa batzuetan programa horiek entzutea ere baimenduko dute. Izan ere,
gure informatzaileetako batek azaldu duenez, ekoizpena, ordena eta baita
lagunartekotasuna ere, enpresariek hainbeste baloratzen zituztenak, sustatzen
baitzituen.

E.: Nik kontserba-enpresetan lan egin dut eta han adibidez irratia,
nobelak entzun ahal izaten genituen. Denak isilik eta begiak lanari
itsatsita genituela egoten ginen. Beste batzuetan arduradunak
abestera animatzen gintuen, okupatuta geundenean ez ginelako
distraitzen eta ez genuelako borrokarik egiten. Jakina, haiei hori
interesatzen zitzaien, ezta? Tuntunagoak ginen158.

Lan eta aisiako esparruen arteko bizikidetza-modu hau ez zen etxearen edo
enpresen pribatiboa izan. Ikuztegia beti emakumeen soziabilitate-esparru garran-
tzitsuenetako bat izan zen, bertan biltzen ziren eta etxeko arropa garbitzen zutela
lan egiteaz gain, hitz egiten zuten, esperientziak eta esamesak trukatzen zituzten

94
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 95

eta azken batean, emakume horien denboraren zati handi batean elkarrekin bizi 159
U. M. andreari egindako
ziren. 1921. urtean San Migel auzoan jaio zen U. M. emakumeak ikuztegiko lana elkarrizketa.
nola izaten zen, bertara emakume asko joaten zirela, azaldu digu. 160
B. J. andreari egindako
elkarrizketa.
E.: Ikuztegia Errepublikaren garaian egin zuten, gure auzoko bat 161
M. A. andreari egindako
zinegotzia zen eta bera izan zen ikuztegia egin zuena. Gu ikuzte- elkarrizketa.

gira joaten ginen. Astelehenetan ia beti, bogada astean behin eta


gero astegunetan gauzatxoren bat, sukaldeko zapiren bat, baina
dena ikuztegira. Bazegoen oso xelebrea zen andre bat, harekin
barre egiten genuen gustura. Gaixoa hil zen. Errioxakoa zen, eta
oso xelebrea. Eta horrela denbora igarotzen zen, udan ongi, zeren
eta teilatua zuenez, baina neguan gaizki pasatzen zenuen159.

Azterketa honetan elkarrizketatu ditugun emakume gazteenetako batzuek, 60


urteetan neskatoak zirenek, Espainiako irratiko espaziorik ospetsuenetako bat,
Elene Francisen kontsulta alegia, ederki asko gogoratzen dute, hori hamar urte
lehenago sortu zuten eta aro frankistaren emakumeen nortasunaren beste iku-
rretako bat izan zen.
E.: Gure ama eserita zegoela eta gu mahaian etxerako lanak egin ohi
genituela gogoratzen dut, bera puntu egiten aritzen zen eta etxera-
ko lanak egiten genituen begira egoten zen, eta nola ez irratian
Elena Francis (...) Maitasunaren inguruko kontsulta bikaina zen160.
Kontsulta horrena bezalako fenomeno gutxik laburbiltzen dute Espainian ema-
kumeen mendekotasuna iraunarazteko hamarkadetan balio izan zuen tresna-
ren manipulazioa eta egiazko garrantzia. Elena Francis faltsuak, benetan gizo-
nek osatutako talde baten lana ezkutatzen zuenak, ahots atsegina, ustez ama-
esperientziaz betea, jarri zion milaka emakumeri kontsolatzeko balio izan zien
iruzur bati.

Baina, zalantzarik gabe, aisiako esparru nagusiak eta ospetsuenak dantza eta
zinea izan ziren, orden horretan, proiektu honetan elkarrizketatu ditugun hain-
bat emakumek adierazi bezala, gerraostea bezalako garai batean eta berro-
geita hamar urteak ongi iragan arte…
E.: ...dantza batez ere, ezer balio ez zuena, zineak dirua balio zuelako
eta garai hartan ez genuen asko161.
Hala ere, jai kontrolatua izaten zen, hainbat arauk eta konbentzionalismok
zuzenduta zegoen, horiek eremu horretan garatzen ziren balizko harremanen
joko osoari estu-estu eragiten zioten. Basauri herriaren kasuan, Gerra Zibila
bukatu zenetik Arizgoitiko Plaza Publikoan, garai hartan Espainiako zen horre-
tan, dantza gailenduko zen dibertitzeko bitarteko arrunta. Ekitaldi horietan jaie-
gun zehatz batzuetan egoten ziren orkestrak eta, megafonia eta diskoak tarte-
katzen zituzten, hori guztia tokiko agintarien begiradapean moralaren aurka
joan ahal zitekeen edozein erakusketa eta baita edozein istilu ere saihesteko
asmoz. Berrogeita hamar urteen hasieran eta aisiako esparruetan zegoen kon-
trola lasaitu beharrean, batez ere udako hilabete arriskutsuetan, gorputzen era-

95
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 96

162
Hauek aipatua, Azcona, J.
kustaldia erreprimitzeko zenbait neurri promulgatu zituzten. Fausto Albo Elorza
M., Bilbao, M. eta Etxebarría, jaunak, Basauriko udaleko Alkate-Udalburuak, gai hauei buruzko bandoa eman
T.: aip. oh., 425. or. zuen. Hitzaurrea bera nahikoa adierazgarria zen:
163
Hauek aipatua, Azcona, J.
M., Bilbao, M eta Etxebarría, E.: Uda gertu dagoenez eta agintariek horrela agindu dutenez, bai-
T.: aip. oh., 430-440. or.
nuak edo gaizki ulertutako higienikoak direla-eta begiruneari kalte
164
V. M. andreari egindako
elkarrizketa. egiten dioten edo herrialdeko sustrai moralari erasotzen dioten
edozein gehiegikeriari aurre hartzeko neurriak hartzea beharrez-
koa da...162
Bando horretan bainujantziek bular aldea eta bizkarra estal zitzaten eskatzen
zuten eta emakumeek gonak eta gizonezkoek kirol-prakak erabil zitzaten ere
proposatzen zuten, horien erabilera horretarako zeuden lekuetan murrizten
zutela. Bestaldetik, 1953. urteko uztailean promulgatu zuten ediktuak dantza
eta ikuskizun publikoetan jotzen zuten musika bezalako beste alderdi adieraz-
garri batez ere zihoan.
E.: ... gazteen heziketa moralari dagokionez eta gure Mugimendua
bultzatzen duten oinarri kristauak kontutan hartuta, plaza publikoe-
tan letrarik zuen edozein diskoa, tabernetan eta antzeko establezi-
menduetan, gaueko dantzetan eta ikuskizun publikoak bere baitan
hartzen dituzten bestelako batzuetan adin txikikoak sartzea guztiz
debekatuta dagoela eta dantzak ez direla gauerdira baino hareago
luzatuko ere gogorarazi nahi dugu163.

Dantzaldia harremanak egiteko esparrurik garrantzitsuena izan zen, topaketak,


herabeak baziren ere, errazten zituena eta harremanak eta adiskidetasunak
sendotzea ahalbidetzen zuena.
E.: Bai, bueno hemen adibidez igandero San Fausto enparantzan
dantzaldia egoten zen, eta ez naiz oroitzen larunbatetan ere hala
zen. Etxebarriko dantzantzaldia ere bai, Bilboko mutil jator guztiak
etortzen zirelako. Eta hemen Basaurin leku askotako jendea etor-
tzen zen, Galdakaotik, Arrigorriagatik eta beti egoten zinen jende
ezagunarekin164.

Emakume askorentzat, batez ere Basaurira berrogeita hamar eta hirurogei hamar-
kadetan iritsi zirenentzat, herriko dantzaldi ospetsuak jatorriko gizartera hurbiltzen
zituen eta gizarte berrian sartzen laguntzen zien fenomenoa izan ziren. H. L. ema-
kumeak baieztatu duenez Espainiako barnealdeko eta Basauriko dantzaldien
arteko aldeak ez ziren hain handiak izan, eta partaide kopuruan bakarrik zegoen.
Hala ere, berrogeita hamar urteen hasieran Basauri, emakumeek beraiek berretsi
dutenez, herrixka bat baino askoz gehiago ere ez zen.

E.: Guk herrian dantzaldia genuen. Lehenik, gramofono bat genuen,


oraindik ere dudana, eta gero bozgorailua zuen disko-jogailua
zegoen. Piano ere bagenuen. Batek jotzen ez zuenean besteak
jotzen zuen, eskutokiari eragiten ziotelako eta gero, bada. Lehe-
nengo gramofonoarekin eta pianoarekin. Gramofonoa asko era-

96
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 97

biltzen zuten herriko ezkontzetan, pianoa ezin zutelako alde bate- 165
A. D. andreari egindako
tik bestera eraman. Horrelakoak herrian bazeuden. Ez zen berria, elkarrizketa.
niretzat ez.

G.: Eta hona etorri zinenean?

E.: Ez, Moreno disko eta bozgorailuekin zela gogoan dut. Nik jendea-
rekin ez nuen inolako arazorik izan. Beste modu batez etorri izan
banintz, bada, agian gehiago kostatuko zitzaidan moldatzea baina
horrela ez zitzaidan kostatu uneoro dendan haiekin harremanetan
egoten nintzelako.

G.: Eta alde handia al zegoen?

E.: Bada, nik ez nuen alde handirik ikusi. Nik, egia esan, ez nuen ikusi,
hemen igandetan dantzaldia zegoelako eta Etxebarrin ostegunetan
zegoela uste dut, eta gure herrian bezala izaten zen. Herrian dan-
tzaldia zegoenean, bada, gainerako herrietakoak joaten ziren,
baina herri horietako festak zirenean, urtean behin, bada, denok
joaten ginen eta hemen antzera da, Etxebarrin baldin bazegoen,
bada, denok joaten ginen. Antza handia zegoen zentzu horretan.

Baina dantzaldiak bere kodeak, bere ohiturak eta bere jarduteko moduak eta
baita maila sozio-ekonomikoaren arabera jendea biltzen zen guneak ere bazi-
tuen, 1936. urtean jaio zen A.D. andreak gogorarazi duen bezala.
E.: Bai, hori ere argi zegoela uste dut, jende aberatsa elkartzen zen
gunea zegoen, ez zegoelako hainbeste jende aberatsa baina bai
erdipurdikoak eta, gero, jende gehiena joaten zen beste gune bat
ere bazegoen. Gu jende guztiarekin joaten ginen... horretan guren
herriaren antzekoa zen. Dena kalearen inguruan... beheko kale
hartan jartzen zuten, ez zen ezer ikusten, jende piloa zegoelako...
behean... dantzaldia zegoenez... nahi zutenean begiratzen zuten...
nahi zutenean paseatzen zuten eta... arkupeetan bankuz beteta
zegoenez, ahal genuen gehienok esertzen ginen... eta han dan-
tzaldia ikusten genuen arratsalde osoan. Oso animatua165.

San Migel auzoan 1921. urtean jaio zen U. M. emakumeak dantzaldiko gune-
ak eta gizarte-mailaren arabera osatzen ziren zirkulu ezberdinen aurrean zituz-
ten jarrerak gehixeago zehaztu ditu.
E.: ...eta guneak egoten ziren. Batzuk pobreago joaten ziren.
Baselizatik gertu gehixeago zuen Basauriko jendea, etxe onekoa,
jartzen zen eta besteak plazako beheko aldean eta bazenekien
zein joaten zen alde batera eta zein bestera eta besteengana ezta
hurbildu ere ez jakina, haiek zugana ere ez, ja ja.
G.: Asko bereizten al zineten janzteko moduaz?
E.: Joaten zen familiagatik zenekien, Murga, Goyarrola, sendagilea

97
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 98

166
U. M. andreari egindako
eta handiki batzuk eta horien lagunak eta joaten ziren, eta bihurria
elkarrizketa. zein zen eta zein zen jakin ohi zenuen. (...) Bere inguruaz, beraien
167
Herrian zazpi zinema ere inguruaz. Besteez ezer ez166.
egon ziren: Basconia Aretoa,
Basauri Zinema, Avenida
Zinema, Social Zinema, Zinea garai hartako beste entretenimendu garrantzitsu bat izan zen. Ametsen
Cinema Amaya, Arizgain lantegiak ezberdina zen mundua ikusteko aukera emateaz gain, gazteen topa-
Antzokia, eta San Miguel
Zinema. keta eta baita intimitatea ere ahalbidetzen zuen. 1957. urteko apirilean Teatro
168
J. A. P. andreari egindako Social izenekoa zabaltzea herriarentzat egundoko gertakizuna izan zen eta
elkarrizketa. Bilboko Apezpikuak berak ere bedeinkatu zuen167.
169
A. D. andreari egindako
elkarrizketa. E.: Zinemara taldeka joan ohi ginen eta harreman zegoenean zure
senargaiarekin, bada, iluntasuna... apur bat hareago joateko bidea
ere ematen zizun. Gutxi beti ematen zuelako norbaitek, norbait
ezagunak ikusi behar zintuela168.

Dantzaldi, zinema edo herriko jaiez gain, paseoa eta solasaldiak ospetsuen
ziren beste esparruetako batzuk ziren.
E.: Bada, lehenik..., guk asko hitz egiten genuela uste dut, hori da nik
dudan inpresioa, dibertimendurik nagusia hori zen, denbora gehien
ematen genuena behintzat bazen, ez dakit beste baliabiderik ez
zegoelako eta ekonomikoago zelako zen, eta gainera beti eskura
zenuen, baina lehenik oso familia zabala ginelako, bigarrenik jende
guztia igarotzen zen etxea zelako. Baina baita nire lagunekin ere,
kontua zen esertzea eta hitz eta pitz aritzea..., horixe zen funtsezko-
ena169.

Hala ere, emakume guztiek ez zituzten garaiko gizarte-konbentzionalismoek


eta moralak ezarritako murrizketak berdin onartu. Hori guztia esperientzia per-
tsonalaren, maila ekonomiko eta kulturalaren edo beraiek zituzten itxaropen eta
jarreren araberakoa zen. Bildutako lekukotasunen bidez bestelako pertzepzio-
ak ere ikusi ahal izan ditugu, horiek garaiko gizartean sakontzea ahalbidetzen
duten erreferentzia eta kontrasterako balio dutela. M. L. G. emakumea
Basaurin jaio zen. Bere familiak unibertsitateko ikasketak egin zitzan ahalbide-
tu zion eta horiek bukatu ez bazituen ere, oso ezberdina zen mundu batean
sartzeko aukera ere eman zion. Bere familiarekin batera Madrilera aldi batez
joan izana egundoko aurkikuntza izan zen. Basaurira itzuli beharra berarentzat
kolpe handia izan zen. Bere lagunak mantendu bazituen ere, hiri handi bateko
eta gizarte txiki eta tradizional bateko ohituren zorroztasunean zeuden aldeak
ikusi ahal izan zituen. Aisiaz gozatzeko moduak bestelako sentsibilitatea irado-
kitzen dute eta, batez ere, zeharo ezberdinak ziren itxaropenak.

E.: ... Harrigarria gertatzen zitzaidan hemen jendeari asko axola izaten
ziola janzteko modua, ez dakit nola esan, denoi gustatzen zaigu,
baina jendeak ez zuen besterik ahoan eta niri... Niri irakurtzea asko
gustatzen zitzaidan, orain denbora gutxiago izaten dut.

G.: Zer irakurtzen zenuen?

98
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 99

E.: Bueno, bada, niri biografiak, bidaia-eleberriak gustatzen zaizkit, 170


M. L. G. andreari egindako
bidaiatzea asko gustatzen zaidalako, orain ezin dudan arren. Nik elkarrizketa.
hutsune hori nire lagunengan nabaritzen nuen, haiek ez zutelako 171
Ibidem.
nik izan nuen zortea izan170.

Irakurketaren ohitura aurkitu zituen ezberdintasunetako bat baino ez da.


Madrilgo kaleetan paseatzeko ohitura edo erdialdeko kafetegietan ibiltzea bera
ere beste mundu bateko gauzak dira, pentsaezinak direnak berrogeita hamar
urteetako Basauriko emakume batentzat berak ere gogoratzen duenez.
E.: Ni hona etorri nintzenean jendea igandeetan bakarrik ateratzen
zen eta ni egunero ateratzen nintzen. Arratsaldeko seietan nire
lagunaren bila joaten nintzen, edo bera etortzen zitzaidan bila, bes-
tela. Kuarteletaraino joaten ginen, buelta bat egitera joaten ginen.
Arizko zubian esertzen ginen. Harrizkoa zen eta esertzeko sartune
batzuk zeuden.
G.: Harrigarria gertatuko zitzaien garai hartan, ezta?
E.: Harrigarria zen, Nik adibidez ez nuen erretzen, ez dut inoiz erre
edo edan, baina agian esaten nion joateko kafetxo bana hartzera,
baina bertan geunden bakarrak ginen, harrigarria gertatzen zen 57
edo 58a zelako. Madrilen ez, nik han lagun bat nuelako eta atera-
tzen ginen, ez dakit, asko ez, baina agian astean bitan. Zinemara
edo erdialdera edo erakusleihoak ikustera edo Corte Inglésera,
baina hemen harrigarria gertatzen zen.
G.: Noizbait sentitu al duzu hori zela-eta kritikatzen zintuztedala?
E.: Ba, baietz pentsatzen dut. Beno, ez zidaten ezer esaten, gainera,
gauza horietan beti gauza bera pentsatu izan dut, nik ez diot inori
kalterik egiten, beraz...171

Antzeko zerbait, baina arrazoi ezberdinekin, gertatu zitzaien 1956. urtean


Basaurira iritsi ziren beste emakume batzuei. 1937. urtean SESBra ebakuatu
zituzten errefuxiatuak ziren, Espainiara itzuli zirenak. Herrialde hartan izan zuten
esperientziak, zuten heziketa kulturalak, bere ohiturek eta baita adierazteko eta
dibertitzeko moduak berak ere, ez zuten zerikusirik iritsi zirenean aurkitu zutena-
rekin. Pairatu behar izan zuten kontrol politikoaz gain, aurrerantzean ere aztergai
izango duguna, mesfidantzaz begiratzen zien gizarte bati ere aurre egin beharko
diote. Komunistak pertsonak baino lehen. Errusiarrak auzokoak baino lehen. V. O,
1930. urtean jaiotakoa, 1956. urtean itzuli zen eta San Migel auzoan bizitzen jarri
zen, emakume honek, besteak beste, utzi zuten gizartearen eta aurkitu zutenaren
artean zeuden ezberdintasun handiak aipagai ditu. Era askotako ezberdintasunak.
E.: Bai... hemen jendeak gutxi irakurtzen zuela ikusi genuen... ez
zen... ohikoa. Niri edozein gaiz hitz egiten badidazu... edozein gaiz
hitz egin dezakegu. Herrialde hartan ikasi genuenaz gain, bizitza
interesatzen zaigu... asko irakurri dugu, bizitza interesatzen zaigu.
Nik beti asko irakurri izan dut, gaur egun ez dut hainbeste irakurt-

99
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 100

172
V. O. andreari egindako
zen, begiak gaizki ditudalako, eta gainera… gaur egun… gaur
elkarrizketa. egun gertatzen dena interesatzen zait. Gutxi biltzen ziren, beraz,
173
H. L. andreari egindako bai J.A.k nola gure etxean... umeak biltzen genituen... abesteko...
elkarrizketa.
ekarriak zituzten diapositiba batzuk erakusteko... Begira, iritsi gine-
nean, nik zure ahizpa J. hartzen nuen, bera Sestaotik zetorren, ni
hemen Basaurin bizi nintzen eta Bilbora joaten ginen zinemara edo
dantzatzera La Casilla izenekora, eta gure amak esaten zidan
“nola joan behar zaretela dantzatzera, non utzi behar dituzue
seme-alabak?” eta nik “bada alaba aitarekin dago eta ni ahizpare-
kin noa paseoan”...
G.: Hori, V., ongi ikusita al zegoen?
E.: Ez, ez... zinemara joaten baldin baginen, taldean joaten ginen...
ahizpekin, senarrarekin... joaten ginen, baina haiek han geratzen
ziren eta nik ahizparekin dantzatzen nuen... baina haiek han zeu-
den, baina nik ahizparekin dantzatzen nuen zergatik bera zen...,
bada gaizki begiratzen ziguten bi emakumek dantzatzen genuela-
ko... ulertzen? Gaur egun, dantzatzen dute... hemen jende guztiak
dantzatzen du... gure amak ere esaten zigun “gaizki ikusita dago,
ez dantzatu emakumeek elkarrekin”172.
Hirurogeiko hamarkadak aukerak zabaldu zizkion gerra eta gerraostearen
ondorio lazgarriak gainditzen ari zen eta kontsumismoaren aroan sartzen ari
zen gizarte bati. Ikuzgailuaren etorrerak egiazko iraultza eragin zuen, etxeko
lana goitik behera aldatu zuena eta emakumeei aisia apur bat gehiago eman
ziena. Dendak, baina batez ere azoka, zabaltzeak gizarte-harremanetarako
esparru berriak eskaini zizkien, horiek, oraindik ere, etxeko lanarekin lotuta
zeuden, baina komunikatzeko bide irekia ematen zuten, berau txiki samarra
bazen ere. Erosketen bidez herriko bizitza sozialaren eta bertan gertatzen ziren
aldaketa guztien berri ere izan zezaketen. 1936. urtean jaiotako H. L. emaku-
meak postu bat zabaldu zuen Basauriko azokako plazan eta berak zentro
horrek merkataritzako gunetzat eta baita harremanetarako gunetzat zuen
garrantzia nabarmentzen du. Erosketak egitea etxetik kanpora ateratzeko ema-
kumeek zuten aukera urrietako bat zela kontutan hartu behar dugu.
E.: Bai, harreman handia zenuela pertsona batzuekin edo besteekin
eta bizitza nola zihoan komentatzen zenuen eta, zuk bezalako
umeak zituztenekin, bada, bizimodua nolakoa zen hitz egiten
genuen173.

A. D., 1947. urtean jaio zena, Basaurira 1970. urtean jaio zen eta herriko bizi-
tzan garai haietan emakumeek zituzten aisiako eta harreman sozialeko espa-
rruei buruz hitz egin digu.
E.: Garai hartan etxeko lanaren inguruan nagusiki nik uste dut, azokak
dira, bertan emakume asko biltzen zirelako, gainera baliabide gu-
txiago zeuden eta jendea azokara gehiago joaten zen. Egun dau-
den azalera handiak ere zeuden, erosteko modua ezberdina zen...,

100
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 101

orduan, merkatua leku garrantzitsua zen. Enparantzak, umeak 174


P. D. andreari egindako
daudela, umeak izateko tenorean dauden eta ume txikiak dituzten elkarrizketa.
emakume gazte asko dauden garaia da, orduan, enparantzak 175
J. A. P. andreari egindako
elkarrizketa.
umez gainezka daude, eskolaz kanpoko jarduerak ez zeuden orain
176
M. I. andreari egindako
bezala, beraz, eskolatik ateratzen ziren eta... Edo bestela ikaste- elkarrizketa.
txetik ateratzeko orduan biltzera joaten zirenean bazkaltzera era-
mateko, garai hartan jantokirik ere ez zegoelako174.

Frankismoaren krisia esparru sozialaren zabaltze batekin bat ere gertatu zen.
60 urteetan eta 70 urteen hasieran zehar kontsumoko maila berriak eskuratu
izanak aisiari ere eragingo diote. Etxeetara telebista iristea garaiko momentu
gorena izan zen, tresna hori aisiaren eta familia-biziaren kontzeptuak aldatze-
ra ere iritsi zen, milaka familiaren eguneroko bizimodua nabarmen aldatu zuela.
E.: Nik gogoan dut telebista iritsi zenean, gizakia ilargira iritsi zen
momentua ikusteko zegoen interesa. Aho zabalik. Auzora argazki-
lariak iritsi ziren eta etxe guztietan telebistaren ondoan argazkiak
ateratzen zituzten, hain garrantzitsua zen, izarra zen. Bueno, gero
eztabaidak ere bazeuden egongela aldatu beharra zegoelako tele-
bistari egokitzeko, eta eztabaida ere beti bezala sukaldean baz-
kaltzen genuen edo egongelan zen, bueno175.

Lehendabiziko automobilak eskuratzeak eta garraioak hobetzeak Espainia bar-


nealdeko herrien arteko distantziak asko laburtzea ere ekarri zuten. Hori guztia
oporraldiak luzatu zituzten garaian ere izan zen, ondorioz, aurreneko abentura
turistikoak egin ahal izan zituzten horrelakoak elite sozialak eta ekonomikoak
bakarrik egin zitzakeen herrialde batean. Kasu askotan etorkinen familia ugarik
jatorriko lekuetara egin zituzten aldi baterako bidaiak baino ez ziren izan, alda-
keta handia ekarri zuten.

Prozesu hau trantsizioaren garaian bizkortu eta lehertuko da erabat. Etxera


itzultzeko ordutegiak ere luzatzen hasi ziren eta guraso eta seme-alaben arte-
ko eztabaidak, eta batez ere aita eta amen artekoak batetik eta alaben arteko-
ak bestetik, ere gertatu ziren. Basaurin 1950. urtean jaio zen M. L. emakumea
hiru alabatan zaharrena da eta ezin hobeki gogoratzen du belaunaldien arteko,
eta alaben beraien arteko ohitura ere hautsi zuen bilakaera nola gertatu zen.
E.: Bai, eta hauek (bere alabek) zenbatetan ez zuten ba esaten, jo,
honek a zer zortea duen. Garaiak aldatzen dira, eta nire ustez urte-
tik urtera gainera. Zuk kontutan hartu behar duzu lehen gu arra-
tsaldeko lau eta erdietan edo bostetan ateratzen ginela eta orain,
berriz, gaueko hamabietan ateratzen dira176.

Aldaketa sozialak eta ekonomikoak bestelako esparruetan ere sentitzen hasi


ziren. Berrogeita hamar urteen amaiera eta hirurogei urteen erdialde bitartean
euskal dantzen taldeak, herabe bazen ere, agertzen hasi ziren, horiek Euskal
Herriko tradizio kulturalak berreskuratzerakoan garrantzi handia izan zuten.
1957. urtean Basaurin Edurne Dantza Taldea sortu zuten, euskal nortasuna

101
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 102

ondoren berreskuratzeko erreferentziako guneetako bat izango dena. 1964.


urteko elkarteei buruzko lege berriaren babespean talde berriak sortu ziren,
horiek kirol edo kultura jarduerekin lotuta zeuden eta interes berezia eragin
zuten, batez ere gazteen artean. Hirurogeiko hamarkadaren amaieran jaietako
lagun-talde zenbait agertu ziren, hala nola Los turcos, Zigorrak, Los Piratas,
Laguntasunak, azken kasu honetan Elizako taldeekin lotuta dago, JOC edo
Mariaren Legioa adibidez. Gazteen partaidetza oraindik ere oso txikia da, baina
hurrengo urteetan zehar handitzen joango da.

Aisiaren kontzeptuak berak eta horretaz gozatzeko moduek aldaketa handiak


izan dituzte. Bizitza-maila handitu izanak atal horri bakarrik eskainitako merka-
tua agertzea eragin du. Estatuak ezarritako kontrol-mekanismoak desagertze-
ak eta gizarte-aukera berriak zehazteak aisia bizitza osoaz gozatu ahal izateko
beharrezkoa den zerbait balitz bezala hartzen eta barneratzen lagundu du.
Emakumea lan-merkatuan eta hezkuntzan ere sartu izanak aldaketa handia
ekarri du, esparru honetara ere zabaldu dena. Emakumeak taberna eta kafete-
gietan sartzea jadanik ez da, orain dela hamarkada gutxi batzuk bezala, zerbait
arraroa edo hauslea izango, eta denek, baita belaunaldi zaharrenek ere, onar-
tuko duten zerbait bilakatuko da. Aisiako esparru berriak bilatzeak eta horietaz
gozatzeak horiek tokiko eremutik kanpo ere kokatzera eramango dituzte. Hiri
handia hurbil egoteak dibertimendurako, anonimotasun eta permisibitate han-
diagoko aukera gehiago eskaintzen ditu. Orain dela hiru hamarkada aisiako
muga ziren igandeko paseoak edo tokiko dantzak ez zituzten belaunaldi
berrien beharrak asetzen.

1966. urtean jaio zen A. J. emakumeak Basauri gune txiki eta hertsagarritzat
hartzen du, bere espektatibak asetzeko gauza ez zena. Bere lekukotasuna oso
adierazgarria da, askoz garatuago den gizarte batera eramaten baikaitu, ber-
tan berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetako emakumeen mundua
osatu zutenak ez bezalakoak diren soziabilitateko elementu eta espazio berriak
agertuko direla. Baina hori guztia egia bada ere, urte horietan Bilbo garai horre-
tako gizarte-konbentzionalismoen alternatiba hausletzat jotzen zuten emaku-
meen pertzepzioen oso antzekoak ere detektatu ditugu. Ez zuten zerikusirik
Arizonarekin edo Bilboko dantza-lokalekin, edo León de Oro delakoarekin, ezta
La Casilla delakoarekin ere, baina Barrenkale edo laurogei eta laurogeita
hamar urteetako Bilboko giro homosexualek haustura, ezberdintasunaren
aurreko tolerantzia birsortzen dituen mundua agertzen dute, hurbilen dauden
auzoek ezarritako gizarte-kontrolari ihes egiten diona.

G.: Zu Basaurin ibili ohi zara?

E.: Ez, oro har, ez. Bilbora joan ohi naiz Basauri ez zaidalako batere
gustatzen. (...) Sentitzen dut harroa ematen badu, baina txikia ger-
tatzen zait, herri hau txiki gertatzen zait. Oso probintzianoa dela iru-
ditzen zait. Ez, ni nerabe nintzenetik Bilbora joan izan naiz, askoz
aniztasun gehiago zegoela ikusten nuelako, ekitaldiak, jende-
motak, taberna-guneen aukerak, Basauri txikia, mugatua, denok

102
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 103

elkar ezagutzen dugu. Ez zait gustatzen ezta ezagut nazaten ere. 177
A. J. andreari egindako
elkarrizketa.
G.: Hiri handiaren anonimatua?
E.: Bai, batzuetan asko eskertzen da, jende guztia anitzagoa eta ez
hemen, Basaurin bizi den jendea nire ustez dagoen bezain unifor-
matuta. Ni hemen istripuz bizi naiz- (...) Badakit jende askok hemen
bizitzea, asteburuak hemen igarotzea atsegin duela, baina ni
Basaurin paseatu behar dudanean amorratuta jartzen naiz.
Amorratuta jartzen naiz lau kaleak gora eta behera, gora eta behe-
ra eta dena hain... arrunta.
G.: Bilbon, han egoten zarenean, zein alderditara joan ohi zara?
E.: Alde zaharrera, atsegin nuelako oso. Postmodernoak, after punkak
edo dena delakoa, rockabillyak, denetarik aurkitzen genuen, eta
jendea ez zen nire ustez orain den bezain hezigabea. Ez zegoen
hainbeste istilurik, edo liskarrik eta jendeak zinen bezalakoa onar-
tzen zintuen. Bakoitza bere aldetik joaten zen. Bilbon, baina alde
zaharrean batez ere, sentsazio hori nuen, hau da, zinen bezalakoa
zinela onartzen zintuzten eta ni giro-mota horietan, giro homose-
xualetan ibili naiz eta lagun homosexualak ditut eta oso pozik
nago177.

Dena den, Gizarte-aldaketako prozesu honen eraginek belaunaldi gazteenak


ukitzeaz gain, emakume zaharragoak ere ukitu dituzte, horientzat ere azkene-
ko urteotan aisiari eskainitako esparru berriak zabaldu dira. Bukatzeko, beste
elkarte batzuen agerrerak izan duen garrantzia eta erakundeek beraiek izan
duten eginkizuna ere ez dugu gutxietsi behar, emakumeek gizarte-esparruetan
parte har dezaten laguntzen baitute. Aisia edo kultura eskuragarri izatea horren
bi adibide onak dira. Bilbao Bizkaia Kutxaren Emakumea Sustatzeko Zentroa
sortzea, horretatik, besteak beste, Ate Zabalik eta Manuela Eguiguren elkarte-
ak atera zirela, horren adibide garbia da. Azken hau aipatutako zentro horreta-
tik jaio zen eta kulturako jarduerak antolatzea du helburu. Ate Zabalik elkarte-
ak, berriz, emakumeentzako hainbat ikastaro egiten ditu hauen partaidetza eta
gizarteratzea bultzatzeko asmoz. Horiek baino txikiagoak diren talde hauetako
batzuek, Kolore Antzerki Taldea esaterako, kulturaren alderdi oso zehatzak
landu dituzte, aipatutako adibide honetan antzerkia. Herrian talde edo kolekti-
bo zehatzei eskainitako taldeak ere badaude, Alargunen Elkartea adibidez,
horretan alargunak hartzen dituzte eta, gainera, jarduera ludiko eta kulturalak
ere egiten dituzte.

Erlaxazio, pintura, eskulan, eta abarren ikastaroak emakume askori bere burua
berriz aurkitzeko eta baita beren belaunaldiko beste emakume batzuk ere balio
izan zaizkie eta garrantzitsuena dena: berrelkartze hau, bere bizitza mugatu
zen etxeko esparrutik kanpo gertatu da. M. L. G. emakumea Basaurin sortu zen
1929. urtean. Hamar urte baino gehiago daramatza pintura-eskolak ematen
herriko emakume-talde bati. Hala ere, bere lekukotasunean nabarmendu du
garrantzitsuena ezagupen edo teknikak eskaintzea ez zela, emakumeek

103
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 104

178
M. L. G. andreari egindako
beraiek izan zuten aldaketa ikustea baizik.
elkarrizketa.
E.: ...Nik hemen aurreko emakume bat gogoan izan ohi dut, senarrari
hil zitzaion eta, emakume gaixoa, zapia burua daramatela doazen
herriko emakume horietako bat zen. Joan zen bigarren aldia ez zen
eskulanetara joan, denbora paseatzera baizik. Egin behar duzun
lehena zapia kentzea da, hori eginda ez diozulako beraz gutxiago
oroituko esan nion.
G.: Hori noiz izan zen?
E.: Orain dela hamar bat urte gutxi gorabehera. Bigarrena hilerrira
egunero ez joatea. Etorri baino lehen egunero bertara joaten zela-
ko eta bueno, kasu egin zidan eta zapia kendu zuen eta esan nion,
ondo eta orain hemen eskulanetan hasiko zara eta ez dakit zerga-
tik baina niri begirunea zidan, ez dakit zergatik zen eta esan nion,
egiteko gauza batzuk ekarri behar dizkizut. Luisitari ere esan nion,
bestela emakume gaixo hau galduko da. Orain dantzaldira ere joa-
ten da. Eta adarra jotzen diot, eta esaten diot, zapia buruan zenue-
la hona etortzen zinenetik nola bizkortu zaren, e? Eta esaten diot,
zer, noiz joan behar duzu Gardenera? Oso emakume ona da eta
hori egiteagatik ez da ezer gertatzen, baina... Ni gure aitarekin bi
urte egon nintzen lutoan, baina luto zorrotzean eta urtebeteko
lasaitua aitarekin178.

30 urte baino gutxiagoko emakumeez gain, 60 urte baino gehiago dituztenek


ere bidaiatzeko aukera dute. Bizitza-maila handitu izanak eta erakundeek
nagusien aisia sustatzen dutela egin duten lanak esparru horretan aldaketa
handia ekarri dute. Mediterraneoa eta baita Estatutik kanpoko beste gune bat-
zuk ere jubilatuen destinoa bilakatu da, orain dela hiru hamarkada pentsaezina
zena.

Azken batean, eta egiaztatu ahal dugunez, aisiak eta astialdiaren gozamenak
izan duten aldaketak eta emakumeek horri buruz duten pertzepzioaren gaine-
an egin dituzten lekukotasunek hogeita hamar urteez geroztik gaur egun arte
gizarteak pairatu duen aldaketa handian sakontzea ahalbidetzen dute.
Moralaren, lanaren kontzeptua, gizarte-kontrola, gizarte-harremanak, hainbat
jardueretan parte hartzea edo dituzten kezkak emakumeen nortasun anitzagoa
eta heterogeneoagoa osatzen laguntzen duten elementuak dira.

104
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 105

Bigarren zatia
Delituaren gorputza

Hainbat emakume ibaian garbitzen. UPV-EHUko Historia Garaikidearen Sailaren Artxiboa. S. Arana Go-
rostiaga fondoa.

Sarrera
Banakoek bere buruari eta bere gorputzari buruz duten pertzepzioa bere egu-
neroko bizitza baldintzatzen duen faktore garrantzitsuetako bat da. XX. men-
dean zehar norberaren gorputza errehabilitatzea helburua duten jarduerak zein
jarrerak orokortzen joango dira. Prozesu konplexu honek aldaketa ekarriko du,
nortasun zehatza osatzerakoan, subjektu beraren eta inguratzen duen erreali-
tatearen arteko harremana ulertzeko moduan eragina izango duena. Horrek
guztiak ondorio garrantzitsuak izango ditu, horiek pribatuaren esparruari eragi-
teaz gain, gizarte-bizitzaren esparrura ere zabalduko dira. Higiene, gorputz eta
sexualtasuna aztertzeak bere intimitatearen ezagutzan bete-betean barnera-
tzen gaitu, berau bere buruaz duten pertzepzioan oinarrituta osatutakoa eta
bere jarrerak eta portaerak zehazten dituena delarik.

Higienezko praktiken bilakaera


Etxea eta familia zaintzea, berau garbitzea, bai morala nola fisikoa, barne, jaki-
na, Gerra Zibila bukatu ondoren ezarri zuten erregimen frankistak emakumea-
ri buruz zuen diskurtsoaren funtsezko oinarria izan zen. Elizak lagundutako
frankismoaren ideologoek menekotasun, bertute, diziplina, orden eta diskrezio-

105
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 106

179
Teresa, “Revista de la
aren balio tradizionalak goretsi zituzten. Emakumeen gorputza zaintzea eta
Sección Femenina”, 1958, garbitzea senarraren gozamen eta seme-alabak izatearen menpe baino ez dira
honetan aip. Tierra y egongo. Erregimenaren propagandistek sexuarekin zuten obsesioak sentsual-
Libertad, 168. zk.,
http://www.nodo50.org/ tasun-adierazpidetzat hartzen zuten guztia gaitzestera eraman zituen. Ariketa
tierraylibertad/168.html fisiko eta kirolari elizetako pulpituetatik basaki eraso egin zieten. Falangearen
180
U. M. andreari egindako Emakumeen Atalak argitaratzen zuen aldizkari ospetsuenetako batek 1959.
elkarrizketa.
urtean emakumeak egiten zituen etxeko lanak berez ariketa fisikorik onena
181
M. A. andreari egindako
elkarrizketa. zirela adierazi ere egin zuen.

Etxeko lanak erregulartasunez egin behar dituen emakume batek etxe-


tik kanpo lan egingo balu inoiz egingo ez lukeen ariketa fisikoa egiteko
aukera du. Zoruak garbitzea eta distiraraztea bakarrik horren adibide
garbia dira, eta leku garaietako hautsa kentzeko, kristalak garbitzeko,
jantziak astintzeko beharrezkoak diren mugimenduak kontutan hartzen
baldin baditugu, gorputzaren estetika helburua ez badute ere, kultura
fisikorako oso eragingarriak diren mugimenduak egiten dituztela kontu-
ratuko gara179.

Nolanahi ere, eta Espainiako gizartean higieneari buruzko diskurtsoak izan-


go duen eragina alde batera utzita, gerra eta gerraostearen bizi-baldintza
larriek egoera hasieratik bertatik markatuko dute. Goseari eta razionamen-
du-kartillari tuberkulosia bezalako gaixotasunak ugaritu eta zabaldu izana
gehitu zitzaien. Autarkiaren lehendabiziko urteetan zehar, elektrizitatea eta
baita ur eta ikatzaren horniduraren etengabeko mozketek gizon eta emaku-
meen bizitza are gehiago zaildu zituzten, horientzat biziraupen fisikoa eta
gosearen aurkako borroka bere lehentasun bakarrak izan ziren. Basaurik,
herrialde osoak bezala, gerraren ondorioak eta aurreneko Garaipen-urtee-
tako murrizketak pairatu zituen. Gose eta miseriaren oroitzapenek memoria-
ren lurralde latzetako bat osatzen dute, protagonisten lekukotasunetan
egiaztatu ahal izan dugunez. U. M. Basaurin jaio zen 1921. urtean eta bere
belaunaldiko kide gehienek bezala Gerraren ondorioak nozitu behar izan
zituen.

E.: Bada beheko sua genuen eta tximinian ez zegoen ikatzik eta egu-
rretara joan behar ginen, baldin bazegoen, agian egurrik ere ez
baitzegoen. Oso txarto pasatu genuen. Gose baino ez ginen, gose
eta zaldiak bezalako zorriak180.

Egoera honen erdian higienea gorabeheren baldintzapean eta batez ere


oinarrizko beharrak asetzearen menpe geratu zen. Edozelan ere, hogeita
hamar, berrogei eta baita berrogeita hamar urteetan ere higienea eta bere
ohiturak oso urruti zegoen ondoren zabalduko zirenetatik. Protagonisten,
bereziki zaharrenen, lekukotasunak begiratuta, gorputz osoko bainua oso
noizbehinkako praktika izan zen. Askotan ibaia izan zen norberaren garbi-
ketarako esparrua.

E.: Gu larunbatetan ibaian bainatzen ginen. Denok horra joaten ginen181.

106
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 107

Kasu gehienetan higiene pertsonala ikusgai geratzen ziren gorputzaren ata- 182
T. M. andreari egindako
lak ur eta xaboiez garbitzea baino ez zen: burua eta aurpegia, besoak eta elkarrizketa.
hankak. Gainerakoa, baita atalik barru-barrukoenek ere askoz noizbehinka- 183
Honen inguruan ikusi Pérez
Pérez, J. A.: Los años del
koagoa zen garbitasuna zuten. Horrek ez du esan nahi alde batera utzi
acero... aip. oh., 69-74. or.
zituztela guztiz. Izan ere, protagonistek azaltzen duten bezala, azpiegiturak 184
M. G. andreari egindako
edo dutxa edo bide bezalako tresnak ez egoteak ez zuen higiene osoa egi- elkarrizketa.
tea galarazten, hori zailagoa izango bazen ere, batez ere horren ondorioz
intimitaterik ez zegoelako, oro har, etxeko sukaldean bertan egiten zutelako.
Denboraren ikuspegiak protagonistek gertaera haiek berriz bizi ditzaten
ahalbidetzen du.

E.: Etorri ginenean hemen ez genuen. Bueno dutxa genuen. Gure


alaba sukaldera joan ohi zen, goikoa kentzen zuen eta harraskan
bere burua garbitzen zuen eta beti esaten zidan, “ama ez dadila
inor sar, itxi ongi atea” eta norbait sartzen baldin bazen esaten
zuen “ama ez da sartu zerbait hartzera, begiratzera baino ez da
sartu. Zer gauzak, e?”182

Hori guztia are zailago zen berrogeita hamar eta hirurogeiko urteetan zehar gi-
zon eta emakume gehienek bizi behar izan zituzten urritasuneko egoera haie-
tan, familia batzuek etxebizitza partekatu behar izan zutela. Gerraostearen
aldirik latzena igaroa zen eta razionamendu eta estraperlo edo merkatu bel-
tzaren urteak atzean geratuak ziren, baina berrogeita hamar urteen erdial-
detik aurrera hurrengo hamarkadaren garapenaren sukarrarekin sortzen
hasi zen Basauri berria tokiko agintarien erreakzio-ahalmena eta espektati-
bak guztiz gainditu zituen inprobisazioaren zutabe ahulen gainean altxatu
zen. Higiezinen sukar berriari jarraituta Bilboko industria-gerrikoaren ia herri
eta auzo guztietan etxebizitza merkeen blokeak eraiki zituzten. Mendiko
mazeletan ere, bertan milaka herritar baldintza negargarrietan bizi ziren txa-
bola ugari zeudelarik, eraikin berriak egin zituzten, horiek, bestalde, ez zuten
ez gustu estetikorik ezta hirigintzako gutxieneko araurik ere183. M. G.
Santurtzin jaio zen 1935. urtean, eta etorkinak masiboki nola iritsi ziren eta
egiten zuten eraikuntza desordenatua, anarkikoa eta prekarioa, garai oso
baten ikurra izan zena, ikusi ahal izan zuen.

E.: Balkoietan barandarik gabe zeuden etxeak, komunak ezarri gabe


zituztenak, nola ematen zituzten ikusi dut. Etxe horietan jendea hil-
tzen zen eta hilkutxa ez zen eskaileraren zulotik sartzen eta, ondo-
rioz, leihotik eta fatxadatik garabi batez jaitsi behar zuten184.

Auzoko egotea zioen esaera ospetsua oso azkar sartu zen milaka bizkaita-
rren, baita basauriarren ere, herri-hiztegian. Sukaldea eta komuna parteka-
tu behar zituzten auzokoek, horretarako txandak antolatu behar izan zituz-
ten, askotan familia-buruaren lanak markatzen zituen ordutegien menpe
zeudenak. Horrek guztiak intimitatea galtzea ekarri zuen, garbitasun pertso-
nalari ere eragingo ziola.

107
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 108

185
B. J. andreari egindako
E.: Nik ez dut bizi, baina gurasoek komentatu didate hemen Basaurin,
elkarrizketa. agian komunaren ondoan zegoen gela batean hainbat pertsonak lo
186
M. M. andreari egindako egiten zutela jarraian eta komunera edo sukaldera joan nahi izanez
elkarrizketa.
gero, bada, horien gainetik salto eginda joan behar zuela185.
187
M. L. P. andreari egindako
elkarrizketa.
Botatzeko pixoihalak eta gaur egun hain ohikoak diren ikuzgailu bezalako bes-
telako elementu edo etxetresna elektriko ez zituzten, ondorioz, umeen higienea
zeregin gaitza zen, eta beti emakumeek egin behar izaten zuten:
E.: Nik hirurak etxean genuen zinkezko treska batean, ez zegoen plas-
tikozko bainuontzirik edo aldagailurik edo horrelakorik. Lapiko
baten bidez askotan berotzen genuen treska bat eta barrura186.

Hortaz, higiene pertsonala zabaltzea eta orokortzea oso praktika mugatua izan
zen, XX. mendeko hirurogei urteak arte behintzat. Data horretatik aurrera eta
Espainian izan zen gizarte-aldaketarekin batera aldaketa handia gertatuko da.
Kontsumo eta ongizateko maila berriak eskuragarri izatean higienean zuzene-
ko eragina izango du. Etxebizitzetako hobekuntzek, ur beroa zabaltzeak eta
baita publizitatea iragartzeak ere ohiturak aldatzea ekarri zuten. Higiezinen
sustapen berriek etxeetako hobekuntzak iragartzen dituzte. Dutxa edo bainua
eta bidet dituen komun osoa eguneroko bizitzan sartu zen. Dutxa askoz ohiko-
agoa izango den ohitura bilakatu zen.
E.: Begira, hemen jende guztiak gutxi gorabehera gauza bera egin du.
Egunero edo ia egunero dutxatzen orain dela 20 edo 30 urte hasi
ginen. Lehen horrela zelako. Bai, ez genituen orain ditugun gauza
guztiak, baina ezberdina ere bazen, ez zegoen ohitura hori. Orain
denok gara oso garbiak187.
Emakumeek, garbitzeko produktuen bonbardaketa mediatikoaren jasotzaileak
zirenek, higienearekiko zuten interesa, bai pertsonala nola familiarra, handitu
zen. Chimbo xaboia, flota delakoa edo baita industria izaerako sosa kaustikoa
ere xaboi, xanpu, lozio, desodorante eta ukenduen gama zabal batek ordezka-
tuko ditu. Konpresak eta tanpoiak zabaltzea eta ohiko bilakatzea higiene per-
tsonalaren eraldaketan egon zen prozesu garrantzitsuetako bat izan zen.
Horiek erabilita emakumeek oihal zahar eta deserosoak erabiltzeari utzi ahal
izan zioten eta bere sexualtasuna oso modu ezberdinean bizi zezaten lagundu
zuen: norberaren estimua handitu zuen, bere intimitatea zaintzen zuen, segur-
tasuna eskaintzen zuen... Emakumeengan izan zuen eragina erabakigarria
izan zen, elkarrizketatu guztiek, batez ere bilakaera hau bizi izan zuten zaha-
rrenek, horrela berretsi diguten bezala.
E.: Nik beti esaten dut emakumeen bizitza aldatu duten hiru gauza
egon direla: lehena, seme-alabarik izatekotan, pixoihalen (dodotis
bezalakoak) asmakizuna. Lehengo pixoihal haiek garbitu eta egosi
eta hori guztia egin behar ez izatea. Gero ikuzgailua, gauza guz-
tietarako iraultza izan zen, lan handia kentzen zigulako, denbora
gehiago izatea ahalbidetzen zigulako, denagatik eta bereziki kon-
presak edo tanpoiak. Ordura arte emakumeak nola ibili behar izan

108
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 109

ziren kontutan hartu behar duzu. Bueno, gure amama, gure ama 188
J. A. andreari egindako
eta hori guztia gure belaunaldiarekin hautsi zen, oihalak eta gero elkarrizketa.
konpresak ezagutu zuena. Zorro batean eraman ahal izatea eta 189
H. L. andreari egindako
elkarrizketa.
hori guztia. Beno, ez da telebistako iragarkietan agertzen den
190
Ibidem.
bezala, horietan hilekoa izan beharrean jaia duzula ematen du,
baina konparatzerik ez dago188.

Ikuzgailua orokor bilakatzeak ohitura higienikoen aldaketan erabateko eragina


izan zuen. Ikuzgailuak eta bereziki automatikoak asteroko bogada egitearen
lan neketsua arindu zuen. Etxeko higienea, batez ere familia ugariena, garai
hartan oso ohikoak zirela, modu nabarmenean hobetu zen. Ikuzgailua iritsi zen
arte, amek umeen arropak lehortzeko eta garbitzeko estrategia asko egin
behar izan zituzten. Etxetresna elektriko berria ezartzea egiazko iraultza izan
zen.
E.: (Ordura arte) ba arropa garbitzea, sua lehortzeko piztea, agian zuk
ez duzu ezagutu jartzen genuen zatar-paper hori, gero txapa gai-
nean ongi jartzen genuen pixkanaka lehor zedin189.
Lan handia kentzen zigun. Begira, pentsa, ni gure etxera joan nin-
tzenean, alaba baino ez nuen, baina zuk ba al dakizu zer de bost
ume izatea garbitu eta horretarako. Ikuzgailua zoragarria zen, lan
mordoa kentzen zigun tu?: Bueeeeeeeeno, nik beti esan izan dut
ikuzgailua dela emakume batek etxean izan dezakeen asmakizu-
nik onena, benetan, zeren eta xurgagailua eta ez dakit zer, baina
gainerako gauzak ahal baduzu egiten dituzu, baina garbitu beharra
dago, batez ere umeak izanez gero, eta ikuzgailua. Lehen gasak
erabiltzen genituen, ez genituen pixoihalak, gasak eta pentsa. Hura
zoragarria izan zen. Niretzat bai, onena izan zen, etxe batean egon
daitekeen etxetresna elektrikorik onena, baita gaur egun ere190.

Elkarrizketatutako emakume guztiak bat datoz ikuzgailuaren garrantzia nabar-


mentzerakoan, bai higienea hobetzen lagundu zuelako nola etxeko zama astuna
arindu zuelako. Aldaketa hauek guztiak, gehienez ere, hamar edo hamabost urte
gertatu ziren. Bizi-baldintzak hobetzea posible izan zen lanaldiak gehiago izan
zirelako. Aparteko orduei, enplegu-aniztasunari eta, lanari buruzko atalean ikusi
ahal izan dugun bezala, emakumeek beraiek familiaren ekonomiari egin zioten
ekarpenari esker, milaka familia orain dela hamar urte razionamenduaren gabe-
ziak bizi zituen gizarte batean aurrekaririk ez zuten ongizate eta kontsumoko mai-
lak izatera iritsi ahal izan ziren. Tamalez ez dago daturik ekipamendu higienikoak
Basaurin izan zuen garapen eta ezarpenaz, baina ditugun Bizkaiko datuak aski
argigarriak dira. Dagokion laukian ikus dezakegunez, 1968. urtean Bizkaiko 100
etxetatik 74k ikuzgailua zuten. Zazpi urte beranduago ehuneko hori %88ra iritsi
zen. Ur beroa Bizkaiko etxeen %58ra baino ez zen iristen 1068. urtean, eta 1975.
urtean, berriz, %83ra iristen zen. Gas edo argindarrak izan zuen hazkundea ere
oso nabarmena izan zen, ondorioz, egur edo ikatzaren kontsumoa, horiek erre-
gai tradizionalak zirelarik, asko jaitsiko zen. Baina zalantzarik gabe gertatu zen
aldaketarik ikusgarriena komun osoa orokorra bilakatzea izan zen, horrela, etxe-

109
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 110

191
B. J. andreari egindako Koadroa. Ekipamenduaren bilakaera eta
elkarrizketa. Bizkaiko etxeetako baldintzak %tan
1968 1975
Ur beroa 58 83
Bainugela 31 75
Argindarra* 6 20
Gasa* 58 70
Ikatza* 32 9
Egurra eta bestelakoak* 4 1
Hozkailua 45 87
Ikuzgailua 74 88 * Estatistikan jasota dauden erregaiak
Irratia/transistorea 86 86 sukaldeetan erabiltzen dituzten
energia-mota ezberdinak dira
Telebista 51 92
Iturria: Ekipamendu, baldintza eta
Disko-jogailua 16 25 familia-aurrekontuen estatistikak 1968
eta 1975, EIN Guk egina
Automobila 16 32
Telefonoa 32 52

en %31tik %79ra igaro zen. Aro berria hasia zen.

110
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 111

Aldaketa horiek hurrengo hamarkadetan areagotuko dira gaur egunera arte. 192
Prozesua aski antzekoa da
Konfort edo erosotasuna handitzea norberaren intimitatea handitzea ere bada. ia Mendebalde osoan, baita
Berrogeita hamar urteetara arte izan zuten bizitza komunitarioa, familia bat edo Espainia baino garatuago
dauden herrialdeetan ere,
gehiago metatzen ziren komun, sukalde, gela eta logela komunitarioak zituzte- Frantzia kasu. Honen
larik, azken denboraldi horretan desagertuko da. Gure proiektuan parte hartu inguruan ikusi Ariès P. eta
Duby, G.: Historia de la vida
duten protagonista gazteenek garai horretaz eta bere gurasoen belaunaldiko- privada. De la Primera
en pribatutasunik ezaz duten irudia benetan esanguratsua da. Lekukotasun Guerra Mundial a nuestros
días, Madril, Taurus, 1989,
hauetan intimitatea azkeneko hamarkadetan geroz eta garrantzi handiago 76. or.
duen balorea izango da. 193
Honen inguruan ikusi,
adibidez, Arriero Sanz, F.: La
E.: Bueno komentatu dutena ez da oso txarra zenik, baina noski, orain voz y el silencio... aip. oh.,
76. or.
haiek dutenaren aldean, bada agian orain kexatzen gara eta bizitza-
194
L. H. andreari egindako
mota hori izan behar genuen orain duguna gehiago baloratzeko. elkarrizketa.
Egun ezinezkoa izango litzaidake horrela bizitzea, jakina, baina ni 195
T. M. andreari egindako
beraien azalean jartzen naiz. Besterik ez zegoen baina nik baietz elkarrizketa.
uste dut, intimitate falta ikaragarria, ez zegoen inolako intimitaterik191.

Partekatutako pisuak kolektibo edo talde zehatz batzuetan bakarrik, hala nola
ikasleen edo etorkinen artean, errealitate izango dira, pertsona bakar batek
okupatutako etxebizitzen hazkundearen aurrean frente. Etxe berriek ekipa-
mendu osoak dituzte, bigarren bainugela edo garbigela esaterako, etxebizitza
zaharrak, berriz, nabarmen hobetu zituzten eraberritze handiak egin zituztela.
Konfort edo erosotasuna langileen etxebizitzetan ere handitu zen, horrela erdi-
ko klasetakoak imitatu zituzten. Zein dira prozesu honek hiritarrengan eta
zehazkiago emakumeengan izan zituen ondorioak? Garrantzitsuena, zalantza-
rik gabe, intimitate handiagoa bilatzea eta gozatzea da. Bainugela, esaterako,
ezinbesteko elementua eta baita nabarmentzeko ikurra ere izango da, baina ez
espazio higienikoa den aldetik bakarrik –ezta lan astuneko espaziotzat ere ez–
intimitate, indibidualtasuneko espaziotzat baizik192. Elementu eta tresnen bila-
kaerak berak ere gertatu ziren aldaketen garrantzia eta emakumeek beraiek
horiek nola hartzen zituzten agerian uzten ditu. Ispiluen neurria handituko da.
Ordura arte ez zuten intimitateak gorputz biluzia bere dimentsio osoan ikustea
ahalbidetuko du, emakume askorentzat, adin handiagokoak direnentzat batez
ere, egundoko deskubrimendua izango dena, gure informatzaileetako batzuek
adierazi diguten bezalaxe193.

E.: Egia da, nik ez nuen neure burua guztiz biluzik ikusi bainugelako
obra egin genuen arte194.

Lehen deskribatu dugun gazte urduriaren irudia, sukaldeko harraskan atea-


ri begira inor ustekabean sar ez zedin bere burua garbitzen ari zenarena ale-
gia, desagertuko da eta beste garai baten oroitzapena baino ez da izango.
Horrela norberaren gorputzaren errehabilitazioa, behar bezalako berresku-
rapena gertatu zen. Prozesua, Espainia eta gainerako Europaren artean
dauden ezberdintasunak ezberdintasuna, 60 eta 70 urteetan zehar moral
erlaxatuagoa egon zela, oso antzekoa da. Gerart Vicent izenekoak azaltzen
duen bezala norberaren gorputzaz arduratzea leku nabarmena hartuko du

111
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 112

196
Ikusi Arriero Ranz, F.: aip.
bizitza pribatuan: horrekin sari anitzak eta konplexuak bilatzen dituzte.
oh., 85. or. Bainuaren, garbiketaren, ahalegin fisikoaren atseginak neurri batean aseta-
197
Gómez Acebo, I.: “Un jurado sun nartzisistak dira, norberaren burua begiestea. Ispilua ez da XX. mende-
femenino declara a Eva no
culpable”, En clave de mujer.
ko berrikuntza:beraz baliatzeko modu bezala berau orokorra egitea, ordea,
Relectura del Génesis. Bilbo, berria da. Norberak ez du bere burua ispiluan ikusten beste baten begiradaz
Desclée de Brouwer, 1997, janzteko kodeak errespetatzen dituzten ikusteko asmoz; norberak bere
17-70. or.
buruari begiratzen dio gainerakoek baimenduta ez dute modu batean: maki-
198
Egia da bai industrializazioak
nola 20 eta 30eko aire llajerik gabe, jantzirik gabe, biluzik.
berritzaileek esparru honetan
ohiturak nolabait erlaxatzea
ekartzen lagundu zutela. Ez
Gorputza zaindu, mimatu, kultibatzen dute ordura arte egin ez zuten bezala.
dugu ahaztu behar sendagile Kanon estetikoen aldaketak rolak aldatzea ere badakar, emakume berri baten-
higienistek beraiek Bizkaiko gana garamatzana. Kirol eta ariketa fisikoaren berreskuratzea, berrogei urtez ia
meatze-eskualdeetan milaka
familiak XIX. mendeko debekatuta egon dena, errealitatea da. Gimnasio, fitness, eta antzeko praktika-
azkeneko hamarkadetatik zerrenda luzea emakume askoren eguneroko bizitzaren parte igaro ziren, batez
aurrera bizi behar zuten
pilaketa-egoerak askotan ere gazteenen artean baina baita zaharrenen artean ere, azken hauek erlaxa-
aipatzen zituztela, horietan zio eta soinketako taldeen barruan daudelarik bere gorputzak berriz aurkitzen
gehiegikeria eta
promiskuitatea eguneroko
ikasiko dute.
kontua zirelarik. Ikusi,
besteak beste, Pérez- E.: Ez, gimnasia ez dut egiten, erlaxazioa da (...)Bueno, erdian eser-
Fuentes, P.: “El discurso tzen naiz, hankak ez ditudalako ongi. Begira, erlaxazioa, besoei
higienista y la moralización
de la clase obrera en la heltzea bata besteari itsatsita dagoelarik (...) ongi etortzen zait,
primera industrialización baina kontuz hezurrak oso gaizki ditudalako eta nekatzen naizene-
vasca”, Historia
contemporánea, 5. zk.,
an jadanik ezin ditut hankak alde batera edo bestera igo eta ahal
Leioa, UPV-EHU, 1991, 141- dudanean, bada, esertzen naiz195.
143. or.
199
Prost, A.: “Fronteras y Aldaketa horiek guztiak praktika higienikotik haratago joango dira, eta hurren-
espacios de lo privado”. In
Ariès, P. eta Duby, G.: go ataletan zehar ikusiko dugun bezala, garrantzi handiko eraldaketa gertatu-
Historia de la vida privada. ko da, bertan oso prozesu konplexuak elkartuko dira, hala nola emakumeen
De la Primera Guerra
Mundial a nuestros días,
sexualtasunaren kontzepzioa eta pertzepzioa bera, amatasuna, aisiaz goza-
Madril, Taurus, 1989, 90. or. tzea –adineko emakumeentzat ia ezezaguna zen errealitatea– bere nortasuna
bera berriz topatzea edo soziabilitateko forma berriak garatzea, nabarienak
bakarrik aipatzearren.

Deabrua eta haragia: sexualtasuna

Mendebaldeko zibilizazioaren tradizio judu-kristau luze eta sakonak eta


Espainian katolizismoak izan zuen eragiteko ahalmen handiak emakumeei men-
deetan bere gorputzaren beraren atseginak ukatu zizkieten. Liburu santuek
emakumearen irudia bekatuaren pertsonifikazioarekin lotu zuten. Eva, gizateria-
ren lehendabiziko emakumea, Deabruaren tentazioan erori zena, Paradisutik
bota izanaren arduraduna izan zen eta bere ondorengo guztiak orduz geroztik
mundua hondatuko zuten zorigaitz guztiak pairatzera eraman zituen. Jainko trai-
zionatu eta zuzen baten hira gizaki guztien gainean erori zen Jatorrizko
Bekatuaren estigmaren bidez. Handik aurrera, emakumea, bekatua, haragia eta
bere zigorra kristau guztientzako erreferentzia bilakatu ziren. Adierazi bezala,
Mariaren bidez, gizaki bihurtutako eta bekaturik gabe sortutako Jainkoaren ama
denaren bidez alegia, emakumearen irudia errehabilitatzeko asmoak ere ez

112
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 113

zuen emakumeen kategoria moralaren igotzea eta lehengoratzea lortu, beti gu- 200
Esaera hori egitasmo
txiago zena eta gizonen menpe zegoena196. Horrek, ordea, emakumearen eredu honetan elkarrizketatu
zehatza, emakumeen bertute guztiak zituena (jasankorra, esanekoa eta sexu- ditugun hainbat emakumek
ere berretsi digute.
gabekoa), Eva bekatari, esan txarreko eta sexualki aktiboaren antitesitzat
proiektatzen zutena. Kristautasunak, eduki patriarkal eta sexista handia duenak,
Elizaren bidez antagonismo hau proiektatu zuen, eta lehen nabarmendutako
bertuteak Jainkoaren amarentzat erreserbatzen zituen eta Adanen bikote esker-
gaitzaren bizioak, bestalde, gainerako emakumeen artean banatu zituen197.

Mitoa Erdi Aroan zehar sendotu zen eta ia aldatu gabe mantendu zen XX. men-
dera arte. Mito hori hezkuntzaren bidez hedatu zuten eta emakumearen gorputza,
gizonen bizitza hondatzeko gauza zena, lizunkeria zela-eta zigortu zuen. Erlijioak
mendean zuen gizarte batean Mariaren eredua bere gorputzaz edonola gozatzea
galarazita zuten emakumeen gainean nagusitu zen. Birjintasuna emakumeek
bere senarrei emango zieten ideal, ikur eta altxor bihurtu zen. Ordura arte, onda-
re preziatuena bailitzan zaindu behar zuten, bere hezkuntza eta tutoretzaren ardu-
ra zutenek zainduko zutena: bere gurasoak eta nebak. Ezkontza aurreko edozein
entrega familiaren, edo zehatzago esanda, familiaren gizonen aurkako iraintzat
hartuko dute. Gorputza, desioa, sexua… zigortu egingo dituzte. Sexualtasunaren
helburu bakarra ezkontza ordenatu eta kristauaren barruko ugalketa izango da.

1959. urteko ezkondu aurreko agur-afaria.

113
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 114

201
E. M. andreari egindako
Ordura arte ezjakintasunik garbiena. Sexua taburik ezkutatuena izango da. Horrek
elkarrizketa. guztiak ez du esan nahi garbitasun kristauaren agindua hitzez hitz betetzen zute-
202
Ibidem. nik, baina berau haustea pribatuaren lurraldean sartzen da; gizonek baimenduta
203
L. H. andreari egindako eta emakumeek zigortuta dutena198. Egoera hori, bestalde, antzeko prozesuak pai-
elkarrizketa.
ratu zituzten herrialdeetan ohikoa izan zen eta, horren ondorioz, sexualtasuna lan-
gileen artean klase ertainen artean baino lasaiagoa bilakatu zen, azken horiek bizi-
maila, konfort eta intimitate handiagoa zituztelarik199.

Edozelan ere, erregimen frankista ezartzea eta moralaren gainean izan zuten
kontrol zorrotza ahal zen neurrian familiaren barruan sexuari buruzko aipame-
nik umeei egin ziezaieten saihesten saiatu ziren. Bizitzak, helduek sexuari
eufemistikoki esaten zioten bezala, gauza txarrak irakatsiko dizkie200. Horrela,
sexua, haurtzaroan eta nerabezaroan zehar gaizkiarekin, bekatuarekin estuki
lotuta egongo da, eta atseginezko sentipenekin edo maitasunarekin, aldiz, ez
da inoiz lotuta ageriko. Seme-alabei, eta batez ere alabei, sexualtasunaren ira-
tzartzearen funtsezko oinarriak azaldu behar izateko egoera deserosoa atzera-
tuta geratuko da, batzuetan betiko. 30 eta 82 urte bitartean dauden emakume-
en lekukotasunak hartzen dituen proiektu honetan ia elkarrizketatu guztiek
familian ez dutela sexu-heziketarik izan jakitea argigarria da. Eta oraindik adie-
razgarriagoa da seme-alabekin ere haiek alor honetan dituzten gabeziak erre-
pikatu izana. Amamengandik amengana eta amengandik alabengana, urteen
joan-etorriak eta gizartean egon diren aldaketa ikusgarriek ere ez dute emaku-
mea tabu horretatik askatu. 73 urte dituen E.M. emakumearen kontakizunak
oso adierazgarria da eta bere belaunaldiko emakumeentzat arrunta zen egoe-
ra agertzen du, horrek, gainera, pairatu behar izan duten sexu-errepresioak
belaunaldien arteko topaketa hori, bere hitzen arabera bere buruarekiko topa-
keta baino ez dena, noraino eragotzi duen adierazten du.
G.: Lehen esan didazu zure amak ez dizudala inoiz ezer komentatu
sexuaren inguruan. Zuk zure alabei bere garaian zerbait adierazi
al zenien?
E.: Ezta eta horregatik da. Gure etxean sexuari buruz hitz egitea tabua
da. Tabua izan da. Nik orain nire alabekin lehen, ezkongabeak zire-
nean, baino gehiago hitz egiten dut, haurdunaldiaren gaiei buruz
edo ekografiak egitera doazenean. Ez dakit begirunea edo lotsa
den... nik ez dut ongi ikusten eta horretaz normal hitz egitea gusta-
tuko litzaidake. Ezta nire alabek ere eta hori da dugun heziketa hori
dela-eta, hor geratu zaiguna201.

Sexualtasuna amatasunaren menpe geratzen da, baina ez bere gorputzaz


gozatu ahal izateko. Sexuari buruzko aipamenak elkarrizketatik kanpo utziko
dituzte aurrean adin txikikoak baldin badaude. Horretarako helduek hainbat tri-
kimailu eta estrategia erabiliko dituzte. 82 urteko U. M. emakumeak, Basauri
Zaharreko baserritarren familia baten baitan jaio zen eta hezi zutenak, horri
buruz hitz egin digu.
E.: Orduan ez genuen horretaz batere hitz egiten. Hitz egin nahi baldin

114
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 115

bazuten esekitokiko arropa hartzera joateko esaten zuten eta agian 204
T. M. andreari egindako
arroparik ez zegoen, eta joan eta etorri egiten genuen bitartean, elkarrizketa.
bada, haiek berba egiten zuten. Nik ere ez dut horretaz berba egin 205
D. A. andreari egindako
elkarrizketa.
gure seme-alabekin. Lau mutil ditut eta ez didate inoiz horretaz hitz
206
Folguera, P.: “El franquismo.
egiten entzun202. El retorno a la esfera privada
(1939-1975)”. In Garrido, E.
Antzeko zerbait adierazi digu 74 urteko L.H. emakumeak, horrentzat ere eseki- (ed.): Historia de las mujeres
en España, Madril, Ed.
tako arropaz hitz egiten zutenean sexuaz hitz egin behar zutelako zen. Síntesis, 1997, 529. or.
E.: Bai, orduan agian hitz egiten ari ziren eta esaten ziguten, momen-
207
Iglesias, M.: “Problemas
conyugales”, 1954, honetan
tu bat, arropa esekia dagoela eta, orduan, aitzakiaren bat jarrita aipatua, Tierra y Libertad,
bidaltzen gintuzten eta beraiek lasai hitz egiten zuten. Bueno, gero 168. or., 2002ko uztaila,
http://www.nodo50.org/
horretaz konturatu nintzen. Ez genekien zertaz ari ziren baina zer- tierraylibertad/168.html
bait gertatzen ari zela bagenekien barrezka zeudelako edo urduri
jartzen zirelako203.

Testuinguru horretan lehendabiziko menstruazioa oso modu ezberdinean bizi


izan zuten nerabeen ezagutza-mailaren edo egoera partikularren arabera. 80
urte dituen T.M. emakumearen kasua esaterako, oso adierazgarria da. Gerra
Zibilean neskatoa zelarik Bizkaitik ebakuatu zuten eta hiru urtez Frantzian
beste neska eta mutilekin batera eta gurasoengandik banatuta egon zen.
Sexuari buruz ezer ez jakiteak berarengan eragin handia izan zuen, bere
memorian geratuko zena.
E.: Bada hilekoa izan nuenean niri gertatu zitzaidana kontatuko dizut.
Pentsa ez nuela ezer esan nahi. Bada begira, ni Frantzian nengo-
en eta andereñoak esan zidan, “Begira T., kuleroak odolez apur bat
zikinduta duzula ikusi dut. Eta nik, ene, ebaki bat izan dut edo?”.
Eta esan zidan, ez, hau da. Eta dena azaldu zidan eta esan zidan,”
eskuoihalaren bat al duzu? Eskuoihala berak zatitu zidan eta ber-
tan ezartzeko esan zidan. Bueno, bada gero koloniara joan behar
genuen eta zerbait gehiago esateak lotsa ematen zidan. Horrekin
bi egun egon nintzen eta zelako erresumina, eta zelako mina, eta
gogor zegoen, usain txarra zerionez, esan zion: “Eta, andereño,
eta hori noiz kendu behar dut?”. Eta esan zidan, baina oraindik ez
al duzu kendu? Bera beldurtuta zegoen. Eta esan nion, “Baina ez
didazu ezer esan”. Beraz pentsa nolakoa zen204.

Ahizpa zaharragoek, egotekotan, teorian gutxieneko informazioa ematen


zuten, urria bazen ere, eta horren bidez amarekin hitz egiteko oztopoa –lotsa,
beraiek dioten bezala– hautsi ahal izaten zuten. 1926. urtean Zamorako herri
batean jaio zen eta ondoren Basaurira joan zen D. A. emakumeak ere egoera
hori berretsi du.
E.: Ni oroitzen naiz... niri (hilekoa) hamabi urte nituela etorri zitzaidalako...
eta egundoko lotsa pasatu nuen... ahizpa nagusiak zuzendu ninduen
eta zerbait esan zidan... baina gure amak ez zidan ezer adierazi.
G.: Laguntzarik eman al zizun?

115
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 116

208
Ikusi Oliveiras, J. P.: Guía
E.: Orduan ez genuen egun dugun askatasunik... orain horretaz guraso-
médica sexual, Bartzelona, ekin hitz egin baitezakegu. Nik seme-alabekin... gure alabarekin,
Gasso Editores Hnos., 1965, bada, berba egin dugu, baina beste gauza bat da... jadanik hemen
30. or.
geundelako. Apaiza eskolara joaten zen eta azaltzen zion eta beste
209
E. I. andreari egindako
elkarrizketa. gauza bat zen. Baina... garai hartan gurasoei horretaz hitz egitea...?205

Amek ematen zituzten azalpenak orientazio higieniko batzuk baino ez ziren iza-
ten, horiekin batera mutilen arriskuei buruzko aipamen enigmatikoren bat joan
zitekeela, horrek emakume askorengan egundoko zalantzak eragin zituen.
Horretan, lehen ere adierazi dugunez, elizaren zama errepresiboak lagundu
zuen, berau frankismoaren garaian batez ere, lehen mailako errepresio eta
kontrol sozialeko tresna bilakatu baitzen. Gertaera horietan hazi ziren belau-
naldiak alderdi fisiologikoetan ere erreprimituta zegoen sexualtasunaren estig-
mak markatuta egongo dira. Alor honetan ospe handia duen Pilar Folguera his-
torialariak baieztatu duen bezala, gizon eta emakumearen arteko bategitean,
atsegin sexuala, ikuspegi guztietatik begiratuta, bekatuzkoa zen, horrela, ez
zuten onartzen ugalketa helburua ez zuen inolako harremanik206. Lehendik ere
nabarmendu dugunez, harreman sexualak ugalketaren menpe bakarrik egon-
go dira, gainera, izaera zientifikoko planteamenduetan ustez oinarritutako jarre-
ra eta moduak zabaldu zituzten, horiek, guztiaren gainetik, bekatuzkoa ez den
harreman-eredua agerian uzteko balio izango dute, horretan emakumeak zere-
gin pasiboa izango du eta egintza sexualaren hartzailea baino ez da izango.
Gizakiaren barru-barruko jarrera, jarrera horizontala da, hau da, gizona
emakumearen gainean leunki jartzen dena (...) jarrera bertikala, zutik ale-
gia, ezin arriskutsuagoa da. Izan ere, horretan gizonak istripu larriak izan
ditzake, hanken paralisia adibidez. Eta emakumeak senarraren lekua
hartzen duenean, ezkontzako egintza ez dute behar bezala betetzen207.

Hamar urte beranduago, sexuari buruzko gida berriak argitaratu zituzten,


horiek zientifikoak baziren ere, oraindik ere emakumeen sexualtasunaren ingu-
ruko aurreiritzi berberak agertzen ziren. Sakrifizio edo amore ematea bezalako
kontzeptuak gorteiatzean hasi eta amatasunean bukatzen zen ibilbidean ager-
tzen ziren.
Funtsezko eskema erotiko instintiboari dagokionez, gizonengan ezau-
garri oldarkorrak zituela geniolarik, emakumeengan ezaugarri nagusia
gizon batek beregana dezan itxoitea da eta, ondorioz, bi sexuen arteko
borrokan amore emateko, etsitzeko prest egotea, galdu ere egin nahi-
ko duela, horretatik muturreko kasuetan joera masokista datorkiola,
emakumeek sakrifiziorako duten berezko joeratzat hartu ahal duguna.
Altruismo sexual honek emakumearen maitasun-sakontasuna azaldu-
ko luke, desloratzearen, haurdunaldiaren, erditzearen, eta azken bate-
an, amatasunaren sakrifizio mingarrian bukatzen den samurtasunaren
behar unibertsala, maitasunaren egarri morala sentitzen duena208.

Hirurogeiko hamarkadatik aurrera gertatu zen irekitasunak ere, beste esparru


batzuetan pentsatzeko modu zehatz batzuk erabakigarri aldatzen lagunduko

116
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 117

zuenak, alor honetan zeuden gabeziak, apur bat bazen ere, aldatzea ez zuen 210
B. J. andreari egindako
lortu. Berriz ere tabuak amengandik alabengana igaro ziren. Urte asko igaro elkarrizketa.
badira ere, hurrengo belaunaldien emakumeek bere gorputzetan gertatzen 211
J. B. andreari egindako
elkarrizketa.
ziren aldaketak modu traumatikoan ikusten jarraitu zuten, 33 urte dituen E. I.
basauriarrak baieztatu digunez.
G.: Nolabaiteko heziketa sexuala jaso al zenuen?
E.: Ezer ez. Berak ere (nire amak) ez zuen. (...) Berak ez zuen izan eta
ez zidan niri ere eman.
G: Horrek emakume bezala nolabait eragin al dizu?
E.: Bai, barkatzen ez diodan zerbait da. (...)Nik nolabaiteko orientazioa
eskatuko nukeen. Nik zer zen banekien, zorionez gure adineko ala-
bak zituen auzokoa nuelako, nire ama ez bezalakoa zena, eta
zekiena adierazi zigun. Garai hartan ez zen oso zientifikoa, berak
alderdi organikoa, gauzen zergatia ez zuelako ezagutzen, baina nik
gutxienez bere orientazioa jaso nuen eta zer zetorren banekien,
baina halere trauma handia izan zen, gure amak, jakina, ez zekie-
lako noraino nekien, nik banekiela eta ni hori zela-eta oso txarto
sentitzen nintzen. Ziur aski gure amak zer edo zer jakingo zuen,
baina nik gai hori beldurrez bizi nuen nire aurreneko hilekoa izan
baino lehen, etorriko zitzaidan momentua eta berari laguntzeko
esan beharko nion momentua.
G.: Lotsaz bizi al zenuen?
E.: Bai, lotsatuta, lotsatuta, lotsa eta beldur handia nuen, beldurra ez
dakizulako, zure gorputza bat-batean ezezagun bihurtzen dela-
ko209.

B. J. emakumeak 36 urte ditu eta horri buruz duen pertzepzioa oso antzekoa
da. Bere amak lehen hilekoa izan ondoren mutilen arriskuaz hitz egin izanak
nahasketa handia eragin zion.
E.: (Gure ama) Oso uzkur zen gai horrekiko. Oso-oso uzkurra izan da
eta, jakina, are gehiago adin batean zegoelarik. Eta esaten zioten
ba erosi liburu batzuk irakur ditzaten. Eta berak esaten zuen, ikasi-
ko du. Gure etxean ez dugu sexuaz hitz egin eta are gehiago, nik
hilekoa izan nuenean gehiago jakin nuen lagunei esker gure amari
esker baino. Gainera, izan nuenean esaten diozu, “ama, nire
menstruazioa bisitan etorri zait, telebistako iragarkian bezala”. Eta
zure amak, “hemendik aurrera kontuz ibili mutilekin eta egiten
duzunarekin”. Eta hor geratzen zaizu espazioko zulo beltza balitz
bezala, baina zer esan nahi du emakume honek?
G: Adin horretako neska bati hemendik aurrera kontuz ibiltzeko esa-
ten diotenean, zer pasa zitzaizun burutik?
E.: Bada mutilekin ez jolasteko edo hori bezalako tontakeriaren bat eta

117
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 118

212
E. I. andreari egindako
esaten duzu, zer esan nahi du honek?, Nik antsiaz, oso txarto bizi
elkarrizketa. nuen, amorratuta nengoelako, entzuna nuelako hilekoa izan ondoren
213
Ikusi Oliveiras, J. P.: Guía ez zenuela gehiago hazten, eta nik metro eta hirurogeita hamarreko
médica sexual, aip. oh., 80.
neurria izan nahi nuenez bada..., ez banituen hankak mozten eta
or.
ordezkoa jartzen ez nuelako zer egin. Antsiako sentipen batez bizi
nuen, neure buruari ea zer gertatzen ari zaidan galdetzen nion210.

Horrek guztiak ondorio zuzenak izango ditu bere sexualtasuna bizitzeko


moduan, berau beldurrak eta ezjakintasunak sakonean markatuta egongo bai-
tzen. Sexua debekatuaren, ezkutuaren eta bekatuaren lurraldearen baitakoa
izango da.

E.: Ondoren ikasgelako nesken bidez jakiten duzu, hori biderik onena
ez delarik, eta nerabe batek bezala kontatzen duzu, bakoitzak bere
erara kontatzen du eta zalantza eta ziurgabetasun gehiago sor die-
zazkizuke. Horixe da nire esperientzia behintzat. Nik zer dakit,
komentarioak, nik 14 urte nituela ez nekien masturbazioa zer zen
ere. Ikaskideen bidez jakin nuen, oso ausartak izan omen zirenak
eta felazio bat, haiek, jakina, ez zuten horrela esaten, bada mutilei
miazkatu egin behar zaie, eta nik pentsatzen nuen, baina zer dio
neska honek? Dena oso iluna zen. Dena oso maltzurra zen. Ez zen
argia eta anbiguitatea, nolabaiteko izuak eta beldurrak sentitzen
zenituen211.

B. J. izenekoak azaltzen duen bezala, hainbat portaerari buruzko ezjakintasu-


nak erru-sentipen sakona eragingo du egiten dituztenen artean. Desioa desku-
britzeak antsia handia sortuko du bere gorputzaren ukazioan hezita dauden
gazteengan. E. I. izenekoak, 33 urte dituenak, masturbazioak berarengan sortu
zuen larritasun-sentipena gogoratzen du.

E.: Jakina, nik arazo bat izan nuen horrekin (masturbazioarekin) nera-
bea nintzenean, beste inork egiten ez zuen zerbait txarra egiten ari
nintzelako. (...) Mutilek beraien artean hitz egiten zutela nekielako
baina nik neure buruari esaten nion, zer egiten ari naiz, zer da hau,
oso gaizki pasatzen nuen212.

Alde horretatik emakumeek gizonezkoek baino errepresio sakonagoa pairatu


behar izan zutela nabarmendu behar dugu. Prostituzioa, masturbazioa, voyeu-
rismoa edo pornografia gizonengan nolabait onartzen zituzten praktika edo por-
taerak ziren. Sexualtasunari buruzko eskuliburu berrien artean gizonen homose-
xualtasuna ere, jazarrita bazegoen ere, ageri zen. Dena den, horiek guztiak, ez
zigortuta, ezabatu egin zituzten erreferentzia guztietatik. Horrelakorik ez zegoen,
emakumearentzat ez zuten pentsatzen ezkontzatik kanpo sexualtasun aktiboa
egon zitekeenik. 60ko hamarkadan bere garaiko eskuliburu aurreratuenetako
batek emakumeen masturbazioari buruz honako azalpena ematen zuen:

Hainbat mutilengan bezala, gazteen aldi honetan (pubertaroa) joera


maltzurra ager daiteke, batzuetan gizonengan baino zailago zuzentzen

118
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 119

izan daitekeena. 214


E. I. andreari egindako
elkarrizketa.
Hori da emakumea denbora gehiagoz egoten delako etxean lan fisiko 215
M. A. andreari egindako
gutxiago dituelarik. Agian irakurketa arriskutsuak sarriagotan egiten elkarrizketa.
dituztela. Zinemarekiko zaletasun handiagoa dutelarik eta ondorioz 216
Ariès, P. eta Duby, G.:
Historia de la vida privada.
zeregin pertsonal eta profesionalek gutxiago distraitzen dituztela, nor- De la Primera Guerra
beraren erotismoari emateko joera eta aukera handiagoa izaten dute, Mundial a nuestros días,
Madril, Taurus, 1989, 73. or.
beraien izaerak horretarako emana izate hutsarekin baino ez213. 217
M. A. andreari egindako
elkarrizketa.
Lesbianen arteko harremanak edo emakumeen masturbazioa oraindik ere
ezkutuagoa den tabu baten zatia da. Horrek guztiak sexualtasunaren eta ema-
kumeen askatasunaren oinarria ukatu baino ez du egingo, ondorioz, hori egite-
ak are erru-sentipen handiagoa sortuko du, E.I. emakumeak baieztatzen zue-
nez. Trantsizioa hasi zenean nerabeei ematen dizkieten sexu-heziketako
lehendabiziko eskoletan ere gaia ezkutatu egin zuten.

E.: ...eman ziguten sexu-heziketa ugalketa zen, baina sexua hori


baino askoz zabalagoa da. (...) Begira zer pentsatzen genuen, zure
gurasoek lau seme-alaba baldin badituzte, gutxienez lau aldiz egin-
go zuten, eta antzeko gauzak, hori pentsatzen genuela barre egi-
ten genuen. Gu hiru garenez bada hiru bakarrik eta gehiagorik ez,
beste alderdirik komentatu gabe. Bueno, beste gauza bat, homo-
sexualtasunaz hitz egin ziguten, ez zuten gaixotasunaz hitz egin
baina bai zerbait arraroa balitz bezala. Ez zuten perbertsioz hitz
egin ez zutelako horretaz ezertarako hitz egin, baina horretaz
berba egin behar ez genuen zerbait balitz bezala aurkeztu ziguten,
eta nola ez, gizonezkoena, lesbianismoaz galdetu zutelako. Aizu,
eta emakumeen artean? Bueno, hori ez zutelako komentatu ere
egin behar, hori ere oso mugatua zelako, baina oso mugatuta egon
zen. Beno 6. mailan nengoen baina ugalketa baino ez genuen
aztertzen, eta oso ondo, bikain, baina harreman sexualak askoz
gehiago dira eta ez ziguten sekula ezer esan214.

Hala ere, emakume guztiek ez zutela portaera berbera izan nabarmendu behar
dugu. 70 urteetatik aurrera, herrialdean gertatu ziren aldaketa sakonak alor
guztietan nabaritu zituzten. Emakumeak mugimendu politiko eta sozialetan
sartzeari esker, esparru sexualari ere eragiten dioten joera berritzaile berriak
ezagutu ahal izan zituzten. Hauxe da M.A. emakumearen kasua, emakume
hau Basaurikoa da eta 67 urte ditu, PCE alderdiaren militantea izanik, bere
seme-alabei eskaini zien sexu-heziketari buruzko lekukotasuna aurrekoek
eman dutenaren ez bezalakoa izan da.

E.: ... Nik ez dut inolako ezberdintasunik izan seme-alaben hezkun-


tzan: Hilekoari dagokionez, adibidez, nire semea txikia zen eta
habia-sofa batean lo egiten zuten. Mutilak goian lo egiten zuen eta
alabak azpian eta gure alabak hilekoa zuenean, berak esaten
zidan, ama, gaur izarak behera eraman l.k hilekoa duelako 215.

119
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 120

218
V. O. andreari egindako
Egia da lehendik ere adierazi dugunez sexualtasuna familia burgesen artean,
elkarrizketa. espazio pribatuak zituztela, tabua zela, baina hemen –langileen familien etxe-
etan– ezin zuten ezkutuan mantendu. Vicent Gérard izenekoak aipatzen du
gerraosteko Frantzian neskek ezin zutela hilekoa izan beste guztiek jakin gabe
eta, meatzarien familietan, berriz, egutegia lan-egutegia ipintzen zuten leku
berean jartzen zuten edo txintxeta batzuen bidez sukaldeko hormari itsasten
zuten216. Hori bai, gure kasuan eta egin ditugun elkarrizketen arabera, antzeko
gizarte-maila duten beste familia batzuetan menstruazioa, edo sexu-hasiera
eguneroko bizitzan nahita ezkutatu zituzten gaiak izan zirela egiaztatu ahal
izan dugu. M. A. emakumeak bere seme-alabekiko izan zuen jarrera salbues-
pena zen eta sexuaren esparrua ere hartzen zuen kontzepzio sozial eta politi-
ko zehatz baten emaitza.

E.: (nire alabarekin) Nik momentua iritsi zenean, esan nion, begira,
sexuan ez dakit zer eta badakit zer gertatzen da. Mutil batekin ohe-
ratu behar baldin baduzu, beti ere zure mutil-laguna bada, gero gaiz-
ki atera ahal zaizu, baina ez guztiekin, ginekologo batengana era-
man eta tratamenduan jarriko zaitut. Hori alabarekin. Semeari,
hamalau urte zituela, esan nion, bueno, tabakoa eta antisorgailuak,
baina gure semeak ez du inoiz erre edo edan eta preserbatiboa
behar duzunerako. Ama, mesedez. Eta esan nion: G, noizbait behar-
ko duzu, ez da oraintxe bertan erabili behar duzunik. Hau iraungiko
zaizu, baina erosten duzunean botikan eros ezazu eta dirurik ez bal-
din baduzu esan, baina ez itzazu erosi ez supermerkatuan ezta
tabernetan jartzen dituzten horiek. Hogei urte zituela neska-laguna
aurkitu zuen eta oso ongi atera zait. Nik ez diot inoiz eragozpenik jarri
eta oraindik gehiago, esan nien, automobilean egin behar baldin
baduzue etorri etxera. Bazterretan egon behar baldin baduzue, etxe-
ra eta beharrezkoa bada gu etxetik aterako gara217.

V. O emakumeak 73 urte ditu. Gerra Zibilean Bizkaitik Sobietar Batasunera era-


man zuten. 1956. urtean itzuli zen eta San Migel auzoan bizitzen jarri zen.
SESBean Urte horietan zehar SESBean maila guztietan, baita hezkuntza
sexualean ere. Jaso zuen hezkuntza dela-eta bere inguruko gainerako emaku-
meekin alde nabariak izango ditu. Bere garaiko gizartera itzuli eta bertan sar-
tzean berrogeita hamar urteetako bi gizarteen artean, sobietar eta espainiarra-
ren artean alegia, zeuden ezberdintasunak egiaztatu ahal izan zituen. Beste
emakume batzuekin harremanetan egotean esperientziak trukatu zituzten, hori
bere garaian Basauriko emakumeentzat harrigarria gertatzen zen.

E.: Hemen gai horiek ez, ez... ez zituzten aztertzen. Nik, gaur egun
arte, alarguna geratu naizela, lagunak izan ditut, ni orain dela
hamabost, hamasei urte alarguna geratu nintzen,... eta gai hauei
buruz hitz egiten nuen eta harrituta geratzen ziren... eta esaten
zuten “hori guztia posible al da, hori guztia posible al da?”... eta gai
sexualei buruz hitz egiten genuen... Zentzudun izan gaitezen,
zuren aurreneko esperientziak edo dena delakoa izan badituzu, eta

120
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 121

ezer ez, horiek harrituta geratzen ziren... “zuei hori irakatsi al zizue- 219
30 eta 40ko sexualtasunari
ten?” galdetzen zidaten... eta nik, bai, ikastetxeetan, baita,...218 buruzko hurbilpena egiteko,
ikusi Martín Gaite, C.: Usos
amorosos de la posguerra
Halere, familiaren esparruan tabuaren zabaltze hau ez dugu beti horren haustu- española, Bartzelona,
ratzat hartu behar. Amek alaben ziklo menstruala jakitea neskek antsietate han- Anagrama, 1993.
diz bizi ahal zuten, batez ere aldez aurretik bere gorputzetan izango zituzten 220
T. M. andreari egindako
elkarrizketa.
aldaketei buruzko solasaldirik egon ez zen kasuetan... E. I. emakumeak, 33
urtekoak, intimitate-galera hau kontrolatzeko modu gogaikarritzat bizi izan zuen.

E.: Berak (nire amak) hilekoa lehen aldiz izan zuenean ez zion inori
esan eta ahal zuen bezala konpondu behar izan zuen, eta ez dakit,
nik gauza bera egitea espero zuen. (...) hilekoa lehendabizikoz izan
nuenean berari esan nion... Eta berak kontrolatzeko ohitura zuen,
egunak kontrolatzen zituen. Ohitura horrek nire onetik ateratzen
ninduen. Galtzen zidan: “Ez al zenuen honezkero hilekoa izan
behar?”

G.: horren atzean beste beldurraren bat al zegoen?


E.: Ez, nik 12 edo hamahiru urte baino ez nituelako (...) Ez, ez naiz
nerabezaroaz ari, nik hilekoa 11 urte nituela izan nuelako, baina
bai, galdera horiek egiten zizkidan kezkatzeari uzteko esan nion
arte, gai horretaz ni arduratuko nintzela.

60 eta 70 urteetatik aurrera esparru horretan hainbat aldaketa gertatuko ziren.


1998. urtean Ikerketa Soziologikoen Zentroak egindako eta argitaratutako
Espainiako Ugalkortasun eta Familiari buruzko Inkestak eman zituen datuek
lehen harreman sexualaren batez besteko adina jaitsi zela nabarmentzen
zuten. Horrela, 50 urteetan jaiotako emakumeen batez bestekoa 23,2 urte ingu-
ruan zegoen (hiru urte gutxiago gizonen kasuan). Batez bestekoa 20,1 urteta-
ra jaitsi zen 1971-75 urteetan jaiotako emakumeen kasuan (1,4 urte gutxiago
adin horretako gizonentzat). Jorde Benítez bezalako aditu batek adierazten
duen bezala, bilakaera horren ondorioz ezkontzaz kanpoko harreman sexualak
areagotu ziren. 1945. eta 1950. urte bitartean jaiotako emakumeen kasuan, ez
zegoen ia alderik aurreneko harreman sexuala izaten zuten eta ezkontzen
ziren adinaren artean (23,2 eta 23,7 hurrenez hurren). 1960. eta 1965. urteen
artean jaiotako emakumeen kasuan, ordea, aldea nabaria da: aurreneko harre-
man sexuala batez beste elkartzea, dela ezkontzan dela izatezko bikotean,
baino lau urte lehenago gertatzen zen.

Baina estatistikako datu hotzetan oinarrituta, galdera da, Nola bizi izan zuten
eta bizi duten emakumeek lehendabiziko harreman sexual hori? Protagonistek
ahoz eman dituzten lekukotasunen bitartez hasiera sexuala itxaropenak beti
betetzen ez dituen gertaera izango da, horrek frustrazio handiak eragingo diz-
kiela. Estatistikek berresten zuten bezala, 50 urte baino gehiagoko emakume
gehienek aurreneko harreman sexuala eztei-gauan izan zela adierazten dute.
Horrek emakume gehienengan ezezagunaren aurreko antsietate eta beldurre-
ko egoera eragingo du. 80 urteko T. M. emakumeak lehen harreman sexuala

121
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 122

221
Núñez, Pérez G.: “Antes de
ezkontza-gauan izan zuen 40 urteen erdialdean219. Berak egindako kontakizu-
que te cases”, 1946, nean egoera hori gogorazten digu, lotsa sakoneko sentipena nagusi zen, sena-
honetan aip. Tierra y rrarekiko zuen maitasunak bakarrik arintzen zuena. Baina gehiago ere badago,
Libertad, 168. zk., 2002ko
uztaila, sentipena, biluzik ikusteko edo birjintasuna galtzeko lotsa izateaz gain, familia-
http://www.nodo50.org/ ren erreakzioaren aurreko ezinegona ere izango da, horren etxean ezkontza-
tierraylibertad/168.html
gaua eman baitzuen. Intimitate-faltak eta amari buruzko aipamenek, berarekin
222
Y. I. andreari egindako
elkarrizketa. sexuari buruzko elkarrizketarik izan ez zuenak, erru-sentimendua, isiltasun-
223
T. M. andreari egindako katea hausten duen eta emakume heldua eta bizitza sexuala duena dela aur-
elkarrizketa. kezten duen ekintza lizuna eta urratzailea egin izanaren sentimendua sendo-
224
Gure informatzaileetako tzen dute.
batek bere esperientzia bera
aipatu zuen, ezkontzaren
barruan eta hogeita hamar
E.: Nire senarrak egun hartan, ezkontzaren egunean, edan zuen, nire
urtez etengabeko senarrak ez du edaten eta mozkorra ere ez da, baina ezkontzaren
bortxaketak pairatu zituela eguna zen eta edan zuen. Eta biok nire neba baten ohean. Ez
azaldu zigula. Hala ere, bere
erabakiarekiko begirunea zegoen ez mahairik ez ezer. Eta banku bat eraman nuen eta hark
dela eta, bere lekukotasuna esaten zidan: “ez al duzu oheratu behar?” Eta nik esaten nion: “bai,
zein datuak ez ditugu
ikerketa honetan jakinarazi. orain”. Eta lotsa handia nuen!, Bai estualdia. “Bai, orain noa, ur-
kikara bat hartzera noa”, eta ez nuen urik behar ez. Nik lotsa han-
dia nuen, baina joan nintzenean dagoeneko lo zegoen. Eta gauzak
diren bezalakoak, egia esan beharra dago, nik besarkatu nuen eta
orduan lo gelditu ginen. Eta goizeko seiak aldean, esneketariak jo-
tzen aditu genuelako, eta esan zidan, baina zer ordu da?, eta hor
hasi ginen, hasi ginen eta ene jainkoa, nire nebaren koltxoia eta
izarak zikindu nituen. “Ai ene, ni ez naiz aterako”. Zerbait egin bali-
date bezala ikusten nuen neure burua. Ez nintzen hanka zabalik
ibiltzen, baina zerbait egin balidate bezala nabari nuen. “Aiiiiii, ene”
nioen nik, nire ama konturatuko da eta senarrari esaten nion, atera
zu, eta berak esaten zidan ez, atera zu, eta berriz nik. Bada, azke-
nean senarra atera zen, baina nire arazoa zen ama jakinaren gai-
nean zegoela, Ikusten gauzak nolakoak diren?220

T. M. emakumearen esperientzia errepresio sexual sakona ezaugarri nagusia


izan zuen garai bateko adibiderik grafikoenetako bat da, Estatuko erakunde
gorenek eta Elizak errepresio hori bultzatu zuten eta emakumeen kasuan bere-
ziki sakona izan zen. Diktadura frankistak emakumeen bizitza sexuala isilarazi
zuen, ugalketarako helburua baino izango ez zuena. Egintza sexuala bera
emakumeak gizonari derrigorrez eman beharreko entrega bailitzan hartu zuten.
Berrogei urteen erdialdean, ohitura onak zabaltzea ogibide zuen doktore batek
ezkontzarako prestatzeko eskuliburu ezagun batean emakumeei zuzendutako
hurrengo testua argitaratu zuen.
Senarrari ezkontza-debitua ukatzea akats barkaezina da. Emakumeak
ez dio inolaz ere berea dena senarrari ukatu behar. Bere senarren des-
leialtasunen aurrean nahigabetzen diren emakume askok ez dute kon-
turatu nahi haiek izan zirela traizioaren errudunak aurretik emandako
aholkuaren garrantzi handia ez zutelako garaiz ezagutu221.
Garai horretako lekukotasun gehienetan beldurra eta ezjakintasun sakona

122
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 123

ezaugarri dira. Horietako batzuk bereziki adierazgarriak dira. 70 urteko H. L. 225


B. J. andreari egindako
emakumea ezkontzara –elkarrizketatutako ia emakume gehienen antzera– bir- elkarrizketa.
jina iritsi zen, eta egoera horrek bere ezkontza-gauan izan zuen eragina des-
kribatzen du, beldur eta lotsaz betea egon zelarik.
E.: Begira nola zen ze nik ez nekiela ezta gizonen zera neurriz alda-
tzen zela. Ikusi nuenean...222

Aurretik ere aipatu dugu T. M. emakumeak ere sexuari buruzko ezjakintasuna


noraino irits zitekeen aditzera eman digu.
E.: ... Begira zer izan garen. Santiagoko katedralean ezkondu ginen.
Bueno, egun batean nire senarrak honakoa esan zidan: “Umeak
nondik ateratzen diren ez dakizula iruditzen zait”. “Bada, jakina
baietz, badakit”, nik harrotzen nintzela. “A zer gauzak”. “Bada,
nola?, (Hark esan zidan), (Eta nik esan nion): Ipurditik. Eta zerga-
tik esan nuen hori?, katu bat genuelako eta horrela ikusten nuen.
G: Eta zenbat urte zenituen?
E.: Bada pentsa 21 urte nituela ezkondu nintzela eta oraindik ez
nekien223.

Baina harreman guztietan, ezjakintasuna egon arren, maitasun eta elkarrekiko


begirunerik ez zegoen. Emakume askok urteetan bere senarren nahiak asebe-
te behar izan zituzten eskuliburuek eta elizak berak gomendatzen zuten beza-
laxe. Puntu honetara iritsita, beldurrez betetako mundu batean sakontzea bizi-
ki zaila izaten da, horretan tabuek eta bikote baten barruan bizitako errepre-
sioak eta bortxakeriak berak isiltasunera eramango baitituzte. Erlijio katolikoak
defendatzen zuen entrega ez zen beti bi norabidekoa izan. Zeharo hierarkiza-
tuta zeuden harremanen barruan zabaltzen zuen gizonaren nagusitasun-jarre-
rak emakumeak bere menpera guztiz egotera eramango ditu, horiek gizonen
eskaerei men egin behar zieten lehen ere agerian geratu den bezala224.

Gai honen inguruko daturik ez dagoen arren, kasu isolatuak izan ez zirela ema-
ten du. Aurrerantzean aztertuko ditugun tratu txarrak ere etxeko esparrura
mugatu ziren, bertan gizonaren autoritatea balizko edozein salaketaren aurre-
an eztabaidaezina zen. Baina, gainera, aurretik ere azaldu dugunez, beldur eta
aurreiritzi handiak zituzten emakume haiek bere alabekin amengandik jaso
zituzten portaera berberak errepikatuko dituzte: erabateko isiltasuna, kasu
askotan larritasun handiz bizi zutena aurreneko harreman sexuala izan arte.
Hau, oro har, ez da jadanik, horrelakorik egotekotan, ezkontzara arte atzera-
tuko, baina desengainu franko eragin zituen. 36 urteko basauriarra den B. J.
emakumeak aurreneko harreman sexuala 25 urte zituela izan zuen eta bere
lekukotasuna eman digu, horretan atsegin-sentipenik ez izateak sortzen duen
frustrazioa islatuta dago.
E.: Beno, traumatikoa, traumatikoa, ez. Nik entzuna nuen lehendabizi-
ko esperientzia mingarria zela. Bestaldetik, sexua atsegina ematen
duen zerbait dela. Eta nire aurreneko esperientzia ez zen mingarria

123
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 124

226
P. D. andreari egindako
izan baina atseginik ere ez zuen eman, neure buruari ere galdetzen
elkarrizketa. nion, baina hau al da harreman sexuala izatea? Hau ez da film por-
227
Ibidem. noetan jartzen duena, inolaz ere ez. Ez, zerbait arraroa, baldarra,
228
E. I. andreari egindako traketsa nire aurreneko esperientzia zen eta baita beste pertsona-
elkarrizketa eta Santos y
Olivera, B.: El libro nupcial.
rentzat ere, ondorioz, baldarra izan zen. Traumatikoa izan zenik
Lo que deben saber y hacer ere ez nuke esango, baina ez ninduen inolaz ere traumatizatu,
los que se casan, Malaga, pertsona bat maite duzunean, ez nuke zergatik esaten jakingo225.
Ed. J. Ruiz, 1943, 20. or.,
honek aip., Arriero Ranz, F:
aip. oh., 89. or. Edozelan ere, esparru honen barruan gertatu ziren aldaketak, azkeneko urtee-
tan gertatuko ziren. Horretan faktore askok lagundu dute, besteak beste, arau-
tutako hezkuntzan heziketa sexuala sartzea, baina baita bestelako batzuk ere,
komunikabideen lana adibidez, horiek azkeneko bi hamarkadetan ere mens-
truazioa edo antisorgailuak bezalako prozesu fisiologiko eta praktikak, tradizio-
nalki mito eta tabuez beteta zeudenak, ezagunak izan daitezen lagundu dute.

Tokiko esparruan, 70 urteen erdialdetik aurrera eta Basaurik bizi zuen mobili-
zazio soziopolitiko biziarekin batera, sexuaren esparruan ere ondorioak izan
zituzten hainbat aldaketa gertatu ziren. Bizkaia eta Basauriko mugimendu femi-
nisten, emakumeen biltzarren eta taldeen babesean Famili Plangintzako
Zentroa eratu zuten. Prozesu horrek guztiak, aurrerantzean emakumeak elkar-
te sozial eta politikoetan izan duen partaidetzari buruzko atalean berriro azter-
tuko dugunak, emakumeak elkartzea eta elkarri trukatzea ahalbidetu zuen,
baina horietan ez ziren gazteak bakarrik bildu, nahita ezkutatu zuten mundua-
rekiko interesa zuten emakume helduak ere elkartzen baitziren.

E.: Nola hartu zuten?, Bada, espektatiba handiz, jakiteko gogo handiz.
Garai horretan jakiteko gogoa (...) nik uste dut, hitzaldi horiek desku-
britzeko zirela. Emakumeak orduan ziren..., bueno, atera eta muxuak
eman, eta etorri eta esaten zuten: “masturbatu naiz”, “ez nuen
ezagutzen”, eta masturbazioari, hau da sexualtasunari buruzko hit-
zaldiaren ostean, eta masturbazioaz hitz egitea..., deskubritzea, gure
gorputza nola deskubritu, gure genitalak nolakoak diren... Orduan,
garai ikusgarria izan zen emakumeen jakiteko gogoari dagokionez.
(...) Emakumeei gauza horiek iristen zaizkie..., eta gero, izaten duten
kexa hori: “arraioa, ukatu digutena!”, garai hartan hitz egiten zutela-
ko..., datuak, ez dakit egia ziren, ezta estatistikak nork egiten zituen
ere, baina ehunekoak oso handiak ziren, emakumeen %50 baino
gehiagok ez zutela sekula orgasmoa sentitu. Emakume helduek ere
parte hartzen zuten. Gainera, batez ere, esaten zutela: “gure alabei
guri gertatu zaigun gauza bera gerta dakien ez dugu nahi”, hori ema-
kumeak gehien kezkatzen zituen gauzetako bat zen: “gure alabei
beste gauza bat eman nahi diegu”226.

Baina sexualtasunaren gaineko kontrola ez zuten elizatik, estatutik edo fami-


liatik bakarrik egin. Militantzia politikoek, esparru honetan jarrera-aldaketaren
eragileak izan zirela nabarmentzen genituen berberek, kasu batzuetan ere
hainbat erabaki hartzera eramaten zituzten, horiekin alderdi edo sindikatu

124
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 125

hauen barruan zeuden emakumeak inolaz ere ados ez zeudela. 55 urteko D. A 229
T. M. andreari egindako
emakumeak, 70 eta 80 urteetan zehar ezker iraultzailearen militantea izan elkarrizketa.
zenak, bere atxikimendu politiko eta feministak sexuaren esparruan izan zuen 230
M. L. G. andreari egindako
elkarrizketa.
eragina mintzagai:
E.: Gure taldearen barruan sexuko sarpenaren aurka egon behar
genuela esaten zuten, entrega bat, nagusitasun matxista ekartzen
zuelako... Ni militante izan naizen talde guztietan konformagaitza
izan naiz eta gainera... niri sarpena gustatzen zitzaidan, asko gus-
tatzen zitzaidan227.

Ildo beretik, elkarrizketatu ditugun emakumeen taldearen barruan gazteenen


aldetik, hain zuzen ere bere amei gai honi buruzko isiltasuna eta informazioa
ez ematea gogorren aurpegiratu zietenen aldetik, belaunaldi-haustura nola
gertatzen den nabarmendu behar dugu. Bere esperientziak berak seme eta
alabei emango dieten heziketa sexualari dagokionez jarrera erabat aldatzera
eramango ditu. Hausturak, kasu honetan sakontasun eta transzendentzia han-
dia du aurreiritziez betetako mendei amaiera emango baitie.
G.: Seme-alabarik izango bazenu, eta batez ere neskak izango balira,
zure amak zurekin izan zuen jarrera berbera hartuko zenuke?
E.: Ez, Jainkoarren, ez, haiek gaztetatik ulertzeko ahalmena luketela
irudituko litzaidakeen adin batetik galdetuko lizkidaketen gauza
guztiak jakingo lituzkete. Alabei jakina, prozesu hori guztia228.

Elkarrizketatu dugun azkeneko belaunaldi honetan atsegina, nahia, hunkiberata-


suna bere lekukotasunetan aurrekoetan baino modu naturalagoan agertzen diren
kontzeptuak dira. Sexua ez da ugalketarekin, ezta ezkontzarekin ere bakarrik lotu-
ta agertuko. Harreman sexualak ulertzeko hamaika modu agertzen dira, tradizio-
naletatik urratzaileenetara. Baina aldaketok helduagoak diren emakume askori
ere, baita horretaz askatasunez hitz egitea galarazten dien zailtasun pertsonala
aitortzen dutenei ere, eragin diete. Gehienek, baita biziki erlijiosoak direla aitortzen
dutenek ere, denbora eta sentsazio galduak direla-eta duten frustrazioko sentipen
orokorra benetan adierazgarria da. Sexua, emakume horiengan aztertu gabekoa
eta debekatua den espazio pertsonala balitz bezala agertzen da.

Jaiotza-tasaren kontrolari dagokionez, Francoren Erregimena ezarri zutenetik


antisorgailuak moralki gaitzetsi zituzten. Berrogeiko urteen hasieran ezkontza-
rako prestatzeko argitaratu zuten gidaliburu ospetsuenetako batek, Malagako
gotzaina zen Balbinos Santos jaunaren lanak, portaera hori nahita betetzen ez
zuenarentzako ondorioez ohartarazten zuen.
“Borondatezko antzutasuna edo seme-alaba kopurua murriztea gaur
egungo gizateriaren aberrazio handienetako bat eta Jainkoak zigortu
gabe utzi ezin duen izadiaren aurkako bekatu larria da”.

Elizak –eta hedaduraz Erregimenak– onartzen zuen metodo antikontzeptibo


bakarra, Ogino-Krauss izenekoa zen. Dena den, elizaren hierarkiak eta zenbait

125
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 126

231
Lekukotasun hori Basaurin
sendagile eta zientzialarik egin zituzten ahaleginak eginagatik ere, oso garran-
2003ko apirilaren hasieran tzi mugatua izan zuen, nolabaiteko maila ekonomikoa eta kulturala zuten fami-
antolatu zituzten lietan bakarrik erabili zutela. Zabalduen zegoen metodo antikontzeptiboa coito
Emakumearen Historiari
buruzko Jardunaldietara joan interruptus izenekoa izan zen. Praktika honek ez zuen harreman guztiz asebe-
zen batek eman zuen, datu tegarriak zirenak egitea ahalbidetzen tentsio handia sortzen zuelako, hala gizo-
hori eman izana eskertzen
diogula. narentzat nola emakumearentzat. Bikoteak bat izan behar zuen erabat eta bere
232
U. M. andreari egindako fidagarritasuna biziki txikia zen. Horrek guztiak, ekartzen zituen ondorio psiko-
elkarrizketa. logiko eta afektiboez gain, nahi ez zituzten haurdunaldi asko eragin zituzten.
Proiektu honetan elkarrizketatu ditugun emakume zahar gehienek metodo
honen fidagarritasun urria berresten dute, metodoa izendatzeko, gainera, eufe-
mismo anitz erabiliko dituzte, biziki adierazgarria den atzera egitetik hasi, tran-
pa egin edo gezurretakora. 1923. urtean jaio zen T. M. emakumeak praktika
horretaz honela hitz egingo du.
E.: ...Begira, lehendabizikoa (aurreneko seme-alaba) izan nuen eta
ondoren kontu handiz ibili ginen, atzera egiten, atzera egiten, lau
urte igaro ondoren beste bat etorri zen.
G.: Atzera egiten?
E.: Atzera egiten, eta bost urte eta gero beste bat eta sei urte igarota
beste bat gehiago. Oso mailakatuta, ez genuen nahi, baina suare-
kin ibiltzen dena erretzen da eta horrela gertatu zen229.

1929. urtean jaio zen M. L. G emakumeak gertaera hori ere berretsi du.
G.: Metodo antikontzeptiboei dagokienez, (...) garai hartako emaku-
meek bitarteko edo neurriren bat al zuten?
E.: Ez zegoen ezer baina, hartu ahal genituen neurriak, nik esaten die-
dan bezala, tranpak. Bestela, urtero ume bana izango nukeen.
Sendagileek ez zizuten ezer ematen230.

Zailtasun handiak zeuden arren, bikoteek aurretik deskribatu ditugunak bezain


garatu gabeak edo okerragoak ziren bestelako metodoak ere erabili zituzten.
Gure informatzaile batzuek metodo horiek esplizituki aipatu dituzte.
E.: Nik preserbatiboa urtetan erabili zuen jendea ezagutzen dut.
Berbera. Behin eta berriz garbitzen zuten eta horrela ibiltzen ziren.
Eta beste kasu batzuetan, baginan ernalketa saihesteko esponja
moduko bat sartzen zuen emakume baten kasua ezagutzen dut.
Antza denez, emagalduek erabiltzen zuten teknika zen, edo hori da
esaten zutena231.

Emakume batzuek, haurdunaldi zailek nekatuta, sendagile batengana joko


dute metodo zehatz bati buruzko informazioaren bila. Alabaina, gure informa-
tzaileetako batek baieztatu digun bezala, sendagileek gaia baztertzen zuten eta
kasu batzuetan apaizarengana joateko esan ere esaten zien, azken hori, ageri
denez, elizak gai horren inguruan esandakoa jakinarazteaz arduratzen zen.
Horixe da 1923. urtean sortu zen U.M: emakumearen kasua, horrek aipatu digu

126
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 127

zinez zailak izan ziren haurdunaldi eta erditze batzuk, bere bizitza bera ere 233
M. T. andreari egindako
arriskutan jartzera irits zitezkeenak, izan ondoren, bere sendagile partikularrari elkarrizketa.
haurdun gelditzea eragotziko zion zerbait emateko eskatu ziola eta sendagile- 234
Santos y Olivera, B: El libro
nupcial... aip. oh., 22. or.
ak apaizarengana igorri zuen. Bere lekukotasuna bereziki interesgarria da, uste
235
M. L. E. andreari egindako
erlijioso sakonak dituen emakumea izanik, antisorgailuen beharra onartzen elkarrizketa.
duelako, aldi berean horrelakoak erabiltzea bekatua zela baieztatzen du. Berriz
ere, zorigaitza eta etsipena harreman sexualak – amatasuna binomioaren gai-
nean egongo da.
G.: Eta metodo antikontzeptiboei buruz?
E.: Nik ongi ikusten dut, baina bekatua dela esaten dutenez, bada,
gaizki ikusten dut, baina ongi ikusten dut, nik neuk ikaragarri gaiz-
ki pasatu dudalako, baina izan beharra zegoenik. Gogoan dut txi-
kiarekin Uspadichak, sendagileak, esan zidan, nola zaude?, eta
nik, bada hirugarrenak hondatuta, eta esan nion, zer egin behar
dut, bada esaiozu apaizari eta apaizak zer esango zizun bada, iza-
ten jarraitzeko, zer besterik. Horixe esaten zidan Uspadicha sen-
dagileak, parrokoari galdetzeko232.

Horrek guztiak, printzipioz saihestezina den amatasunera eramaten gaitu, etsi-


menduz onartzen zutena aurretik T.M. emakumeak azaltzen zuen bezala suaz
jolasten zutenean; espresio horrek harreman sexualei buruz zuten pertzepzioa
eta garaiko errepresioak emakume hauengan noraino eragin zuen agerian
uzten du. Zaharren diren informatzaileen lekukotasunetan agertzen diren kon-
traesanak, –natalitatea kontrolatzeko beharra baieztatzen dutela baina, era
berean, antisorgailuak erabiltzea ukatzen zutela– ez daude izaera moral edo
erlijiosoko arrazoietan oinarrituta egoteaz gain, ustez zientifikoak diren sinis-
menetan ere badaude, horietan sarritan erregimenaren zerbitzura zeuden sen-
dagileek eta propagandistek lagundu zuten.
G.: Eta bitarteko antikontzeptiboak?
E.: Bada ez pentsa ongi iruditzen zaidanik, hori gainera ez delako
komenigarria, gorputza suntsitzen dizulako oso. Nik pilula horiek
hartzen ari zen emakume bat ezagutzen nuen, egun batean hartu
behar zituela, beste batean ez zituela hartzen eta esan zioten bere-
hala hartzeari uzteko behean minbizia ateratzen ari zitzaiolako.
Orain, saihestu beharra dago, bizitza oso txarto dagoelako233.

Baina emakume guztiek ez zuten egoera honetan etsi. Abortua natalitatea kon-
trolatzeko erabili zituzten metodoetako bat izan zen, horrelakoak erabiltzen edo
egiten zituzten emakumeen gainean zeuden zigor moralak eta penalak eta egi-
ten zituzten baldintza txarrak egon arren. Kasu honetan Elizak zuen jarrera
zeharo beligerantea zen.
Amaren sabelaren barruan dagoen umeari eraso egitea krimen doilor
bat eta hiltzaileen konspirazio ankerra baino ez da, gure legeria zibila-
ren beraren arabera ere kondenatzen eta zigortzen dutena. Lesa

127
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 128

236
V. M. andreari egindako
Erlijioko eta lesa Patriako delitua da, eragindako edo borondatezko
elkarrizketa. abortua esaten diotena234.

Hala eta guztiz ere, abortua garaiko errealitatearen partea izan zen.
Klandestinoki egiten zituzten pisuetan, espezializatuta ez zeuden pertsonalak
egiten zituela eta natalitatea kontrolatzeko praktika hau egin behar zuten ema-
kumeen bizitza arrisku bizian zegoela. Basauri ez zen salbuespena izan. Egin
zuten abortu kopuruaren datu zehatzak ematea oso zaila da frankismoan zehar
jardun klandestinoa izan zelako. Dena dela, elkarrizketatutako emakume zen-
baiten lekukotasunak, zehazki emagin baten alaba zen M.L.E. batenak, aski
adierazgarriak dira honetaz.
G.: Zure amak ez al zizuen inoiz hitz egin egoten ziren abortu klan-
destinoez?
E.: Bueno, guk bagenekien nortzuk egiten zituzten. Bai, bagenekien
nork egiten zituen. Beste etxe batean bizi ginela, gogoan dut behin
etxera dirudun andre bat etorri zitzaigula, gu atari batean bizi ginela-
ko eta ondokoan egiten zituen emakumea bizi zen, eta andre hura
okertuta gure etxera etorri zen. Gure amak ezetz esan zuen, ezetz,
“ez dut sekula egin eta ez dut nahi aurrenekoa izan”. “Badakit oker-
tu egin zarela”, amak esan zion. Emakumea isil geratu zen eta bada-
kit nora zoazen baina ez, esan zion. Bai bazegoen, garai hartan
seme-alaba asko zegoelako. Aipatu dizudan emakume honek egiten
zituen. Ez dakit zein ziren erabiltzen zituen bitartekoak baina asko
eskuetatik joan zitzaizkiola egia da. Gero Arizen eta Zabala etxean
beste bana zeuden eta espetxean egon ziren, urte askoz gainera.
Baina, nik zer dakit, erabiltzen zituzten metodoak, baina asko hil egin
ziren. Orain dela urte asko gure amak esaten zidan: “merkeago ate-
rako zaizu ume bat heztea abortua egitea baino, hiltzeko edo gaizki
gelditzeko arriskua duzulako”. Zuk esango duzu, bitartekorik eta gar-
bitasunik ez duen etxe batean egin diezazuketena235.

Bestelako lekukotasun batzuen bidez ere egiaztatu ahal izan dugunez, abor-
tuena, orokorra ez bazen ere, bertako emakume askok ezagutzen zuten,
hauen erreferentziak, baina, beti zeharkakoak ziren eta eman ahal zizkieten
zigorrei zieten beldurra zuten inguruan, zigor horiek oso-oso gogorrak zirelako.
V. M. andreak ere bere lekukotasuna eman digu, beharrezkoak diren bitarteko-
ak eduki gabe ebakuntza hauek egin ohi zituzten baldintza kaskarrez hitz egin
digu, askotan emakumeen bizitza bera arriskuan jartzen zutela.
E.: Kartak botatzen zituen bat (bazegoen)..., lurrezko zorua zuen etxe
xume batean bizi zena... Ez dakit nola esaten zioten, goitizena
bazuen..., eta horrek batzuk egin zituela badakit, eta badakit..., nire
ahizpa, 21 urte zituela tuberkulosiak jota hil zena, 21 urte zituela
zendu zen... Eta gure ahizparen hobia horrela zegoen...., eta ondo-
an Azbarreko batena zegoen..., abortua egiten ziotela hil zena...,
horri zerbaitez ziztatu zioten edo..., eta emakumea hil zen. Beraz,

128
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 129

bazeuden bai, hila bazen horregatik izan zen..., baina nik ez dakit 237
Ibidem.
nork egingo zituen..., edo nola...236 238
Prost, A.: “Fronteras y
espacios de lo privado”. In
Francoren erregimena desagertu ondoren, abortuaren araupetzea trantsizioa- Ariès, P. eta Duby, G.:
Historia de la vida privada,
ren lehendabiziko gobernuek aurre egin behar izan zieten arazo delikatueneta- aip. oh., 91. or.
ko bat izan zen. Horrek ez zuen ekarri abortuak egiteari utz ziezaioten.
Abortuak egitea leporatzen zieten Basauriko emakumeen kasua, aurrerantze-
an ikusiko dugunez, bere garaiko atalik gatazkatsuenetako bat izan zen.

Esparru honetan egon diren aurrerapenek harreman sexualei eragin diete.


Ideia feministek garapen ikusgarria izan zuten 68ko maiatza frantsesaren
ondoren. Haatik, Espainian irekitasun horrek oihartzun eskasa izan zuen dikta-
dura frankistaren kontrola eta errepresioa zela-eta. Aldaketak hamar urte atze-
ratuko dira, kontrazepzioaren aldeko mugimenduak familia-plangintzarekin
zentzu ezberdina hartzen zuen neurrian. Baina edozelan ere, prozesua luzea
eta bihurria izango da, emakume gehienek, batez ere berrogeita hamar urte
inguruko bitarteko belaunaldikoek, hauteman zuten bezala. Y.J. emakumearen
lekukotasunak, bere amarekin elkarrizketa-solasaldi betean dagoelarik, bere
garaiko emakume askok antisorgailuak erabili ahal izan zituzten momentuan
aurre egin behar izan zieten arazoak agerian uzten ditu. Senarrek eta baita
sendagile eta botikari aurrerakoienek ere erakutsi zuten arbuioa ez zen buka-
tuko antisorgailuak legeztatu zituztenean.
G.: Eta gizonek, senarrek..., nola onartzen al zituzten pilula eta beste-
lako metodoak?
A.E.: Berarentzat ez zen bitartean, hark preserbatiboa zen nahi ez
zuena, ez zelako berdina..., ez zuen pilula hartu nahi, jakina...,
begira..., hori zen..., inolaz ere ez..., Ez zuen lotu nahi ere...
G.: Eta basektomia?
A.E.: Basektomia..., hori ez genuen inork nahi, agian potentzia kentzen
zuelako, baina berak egingo zuenak..., uste dut ez zuela hainbeste
axola. Loditzen zuela..., pilulekin ez zion axola..., horrek berak
erdian moztu behar ez izatea eragiten zuen..., orduan jarrai zezake-
en, bada horrela izan bedi. Min ematen badizu..., zuri ematen dizu.
Alaba: Sendagileak eta sendagileak zeuden. Pilula ematen ez zuten
sendagileak zeuden, eta baita ematen zutenak ere.
Ama: Aizu!, nire senarra “G.rengana” joan da preserbatiboak erostera,
eta “G.” izenekoak handik bota egin du... “Lotsagabea..., nire
botikan ez dugu horrelakorik saltzen..., alde hemendik eta ez itzu-
li berriz!”. Eta zure aita (alabari esaten diola) buru-makur.
Beraz..., begira gauzak nola egongo zen beste gauzena237.

Hala eta guztiz ere hirurogeita hamar urteen erdialdean hasi zuten askatzeko
prozesuak oso azkar egin zuen aurrera. Testuinguru horretan emakumeen kon-
trazepzioa orokorra egin zen eta sexualtasuna ugalketatik bereizi zuten238.

129
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 130

239
A. J. andreari egindako
Horretan guztietan emakumeak pixkanaka lanaren merkatuan eta kulturan sart-
elkarrizketa. zeak erabakigarri lagundu du. Horri esker, astiro bazen ere, hezkuntza-maila
handiagoak eskuratzea ekarri zuen, eta horrek emakumeen belaunaldi oso bati
eragin zion. Prozesuak ohitura eta moral tradizionalekin haustea izan zuen
ondorio, hori zela-eta, horietako askok askapen pertsonala eta frankismoaren
aurkako militantzia sozial eta politikoa uztartu zituzten. Pertsonen arteko harre-
manen askatasunaren aldeko borrokak ezarritako arau eta ohiturak lasaitzea
eragin zuen, kasu askotan horiek argi eta garbi urratu zituztela. Hiri eta indus-
triguneetan antisorgailuen merkatu beltza sortu zen antisorgailuak ematen
zituzten botika eta profesional haien inguruan eta harreman sexualak ezkontza
baino lehen gertatuko ziren edo horrez kanpo gertatuko ziren. Hori guztia kon-
tutan hartuta, agian, ezin dugu esan Espainian egiazko iraultza sexuala gerta-
tu zenik, batez ere, gure inguruko gizarteetan gertatuko aldaketak begiratzen
baldin baditugu, baina hasierako egoera eta egoera politikoa aintzat hartuta,
aldaketok oso-oso handiak izan dira.

1979. urtetik aurrera antisorgailuak zigorrik gabe uzteak esparru honetan bul-
tzada handia emango du, trantsizio demografikoan, gainera, sakonduko duena.
Jaiotzak eta familien neurria murriztu ziren. Bitarteko antikontzeptibo ugari zeu-
denez gazteek –teorian behintzat– pertsona edo bikote bakoitzaren beharreta-
ra hobekien egokitzen zena hartu ahal izan zuten. Metodo horiek eskuragarri
izatea orain dela hiru edo lau hamarkada baino askoz errazagoa da. Tokiko
esparruetan modulu sozialak sortzeak, publizitate-kanpainen bidez gizartera-
tzeak eta arruntenak, preserbatiboak esaterako, botika, supermerkatu eta baita
lokal eta tabernetan ere saltzeak horien erabilera zabaltzen lagundu dute. 36
urteko B. J. emakumeek aldaketa hauen garrantzia baieztatu du. Metodo
zehatz bat aukeratzea hautu arduratsu bezala aurkezten du, harreman egon-
korretan hartu beharrekoa.
G.: Lehendabiziko aldiz antisorgailuak erabiltzen al dituzte?
E.: Bueno, ni neska heldua nintzen hasi nintzenean nire aurreneko
harremana 25 urte nituela izan zelako eta orduan pilak dagoeneko
jarrita nituen. Nik zorte handia izan nuen ahoko antisorgailuak
hartu behar izan nituelako aurpegian akne asko nuelako eta hirtsu-
tismogatik, eta anabulatorioak erabiltzea horretarako ona zela esan
zidaten eta, orduan, nik erabili egin nituen, baina aurretik Basauriko
planninera joan nintzen, hitzordua eskatu nuen eta informazioa
eskuratu nuen. Niri ez zait gustatzen, posible bada, ezer halabe-
harraren menpe uztea eta are gutxiago esparru honetan eta ni oso
ongi informatu nintzen.
G.: Eta dagoeneko nerabea ez zinen.
E.: Bai eta orduan informazio gehiago izaten duzu esateko ni edonola
ez noa, lehendabizi nahiago dut ditudan aukerak zein diren plante-
atu eta beste arazoa zela-eta, gainera, antisorgailuak hartzen ari
nintzenez, bada, oso erraza gertatu zitzaidan. Bai, egia da barre-

130
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 131

Ezkongaialditik ezkontzara:
Heriotzak banatu arte

Ezkontza Arizko baselizan. Basauriko Udal Argazki Artxiboa.

rako metodoez hitz egin zidatela, baina ez zela oso segurua irudi- 240
Espainiako aro garaikidean
tu zitzaidan, orduan, ni segurura joan nintzen239. emakume eta
erlijiosotasunari buruzko
gaiaren hurbilpena egiteko,
Nolanahi ere, B.J. emakumearen lekukotasunak errealitate zehatza islatzen du, ikusi Moreno Seco, M.:
“Mujeres y religiosidad en la
harreman sexual osoak 25 urte zituela izaten hasi zen 36 urteko gazte batena,
España contemporánea”. In
baina ziur aski eta datuak aintzat hartuta, hori ez da nerabeen azken belaunal- Caporale Nieves, S. eta
diaren errealitatea, alor honetan askoz goiztiarrak direnak. Sexualtasunari Montesinos Sánchez, N.
(arg.): Reflexiones en torno
buruzko inkestek nabarmen ezberdina den errealitatea aurkezten dute. Egon al género. La mujer como
diren aldaketak, sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpainak eta metodo anti- sujeto de discurso, Alacant,
Alacanteko Unibertsitatea,
kontzeptiboak eskuratzeko dagoen erraztasuna gorabehera, datuek nahi ez 2001, 27-45. or.
dituzten haurdunaldi ugari gertatzen direla adierazten dute, babesik gabeko
edo oso babes eskasa izan duten harremanen ondorio direnak.

Baina, oro har, emakumeen lekukotasunen bidez, bere sexualtasunari dago-


kionez oso bilakaera handia egon dela ikus dezakegu. Berau ugalketatik, eta
baita ezkontza edo bikote finkotik ere, bereizi dute, orain dela hogeita hamar
edo berrogei urte bakarrik pentsaezina zena. Azkeneko hamarkadetan zehar
gertatu den sekulartzeko prozesuak egoera berria eman du, horretan erlijioa
bigarren mailako lekua izango duela. Bekatuaren kontzeptua, belaunaldi asko
markatu zuena, ez da guztiz desagertu baina nabarmen arindu da. Atsegina,

131
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 132

241
Santos y Olivera, B.: aip.
nahia, lizunkeria edo hunkiberatasuna, berreskuratutako lurralde baten, aska-
oh., 181. or., honek aip.,
Arriero Ranz, F.: aip. oh.,
139. or.
242
S. E. andreari egindako
elkarrizketa.

tasun-espazio baten parte dira, bere gorputzarena.

132
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 133

Ezkongaialdiak, ezkontzarako prestatzeko aldi bezala, Espainian tradizionalki 243


T. M. andreari egindako
Elizaren aldetik presio handiak pairatu behar izan zituen. Horrek emakumeen elkarrizketa.
birjintasuna, sakratu egin arte goretsiko du. Mariaren, birjina eta ama denaren, 244
V. J. andreari egindako
elkarrizketa.
irudia emakumearen ideala izango da kultura judu-kristauaren barruan. Eliza
katolikoak gazteak bertutea zain dezaten doktrinatuko ditu, hori beren altxor
bakarra, preziatuena, ezkontza sakratuan esposatzen duen gizonari bakarrik
eman behar diotena delako. Helburu hori lortzeko asmoz, bekatuaren izuan
doktrinatzeaz gain, bikoteen portaera arautu ere nahi zuen, bai espazio publi-
koan nola pribatuan. Horrek guztiak portaerazko egiazko kodea finkatzea eka-
rriko du, gizarteak sakonki barneratuko duena240.

Erregimen frankista ezartzean eta horrek bere burua estatu konfesionaltzat


aitortzean, kontrol hori are gehiago indartu zuten, eta familia-inguruari horri
jarraitzeko ardura eman zioten. Horrela, familiek ezkongaietako harremanen
gainean izan zuten kontrola formaltasun-bermea izan zen eta harremanek buka-
era bezala zalantzarik gabe ezkontza izan zezaten presioa egiteko modua ere
bilakatu zen. Moral kristauari buruzko liburuek, ezkontza-bizitzarako prestatze-
ko gidek eta elizaren hierarkiaren diskurtso eta dokumentuek beraiek kontrol
hori azpimarratu baino ez zuten egin, ezkongaien arteko edozein topaketa estua
gertatzeko aukera murrizten zutela. Sexuarekiko obsesioa eta bekatuaren zigo-
rra idazki guztietan, eta garrantzitsuagoa dena, gazte guztien, bereziki emaku-
meen, gogoan ageri dira, azken horien gain erruduntasun-proba erortzen zela.
Garai horretan zabalduen zegoen liburuetako batek, Ezkontzari eta Moral
Kristauari buruzkoak, galdera eta erantzunak eginda, honelaxe adierazten zuen:

G.: Leku publiko eta bakartietan ezkongaiak besotik helduta eta gura-
so edo hezitzaileen zaintzarik gabe, paseatzeko ohitura eta moda
berriei zer iritzi izan behar al diogu?

E.: Moda horien kristautasunaren eta Espainiaren aurkakoak direla,


gaitzesgarriak eta moralak eta zentzu onak gaitzetsiak.

G.: Elizara ere ezin izango al dira bakarrik joan otoitz egiteko edo
meza entzuteko?
E.: Ezkongaiak ez dira inolako lekutara bakarrik joan behar, ezta elizara
ere, bertatik leku santua lotsagabeki profanatu zuten Ebanjelioaren
merkatariak balira bezala kanpora ditzaten ez badute nahi241.

Mezuen elokuentzia nabaria bezain burutik kentzekoa zen, bereziki berrogei


eta berrogeita hamar urteetako Espainiako gizarte batentzat, bertan elizak
aginte moral ukaezina zuela. Protagonisten beraien lekukotasunak espazio
publikoetan, bereziki dantzaldietan, harreman sozialeko eta gorteiatzeko bene-
tako zentroak zirenak, garai horretako edozein testu baino adierazgarriagoak
dira. 1937. urtean jaio zen S.E. emakumearen lekukotasunean bere belaunal-
diko neskek dantzaldietan konpondu behar zituzten arazoak eta zailtasunak
laburtzen dira, horietan komunitate osoaren kritika eta iraina jaso zitzaten era-
gingo zuten gizonekiko edozein harreman zuzena saihestu behar zutela.

133
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 134

245
O. V. andreari egindako
E.: ... dantzaldiarena gauza bat zen. Garai hartan Basaurira dantza-
elkarrizketa. tzera joaten ginen, hemen gizarteratu nintzenean, e?, honetaz
diot..., orduan Portugaleten, plaza guztietan egona nintzen, eta
asko dantzatua nuen. Eta beti hura genuela..., dakizunez etxean
esaten zigutelako “mutil batek ez zaitzala ukitu..., bueno...”, eta
gure osaba, gainera, nitaz apur bat arduratu behar zela sentitzen
zuenez..., nire heziketaz arduratzen zenez, bada, beti esaten zidan
“10etan etxean eta...”, eta horretan ikaragarri zorrotza zen, e?
Baina hemen, Basaurin dantzatzen hasi ginenean, horretaz apur
bat gehiago oroitzen naiz..., bada inork ez zaitzala ukitu..., mutil bat
dantzan..., gauza zen... Gero gauza bat gertatzen zelako, garai
hartan, mutilek beraiek, neska batek uzten baldin bazuen gehixea-
go hurbiltzen..., bada eginda zegoen..., plazan zabaltzen zen, eta
gero denak gauza beraren bila joaten ziren..., eta hori egia baino
ez da, nik..., niri ez zait gertatu, kontuz...!, baina nik bizi dut, entzun
dut, ezta? Orduan, dantza eta hori egiten genuen, baina beti beldur
hori genuela...242

1923. urtean jaio zen T. M. emakumeak bere belaunaldiko neskek dantzaldie-


tara, batez ere horietako batzuetara, horien gainean ezmoralak eta lotsagabeak
ziren topaketak eta hurbilpenak gertatzeko susmoa zegoelako, joateko zituzten
arazoak deskribatzen ditu. Horretarako, familien kontrola saihesteko estrategia
ugari egin behar izan zituzten. Belaunaldi oso baten emakumeek harremana
errazteko eta berau ofiziala egiteko aitaren baimena ezinbestekoa zuten. Baina
are gehiago. Emakume askok ere bestelako presioak ere aipatzen dituzte,
amek beraiek egindakoak adibidez, balizko harreman horrek alabek etxeko
lanetan ematen zuten laguntzari amaiera emango ziotela usten zutelako.
E.: Izan ere, gure amak dantzaldia oso txarra da, dantzaldia oso txarra
da esaten zidan, eta kontua da haiek ere asko dantza egin zutela
uste dudala.
G.: Eta zergatik?, Mutilak zeudelako?
E.: Ah. Ez dakit nik haiek zer egin ote zuten txarra zela esateko. Baina
dantzaldira joaten ez baginen, nora joango ginen bestela. Nik
eskaileraren zuloan betuna ezkutatzen nuen eta ez ninduten inoiz
harrapatu. Gure amak zapatei begiratzen zien. Casilla izenekoak
zorua lurrezkoa zuen eta joaten baginen igartzen zitzaigun. Gure
amak aitari esaten zion batekin ibiltzen nintzela. Eta nik ezetz esa-
ten nion. Gauza da gure amak ez zekiela ibiltzen nintzen ala ez,
zaharrena nintzelako eta etxeko guztia egiten nuen. Senargaia
hartzea ere ez zuen nahi, bestela, pagotxa hori bukatuko zitzaiola-
ko. Orduan, aitak egun batean esan zidan, zure amak aztoratuta
nauka, mutil-lagunik al duzu ala ez? Bada bai aita, lanetik aterat-
zen naizenean esaiozu zure mutil-lagunari atarian egon dadin. Eta
nire mutil-lagunari esan nion, begira hori da gure aita, badator, ni
etxera noa. Bera iritsi eta esan zion, “mutil-laguna zu al zara? Eta

134
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 135

non lan egiten zuen, non bizi zen, zer egiten zuen,... galdetu zion, 246
Ibidem.
ai ama, azterketa bat egin zion. Ni, gero, harrikoa egiten ari nintzen
eta esan zidan “begira alaba, zure mutil-lagunarekin jarraitu ahal
duzu”. Ene, nik ezetz uste nuen, ispiluak ere ez nituen behar ze
pozik nengoen ikusteko243.

(...) Ez zegoen beldurra edo etxeko neska galtzeagatiko pena


bakarrik. Ama askok etxeko zereginetan laguntzen zuen alaba galt-
zeko beldurra ere bazegoen. Hori beste batzuekin ere komentatu
dut eta horrelakoa ere bazen244.

Familiaren eta gizartearen kontrola eta presioa oso handiak izan ziren eta baliz-
ko harreman ugari porrotera eraman zituzten, gainera, horren bidez emakume
askoren itxaropenak ere zapuztu zituzten. O. V. emakumearen istorioa horren
adibide garbia da. Basauriko gazte batekin zuen harremana zapuztu zen azken
horrek izan zuen gaixotasuna zela eta, tuberkulosia izan zuen, berrogei eta
berrogeita hamar urteetan heriotzara eramaten zuena. Gure informatzaileak
gaixotasunaren ondorioz familia harreman horren aurka agertu zela adierazi
digu, eta azkenean harreman hori moztu behar izan zuela. Bere lekukotasune-
an –horren laburpen bat bakarrik bildu dugula– porrot horretara eramango
dituen zenbait osagai agertzen dira: familia, xantaia emozionala, esamesen
aurreko beldurra, gaixotasuna egotea eta garaia baino lehenagoko heriotza
ezkontza formalizatu baino lehen gertatzeak, aurrekoak markatuta geratzeaga-
tik, harreman berri bat egitea galarazteko aukera. Koadro hori familiaren osae-
rak berak osatzen zuen: familia-buruak abandonatutako hiru emakume, etxera
soldata eramango zuen gizon osasuntsu eta langile bat behar zutenak.
Zoritxarrez, ondoren beste gizon batekin izan zuen ezkontzan zehar, tratu txar
eta gutxiespenez betetako bizitza pairatu behar izan zuen.

E.: Biriketan gaixotasuna izan zuelako... Niri M. asko gustatzen zitzai-


dan, betidanik. Pentsa, bera jakin gabe hil da, ezta bere amak ere,
(...) bertan maitemindu nintzela uste dut... Antzezlan bat egiten ari
zela ikusi nuenean, oso mutil jatorra, eta ona oso ona zen... (...)
nik..., ez nion inori ezer esaten baina nik bera nuen gustuko. Baina
gure amak ezetz esan zidan. Baina gizajoa..., hasi eta hilabetera...,
pare bat aldiz zinemara joan ginen... Baina azterketa bat egin zio-
ten, eta birika oso gaizki zuen. Gure amak jakin zuenean..., nire
alaba horrek jota hil zela..., “gaixo bat utzi dugu eta orain beste bat
ekarri behar duzu, babesik gabe gauden bi emakumek zaintzen
gaituen gizon bat behar dugu, eta ez zaindu beharreko eri bat”,
etxetik botatzeko mehatxua ere egin zidan. Denei min handia ema-
ten zien..., niri asko gustatzen zitzaidala bazekiten. Nik amari eska-
tu nion..., orduan ez nintzela uzteko gauza, gaixotu berritan..., oso-
oso gaixo zegoen, orbanak eta “leizeak”, eta..., zauriak..., ere bazi-
tuen, ez zen biriketako orban bat besterik, birikitako orbanena oso
gutxi zen, dagoeneko zauriak zenituenean, “leizea”, “leizea” oke-
rrena zen, zenuenean larria zen, eta gizajo honek ez dakit...

135
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 136

247
A. D. andreari egindako
Bueno, amak jakin zuenean zer zuen..., bada ezetz, ezetz, ez zit-
elkarrizketa. zaigula komeni245.
O.V. emakumearen oroitzapenak ukapen baten istorio baten barruan daude eta
horietan gizarte-baldintzen, baita garai oso bat ezaugarritu zuten familia-bal-
dintzen, sakontasuna eta indarra islatuta daude. Bere alabaren heriotzak, bere
lehen maitasuna baztertu ondoren, senarra aukeratzea azkartu zuen.
E.: Biak bakarrik, (gure ama eta biok) ni lanean..., bera enpresa har-
tan, eta ni “Firestone” enpresan. Ondoren nire ama..., hori ere oso
lan gogorra zen, eta nire ama, 49 urte zituela, etxean ere geratu
zen. Geratu zen, eta ni..., nolabait esateko, bada ezkondu behar
izan nintzen. Ez zegoelako inor..., munduan bakarrik geratzen nin-
tzen, gure ama hiltzen ari zenez..., “biatikoa” eman ziotelako,
hori..., hiltzen ari zen (...) Beno...!, ez da zehazki horrelakoa,
ezkondu behar izan nintzen...! Nituen mutil-lagunetatik... Baina,
nire izeko guztiek esaten zidaten “A, bada bakarrik geratu behar
zara..., ez duzu nebarik, ez duzu inor, ez diozu emango bada...”,
nik utzi nahi nuelako, niretzako modukoa ez zen, nik gizon hori
niretzat ez zela ikusten nuen, eta nik dagoeneko esana nion utzi
behar nuela eta guzti. Berak jarraitzen zuen..., 5 urte zeramatzan
nire atzetik, eta..., “Firestone” enpresan ere lan egiten zuen meka-
nikoen atalean, eta bera zen..., horrela nolabait esateko, gehien
maite ninduena, beno, maite ninduela gehien erakusten zidana
zen. Orduan zer pentsatu behar nuen..., “ezkondu maite zaitudan
gizon batekin”, ala ez? Eta zein da gehien maite zaituena...?, bada
honelakoak..., ofiziala zen..., dirua ez dut inoiz faltan izan...246

Dena dela, egoera ez zen berdina izan emakume guztientzat. Hezkuntzak, sta-
tus sozio-ekonomikoak eta bestelako faktore batzuek horien gainean zegoen
kontrola zabaltzen edo estutzen zuten. E. M. izeneko emakumea aberatsa izan
gabe berrogeita hamar urteetako Basauriko batezbestekoaren ezaugarriak ez
zituen gizarte-zirkulu batekoa zen. Aitaren lanbideak askoz irekiagoak ziren
bestelako esparruekin harremanetan egotea ahalbidetzen zion. Bigarren mai-
lako ikasketak burutu zituen eta Filosofia eta Letren karrera ere Santiagon hasi-
ko du. Madrilen aldi baterako egoitzari eskerrak, beste gizarte nota bat ezagu-
tzeko parada izan zuen, emakumeei gehiago baimentzen ziena, baina beti ere
garaiak finkatzen zituen mugen barruan... Esperientzia horrek eragin erabaki-
garria izango du bikoteko harremanak ulertzeko orduan, eta horrela adierazi
digu bere lekukotasunean, horrek hurbilen zituen lagunen zirkuluak ez ulertzea
ekarri zuela.
E.: ...nik adibidez sendagile horren alaba zen lagun bat dut eta betida-
nik oso lagun minak izan gara. Neska hau mutil batekin ateratzen
zen eta ez dakit zergatik baina utzi egin zuten. Ene, zelako kritikak!
Nik nioen, ni Madrilen bizitzen egon nintzenez, bada, ez dakit,
gehiago nintzela uste nuen... Baina bueno, ezkongaialdia elkar
ezagutzeko da. Utzi dute, bada utzi dute, zer gertatzen da ba?

136
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 137

Bada begira, zer esango dute? Zer esango duten?, Eta senarrak 248
A. D. andreari egindako
uzten duenari? Bada ez da ezer gertatzen, utzi dute, bada utzi elkarrizketa.
dute. Ez dira elkarrekin ondo moldatu eta kito. Ni horretarako nint- 249
P. D. andreari egindako
elkarrizketa.
zen... baina jendea zen, ez asko kritikatzen zuena baina, ez dakit,
askotan, barrurako bizi zena.

O.V. izeneko emakumearen lekukotasunean agerian geratu denez, emakume


guztiek ez zuten ezkongaialdia edo etorkizuneko ezkontzaren aukera garai
alaia eta ilusioz betea balitz bezala. A.D. izeneko emakumearen lekukotasuna
ere asko adierazgarria da horri dagokionez. 1947. urtean jaio zela, bizitza
hobea izateko itxaropena, alternatiba tradizionalaren ezberdina den lana eman-
go dioten ikasketak eginda, ezkongaialdia eta geroko ezkontza bere inguruko
bizitzaren dinamikak berak eramaten duen destinoa balitz bezala ageri da,
berak azaldu bezala porrotera doan esperientzia baten barruan. Ezkontza ema-
kumeentzat, sozial eta profesionalki, itxita dagoen bizitzaren balizko irteeratzat
hartzen dute.

E.: Denbora horretan (nire lagunak) mutil-laguna ere hartu zuen, bere
senarra izango dena, eta ni apur bat bakarrik gelditu nintzen,
orduan ateratzen hasi nintzen..., nire adiskidearen mutil-lagunaren
laguna den senargaia hartu nuen, berdin zion, beste edozein ere
izan zitekeen..., eta bueno apur bat galduta nengoen, hori bukaera
izan zen onartzen ez nuela, uste dut hori, nik uste garairik okerre-
na…, beno bi garai txar daude, baina hori nire bizitzaren garairik
okerrena izan zela uste dut, irteerarik ez zegoela ikusten nuelako.
Garai hartako hamazazpiak ez direlako egungo hamazazpiak...
hamazazpi, hemezortzi izan nitzakeen, dagoeneko hamazortzi
izango nituen apur bat hobeto egoten hasi nintzenean. Bi urte haie-
tan..., bada ia beti Madrilen egoten nintzen, denboraldi batzuk etxe-
an..., baina ospitalean gehien bat (istripu batengatik). Orduan, hor
etxetik kanpoko lanaren bidea, ikasketen bidea bukatu dela ikusi
nuen, ezkontza edo beti gure gurasoekin etxean gelditzea baino ez
zela geratzen, hori ere ez nuela nahi, jakina...247

Bere lekukotasunean tradizionalenak diren elementu batzuk ageri dira baina


baita berri batzuk ere bai. A. D. izenekoa gerraostearen bukaeran langileen,
edo zehazkiago esanda meatzarien kultura batek markatutako ingurune sozial
eta ekonomiko batean jaio zen belaunaldi batekoa da. Bere nerabezaroa hiru-
rogei urteetan igaro zen, irakurtzea laket du eta bizi den inguruan bizi bada ere,
beste bizitza baten, ezkontza klasikoa ez den beste aukera baten erreferent-
ziak baditu. Bere etxea uzteko, hippy izateko ametsa du, zerbait pentsaezina
–bere adina eta egoera direla eta– aurreko belaunaldiko emakumeentzat. Hori
guztia, erreferentzia-puntua, bere burua ikusten duen eta nerabezaroko bere
ametsak agortzen dituen ispilua da, baina bertan gizarte tradizionalarekin haus-
teko aukera oso garbiak ere zehazten dira.

E.: ... bat-batean nik nahi nuena inolaz ere ez zen mundu batean nen-

137
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 138

250
S. E. andreari egindako
goela ikusi nuen, gainera jende gutxiago zegoela, biztanle kopurua
elkarrizketa. ere murriztu zelako, orduan gizartearen kontrola askoz handiagoa
251
O. V. andreari egindako izango da. Dagoeneko ume bat ez zarela konturatzen hasten zara,
elkarrizketa.
dagoeneko ez zara “hippy” joan nahi zuen nerabe hura, azken
252
M. L. P. andreari egindako
elkarrizketa.
batean horixe baitzen nik nahi nuena, “hippy” edo eskale, ez nuen
inoiz jakin zer, baina adin horretan dagoeneko hori ezinezkoa da.
Emakume heldua bazina bezala hartzen zaituzte, horrek berekin
dakarren guztiarekin exijentziari dagokionez, ez hainbeste familian
nola gizarte-inguruan, horrek eragin handia komunitate txikietan.
Orduan, bada, mutil batekin ateratzen hasi nintzen, beti pentsatzen
dut utzi behar dudala, egunero gauza bera da, nik zertarako nahi
dut senargai hau...?, orduan etorkizuna irudikatzen nuen eta pen-
tsatzen nuen, azkenean ezkonduta bukatuko dut..., eta gainera, ez
nuen amarekin alderatzen, bitxia zen, agian gauza ez nintzelako,
baita adinagatik ere, baina beste emakume gazte batzuekin alde-
ratzen nuen eta beraien bizitza nolakoa zen ikusten nuen eta niri
hori ez zitzaidan batere gustatzen. Baina, bestaldetik, ateratzeko
aukerarik ere ez nuen ikusten. Gogoan dut behin maleta prestatu
nuela, beno adiskidea eta biok, maleta prestatu genien eta gerrilla-
rekin joan nahi genuen, ez dakit zein gerrilletara..., ideiarik ez
genuelako, baina gerrillari joan nahi genuen ez dakit nora, eta
maleta urte erdiz ohe azpian ezkutatuta izan genuen ihes egiteko
eta ez genuen inoiz ihes egin. Eta beno..., bada, denbora igarotzen
joan zen...248

Informatzaileak berak ingurunearen presio sozialari buruzko funtsezko argu-


dioetako bat gaineratu du; birjintasunari buruzkoa. Gizon batekin harreman
sexualak izan zituen emakume batentzat, harreman apurtzeak betiko markatu-
ta egotera eraman zuen eta komunitate txiki batean estigma hori etorkizuneko
beste edozein harremana izugarri eragozteko edo zailtzeko bezain sakona eta
lazgarria zen.

G.: Denbora asko ezkongaietan egon al zinen?

E.: Bada..., bi urte eta erdi, edo. Eta bola geroz eta handiagoa egiten
zen, lehenik nuen senargaia ni baino zaharragoa zelako, ez oso,
baina bost urte gehiago zituen, hark familia bat eratzeko proiektuak
zituen, eta horretaz hitz egiten zidanean, ikaragarriak iruditzen zi-
tzaizkidan, baina ez nuen irtenbiderik, ez zegoen zulorik esateko:
“bada hemendik ihes egin dezaket”. Eta etengabe pentsatzen ari
nintzen: “heldu den igandean utzi behar dugula esango diot”, baina
gero pentsatzen hasten nintzen: “uzten baldin badut...”, garai
horretan harreman sexualak izaten hasiak ginen beraz..., orduan
zegoen birjintasunaren ideia hura egonda..., harreman sexualak
izan ondoren senargaia uztean oso-oso zaila izango zela iruditzen
zitzaidan, gainera, etengabe entzuten genuen: “hori senarrak utzi
du, baina ez du dagoeneko inork maite izango, ez dakit zer...”.

138
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 139

G.: Presio hori al zegoen? 253


O. V. andreari egindako
elkarrizketa.
E.: Bazegoen, bazegoen eta oso handia, gainera, nik komunitatean 254
A. M. andreari egindako
jende gutxiago geratzean, komunitatea aurrerakoiago bilakatzen elkarrizketa.
deneko irudipena dut, eta batez ere garai hartan meatzeetako
jende asko, aurreratuen zegoen edo bizimodu alternatiboak edo
ezberdinak zituen jendea galtzen ari zelako, gehien bat..., labora-
rien, bizimodua nekazaritzatik ateratzen zuen jendearen komunita-
tea zena geratzen zen249.
Basauriko dantzaldia eta bere inguruak ospetsuen ziren topaketa eta harrema-
neko guneak izan ziren. Baina ausartenek ingurukoak ez ziren beste batzuk
hautatuko zituzten, hala nola Bilboko La Casilla izeneko lekua edo baita
Arizona bezalako dantzatoki itxiak bezalakoak, horietara beste gazte-mota ba-
tzuk joaten ziren, ohi baino profil sozio-ekonomiko handiagoa zutenak.
E.: Baina esango dizut..., ni behin, bada gure festa zen, azaroaren 15,
kimikarien eguna da eta gure festa zen. Eta lagun batzuekin batera
joan nintzen..., Arrigorriagako neska batzuk ezagutu nituen, gu beza-
la trenean zihoazena, eta esan zuten “ez dakit zein egunetan
“Arizonara” dantzatzera joago gara”, ni ez nintzen inoiz joan, ez dan-
tzalekuetara..., ez horrelako beste leku batera, 27 urte nituen eta ez
nintzen inoiz. Eta esan nuen “bada goazen!”, eta “Arizona” izeneko
lekura joan ginen dantzatzera..., eta nire senarra ezagutu nuen250.

O. V. izenekoak aurreko informatzaileak adierazi duena berretsi du. Bilbo, hur-


bila baino handia den hiria, beste mundu bat da, irekiagoa, hain murriztailea ez
zena eta, batez ere, anonimoagoa, bertara neskarik ausartenak joan ohi ziren.
G.: Bilbora noizbait joaten al zineten?
E.: Bai, baina neskak..., bueno, (ahapeka) “zu “Los Campos” delakora
noizbait joan al zara?”, “ni ez, ni oraindik ez”, ni ez naiz oraindik
“Pumanieska”ra eta horrelako lekuetara oraindik joan, nik ez dakit
zer den dantzatoki bat, ni ez naiz inoiz joan. Gehienez “Gazte leku”
izenekora, “Los Campos” bai..., bai “Los Campos”..., ez dakit behin
joan naizen, ikusteko, baina 9etan itzuli nintzen, e? Baina horiek
ziren, horiek nahiko…, ez dakit nola esan, baina ez kaskarinenak
baina... “kontxo”, hori dagoeneko “Gazte Leku”ra doa, bada ni..., ni
igandean” Gazte Leku”n egon naiz, eta zer moduz?”, “Ene..., izu-
garri ondo!” Argi asko zegoen..., “Gazte Leku”n ezin zen ezer ger-
tatu, e!?, dena argia zen... Egin nahi zuena, bada, bere etxeko ata-
rian egin ahal zuen, edo arratsaldez auzokoarekin zeren eta…, ton-
takeria zen, ezta? Baina “Gazte Leku”ra joan..., esan dizudanez ez
naiz sekula joan, ni hemen... Festak oso ederrak ziren...,
Etxebarriko festak, Ventako festak, Urbiko festak..., jende asko
etortzen zen...251

Maitasunezko edozein keinu adieraztea agintariek guztiz mugatuta eta baita

139
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 140

255
S. E. andreari egindako
jazarrita eta zigortuta ere zegoen. Parke publikoetan sarritan udaltzainak ego-
elkarrizketa. ten ziren. Horregatik, bikote ugari hurbileneko ingurunetik ateratzen saiatzen
ziren intimitate bila eta, batez ere, bere herrietan ez zuten anonimotasuna aur-
kitzeko asmoz. 1937. urtean jaio zen M. L. P. izeneko emakumeak egoera
hauetako batzuk deskribatu ditu.
E.: Begira, ausardia apur bat hartuta kanpora joan ohi ginen ezagut ez
gaitzaten. Behin Portura joan ginen. Zorigaiztoan. Parke batean
geunden, eta zer egingo genuen ba, ba ezer ez, muxu pare bat eta
besarkada batzuk. Bueno, bada, polizia agertu zen eta errieta egin
zigun eta isuna jarri zigun252.

O. V. Izenekoak herrian dantzaldiaren lurralde-mugak eta moralak zein ziren


deskribatzen ditu, bikoteek, emakumeek bereziki, muga horiek gainditzen bazi-
tuzten lizuntzat hartuko zituzten.
E.: ...Basaurin, hor plazan. Eta joaten ginen, buelta batzuk egiten geni-
tuen..., “Ai, begira hango haiek zer mutil puskak diren...!”, nahigabe
beraiekin topatuko ginen bezala egiten genuen, baita haiek ere...,
lagun-taldetxoak egiten genituen..., bueno gauzak apur bat
formalizatzen zirenean, berdin laguntzen zintuen, badakizu...,
“Jaungoikoako zelaia”, oso ilun zegoen..., eliza dagoen tokian...,
hori guztia beheraino, orain bertan etxeak daudela..., hori guztia
“Jaungoikoako zelaia” zen, iluna, iluna, ez zegoen..., zelaia, mendia
zen, eta hori zen..., eta agian laguntzen zintuen..., laguntzen baldin
bazintuen..., hori zen... “Jaungoikoako zelaitik” behera zindoazela
ikusten bazuten, hain ilun zegoenetik..., hori txarra zen, argitik joan
beharra zegoen. Ba al dakizu oso kritikatua ere zena?, udaletxea
hor dago, ezta?, harantz jarraitu, eta bertan dago “Castañabaltza”,
hiltegia dago, bueno..., hiltegia igarotzea..., orduan “kaskarina”…
zinen... “Aizu, hiltegiraino iritsi da..., auskalo hurrengoan urrutiago
doan, e?”, “hiltegira joaten nik ikusi dut..., zu ere urruti ez zinen
egongo..., ezta?”. Hiltegikoa ere txarra zen... Laguntzen uzten
zenionean..., jadanik “gauzatxoa” zen, serio joateko zen, gaizki
atera ahal zitzaizun, baina dagoeneko benetan zen253.

Muxuak eta laztanak zerbait debekatua zen gune publikoetan, horren bikote-
engan urduritasun handia sortzen zuen. 1936. urtean Gamizen jaio zen eta
ondoren Basaurira bizitzera joan zen A. M. izeneko emakumeak hainbat lan
egin zituen ezkondu aurretik. Bilbon dendari zegoela, bere senargaiak bizi zen
etxeko ateraino laguntzen zuen. Agurra etxeko atezainak kontrolatzen zuen,
intimitaterik txikiena ere galarazten zuena.
G.: J. horrekin asko egon al zinen ezkongaietan?
E.: 17 urte nituenetik 23 urte izan arte, orduan ezkondu egin ginela.
Eta tontakeriarik egin gabe. Gero Bilbora joan nintzen eta bertan
agurtzeko muxua emateko ere guri begira egoten zen atezain alua
genuen. Eta horrelaxe. Nik hamarretan sartu behar nuen eta bera

140
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 141

joateko ordua zen eta ez zen joaten, nik esaten nion “dagoeneko 256
Carnot, D.: “El libro del
joan zaitezke giltza badudala”, “lasai egon”, eta elkarri muxua ema- Joven”, 1965. In Tierra y
ten ikusteko baino ez zen, eta ez zen beste munduko muxurik, ez Libertad, 168. or.,
http://www.nodo50.org/
pentsa254. tierraylibertad/168.html
257
Ángel del Hogar, “La
Egoera hauen aurrean ezkontza baino lehen harreman sexualak izatea bikote intimidad conyugal”, 1949,
gehienentzat ia ezinezkoa zen abentura izaten zen. Elkarrizketatu ditugun 60 honetan aip. Tierra y
Libertad, 168. zk., 2002ko
urte baino gehiagoko emakume ia guztiek ezkontzara birjina iritsi direla adiera- uztaila,
zi dute. Bitarteko belaunaldikoa zen bakar batek, 55 urte eta espektatiba eta http://www.nodo50.org/
tierraylibertad/168.html
ikuspegi zeharo ezberdinak dituenak, ezkondu baino lehen harremanak izan 258
M. F. andreari egindako
zituen. Baina seguruenera egoerarik apartekoena 1937. urtean jaio zen S.D. elkarrizketa.
izeneko emakumearena izan zen, horrek 15 urte baino gehiagoz ezkonduta 259
Arriero Ranz, F.: aip. oh.,
zegoen gizon batekin harremanetan egon zen, horren emaztea, buruko arazo 146. or.

larriak zituena, erakunde psikiatriko baten barruan zegoen. Ezaugarri haueta-


ko harremana garai hartako konbentzionalismo eta arauen erabateko urratzea
zen, batez ere intimitaterik ez zegoen auzo batean. Hala berak nola bere biko-
teak herritik kanpora joan behar izaten zuten elkartzeko eta hurbilen zegoen
gizarte-ingurunearen esamesak saihesteko asmoz.
E.: ...orduan, bada, egun batean nirekin hitz egin behar zuela esan
zidan, eta ezkonduta zegoela azaldu zidan. Nik automatikoki argi
eta garbi utzi nuen, ikusi bestela garai hartan..., hori zen..., nire
amari esan izan banio ezkondutako gizon batekin ateratzen ari
nintzela eta..., bueno... (Egoera azaldu zidan. Emaztea, gaixorik,
gaitasunik gabe eta zentro batean sartuta zuela) Baina nik momen-
tuz utzi nuen, zeren eta ni..., nire printzipioak nire printzipioak ziren,
zeren eta ni..., aizu, gizon bat..., ez, utzi nuen. Baina gero... kontua
da bera nire bila joan zela (...) nirekin gelditu zen..., maitasunak ez
du mugarik, maitasunak ez du hor... Eta ateratzen hasi ginen, eta
urte askotan klandestinoki ateratzen ibili ginen.
G.: Ezkutuan, jendeak ikus zintzan saihesten saiatzen zinetela?
E.: Esango dizut..., nik kalean norbait ikusten baldin banuen, edo dena
delakoa, eta, ordua, besoa askatzen zidan, Bilbon ikusten baldin
banuen. Bueno..., eta egundoko beldurra..., ikaragarriak, nire
amak ez zekien ezer.
G.: Ulertzen dut, hemen, beraz, ez zineten ateratzen...?
E.: Ez, ez, hona ez zen ezertarako etortzen, Bilbon elkartzen ginen,
joaten ginen..., bera oso ondo kolokatuta zegoelako, eraikuntzako
enpresa bat zuen..., eta orduan, bada, joaten..., asteburuetan
C....ra, eta horra, eta han elkar ikusten genuen..., baina besterik
gabe, hau da..., urteak igaro ondoren...255

Arazo horiek guztiak egonda ere, ezkonduta izan gabe bizitzera ere iritsi ziren,
eta denborarekin ezkondu ere egin ziren, baina ez prezio handia ordaindu
gabe, garai horretako moral zorrotzarengatiko zorra alegia. Ezaugarri hauen

141
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 142

260
59. oharrean adierazten
zerrendak, –emakume gaztea den, lana duen eta ekonomikoki independentea
zuten bezala adibidez, denarekin– elizak sakratu egin zuen eta erregimen frankistak defendatu zuen
horretan baieztatzen zuten ezkontzaren eredua zalantzan jartzen zuen; ezkontideentzat betebehar eta
emakumeak ez zuela inoiz
erakutsi behar gizonak baino obligazioei dagokienez ezberdintasun handien oinarrien gainean ezarritako
prestakuntza handiagoa eredua zena eta bertan emakumea gizonaren menpekoa zela erabat. Hau bere
zuenik.
ordezkari legala, bere babeslea, ekonomikoki mantentzen zuena –teorian
261
M.A. izenekoak Basaurin
2003. urteko apirilean bakarrik ikusi dugun bezala– eta sarritan bere destinoaren jabea ere bazen.
Emakumearen Historiari Ezkondutako emakumea, lan-munduan duintasunez sartzea galarazita duena,
buruzko Jardunaldien
karietara antolatu zuten
ekonomikoki eta juridikoki gizonaren menpe egongo da, mugitzeko ahalmenak
mahai-inguruan zehar egin mugatuta dituelarik. Bere espazio naturala etxea izango da, eta berau zaintzen
zituen adierazpenak.
bere arreta, eta azken batean, bere bizitza eman beharko dituela. Umetatik
262
P. D. andreari egindako
elkarrizketa.
familia-hezkuntzak, eskolak, elizak, agintariek, legeriak, ezkontzak… ia gizarte-
erakunde guztiek eta gizartean sartzea ahalbidetzen duten bide guztiek des-
berdintasuneko egoera hau indartzeko ardura izango dute. Garaiko ezkontzari
buruzko eskuliburuek emakumeari hartu behar zuen jarrera otzana, erantzuki-
zunak eskatzen zizkiona eta gizonari beharrezkoak ez ziren azalpenak ematea
salbuesten zuena, gogorarazten zioten. Gai horren inguruko diskurtsoak ez
ziren larregi aldatu diktaduran zehar, are gehiago, erradikalagoak izango ziren
emakumeak senarraren autoritatea zalantzan jartzen zuten urratsak egiten hasi
ahala. Eskuliburu edo gida horietako batek 1965. urtean honakoa adierazten
zuen:
Kasualitatez zuen senarra noizbait ateratzen baldin bada eta, kasuali-
tatez, nora doan esan gabe atea ixtear baldin badago, ez ezazue pen-
tsa egin behar duena esan diezazuen eskatzeko baimenik duzuenik256.

Emakumeak etxeko lanez bakarrik arduratuko da bukaezinak diren lanaldietan,


gainera, lan-munduari buruzko atalean aztertu genuen bezala, askotan familia-
ren diru-sarrerak osatzen zituztenen hainbat lanekin ere uztartu beharko zituz-
tenak. Hala etxea nola arropa garbitzea, ordena edo janaria prestatzea oina-
rrizko zereginak izango dira, emakumearen prestakuntzarako aldizkari ospetsu
batean gogoratzen zuten bezala:
Otorduak garaiz prestatuta egon daitezela, jaunak eskatu duen orduan.
Negozioko hitzordu bat, bilera bat izan dezake. Itzultzen denean ez bal-
din badago ezer prestatuta, bere ezinegona, bere erretasuna ulergarria
da. Hortik iskanbiletara erraz gainditzen duten urratsa baino ez dago.
Saiatu janaria ongi prestatzen. Senar onek jatuna izateko ospea dute.
Nolanahi ere, gauero txarkuteria, eta bizpahiru egunean behin menu
estereotipatu bera baldin badago, bere aldarteak nabarituko du257.

Familiari buruzko atalean ikusi dugun bezala, seme-alabez arduratzea ia beti


eta salbuespenezko kasu batzuetan izan ezik, emakumeen kontua izango da.
Elkarrizketatu ditugun emakume zaharrenetako baten alaba den M. F. izeneko
emakumeak bere lekukotasunaren bidez egoera hori berretsi digu.
E.: Amek zaintzen gintuzten... eta aitaren irudia... ez zuten ez aipatu
ere egiten, eta ez zuten bere hutsa nabaritzen ere. Orain, apika,

142
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 143

leporatu egin diezaiokete... “gure aitak ez du egiten”, “gure aita ez 263


Morales, M. del P.: Mujeres
dator”. Garai hartan... etxean lo egiten zuen, ordu zehatz batzuetan (orientación femenina),
etortzen zen eta gero joaten zen norbait zen...258 Leioa, UPV-EHU, 115-116.
or.
264
L. G. andreari egindako
Arduren banaketa nahasita edo gutxienez zalantzan geratu zen emakumeak lan- elkarrizketa.
merkatuan sartzen hasi ziren heinean. Baieztatu dutenez: emakume ekoizle, hor-
nitzailearen aukerak familia-puzzlearen piezak nahasten zituen eta botere-harre-
manak aldatzen zituen259. Baina hori masiboki hirurogeita hamar urtetatik aurrera
bakarrik gertatuko da. Ordura arte, aitortu gabeko lanen sare trinkoa finkatzeak,
ezkutuko ekonomiaren barruan ezarriak, haustura hau egitea, modu argian behin-
tzat, galaraziko zuen. Elizaren autoritate morala beti emakumeak lan-munduan
sartzearen aurkako agertu ziren, familiaren batasuna eta egonkortasuna arriskuan
jartzen zituela pentsatzen zuelako. Garapen kapitalistaren eta kontsumoko gizar-
tearen aire berriek ezarritako beharrek eskulan berria sartzea eskatzen zutenean
ere bere diskurtsoa ez da aldatuko.

Emakumearen tokia etxea zen eta bertatik ateratzeko edo kulturaren bidez
bere egoera gainditzeko edozein ahalegin gizonak erasotzat hartuko zuen.
Garaiko ezkontzari buruzko gidek eta baita elizaren adierazpen ofizialek ere
emakumeek ahal zuten neurrian bere balizko adimen-gaitasuna ere senarraren
aurrean ezkutatu behar zutela adierazi zuten, senarra ez gutxiesteko edo bere
autoritatea zalantzan ez jartzeko asmoz260.

M. A. izenekoak bere ezkontzaz egoera batetik ateratzeko, horrekin puskatzeko


edo hobetzeko modua balitz bezala berba egiten du, azkar zapuztuta geratuko
direnak senarraren desleialtasunak eta tratu txar psikikoak zirela-eta. Bere leku-
kotasunean tratu txar fisiko eta psikikoak pairatu behar izan dituzten beste ema-
kume batzuen komuna den elementua agertzen da: gutxiespena. Emakumearen
iritzia isildu, arbuiatuko dute horretan interesik ez dutelako. Emakumearen eremua
etxeko zereginetan hasi eta bukatzen da. Muga hauek hausteko edozein ahalegi-
na finkatutako barneko ordenaren urraketatzat hartuko dute.

E.: Ni ez nintzen zoriontsu, nire senarrak gutxiesten ninduen. Politikaz


edo beste edozertaz hitz egiten banuen ezer ez nekiela esaten
zidan, isiltzeko ezjakin hutsa nintzelako261.

A. D. izenekoa beste belaunaldi batekoa da 1947.urtean jaio zelako, eta halere,


bere lekukotasunean aurreko informatzaileenekin komunak diren hainbat elemen-
tu daude: Horretan ezkontza garaiko konbentzionalismoek ezarritako portaerazko
jarraibideen barruko pausu bat gehiago balitz bezala ageri da. Hala gizartearen
nola familiaren inguruneak eskualdeko gazte batekin duen harremana ezkontzan
buka dadin bultzatuko du, hori berak “tranpatzat”, baina baita bere egoeratik ate-
ratzeko modutzat ere hartzen zuen. Utzi zituen ikasketei berriz ekiteko nahiak bere
senarrak emakumearen mendekotasuna apurtzera irits daitekeen arriskutzat har-
tuko du. Liburuak apurtzea edo eretzea bezalako irudi gutxik ezagutzaren askata-
sunaren, azken batean, giza askatasunaren aurkako indarkeria irudikatzen dute
eta oroitzapen hauek bere lekukotasunean ere ageri dira.

143
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 144

265
E. S. andreari egindako
E.: Orduan ikastea planteatu nuen, baina hori bai ez zuela onartuko,
elkarrizketa. nik uste dut hark pentsatzen zuela hori ekar zezakeela..., baita nik
etengabe nire kezka existentzialez adierazten nionengatik ere,
ezta?, “emakume honek ikasten baldin badu..., hau joango da”.
Orduan, harrez geroztik, beldur handia hartu zuen, eta ondorioz,
gehiago lotzen ninduen, ni, orduan, gero eta okerrago sentitzen
nintzen.
(...) nire senarraren aldetik eraso serioa egon zen, batez ere liburuen
aurka, lagunik ere ez nuelako..., ez nuen lagunik, nik esango nuke
lagunik ez nuela, orduan, etxera etortzen zen bakoitzean, libururen
bat ikusten baldin bazuen puskatu egiten zuen, niretzat oso oinaze
ikaragarria zen, etxera iritsi eta liburu guztiak puskatuta aurkitzea.
Oraindik baditut zeloz kolatuta dauden liburuak, eta oso egoera tris-
tea zen, oso tristea, liburuei egindako erasoa izan zen..., berak esa-
ten zuen: “nire hondamendia da, liburuak eta zure erokeria”262

Bizikidetza hondatu izana, atzeraezina bazen ere, garaiko legeriak baldintzatu-


ta zegoen. Errepublikako legeria, ezkontza zibilaren arautzea, seme-alaba legi-
timo eta sasikoen arteko berdintasuna onartzen zuena, aitatasuna ikertzea eta
Dibortzioaren Legea barne hartzen zituena, bertan behera uzteak askatasun
eta eskabideen atzerakada ekarri zuen, bereziki emakumeentzat. Elizak
babestutako legeria frankistaren espiritu –eta letra– berriak ezkontzaren dese-
ginezintasuna adierazi zuen, emakumeak berau zaintzeaz arduratu beharko
dela, horretarako zenbait sakrifizio onartu beharko dituela.
Eta egia bada ere gaizkia biengandik datorrela, egia ere bada konponbi-
dea emakumearen eskuetan dagoela, bietan bera baita familiaren desti-
noa arrisku guztietatik salbatu ahal duten bertute guztiak dituena. Eraman
handikoagoa, jasankorragoa eta maitaleagoa da eta gizonaren eta bere
akatsen artean erraz sar daiteke hura salbatzeko eta bien zoriontasunari
kalte egin diezaioten saihesteko. (...) Bera da, beraz, behar den guztietan
amore eman behar duena guztion bakea zaintze aldera263.

Harremanak degradatzeak ez zuen legezko irtenbiderik topatzen, elizak finka-


tuta zituen deuseztapen mugatuak ez baziren baliabide hori, oro har, senar-
emazte gehienek eskura ez zutela. Erakunde horrek arazo garrantzitsuenak
nahita baztertu zituen, familiako indarkeria esaterako, emakumeei eta seme-
alabei bereziki eragiten ziena. Tratu txarrak jasotzen zituzten emakumeek, iza-
tekotan, ez zuten ez legeen babesa –oso eduki sexista sakona zuena– ezta eli-
zarena ere. Diskurtso ofizialak emakumeak ezkontzaren barruan izan behar
zuen erresistentzia eta mendekotasuneko ahalmenaz berba egiten zuen, indar-
keria-mota hau pairatu behar izan zuen emakume batek lehen pertsonan
baieztatu digun bezala.
E.: Noski...!, Apaizak esaten zidan “jasan zure senarra...”, “Jasan
neska...”. Eta familiak esaten zuen “hainbesterako ez da izango...,
dirua baduzu, ez duzu dirua faltan, eta ez zaitu jotzen…”. Ez zaitu

144
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 145

jotzen..., egunero, noizbehinka..., Ni jo... ez nau askotan jo, baina 266


A. D. andreari egindako
psikologikoki... ikaragarria264. elkarrizketa.
267
M.A, izenekoak aurretik
Tratu txarrek, hala fisikoek nola psikologikoek, bere mailak eta jarraibideak aipatutako Jardunaldietan
zehar egindako
zituzten umilazio pertsonaletatik hasi eta eraso sexualetara, ibilbide horretan adierazpenak.
azpian izateko modu asko daudelarik. Emakume zenbaitek, lehen pertsonan 268
Honen inguruan ikusi García-
eskainitako lekukotasunen bidez egiaztatu ahal izan dugunez, tratu txar psiko- Nieto, C. (ed.):
Ordenamiento jurídico y
logiko eta sexualak pairatu zituzten ezkontza-gautik bertatik aurrera. Bere hi- realidad social de las
tzak ez jasotzeko nahiak ez dio sinesgarritasunik kentzen berrogei urte baino mujeres, Madril, Unibertsitate
Autonomoa, 1986.
gehiago iraun zituen egoeraren dramatismoari eta gogortasunari –bere alabak
269
Ordura arte emakumeak
berak berretsi zuen bezala onartutako bortxaketa–. Umilazioak ez dira ustezko bere senarra ez zen batekin
ezjakintasun edo trebetasun-faltari buruzko gutxiespenak bakarrik izango, harremanak izan baldin
alderdi horiek, azkenean, norberaren estimu pertsonalari ere eragingo ziote- bazituen adulterioan erortzen
zela jotzen zuten, eta gizona,
nak. Gizartearen eta baita familiaren ere babesik ez izateak eta erasotzaileen aldiz, adulteriogiletzat
bizitza bikoitzak portaera hauek pairatzen dituzten emakumeak isolatuago hartzen zuten bere emaztea
maitalea ezkontza-egoitzan
egon daitezen lagunduko du. izatera behartzen baldin
bazuen edo horretatik kanpo
Itxura denez emakume horrek bizi zituen bezalako egoerak ez ziren salbues- adulterioko harreman
nabariak izaten baldin
penak izan. Hain delikatua den gai honen inguruan dagoen isiltasunezko bazituen bakarrik.
horma egon arren, ahozko lekukotasunen bitartez emakume batzuen oroitza-
pen mingarrienak eskuratu ahal izan ditugu, horiek lehen edo hirugarren pert-
sonan bere bizitzen zatirik lazgarriena berreraiki dute. Jaso ez zituzten –edo
jaso ez zituztela dioten– beste emakume batzuek, berriz, auzo edo familiaren
ingurunetik gutxi gorabehera hurbil diren kasuak aipatu dituzte. E. S. izeneko
andreak bere lekukotasunean harremanen degradazioari buruzko datu garrant-
zitsu zenbait sartu ditu. Jokoa, alkohola edo prostituzioa harremanen degrada-
zio-prozesuetan agertzen diren elementuetako batzuk dira, beste kasu batzue-
tan ere ikusi ditugunak, baina, aurrerantzean ikusiko dugunez, erasotzailearen
profil zehatza, ordea, ez dute ondoriotzat.

E.: ... bueno bada nik..., irudipena dut emakume hori..., ez dakit jotzera
iritsiko zen..., jo ere bai..., ez dakit, agian ere bai..., jokalaria zen,
asko jokatzen du..., eta hori bai ezagutu dudala, hemengo emaku-
me bat, bai. Bai, bai, badakizu, bera jokalaria da, dagoeneko gauza
guztietan sartzen da..., normalean jokalaria dena denetarik da...,
“putanerak” dira esaten dioten bezala..., denetarik dira... Garrasiak
eta... nik hemen entzun ditudalako, eta hori bai... Aita batek umeei
egindako tratu txarrak ikusi ditut..., hemen goian ere ikusi ditut...
Kontua da emakumeek... ez dituztela bere... “aireratzen”, laidogarria
da, ezta?, nire ustez senarrak jo zaituela esan behar izatea..., baina
maila honetan..., ez dakit nola esan... Nik Bilbon senarrek jo dituz-
ten batzuk ezagutzen ditut..., baina hemen..., ez dut komentatzen
entzun... Agian jo egin dute, e?, nik emakume honi…, ziur aski noiz-
bait..., egiten zituen oihuak entzunda eta..., noizbait bai joko zuela,
baina ez dut ikusi, ezin dut esan. Nik ikusi dudana da hemengo
gizon bat…, seme-alabei tratu txarrak ematen zizkiena, hori bai bizi
dudala..., askotan gora joan naizelako eta esan diot “aizu halako!,

145
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 146

270
A. D. andreari egindako
salaketa jarriko dizut...” “niri..., nire seme-alabak dira...”, “bai, baina
elkarrizketa. hemen arauak ere badaude, e?”, ulertzen didazu...265
271
Basauriko Emakumearen
Arretarako Zentroko Conchi Alkoholismo bezalako patologia batzuek edo langabezia bezalako narriadura
eta Itziarri egindako
elkarrizketa.
ekonomiko eta sozialeko egoera batzuek, batez ere hirurogeita hamarreko
urteen bukaeraren eta laurogeiko hamarkadaren krisi ekonomikoaren urte
gogorrenetan zehar, bikoteko harremanak zailagoak egiten lagundu zuten. A.
D. izenekoak, Basauriko gizartearen barne-egitura ederto ezagutzen duenak,
maila guztietan, baita familiaren bizikidetza ere, beharrak eta degradazioak
estututako etxe askotan bizi zuten egoera deskribatu digu. Dena dela, aurrera-
go ikusiko dugun bezala, fenomeno horiek kasu zehatz batzuetan ageri baziren
ere, horrek ez du esan nahi tratu txarrak ezaugarri horiek zituzten familietan
bakarrik gertatzen zirenik.
E.: Nik uste dut garai hartan alkoholismoa asko areagotu zela, tratu
txarrak..., ni “Bidearte” kalean bizi naiz eta atzean “San Fausto”
kalean dago, eta nik gogoan dut gauean garrasiak, emakumeenak,
entzuten nituela..., tratu txarrak agerian ziren garaia zen, senarrak
emakumeari, ondoan..., oso drama gogorrak. Orduan, emakumeek
gaizki pasatzen zutela, barruan gaizki pasatzen zutela uste dut,
gainera senarrak egun osoan etxean zituzten, kontrol gehiago egi-
ten zutela, etxeko zereginetan ere laguntzen ez zutela, dirurik ere
eramaten ez zutela, beraiek etxeko bizibidea lortzen zutenak izan
behar ziren..., eta oso momentu gogorra da, baina nik uste dut gero
emakumeei ongi etorri zaiela266.

Legez bikote-harremana bertan behera uzteko ezintasunak bikote askorengan,


bereziki emakumeengan, gizonaren eskubideak beraienen kaltetan lehenesten
zituen legeriaren ondorioz babesik gabe eta baztertuta zeudelako, frustrazio
handia eragin zuen. Baina baita egoera honetan ere, erakunde eta familiaren
aldetik zegoen presio handia gainditzen zutela, harremana haustea eta bizitza
berri bati ekitea erabaki zuten emakumerik egon zen. M. A. izeneko emakume-
ak bere kasua deskribatu du. Behin bere seme-alaba txikiekin abandonatuta
utzi ondoren eta harremanak berrosatzeko saiakera bat egin eta gero, ezkon-
tza frakasatuari bukaera ematea erabaki zuen.
E.: Denetarik lan egin behar izan nuen, etxeak, atariak garbitzen nire
seme-alabak aurrera ateratzeko, baina merezi izan zuen ni ema-
kume berria, liberatua, zoriontsua nintzen. Ez nuen berriz ere jasan
behar “zuk ez dakizu ezer”, “ez duzu ezertarako balio” hori.
Epaitegira joan nintzen, banaketa aurkeztu nuen eta emakume
berria izan nintzen267.

Edonola ere, Dibortzioaren Legea promulgatu arte itxaron beharko zuten


ezkontza-lotura desegin ahal izan zezaten. Esparru juridikoan gertatu ziren
lehendabiziko aldaketak Konstituzioan bertan agertuko ziren, horren 14. artiku-
luan gizon eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa argi eta garbi adie-
razi zutela. Beste eskubide batzuk, gai eta kargu publikoetako parte hartze oso-

146
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 147

ari eragiten ziotenak, gizon eta emakumeei berdintasun juridiko osoa zutela 272
Ibidem.
ezkontzea ahalbidetzen zutenak edo sexuagatiko bereizkeriarik gabe lanerako 273
Ibidem.
eskubidea aitortzen zutenak esaterako, Karta Magnan jaso zituzten, horrela, 274
Ibidem.
aurreko egoerarekin, teorian behintzat, hausten zuen egoera juridikoa susma-
tzen zuten268. 1977. eta 1978. urteen artean eta talde feministek eta sektore
profesional eta politiko aurrerakoienek egindako presioaren ondorioz Zigor-
kodea aldatzeko hiru lege onetsi zituzten, horiek emakumeen portaera sexua-
laren zigor-tratamenduari buruzkoak ziren. 443., 449. eta 452. artikuluaren
azken paragrafoa indargabetzeak adulterio eta amantzebamenduaren delituak
zigorrik gabe utzi zituen, aurrerapen sozial handia izan zena269. Uztailaren 7ko
30/1981 legeak ezkontza arautuko zuen, deuseztasunetik banaketa edo dibor-
tzioraino, horren oinarria bi ezkontideen eskubide eta betebeharren berdinta-
sunaren printzipioan zegoelarik.

Hala ere, laurogei urteen hasieran zegoen egoerak ez zuen parekotasunik


egungoarekin. Adin txikikoak ziren familia-karga emakume askorentzat ezkon-
tza guztiz haustea urteetan atzeratu zuen arrazoia izan zen. Emakumeen eko-
nomia-mendekotasunak erabaki hori izugarri galarazten edo gutxienez zailtzen
zuen. A. D. izeneko emakumeak bere kasuaren, garai horretako emakume
askoren emakumeenaren antzekoa denaren, ezaugarriak deskribatu ditu, biko-
te-harremanak asko hondatu ondoren eta arrakastarik izan ez duten banatze-
ko ahalegin batzuk egin eta gero.

E.: Laurogeita hiruan dibortziatu nintzen, egoera biziki gogorra zelarik.


Legea gaizki zegoen, baliabiderik izan gabe dibortziatu nintzen,
momentu horretan ez nuen lanik, bi seme-alaba nituen eta ez nuen
ezer. Orain dauden emakumeentzako errekurtsoak ez zeuden (...)
ez zegoen ezta gizarte-laguntzarik ere ez270.

Tokiko mailan, egoerak aldaketa handia ere izan zuen, bereziki Emakumeari
Arreta egiteko Zentroa zabaldu zutenetik. Zentro hau laurogei urteen erdialde-
an sortu zuten, Basauriko Emakumeen Taldearen ekimena izan zen, eta, era
berean, hirurogeita hamar urteen erdialdean agertu ziren talde feministen
babesean sortu zuten. Horri buruz egin zituzten lehendabiziko ekimenetako bat
Udalari aurkeztutako, udal gizarte-zerbitzuek eta Foru Aldundiak koordinatuta-
ko egitasmo baten bidez zentro hori abian jartzea izan zen. Horrek lagundu
zuen baina eman zituen dirulaguntzak bere arduradunek txikiegitzat eta bizi-
raupen hustzat jo zituzten. Ordudanik, zentroak emakumeei aholku eman izan
die zenbait esparrutan, baina oso bereziki tratu txarren kasuan. Azkeneko
hamalau urteetan zehar, hainbat kasuri arreta eman die eta zentroaz ardura-
tzen diren emakumeei dagokienez ere, hainbat aldaketa izan ditu. Hala eta
guztiz ere, arduradunek ez dute tratu txarrak pairatzen dituen emakumearen
profil zehatz batez hitz egin nahi.

E.: Hasiera batean, emakume asko ikusten genituen, gizartearekin


harremanik ez zutenak, ez dakit horrela esatea egokia den, etxe-
koandreak ziren emakumeak, bikote-egoera oso gordinak zituzte-

147
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 148

275
I. A.. andreari egindako
nak, maitasunik ez egoteaz gain eraso fisiko eta psikikoak ere egon
elkarrizketa. zitezkeelako, baina, batez ere bikote-harremana oso hondatuta
zegoen, eta emakume hauek hainbat ezaugarri zituzten, hala nola
etxekoandreak izatean, lan egiteari utzi izana, egoerak seme-ala-
bak zituztelako edo bizikidetza apurtzea diru-sarrerei zegokienez
oso gogorra izango zelako jasan izana,izan ere, asko lansari baka-
rraren menpe zeudelako, eta berau senarrarena zen, noski eta
orduan hor planteatzen zaizu...271

Mendekotasun ekonomikoa oraindik ere disuasio-faktorea izango da ezaugarri


hauetako demanda bat aurkezterakoan, baina, nolanahi ere, tratu txarrak pai-
ratu dituzten emakumeekin lan egiten duten, horiei arreta eta aholkua ematen
dieten pertsonen iritziz, sakonagoa den beste egoera batetik, afektibotik, ezin
dute aparte utzi, hori gizarte-isolamenduko prozesu baten emaitza zen, edo-
zein motatako gizarte-baliabideak izatea izugarri mozten edo zailtzen duena.
E.: Jende guztiak ez die egoera hauei modu berean aurre egiten, ez.
Hortaz, ekonomikoki oso mendekoa den eta, halaber, afektiboki ere
oso mendekoa den emakumea, isolatuago dagoena, egon daiteke,
horixe da erasotzailearekin arazo gehien izango dituen emakumea.
Isolamenduaren gaia funtsezkoa da. Isolatuen dauden emakumeei
asko gehiago kostatzen baitzaie egoera horretatik ateratzea272.

Ezaugarri hauek dituen egoera batean dagoen aurreneko biktima, aurretik ere
adierazi dugunez, erasoak pairatu dituzten emakumeen auto-estimua bera
izango da, arazo horrek, azken urteetan gertatu diren aldaketak aldaketa, tra-
dizionaltzat har ditzakegun eskema eta moduen oso antzekoak errepikatzen
dira. Denboran jarraitzen duen mesprezuak eta umilazioek azkenean emaku-
meei eragin zieten eta, ondorioz, zentzu guztietan erasotzaileen menpe gera-
tuko dira, jasotzen duten egoeraren errua bere gain hartuko zutela.
E.: Errudun-sentimendua ia biktima guztiengan agertzen da, ez nuke
denengan agertzen dela esango, baina bai kopuru handi batean,
errudun eta lotsaren sentimendua. Lotsa, jendeak jakin dezan edo
gertatzen zaionagatik. Biktima izatea ez da polita den gauza bat.
Lotsatuta egotera eta porrotaren erantzule sentitzera eramaten
ditu. Bai, gainera, erasotzaileek hori bultzatzen dutelako, etengabe
esaten diete haiek direla errudunak eta haiek direla egoera horren
bultzatzaileak, errua beraiena baino ez dela, edo behar dutenean
ez direlako isiltzen, edo esan dutelako esan behar ez zutena:
“errua zurea baino ez da” beti agerian da eta bai hori ere onartzen
dutela. “Ni ergela naiz eta ergela naiz eta zergatik jasaten dut erge-
la banaiz, eta jasaten dut ergela naizelako” hura. Norbereren esti-
mua guztiz galtzearen sentipen hori273.

Basauriko Emakumeari Arreta emateko Zentroaren arduradunek adierazten


duten bezala, aldaketa nagusia, ziur aski, azkeneko urteotan tratu txarrengatik
salaketak aurkezten dituzten emakumeek orain dela hamarkada bat edo bi egi-
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 149

Mater amantisima:
amatasuna

Emazte eta ama eredugarriaren eredua Francoren diktaduraren ikurrik zabalduenetako bat izan zen.

ten zutena baino askoz lehenago egiten dutela izango da. Dena dela, aldaketa 276
Kontu honen inguruan eta
horrek ez du esan nahi urteetan edo hamarkadetan luzatzen diren beste kasu emakumeek izaera faxistako
batzuk ere ez daudenik. erregimen politikoetan, oro
har, izaten duten egoerari
buruz gehiago ezagutzeko,
E.: Aldaketa txikia badago emakumeak lehenago salatzeko prest ego- ikusi Molinero, C.: “Mujer,
ten direlako, hogei urte itxaron gabe. Hogei urtez tratu txarrak jasan Franquismo, Fascismo. La
dituzten eta salatu ez dituzten emakumeak ere ikusten ditugu, clausura forzada en un
mundo pequeño”. In Historia
baina erasoko egoerak lehenago, hainbeste urte itxaron gabe, Social, Franquismo, 30. zk.,
salatzen dituzten emakumeen kasuak ere ikusten ditugu, egoera Valentzia, 1998, 97-117. or.
horrekin lehenago hausten dutenak274. 277
Honen inguruan ikusi
Morata, E.: “El discurso de la
maternidad en la
Bilakaera horrek jarrera-aldaketa ere egon dela agerian uzten du, horrela, tratu construcción del estado
txarrak egoteari dagokionez hain haizukorrak ez direlarik, horretan hainbat era- franquista”. In Sigalat, M. J.,
Gómez, A., Reig, R. eta
gilek lagundu dute, Basaurikoa bezalako arreta emateko zentroetatik hasi, Sanz, I.: Tiempos de
talde feministek egin duten presio edo legeriaren eta iritzi publikoaren bilakae- silencio. Frankismoari
ra beraraino. Orain dela urte gutxi batzuk arte, tratu txarrengatiko salaketak fal- buruzko Ikerlarien IV.
Topaketaren Aktak,
tazko epaiketak bezala bideratzen zituzten, eta ez zeuden delitutzat tipifikatu- Valentzia, FEIS, 1999ko
ta. Bestaldetik, gaur egun tratu txarrengatiko salaketa kentzea askoz zailago azaroaren 17-19an, 657. or.

izaten da –hori orain dela gutxi arte oso ohikoa zena–. Izan ere, fiskaltzak sala-
keta egin behar du. Horrek ez du esan nahi prozesua gelditu ezin denik, bere-
ziki emakumea ez baldin bada deklaratzera agertzean eta ezin badute proba-
rik aurkeztu, baina edonola ere, aldaketa erabakigarria izan da gertaera hauen
erantzuleak epaitzea lortzeko.

149
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 150

278
Ugalde, M. “El siglo de la
Azken batean, ezkontza-erakundeak Gerra Zibila bukatu zenetik gaur egunera
mujer. Género y arte izan duen bilakaera oso handia izan da. Hirurogeita hamarren urteetatik eta
modernización”. In Granja, J.
L. de la eta Pablo, S. de berezi erregimen frankista desagertu zenetik gertatu zen sekularizazio-prozesua
(koord.): aip. oh., 363. or. aldaketa horretan gehien lagundu duten faktoreetako bat izan da. Emakumearen
279
M. L. P. andreari egindako
elkarrizketa.
eskubideak gizonari aitortu zaizkionekin pixkanaka parekatzeak, lan-merkatuan
sartzeak eta kultura baldintza berdinetan jasotzeak baldintza berriak sortzea
erdietsi dute. Bikoteak formalizatzerakoan elizak monopolioa galtzeak eta fami-
liak erakunde bezala izan duen eraldaketak berak aldaketa hauek gerta daitezen
erabakigarri lagundu dute, egoera haizukorragoa eragin dutela. Hala eta guztiz
ere, ezkontza, oraindik ere, gizartean bikotean elkartzeko bestelako modu batzuk
baino balorazio handiagoa duen eredua izango da. Konbentzionalismoen eragi-
nak eta esparru ezberdinetatik, sozialetik edo familiarretik adibidez, dagoen pre-
sioak ez du behinola zuen izaera fiskalizatzailea izango, baina, emakumeek,
gizonezkoek baino modu biziagoan sumatzen eta pairatzen duten eguneroko
errealitatearen parte izango da. I. A. izenekoak, proiektu honetan elkarrizketatu
ditugun emakume gazteenetako bat denak horrela baieztatu du.

E.: Izan ere, guk presio handiagoa izaten dugu. Lehena “ea noiz hartu
behar duzun mutil-laguna?”, bigarrena, duzunean, “noiz ezkondu
behar duzun?” eta hirugarrena “ea seme-alabak noiz izan behar
dituzun?” Baina alde guztietatik, familiak lagunek, gizarteak berak,
baita lanean. Jende guztia elkar hartuta dagoela ematen du koadro
ideala osa dezazun: ongi kokatuta dagoen gizonarekin ezkonduta-
ko emakumea, bi seme-alaba dituena, hobeto 40 urte bete baino
lehenago, eta ahal bada, neska eta mutila, film ideal batean beza-
la. Eta ez baldin badut mutil-laguna izan nahi, eta ez badut ezkon-
du nahi edo ez baldin badut seme-alabarik izan nahi?, zer gerta-
tzen da?275

Hala ere, eredu ideal hori zalantzan jartzeak berak esparru horretan gertatu
den haustura handia ederki adierazten du. Gertatutako aldaketak gorabehera,
haustura horrek egoerarik dramatikoenekin ezin izan du apurtu, hala nola tratu
txarrak eta bikotearen barruko esplotazioa oraindik egotea. 2002. urteko abuz-
tuaren amaieran Basaurin emakume bat, behin eta berriz tratu txarrak pairatu
ondoren, bere bikotekideak hil izanak arazo hau oraindik ere badagoela eta
bere gordintasuna agerian utzi zuen. Errealitate hau degradazio edo mende-
kotasuneko edozein forma bukatzeko ahalegin guztiak egin behar dituen egin
behar dituen gizarte batentzat gaitz onartezina da.

150
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 151

Gerra Zibila bukatu ondoren erregimen frankista ezartzeak askatasun demo- 280
S. E. andreari egindako
kratikoekin bukatu ez ezik, lehen ere adierazi dugun bezala, gizarte-esparruan elkarrizketa.
izan ziren aurrerapen guztiekin ere, hezkuntza edo kulturakotik emakumearen 281
H. L. andreari egindako
elkarrizketa.
egoerari eragiten zioneraino, bukatu zuen276. Nazionalkatolizismoak biztanleen
erdia berriz ere etxea zaintzera eta ugalketa hutsera zokoratu zuen. Horrek
guztiak aurreko denboraldira eta baita 20. eta 30. urteetan zehar eremu ba-
tzuetan gertatu zen irekitasuna ere atzean uztera eraman zuen.

Izaera faxistako kontzepzio berriaren barruan, familiaren ideia gizarte-ordena-


ren oinarrizko organoa balitz bezala agertzen da. Uste horretan oinarrituta,
higienistek zein sendagileek emakumearen eginkizuna, familiaren ordena egi-
turatzen duena den aldetik, sendotzeko beharra adierazterakoan bat egingo
dute. Amatasunaren diskurtsoa bera XIX. mendearen amaierako higienistek
eta lehen frankismoaren sendagileek kasu bakoitzean garatu zuten gizarte-
erreformaren egitasmo nagusien ondorioetako bat izan zen. Eva Moratak adie-
razi duenez, emakumeak, ama bezala identifikatuta, batzuei eta bestei potent-
zialtasun esklusiboak eskaintzen zizkien sortzaile biologiko eta sozialtzat,
horiek, hain zuzen, gizartearen birsorkuntza fisiko eta moralaren eskakizunei
erantzuten zieten. Emakumearen amatasunezko funtzioak esplotatzea progra-
ma higienistaren eta Gizarte Nazional Frankista berriaren puntu neuralgikoa
izan zen. Berau aurkezteko argudioak, bi kasuotan, ama-sena, horren aurrean
“ama desnaturalizatuaren” irudia zegoelarik, eta “amatasunaren misio santua”
aldarrikatzen zuen dogma katolikoa azaltzea izan ziren277.

Emakume gehienek familiaren zaintzan arreta jarri zuten, bereziki autarkiaren


urteetan, eta, kasu askotan, baina, zaintza honen barruan familiaren iraupene-
rako emakumearen ekarpena egitea ere sartzen zen, bere etxeko eginkizuna
baieztatzeko eta osatzeko balio izan zuena. Gerra Zibilaren hondamendiek
astindu zuten demografia kolpatua lehengoratzeko beharrak erregimena politi-
ka populazionista sustatzera eramango du, politika horrek emaitza onak izan
zituen, baina horiek ere zehaztu beharrekoak dira. Formula zabalduenetako bat
Natalitatearen Sariak esaten zietenak ezartzea izan zen, sari horiek Espainiako
bikoteen ugalkortasuna saritzen zuten.

Horrek guztiak emakumeek beraien bere balizko amatasunaz zuten usteari ere
eragin zion. Txikitatik, bai familiaren barruan nola eskoletan ama eta emazte
izateko hezi zituztela, amatasuna sortuak ziren prozesu baten bukaeratzat har-
tuko dute. Kontzepzioa kontrolatzeko asmoa zuten guztiak elizak moralki zigor-
tuko zituen.

Baina kontsigna ofizialak, eta horiek proiektatu eta zabaldu arren, natalitatea-
ren beherakada sekularrak ez zuen joera hau berrogeiko urteetan zehar alde-
rantzikatuko garai hartako zailtasunak zirela-eta278. Natalitatearen hazkundeak
inguruko beste herrialde batzuek Munduko Bigarren Gerratea eta gero lortu
zituzten mailak lor zezan hirurogei urteak arte, baldintza ekonomiko berriak
egon zirela, itxaron behar izan zuten.

Sexualtasunari buruzko atalean ere adierazi dugun bezala, metodo antikon-

151
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 152

282
U. M. andreari egindako
tzeptiboak ez egoteak bikote asko praktika tradizionalak egitera eraman zituen,
elkarrizketa. horiek kontzepzioa eragoztea lortzen ez bazuten ere, gutxienez berau arautzen
saiatzen ziren. Egoera horretan amatasuna zerbait saihestezina bezala hartzen
zuten, egitasmo honetan elkarrizketatu ditugun 60 urte baino gehiagoko ema-
kume gehienek gogoratzen duten bezala.
E.: Izan ere, seme-alabak izatea zerbait naturala zen. Ezkontzen zinen
eta seme-alabak izaten zenituen. Ez zenuen besterik planteatu ere
egiten. Hori bai, saiatzen zinen bada... bueno, bada hori, baina
ezer ez, zenuen edo ez zenuen. Baina ez dakit. Gero izaten zeni-
tuen eta berdin zizun, berdin maitatzen zenituen279.

Testuinguru honetan elizak ezarritako moral zorrotza ez betetzeak ondorio


larriak izaten zituen, bereziki emakumeentzat, familiaren zaintza eta ordenaren
erantzule baitziren. Sexualtasunari buruzko atalean azaldu dugun bezalaxe,
ezkontzaz kanpoko haurdunaldiak egoera horietan haurdun gelditzen ziren
emakumeentzat zama oso astunak izango ziren. Horrek guztiak frustrazio per-
tsonal handiak eragin zituen, haurdun geratzean gizartearen presioa pairatu
behar izan zuten emakumeengan ez ezik, baita presio beragatik amatasunari
uko egin behar izan zioten emakumeengan ere bai. 1937. urtean jaio zen S. E.
izeneko emakumea urteetan ezkondutako gizon batekin harremanetan egon
zen. Garaiko moral zorrotzak bere bizitza markatuko zuen.
E.: Ez dut seme-alabarik bizi izan dugu egoera dela-eta..., beti gauza
bera esaten dut..., bizi genituen garai haietan..., ezin zen ezkont-
zaz kanpoko seme-alabarik izan, ezin zelako hori egin..., ezin zela-
ko..., horixe da nik Elizari zor diona. Nik ezin nuelako seme-alaba-
rik izan..., zergatik ezin nuen nik seme-alabarik izan...?, orain edo-
zeinek seme-alabarik duen bezala... Eta hori, bada ez genuen,
pentsa ni amarengana joaten banaiz eta esaten baldin badiot auzo-
koei esan behar diela haurdun dagoela..., edo, bestela, lanera
nagusiarengana joaten baldin banaiz eta esaten diot libre ez dago-
en pertsona batek haurdun utzi nauela...
G.: Denborarekin etsipenez oroitzen al duzu?
E.: Bai, bai, asko..., bueno...!, nik jende guztiari honakoa esaten diot
“aizu, bada ez dakit, gutxienez nire bilobengana joango nintzen,
edo, bestela, ez dakit norengana joango nintzen...”, noski...!, jakina
seme-alabak etsipenez oroitzen dituzula, nolatan ez dituzu seme-
alabak oroituko...280?

Plano medikoari dagokionez, haurdunaldien jarraipena ideala izatetik oso urru-


ti zegoen. Osasun publikoak ez zuen bitarteko nahikorik eta haurdunaldian,
erditzerakoan edo bizitzaren lehendabiziko hilabetetan agertzen zen edozein
zailtasuna emagin edo sendagileen iaiotasun edo zortearen menpe gelditzen
zen. Errakitismoa, digestio-aparatuko edo biriketako gaixotasunak oraindik ere
arazo nagusiak izaten ziren. Hirurogei eta hirurogeita hamar urteetan zehar izu-
garri murriztuko zen haurren heriotza-tasak hogeita hamar eta berrogeiko

152
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 153

hamarkaden amaieran zehar oraindik oso maila altuak zituen.

H. L. izeneko emakumea Burgosen jaio zen 1936. urtean eta bere neba bi
aurreneko hilabeteetan hil zirela gogoan du.
E.: ... hemengo sendagileari aditu diot, gure seme-alabak hemengo
sendagilearengana eramaten nituenean, garai hartan atera zen
penizilina bezalako gauzak ez zeudela. Eta orduan zeuden gaixo-
tasun batzuk, bada, ez bazen horrelako gauzen bidez ezin ziren
sendatu. Umeak gaixotzen ziren eta ez zegoen salbatzerik281.

Basaurin 1921. urtean sortu zen U. M. andreak lau seme-alaba izan zituen eta
klinika pribatuetan egon bazen ere, bere esperientzia ez zen osasun publikora
jotzen zuten beste emakume batzuena baino askoz hobea izango. Bere leku-
kotasunean berrogeiko hamarkadan amatasuna definituko zuten ia osagai guz-
tiak agertzen dira: egonarria, bekatua, babesik eza eta gaitzespeneko sentipen
argi eta okerra.
E.: ... bada haurdunaldia nola zihoazen ikusta zesarea egin behar
zidaten baina ez, astoen antzera egin zuten eta gero bizitza osora-
ko gaizki gelditzen zara. Eta hori klinika partikularretan. Oso gaizki
geratu nintzen. Haurdunaldia ongi bazetorren, bada, ederki baina
gaizki baldin bazihoan egundoko triskantza egiten zizuten, eta
ordainduta gainera.
G.: Eta lehenengo edo bigarrenarekin seme-alaba gehiago izatea
pentsatu al zenuen?
E.: Baina izan behar genuen, bekatua zelako bestela, eta izan behar
genuen eta bekatua egiten genuenez bada... Hori nagusien krime-
na da. Jakina, engainatu gaituzte. Nik horrela esaten dut eta dena
irmoki sinesten dut eta gero eta gehiago, baina gauza horietan
engainatu gaituzte. Aizu, emakumea erditzean hil daitekeelako,
batek 6 kiloko pisua izan zuelako eta hori ikusita bada.
G.: Eta gero arazoak izan al zenituen haz zitezen?
E.: Ez, baina betiko gaizki geratu naiz, barrutik hondatuta eta.
G.: Zenbat denbora igarotzen zen umea izaten zenuenetik lanean has-
ten zinen arte?
E.: Atsedena?, Bai zera! Bada dena ongi baldin bazihoan, bada, 8
egun igarota, ebakuntza egin bazizuten ere aurrera egin behar. Nik
jasan behar nuen etxean bakarrik nengoelako. Nik ez dut izan niri
laguntzeko inor, inor ez282.

Berrogeita hamar urteetan zehar herrialdearen egoera ekonomikoa astiro-asti-


ro aldatzen hasi zen. Razionamendu-kartilla desagertzea gertatzen ari zen
aurrerapenaren sintoma da, gerraosteko ekonomiaren azken hondarrak atzean
utzi zituztela. Oinarrizko produktuak merkatuetara iristeak eta elikadura hobe-

153
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 154
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 155

Hirugarren zatia

Memoriaren gerraoste
bukaezina

Hainbat emakume agur falangista egiten ari direla Basaurin. Basauriko Udal Argazki Artxiboa.

tzeak bizi-baldintzei zuzenean eragiten hasi zen. Baina hirurogei eta hirurogei- 283
Gerra Zibilaren inguruko
ta hamar urteetan zehar izango da maila guztiei, baita medikoari ere, eragin oroitzapenari buruz, ikusi
zieten aldaketa nagusiak gertatu zirenean. Hala eta guztiz ere, haurdunaldien honek egin duen lan bikaina,
Aguilar Fernández, P.:
jarraipenari eta erditzeen asistentziari zegokienez, oraindik gabezi handiak Memoria y olvido de la
zeuden. M. L. P. izeneko emakumea 1937. urtean jaio zen eta bi haurdunaldi- Guerra Civil española,
Madril, Alianza, 1999.
tan zehar behin bakarrik aztertu zutela adierazi digu. 284
Honen inguruan ikusi
Ikerketa Monografikoen
E.: Haurdun gelditzen zinen eta hilabete batzuk igarota sendagileak Hirugarren Jardunaldiak, Las
belarri-tutu moduko bat jartzen zizun eta esaten zizun dena ondo mujeres y la Guerra Civil
Española, Madril,
zegoela, joaten baldin bezala, bestela hor konpon, ez orain bezala. Emakumearen Institutua,
1989. Doña, J.: Mujeres en
Hirurogei eta laurogeiko hamarkada iritsi arte ez da egoera horretan egiazko las cárceles franquistas,
Madril, Ed. de la Torre, 1978.
aldaketarik egongo, aldaketa horien barruan, laguntza medikoa hobetzeaz gain, Barrado Gracia, J.: “Mujeres
batez ere amatasunaren beraren ikuskera berritu izana nabarmendu behar dugu. y derrota. La represión de la
mujer en el Teruel de la
Emakumea pixkanaka lan-merkatuan sartzeak eragin erabakigarria izango du posguerra (1939)”. In
emakumeek beraiek bere buruaz duten hautematean. Gizartearen sekularizazio- Tiempos de Silencio.
Frankismoari buruzko
prozesuak eta bere eskubideak aitortzeak egoera honetan ere zuzenean eragin- Ikerlarien IV. Topaketaren
go du. Feminismoak antisorgailuak eta dibortzioa legeztatzerakoan izan zuen Aktak, Valentzia, FEIS,
1999ko azaroaren 17-19an.
eginkizuna ere erabakigarria izan zen. Horren guztiaren ondorioz, sexualtasuna
Romeu Alfaro, F.: Silencio
ez da ugalketaren eta amatasunaren menpe egongo. Gai honi buruzko diskur- Roto. Mujeres contra el
tsoak eta emakumeek bere gorputzaz, bere etorkizunaz eta bere amatasunaz franquismo, Madril, Autor-
Editor, 1994.
duten hautemateak erabateko aldaketa izango dute. Emakumeek amatasuna
aukeratzat hartzen dute eta gizartearen presioa oraindik badago ere, dagoeneko

155
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 156

285
Euskadiko gerraosteari
ez ditu behinola zituen kutsu inkisitorialak.
buruzko analisia egiteko,
ikusi, besteak beste:
González Portilla, M. eta
Garmendia, J. Mª: La
posguerra en el País Vasco,
Donostia, Kriselu, 1988.
Garmendia J. Mª eta
González Portilla, M:.
“Crecimiento económico y
actitudes políticas de la Nolanahi ere, ikerketa honen hainbat ataletan aztertu dugun bezala, amatasunak
burguesía vasca, en la
posguerra”. In Sánchez, I.,
Ortiz, M. eta Ruiz, D.: La
España franquista. Causa
General y actitudes sociales
de la dictadura, Albacete, bestelako presioak izan zituen, ekonomia eta laneko ezegonkortasuna adibi-
Gaztela-Mantxako
Unibertsitatea, 1993.
Sánchez Erauskin, J.: Por
Dios hacia el Imperio.
Nacionalcatolicismo en las
provincias vascongadas del
primer franquismo 1936-
dez, emakumeengan zuzenean eragingo zutenak. Independentzia ekonomikoa
1945, Donostia, R&B Kriselu,
1994. Jiménez de Aberásturi,
J. C.: De la derrota a la
esperanza: Políticas vascas
durante la Segunda Guerra
Mundial (1937-1947), Bilbo, eta lan-merkatuan baldintza duinetan sartzea atzeratu izana oztopo nagusia
HAEE, 1999.
286
U. M. andreari egindako
elkarrizketa.
287
Ibidem.
izan zen. Enpresariek, edo gutxienez elkarrizketatu ditugun emakume gaztee-

nek horrela hartzen zuten, langile baten balizko amatasuna arazotzat jotzen

zuten, horregatik, horren aurrean gizona lehenetsiko zuten emakumeen alde-

an. Horrek guztiak agerian uzten zuen egoerak oraindik gabezi handiak zituen.

156
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 157

Gerra Zibila eta gerraostea memoria kolektiboan momenturik dramatikoenak 288


T. M. andreari egindako
izan ziren Euskal Herriko eta Espainiako historian. Gatazkak eragin zuen gizar- elkarrizketa.
te-haustura eta horretatik etorri ziren berehalako ondorioak, modu batera edo 289
Honen inguruan ikusi
Azcona, J. M., Bilbao, M.,
bestera bizi zuten guztien bizitza betiko markatuko zuen haustura-puntua izan
eta Etxebarría, T.: aip. oh.,
ziren. Pertsona maitatuen heriotza, errepresioa, mendeku pertsonalak, onda- 347-348. or.
sun-bahiturak, miseria, atzerriratzeak... pairatu zituzten gehienentzat eta baita 290
Ibidem, 348-349. or.
zuzenean pairatu gabe horien ondorioz bere bizitzak zapuztuta ikusi zituzten Pertzepzio hau udalaren
aktek beraiek berretsi dute,
haienentzat ere memoriaren toki sakonen eta lazgarrienetako bat dira283. horrela, bonbardaketetan
Gatazkan zeuden tropen kide –kasu oso zehatzetan izan ezik– ez izan arren, zehar portaerazko
gutxieneko arau batzuk
emakumeena gerra osoan kolektibo kaltetuenetako bat izan zen. Baztertuak, finkatzen saiatu ziren aterpe
jazarriak, gaizki tratatuak eta baita bortxatuak ere, porrotaren alderdirik ezku- ezberdinen okupazioa ahalik
eta hobekien antolatzeko
tuena eta isilduena izan ziren. Eta hala eta guztiz ere, neurri handi batean haiek asmoz.
izango ziren familiak, elkartzeko loturak… memoriaren zauriak berriz osatzeko
ardura izan zutenak. Bai haiek nola bere hurbilekoek pairatu zituzten tragediak
ahazteko berariazko saiakerak askotan beraiek zentsuratzen duten memoria284.

Proiektu honetan zehar Basauriko emakumeen bizitza osatu zuten alderdi guz-
tiak sakonean aztertu ditugu. Hala ere, sarreran adierazi dugun bezala, azter-
ketak ez du tokikoa bakarrik kontuan hartzeko asmoa. Ziur aski emakume
hauen historia ez da geografikoki Bartzelonako gerriko industriala bezain urru-
ti dagoen edozein herritako emakumeena baino oso bestelakoa izango esate-
rako. Helburu nagusia bere ibilbideez, bere munduaz, azken batean, bere bizi-
tzaz izan zuten eta oraindik duten pertzepziora iristea zen. Ageri denez Basauri
erreferentzia-puntua da eta testuinguru sozial, ekonomiko, politiko eta kultural
zehatza agertzen du, hori alde batera uztea ezinezkoa delarik bere bizitzek oso
errealitate zehatza izan zutelako ardatz, bere lekukotasunen, bere bizipen per-
tsonalen edukiak, baina, halabeharrez testuinguru hori gainditzen du askoz uni-
bertsalagoa den beste batera eramateko, Estatuko emakume gehienek Gerra
Zibila bukatu zenetik pairatu behar zutenera alegia285.

Gerra bere lekukotasunetan, batzuetan ezkutua den eta horri aurre egitea gai-
tza den lekua bailitzan ageri da, U.M. emakumearen kasuan bezalaxe, berau
1921. urtean jaio zen San Migel auzoko baserri batean. Gerra hastea garai har-
tan 16 urte zituen nerabe batentzat oroitzapen ezabaezina izango da.

E.: Gerra hasi zenean Uporen eguna zela gogoan dut. Eta erromeria
egin ohi zuten. Neba eta biok mezatara gindoazen. Eta arraina sal-
tzen ari zen bat zegoen. Eta merkatuko plazan bat etorri zitzaigun,
Bernarda izenekoa, garrasika, gerra piztu da, zoazte etxera,
Ibarran bonba bat jarri dute eta Nafarroatik erreketeak datoz, eta
etxera iritsi ginen eta apur batera etxe aurrean eskopetak zerama-
tzaten miliziarrak ikusten genituen eta, ondoren, bonbardaketak,
hamaika gauza pairatu behar izan ditugu...286

U. M izenekoak ez zuen zuzenean Gernikako bonbardaketa ikusi, baina 1937.


urteko apirilaren 26an helburuetara hegan zihoazen hegazkinen irudia oso
ondo gogoratzen du.

157
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 158

291
U. M. andreari egindako
E.: Gernikako bonbardaketa gertatu baino lehen ehiza-hegazkinak
elkarrizketa. arrasean jaisten zirela, behiak korrika zeudela gailurreraino aska-
292
V. M. andreari egindako tzen zituztela (...) gogoan dut, 65 hegazkin pasa ziren ehiza-hegaz-
elkarrizketa.
kinak eta bonbaketariak.
G.: Ikusi al zenituen?
E.: Ikusiko ez nituen ba, udareondo baten azpian eserita nengoen eta
esan nuen, hor doaz. Batzuk handik zetozen Junker beltzak ziren
eta italiar batzuk etorri ziren, alemaniarrak eta italiarrak, haiek zila-
rra bezalako distira zuten eta egiten genituen lasterketak. Nik lau
iloben ardura nuen eta bizkarrean hartzen nituen, beste bat gona-
tik. Nik 15 urte nituen gerra hasi zenean287.

Beste emakume batzuen lekukotasunetan gerra ia ahaztuta dagoen erreferentzia


da, hala ere, bere familien kontakizunen ahozko tradizioaren bidez edo baita urte
haietan ikasitako abestien bidez ere iraun du. T. M. izenekoa 1923. urtea sortu zen
Salamancako herri batean. Dena den, urte gutxitan bere familiarekin batera
Bizkaira joan zen, bertan Gerraren ondorioak nozitu zituen, Eusko Jaurlaritzak
antolatu zuen operazioaren barruan Frantziara eramango zutela. Bere lekukota-
suna arrapaladan dator eta bere haurtzaroan ikasi zituen abesti ugarien letren
artean ageri den memoriaren leku horietako batera eramaten gaitu. 1934. urteko
urriko iraultza edo Gerra Zibila horien guztien erreferentzia-puntuak dira.
Si algún día vas a Asturias, descúbrete, compañero
por la muerte que han tenido estos los valientes mineros.
Estos valientes mineros de la provincia de Oviedo,
que han demostrado a España y no han conocido el miedo,
ay, ay, ay, ay, cuántos obreros murieron
bajo las balas traidoras de esos canallas del tercio.
Qué vergüenza para España que venga una dictadura.
Consentir el proletario que maten a los de Asturias,
qué vergüenza para España dónde meten a los obreros,
los meten en las bodegas de los barcos carboneros.
Dicen en el extranjero que en España hay mucha higiene.
Que visiten las bodegas del Barco Arazar Azurmendi288.

(Egunen batean Asturiasera joaten bazara, buru hutsik gelditu, adiskidea


meatzari ausart hauek izan duten heriotzagatik.
Oviedoko probintziako meatzari ausart hauek,
Espainiari erakutsi diotenak eta beldur izan ez direnak,
ai,ai, ai, ai zenbat meatzari hil zituzten
Tertzioko maltzur horien bala traidoreen azpian.
Bai lotsa Espainiarentzat diktadura bat etor dadila.

158
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 159

Langileriak Asturiaskoak hil ditzaten uztea ere, 293


Gerra Zibilari buruz
bai lotsa Espainiarentzat, bertan langileak sartzen dituztela, Euskadin, ikusi Talón, V.:
Memoria de la Guerra en
ikazkin-itsasontzietako sotoetan sartzen dituztela. Euzkadi de 1936,III. Bol.,
Bartzelona, Plaza y Janés
Atzerrian diote Espainian garbitasun handia dagoela. Editores, 1988, eta González
Portilla, M. eta Garmendia, J.
Arazar Azurmendi Itsasontziaren sotoak bisita ditzatela.) Mª.: aip. oh.
294
Beatriz Zabalak atseginez
Hirien setioa gerraren dramatikoenetako bat eta biktima zibil gehien eragin zue- egiaztatu duen informazioa,
netako bat izan zen. 1937. urteko udaberria igaro eta gero, Basaurik, airetik zein berari bere laguntza
eskertzen diogula.
tropa frankisten artilleria-postuetatik, bonbardaketa bizia jasan zuen. Hegazkinen 295
Honen inguruan ikusi
erasoek, haien aurrean biztanleak ahulen zeudela ematen zuelako, agintariak Azcona, J. M., Bilbao, M.,
herriko biztanleak ahal zen neurrian babesteko asmoz ahalegin ikaragarriak egi- eta Etxebarría, T.: aip. oh.,
353-354. or.
tera eraman zituen. Aterperik handiena Urbi aldean eraiki zutena izan zen, bertan 296
U. M. andreari egindako
1.500 pertsonentzako tokia zegoen. Beste batzuk Artuduagan, Urbiko zubian, elkarrizketa.
Bilbo-Urduña trenbidearen geltokian eta Santanderretik Bilborako bidean, 297
V. M. andreari egindako
Azbarren industriako adarrean eraiki zituzten289. Bide-Arte kalean, Basconia enpre- elkarrizketa.

saren lurretan aterpeak egin zituzten eta San Migel Elizaren Dorrea ere harea-
zakuen bidez sendotu zuten. Ariz, Pozokoetxe eta Echerrek biztanleek aterpe har
zezaten bestelako lekuak ere izango zituzten.

Bonbardaketek eta baita aireko borrokek ere basauriar zaharrenen memoria


kolektiboan lekua hartu dute eta herriko biztanleentzat atalik lazgarrienetakoa
izan zela agerikoa da290.
E.: Trenbideen azpian zegoen aterpera joaten ginen. Begira, azkenean
bazkariak ere bertan egiten genituen. Garbantzuak arrozarekin.
Zekalea zuen hura. (...)Begira, gau batean hamaikak edo izango
ziren eta esan nuen, badatoz, eta bost minutu igaro ostean gainean
genituen eta a zer bonbak. Astoa zamatuta, etxera iritsi ginen eta
Etxebarrin bonbak botatzen hasi ziren, ez dakit zenbat bota zituz-
ten. Dinamita izenekoan, ikaragarria, baina ez zuten inoiz Dinamita
jotzen eta beste batean josturara zihoazen eta esan nien, hor daude
eta baserriaren azpian sartu ginen. Rojo anaien ehiza-hegazkin bat
zegoen, Portugaletekoak zirela uste dut, eta hegazkina erori zen.
Pilotu bat paper-fabrikan erori zen, oso gazte ederra, ez, hilerrian
erori zen. Batzuek, oso gaizki iruditu zitzaidana, hatz bat kendu zio-
ten eta aterpera erakustera ekarri ziguten. Begira zer astakeriak, eta
gero beste bat Eroski dagoen alde horretan erori zen. Jendea gorpu
kiskaliak ikustera joan zen eta orduan ehiza-hegazkin batzuk tiro
egiten hasi ziren eta zaurituak eta guzti egon zen291.

V. M. izenekoa Arizen jaio zen 1929. urtean. Bonbardaketen oroitzapena bere


bizitzaren atalik dramatikoenetako bat izan zen. Bere ama seme-alabak babes-
tu nahian zebilelako irudia bere lekukotasunean agertzen da.
E.: Eta gero, Gerraren okerrena da, atzo edo herenegun gertatu izan
balitz bezala gogoan dudala. Bonbak gainean..., eta aterpera joa-
ten ginela, negar batean..., gogoan dut gure amak esaten zigula

159
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 160

298
M. L. andreari egindako
“zoazte zuek alabok, zoazte zuek..., hurbildu seme-alabarik ez
elkarrizketa. duenarengana, lagundu ahal zaituztela…, ez hurbildu asko ditue-
299
V. L. andreari egindako narengana ez dizuelako kasurik egingo”, edo “hurbildu asko ez
elkarrizketa.
dituen pertsonarengana, ea laguntzen zaituen, ni segituan noa,
300
Honen inguruan ikusi
Azcona, J. M., Bilbao, M.,
segituan noa...” Bonba bat bota zuten, bada, gure etxeko atzeko
eta Etxebarría, T.: aip. oh., aldean edo, ni “Pozokoetxen” bizi nintzen, “Azkue”ko etxeetan, eta
355-366. or. hori “Vía de Santander” delakoan gertatu zen. Metraila gatzont-
zian..., koltxoian... sartu zen eta gero “ama, zu non zeunden?” gal-
detu genion, “ni, ohearen azpian”, ez zuelako astirik izan..., bada,
bazkaria prestatzen ariko zen eta kendu nahi izango zuen edo...
Lehenik alarmak jotzen zuen, gero bigarrenak, “arriskua” esan nahi
zuenak, bada, alarmak jotzen zuenean amak azkar batean “totxo-
etara” bidaltzen gintuen, horien “Pija” delakoan zeuden, burdinaz-
ko “totxoak” ziren zera baten gainean ezarrita..., eta aterpera joa-
ten ginen. Eta agintzen ziguten “zu aterpean geldi, ni iritsi artean”,
egun hartan ezin izan zuen..., eta etxean gelditu zen, eta bonbak...,
bat hemen eta bestea “transbordo” delakoan, etxea horrela bada-
go..., bada, bat hemen eta bestea hor, horrela geratu ziren292.

Erbesteratzeak eta lekualdaketak zirela-eta tokiko agintariek arazo larri izan


zuten gerraren lehendabiziko hilabeteetan, berau areagotuko zen tropa matxi-
natuak hurbiltzen ziren heinean. 1936. urteko irailetik aurrera, ondoko Gi-
puzkoatik zetozen lehendabiziko errefuxiatuak iristen hasi ziren. Errepublikako
Gizarte Laguntzak behartsuenei, baita herriko biztanle batzuei ere, laguntza eta
elikagaiak eskaintzeko ardura izango du. Jarduera horretan osasun publikoak
ere lagunduko du, Divina Providencia izeneko ikastetxetik gertu zegoen txalet
batean botikina eta ospitalea jarri zituztela, horiek José Garay Isasi eta José
Luís Goyarrola izeneko sendagileek zituzten. Bilbo eta inguruko herriak defen-
datzeko boluntario asko aritu ziren Burdinazko Gerrikoaren defentsak sendot-
zeko ardura izan zutenak293. Basauriko berrehun biztanle baino gehiagok dei
horri erantzun zioten. Egoera etsiak herriko alkatea zen Francisco Perea jau-
nak 1937. urteko ekainaren 6an bere buruaz beste egitera ere eraman zuen294.
Herritar batzuk Basconia enpresan babesa hartzen saiatu ziren, baina alferrik.
Dena dela eta ahaleginak ahalegin, tropak ekainaren 14 eta 15 bitartean
herrian sartu ziren295. U. M izenekoak armada nola sartu zen eta herritarren
artean eragin zuen sentipena oso ondo gogoratzen du.
E.: ... hemen ibaiko aterpean ezkutatu ginen, eta han errekete guztiak
sartu ziren, soldadurik ez, denak erreketeak ziren. Gose ginen eta
zorriak genituen, han paper-fabrikan. Kafea zuen pertz bat ur egin
zuten eta oso ondo sartu zitzaigun.
G.: Jendeak nola hartu zituen?
E.: Bada batzuek ondo. Gogoan dut batzuek besarkatu zituztela eta
beste batzuek, aldiz, bereak eta bi esan zituzten. Nik tartean.
Astakeriak egin zituzten. Min handia eman zuten, oso handia, etxe-
ak arpilatu zituzten, oso gaizki egina. Hemen geratu zen jendea eta

160
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 161

auzokoen artean, auzoko batek beste bati agian296. 301


V. M. andreari egindako
elkarrizketa.
Arpilatzeak porrotaren atal lazgarria ere izan zen. Herritar zibilak, eta emaku- 302
U. M. andreari egindako
meak bereziki, beldurrak airean zeuden, azken horiek Gerrako harrapakin gisa elkarrizketa. Datua beste
pertsona batzuek ere berretsi
hartzen zituztelako, V.M. izenekoak gogorarazi duen bezalaxe. dute, Alderdi Sozialistaren
kidea den Gonzalo Pérezek
E.: Asko..., gure lehengusuek... Esaten zuten, ni oroitzen naiz, hau esaterako bere ama, hura
oraindik gure amamari kontatzen aditu diot..., nazionalak jadanik ere PSOEko kidea,
aipatutako gazte horrekin
sartu behar zirela esaten zutela, eta P. izeneko nire izekok, gaztea batera Derion nola fusilatu
zen, ezkongabe edo zen, baina orduan badakizu..., 30 urterekin nes- zuten kontatu digu. Beatriz
Zabalak ere gertaera honen
kazahar zinen, gure izekok 25 edo 26 izango zituen. Mairuek, inguruko datu adierazgarriak
Francorekin aurretik zetozenek, ezkongabeak, emakumeak... bor- eskaini dizkigu.
txatzen zituztela esaten zuten, orduan gure aitona eta, P. izekoa mai- 303
María Lourdes González
Eguiguren izeneko bere
ruengandik salbatze aldera Frantziara joan ziren, han zuten..., gure alabari egindako
aitonak lehengusu bat, senide bat zuen, eta hark bere etxean hartu elkarrizketan, urte horietan
alderdi edo sindikaturen
zituen, denbora askoz izan zituen..., C. izeneko izekoa hiru seme-
bateko kide izan zenik ukatu
alabekin, Paquita izekoa, aiton-amonak... nire amama eta aitona...297 digu. Bere hitzez adierazi
digun bezala, bere amak
beharra izan zuten pertsona
Beste herritar batzuk lehendabiziko momentutik inguruko mendietan babestu guztiei lagundu zien inolako
ziren egoera argitu artean.Errepresioaren aurreko beldurrak familia askori era- bereizketarik egin gabe,
gin zien. “hala ezkerreko familiei nola
eskuineko familiei arreta
eman zien”.
E.: Arboledara senide batekin joan ginen eta nazionalak sartu ziren
arte leize baten barruan egon ginen, ur asko, behiak eta hori guz-
tia genuela..., ez zen ezer entzuten, denok isil-isilik, oiloak eta
denok... Eta gero, M., P. izenekoaren ama, baserriko ama zena, ea
zer gertatzen zen ikustera atera zen “aizu bada ez dakit zer...”.
Gure aitak esaten zuen..., gure aita ez da inoiz izan..., aitonak, adi-
bidez, esaten zuen “ni ez naiz inorena..., baina eskuindarrek ez
dute inoiz ezer egingo behartsuaren alde, eskuindarra atzerakoia
da, eta kontserbadoreak kontserbatu nahi du, aurrerakoia zein da,
bada, ezkertiarra”, gure aitona ez zen inorena, baina esaten zuen
behartsuak ginenez ezkertiarrak izan behar ginela, aurrera egin
nahi genuelako, batu, aberatsak gutxiago izan dezala eta behart-
suak gehiago, eta zera batera iristea... Baina gure aitak amari esa-
ten zion “ez, ez, Victoria, gu ez goaz, begira, ni ez naiz sartu..., nik
ez naiz inoiz politikan sartu, ni politikan ez naiz ez batekoa ezta
bestekoa ere izan”298.

Tropa frankistek hartu berri dituzten eskualdeetan arpilatzeak gertatuko dira.


Mendekuak familia asko ukitu zituen, Errepublikako garaian gehien nabarmen-
du zirenetan ez ezik, kontu pertsonalak zirela eta beste askok ere zorigaitzak
pairatu behar izan zituzten.

E.: Eta zegoena..., nik askotan entzun diet, arpilatzea zen..., geratu
zirenek etxeak arpilatu zituzten..., zuk margo eder hau zenuen
baina eramango dut..., Erregimenaren aldekoak ziren, nahi zutena
egin zezaketen... Gero lotsa handiz itzuli behar izan dute. Etxe

161
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 162

304
Honen inguruan ikusi
askotan joan behar izan dira..., zuk zenekielako altzariak ez dakit
Basauriko Udal Artxiboa “halakoarenean” zeudela, eta nire margo hura..., eta bestea, eta
Gertaerak/Gerra, z/g, honek nire izarak, halakoaren etxean daude299.
aipatua, Azcona, J. M.,
Bilbao, M., eta Etxebarría, T.:
aip. oh., 372. or. Herri hartu eta egun gutxi batzuetara, udaletxean lehen Udal Batzordearen
305
H. L. andreari egindako kideak bildu ziren, herriko Komandante Militarrak berau egiaztatu zuen eta
elkarrizketa.
horrek udal gobernuaren lehen taldea izendatu zuen. 1937. urteko udan zehar
eginkizuna erregimen berria Basaurin ezar zedin erraztea eta errepresioa anto-
latzea izan zen. Horretarako, lehenik eta behin Errepublika eta Autonomiako
legalitatea gogorarazten zuten ikur guztiak kendu eta debekatu zituzten, hala
nola Ikurrina, hiru koloreko bandera eta “Gernika´ko Arbola”, eta erregimen
frankistaren berezko ikurrak ezarri zituzten: agur faxista, Jesusen Bihotza lau-
datzea edo kaleko izenak errealitate berriarekin bat zetozen bestelako batzuen
ordez aldatzea300. Errepresioari dagokionez, berau zabaldu zuten eta bi maila-
tan antolatu zuten. Lehenik, Errepublikaren defentsan lagundu izanaren sus-
magarritzat hartzen zuten guztiei jazarri zieten eta bigarrenik langile publikoei
irekitako espedienteen bidez. Hala ere, lehendik ere adierazi dugunez, susmo-
ak salaketa jaso edo besterik gabe zerbait leporatzen zieten haien gainean eror
zitezkeen. Azcona, Bilbao eta Etxebarriak egindako lanean fusilatutako eta
espetxeratutako herritarrak eta espedientea irekitako funtzionarioak zehatz-
mehatz berrikusi zituzten. Emakumeen lekukotasunean herritar zibilen parte
handi batek, oraindik ere Gerrak eta bere ondorio izugarriek traumatizatuta
dagoenak, prozesu horiek guztiak hartu zituzten dramatismoa ageri da.

E.: Guk bagenuen auzo bat..., Pedro, gizajoa..., hau dagoeneko


jasoko zenuen eta jende gehiagok esango dizu. Pedro gizajoa
oso pertsona ederra zen, munduko gizonik onena zen, baina
C.N.T.ko kide bihurtu zen eta joan zen. Baina berak emakumea
eta seme-alabak hemen zituen, hemen bizi ziren..., ni “9”an,
lehen solairuko ezkerrean eta haiek eskuinekoan, oso-oso fami-
lia ona. Eta hura etorri zen ikustera ea oraindik..., Emakumea eta
seme-alabak Frantziara joan ziren, baina hura etorri zen, bere
etxeko atea jo zuen eta haren etxea, bere altzariak eta arropa
zeudela, beste batzuek hartuta zegoen, haiek erregimenaren
aldekoak ziren eta ez zuten joan nahi. Eta gizajoak negar egiten
zuen, gure amaren aurrean negar egiten zuen “zer egin behar
dut, ez dut ezta..., nire emaztea non egongo da...”, “Frantzian”,
“Udaletxera deklaratzera joan nadin agindu didate, ai, V.!”, bera-
ri eta beste auzo bati esaten zien “ai V., badakit zer egin behar
didaten!, ai V., badakit zer egin behar didaten!”, eta pena handiz
alde egin zuen, erdi negarrez, gizon handia zen, oso handia...,
erdi negarrez, eta lubakira iritsi zenean bere burua bota zuen.
Hori nonbait egon behar da jasota, dena C.N.T.koak ez salatze-
agatik, atera behar ziotelako...301

Kasu dramatikoenetako batek herriko neska gazte bati eragin zion, berau tropa
frankisten okupazioaren aurreneko asteetan fusilatu zuten. U. M. izeneko ema-

162
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 163

kumeak gertakizun hori, herriko biztanle askoren kontzientzian markatuta zena, 306
A. D. andreari egindako
gogora ekarri du. elkarrizketa.
307
L. M. andreari egindako
E.: Derion hil zuten oso neska jatorra egon zen. Esaten dutenaren ara- elkarrizketa.
bera, sendagile batekin zegoelako eta sendagilea Alderdi
Komunistaren batekoa zelako edo antzeko zerbait eta Deriora era-
man zuten eta bera izkina guztietan korrika ibili zen, ez hiltzeko ez
hiltzeko, eta soldaduek pena zuten baina, azken batean, agindua
zuten eta hil egin behar izan zuten. Baina oso neska jatorra zen.
Jende asko hil zuten, Larrinagan edo Carmelon jende asko gauaz
ateratzen zuten eta hil egiten zituzten302.

Espedienteak irekitzeari dagokionez, udal langile askok pairatu zituzten hain-


bat ofizio eta ogibidetan, udaltzain, musikari, albaitari, zaindari, idazkari, gidari
eta langileetatik hasi eta sendagileengana. Emakumeek ere zentzu horretan
zigorrak eta ikerketak pairatu behar izan zituzten. Udal artxiboaren agirietan
jasota dagoen bezala, lehen fase batean honako hauei espedientea ireki zie-
ten: Felicidad Ibarrondo andreari, udal maistra zenari, soldatarik gabe utzi
zuten ustez ideia nazionalistekiko atxikimendua zuelako eta Maisu eta maistren
sindikatuko kide zelako, Gregoria Beraza andreari, garbiketaz arduratzen zena-
ri, lanetik bota zuten “Mugimendu Nazionalaren Aurkakoa” izateagatik eta
Manuela Eguiguren andreari, emagina zenari, azken honek eskuratutako esku-
bide guztiak galdu zituen ustez ezkertiarra zelako303.

Dena dela, ikerketek herriko auzoko askorengan eragina izan zuten.


Dokumentazio ofiziala berrikusiz gero 200 emakume baino gehiago ikertu zituz-
tela agerian geratzen da. Testuaren amaieran gaineratu dugun eranskinean
horietako gehienak, edo zehatzago izateko, haien espedienteak kontserbatu
dituztenak, izan ere kopurua handiagoa izan zitekeen, jasota dauden zerrenda
eman dugu. Zerrenda honetan akusazioak edo ikerketa egitea eraman zituzten
arrazoiak eta horren emaitza ageri dira. Gehienak erakunde edo ideologien
kide izan edo horien aldekoa izateari buruzkoak dira (ezkertiarrak, separatistak,
PSOE, PCE, UGT, EAJ-PNV alderdien kideak, Emakume Abertzaleen Batza,
Mujer Moderna… eta abarren kideak). Errepublikako garaian azken bi talde
hauek (EAB eta MM) gure herrian garrantzi handia izan zutela kontuan hartu
behar dugu. Errepresioaren lehendabiziko hilabeteetan egin zituzten ikerketek
eman zituzten datuek beraiek “Emakumeak” –herritarrek horrela ezagutzen
zituzten– guztira 250 bat izan zirela eta Mujer Moderna erakundean, berriz, 85
kide egon zirela baieztatzen dute304.

Errepresioa ez da txikiagoa izango Estatuko beste leku batzuetan. Egitasmo


honetan elkarrizketatu ditugun emakume batzuek, Gaztela edo Extremadurako
hainbat herritan jaiotakoek, adierazten duten bezala, disidenteen aurkako
jazarpena sistematikoa eta basatia izan zen, senideei ere eragin ziela militan-
tziak eta sinpatiak alde batera utzita. L. H. izenekoa Burgosko herri batean
1936. urtean jaio zen. Bere aitonari, ideia komunistak zituenari, jazarri zioten
eta mendira ihes egin behar zuen, bertan hainbat urtetan egon zela. Horren

163
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 164

308
E. S. andreari egindako
ondorioz, errepresioak, azkenean, familiaren beste kide batzuei ere eragin
elkarrizketa. zien. Bere osaba hil zuten eta bere aita zazpi urtez espetxean sartu zuten. Bere
309
Ibidem. ama, horrek sakonean eragin zuena, azkenean hilko da.
310
V. O. andreari egindako
elkarrizketa. E.: Gure aitonak ihes egin ahal izan zuen, osaba bat, ordea, berari
gure aitak esan ziona “goazen gau honetan, bestela gure bila eto-
rriko dira”, baina ezkonduta zegoenez eta bi seme-alaba zituenez
ez zen joan eta gau hartan bertan hil zuten. Gure aita atxilotu zuten
eta zazpi urtez preso egon zen. Bekaitzagatik bakarrik, badakizu,
ez zuen inolako salaketarik. Ez zuen ezer, bekaitzak baino ez.
Esaten dizudanez, haiek herrian ondo bizi ziren eta etxea egina
zuten eta negozioa ere jarrita zuten eta bekaitzak zirela-eta eta
zazpi urtez egon zen. Lehendabizi Lerman. Hura ez zelako nire
herrian bakarrik gertatu, guztietan baizik, hartu eta Lermara era-
maten zituzten eta batzuetan mendira ateratzen zituzten eta
Quintanilla de la Mata igarota, bertan fusilatu eta denak hobira
botatzen zituzten305.

L. D. emakumea 1926. urtean jaio zen Zamorako herri batean. Bere familiak
militantzia zehatzik ez bazuen ere, eta, gainera, haren neba matxinatuekin
batera borrokatu bazen ere, ikara handiz bizi izan zuen bere eskualdeko erre-
publikazaleek pairatu zuten jazarpena. Salaketa eta mendeku pertsonalen
aurreko beldurra herri guztietan agerian egongo da.
E.: Kontua zen falangista asko joaten zirela, eta orduan falangisten
kamioi haietako bat ikusi orduko dardarka hasten ginen.
G.: Falangistei beldur al zenieten?
E.: Bueno, baina Jainkoari eskerrak gurearen inguruko herri guztietan,
bada, nik ez dakit zergatik zen... gizonak etxetik ateratzen zituzten eta
agian kilometro batera, bada,...(...) Gertatu zena izan zen gure aitak,
gure aitak ez zekiela politikaz ezta gauza haietaz ere. Gauza zen
lagun ezkertiar bat zuela, eta jakina, orduan ezkertiarren alde bozka-
razi zuen. Horixe izan zen egin zuen guztia, berari berdin zitzaion ba-
tzuei eman edo besteei. Ezkerra edo eskuina, baina adiskide harekin
zuen laguntasuna zela-eta, bada,... bozkatu zuen. Baina hark asko
sufriarazi gintuen, gero sastakaiak sartzen zizkietelako306.

Gerraren ondorioek eta gerraosteak modu batera edo bestera ia gizarte osoan
eragina izan zuten. Agintari berriek armada frankista herria sartu aurreko aste-
etan Santanderrerantz ebakuatu zituzten Basauriko herritarrak ere berdin iker-
tu zituzten, kontsultatu dugun agiri ofizialetan jasota dagoen bezala. Neurri
handi batean, lekuz aldatu zituztenak emakumeak eta umeak izan ziren,
Gerraren ondorioetatik eta ondoko errepresiotik babesten saiatu zirenak.
Haietako askorentzat Santander edo ondoren Asturias horri guztiari ihes egite-
ko azken ahalegin etsia izan zen. L. M. emakumea Basaurin 1925. urtean sortu
zen eta Santanderrerantz ebakuatu zituzten pertsonetako bat izan zen, berta-
tik Frantziara joateko ontzia ondoren hartu zuela.

164
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 165

E.: Santanderrerantz atera ginen... Limpiasen utzi gintuzten eta 311


Ibidem.
Limpiasen izeko bati laguntza... laguntza eman nion, nik hamaika 312
T. M. andreari egindako
urte nituen... baina militar batzuentzat janaria prestatzen zuen elkarrizketa.
andre bat zegoen, (...) eta orduan janaria ematen zigun. Gero... eta
gero handik Santanderrera joan ginen, Santanderren itsasontzia
hartu genuen... “Danak batian” izena zuen, uste dut gutxi gorabe-
hera zela “Danak batean”, eta bueno, bada, Bordelera eraman gin-
tuzten. Injekzioa... txertoa jarri ziguten, eta ondoren barrakoi ba-
tzuetan egon ginen307.

Bonbardaketen mehatxuak eta biztanle zibilek bizi zituzten bizi-baldintza ziztri-


nek babesgabeenak, neska eta mutilak, ebakuatzeko kanpaina zabala antola-
tzera eraman zituen. Familien banaketak, SESBra ebakuatuen kasuan 1956.
urtera arte luzatu zenak –eta beste batzuetan 90. hamarkadara arte– beren
bizitza betiko markatu zuen, bai alde egin zutenentzat nola Euskal Herrian
geratu zirenentzat. E. S. emakumea Sestaon sortu zen 1937. urtean. Gatazkak
bere familiari zuzenean eragin zion. Bere aita, sozialista zena, bere jaio baino
hilabete batzuk lehenago hil zen Mieresko frontean, horrela, bere emaztea
haurdun eta oso gazteak ziren hiru seme-alaba zituela geratu zen.
E.: ...gure familiarentzat ikaragarria izan zen..., nire ama hiru seme-
alaba zituela eta ni bidean nengoela gelditu zen, ikaragarria. Garai
hartan, gure ama ezkongabe zegoen neba batekin, 3 seme-alabe-
kin eta aitonarekin bizi zen. Orduan gure ama, bada osabarekin bizi
zen eta... baina, gero, osaba ezkondu zen eta ama zerbitzatzen
jarri zen. Eta niri, ni..., nire neba-ahizpak..., ni 1937. urtean jaio
nintzen, apirilean, baina nire neba-ahizpak uztailean Errusiara
abiatu ziren, hiru neba-ahizpa, 3 neba-ahizpak308.

Hortik aurrera, bere aitaren militantziak eta bere neba-ahizpen ebakuazioak E.S.
izeneko emakumearen bizitza baldintzatu zuten, horrek urteetan pairatu behar
zituen ondorioak izan zituela. Bere amak etxe batean lan egin behar izan zuen aña
gisa eta hura bere izeba-osabekin bizi zen. Hala eskolan nola lanean bere fami-
liaren aurrekariak zirela-eta isekak eta zigorrak nozitu behar izan zituen.
E.: Gertatzen zena zen nagusi hura zera... zela, niri amorru handia
zidan zeren eta bueno..., gero proposizio lizun asko egin zizkidan
arren, hori ere esan baitezaket..., amorru handia zidan nire neba-
ahizpak Errusian zeudelako, eta “komunista” esaten zidan.
Arduradunak nire neba-ahizpak “gorriak” zirela..., komunistak zire-
la esaten zion, eta nik ere ideia komunistak izango nituela..., eta
bai, hainbat gauzatan eragina izan zuen..., noizbait nagusiak deitu
ohi zidan...309

V. O. izeneko emakumea Gixonen jaio zen 1930. urtean. Bere aitaren militan-
tzia zela-eta, herri horretako zinegotzi komunista zena, ondoren fusilatu zute-
na, SESBra ebakuatu zuten, horrek bere bizitza betiko markatuko zuela.
Agurraren dramatismoa ume haietako askorentzat trauma izugarria izan zen,

165
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 166

313
S. E. andreari egindako
orain gogorazten dutena.
elkarrizketa.
E.: Ene... ere ama... zer gogoratuko dut nik!, hain umea nintzen...
Denok sotoetan metatuta. Umea negarrez... denak... begira, aho-
tsa ere estutzen zait. Hatz bat eri zuen mutil bat dut gogoan batez
ere, eta bidai osoan negar batean joan zen... ai ene atzamarra!, ai
ene atzamarra!...bai, bai... itsasontzi errusiarrera iritsi ginen arte,
bertan ume guztiei behar bezalako arreta eman zieten... ume ugari
traumatizatuta zihoazen310.

Sobietar Batasunean jaso zuten harrera beroak egonaldia askoz erosoagoa


izan zedin lagundu zuen. Dena dela, Munduko Bigarren Gerra hastean trauma
berri batean bete-betean sartu ziren, tropa alemaniarren presioaren aurrean
ihes egin behar izan zutela.
E.: Bai, hori berrogeita batean gertatu zen, nik orduan hamaika urte
nituen; ahizpa gazteak, zazpi; besteak, hamahiru, eta ahizpa nagu-
siak, hamazazpi urte. Bai, umeen kolonia guztiak ebakuatu zituz-
ten, guztiak gehien bat hiriburuko, Moskuko, inguruetan kokatuta
zeuden, orduan, gerra piztu zenean koloniak, oso urrutira, oso
urrutira... ebakuatu zituzten, Uraletatik haratago... Uralak igarota
Siberiarantz, Sarratoserantz (?), Bufarantz (?), Novociviskyrantz
(?)... Uraletatik haratagoko hiriak, ia. Trenetan, itsasontzietan...
lekuz aldatzen gintuzten, noizean behin itsasontziak gelditu behar
ziren sirenek jotzen zutelako, Volga bonbardatzen zuten, denok
itsasontzitik ateratzen ginen basoetara... Hori Estalingraden,
Estalingradeko bataila... handik gertu ere bageunden...
G.: Estalingradetik gertu al zeunden...?
E.: Uraletarantz eraman gintuzten, alemaniarrak hurbildu ahala gu
Siberiarantz urrutiratzen gintuzten... Bonbardaketek har ez gintza-
ten, bizia salbatzeko... bertan asko hil zirelako, Estalingraden(...)
baina umeak ebakuatzeaz arduratu ziren eta denak arriskutik atera
gintuzten. Ondoren, gerrako urteetan asko hil ziren... elikadura fal-
tagatik, eritasunak zirela-eta, beharra zela-eta... ume asko gaixotu
ziren, beste batzuk hil ziren, beste batzuk itzuli ginen,... Nik adibi-
dez ahizpa nagusia Taskentera, Taskentera... bere adineko, hama-
sei, hemezortzi urteko ume askorekin batera eraman zutela gogo-
an dut... ez zekiten ezer egiten... bertan lan egitera armagintzako
lantegietan... miseri hartzera, tuberkulosia hartzera... eta horrela
etengabe, ezta? Urte txarrak, bai, urte txarrak pasatu genituen311.

Espainian Gerra Zibila bukatuta, ebakuatutako neska eta mutilak etxera itzuli
ziren, SESBra bidali zituztenak izan ezik. Haietako gehienen adina laburra izan
arren, etxera itzultzeagatiko poza errealitate politiko berrian izango zuten harre-
rarekin nahasten zen, beraien memorian markatuta geldituko zena. 1923. urte-
an jaio zen T. M. emakumeak mugatik sartu zirenean eta Espainia askatuare-
kin izan zuten aurreneko harremana gogoratzen ditu.

166
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 167

E.: Poza handiz gogoratzen dut, dagoeneko hamabost urte nituelako. 314
Gerraostearen lehendabiziko
(...) Trenez etorri ginen, bai, eta grazia egin zidan etorri ginenean bi hamarkadetan zehar,
taberna batean edo jateko zerbait jarri zigutelako eta abesten nazionalisten barnealdean
izan zuten jarduera oso
ziguten eta eskua honela jarri zigutelako. Ez dut gogoan besoak mugatua izango da:
luzatuta jarri ziguten abestia zein zen. elkartasuneko sarea
mantentzea eta pintada edo
G.: “cara al sol” izenekoa? ikurrinen bidez egindako
propaganda edo sabotajeko
E.: Bai, hori, “el cara al sol” delakoa312. ekintza isolatuak antolatzea
hauen adierazpen nabariena
izan ziren. Bilbon zegoen
Basaurirako itzulera egoera izugarri delikatua izan zen. Agintari berriek ezar- Mola Jeneralaren estatua
tzen zuten beldur eta errepresioari gerraostearen miseria gehitu behar zit- 1946ko azaroaren 28an
leherraraztea Euskal
zaion. Berrogei eta berrogeita hamar urteetako hasieraren goseak, raziona- Erresistentzia deitutakoaren
mendu kartilak edo estraperloak familia gehienei eragin zien. Erregimenaren ekintzarik nagusietako bat
izan zen, berau EAJk
makineria lehendabiziko urteetan izan zituzten lorpenak zirela-eta, eguneroko sustatutako erakundea zen.
errealitate gogorra –datu ekonomikoek islatzen duten berbera– ezkutatu Juan Ajuriaguerra “Aspe”
nahian, harrotzen den bitartean, miseriak eta egoera gainditzeko beharrak Alderdia barnealdean berriz
antolatzeaz eta zuzentzeaz
bultzatuta gizarteak aterpea pribatuaren esparruan bilatuko du. Erregimenari arduratuta zegoena izan zen,
atxikimendu irmoaren adierazpenak, prozesioak, omenaldiak eta eskaintzak 1951eko greban
protagonismo handia izan
eta estatu berriak herritarren parte batean izango zuen babesa alde batera zuela.
utzita, egia esan, agintari berriek bultzatu zuten porrot eta garaipenaren senti- 315
1947ko grebaren jarraipena
menduak haustura sakona eragin zuen gerraosteko gizartean. egiteko eta horren ondorioei
buruz gehiago jakiteko, ikusi
González Portilla, M. eta
Porrotaren estigmak hasiera batetik Basauri Berria markatuko du. Garaileen Garmendia, J. M.: La
artean, Espainia bat handi eta askea, Falange Tradizionalistaren Espainia, posguerra... aip. oh. Lorenzo
Espinosa, J. M.: Rebelión en
garaituen artean Euskadi izena zuen ikaragarrizko amesgaizto gaizto eta la ría. Vizcaya 1947. Obreros,
bihozgabea, alde batetik Prietoren sozialistaren eta bestetik ergelkeria bizkai- empresarios y falangistas,
tarraren emaitza zena. Horrela adierazi zuen Bilboko lehen alkate frankista Bilbo, Deustuko
Unibertsitatea, 1988, eta
izan zen José María Areilzak Coliseo Albia antzokian 1937. urteko uztailaren Jiménez de Aberásturi, J. C.
8an eman zuen diskurtso ospetsuan. Bere hitzek, probintziako hiriburuari eta San Sebastián, K.: La
huelga General del 1º de
zegozkionak, armaz hartutako herri guztietarako ere balio zuten. mayo de 1947, Donostia,
Eusko Ikaskuntza, 1991. Ikusi
Egitasmo honetan elkarrizketatu ditugun emakumeen pertzepzioak gizartean, Espainiako Alderdi
Komunistaren Artxiboa ere
leku publikoetan zein pribatuetan, bizi zuten egoera interpretatzeko balio duten (AHPCE). Euskadi, Sig: Jaq.
hainbat klabetan sakontzen ditu. Argi eta garbi frankismoaren aurkakoa zen 1-2, 3-8 eta hurreng.
ideologia batean hazi zituzten eta zauri familiar sakonak markatutako emaku- 316
Aurreko horiekin batera
Aurrerá, Beltrán y Casado,
meengan ere, azken batean, bizirautearen beharra nagusituko da. E. S. ize- Echevarría, Cementos Aslan,
neko emakumea 1937. urtean sortu zen eta egoera interpretatzea ahalbidetu Eduardo Earle K.L., Earle,
zuten hainbat klabe eskaini dizkigu. Firestone, G.E.E.,
Fundiciones de Bolueta,
Indumetal, Izar, Industrias
E.: Gure aita frontean hil eta nire neba-ahizpak Errusiara joan behar Elsa, Industrias del Cemento,
izan ondoren, bada, gure aitaren (sozialista) familia apur bat biga- Orconera Iron Ore, Ruiz de
rren maila gelditu zen eta gehiago egon nintzen gure amarenaren Velasco, Sociedad General de
Obras y Construcciones,
ondoago, nazionalistak izan direnak (..). Gure osabak beti esaten Somme, Seida, Talleres de
zidan frankistek aita hil zidatela eta ikastetxean ez nuela besoa Deusto, Talleres Elejabarri,
Talleres Ibarreta, Talleres Llar,
jaso behar. (...) Nire esperientzia..., begira, nik esan diezazukedan Talleres Erandio, Talleres de
gauza bakarra da ezen, nire nagusia beste frankista bat izan Zorroza, Tubos Forjados, …
enpresetako langileek ere
zen..., ikaragarria..., eman zidan lehendabiziko irudipena izan ekoizpena geldiarazi zuten.

167
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 168
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 169

Hamarkada ilunetik garapenera.


Emakumeen ikuspegia

Ikuzgailua emakumeentzat egiazko iraultza izan zen XX. mendeko 60 urteetan zehar.

zen..., bere etxera joateko agindu zidan, eta iritsi nintzenean armai- 317
Mateos, A. eta Soto, A.: El
ru baten gainean Francoren bustoa zuen bandera espainiarra ikusi final del franquismo... aip.
nuen, orduan hark asko inpresionatu ninduen, gure etxean beti oh.

gorroto ikaragarria izan geniolako..., Francori, egia esan, guri bizi-


tza hondatu zigun. Zeren eta guri eragin zigun..., familia..., barreia-
tuta geunden, gure ama alde batetik, neba-ahizpak beste alde
batetik, eta ni beste batetik, hau da, familia desegin zigun.
Horregatik guk gure etxean ez dugu inoiz maite izan, ezta?
Orduan, irudipena hori izan nuen, baina bueno..., nik beti esaten
dut frankismoarekin bizitzen ere ohitu ginela. Ohitu ginen..., 40 urte
izan zirelako, eta orduan..., frankismoarekin bizitzen ohitu ginela
uste dut313.

Seguruenik, frankismoarekin bizitzen ohitu ginen dioen azken adierazpen


horrek biztanleen zati handi baten jarrera beste edozerk baino hobeto labur-
biltzen du, batez ere, diktaduraren lehen bi hamarkadetan zehar. Frankista
bezalako erregimen bat ezartzeko eta finkatzeko beharrezkoa den adostasun

169
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 170

Pérez Pérez, J. A.: Los años


318
soziala, beldur eta errepresioari esker lortzeaz gain, oinarri sozial, ekonomiko
del acero... aip. oh. eta politiko baten babesa eta, batez ere, biztanle gehienen gerra eta bere mise-
319
Praktika mota hauek ere oso riak gainditzeko beharra izan zuen. Horrek guztiak oposizioaren taldeen eran-
ohikoak izan ziren XIX.
mendean eta XX.eko
tzuteko ahalmena mugatuko du. Alderdiak eta sindikatuak legez kanpo utzita,
aurreneko hamarkadetan adierazteko organoak eta egoitzak itxita, liderrak fusilatuta, espetxeratuta edo
zehar, honetan egiaztatu erbestera joatera behartuta, frankismoaren aurkako erresistentziak sabotajeko
ahal dugun bezalaxe,
Arbaiza Villalonga, M., ekintza batzuk burutzea eta propaganda zabaltzea baino ez zuen egin314.
“Migraciones laborales y Euskal Herrian Gerra bukatu eta hamar urte igaro arte ez da lehendabiziko pro-
reestructuración de modelos
de vida en Vizcaya (1877- testa handia gertatuko, 1947. urteko greba.
1910)”. In Los movimientos
migratorios en la
construcción de las
sociedades modernas,.
Donostia, Demografiari
Gerra Zibila bukatu zenetik bizi zuten egoera sozioekonomikoaren degradazio-
buruzko Topaketak, UPV-
EHU, 1996, 242-243. or. ak azkenean 1947. urteko maiatzean eztanda egin zuen, orduan klaseko sindi-
320
H. A. Z. andreari egindako katuek Greba Orokorra deitu zuen eta Eusko Jaurlaritza ere horri atxiki zi-
elkarrizketa, 1995eko tzaion315. Garai hartan bezala hain aurkakoak diren egoeretan langileak mobili-
otsailaren 1ean.
zatu izanak, eta agintariek izan zuten erreakzioak gatazkaren garrantzia age-
rian utzi zuten. Ia 400 enpresakoak ziren 20.000 langile baino gehiagok maia-
tzaren lehenean eta hurrengo egunetan lan egiteari utzi zioten. Horien artean
enpresa esanguratsuenetako batzuk zeuden, hala nola Babcock Wilcox, AHV,
Sociedad Española de Construcción Naval, Basconia, Euskalduna, etab.,
horietan gerraosteko errepresio handiak ez zuen lortu militante sindikalisten
talde txikiak erabat deuseztatzea316. Egoera horrek grebak erregimen frankista-
ren aurrean zuen erresistentziaren kontzepzioa elikatu du.

Hala ere, 1947ko greba garai bateko amaieratzat hartu zuten. Berrogeita
hamarreko urteetan zehar Bilbon lan-gatazka berriak gertatuko dira. Horietan
garrantzitsuena 1951. urteko udaberrian gertatu zen. Apirilaren 23ko grebaren
deialdiaren ekimena EAJk izan zuen, eta bestelako indar politiko eta sindikalek,
Ekintza Katolikoaren Langileen Anaitasunetik zetozen batzuek (H.O.A.C.) eta
baita egoera politikoa begi onez ikusten ez zuten hainbat karlista eta falangis-
tak ere babesa eman zioten. Hori guztia langileen mugimenduaren berrantola-
ketan inflexio-puntua izan zen, talde eta sentsibilitate berriak sartu izanak defi-
nituko duena. Hurrengo urteetan bestelako lan-gatazkak gertatuko dira,
Euskaldunako langileek 1953ko abenduan egin zutena edo 1956. urtean ger-
tatu zirenak esatera baterako, azken horiek Bilboko industrialdeko enpresei
eragin zieten. Langileen aurreneko komisioak, geroko Comisiones Obreras
(CCOO) izenekoaren jatorria izan zena, eratzea edo ETA bezalako talde aber-
tzale berriak agertzea euskal gizartearen barruan gertatzen ari zen aldaketa
horren sintoma izan zen.

170
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 171

50 urteen hamarkadaren erdialdean Espainiako ekonomiak agortuta egotearen 321


A. R. H. andreari egindako
sintoma garbiak agertzen zituen. Diktadurak politika autarkikoa hartu izanak elkarrizketa, 1995eko
herrialdea ia bere porrota iragartzen zuen egoera batera eraman zuen. abenduaren 10ean.
322
Espainiako Sindikatu
Gobernuan teknokratak sartzeak politika ekonomikoari zegokionez erregime-
Erakundearen txostenetan,
nak lema-aldaketa sakonaren aldeko apustua egin nahi zuela adierazten Inmigrazio Atalean egiazta
zuen317. Politika ekonomikoan bakarrik. Egonkortzeko Plana aplikatzearen daitekeen bezalaxe. Bizkaiko
Gobernu Zibilaren Artxiboa
ondorioak oso azkar agerian geratu ziren. (BGZA). OSV delakoak
Gobernadore Zibilari
Atzerriko kapitala eta teknologia sartzeak ekoizpen-aparatua berritzea ahalbi- igorritako txostena. 1957.
urteko urtarrila.
detu zuen. Bizkaiko industriak zabalpen-momentu handia izan zuen. 323
Ikusi Pérez-Fuentes, P.: Vivir
Eskualdeko enpresa handiek langile-kopurua egokitu zuten, instalazioak eta, y morir en las minas.
nola ez, ekoizpena ere handitu zituzten. Erregimenak enpresa adierazgarrie- Estrategias familiares y
relaciones de género en la
nak lagundu zituen eta, bereziki, AHV delakoa, garai berrien ikurra izango primera industrialización
zena. vizcaína: 1877-1913, Serie
de Historia contemporánea,
Leioa, UPV-EHU, 1993, 263
Dena dela, Egonkortzeko Planaren eragin guztiak ez ziren hain positiboak izan. eta 272-276. or. García
Epe laburrean jarduera ekonomikoa uzkurdura handia gertatu zen, kontsumo Abad, R.: “Mercado de
trabajo...”,. In aip. oh., 93-
eta inbertsioa nabarmen murriztea, lansariak izoztea eta aparteko orduak desa- 115. or.
gertzea eragin zituen. Hortaz, langile eta bere familiengan egongo ziren ondo- 324
Honen inguruan Bilbo
rio positiboak epe ertainean gertatu ziren, eta erregimenak adierazi zuena Handiko industrialderako
ikusi honek egin duen tesi
baino askoz modu moderatuagoan. bikaina, García Abad, R.:
Emigrar a la ría de Bilbao:
Garapen Ekonomiko eta Sozialeko Planak izenekoak hartzeak ordura arte era- factores de expulsión y
selección del capital humano
man zuten politika berriz planteatu zutela esan nahi zuen. Nolanahi ere, 50eko (1877-1935), berau 2003ko
hamarkadan Espainia astindu zuten desoreka sozioekonomikoak orekatzea ez maiatzean aldeztu zuten eta
UPV-EHUren Historia
zuten lortu; landa hiri oparoen alde hustu zuen etorkinen fluxua handia murriz- garaikidearen Atalaren
teko gauza ere ez ziren izan. Bizkaia, eta zehazkiago Bilbo Handiaren eremua, Demografia Historikoari
buruzko Ikerketa Taldearen
Nerbioi-Ibaizabal ardatzaren inguruan egituratuta zegoena, etorkinek aukeratu barruan egin zuten.
zuten destinoetako bat izan zen. Neurri izugarriko fluxu honen ondorioek pro-
bintziako ia egitura osoari eragin zioten, azkar gainezka egin zuena. Lan-mer-
katua baino ez zen izan langileen etorrera masiboa berebiziko arazorik gabe
bereganatzeko gauza. Hiriek eta gizarte-ehunak egundoko eraldaketa izan
zuten, gutxieneko ordenaz haztea eragotzi zuena. Probintziako herri handiene-
tako batzuk biztanleak bikoiztu eta hirukoiztu zituzten hamarkada bakar bate-
an, Basauriren kasuan gertatu zen bezalaxe318.

Etorkinak alde honetan zehar jartzen joan ziren, kasu batzuetan jatorri berbera
zuten biztanleen poltsa handiak eratu zirela. Haietako gehienentzat hau beza-
lako aldaketa bat izan zen abenturak bere bizitzak betiko aldatu zituen.
Migrazioaren izaera familiarrak hainbat eragile baldintzatu zituen, hala nola
etxebizitza eskura izatea, lanbide-sustapena edo zuzkidura sozialak egiteko
beharra. Izaera horrek berak, halere, hiriarekin aurreneko harremana gizarte-
bitartekarien –aldez aurretik finkatuta zeuden senide edo lagunak– bidez egi-
tea ahalbidetu zuen, bitartekari horiek etorri berriak probintziako gizarte- eta
lan-errealitate berrian sartzeko baliagarriak izan ziren.

Gerraren ondoren egon zen arazo larrienetako bat etxebizitza gutxi egotea izan

171
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 172

325
Honen inguruan ikusi
zen. Alor honetan erregimenak egin zuen politika kaskarra, higiezinen espeku-
Borderías, C.: “Las mujeres, lazioa eta urbanizazioa industriaren interesek baldintzatuta egotea hiriko garapen
autoras de sus trayectorias espainiarraren ezaugarri nagusiak izan ziren. Hirigune anarkikoak, desordena-
personales y familiares: a
través del servicio tuak eta hondatuak, azpiegitura higieniko eta sozialik gabeko auzoak, pilaketa,
doméstico”,. In aip. oh., 107. txabolismoa... Bilbo Handiaren paisaia, berriaren ezaugarriak izango dira,
or.
Basauri bezalako herriak barne.
326
E. S. andreari egindako
elkarrizketa.
Lan-merkatuaren ezaugarriek beraiek etorkinen asentamenduaren moduak eta
izaera ere baldintzatu zituzten. Probintzian betiko finkatu baino lehen, haietako
askok urteetan beren jatorriko herrietako nekazaritzako lana eta eraikuntzako
sektorean izan zituzten aldi baterako lanak uztartu zituzten319. Soldatapekoek,
gehien bat sasoiko langileek (gaztelarrak, Extremadurakoak edo andaluzia-
rrak), edo jabe txikiek, batez ere galiziarrak zirenek, jatorriko herrietan egiten
zuten nekazaritzako lanaren berezitasunek bereziki prozesu hori mugatu zuten.
“...nire koinatua zegoen adibidez, eta obretan eta horrelako lekuetan
lan egiten zuten beste batzuk ere bai. Lanera etortzen ziren eta udan,
dirua irabazi ondoren itzultzen ziren. Garai hartan joan eta etorri ibiltzen
ziren320.”
“...martxoaren amaieran edo, denek alde egiten zuten. (...) batzuk
sasoirako edo bestelako horizonteak bilatzeko, beste batzuk praktikak
egitera...321”

Migrazio-fluxuaren neurriak, erakundeek berau kontrolatzeko zuten ezintasu-


nak eta aldi baterako kontratazioak etorkinak finkatzerakoan ohikoak izaten
diren hiru fenomeno orokor bilaka zitezen eragin zuten: apopilotza, txabolismoa
eta etxebizitza partekatua. Ugazabandrea sarritan inmigrazioan familia-buruak
bakarrik parte hartu zuenean langileek probintziarekin izaten zuten aurreneko
harremana izaten zen. Gerra Zibila bukatu zenetik Bizkaian, etorkinak hartu
zituzten bestelako probintzia espainiar batzuetan bezala, Madril edo Bartzelona
adibidez, pentsio eta ostatu asko ugaritu ziren. Horrela, apopilotza (edo osta-
tuan egotea) barnealdetik iritsi ziren langileen egoerarik ohikoena bihurtu zen,
lanari buruzko atalean islatuta geratu den bezala.

Etorkinek aldi horretan izan zuten egoera larriaren adierazpenik garbienetako


bat txabolismoa izan zen. Hala dokumentazio ofizialak nola bestelako esparru
batzuetatik datorkigunak arazoa oso larria zela egiaztatzen dute. Industrializa-
zioaren hasieratik bertatik etengabe gertatu arren, txabolismoaren fenomenoa
50eko urteetatik aurrera erakundeen aurreikuspenak gainditzen hasi zen eta
garai hartako gizarte-gaitzetako bat bilakatu zen322.

Etorkinen finkatze prekarioa agerian uzten zuen beste fenomeno bat etxebizi-
tza partekatua izan zen. Askotan hiru kide baino gehiagoko lau eta bost fami-
liak etxebizitza bakar bat partekatu behar izan zuten. Egia esan, eta urte asko
igaro baziren ere, iragan mendearen bukaeran etorkinen familiek probintziako
meatze-eskualdeetan bizi zuten egoeraren oso antzekoa izan zen. Eskualdean
dagoeneko finkatuta zegoen familia batek etorri berriei sukaldea eta bainugela

172
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 173

erabiltzeko eskubidea zuten gelak alokatzen zituen323. Horrela, eta egoera oso 327
M. A. andreari egindako
prekarioa zen arren, horren truke apopiloek etxebizitzaren gastuak arintzen elkarrizketa.
zituzten eta jabeek, –gehien bat langileak zirenek– munta handiko diru-sarrera 328
H. L. andreari egindako
elkarrizketa.
osagarriak lortzeko modu ona zuten. Testuan zehar, bereziki lanari buruzko ata-
lean, egiaztatu ahal izan dugun bezala, emakumeak, zalantzarik gabe, prakti-
ka hauen protagonistak izan ziren... Apopilotza edo etxebizitza partekatuak
eskualdean asko orokortu ziren praktikak izan ziren, langile etorkin gehienei eta
baita probintzian jaiotakoei ere eragin zietenak. Egoera horrek langileek, oro
har, denboraldi honetan zehar izan zuten beharraren maila agerian uzten du.

Emakumeek prozesu honetan guztian protagonismo handia izan zuten.


Interpretazio tradizionalen arabera migrazio-prozesuetan bigarren mailako egin-
kizuna izaten duten arren, azkeneko urteotan zenbait ikertzailek egin dituzten
ekarpenek hipotesi horiek neurri handi batean zehazten dituzte. Espainiako bar-
nealdean jatorria zuen herritik zetorren emakumearen irudiak, bere senarrak
hartutako erabakia laguntzen zuenarenak, berau guztiz ez badute gezurtatu,
bada, ñabardura sakonak eta handiak izan ditu324. Ñabardura horiek lehenengo
industrializazioaren aldian egiteaz gain, berrogeita hamar eta hirurogeikoak
bezalako beste garai berriago batzuetan ere egin dituzte. Ildo horretatik egin
dituzten ekarpenik interesgarrienetako batzuk Cristina Borderías irakasleak
egindakoak izan dira. XX. mendean Espainiaren barnealdeko migrazio-fluxue-
tan emakumeek izan zuten protagonismoari buruzko lanek interpretazio konple-
xuagoa egiteko beharra nabarmentzen dute, eta ez egin ohi duten arlo ekono-
mikoari buruzkoa soilik. Emigrazio batzuk miseriari ihes egiteko beharraren
edo lan-merkatu zabalago eta malguagoa bilatzearen ondorioa dira. Hala ere,
historialari honek adierazi duen bezala, baita kasu hauetan ere, emigrazioa ez
zen lanaren bila egindako irteera hutsa. Bere gizarte-ibilbideak aztertuta, emi-
grazioa beraientzat eta bere familientzako mugikortasun sozial edo soziokultu-
raleko estrategia eta autonomia handiagoa bilatzea zela pentsatu behar dugu325.

Egindako elkarrizketetan zehar, migrazioaren fenomenoaren aurrean erantzun


anitza eta heterogeneoa izan zela baieztatzen duten hainbat ibilbide topatu
ditugu. Zeuden modalitate ezberdinen bitartez etxebizitza eskuratzea izan zen
familia asko zonalde edo auzo zehatzetan betiko finkatzera bultzatu zituena.
San Migel auzoko auzoak eraikitzea momentuko beharrei erantzuten saiatu
zen eta, bestalde, talde demografiko handia mobilizatzea bultzatu zuen. Kasu
hauetan ere, lekualdatze hauek lehenengo pertsonan protagonizatu zituzten
emakumeak egon ziren. Sestaon jaiotako E. S. izeneko emakumea, aitarik ez
zuenez, bere hiru neba-ahizpa SESBra ebakuatu zituztenez eta ama familia
dirudun baten etxean aña gisa lan egiten zuenez, 13 urte baino ez zituela lan-
merkatuan sartzera behartuta egon zen. Ondorengo egonkortasun eta indepen-
dentzia ekonomikoak bere eta bere amaren mugikortasuna ahalbidetuko du,
horrela, ama bere lan astunetik erretiratzea lortu zuen. San Migel auzoan etxe-
bizitza bat emateak lekualdatzearen erabakia azkartu zuen.

E.: Ni hemen..., orain dela 45 urte auzo hau inauguratu zutenean. (...)
Ni “Simondrogas” delakoan jaio nintzen, “San Pedroko Zelaian” jaio

173
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 174

329
A. D. andreari egindako
nintzen, baina gero, Gerratik etorri ginenean, etxea kendu zigu-
elkarrizketa. nez..., genuen guztia kendu ziguten, ama ere fusilatu behar zuten
eta guzti... Eta gizon honen bitartez..., etxe hauek egin zituzten, eta
honek “Monte Pío del Trabajador” delakoan lan egiten zuen..., eta
hori, eta pisu hau lortu zigun. Orduan guk ama zerbitzatzetik atera
genuen eta gure ahizpa, gure ama eta hirurok bizitzera etorri ginen,
hona. Nik, niretzat hona etortzea traumatikoa izan zen, esaten
dizut zeren eta..., zere eta hona 19 urte nituela etorri nintzen,
orduan ni..., Sestaon nentorren, Sestaion nire adiskideak nituen...,
nire lagunak nituen, denetarik nuen. Eta hona etortzea..., hau
herrixka bat baino ez zen, hau zera zen..., argirik gabe etorri
ginen..., ez zegoen argirik, kaleak asfaltatu gabe zeuden, ez zego-
en trenik, Basauritik honaino oinez etorri behar ginen. Orduan,
bada, pentsa..., etortzen ginen, goizean lanera joaten ginen326.
Ibilbide txikiko migrazio edo lekualdatzeen barruan, hau da, Bizkaian edo gai-
nerako euskal lurraldeen barruan jaiotako emakumeek egindakoetan, emigra-
tzeko erabakia hartu zutenak, nagusiki, emakumeak izan ziren. Horixe da
Gamizen 1936. urtean jaio zen M.A. emakumearen kasua, berau baserri batez
arduratzen zen familia baten barruan sortu zen. Lehendabiziko lekualdatzea
Bakiora egin zuen, oraindik nerabea zelarik, bertan familia baten etxean egon
zen seme-alabak zaintzeaz arduratzen zela.
E.: ... Orduan, hamabi urte nituela, jadanik etxetik atera nintzen bi urte-
ko umeak zaintzen nituela lan egiteko.
G.: Familia dirudun batekoak?
E.: Ez, Bakion supermerkatua (denda) zuen jendea zen eta hori zen. 14
urte nituela baserritik betiko atera nintzen, ez genuelako jaten. Etxean
hartzen genituen babarrunak eta taloa eta esnea, hori bazegoen eta
asko zela esan daiteke, baina asko ere ez zen, eta gero Bilbon egon
nintzen esnetegi batean dendari, ezkondu nintzen arte327.

Dena dela, familia asko gainerako Espainiatik etorri ziren. Emigratzeko eraba-
kia hartzeko arrazoi nagusiak ekonomikoak izan ziren. L. H. izenekoa Burgosko
herrixka batean jaio zen 1936. urtean, hark berrogeita hamarreko urteetan bere
jaioterrian egon zen egoera eta bera eta bere ingurukoak emigratzera eraman
zituen prozesua deskribatu dizkigu.
E.: Garai hartan, jadanik irteera askorik ez dagoela ikusten genuen.
Nire nebak soldaduska Bilbon, bueno, Basaurin egin zuen eta aldi
hartan gidari ibili zen eta etorri zenean gidabaimena zuen. Kapitain
baten gidari ibili zen eta hemen egon zenez, soldaduska urte eta
erdikoa zen eta, orduan, inguruan lagunak egin zituen eta ez zen
berriro itzuli. Gure aitarekin batera etxabe bat erosi zuen eta denda
bat ere jarri zuen eta horrela etorri ginen. Lehenik bera etorri zen
soldaduska zela-eta eta, ondoren, ni etorri nintzen. Baina, jakina,
hango arazoa zen jenderik gabe geratzen ari zela. Jende askok

174
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 175

kanpora jo zuelako, asko. Gazte asko zeuden baina herriak hutsik 330
V. O. andreari egindako
geratzen joan ziren, udako hilabeteetan izan ezik328. elkarrizketa.
331
V. O. andreari egindako
Beste batzuetan, emazteak bere senarra lagundu edo berari jarraituko dio, elkarrizketa.

horrek nolabaiteko lan-segurtasuna ziurtatzen duen aurreneko harremana egin


ondoren. Adierazi dugun bezala, askotan behin-betiko finkatzea gertatu aurre-
tik, aldi baterako jatorriko herrira itzultzen ziren, bidai horiek neurri handi bate-
an bertako uzten zikloekin bat zetozen. A. D. izeneko emakumea Zamoran jaio
zen 1926. urtean eta Bizkaira eskualdeko enpresa batean aldi baterako kon-
tratatu zuten bere senarra lagunduta, berrogeita hamarreko urteen erdialdean
iritsi zen. Bilbok eta bere eskualdeak eragin zion inpresio positiboak hasieran
zuen plana berriz planteatzera eraman zuen, horrela, etxebizitza bilatzen hasi
zen bertan finkatzeko asmoz, lan zaila zena etxebizitza eskuragarririk ez zego-
en egoera hartan. Bere erabakia eta pertseberantzia funtsezkoak izan ziren
behin-betiko finkatzea lortzeko.

E.: ... inpresioa eragin zidan... Bilbo ikusteak adibidez, bada... zegoe-
na... baina gauza han nuenez... eta nuen... pisua bilatu behar nuen
eta ez nuen aurkitzen... ni ahizpa baten etxean nengoen... Bueno...
kontua da guk uztan bertan, herrian utzi genuela. Eta, jakina, bada
esan genuen “udan etorriko gara” Ni ia, ia itzultzear nengoen, baina
Bizkaia osoko leku guztietan pisu bila jarraitzen nuen. Barakaldon,
Portugaleten, Santurtzin ibili nintzen etsituta eta ez genuen pisurik
topatzen. Begira... tontakeria ezta?, baina... askotan grina ematen
zidan, bekaitza ez, ni ez naizelako inoiz bekaiztia izan, baina ijito-
ak ikusita, Otxarkoagan asko zeudelako, gauza bat ematen zidan,
eta pentsatzen nuen... begira, horiek ere... pisua dute eta... Eta
nik... pentsa, herrira joan behar ginen egunaren bezperan, hona,
Basaurira bi txikiekin pisuren bat bilatzera etorri nintzen, eta azke-
nean, bat aurkitu nuen, sendagile baten kontsultarekin partekatua
zen, baina zerbait bazen eta geratu eta hasi ahal izan genuen329.

Egoera berriak, gutxieneko bizi-premiak estali arren, arazo eta gabezi ugari
agertzen zituen. Hirigintza eta gizarteko era guztietako azpiegituren gabeziak
horietako batzuk mugatu zituen. Delikatuenek auzoko berriak komunitatean
sartzearekin zerikusia izan zuten. San Migel horren adibide garbia da. Etorri
berriek ez zuten beti berotasuna edo onarpena erdietsi gainerako basauriarren
aldetik. Prozesu honen guztiaz zuzeneko protagonista batzuek zuten pertzep-
zioa oso argia da zentzu horretan. E. S. izenekoa Sestaon sortu zen, baina
aurretik ere adierazi dugunez, berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean
Basauriko San Migelera heldu zen.

E.: ... gu hona etorri ginenean..., bada, badakizu honi “Tanger” esaten
ziotela. “Tanger” esaten zioten hona etxe bakoitzekoak..., leku guz-
tietakoak etorri zirelako, leku guztietako “akoplamendu” moduko
bat izan zen... Burgosetik, Salamancatik..., hemen bizi zirenak,
baina oso baldintza kaskarretan bizi ziren..., oso gaizki. Orduan,

175
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 176

332
E. S. andreari egindako
hona bizitzera etorri ginen..., ni etorri nintzen gure amak…, bitarte-
elkarrizketa. korik ez genuen, hau eman ziguten, eta bertan sartu ginen, eta
hemen gelditu gara... Baina jende honek, bada..., herriko jendeak
hasieran arbuio handia erakutsi zigun..., “tangertarrak” esaten zigu-
ten. Haientzat gu ginen... Badakizu ni..., nik gure etxekoagatik esa-
ten dizut... gure osaba esaterako, hemengoak ginenez, gure aiton-
amonak Galdakaokoak ziren, eta hori guztia bada... Hemen arra-
zakeria handia egon da, eta esatea gaizki dago, baina egon zen...,
egon zen, gogoan dut gure osaba, gazteak ginenean..., zuk esaten
zenion “bada mutil bat..., ez dakit zer...”, “eta, zer abizena du?”. Nik
badakit arrazakeria egon dela, gauza hori zegoelako..., hemengo-
ekin..., eta hori ez dugu..., ezin dugu esan, hemengoak izan arren...
Orduan, gu hona etorri ginenean, atzerritarrak ginen, gu ezagutzen
hasi ziren arte, noski..., gero..., aurreko bat, hor aurrean..., hemen-
goa da, eta hemen etxe zahar batean bizi zen. Ni, konturatu ziren
ni ere ez nintzela kanpokoak, hemengoa nintzena..., baina ez...,
hau da, ez nintzela san Migelekoa, baina euskalduna banintzela,
baina gainera alde guztietatik... Orduan niri kasu egiten hasi
ziren..., baina bai egon dela, eta oraindik asko dago..., ““izugarri..!”,
horkoak diren horiek..., “gevo” horiek”,edo “maketo” hauek, aitonak
esaten zuen bezala330.

Baina mesfidantzak eta baita hasierako arbuioak ere ez zeuden jatorri geogra-
fikoan bakarrik oinarrituta, talde edo kolektibo batzuen profil soziopolitikoan ere
baizik. Kaltetuena SESBra ebakuatutakoek osatutakoa izan zen, hau da, Gerra
Zibilean zehar ebakuatu zituzten neska eta mutilak, 1956. urtetik aurrera berriz
ere Espainiara etortzen hasi zirenak. Poliziak egindako kontrolak jasan ondo-
ren, hainbat herri eta auzotan banatu zituzten. Horietako talde handi bat azke-
nean San Migelera iritsiko da. V. O. izeneko emakumea 1937. urtean ebakua-
tu zuten. Berarentzat, beste pertsona askorentzat bezala, egokitzea hasieran
zaila izan zen. Beste bizitza batera, baita lan kontuetan ere, ohituta zegoela,
ezkutuko ekonomiaren barruan makina bat zeregin egin behar izan zituen, lana
bilatzeko zailtasun handiak zeudelako. Bere bizitza soziala, neurri handi bate-
an, ebakuatutakoen taldearen inguruan egongo da.
E.: Bada, denetarik egin behar izan nuen, ez nindutelako eskualdeko
enpresetan kontratatu nahiz eta eskarmentu handia nuen, deneta-
rik egin nuen. Niri, hala eta guztiz ere, ez zitzaidan bertara egitea
gehiegi kostatu, baina egia da hasiera batean bitxiak baginen
bezala begiratzen ziguten, batez ere errusiarrez entzuna zutena
entzunda, ia adarrak eta buztana zituztela ere esaten baitzuten.
Eta, gainera, bizitza eta harremanetan jartzeko moduak oso bes-
telakoak ziren. Kuriositatea zegoen. Edozelan ere, biltzen ginen
eta oraindik ere egiten dugu, eta umetan errusieraz ikasi genituen
abestiak abesten ditugu, eta gauza horiek, haurtzaroa, koloniak...
gogora ekartzen ditugu, eta jende guztiarentzat beti errusiarrak
izango gara331.

176
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 177

Militantzia, kultura politikoa eta sindikala

Emakumea pixkanaka borroka sindikal eta politikoetan sartzen joan zen.

SESBko aberriratuen taldeak berrogeita hamarreko gizarteari, sobieta- 333


Euskal Herriko Bigarren
rraren oso ezberdina zenari, aurre egiteaz gain, pribatuaren eremuan, Frankismoaren hurbilpena egiteko,
bere familienean, sortu ziren egokitzeko arazoei ere aurre egin beharko ikusi, besteak beste, Barroso, A.:
Sacerdotes bajo la atenta mirada...
diete. Hogei urtez banatuta egoteak zauri sakona eragin zuen bai aip. oh. Gurrutxaga, A.: El código
Espainian gelditu zirenen artean nola ebakuatu zituzten umeen artean nacionalista vasco durante el
Franquismo, Bartzelona, Antrophos,
ere, askotan aldentze handia sortu zela, denborak kostata sendatuko 1985. Iriarte, J. V.: El movimiento
zuena. 1937. urtean jaio zen E. S. emakumeak bere neba-ahizpak eza- obrero en Navarra (1967-1977).
Organización y conflictividad. Iruñea,
gutu ere ez zituen egin. 1956. urtean berriro elkartzeak nahasmen eta Nafarroako Gobernua, 1995. Ibarra,
urduritasun pertsonaleko sentipena eragin zion, bere lekukotasunean P.: El movimiento obrero en Vizcaya:
gogora ekarri duena. 1967-1977. Ideología, organización y
conflictividad, Bilbo, Euskal Herriko
Unibertsitatea, 1987. Jaúregui, G.:
E.: bada, Gerrako lehendabiziko umeak etortzen hasi ziren..., Ideología y estrategia política de
eta orduan nire ahizpa etorri zen. Nire ahizpa ezkongabe eto- ETA. Análisis de su evolución entre
1959 y 1968, Madril, Siglo XXI,
rri zen, 28 urte zituela, eta orduan..., gure osabarenean leku- 1981. Morán, G.: Los españoles que
rik ez genuenez..., bada, gure aitaren familiak eraman zuen, dejaron de serlo. Euskadi 1937-
1981, Bartzelona, Planeta, 1982.
gure aitaren familiaren etxean egon zen, eta etorri zen..., Pablo, Santiago de, Mees, L. eta
bada ondo... Baina nik beti esaten dut oraindik ere elkarren Rodríguez Ranz, J. A.: El péndulo
arrotzak garela. Ez dakit nola azaldu..., gaitza..., elkarrekin patriótico. Historia del Partido
Nacionalista Vasco. II: 1936-1979,
bizitzea, ez dakit nola esan... Hura hona etorri zenean, dena- Bartzelona, Crítica, 2001. Pérez, J.
ri berak beti zera ateratzen zion..., bada, amak gehiago maite A.: Los años del acero... aip. oh.
Pérez-Agote, A.: La reproducción del
ninduela esaten zuen..., bada, ez dakit, agian..., eta gauza nacionalismo: el caso vasco, Madril,
bera esango dizut, agian gure ama nirekin harreman handia- Centro de Investigaciones
Sociológicas-Siglo XXI, 1984.
goa izana zuenez, bada, apika beti, berba egiten zuenean...,

177
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 178

334
Ikusi Etxeandía I. eta Prado,
bera niri zuzentzen zitzaidan..., ez dakit nola azaldu..., ez zen gure
A.: “Movimiento obrero en
Euskadi durante el
Franquismo. Hablan los
protagonistas”, Kantabriako amak bere alaba maite ez zuenik, baina bera..., beste alaba hori
Montesclaros Andremariaren
Santutegian 1986. urtean
egindako Malagón-Rovirosa
1. Ikasgelan egileek eman ikusi gabe 20 urte ziren, orduan bada... Eta bai izan zela, egia esan
zuten hitzaldia, Madril,
Movimiento Cultural
Cristiano, 1987.
momentu zailak izan genituen...332

Zailtasun handiak etorkin guztientzat handiak izan ziren. Bere eguneroko bizi-

tza gizarte-baldintza berriei egokitu beharko zaie, gogor lan egin beharko dute

eta aurreztu beharko dute etxebizitza duina erosi ahal izateko eta, askotan,

ordura arte bere bizitzak mugitu ziren klabeak baino oso bestelakoak zituen

mundu batean sar zitezen. Nolanahi ere, gizarteratzeko prozesuan egoera hori

gainditzeko ilusioa eta ahalegina erabakigarriak izango dira. Lanari buruzko

atalean aztertu dugunez, emakumearen eginkizuna erabakigarria izan zen pro-

zesu horretan guztian. Familiaren ekonomiari ordaindutako hamaika jarduera

eginda egin zioten ekarpenak, batetik familia sostengatzen berebiziko laguntza

eman zuen eta, ondoren, kontsumoko eta baita jabetzako ere maila berriak

eskuratzen ere lagundu zuen.

178
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 179

Berrogeiko urteen hamarkadaren bukaeran bizitza sozial eta politikoak, oraindik 335
Testua Bilboko Eskolapioen
ere, erregimen frankistak baimentzen zituen espazio bakarrak zituen ardatz, hau ikastetxean banatu zuten,
da, Mugimenduko egituraren parte zirenak. Errepresioa edozein disidentzia bertan Gobernu Zibilaren
Informazio Zerbitzuek
motaren gainean, baita talde dominatzailekoak zirenetan ere, zabaldu zen. II. laguntzaile bat zutela. Ikusi
Errepublikan zehar Fronte Popularraren alde agertu ziren erakunde historikoek Bizkaiko Gobernu Zibilaren
Artxiboa. 1961. urteko
jazarpen izugarria jasan zuten, ondorioz, erantzuteko ahalmena izugarri murriz- otsailaren 22ko informazio-
tua izan zuten. Erbesteak, espetxeratzeak, beldurrak eta nekeak bere erakun- oharra.
deen memoria historikoa bizirik manten zedin oraindik ere borrokan zebilen 336
300 euskal apaizek izenpetu
zuten jatorriko testua, honek
belaunaldi oso batengan eragina izan zuen, baina egoera honetan gizartean aipatua, Maizkurrena, E.:
zuten eragina oso mugatua zen. Klaseko erakundeak eta alderdiak industriako “Desarrollo económico y
conflictividad social. Las
guneetan baino ez zeuden. Lan-gatazkak 1953. eta 1956. urteetan berriz ere
huelgas de 1962”. In Motero,
gertatu ziren, baina aurreko urteetan bezainbesteko indarrik gabe. Buruzagi M. (ed.): Historia de los
sozialista batzuk, Ramón Rubial adibidez, espetxetik ateratzeak PSOE eta UGT montes de Hierro, Bilbo,
Museo Minero, 1990, 190.
berriz eraikitzen lagundu zuen, gainera, kide berriak sartzea ere erraztu zuen. or.
Errepresio latzak jazarritako PCE bezalako bestelako erakunde batzuk ere,
berrantolatzen eta eragiteko ahalmena langileenak bakarrik ez ziren beste espa-
rru batzuetan, kulturaletan adibidez, zabaltzen saiatu ziren333.

Bitartean, nazionalistak krisi sakonean murgilduta zeuden. 1952. urtean


Bilboko ikasle-talde batek EKIN argitaratu zuen, horri, bi urte beranduago,
EAJren gazteak gehitu zitzaizkion, prozesu horrek erakunde berri baten etorki-
zuneko agerrera iragarri zuen. Parisen 1956ean Munduko Euskal Biltzarra egi-
teak euskal nazionalismoaren barruan sentsibilitate berriak zeudela agerian
utzi zuen. Foro honetan, Federico Krutwing jaunak askapen nazionalerako
gerrilla sortzeko beharra adierazi zuen. E.T.A. erakundearen jaiotzaren, 1959ko
uztailaren 31n, eta Aguirre Lehendakariaren heriotzaren artean, 1960. urteko
martxoaren 22an, zortzi hilabete eskas baino ez ziren iragan, baina horiek, sin-
bolikoki bada ere, nazionalismoaren lerroetan gertatzen ari zen belaunaldi-
ordezkapena markatu zuten. ETA, lau urte beranduago askapen nazionalera-
ko euskal mugimendu sozialistatzat bere burua definitu zuena, hurrengo
hamarkadetako fenomenorik garrantzitsuena eta erabakigarria bezala agertu
zen, Euskal Herriko eta Espainiako bizitza politikoa baldintzatuko zuena.

Aldaketa nagusietako batzuk elizaren inguruko erakundeetan gertatu ziren.


Aurreko orrialdetan ikusi dugun bezala, Ekintza Katolikoa erregimen berriaren
zerbitzuan zegoen kontrolatzeko eta sozializatzeko tresnetako bat izan zen,
emakumeen artean gehien zabalduta zegoena. Hala ere, berrogeita hamarre-
ko hamarkadan zehar aldaketa handi batzuk gertatzen joan ziren. Ekintza
Katolikoaren Langileen Anaitasuneko (Hermandad Obrera) kideek garai horre-
tan zeregin proselitista handia egin zuten. Erakundearen legezkoa zenez ara-
zorik gabe mugitu ahal ziren, oso ondo baliatu zutena langileen artean zuen
eragina sendotzen joan zedin. Bere iritziz langileri desmobilizatua eta bere
egiazko egoeraz kontzientzia ez zuena zegoen, hortaz, horrek kide katolikoak
ahaleginak areagotzera animatu zituen.

Barneko diziplina hertsiaren eraginpean, talde katolikoek zeregin sozial handia


bultzatu zuten lantokietatik kanpo eta barruan. Ikusi, epaitu eta ekitearen lema

179
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 180

337
Emakumeek frankismopean izan zituzten
hoazista, horrela, kideentzat egiazko agindua bilakatu zen334. HOAC
militantzia politiko eta sindikalei buruzko erakundeak (Ekintza Katolikoaren Langileen Anaitasuna) Bilbon,
ikerketak historiagileek oraindik ere oso Alameda de Mazarredo kalean, zuen egoitza probintziako kide edo
gutxi landu duten atala dira. Katalunia
gehien nabarmentzen den herrialdeetako
militante katolikoak biltzeko gunea bilakatu zen.
bat da azkeneko urteotan egin duen
ekarpena dela eta. Honen inguruan ikusi 60 urteen hasieran, Bizkaiko JOC (Gazteria Langile Kristaua) erakun-
Ferreira, F. X.: “Mujeres, memoria e
identidad política”. In Historia,
deko taldeen lana, argi eta garbi, langileen arazoetan oinarritu zena-
antropología y fuentes orales , 21. zk., ren. 2. batzar nagusiaren eztabaidatzeko gaiek, kontu hauek izaera
Bartzelona, 1999. Egitasmorik moral eta erlijiosoaren aldean izan zuten garrantzia agerian utzi zuten.
interesgarrienetako bat honako egile
hauek garatutakoa da, Cristina Borderías, Bidezko soldata, etxebizitzen urritasuna, etorkizuneko bermerik eza
Mónica Borrell, Jordi Ibarz, Conchi Villar: edo langilearen prestakuntza agintariei oharkabean pasa ez zitzaiz-
“Los eslabones perdidos del sindicalismo
democrático: la militancia femenina en las kien kontuak ez ziren izan, horiek erakunde hauek izan zuten bira
CCOO de Catalunya durante el obrerista zela-eta kezkatuta baitzeuden. Lan-gatazketan murgilduta
Franquismo”. In Historia contemporánea,
26. zk., Leioa, UPV-EHU (prentsan),
zeuden langileek jaso zuten errepresioak elizako kide asko ere ukitu
bertan honen inguruan interesgarriena zituen hainbat eremutan (parrokiak, ikastetxe erlijiosoak, mintegiak,
den bibliografia jasota dago. Ikusi, etab.). Bere eragin zabaltzailea funtsezkoa izan langileak bere errea-
besteak beste, egile honen lehendabiziko
lana, ia bakarra ere badena, García-Nieto, litate sozialetik hurbil zeuden planteamendu batzuetara hurbiltzeko.
Mª C.: “Les dones i el moviment obrer al
Baix Llobregat durant el Franquisme”. In “Berriz ere, bere LANTEGIETATIK kanporatu dituzten LANGI-
Borderías, C. (ed.): Les Dones i la
Historia al Baix Llobregat, Bartzelona,
LEAK. Bere familiei jatekorik izango ez duten langileak.
Publicacions de l'Abadia de Montserrat, Goseak ez du itxoiten. Gure gaurko ordainsariarekin lagun
2002, 101-118. or. Berriki historia hau diezaiegun beharrezkoa da. Gure laguntza astelehenean iritsi
berreraikitzeko aurreneko urratsak egin
dituzte honako honetan: Borderías, C. eta behar zaie. Ezetz esango al dugu? Munduan ondasunak
Hurtado, Javier T. (koord.): “Dones, (dirua) lituzkeenak eta bere anai-arrebak beharra duela ikusi-
Treball i sindicalisme a Catalunya (1939-
1978). Perfils biogràfics del projecte ko lukeenak, ez balizkioke laguntzarik emango... Jainkoaren
‘Fonts orals i militància sindical”. In Karitatea nola dago bere barnean? (183-17)335.”
Estudis sobre el Món del Treball, 2. zk.,
1999. Villar, C.: “Dones, treball i
sindicalisme a Catalunya, 1939-1978 (II). Nolanahi ere, oinarriko talde katolikoek izan zuten inplikazioa erregi-
Biografies obreres. Fonts orals i militància menak eraman zuen politikaren aurreko gaitzespeneko testuinguru
sindical”. In Estudis sobre el Món del
Treball, 3. zk., 2000. Villar, C.: “Recuperar
orokor baten barruan ulertu behar dugu, eta ez alderdirik sozialenean.
y repensar la memoria de las mujeres 339 euskal apaizak egin zuten eskutitzaren edukiak, beraren bidez
sobre la experiencia sindical”. In Arenal, askatasunak, bai sindikalak nola politikoak, ezabatuta zeudela kriti-
1. bol., 1. zk. (2001eko urtarrila-ekaina),
155-175. or. Ajuntament de l’Hospitalet, katzen zutela, elizaren zati handi batek zuen jarrera agerian eta publi-
Dones sindicalistes de L’ Hospitalet, koki azaldu zuen.
L’Hospitalet de Llobregat, Ajuntament de
l’Hospitalet, 2002. Gaur egun emakumeek “Espainiako komunitatea osatzen duten herriek, klaseek eta
duten militantziari buruz aritzen den
argitalpen berria egile honena da, Rocío banakoek ez dutela askatasun nahikoarik bene-benetan uste
Mendoza Vázquez: La presencia de les dugu (...) espainiarren forua hitz hila da eta munduaren aurre-
dones al sindicat. Formes de participació
i vivencies sindicals, Institut Català de la an aurkeztu izana giro espainiarraren zintzotasunik ezaren isla
Dona, Col.leció Opinió, 2. zk., 1998. baino ez da (...) gure Herriko Polizia-etxeetan oinazea askotan
338
Emakumeak bizitza politikoan, batez ere garrantzirik gabekoa eta ez gutxitan bidegabea den legea
hemen aztertutakoa bezalako egoera
batean, diktadura militarra dagoen urratu duena bilatzeko eta aztertzeko metodotzat erabiltzen
egoeran alegia, nola sartu diren dute (...) Espainiako prentsa, Jainkoak ezarri zuen ordena
ikusteko, oso interesgarria da artikulu
hau, Xavier Ferreira, E. X.: “Mujeres,
alderantziz jartzen duela, iritzi publikoa deformatzeko tresna
memoria e identidad colectiva”, Historia, da336.”
antropología y fuentes orales, 21. zk.,
Bartzelona, 1999.
Langileen errealitate sozialerantz hurbilen dauden talde katolikoek
339
S. E. andreari egindako elkarrizketa.
izan zuten pixkanakako lerratze honek elizaren doktrina sozialaren

180
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 181

uste berri batean, Vatikanotik bertatik atera zena, babesa edo oinarria izan 340
V. O. andreari egindako
zuen. Garai hartan Kardinal Lehenetsiak HOAC erakundeak izan zuen jarrera elkarrizketa.
aldeztu izana funtsezkoa gertatu zen zentzu honetan. Mater et Magistra 341
M. A. andreari egindako
elkarrizketa.
(1961eko maiatzean) izeneko eduki sozialak eta, beranduago, Vatikanoko II.
Kontzilioaren ondorioek bultzatu zituzten kritika eta jarrera hauek guztiak.

Erakunde hauek etorkizuneko Comisiones Obreras (Langile-Komisioak) izene-


koak sortzean PCE alderdiarekin izan zuten partaidetzak bultzada berria eman
zion Bizkaiko langileen mugimenduari. Komunistek bai legezko erakundeak
nola plataforma eta talde klandestinoak erabiltzeak hirurogeiko urteetatik aurre-
ra bere protagonismoa areagotuko du, horren bidez, frankismoaren aurkako
erakunde aktiboenetako bat bilakatu zen.

Testuinguru honetan funtsezko bi galdera azaltzen zaizkigu. Lehendabizikoa


honakoa da: Emakumeek prozesu hau guztia eta hirurogei eta hirurogeita
hamarreko urteetan arlo politiko eta sozialean gertatuko ziren aldaketak nola
bizi eta hartu zituzten? Lehenik eta behin, erakundeek beraiek eta baita erregi-
menak ere emakumeei eman zieten eginkizuna kontuan hartu behar dugu eta,
bigarrenik, frankismoaren aukako borrokan egon zen partaidetza soziala hiru-
rogeita hamarreko urteen hasierara arte, oro har, oso mugatua izan zela gogo-
rarazi behar dugu, hori txikiak izan arren oso aktiboak ziren talde batzuen
entregaren emaitza izan zen, Emakumeen Mugimendu Demokratikoa esatera-
ko, berau PCE alderdiko kideek bultzatutako erakundea izan zen, bere eskubi-
deak ere aitortuko zituzten askatasunak lehengoratzearen aldeko borrokan ide-
ologia guztietako emakumeek ere parte har zezaten borrokatzen zena. Denak
elkartzeko asmoa zuten bestelako esperientzia batzuekin ere gertatu zen beza-
la, honek ez zituen oposizioaren sentsibilitate sozial eta politiko guztiak biltzea
erdietsi, baina prozesu honetan abiapuntua ezarri zuen gutxienez. Testuinguru
honetan, emakumeek borroka politiko eta sozialetan sartzea aurreneko fase
batean aski mugatua izan zen, baina frankismoaren azkeneko urteetan pre-
sentzia eta garrantzi handiagoa izan zuten. Edozelan ere, Emakume
Abertzaleen Batza edo Mujer Moderna bezalako emakumeen erakundeak
legez kanpo uzteak bere partaidetza jarraitzeko aukera errotik moztu zuen,
errepresioak jazarrita zeuden bere kideak eta jarraitzaileak desmobilizatzen
lagundu zuena. Bestaldetik, alderdiek eta sindikatuek klandestinitatean mugit-
zeko zituzten zailtasunek eta haietako askok, baita aurrerakoienak zirenek ere,
emakumeak bere lerroetan sartzearen aurrean zuten arbuioak edo mesfidant-
zak ere, bertan parte hartzea izugarri zaildu zuten.

Proiektu honetan elkarrizketatutako emakumeen esperientzia oso adierazga-


rria da. Gutxiengo bakar bat baino ez zen erakunde politikoetako kide izan edo
oposizioarekin lotutako jardueretan parte hartu zuen, horrek bigarren galdera
batera eramaten gaituela: Zein izan ziren borroka politiko eta sozialetan parte
hartzera bultzatu zituzten arrazoiak337? Lehenik eta behin, bere ingurune fami-
liar eta pertsonalaren esperientzia eta memoria historikoa bera nabarmendu
beharko genuke. Ikusi dugun bezala, Gerra Zibilaren memoriak haietako asko-
ren ibilbidea ere zuzendu edo markatu zuen. Bere gurasoen militantzia eta

181
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 182

342
Ibidem.
gerran eta gerraostean zehar pairatu behar izan zuten errepresioa, zalantzarik
gabe, ideia zehatz batzuekin identifikatzera edo, gutxienez, haiekin nolabaite-
ko hurbilpena izatera eraman zituzten eragileak izan ziren. Hala ere, geroko
militantzian eragile hori ez da erabakigarria izango. Ildo beretik, elkarrizketatu-
tako emakumeen familien ehuneko handi batek errepresioa nolabait jaso zute-
la nabarmendu behar dugu: gurasoak edo senide zuzenak fusilatzea, espe-
txeratzea, erbesteratzea, etab. indar politiko batzuetako kide izateagatik edo
haien aldekoa izategatik: sozialistak, komunistak, anarkistak edo nazionalis-
tak338. 1937. urtean jaio zen S. E. izeneko emakumea, aita sozialista gerrako
borroketan hil zen eta ama nazionalista zuen familia batetik dator. Diktaduran
zehar izan zuen jarrera ez zen benetako militantzia batean gauzatu, baina bai
izan zuela frankismoaren aurkako jarrera garbia.
E.: Gure aitaren familia sozialista zen eta gure amarena nazionalista.
Gure aita hiltzean nazionalismoaren eremuan gehiago geratu nintzen.
Francok gure aita hil zuen. Hori etengabe errepikatzen zidaten eta
Francoren edozein argazkik hori gogorazten zidan. Ikastetxean, lan-
tokian, leku guztietan...339

Beste emakumeengan, aldiz, gertaera edo ibilbide zehatzek militantziaren


jarraipena erraztu zuten. Zentzu honetan, SESBra ebakuatutako umeen kasua
oso adibide garbia da. V. O. izeneko emakumea 1930. urtean jaio zen. Bere
aita, zinegotzi komunista zena, Gerra Zibilean fusilatu zuten. Sobietar
Batasunean izan zuen esperientzia eta PCE alderdian sartzea prozesu natu-
raltzat hartu zuen, Espainiara itzultzea inolaz ere hautsi ez zuena.
G.: V., zure aitaren militantziak, gerra zibilean fusilatu izanak, ondoren
Sobietar Batasunera joan izanak, zure ideia politikoetan markatu al
zintuen?
E.: Jakina, jakina... bizitza osoan zehar ideia hori izan dugu, aita
komunista izan zenez gu ere komunista izan behar ginela, ja, ja,
ja... zer besterik! (...) Nola emango diogu Francori eskua herrialde
sozialista batetik etorri baldin bagara?... gaur egun arte340.

Hala ere, bakoitzaren esperientzia izango da azken batean ideia batzuk barne-
ratzea, eta batez ere, erakunde batzuetan pertsonalki sartzea zehaztuko
zuena. M.A. izeneko emakumearen kasua oso adierazgarria da. 1936. urtean
jaio zen Gamizko familia baten barruan, horrek ez zuen ideologia zehatzik,
bere ibilbidea bere senarrarenarekin estuki lotuta egongo da, PCE eta
Comisiones Obreras (Langile-Komisioak) erakundeetako kidea zena. Azken
honen atxiloketak eta beste militante batzuekin izan zuen prozesuak politikaren
munduan bete-betean sartu zuen. Kontu hauetaz zituen ezagupenak eta pres-
takuntza orduan oso urriak ziren, baina errepresioak, bere forma eta adierazpi-
de guztiekin (torturak, judizio sumarisimoak, espetxeak, etab.), erro sakoneko
nortasun politikoa pixkanaka eraiki zuen.
E.: J. (nire senarra) atxilotu zutenean nik ez nekien zergatik. Nire koi-
natak nik baino gehiago zekien. Ni herritik etorri zen ezjakina nin-

182
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 183

tzen. Ni komunista batekin ezkonduta nengoen eta nik behin eta 343
Echevarría lantegiko
berriz ezetz esaten banuen ere, bazen eta bueno, ni bera bezain langileek zuzendaritzak
erreboltaria, ezkerrekoa eta komunista, edo ideologia horretakoa. ezarritako zigorrak kentzeko
aldarrikatzen zuten eta, aldi
Ni ideologiarekin guztiz ados nago eta orduan edoskitzen ari nin- berean, hitzarmena
tzen eta ondoren Madrilera epaitzera eraman zuten341. negoziatu aurretiko
baldintzatzat gutxieneko
soldata ematea ere
Burgos eta Soriako espetxeetara egin zituen bisitei esker, errepresaliatuen aldarrikatzen zuten. Hala ere
beste emazte batzuekin ere harremanetan jarri ahal izan zen. Horrek guztiak , ustez jarduera politiko
nazionalistekin lotuta zeuden
esperientziak trukatzera eraman zituen, erabakigarria izango zena ideiak sen- hainbat langile atxilotzeak
dotzeko eta askatasun demokratikoen aldeko konpromiso aktiboan irmotzeko egoera zaildu zuen.
Basconia enpresan,
orduan. patronalak eskaini zuen
igoera langileek baztertu
E.: ... epaitu zutenean guri mundua gainera etorri zitzaigun lau urte eta zuten nahikoa ez zela jotzen
erdiko zigorra eman ziotelako, baina Andaluziako emakumeak, zutelako.
344
BGZA. Poliziaren Goi
Gerratik 20 urte zeramatzatenak, etortzen zitzaizkigun eta esaten Mailako Gorputzaren
zuten “bai zera, hori berehala pasatuko da”, eta nik “zelako lotsa, Informazio-oharra, 1962.
ez dut berriro zigorra esango”. (...) Guk Bilbon lanak eman geni- urteko apirilean.
345
M. A. andreari egindako
tuen, izugarri. Txitean-pitean gotzaina, militarrak ikustera joaten
elkarrizketa
ginen, Burgosen manifestazioak egiten genituen, etxean pankartak 346
Greba egin zuten garaian
egiten genituen eta elkartzen ginenean manifestazioak egiten geni- enpresan 726 langile
tuen, beti ez genuelako askok topo egiten. (...) baina Sorian kata- zeuden. BGZA. 1966. urteko
azaroaren 30eko informazio-
luniarrak, madrildarrak, asturiarrak elkartzen ginen, gazka han oso oharra.
serioa izan zen. Apezpikua erotzen genuen eta militarrak ere ber-
din. Espetxeko sarreran ere eserialdiak egiten genituen342.

Lan-protesten errepresioak gatazkak hirurogeiko urteen hasieran erradikalago-


ak izan zitezen ekarri zuen. Lan Ministerioak adierazten zuen bezala, lan-
gatazka beti arazo politikoa eta orden publikokoa izaten da, beraz, edozein pro-
testa edo liskar erregimenaren aurkako erasoa balitz bezala hartu eta errepri-
mituko zuten. 1958. urteko udaberrian Hitzarmen Kolektiboei buruzko Legea
onetsi ondoren lan-munduan zabaldu ziren espektatibak prozesu honetako
funtsezko elementua izan ziren. Langileen gatazkak berriz ere suspertzearen
eta agintariek eman zuten erantzunaren ondorioz, errepresioak gizartearen
sektore zabalari eragin zion. Greban zeuden langileak eta bere familiak kalte-
tuenak izan ziren. Horrek guztiak emakume askok hirurogeiko hamarkadatik
aurrera sortzen joan ziren elkartasuneko mugimenduetan bere burua zuzene-
an kaltetuta eta inplikatuta sentitu zezaten eragin zuen. Egoera hori bereziki
agerian geratu zen industriarik garrantzitsuenak kokatuta zeuden herrietan, eta
horixe zen Basauriko herriaren kasua. Basconia, Bandas de Laminación edo
Firestone bezalako enpresetan gertatu ziren grebek Bizkaiko langileen mugi-
mendua berriz eratzerakoan eta kultura politiko demokratikoa eta solidarioa
osatzerakoan ondorio sozial erabakigarriak izan zituzten.

Garrantzi handiko aurreneko gatazketako bat Basconia enpresako langileek


egin zutena izan zen. 1962. urtearen hasieran probintziako enpresa nagu-
sietako batzuetan sortu zen egoera zailak hurrengo hilabetetako erradikali-
zatzean zuzenean eragin zuen. Sociedad Anónima Basconia delakoan

183
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 184

347
Grebaren jarraipen
aurreko urtetik elkar ulertzeko arazo larriak zeuden enpresako ordezkarien
zehatzagoa egiteko, ikusi eta langileen artean, horien ondorioz, langileengan haserre bizia nagusitu
Pérez, J. A.: “La Huelga de zen. Urtarrilaren erdialdean, doikuntzako tailerretako langileek ezer ez egi-
Bandas: del conflicto laboral
al nacimiento de un teko greba egin zuten, enpresa osora azkar zabaldu zena (4.000 langile).
símbolo”, Cuadernos de Zuzendaritzak lock-outa erabaki ondoren, instalazioak husteari ekin zioten,
Alzate, 18. zk. Madril, Ed.
Pablo Iglesias, 1998. horrekin batera lanpostuetara itzultzen ez ziren langileak kaleratuko zituzten
348
Enpresaren eragiketa ohartarazi zuten. Enpresako sekzio bakoitza ordezkatuz 120 langileko ba-
honekin batera ijezteko tzordea aukeratzea gatazkaren bilakaera bideratzen saiatu zen. Azkeneko
makina konbinatua eta
eztainuztatze elektrolitiko,
hauteskundeetatik atera ziren bitarteko sindikalek ere parte hartzeak ordez-
bobinak prestatzeko eta karitza sozialari agintarien eta enpresaren beraren aurrean nolabaiteko legi-
altzairuzko planoaren
timitatea ematen lagundu zuen. Urte gutxi batzuk lehenago berez sortu ziren
galbanizazio jarraituko lineak
jardueran hasi ziren, horiek fabrika-biltzarrak berreskuratzeak gatazkari garrantzi handiagoa eman zion,
teknologia aurreratuagoa ondorengo gertaeren bizkar.
duten Europako herrialdeen
maila jarri zutena. Bilboko
Merkataritza, Industria eta Eskualdeko beste enpresa batzuetan, hitzarmenak erabakitzearen zailtasunak
Nabigazio Galberako
Artxiboa. “Basconia”
eragindako gatazkek era askotako emaitzak izan zituzten. Tarabusi enpresan
Sozietate Anonimoaren gatazka aparteko ordainsaria eman zutela segituan konpondu zuten bitartean,
memoriak 1962 eta 1963ko Echevarría enpresan, aldiz, langile guztiak kaleratu zituzten, halere, ondoren
ekitaldiei buruzkoak. Bilbo
1963-1964. langile horiek guztiak berriz onartu zituzten hainbat plus galdu zituztela, an-
349
BGZA. 1964ko abuztuaren tzinatasuna esaterako.
22ko informazio-oharra.
350
Baieztatu duten bezala, Edozelan ere, sakonean zegoen arazoa –hitzarmenak sinatzea– ezin izan
“Hasiera batean zegoen
militanteen talde hura, zuten konponbide partzialen bidez konpondu. Martxo aldean, AHV enpresak
mantsoki, ekinaren ekinez, bakarrik hitzarmena zuen. Denen arteko ekintzak hartuz, Naval enpresan
pazientzia handiz
kontzientzia sor zedin, ekoizpeneko erritmoak moteltzea adibidez, enpresetako zuzendaritzei presioa
elkartasun aktiboko egiten saiatu ziren. Bitartean, Echevarría eta Basconia bezalako enpresetan
oinarrizko esperientzia,
borrokarako prestasuna
zegoen haserrea geroz eta handiagoa zen343. Egoera honetan, langileek auke-
lortzen joan zen. Eta taldean ratu zuten fabrika-biltzarra langileen ordezkaria eta negoziatzeko kanal bakarra
bertan, prestigioa eta izan zen, enpresako epaimahaiaren aurretik. Eskualdeko beste lantegi batzue-
zalantzarik gabeko
autoritatea”. Mata, A.: La tan ere beste horrenbeste gertatzen hasi zen.
huelga de Bandas. Análisis
de un conflicto social, Madril, Sociedad Española de Construccion Naval izeneko enpresan gatazka, hilabe-
Ed. ZYX, 1967, 36. eta
hurrengo or. te batzuetatik Makineriaren Atalean egoera estalian zegoena, azkenean langi-
le guztietara zabaldu zen, ondorioz, protestetan gehien nabarmendu ziren lan-
gileetako batzuk atxilotu zituzten344. Probintziako agintariekin, bai politikoekin
nola elizakoekin (Gobernadore Zibila eta Apezpikua hurrenez hurren), guztiz
antzuak izan ziren bi estamentu horiek inhibitu zirelako. Maiatzaren hasieran,
enpresako langileen mobilizazioa hurbileko bestelako langile batzuen elkarta-
suna lortzen saiatu zen, Babcock Wicox eta GEE enpresetakoak bezala.
Inguruko enpresa hauetan eta beste batzuetan, Echevarría, Orconera edo
Euskalduna enpresetan esate baterako, lanuzteak zabaltzeak agintariek neurri
gogorrak hartzera eraman zituen. Salbuespen-egoera ezartzea eta atxiloketak
ugaritzea agintarien erantzun gogorrena izan zen.

Basconia enpresan egoera asko erradikalizatu zen. Horrek guztiak emakume


asko, hala greban zeuden enpresetan bertan lan egiten zutenak nola langileen
emazteak, protestetan zuzenean sartuta egon zitezen eragin zuen. 1936. urte-

184
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 185

an jaio zen eta Basconia enpresaren greban nabarmendu zen sindikatuetako 351
Greba bat mantentzeko
agintarietako baten emaztea zen M. A. izeneko emakumeak inplikatuentzat eta ezinbesteko ezaugarria
bere familientzat sortu zen egoera deskribatu digu. dena, honek nabarmendu
duenez, Moore, W. E:
Industrial relations and the
E.: ... jadanik ezkonduta geundenean J. atxilotu zuten eta niri ez zida- social order, New York,
ten inon lanik ematen. Atxilotu zutenean nire aitaginarrebak MacMillan, 1962, 278. or.
Basconia enpresan lan egiten zuen eta J.k astean 170 pezeta ira- 352
B. P. C. andreari 1996.
urteko urtarrilaren 20an
bazten zituen eta nire aitaginarrebak antzeko zerbait. Nik alaba egindako elkarrizketa.
txiki bat nuen eta ez zidaten lanik ematen. (...) Basconia enpresa- 353
Langileen emakumeen
ko greba izugarria izan zen. Egunkariaz egindako txano batzuk laguntza grebaren
lehendabiziko egunetik
buruan zeramatzatela zihoazen eta gogoan dut Josu ezagutzen zehaztu zen Basaurin
zuen agure batek esan zidala, zure senarra Enpresako Zinpekoa Sindikatuak zituen lokalak
okupatzea bezain
da, ezta? Bada, laster automobila duela edo espetxean ikusiko esanguratsuak ziren
dugu. Eta esan nion, automobilarekin ez dut uste, beraz, espetxe- ekimenen bitartez, honetan:
an ikusiko dugu345. BGZA. 1966ko azaroaren
30eko informazio-oharra eta
Largo Caballero
Baina, zalantzarik gabe, Bandaseko greba izango da gizartean eragin handie- fundazioaren artxiboa. Sig.
361.01, 99. or., izenburu hau
na izan zuena, greba hori Basauri edo Etxebarriko tokiko eremutik haratago ere
duelarik: “Carta de mujeres
zabaldu zen eta Espainiako langileen mugimenduaren egiazko ikurra bilakatu de Bandas Texto”.
zela. Gatazkaren jatorria lantegiaren historian bertan kokatu behar dugu, berau
1959. urtean zabaldu zuten 500 langile inguru zituelarik346. Jardueran hasi
zenetik enpresako langileek alorreko gainerako langileek baino soldata han-
diagoak izan zituzten. Lansariaren osaerak berak, ordainsariaren hainbat kont-
zeptu batuta lortzen zenak eta etekinetan parte hartzeak soldata-maila handia
mantentzen lagundu zuen. Politika horrek lan-protestak, baita 1962. urteko
udaberrian gertatu ziren grebetan izan zirenak bezalako momentu gatazkat-
suenetan ere, saihestea erdietsi zuen. Baina motibo ekonomikoak ez ziren lan-
gileak lan-protestetan parte hartzeko asmoa burutik kentzera eraman zituzten
arrazoi bakarrak. Langileak oso gazteak izatea, baterako esperientzia eskasa
eta horien osaera heterogeneoa egoera horretan erabakigarriak izan ziren347.

Egoera horretan aldaketa handia eragin zuen gertaera bat egon zen. Sociedad
Anónima Basconia izenekoak enpresaren akzio gehienak bereganatu zituen
eta ordura arte aurrera eraman zuten soldaten politika nabarmen aldatzea era-
baki zuen348. Nolabaiteko garrantziko aurreneko gatazkak 1964. urtean ager-
tzen hasi ziren. Soldaten aldarrikapenek 15 eguneko greba eragin zuten,
horren ondorioz, %16ko hazkundea egon zen eta Nahitaez Bete Beharreko
Arau bat promulgatu zuten349. Enpresak ebazpena onartu zuen, baina lansarien
egoera hori orekatzeko gauza ziren bestelako neurriak hartu zituen: ordainsa-
riaren bestelako kontzeptuak, Grazia bidezko Sortzapena izenekoa adibidez,
apurka-apurka kentzea, ekoizpeneko erritmoaren arabera ordainsari osoaren
%70eraino ere hel zitekeena.

Indarrean zegoen Hitzarmen Kolektiboa bukatu ondoren, hitzarmen berria


sinatzea galarazi zuten hainbat arazo gertatu ziren. Aldeen artean elkar uler-
tzerik egon ez zenez, Nahitaez Bete beharreko Araua indarrean sartu zen,
baina horren aplikazioak ez zuen orekatu langileek pairatu zuten erosteko ahal-

185
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 186

354
J. M. G. andreari egindako
menaren galera, 1962. urtean baino egoera kaskarragoan zeudelako.
elkarrizketa aip. Ekoizpeneko sarietan egin zuten murriztapena, atal gehienetara zabaldu zuten
355
F. G. andreari egindako eta langileek arauzko bideetatik igorri zituzten eskabideak, bestalde, zuzenda-
elkarrizketa.
ritzak sistematikoki atzera bota zituen.
356
Lan-gatazkan zehar, poliziak
jarraipen estua egin zion
grebalarien buruzagitzaren Enpresan sortu zen haserreak eta 1964. urteko gatazkaren esperientziak lan-
eta laguntza eman zioten baldintzak hobetzeko kezka zuten langileen talde hasiberria harremanetan
erakunde katolikoen
kolektiboari. Ikusi Bizkaiko
hastea ahalbidetu zuen. Taldearen –ondoren bere burua izendatu zuten
Gobernu Zibilera igorritako bezala– osaera heterogeneoa funtsezkoa izan zen lan-gatazkaren eta greba-
informazio-orri sorta; besteak
ren bilakaeran. Eskarmentu eskasa izan arren, talde honek, ondoren ele-
beste, 1966ko abenduaren
22, 1967ko apirilaren 3koak, mentu berriak hartzen joan zenak, zeregin handia egin zuen bilerak eginez,
BGZA delakoan jasota zeregin edo lan hori probintziako bestelako lantegi-biltzarrek sustatu zutena-
dagoen bezala.
ren antzekoa izan zen. Jaio berri zeren Comisiones Obreras (Langile-
357
Komunistak erruz atxilotu
zituzten, agiri ofizialetan eta Komisioak) izenekoek gatazkan izan zuten eginkizuna erabakigarria izan
protagonistek emandako zen, azkeneko hauteskundeetatik atera ziren sindikatuetako ordezkariek (zin-
lekukotasunetan egiaztatu
ahal izan dugun bezala, pekoak eta bitartekoak) egin zuten eginkizuna hala izan zen bezala.
azken hauen artean Ibarrola Komisioetako kideak eta independenteak sartzeak ordura arte ezezaguna
anaiak, Ramón Ormazábal,
Vidal de Nicolás, Antonio
zen legitimitatea eman zien, gatazkaren bilakaeran erabakigarria izango
Jiménez Pericás, Gregorio zena. Lehendabiziko ekintza kolektiboak egiteak oso gaztea zelako eta bere
Rodríguez, María Dapena, osaera oso heterogeneoa zelako erreferentziarik ez zuen lantaldean aurre-
Enrique Múgica, e.a.
zeudelarik. neko langileen “liderrak” agertzea ekarri zuen350.

Soziabilitateko eta erresistentziako modu hauek zabaltzea, azken buruan, era-


bakigarriak izan ziren ekintza kolektiboa barneratzeko eta egituratzeko proze-
suan. Horrek guztiak grebaren aurreko hilabeteetan langileen eta bere ordez-
karien arteko harremana estutzen lagundu zuen351. Hortaz, lan-gatazka ez zen
baldintza zehatz batzuk mantentzearen aldeko borroka baten emaitza bakarrik,
iraunkortasuna eta berau zabaltzea azalduko lituzkeen diziplinako kontzeptua
bizirautea edo desagertzea baizik.

Azkenik, inguruaren, eta zehatzago Basauri, Etxebarri edo Galdakaoko herriek


osatzen dutenaren, testuinguru soziala ere ezin dugu gutxietsi, bertan lantal-
deko behargin gehienak bizi baitziren. Hilabete batzuk lehenago Firestone
enpresan gertatu zen beste greba batek, azken finean, Bandasko grebaren
garapenerako erabakigarriak izango ziren zenbait elementu agertzea eragin
zuen: langileek eta bere familiek Basauriko enparantzan egin zituzten manifes-
tazioetan eta biltzarretan masiboki parte hartzea eta eguneroko informazio-
orriak argitaratzea. Gorabehera horiei guztiei esker, Bandasko gatazkak
dimentsio soziala har zezan bereziki egokia zen mintegia sortuko da, eta
dimentsio horrek hala enpresari nola langileei edo baita erregimenari ere gai-
nez egin zien zen.

Emakumeek greba horretan berebiziko protagonismoa izan zuten. Enplegua


eta soldata bertan behera utzi eta negoziazioak egiteari uko egin ondoren,
1966. urteko irailaren batean grebak jarraitzekotan iraizpen-gutunak emango
zituztela jakinarazi zuten. Langileen emazteek ere parte hartzeak –greban era-
gile erabakigarria izan zena– lantaldeko batasun-sentimendua handitzen

186
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 187

lagundu zuen. 358


Ekintzarik
adierazgarrienetako batean
E.: Ondoren lantegian bueltaka hasi ginen eta trenetan igarotzen zen eskualdeko eskola eta
jendeak ere agurtzen gintuen. Jendea pilatzen zen, baina ez oso ikastetxeetako zuzendaritzei
greban zeuden langileen
kopuru handitan. Lantegiko hesietan emakumeek senarrez galde- seme-alaben
tzen zuten, adorea ematen ziguten eta gauza horiek hasiera bate- “permanentziak” ez
an agian ez duzun edo aurkitu ez duzun balorea ematen dizute, eta kobratzeko eskatu zieten.

enpresak ere amore nahi izan ez zuenez, eta garaitu nahi izan gin-
tuen, bere kultura horixe baitzen, ez? Bada, enfrentamenduak den-
bora horretan iraun zuen352.

Enpresako langileen emakumeek mobilizazioa bultzatzen eta gatazka bere


barruan zuzenean ez zeuden bestelako talde batzuetara sozializatzen eginki-
zun garrantzitsua izan zuten. Parte hartze hori eguneroko biltzarretan nabar-
mendu zen, greba mantentzeko erabakigarria izan zela eta berari langileen
mobilizazioa markatuko zuen osagai espezifikoa ematen ziola353.
E.: ... gainera, zerbait oso handia gertatu zen, hau da, emakumeak bil-
tzarretan eta leku guztietan bat gehiago balitz bezala parte hartu
izan zuela. Beno, ez zen %100ean izan baina bai %80an. Kasu
askotan, eta hau ere esan behar dugu, emakumeak izan ziren jar-
dueraren ekimena eraman zutenak. Adibidez, eskirolei agiraka egi-
ten zietenean, edo talderen bati edo Guardia Zibilari errieta egiten
zietenean, emakumeak ziren hori egiteko erabakia hartzen zutenak
eta hori emakumeak %90 ziren eta gizonak %10, eta biltzarretan
%52 gizonak ziren eta %48 emakume. Ondoren taldean sartzen
ziren emakumeak ziren, haiek zalaparta hasten zutelako354.

Gatazkan zuzenean sartuta egon zen CCOO eta PCE erakundeetako kide
baten emaztea den M.A. emakumea, beste emakume batzuekin batera, mobi-
lizazio hauen protagonista izan zen.
E.: Bai, elizan, plaza txikian eta hor, San Pedro plaza dagoen tokian
zelaia zegoen, bilerak egiten genituen. Emakumeak bai, baina beti
senarrak alboan zituztela. Gero, kontua lanak ematea zen, beraien
aurkako psikologikoa. (...) Bai, Bandas delakoan antolatuago zego-
en jendea bazegoen, emakumeak hainbat lekutara, epaitegietara
joaten ginen, aldiro zalaparta sortzen ari ginen. Bandasen zegoen
jende, gehien bat, kanpokoa zen. Zarpailduago zetorren, guk baino
gehiago edo baino lehenago faxismoa pairatu zutelako. Aita, osaba
bat edo norbait atxilotua izana zuten, ia beti komunistak izateaga-
tik, zonalde horietan. Emakumeen biltzarrak egiten genituen, apez-
pikutegira, militarrera, epaitegira joaten ginen.

Bandaseko lantaldearen borroketan zuzenean sartuta ez zeuden emakume


haientzat ere, greba eta bere inguruan gertatu ziren mobilizazioak garaiko
momenturik gorenetako bat izan zen.
E.: Izan ere, denoi eragiten zigun. Nik merkatuan postua nuen eta hori

187
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 188

359
U. M. andreari egindako
guztia, etortzen ziren emakume horiek guztiak ikusten zenituen eta
elkarrizketa. komentatzen zuten, zerbait izugarria, tamalgarria zen. Polizia eta
guardia zibila herrian, lantegian, eta jendea grebalarien alde zego-
en, kontzientzia kontua zelako355.

Horiek ez ziren langileek izan zituzten atxikimendu bakarrak izan. Basauriko


parrokia, Otxarkoagakoa edo Bilboko Begoñako Karmelo komentua bezala,
grebak iraun zuen bitartean, enpresako langileak elkartu ziren eta orri klandes-
tinoak argitaratu zituzten tokiak izan ziren356. Parrokiek eman zuten laguntza
horrek ondorio garrantzitsuak izan zituen. Eliza maila hauetan inplikatu izanak
gatazka hedatzen eta probintzian zehar lehen mailako gizarte-sareak zehazten
lagundu zuen. Dena dela, grebalarien aldeko jarrera argi eta garbi hartzeak
militante katolikoak eta apaizak erregimenaren aurrean jarri zituen.

Bestelako laguntza esanguratsuak ere egon ziren, horiek gatazkaren izaera bate-
ratua nabarmen utzi beharrean, bere aniztasuna eta langileen mugimenduarena
berarena lagundu zuten. Zentzu horretan, komunistek, bai esparru nazionalean
nola probintzialean, garatu zuten estrategia erabakigarria izan zen, errepresioaren
neurri handi bat jasan zuela357. 1967. urteko udaberrian salbuespen-egoera adie-
razteak grebari indarrez amaiera eman zion, baina langileen mugimenduaren
berreraikuntzan eta gatazka berrietan parte hartzean izan zituen eraginak eraba-
tekoak izan ziren. Bandasko greba bertan parte hartu zuten edo elkartasuneko
ekimenak babestu zituzten guztien memoria kolektiboan geratuko da, langileak
horren ikurra izan zirela. Etorkizunean gertatuko ziren gatazketan, Firestone
enpresan gertatutakoan bezala, izan zuen eragina nabaria izan zen.

Grebaren testuingurua oso ezberdina izango da baina grebalariek eta elkarta-


suneko mugimenduek aurrera eraman zituzten estrategiak urte batzuk lehena-
go Bandasen egin zituztenen oso antzekoak izango dira. 1975.ean, desager-
tzear dagoen Frankista bezalako erregimen baten krisi bete-betean, Firestone
enpresan egon zen gatazka Barneko Erregimeneko Araudia berritu izanak era-
gin zuen haserrea zela-kausa eta berau egiterakoan langileek parte hartu ez
zutelako protestatzeko sortu zen. Zuzendaritzak aurreneko protestetan parte
hartu zutenen aurka hartu zituen neurriek egoera okerragotu zuten, izan ere,
langile horiek kaleratu baitzituzten. Enpresako Epaimahaiak langileek zuzene-
an aukeratutako batzorde baten presioak jaso zituen, eta horren ondorioz,
Epaimahaiko kideek dimisioa aurkeztu zuten. Langileen emakumeek 1975.
urteko otsailaren lehendabiziko egunetatik aurrera Batzordeetan parte hartzea
garrantzi handikoa izan zen.

Zuzendaritzak ez du kaleratutako langileak berriz onartzea baimenduko eta


horrek mobilizazio gehiago egitea eragin zuen. Orden publikoko indarrak erre-
presioaren bidez langileen kontzentrazioak galarazten saiatu ziren. Martxoaren
2an grebalarien alde agertzeko Basaurin egon zen manifestaziorik handieneta-
ko bat egin zuten, bertan 4.000 pertsona inguruk parte hartu zutela. Greban
zehar emakumeek mobilizazio ugari egin zituzten eta Basauriko kaleetan zuten
presentzia ere handitu zuten bestelako emakume eta taldeen artean grebala-

188
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 189

rien eta bere familien egoera zabaltzeko asmoz. Haietako berrehunek martxo- 360
A. D. andreari egindako
aren lehendabiziko egunetan Basauriko kaleetan zehar hirunaka ibili ziren elkarrizketa.
aurrean polizia zutela. Beste batzuek greba babestu ez zuten langileen aurka-
ko boikot aktiboa egin zuten, Gobernadore Zibilarekin elkarrizketa izan zuten,
epaiketara joan ziren, etab.358. Egoera honen erdian, martxoaren 3ko gertaera
dramatikoak gertatu ziren Gasteizen, bertan batzorde batean parte hartzen ari
ziren bost langile hil ziren. Tentsioa bere mailarik gorenera iritsi zen. Euskal
Herri osoan eta Espainiako leku askotan manifestazioak egin zituzten heriotza
horiek salatzeko asmoz. Dena dela, Basaurin, manifestazio horien emaitza
bereziki odoltsua izan zen, Vicente Antón Ferrero hil zutela. Mobilizazioetan
parte hartu zutenetako batek gertaera horrek izan zuen garrantzia eta gizarte-
an izan zuen eragina nabarmendu du.
E.: Ondoren momentu garrantzitsua dago, Martxoan, Vicente Antón
Ferrero hil zutenean, manifestazioaren ondoren izan zen..., bueno
oraindik ere lagun mina den emakume bat topo egin nuen.
G.: Zu hor zeunden momentu hartan...?, Nola bizi zenuen?
E.: Bai, bai, manifestazio guztietan. Gauza bitxia gertatu zen, greba
hemen atera zen alde honetan..., piketea “Talleres Silfa” izeneko-
an, San Migelen hasi zen, piketerik handiena izan zen, zeren eta
bertan P.T.E. erakundearen buruzagiren bat lanean zegoen.
Orduan, atera zen aurreneko piketea, “Talleres Silfa” izenekotik
atera zen eta alde osoa zeharkatu zuen, orduan, bertan nire sena-
rrak lan egiten zuen eta piketean zegoen, eta baita nire nebak ere,
nire neba nagusiak bertan ere lan egiten du, borroka politikoan oso
murgilduta zegoen jendea zen. Orduan, bizi nuen, baina noski...,
alde batetik manifestazio guztietara joan nintzen, baina umeekin
batera joaten nintzen, hau da, kargatzen..., oso txikiak zirelako eta
ezin nintzen askoz gehiago inplikatu. Momentu hartan gauza
gehiago egitea gustatuko zitzaidan, baina..., ahal nuena baino
gehiago ere egiten nuen, baina bueno.

Martxoaren bukaeran Lan-Magistraturak kaleratutako langileen alde ebatzi


zuen, hortaz, gaztaka bukatuko da 72 egunez greban egon ondoren.

Errepresioa oinarrizkoa izan bazen langileen mugimendua berpizteko,


gauza bera gertatu zen aldarrikapen nazionalistekin. ETAko hainbat kideren
aurkako Burgosko Epaiketa zela-eta egon ziren protestak diktaduraren
azken aldiko gatazka sozial eta politikoaren barruan gertatu zen atalik gogo-
angarrienetako bat izan ziren. Errepresioak zuzenean ukitutako emakumez
gain, beste asko ere, ekintzaileen ama eta arrebak, modu batera edo beste-
ra prozesu honetan guztian sartuta egon ziren. Haietako askok, gainera,
horren ondorioz nolabaiteko jarrera hartu zuten, eta horrek militantzia zehat-
zera eraman ez arren, emakume hauen ideologia politikoa markatu zuen.
Hauxe da 1921. urtean San Migel auzoko baserri batean, familia nazionalis-
ta baten baitan, sortu zen U.M. emakumearen kasua. Bere semea hiruro-

189
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 190

361
A. D. andreari egindako
geiko urteen amaieran atxilotu izanak berarengan eragin handia izan zuen,
elkarrizketa. eta horrek erregimen frankista eta orden publikoko indarren aurkako arbuio
bizia sentitzera eraman zuen.

E.: Lehendabizikoan, Arrigorriagan “Gora Euzkadi” jartzeagatik hiru


hilabetez atxilotuta egon zen eta, ondoren, Jaenera eraman zuten
eta gero beste hiru hilabetez eraman zuten baina artxibatu zuten ez
zegoelako ezer. Nik pasatu dut. Jeremiasek baino gehiago negar
egin dut espetxeratuta ikustegatik. Garai hartan basaki torturatzen
zuten, ez zen pertsona. Txorkatiletan zatiak falta zitzaizkion, kope-
ta honela, niri esan diezadatela ez dutela torturatzen, niri esan die-
zadatela. (...) Negar egin dut... eta Jaenera eraman zutenean goi-
zeko bederatzietan agur egitera joan ginen eta goizeko lauretan
aterea zuten. Ene Jainkoa, mantarekin eta kilometroak egitera eta
gero berriro. (...) Oso zigortuak izan gara359.

Denboraren joan-etorriak eta belaunaldi-ordezkapenak jarrera zehatza eta


ideia batzuk hartzean ere eragina izan zuten. Emakume batzuentzat, hiruro-
geita hamarreko hamarkadaren hasieran hogei edo hogeita hamar urte inguru
zituztenentzat, haustura hainbat frontetan gertatu zen. A. D. izeneko emaku-
mea 1947. urtean jaio zen ideia sozialistak zituen familia baten barruan,
Leoneko herri batean. Familiaren esparruan nolabaiteko kultura politikoa sozia-
lizatzea eta barneratzea erabakigarria izango da klabe eta kontzeptu zehatz
batzuetan bete-betean murgil zedin, justizia edo konpromiso soziala esaterako.

E.: ...gure amaren familia beste herri batetik zetorren familia zen, jato-
rri meatzaria zuten, hurbil zegoen baina..., bertan meatzetik atera-
tzen zuten bizibidea, eta bada..., gure amaren odoleko zazpi lehen-
gusu hil ziren, beno hil ziren..., hil zituzten, batzuk frontean hil ziren
eta beste batzuk ondoren etxera bila joan zitzaizkien, Gerra buka-
tu zenean izan ziren..., azken batean hil egin zituzten. Bakarrik...,
gero gure amaren neba bat, ez dakit egoera zein izan zen,
Falangean sartu zen, eta, bueno, hori beti amaren familia barruko
gatazka izan zen, Erregimenaren alde agertu zen pertsona bakarra
zelako. Eta bueno, bada gero, osaba bat, garai honetan, nahiz eta
hemen bizi ziren, gure amaren koinata bat, bada espetxean zego-
en. Eta gure aitaren aldetik, bada, gure aita ezkerreko gizona zen,
Alderdi Sozialistakoa..., baina ez da inoiz militantea izan, baina
bueno, sozialismoarekin argi eta garbi identifikatuta zegoela. Baina
Gerrak ezarri zuen isiltasuna zela-eta..., batzuetan etxean gataz-
kak egon ziren, nik gogoan ditut gurasoen arteko liskarrak, hase-
rretzen zirenean beti azkenean gure amaren neba faxista ateratzen
zen..., eta bueno, azkenean geratzen zaizkizun gauzak dira...,
familiaren barruan hain nahasita zegoen ze...360

Hala ere, bere ibilbide pertsonala bera eta bere esperientzia izan ziren ondo-
rengo militantzia erabakiko duena, bai ezker iraultzailearen alderdietan nola

190
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 191

mugimendu feministetan. Venezuelara emigratu izanak gizarte-errealitate 362


Honako hauek aipatua:
berriarekin harremanetan jarri zuen, horrek politikaren barruan modu argiago- Fernández Aja, B., Ferro
an nahasteko beharraz hausnarketa sakona egitera eramango du. Fernández, M., García
González, N., Gómez
Molinilla, S., Jiménez
E.: ...Venezuelara joan ginen, bakarrik joan ginen, eta niretzat hura bai pomares, J. M.: “Conflictos
izan zela aldaketa handia, Caracas bezalako hiri batera joatea, obreros en 1975: Firestone”,
printzipioz hiri irekia zena, pentsatzeko askatasuna zegoen hiria. d/g (jatorrikoa makinan
idatzia).
Emakumeek, halere, ez ziren, egia esan, hemen bizi ziren baino
oso ezberdin bizi..., baina bueno, argi gehixeago behintzat ikusten
zen. Itzuli ginen konturatu nintzelako aberatsa bihurtzeko esplotatu
beharra dagoela, eta behartsuagoak diren beste batzuk esplotatu
beharra dago. Eta langileak izateko, langileriaren baldintzak han
hemen baino askoz okerragoak ziren.
G.: Kontzientzia politiko osatua edo zenuela uste dut, ezta?
E.: Politikoa agian ez, baina, zalantzarik gabe, klaseko kontzientzia
bai, hori etxean...
G.: Heredatu zenuen, edoski zenuen zerbait al da?
E.: Bai, ez oso argi, baina, zalantzarik gabe, aberatsak eta behartsuak
bazeuden..., eta zintzotasuna bazegoen, batez ere irakatsi ziguten
ez genuela inor esplotatu behar eta berdintasuna egon behar dela,
eta gauzak partitu behar genituela. Hori printzipioa eta heziketa
osoaren oinarria zen. Eta horrek han lagundu ninduen..., han kon-
turatu nintzen..., kontzientzia politikoa Venezuelan hartu nuela uste
dut.
G.: Injustizia handia ikusi al zenuen?
E.: Injustizia handia, injustizia izugarri handia, eta han argi eta garbi
ikusi nuen borroka egin beharra zegoela, kontua ez dela kontzien-
tzia izatea, zerbait gehiago ere egin beharra dagoela.

Nolanahi ere, politikan ez da klaseko erakunde historikoen bitartez sartuko, iza-


era iraultzailea zuten erakunde berrien bidez baizik su. Ezkerreko ideiekin iden-
tifikatu zen, baina PSOE edo PCE bezalako erakundeak zehaztu zituztenen
oso bestelakoak ziren helburuak, klabeak eta modu ezberdinak zituela.
G.: Zu erakunde berri batean sartu zinen, Liga Comunista izenekoan,
erakunde berria da, eta, nolabait esateko, ez da ezkerreko taldeen
barruko erakunde zaharretako bat: P.C.E., edo P.S.O.E.; izaera
iraultzaileagoa duen erakunde batean baizik, ezker transformat-
zaileagoa duena, ezberdina, zergatik?
E.: Erantzuna- Bai, eta, gainera, bi arrazoirengatik: batetik, nire
heziketa autodidaktaren bidez, batez ere Gerra Zibilean, A.K.
alderdiek izan zuten eginkizunaz jabetua nintzelako, horretan
oso gauza onak egin zituztela, baina baita oso atal ilunak ere
izan zituztela. Sobietar Batasunean A.K. (Alderdi Komunista)
alderdiak, hogeita hamar urteetatik aurrera, izan zuen eginkizu-

191
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 192

363
A. D. andreari egindako
na zein izan zen eta hori guztia ere ezagutzen nuen..., diodanez,
elkarrizketa. nire heziketaren beraren bidez. Eta “Trotskysmoa” aurkitu nuen
“Stalinismoari” aurre egin zion korrontea zena eta, baita hemen
ere, Gerran, jarrera ezberdinak ditu. Eta erakunde demokratiko-
agoak izan behar ziren ideia ere banuela, gainera, nik ere apur
bat ezagutzen dut, P.T. alderdian (Langileen Alderdia), emaku-
meen atalaren bidez, sar nendin saiatzen direlako, baina kontu-
ratu nintzen erabat goitik zuzendutako zerbait zela, eta ez nuen
atsegin, horrek alden nendin eragin zuen. Beste gauza bat ere
badago, ez zitzaizkidalako taldeak edo kolektiboak gustatzen.
Niretzat, oso kolektibo maskulinoak ziren, ni identifikatu ahal
nintzen langile asko zeuden, gainera, ni nentorren lekua ikusi-
ta..., ni ez nator unibertsitatetik, ni nekazaritzako mundutik nator,
nire heziketa momentu hartan guztiz autodidakta zen..., nire
ingurune familiarra ere langileen ingurunea da..., senarra ere,
adinagatik eta zituen lotura guztiengatik..., ingurune hori
momentu hartan..., P.C. alderdian sartzeko modukoa zen, osa-
tzen zuten pertsonak zirela-eta. Gure semeak, jakingura handia
zuenak, beti esaten zidan: “ama, zergatik ez zaude P.C. alderdi-
koekin?, horiek langileak direlako eta zurekin ibiltzen direnak ez
dira langileak” beti esaten zidan... Gero konturatu zen ez zuela
arrazoirik...361

Emakumeek aldarrikapenetan, bai lanekoetan nola politikoetan, parte hartu


zutenean, arazo ugari aurkitu zituzten, baita kideen beraien arbuioa edo mes-
fidantza ere barne. Aldez aurretik aipatu dugun greban Langileen Batzordeetan
izandako esperientzietan poliziaren errepresioa saihesteaz gain, protestetan
sartuta zeuden gizon askoren mesfidantzari ere aurre egin behar izan zioten,
gizon haiei tradizionalki beraiena zen esparru batean emakumeek aktiboki
parte har zezaten onartzea asko kostatu zitzaien, Firestone enpresako greban
parte hartu zuen ekintzaile batek gogora ekarri duenez.
Gizon batzuei ez zitzaien gustatzen emakume batzuk bere arazoetan
sartzeko ideia, ez dugulako ahaztu behar zoritxarrez herrian gizon
gehienek uste dutela lantegiko arazoak “beraienak” baino ez direla eta,
era berean, emakumeek esku hartuz gero horiek “konpondu beharrean
gehiago hondatuko lituzkeela”. Hau emakumea etxeaz eta seme-ala-
bez arduratzen den eta senarra arazo ekonomikoa eta horretatik atera-
takoak konpontzen dituen tradizio familiarrak emandako kontzepzioa
da362.

Hirurogeita hamarreko urteen amaieratik eta laurogeiko urteen hasieratik aurre-


ra Basauriko Langabetuen Batzordea, gehien bat gizonek osatzen zutena, erat-
zeak ere egoera hori islatu zuen. A. D. izenekoa bertan parte hartzen “ausartu”
zen emakume bakarra izan zen.
E.: ... enparantzan, arkupeetan, ez dakit erdi utzi zuten edo erdi oku-
patu zuten udalaren lokal batean biltzen ziren langabetuen batzor-
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 193

Feminismoa:
mundua interpretatzeko eta ikusteko betaurrekoak

Abortuak egitea leporatzen zieten Basauriko hamaika emakumeen aldeko mobilizazioa. Mikel Alonso
argazkilariak utzitako argazkia.

dea eratzen ari ziren. Herrian batere sosik ez zutenak ziren, bada,
horra ni ere joan nintzen (...) oso barregarria zen nire lagunek ez
zutelako ulertzen ni ere gizon haiekin batera nola egon nintekeen,
esaten baldin badizuet nolakoak ziren..., herriko azken langileak
ziren, baina..., ez zuten ezta sindikatu batean izena eman ere...,
lanik okerrenak egiten zituzten..., ikaragarria, eta beraiek eta... ni
geunden. Baina niretzat oso esperientzia interesgarria izan zen,
gauza asko egiten genituelako, oso matxistak ziren, izugarri ma-
txistak planteamendu guztietan, baina begirune handia zidaten eta
nire aurrean hori zaintzen zuten..., eta gainera, jarrera asko eta
baita planteamendu anitz ere aldatu zituztela uste dut, Emakumea
etxean egon behar da”, “lanpostuak senarrentzat bakarrik bilatuko
ditugu...” eta horrelakoak, gainera udalari eskaera zehatzak egiten
hasi ginen, esatea adibidez “udalak enplegua sortu behar du”,
haietako batzuek kontzientzia bazutelako..., bat P.T. alderditik zeto-
rren, langilea zen gizona..., oso primarioa, baina oso pertsona ona
eta oso borrokalaria, bera ere langabezian zegoen, gizajoa, bere
bost seme-alabak eta emazte alkoholikoa mantentzeko kartoiak bil-
tzen zituen. Ikaragarria zen, dena ikaragarria zen.

A.D. izeneko emakumearen ibilbideak haustura ekarri zuen frankismoaren aur-


kako oposizio politikoan murgilduta zeuden beste emakumeenen aldean, lehen

193
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 194

364
Ibidem.
aipatu dugun M.A. emakumearen kasuan gertatzen zen bezala. Biak ia belau-
365
A. D. andreari egindako
elkarrizketa.
naldi berekoak dira (beraien artean hamar urte daude) eta ezkerreko militante-

ak dira, baina bi eredu ezberdinen ordezkari dira. M. A. izenekoa politikan sena-

rraren ibilbideari jarraitzen ziola sartu zen eta horrek PCE bezalako alderdi his-

toriko batean sartzera eraman zuen eta ez da mugimendu feministarekin iden-

tifikatzen, ez horren kontzepzio tradizionalenarekin behintzat. Dena dela, A. D.

emakumeak, kultura sozialista edo komunistaren (berak ere ez ditu bereizten)

oinordekoa izanik ere, nolabait PCE alderdiaren alternatibatzat sortu zen talde

berrian, baina sustrai tronskysta eta iraultzaileak dituena, gustuko lekua topa-

tuko du. Bere sentsibilitate feminista handiak senarraren militantziarekin apur-

tu zuen, afektiboan ere, berak adierazi digun bezala, krisi atzeraezinean sartu-

ko den prozesu baten barruan.

E.: Gainera, nik eskarmentua nuen senarra C.N.T. erakundeko kidea

zelako, eta baita bere inguruan ikusten nuenagatik ere, bere lagu-

nak eta..., hura ni C.N.T.n sar nendin saiatu zen, zioelako..., bueno

nolabait familia baten antzekoa da, orduan berak ni, familia osoa,

umeak, emaztea... eraman nahi izan gintuen, irudi hark ikaratzen

ninduen, eta gaur egun ere arazoak izaten ditut irudi horrekin,

“familia zoriontsuaren” irudiarekin alegia363.

Emakume askok bere nortasunari buruz hartzen joango diren pertzepzioa dela

medio, emakume hauek aldarrikapen feministek garrantzi handia hartzen duten

jarrera politiko eta sozialen alde agertuko dira. Haien iritziz, –bere lekukotasu-

nen bitartez adierazi duten bezala– edozein aldaketa, edozein iraultza egiteko,

aurretik gizarteari eragiten dion eraldaketa gertatu beharko da, beraren bidez

emakumeak historiak kendu dion lekua har dezan.

194
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 195

Feminismoa deskubritzea emakume hauetako batzuentzat bere bizitzak behin- 366


Ibidem.
betiko aldatu zituen gertaera izan zen. Haietako batek grafikoki komentatu
duen bezala, feminismoak mundua interpretatzeko eta ikusteko betaurrekoak
eman zizkidan. Eta interpretazio horrek barneko kataklismo handia eragin
zuen. A. D. izeneko emakumeak bere prozesu pertsonala deskribatu digu,
bereziki esanguratsua dena, berak ere adierazi bezala, lehendabiziko aldarri-
kapen feministetan parte hartzen hasi ziren emakumeen profilekoa ez zen
emakume batena delako: emakume ezkondua, bi seme-alaba dituena, unibert-
sitarioa ez dena eta autodidakta. Prozesu hori, gainera, bere ezkontza-haustu-
raren aldi berean gertatu zen eta emakumearen askapenerantz daraman bidea
eta modua den mugimendua deskubritzeko eta bertan parte hartzeko beharre-
an murgiltzen da.
E.: ... denbora honetan irakurtzen hasi nintzen eta, niretzat, irakurketa
bizitza da. Momentu batean “krak” egiten dudala uste dut, eta
orduan da konturatu nintzen ez nengoela erotuta, eta nire eskueta-
ra aldizkari bat iritsi zen, Cuadernos para el diálogo, gainera, ema-
kumeari buruzko monografikoa dago, ez dut aldizkari hori..., dago-
eneko ez dut oso ondo gogoratzen zein ziren idazten zutenak,
horietako bat Cristina Almeida, beste Cristina..., bai Alberdi zen,
beste emakume gehiagok ere bai... eta orduan esan nuen..., hauxe
da nik pentsatzen dudana, klaseko kontzientziarena egia zelako,
nire senarra, gainera, antolatuta zegoen edo C.N.T. erakundetik
gertu gutxienez ibiltzen zen, baina, jakina, nik ikusten nuen bada...,
oso langileak, kapitalaren eta ugazabaren oso aurkakoak, baina
emakumeekin zer... Orduan niri gertatu zaidan gauzarik handiena
izan zela uste dut, emakumeei buruzko monografiko hura aurkitzea
alegia, eta momentu horretan ulertzea da..., edo esatea, horixe da
ni pentsatzen ari nintzena eta ez nagoela zoratuta ez hurrik eman
ere, ez zitzaidan egoera hura gustatzen eta bertatik atera behar
nintzen. Ordurako bikotean genuen gatazka aski serioa zen, sena-
rraren aldetik eraso larria gertatu zen, batez ere liburuen aurka,
izan ere, lagunik ere ez nuen,esango nuke ez nuela lagunik garai
hartan, orduan, etxera etortzen zen bakoitzean, ikusten zuen libu-
ru oro apurtzen zuen, niretzat oso min bizia zen, etxera heltzea eta
liburu guztiak hautsita topatzea. Oraindik ere zeloz itsatsita dauden
liburuak ditut, eta oso egoera tristea zen, oso tristea, liburuei egin-
dako erasoa izan zen..., hark esaten zuen: “nire hondamendia da,
liburuak eta zure eromena”, baina bueno, ez zegoen hori geldituko
zuenik364.

Lehendabiziko talde feministak agertzean bere destinotzat jotzen duten


horretan emakumeei ere parte hartzeko aukera eskaini zien. Basauriko toki-
ko ingurunean, 1976. urtean izan zen Emakumeen Batzordearen sorrera
izaera feminista izango zuen aldarrikapen-plataforma eratzeko aurreneko
saioa serioa izan zen. Erakunde hau sustatu zuen taldean adinean aurrera
zihoan emakume bat agertzea oso adierazgarria da, emakume horrek, bere

195
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 196

367
Bizkaiko Emakumeen
kideetako batek adierazi digunez, kolektibo osoari esperientzia eta presta-
Batzarra: No nos rendirán, kuntza eman zizkion.
Bilbo, Emakumeari buruzko
Dokumentazio Zentroaren E.: Pepita, emakume zaharra, errepublikazalea, komunista eta ema-
Artxiboa, d/g (1982ko
martxoa?). kume eta klaseari zegokionez kontzientzia ikaragarria izan zuena
izan zen. Emakume horrek ezin izan zuen inoiz lanik egin, ez zio-
ten baimendu, orduan bere etxean, “El Kalero” delakoan, eskolarik
ematen zuen, garai hartan ume asko “Trenbidea” kalean bizi ziren.
Pepitari omenaldia egitea gustatuko litzaidake, herri honetako
emakumerik garrantzitsuenetakoa izan delako. Mutil eta neska
ugariri irakatsi zien, baita emakume-kontzientzia ere, hark esaten
zuelako umeei txikitatik irakatsi behar zitzaiela. Berarekin batera
hirurok taldea egin genuen, Basauriko Emakumeen Batzordekoa365.

Taldeak egin zuen aurreneko jardueretako bat taldeko emakumeen iritziz inte-
resgarriak izan zitezkeen gaien inguruan bilerak eta hitzaldiak antolatzea izan
zen, hala nola emakumeen sexualtasunari edo metodo antikontzeptiboei
buruzkoak, garai haietan oraindik legez kanpo zeudenak. Batzordeak, emaku-
me ugari bertaratu zirela –partaide batzuen iritziz 500 izatera ere iritsi ziren–
San Pedro Elizaren goiko solairuan egin zituzten, horrek, aldez aurretik ere
adierazi dugunaren ildotik, elizjendearen sektore batzuek adierazten zuten per-
misibitatea agerian uzten du. Hala ere, taldearen barruan borroka feministaren
inguruko helburuei buruzko aurreneko desberdintasunak agertzen hasiko dira.

E.: Etxekoandreen bizi-baldintzak oso txarrak zirela uste zuenik baze-


goen, baliabide ekonomikoei eta baliabideei, oro har, zegokienez
bada..., haurtzaindegien gaia eta..., eta borroka egin beharra zego-
ela, emakumeen zeregina baldintza haiek, gizarte osoarenak, fami-
liarenak hobetzeko borrokatzea, zela hitz egiten zuten. Eta jende
gaztearekin eta, batez ere, unibertsitatetik zetozen sektoreekin
lotuago zegoen bestelako joera ere badago, horiek ezetz esaten
zuten, emakumeen borroka bere nortasuna bilatzea izan behar
zela. Eta ni askoz gehiago identifikatzen naiz bigarren taldearekin.
Nik banekien kontzientzia zena, banekien esplotaziorik bazegoela,
banekien gizartea eraldatu beharra zegoela..., baina, zalantzarik
gabe, banekien guk, emakumeok, ez bagenuen egiten, ez zuela
inork egingo, eta azkenak izango ginela366.

Talde edo kolektibo hau agertu zen ia garai berean garai hartako gizartean eta
politikan oihartzun handia izan zuen epaiketa izan zen. 1976. urtean Basaurin
hamaika emakume eta gizon bat atxilotu zituzten abortuak 1968. urtetik egiten
zituztela leporatuta. Gertaera horrek gizartea izugarri hunkitu zuen, eta tokiko
ingurunetik atera eta garaiko kasurik polemikoenetako bat bilakatu zen, ondorioz,
maila guztietan, intelektual eta etikoetatik hasi politikoetara, erreakzioak eta ezta-
baidak sortu ziren. Basauriko Emakumeen Taldea eratzeak antolatu zituzten mobi-
lizazioek dimentsio eta zabalpen handiagoa har zezaten lagundu zuen, izan ere,
talde honek, Estatuan eratu zituzten gainerako erakunde feministen eta talde poli-

196
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 197

tiko aurrerakoien antzera, neurri hori emakumeen askatasunaren aurkako eraso- 368
D. P. andreari egindako
tzat hartu zuten. Momentu haietan gizartea eta politika irakitan zeuden, aldaketa elkarrizketa.
politikoak zabaldu zituen itxaropen handiek astindutako trantsizioaren ezaugarri.

1976. urtean atxiloketak izan zirenaren eta 1979ko urriaren artean, data horre-
tan epaiketaren aurreneko deialdia egin zutela, mobilizazio, manifestazio eta
protesta-ekintza ugari gertatu ziren. Lehendabiziko agerraldi hori bertan behe-
ra utzi izana agintariek pertsona horiek epaitzeko aurkitu zituzten erresistentzia
eta arazo handien sintomatikoa izango da. Epaiketen aurka gizarteak hartu
zuen jarrera agerikoa zen eta gobernuan zegoen alderdiaren -UCD– egoera
ahula nabarmena zen. Basaurin, emakumeek bultzatu zuten mobilizazioa era-
kundeetara ere iritsi zen. Horrela, 1981. urteko martxoaren 11n, Talde
Feministen Koordinakundearen ekimenez eta Basauriko Emakumeen
Taldearen bitartez, udalak ezohizko osoko bilkura egin zezan lortu zuten, horre-
tan eguneko aztergai bakarra dagoelarik: mozio hartan auzipetuen amnistia,
orientazio sexualeko zentroak sortzeko eta abortuei buruzko kode penaleko
artikuluak indargabetzeko eskatu zuten. Hala eta guztiz ere, mozioak ez zuen
indar politiko guztien adostasuna lortu –HB, EE eta PCE-EPK alderdiek aldeko
bozka eman zuten–. Horrek, baina, kaleko presioa areago joan zedin ez zuen
galarazi. Epaiketa, 1981eko martxoaren 16an egitea aurreikusita zegoena,
berriz ere bertan behera utzi zuten eta 1082. urteko martxoaren 16a arte atze-
ratu zuten. Epaimahaiak abortatzea leporatzen zietenetako hamar kargurik
gabe utzi zituen eta 12 urteko zigorra ezarri zion abortuen arduraduntzat jotzen
zuenari. Feministek emaitza hori garaipen partzialtzat hartu zuten, eta hurren-
go hilabeteetan zigortua kargurik gabe uzteko borrokari ekin zioten.
E.: Feministak epai horrekin pozik al geunden? Beraren bidez auzipe-
ratutako bederatzi kargurik gabe utzi zituzten. Kasu batzuetan
abortatu nahi izan zutenean haurdun zeudela adierazten zuten
proba medikorik ez zegoelako eta beste batzuetan “premia-egoe-
ra” deitzen zutenagatik, hau da, arazo ekonomikoak, osasun txarra,
bitarte antikontzeptiboak eskura ez izatea zirela kausa abortatu
zutelako. Abortuagatiko epaiketa batean emakumeen bizi-baldin-
tzak kontuan hartu zituzten lehendabiziko aldia izan zen. Era bere-
an, epaileek lehendabiziko aldiz “emakumea bera denean haurdu-
naldia aurrera eraman nahi ez duena ez dago abortua zigortzerik,
egitekotan emakumeak bere bizi-baldintzak aukeratzeko duen
eskubidea ukatzen delako” adierazi zuten.
Ez genuen Juliaren zigorra ulertu, eta ez genuen ulertu “leporatu”
ahal zioten gauza bakarra bederatzi emakumeek haurdunaldia ete-
teko zuten nahia betetzea bakarrik izan zitekeelako. Nahi ez zuten
haurdunaldia, eta epaian bertan epaileek adierazi zuten bezala
Estatuak ezin ditu horrekin jarraitzera behartu.
(...) Epai honek ez du guk eskatzen dugun bezala abortua egiteko
eskubidea aitortzen, baina garaipena da. Epaileek legeak eta
Konstituzioa ikuspegi aurrerakoia dutela interpretatu dituzte gure

197
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 198

369
Ibidem.
mobilizazioek egin zuten presioari esker367.

Egun batzuk beranduago Fiskaltzak berak Auzitegi Gorenaren aurrean emanda-


ko epaiaren kontra helegitea jarri zuen. Prozesua aurrekoa bezain gorabeherat-
sua izan zen. 1982. urteko abenduaren 21an aurreneko deialdia bertan behera
utzi ondoren, beste bat egin zuten 1983. urteko martxoaren 4rako. Adierazi beza-
la, auziperatuen inguruan sortu zen elkartasun-mugimenduak, Espainiako beste
herri eta hiri batzuetako plangintza-zentroetan egin zituzten bestelako atxiloketak
ere aldi berean gertatu zela, Estatuko feminismoaren puntu gorena ezarri zuen.
Horrela, 1985. urtean borondatezko abortua kasu batzuetan baimentzen zuen
legea onartu ondoren, mugimendu feminista fase berrian sartu zen, honen ezau-
garria hainbat erakundetan zatitu eta bereizi izana izan zena.

Nolanahi ere, Basaurin hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan zehar


feminismoak izan zuen garapen bizia, ez zuen abortuak egitea egotzita zenbait
emakumeren aurka egin zituzten epaiketek bakarrik markatu. Plangintza
Zentroa (“Planin” esaten ziotena) sortzea ere mugimendu honen funtsezko
beste atal bat izan zen. Zentro honen eta berau sustatu zuten emakumeen his-
toria herriko historiaren partea da eta feminismoak Euskadin izan duen atalik
gogoangarrienetako bat da. Hirurogeita hamarraren hamarkadaren erdialdean
Kultur Etxean egin zituzten lehen bilerek Basauriko Emakumeen Talde eratu
berrian parte hartzen zuten emakumeen artean esperientziak elkarri trukatzea
eragin zuten. Zentroaren egoitza ezartzeko lokala bilatzen saiatzeko aurrene-
ko ahaleginen ostean, zuzenean udalera joko zuten. Carlos Berrocal buru zuen
udal gobernuaren taldeak proposamena onartu zuen eta Caja de Ahorros
Vizcaína delakoak ere parte hartu zuen negoziazioari ekin zion, azkenean,
horrek dirulaguntza eman zuen, zentroa abian jartzea ahalbidetu zuena, eta
1982. urteko maiatzaren 2an inauguratu zuten. Talde hauen inguruan mugitzen
diren emakumeek Rekaldeko zentroak, estatu osoan aitzindaria izan zenak,
bultzatutakoa eredutzat hartu zuten. Beharrezko zen materiala ematea eta osa-
gile bat ere –Mari Luz Esteban– sartzea zentroaren jendaurreko aurkezpena
izan zen, honek 1990. urtea arte funtzionatuko du eta handik aurrera
Osakidetzaren sarearen barruan sartuko da. Zentroa sortzea bultzatu zuten
emakume gehienek prozesu hori etsipen handiz bizi zuten.

E.: Ni ez nengoen bertan sartzearen oso alde, alde batetik,


Osakidetzak zituen baliabideei zegokienez, abantaila bazen ere;
bestaldetik, autonomia galduko genuela ikusten genuen.
Osakidetzak zentroaren kontrola hartu ondoren, eta ez batzar
batek, bertan udalaren jendea eta gu, nagusiak ginela, egia esan-
da, Eusko Jaurlaritzaren diruarekin aritzen ginelako baina udalaren
bitartez... Begira, espetxean ere lan egin genuen, lehen espetxean,
hemen, emakumeak zeuden. Bada familia-plangintzaren zentroa
egon ginen..., ezin dizut zenbat esan, baina agian bi urte ere egon
ginen, espetxera lan egitera, emakumeekin joaten ginen, hitzaldiak
ematera, kontsulta pasatzera..., oso esperientzia ona izan zen.
Institutuetan ere, institutuetan bulego bana antolatu genuen gazte-

198
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 199

entzat, han antisorgailuekin, pilulekin, diafragmekin..., ez genuen 370


A. D. andreari egindako
inoiz arazorik izan..., abortuari buruzko informazioa ematen elkarrizketa.
genuen, bagenuen gazteentzako arratsalde bat eta horretan hitzal- 371
Talde hauen artean PCE
alderdiarekin zerikusia zuen
diak, kontsulta pasatzen genuen..., gurasoek ez zuten inoiz protes-
Movimiento Democrático de
tatu ez institutuetan ezta zentroan ere, oso zentro aberatsa zen. Mujeres (Emakumeen
Baina Osakidetzaren barruan sartzean guk batzarrean aurkezteko Mugimendu Demokratikoa),
Partido del Trabajo (Lanaren
eta batzarrak onartzeko arazorik ez zegoen horrekin guztiarekin, Alderdia) delakoarekin lotuta
bada Osakidetzarekin..., hasiera batean ez zegoen ezer plantea- zegoen Asociación
Democrática de la Mujer
tzeko inor, eta, gainera, Osakidetzak “baliabideak optimizatzea” (Emakumearen Elkarte
esaten diona asko erabiltzen du eta horrek zer dakar, bada, balia- Demokratikoa) izenekoa eta
ORT delakoarekin lotuta
bideak, batez ere, osasun-laguntzarako, kontsultak pasatzeko...,
zegoen Unión por la
eta familia-plangintzarekin zerikusirik ez duen lan hori guztia egite- Liberación de la Mujer
ko erabiltzea. Ematen genituen hitzaldiak kendu zituzten..., hitzaldi (Emakumea Askatzearen
aldeko Batasuna)
bakarra utzi zuten, horretan pilulez eta DIUz baino ez zuten hitz nabarmendu behar ditugu.
egiten, baina sexualtasunaz ezer ez... Gazteena mantendu zuten, 372
Horien artean, nazio mailan
ez dakit orain ematen duten, ni baja eginda nagoelako, eta ez dakit Valentziako Terra eta
Bartzelonako Lamar taldeak
zehazki gauzak nola dauden, baina... Kanpaina egon zen..., azpimarratu behar ditugu.
Basaurin milaka sinadura bildu genituen, kanpaina bat..., emaku- 373
Horien artean Frente de
meen manifestazio erraldoia plangintza-zentroa defendatzeko...368 Liberación de la Mujer
(Emakumea Askatzeko
Frontea) izenekoa, izaera
Zentroaren eta bere jatorriko osaeraren alde egin zuten mobilizazioa oso han- marxista zuen talde hau
dia izan zen. Dena dela, Osakidetzaren sarearen barruan sartzea zerbait atze- Madrilen sortu zuten 1976ko
urtarrilean, eta ANCHE
raezina zen. Militante feministak erakundeek kontrola izateak horren sorrerako taldea (Giza Komunikazio
helburuak betiko indargabetuko zituen eta ilusioak, sortu zuen taldearenak eta eta Ekologiaren Elkarte
Nazionala), Bartzelonan
baita herriko emakume askorengan sortu zituen espektatibak ere, zapuztuko 1975. urteko azaroan sortu
zituen beldur ziren. zutena eta ezkerreko talde
politikoek eta emakume
independenteek osatzen
G.: Orduan, zentroa ez zenuen zuena bezala hartzen? zutena, azpimarratu behar
ditugu.
E.: Ez, ez dugu ezagutzen, are gehiago, nahiko gatazka serioa egon
zen, hor lanean geunden jendea..., emakumeak, denak Basauriko
Emakumeen Taldetik gentozen..., gertatzen zena zen..., gero pro-
fesionaltasunaren historia horrekin hasiko ziren. Profesionaltasuna
militantziarekin, borrokan jarraitzearekin aurka omen doa, orduan...
Alderdi Sozialista gobernuan egon zen garaia zen..., “yuppismoa-
rena”, garai hartan denok oso ederrak izan behar ginen..., eta dena
konponduta omen zegoen..., eta arazo gehiagorik ez zegoela, era-
kundeek dena konpontzen zutela..., eta hori familia-plangintzako
zentroko langileengan ere sartu zen. Emakumeen taldeak zuen
ikuspegiarekin aurrez aurre zegoen, horrek pentsatzen baitzuen
abortuak zentroan egiteko eskatzen jarraitu behar zutela..., baina
horrek Osakidetzarekin eta langile zenbaitekin liskar gogorra izatea
ekarri behar zuen. Gainera, garai hartan emakumeen taldetik zeto-
rren sendagilea, Mari Luz Esteban alegia, joan zen eta kontratatu-
tako sendagile bat sartu zen..., Maite da..., sendagile ona da, eta
Osakidetzak proposatu zituen “Planing” delakoaren lanean egin
beharreko aldaketak egiteari uko egin zion. Orduan, emakume hau

199
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 200

374
A. D. andreari egindako
kaleratu zuten, iraizpena..., azkenean berak irabazi ziela, bidega-
elkarrizketa. beko iraizpena izan zena, ni deklaratzera joan nintzen, baina
375
Antzeko plataforma eta bueno, azkenean..., ezta horrela ere369.
koordinakundeak beste
esparru batzuetan ere
bultzatu zituzten, hala nola
Sendagile berri baten sarrerak zentroko langileekin liskar galanta eragin zuen,
politikoan, sindikalean, erakundeak bere gain hartu zituen funtzio berrien ondorioz egokitu gabe zeu-
ekologiakoan, giza dela sentitzen zutenak. Gatazka, aldi berean, gatazka eragin zuen langile
eskubideen
defentsarenean,… e.a. gehienak zetozen emakumeen taldean bertan, berau baldintza berriak onartu
376
Ugalde, M.: aip. oh., 371. or. zituzten eta onartu ez zituztenen artean izan zen. A. D. izeneko emakumea
azkenekoen artean zegoen.

E.: Taldeak ikusi zuen, arazoa zela ikusi zuen, baina langileetako ba-
tzuek ez zuten aurrera jarraitu nahi, egoera berriari egokitu eta zer-
bait irabaziko zutela pentsatu nahiago izan zuten. Nik hor gatazka
oso handia izan nuen nire lankideekin..., gainera izan ninduten...,
urtebetez, zigor moduan ia inorekin hitz egiten ez nuen kontsulta
batera bidali ninduten. Plangintza-zentroan zegoen arazoa oraindik
Basauriko Emakumeen Taldeko kidea nintzela zela ere adierazi
zidaten, orduan noski, hori zen..., baina bueno. Orduan utzi egiten
dute..., nire ondorioa da ez genuela inoiz kontrola utzi behar. Hori
bezalako zerbait egiten baduzu..., kontrol-motaren bat..., hasiera
batean ez dago kontrolik osasunean, ez dago kontrolik ezertan...,
baina hauek bezalako gaietan..., kontrolatu beharra dagoela uste
dut. (...) Baina nik, esperientzia hori izan badut ere, Basauriko ema-
kumeentzat, osasun-mailari dagokionez oso balorazio ona egiten
dut, eta antisorgailuen kontrolak, norberaren estimuak... hobera
egin dute. Eta bueno, momentu hartan egin zitekeena egin dugu,
hobeto egiterik bazegoen, baina hor dago..., agian ez ginen
Osakidetzaren barruan sartu behar baina hori..., hori da dagoena.
Batzuek baietz esaten genuen, zentroa antolatu behar genuela,
horretan ere erreferentzia izan behar ginela, ez zegoela emakume-
entzako erreferentziako zentrorik, eta emakumeek behar zutela,
eta egin behar genuela370.

Zentroa behin-betiko Osakidetzaren sarean sartzea bestelako alorretan gerta-


tu zen instituzionalizazioko prozesuaren barruan kokatu behar dugu, prozesu
horrek tentsio handiak eragin zituela aldarrikapen-mugimenduen barruan, baita
feministan ere. Bere baitan oso ezberdinak ziren sentsibilitateak batera zeu-
den. Nazio mailan zegoen egoera honela deskribatu ahal dugu: Alde batetik
korronte feminista sozialista, aldarrikapen feministak defentsaren alde agertze-
az gain Espainian demokrazia ezartzeko helburua zuen borroka orokorra ere
aldarrikatzen zuena. Korronte edo joera hau ezkerreko talde eta alderdiei dago-
kie eta militantzia bikoitza onartuko du, horren ondorioz, lider feminista asko,
gainera, alderdi eta erakunde haietako kide ere izan ziren 371. Beste korrontea
feminismo erradikalak ordezkatzen zuen, berau alderdi politikoekin loturarik ez
zuten talde independenteen inguruan egituratuta zegoen372. Azkenik, alderdi
politikoekin zuzeneko loturarik ez zuten baina militantzia bikoitza onartzen

200
165 x 235 euskera + fotos 13/12/07 09:42 Página 201

zuten talde feministak ere nabarmendu beharko genituzke373. 377


1987. urtean Ermuan eta
1995. urtean Donostian
Sortu ziren espektatiba handiek emakumeen elkartzeko prozesua azkartu aurkeztu zituzten hautagai-
zerrendek emaitza eskasak
zuten eta feminismoak pausu erabakigarriak eman zituen mugimendu sozial izan zituzten. Donostiako
antolatu gisa eratzeko bidean, Espainiako Estatu osoan barreiatuta zeuden Plazandreok hautagai-
zerrendak bere egitasmoari
plataforma bateratuak antolatu zituela, horrela, demokraziaranzko prozesu eutsi zion eta 1999. urtean
politikoa bultzatu zuten erakundeetako bat izan zela. Sare horren barruan zabaltzen saiatu zen
Bizkaian, Gipuzkoan, Araban sortutako Biltzarrak eta Nafarroako Gipuzkoa eta Bizkaiko
Batzar Nagusietarako
Koordinadora Feminista sartu ziren, aldi berean, elkarren arteko koordina- hauteskundeetan ere parte
zio-harremana finkatu zuten. Bilbon Bizkaiko Emakumeen Biltzarrak 1977. hartu zuela. Lanbroa izeneko
kolektiboak Estatuko antzeko
urteko abenduaren 8tik 11ra bitartean antolatu zituen Euskadiko emakume- beste hautagai-zerrenda
aren Lehen Jardunaldiek erakunde hauek bakoitza bere lurraldean finka batean parte hartu zuen eta
aldi berean izaera
zitezen lagundu zuten. feministako euskal alderdi
politiko berria sortzea ere
PCE alderditik zetozen emakumeez gain izaera erradikala zuten beste sustatzen zuen.
378
F. L. andreari egindako
emakume batzuk ere sartu ziren, –Lanbroa taldea ondoren sortu zutenak beza-
elkarrizketa.
lakoak– Liga Comunista, Euskadiko Ezkerra edo PTE alderdien emakumeak,
independenteak,… etab. Bizkaiko emakumeen Biltzarra probintzian zegoen tal-
derik handiena zen. Basauriko Emakumeen Elkartea, bere aldetik, talde
autonomotzat eratu eta antolatu zen, halere, aurrekoarekin harreman estua
izan zuen. Heterogeneotasun honek berak feminismoaren eta zehazki taldea-
ren eginkizunaren inguruan interpretazio ezberdinak sor zitezen ekarri zuen,
azkenean taldea apurtzea eragin zuena.

E.: Alde batetik, Pepita eta Koldobika geratu ziren, Pozokoetxeko


emakumeen talde batekin, eta bestaldetik gu geratu ginen. (...) Bai,
biltzarrean jarraitu nuen, eta prezioen borroka horrekin guztiarekin
hautsi genuen..., sexualtasunaren gaiarekin hasi ginen, eta anti-
sorgailuak zigorrik gabe uztearen eta abortua egiteko eskubidea-
ren aldeko kanpaina erraldoia hasi genuen. Bueno, Basauriko
hamaika emakumeen epaiketa ere badago. Hamaika emakumeen
kanpaina, gehien bat, Emakumeen Biltzarretik egin zuten kanpai-
na, hau da, horretan zentralizatu zena izan zen. Eta nik egin nituen