- Ama, zer da apalean dagoen kopa txiki hori?- galdetu zion Gorkak bere amari.
- Kopa hori? Zazpi urte nituenean ipuin lehiaketa batean parte hartu nuen eta nire
ipuinari saria eman zioten: kopa txiki hori, aiton-amonen etxean dagoen txapela eta
liburu batzuk.
Bazen behin hegalik gabe jaio zen enara txiki bat. Bera jaio zenean beste hiru
txorikume ere jaio ziren baina bera zen hegalik ez zuen bakarra. Hasieran amak
ekartzen zien denei jatekoa baina txorikumeek hegan egiten ikasi zutenean, bakoitzak
bere jana ekartzen zuen, beno, denek ez, gure txoritxoak ezin zuen hegan egin eta
Enarak zirenez, asko eta ongi abesten zuten, baina gure txoritxoak bereziki ongi
hegalik gabeko txoria abesten hasten zenean. Baina txolarre batzuek barre egiten
- Bai, bai, zuk oso ongi abesten duzu baina ezin duzu hegan egin eta guk bai!-eta
Hegalik gabeko txoria oso triste jartzen zen barre egiten ziotenean eta abesteko gogoa
joaten zitzaion.
Gau batean, bere anaiak eta ama habian lo zeudenean, ipurtargi bat ikusi zuen.
Hegalik gabeko txoria harrituta zegoen ipurtargiari begira ipurdia arrosa kolorekoa
zuelako.
- Zu al zara hain ederki abesten duela dioten enara hori?- galdetu zion ipurtargiak.
Enarak baietz esan zion baina txolarre batzuek barre egiten ziotela hegalik ez zuelako
ikusten al duzu nire ipurdiko argia? Ikusten al duzu arrosa kolorekoa dela? Ba, niri ere
txikia nintzenean denek barre egiten zidaten argia ez zelako besteen kolorekoa
Ipurtargiak, irribarre handi bat eginez, baietz erantzun zion. Lasai lo egiteko esan zion
eta hurrengo gauean berriro ere etorriko zela. Anaien artean kuzkurtu eta goxo-goxo lo
Hurrengo goizean esnatu zenean bere ama eta anaiak berari begira-begira zeuden. Bi
- Hegoak dauzkat, hegoak dauzkat!!!- esaten zuen etengabe pozez txoratzen. Amak
eta anaiek hegan egiten erakutsi zioten eta egun osoa hegan ibili ziren batetik bestera.
Halako batean, txolarreen habi ondotik pasatzean, denak geldik eta negarrez ikusi
zituzten. Txolarreek esan zieten hegalak ezin zituztela mugitu eta ez zutela ezer jateko.
Hegalik gabeko txoria orduan, hegan joan eta zizare batzuk ekarri zizkien. Txolarreek
eskerrak eman zizkioten eta barkamena eskatu zioten barre egiteagatik berak hegalik
ez zuenean.
Gure enarak barkatzen ziela esan zien eta lasai egoteko...hasiko zirela hegalak
martxan.
Gau hartan denak lo zeudenean, ipurtargia azaldu zen bere argi arrosarekin eta enarak
eskatu zion.
Ipurtargiak halaxe egingo zuela esan zion baina, baldintza batekin: gauero, abesti polit