Está en la página 1de 2

OLATZEK EZ DU “PISTINARA” JOAN NAHI

Olatz dut izena eta lau urte ditut. Nire lagunekin jolastea asko gustatzen zait, eta

ikastolan ere primeran pasatzen dut. Idoiak, nire andereñoak, gauza asko erakusten

digu;

niri

adibidez,

nire

izenaren

letra

erakutsi

dit:

OOOOOOOOOOO

biribila,

ahoarekin Olatz esaten dugun bezain

biribila. Ooooooooolatz., eta O bat ikusten

dudan bakoitzean saltoka hasten naiz , nire hizkia delako.

Udazkeneko egun batean Idoiak gelako haurrok mendira eraman gintuen hostoak

bilatzera, Bai, guk hostoak bilatu genituen, baina liztor zirikatzaile batzuk ere mendira

atera ziren, antza, haurrak bilatzera eta gu

aurkitu gintuzten eta ziztada ederrak egin

zizkiguten.

Baso hartatik atera eta autobusera zalapartaka joan ginen. Hala ere, zein

ongi pasa genuen egun hartan!. Astelehenetan, txandala jantzita, salto gelara joaten

gara.

Ua! Itzela! Eta horretaz gain, aipatu behar ditut… ipuinak, kantak, jolasak,

marrazkiak, plastilina… Nire ikastolan Idoia andereñoarekin ez zara sekula aspertzen,

eta ni oso gustura joaten naiz , baina egun batean…, ai ama! egun batean….

- Berri ona daukat zuentzat, haurrok.- esan zuen Idoiak, ikasle guztiak

O letra

bezalako biribilean eserita geundenean-. Berri ona, bai! Bihartik aurrera arratsaldero

kiroldegiko

“pistinara”

joango

gara,

den-denok

arrainak

bezain

ongi

igeri egiten

ikasteko. Beraz, ez ahaztu bainujantzia, txanoa, txankletak eta eskuoihala.

“ Berri ona?”- pentsatu nuen nik-. “Hori ez da berri ona. Ez. Berri ona da salto gelara

joatea, urtebetetze bat ospatzea, Argitxoren bisita izatea, baina igerilekura joatea?

Nork joan nahi du “pistinara” igeri egiten ikastera? Nik ez, behintzat! Niri ez zait ura

gustatzen, beno edateko besterik ez”

Hurrengo egunean ez nuen ezer eraman, ez bainujantzirik, ez txankletarik, ez txanorik,

ez eskuoihalik… ez nuen bainatu nahi!!!

- Olatz!!! – O ozenarekin deitu zidan andereñok, eta hasierako O letra oso altu esaten

duenean, nirekin haserre dagoen seinale da-. Gaur nirekin, kanpoko kristaletatik,

ikusiko duzu nola bainatzen diren zure laguntxoak eta bihar… bihar zeu ere sartuko

zara uretara!.

Eta hantxe egon nintzen Idoiarekin, kristaletatik begira. Eta badakizue zer? Nire

lagunak

primeran

pasatzen

ari

zirela

zirudien.

Hala

ere,

ez

nengoen

erabat

konbentzituta, ondo pasatzen ari ziren, baina ura hotza zegoela seguru nengoen eta

nik ur hotza gorroto dut.

Hurrengo egunean andereñok galdetu zidan: “Olatz! Bainujantzirik ekarri al duzu?”

“Bai, bai, dena ekarri dut”, erantzun nion, beno, dena bainatzeko gogoa izan ezik. Eta

egun hartan kristaletatik barrena egon nintzen, bainujantziarekin, “pistinaren” ertzean.

Ez nintzen sartu, ura behatz puntarekin ukitu ondoren hotza zegoela erabaki bainuen.

Eta orduan

Noaren amak nire amari neoprenozko jantziarekin ez nuela hotzik

pasatuko esan zion eta nire amak hurrengo egunerako neoprenozko jantzi berria

prestatu zidan. Kontxo! Denek ni “pistinara” joatea nahi dute, baina nik ez dut nahi. Eta

flotatzen ez badut, zer?

Hurrengo egunean berriro gauza bera: Idoia kristaletatik begira, nire laguntxoak uretan

eta ni neoprenozkoa jantzita “pistinaren” ertzean… orduan Unax korrika etorri

zitzaidan, beti korrika joaten da eta ez du begiratzen nondik doan eta ez ninduen ikusi,

eta…eta…, ba hori, PLAUST!!! OLATZ URETARA!!! Hankak eta besoak astintzen hasi

nintzen, astindu, luzatu, etxeko dortokak egiten duen bezalaxe. Hanka bat, beso bat,

beste hanka, beste besoa, hanka, besoa, hanka, besoa, burua atera, hanka, besoa,

hanka, besoa, burua atera… IGERI EGITEN ARI NINTZEN!!!

EGILEA: Maite Ruiz de Azua (Errenteria)