Bazen behin Euxebio izeneko agure bat. Bakar-bakarrik bizi zen, baina egia esan
horretarako hobea zen, arraro xamarra zela esaten baitzuen herriko jendeak. Haurrak
oso gutxitan inguratzen ziren kale kantoian zuen denda hartara, han ez baitzeukan
saltzeko ez ogirik, ez txokolaterik eta ezta sugusik ere, eta gainera, asko beldurtu egiten
ziren Euxebioren bizar zuriarekin, beste asko gela handi hartako iluntasunarekin, eta
han egoten zen kirats nazkagarri hark atzera egiten zion haurrik ere bazen. Baina gauza
asko zeuden denda hartan, erruz: aulki zaharrak, kriseiluak, pipiak jotako armairu
mordoska bat, idazlumak, koloredun alfonbrak, ispiluak, milaka traste zahar alegia.
Amona Joxepak etxeko atea ireki eta bilobari oihu egin zion:
Lander atarian txingurriak harrapatzen ari zen. 7 urteko mutiko bat zen. Bizia
oso, eta txingurriekin hitz egitea asko gustatzen zitzaion. Amona Joxepak ogitartekoa
ematen zionean, txingurriengana joaten zen ia beti, karraskilo atzera. Eta han denak
pozik: Lander txingurriek ogi-papurrak bizkarrean nola jasotzen zituzten begira-begira
egoten zen, eta txingurriak ere bai, janari mordoa lortzen zutelako.
Ez zekien atea jo, ala zuzenean barrura sartu; eskaparateari begira gelditu zen:
Eta Olentzeroak edota bere urtebetetzeak bietatik zein egun lehenago iritsiko ote
zen pentsamenduan, atea ireki zuen.
Amonak Eusebio gauzak konpontzen artista zela esaten zuen beti, baina
mutikoak sorgin-azti itxura hartu zion, edo bizar zuri harekin mamu itxura, edo kopeta
zimur harekin deabru tankera ere bazuen. Horregatik hitzak ezin asmatuan ibili zen:
Agureari mutil koskor honen hizkera barregarria eta ume txikiarena iruditu
zitzaion, “ordularia” esaten ere ez baitzekien.
-Ekar dezagun Don Julio lehenbailehen etxera, hura baitugu probintzia osoan
sendagilerik ospetsuena! Inork asmatzekotan, hark egingo du!
Hala, Don Juliok egongelako ordulariaren azpian aztertu zuen mutikoa: aho,
masailezur, eztarri, belarri, birika alde eta sabelaldea. Baina ez zion deus arrarorik
harrapatzen. Luzaroan aritu zen begira, jira alde batera, jira bestera, harri eta zur. Ezin
deus antzeman. Hau ikusi beharra ere! Sendagileak bisitaldi amaieran dirua jasotzekotan
zela, sarrerako ispilura begiratu zuen.
-Ene bada! Zuen etxera burua soilduta etorri, eta orain iledun izaki!
Eta halaxe egin zuten. Urte gutxian zahar-etxeak ospe handia lortu zuen kirola
zela medio, eta Lander berriz, txingurri-familiara itzuli zen, kilker-kaiola eta guzti.