Bazen behin batean baserri eder bat. Bertan animalia asko bizi ziren: oiloa,
behia, ardiak, erleak, zakurra, katua, eta bazen zaldi txuri polit bat ere.
Denak lagunak ziren, baina egun batean baserritarra azokara joan zen zaldi
gainean.
- Agur! Esan zien zaldiak bere lagunei. – Ni azokara noa. Zuek hemen
gera zaitezte lanean, kar, kar, kar!
- Zer uste du zaldi harroputz horrek! Nagusia bera dela, edo zer?
Buelta erdia eman, eta alde egin zuen. Harro-harro zihoan, baina halako
batean, irristatu eta hankaz gora putzu zikin batera erori zen.
KATAPUN!
Eta denon artean garbitzen lagundu zioten, berriz ere zaldia txuri-txuri gelditu
zen arte.
- Eskerrik asko denoi. Pixka bat lotsatzen naiz nire harrokeriaz, eta
barkamena eskatu nahi dizuet denoi.
Horrela bazan, edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila herriko
plazan.