Egun batean, Martari ezer esan gabe, dendara joan nintzen eta Nelson txakurra
erosi nuen. Hura poza! Nelson besoetan hartu eta etxera eraman nuen.
Handia egin ahala, gero eta gehiagotan, desagertzen zen Nelson txakurra
baserriko lurretan barna.
Baina egun batean Nelson ez zen azaldu. Guk triste eta kezkatuta pasa genuen
gau osoa, ia lorik egin gabe.
Hurrengo goizean tximeleta gorri bat ikusi genuen. Gure artean hegan zebilen.
Bai polita zela! Konturatu ginenerako bere atzetik gindoazen korrika, saltoka eta
laster baserri batera iritsi ginen.
Hantxe baserriko atea erdi irekita zegoela ikusi genuen, eta tximeleta handik
sartzen. Bere atzetik joatea erabaki genuen. Eta badakizue nor zegoen
barruan? Ba, Nelson txakurra, gu ikustean Nelson pozaren pozez saltoka hasi
zen.
Azkenean badakizue zer gertatu zen? Baserritarrak uste izan zuen agian
Nelsonek ardiak jango zituela, eta badaezpada kortan lotzea erabaki zuen.
Martak eta biok baserritarrarekin hitz egin genuen, eta esan genion Nelson
txakurra ez zela arriskutsua, oso txakur zintzoa baizik, gainera ardiak bere
lagunak zirenez, inoiz ez ziela kalterik egingo.
Handik aurrera konturatu ginen Nelson txakurra ardiekin oso gustura egoten
zela, horregatik erabaki zail bat hartu genuen: Nelson zoriontsu izatea nahi
genuen, beraz, Nelson baserrian bizitzen gelditzea proposatu genion
baserritarrari.
Gaur egun, askotan joaten gara Nelson txakurra ikustera; oso pozik bizi da
lagunen artean.
EGILEAK: Belen Márquez, Marta Ruiz de Oña eta Marta Mendia (Pasaia)