- Anttoni? Non ba, non da?- galdetu zuen Kontxita botilak beti bezain despistaturik.
- Bai, lagunak, ni nauzue eta hemen naiz berriro ere etxean!-erantzun nien irribarretsu.
Eta halaxe hartu ninduten berriro ere eskuzabalik Imanolen etxean. Ah! Noski! Baina
oraindik ez dizuet esan nor den Imanol ezta nor naizen ni ere! Imanol bost urteko
mutiko bat da eta bere gurasoekin bizi da. Imanolek bazuen kristalezko edalontzi bat
oso gogoko zuena oso polita zelako eta bere lehengusinak oparitu ziolako. Edalontzi
- Jo Anttoni! Orain ere bazoaz trenean biletea hartuta, eh!- adarra jotzen zidan
Ximonek (Ximon, Imanolen amaren edalontzia da eta beti elkarrekin egoten ginen
mahaian).
Oso ongi moldatzen ginen etxe hartako ontzi eta edalontzi guztiak, eta ontzi-
garbigailura noiz sartuko zain egoten ginen han uretan plisti-plasta ibiltzeko.
Eta horrelaxe pasatzen genituen egunak, orain gosarirako mahaian jarri, orain
bazkarirako eta orain afarirako. Ximon, Imanolen amaren plateraren ondoan, Martxel,
Noizean behin gutako bat puskatu eta zakarretara botatzen zuten egunkari orri batean
bilduta eta gu oso triste eta haserre jartzen ginen. Izan ere, etxeko zakar guztiekin
batera botatzen gintuzten zakarretara, pentsa, arrautza oskolak, jogurt poteak, laranja
azalak…uaf! ze nazka. Etxe hartan ez zekiten birziklatzea zer zen. Etxe hartan ez
zekiten gu edukiontzi berdera botaz gero, berriro ere edalontzi, edo botila edo
Egun batean Imanol poz-pozik etorri zen ikastolako fitxa bat besapean hartuta.
- Ama, ama, begira zer egin dugun ikastolan! Zakarrontzi mota desberdinak ikusi
ditugu eta bakoitzean zer bota behar den ikusi dugu: begira, zakarrontzi horian
- Ene, lan polita egin duzue gaur- erantzun zion amak harrituta.
- Bai eta gainera kalera irten gara edukiontzi desberdinak ikustera. Ama, jarriko al
ditugu guk ere ontzi desberdinak etxean? Andereñok esan digu hori egiten badugu,
botatako gauzak aprobetxatu egiten dituztela gauza berriak egiteko, adibidez folioak,
kulunpioak...
Amari ideia ona iruditu zitzaion eta arratsaldean bertan kolore desberdinetako ontziak
erosi zituzten: urdina papera botatzeko, horia plastikoa botatzeko eta marroia jan-
hondarrak botatzeko. Imanol ikastolara joateko irrikan zegoen andereñori esateko bere
Afalorduan, aitari, erositako ontzien berri eman eta denak mahaian eseri ziren aitak
egindako patata tortilla jatera, baina, amak ogia hartu zuenean, nahi gabe ni ukitu
- Ai ama, ai ama, banoala lurrera!!- esaten nien Ximon eta Martxeli izututa.
Eta halaxe izan zen, ni konturatu orduko, KRAKKKKKKKK handi bat entzun zen eta ni
negarrez.
Imanol ere negar batean zegoen bere gogoko edalontzia puskatu egin zelako. Aitak
lasai egoteko esan zion, erosiko ziola beste bat, eta egunkari orri bat hartu, dena bildu,
eta zakarretara botatzera zihoanean, honela esan zion Imanolek mahaitik ziztu bizian
altxatuz:
- Ez aita, ez bota horra! Andereñok esan du edukiontzi berdean botatzen badugu, gero
fabrika berezi batzuetara eraman eta berriro ere edalontziak edo botilak, edo…egiten
dituztela.
Eta halaxe egin zuten. Hurrengo goizean kaleko edukiontzi berdean bota zituzten nire
kristal puskak. Handik fabrika batera eraman ninduten eta aste batzuk pasatu ostean…
berriro ere kalean nago erabat osatuta. Baina orain, ez naiz edalontzi bat. Ah! Noski!
oraindik ez dizuet esan nor naizen, ezta? Ba fabrika hartatik botila forman atera nintzen
eta baserriko esnea saltzen duten txabola horietako batean jarri ninduten. Beti ere,
norbait etorri, txanponak sartu eta gutako botila batean baserriko esnea eramaten zuen
etxera, izan ere, ba al dakizue zein goxoa den baserritik ekartzen duten behiaren
esnea? Ummmmm!!!. Baina nire txanda oraindik ez zen heldu, han nengoen ilaran zain
ni noiz beteko ote ninduten. Egun batean, a ze ezustekoa! Imanolen ama txanponak
sartzen esnea erosteko!!! Eta nire txanda zennn!!!Horrek esan nahi zuen berriro ere
Eta horrexegatik hartu ninduten hain goxo nire lagun Ximonek, Martxelek eta besteek.
Berehala konturatu ziren botila forma izan arren, lehengo Anttoni nintzela. Konturatuko
ERRENTERIA