Está en la página 1de 3

Haitzgibelen fosila 1

Haitzgibelen fosila

- Egun on Maddalen –esan zion amak. Jaiki egin behar duzu, gaur mendira goaz-eta.

- Mmmmmmmmm. Baiiiiii, orain noaaaaaa.

Maddaleni egunero bezala, esnatzea pixka bat kosta zaio, baina azkenean esnatu da. Azkar-

azkar gosaldu du eta amarekin Jaizkibel mendira joan da.

Pasai Donibaneko itsasargitik Jaizkibel aldeko harkaitzetarantz joanez gero, leku oso-oso

berezi bat dago, eta Maddalenek ezagutu nahi du. Tipi-tapa, tipi-tapa, iritsi dira leku berezi

horretara...

- Hara! Dinosauro baten buruaren forma dago harri horretan margotuta! –esan du

Maddalenek.

- Ez, maitea. Ez da margo bat. Fosil bat da. Horrexegatik da berezia leku hau.

- Eta zer da fosil bat?

- Garai bateko animalien aztarnak harri bihurtuta.

- Baina... animalia horrek… oso buru handia… eta oso hortz handiak zituen, ezta?

- Bai, gure arbasoek kontatu digutenez, Haitzgibel dinosauroaren aztarna da.

- Haitzgibel?

- Bai. Diotenez, Tiranosaurus Rex familiako dinosauro handia zen. Hemen, Jaizkibelen bizi

zen. Haragijalea zen eta beste dinosauroak eta dinosauro horien arrautzak jaten zituen.

Oso-oso ankerra, zitala eta bihozgabea zen. Beste dinosauro guztiek beldur ikaragarria

zioten…

- Hara, harroputz zikina! Handia zenez, txikiak beldurtzen! –esan du Maddalenek haserre.

- Bai, laztana. Hala da. Baina behin… Jaizkibelen bizi ziren beste dinosauro guztiak elkartu

egin ziren. Dinosauroen batzarra egin zuten eta erabaki zuten Haitzgibelen aurkako zerbait

egin behar zutela.

- Oso ondo pentsatuta! Eta… dinosauro familia asko bizi al ziren Jaizkibelen?
Haitzgibelen fosila 2

- Ez, Haitzgibelez gain, beste hiru familia bizi ziren: Oiloaitzak (Gallimimo familiakoak),

Hegalaitzak (Pterosaurio familiako hegalariak) eta Mailuaitzak (Anquilosaurio familiakoak).

Eta Haitzgibelen kontrako batzarrean honela mintzatu ziren dinosauroak:

- Hegalaitzak hegan hurbilduko gara Haitzgibel lotan dagoen lekura. Hara iristean
harriak botako dizkiogu eta haserre-haserre esnatuko da.

- Ondo! –esan zuten Oiloaitzek. Gu ostrukak bezain azkarrak gara eta korrikarako
oso trebeak, gainera! Haitzgibelen inguruan egongo gara eta esnatzen den orduko
korrika hasiko gara. Ziur gure atzetik etorriko dela!

- Ederki! –esan zuen Mailuaitz indartsuenak. Nik isatsaren muturrean mailu indartsu
bat dut, eta harri handi horren atzean egongo naiz ezkutatuta. Haitzgibel ondotik
pasatzen denean, nire isatsaren muturraz gogor joko dut.

- Eta pentsatu zuten bezala atera zen plana –jarraitu zuen amak. Mailuaitzek jo zion

lehenengo kolpearekin Haitzgibel lurrera erori zen, eta bigarren kolpearekin itsasora bota

zuen. Modu horretan Haitzgibel betirako galdu zen itsasoan, eta Jaizkibeleko beste

dinosauroak lasai bizi izan ziren meteoritoa erori zen arte.

- Eta uretara bota bazuen, nola liteke Haitzgibelen fosila lehorrean egotea? –galdetu zuen

Maddalenek.

- Gaur lehorrean dagoen Jaizkibelen zati handia, garai batean itsasoaren azpian egon zen,

eta ziur Haitzgibel itsasoan itota hil zenean, harkaitz honen gainean geratu zela. Ondoren

itsasoak behera egin zuen eta harkaitz hau eta inguru guztia lehorrean gelditu ziren.

- Ordutik aurrera, hemen egon da beti fosila?

- Fosila Jaizkibel mendian zebilen artzain batek topatu zuen eta txabolan jartzeko hartu nahi

izan zuen, baina Haitzño agertu zitzaion, Jaizkibel mendiko iratxoa eta honela esan zion:

“Ez mugitu fosil hori dagoen lekutik. Mugitzen baduzu, baliteke Haitzgibelen
ankerkeria norbaitengan piztea eta bere inguruan dituen lagun guztiak bere
esklabo balira bezala tratatzen hastea”.

- Handik aurrera inor ez da ausartu Haitzgibelen fosila bere lekutik mugitzen, eta espero

dezagun aurrerantzean ere inork ez mugitzea.


Haitzgibelen fosila 3

- Ez ama! Jakinik zer kalte eragin dezakeen, inor ez da ausartuko Jaizkibeleko haitz hau

puskatzen edo lekuz aldatzen!

- Hala bedi, maitea; hala bedi!

EGILEA: Mikel Lersundi Ayestaran

También podría gustarte