Está en la página 1de 1

Kontaidazu ipuin bat 2009

Maia erlea
Udaberriko goiz polit batean Maia erlea azokara abiatu zen erosketak egitera, bere otartxoa
hartuta. Azokara iritsitakoan aurrena, okinarengana joan zen ohi bezala, eta ogi borobil eder bat
eskatu zion. Ondoren baserritarrari baratxuriak, kipula eta arroza. Eta azkenik, arrain-saltzaileari
arraina.

Maia erlea etxera joan zen bizi-bizi. Otartxoa mahai gainean utzi eta karpeta hartu zuen
eskolara ziztu bizian joateko. Garaiz jaiki behar izaten zuen eskolara joan aurretik enkarguak egin
ahal izateko.

Eskolan bere laguntxoekin elkartu zen, eta andereñoa iritsi gabe zegoelako, marrazki bat
egin zuen koloreetako margoekin. Erromako zubi bat.

Eskolatik irten zenean, bazkari goxo-goxoa prestatu zuen, aurreko mantala jantzita, eta
aulkitxo batera igota; bera txikia baitzen sukalde hartarako.

Maia erleak, familiarik ez zuenez, bakar-bakarrik egiten zituen bere lanak, eta oso ongi
moldatzen zen, langilea eta bizkorra zelako.

Egileak: Itsaso Andueza eta Lierni Urruzola (Lezo)