Está en la página 1de 4

Oreretxo eta Argitxo 1

ORERETXO ETA ARGITXO

Urtero bezala, aurten ere iritsi da iraila eta ikasturte berria. Haurrak eskolara doaz eta

bertan dago ezkutuan Oreretxo intxixua. Aurreko ikasturtean haurrek ahalegin handia

egin zuten euskara ikasteko eta erabiltzeko, eta Oreretxok pozaren pozez opariak uzten

zizkien ikasgelan.

Oreretxo adi-adi dago haurrei begira: batzuk pozez zoratzen sartu dira… beste batzuk

beldur antzean… Eta denak lurrean eseri direnean, Maite andereñoa galdezka hasi

zaie.

- Zer moduz pasa duzu udara, Maitane?


- Muy bien. En Valencia.
- Eta zu, Izar, non egon zara?
- En Cataluña.
- Eta zu Iraitz?
- Ni Pirinioetan ibili naiz.
- Haraaaaaaaaa, eta zuk Jon, zer ekarri diguzu?
- Tarta. Da nire kunple.
- Oso ondo! Bost kandela piztuko ditugu, eta zer kantatuko dugu?
- “cumpleaños feliiiiiiiiiz”, –garrasi egin dute haur askok batera.
Oreretxo horiek entzunda triste-triste joan da Aiako Harriko bere txokora. Bertan Argitxo

intxixuarekin egin du topo, eta hura ere oso triste ikusi du.

- Zer Argitxo, triste ikusten zaitut!


- Bai. Ikusi dut joan den ikasturtean euskaraz egiten zuten haur askok orain
gaztelania hutsez egiten dutela. Euskara ulertzen dute, baina ez dute erabiltzen!
- Nik ere horixe ikusi dut, Argitxo. Kontua da haurrek egiten dutela gurasoek egiten
dutena, eta uda osoan hitz egin duten eran hitz egiten dutela orain eskola
hasieran.
- Eta zer egin dezakegu, Oreretxo?
- Badakit! Gurasoengan piztu behar dugu euskararekiko zaletasuna eta horrek
ekarriko du haurrek ere euskaraz egitea.

Mikel Lersundi Koldo Mitxelena herri-ikastetxea


Oreretxo eta Argitxo 2

- Baina nola egingo dugu hori? Euskara zertxobait dakiten guraso askok uste dute
ez direla gai euskaraz hitz egiteko handitzen ari diren seme-alabekin.
- Begira, Argitxo! Gu magikoak gara. Gurasoen pentsakizunetan agertuko gara eta
ikusarazi behar diegu hizkuntza kontuetan ere haien seme-alaben eredua direla.
Haurrak motibatzeko ez dute zertan euskara ondo ikasi, baizik eta dakiten apurra
erabili… haurrei esan euskara entzutea asko gustatzen zaiela… haurrei eskatu
euskara erabil dezatela… Haurrei hizkuntza-maitasuna transmititzea, azken
finean.
……………………………………….
Iratxoek haien lana egin zuten eta behin Maitaneren ama arraina erostera joan zen

Ixabelen arrandegira.

- Egun on, Ixabel. Ona arraina gaur!

- Bai, Mariaje. Egunero bezala frexko-frexkoa.

- Nahi dut txitxarro egiteko en el horno.

- Oso ondo. Oraintxe prestatuko dizut.

- Aizu, Mariaje! –jarraitu zuen Ixabelek. Arraroa egiten zait gaur euskaraz

eskatzen ari zarela…

- Bai, konturatu naiz que Maitanek egiten du guk bezala, eta egin nahi dut

euskara. Oye, zure senarrak egiten du Mintzalaguna, ez? Nik nahi dut euskara

hitz egin parken. Egingo mintzalaguna parken?

- Bai, oso ideia ona –erantzun zion Ixabelek. Tori txitxarroa. Komentatuko diot

Jon Mikel senarrari eta arratsaldean parkean hitz egingo duzue.

Mariajek eta Jon Mikelek parkeko Mintzalaguna proposamena beste gurasoei

komentatu zieten eta egun horretatik aurrera guraso asko bildu ziren Mintzaparke

ekimenera. Hala, guraso batzuk hizkuntza-ohiturak aldatzen hasi ziren.

Handik egun batzuetara, Maitanek honela esan zion amari lo hartu aurretik gauero

kontatzen zion ipuina irakurtzen hasi aurretik:

- Amatxo, orain zergatik egiten duzu gehiago euskara?

Mikel Lersundi Koldo Mitxelena herri-ikastetxea


Oreretxo eta Argitxo 3

- Inportante da zuk ikasi, eta nik lagundu nahi dut.

- Ondo amatxo. Zuretzat inportante bada, niretzat ere bai.

……………………………………….
Gaur Maite andereñoaren urtebetetzea da eta bizkotxo goxo-goxoa eraman du gelara.

Oraindik oso gogoan du ikasturte hasierako “cumpleaños feliz” hura, eta hala esan die

haurrei:

- Kandela piztu ondoren, kantatuko al didazue “Zorionak zuri”?

- Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeez.

- Ai ama –pentsatu du Maitek. Eta zer kantatuko didazue? –galdetu die.

- Ba… ezagutzen dituzu Xuban, Eli eta Gaizka? OMT, Oarsoarrak Musika

Taldekoak dira eta zoriontzeko kanta hau kantatzen dute –esan du Iraitzek.

Baaaaat, biiiiii eta hiruuuuuu!

Mesedez jaitsi ezazu


burua hor goitik,
eta ondo dakizu
zuk Maite zergatik,
tira egin nahi dizut
belarrietatik,
mila zorion zuri
bihotz-bihotzetik!1
Oreretxok eta Argitxok berreskuratu dute poza eta haien irribarreek ilgoraren antza

dute gurasoak eta haurrak euskaraz saiatzen ari direlako.

Mikel Lersundi Koldo Mitxelena herri-ikastetxea


1