Está en la página 1de 4

KARPA UHARTEA

-Eh, bikote esnatu!-Oihu egin zuen Xantik, bere lozakutik salto batez gorputzeratzen zen batean.

-Zer gertatzen da?-galdetu zuen Dafnek bere begiak igurtziz.

-Zergatik esnatu gaituzu?-galdetu zuen Xamuelek.

-Entzun al duzue zarata hori?- esan zuen Xantik- barruko patiotik zetorren. Goazen zer den ikustera.

Horrela hiru anai-arrebek joan ziren zer gertatzen zen ikustera.

Xanti, Xamuel eta Dafne Karpa uhartera joan ziren egun batzuk pasatzera. Aspaldiko urteetatik Karpa
uhartea bere gurasoena zen

eta bertan gaztelu erraldoi bat zeukaten. Oso gustukoa zuten hara joatea, han beraien irudimena askatzen bai
zuten: igeri egiten

zuten, eguzkia hartu ere bai, eta garrantzitsuena, jolasten ziren helduek zer egin behar zuten esan gabe.

Xanti anai zaharrena zen, hiruetan ausartena, eta bere ametsa, abentura berri eta erakargarriak bizitzea zen.
Xamuelek bere anai

zaharrena imitatzen zuen gehienetan ez zen hura bezain ausarta baina bai trebea eta burugogorra. Eta Dafne
txikiena zen, arduratsu

eta burutsuena, baina ikaratsuena ere bai; bere anaiek beti edozein arriskutik gordetzen saiatzen ziren.

-Goazen kontu handiz-esan zuen Xantik-ez dakigu zerekin topatuko garen.

Patiora iritsi zirenean, han ikusitakoekin, hain ikaratu eta aho zabalik geratu ziren, ez zirela gai izan gihar bat
ere mugitzeko. Han

erdian, harkaitz baten gainean eserita, aurkitu zuten ogro erraldoi bat. Hiru begi zituen, sudurra, futboleko
baloi bat bezain handia

eta potoloa, eta bi belarri, bi antena parabolikoen itxurekoak. Bere gorputz osoa ile gris ilunez estalia zegoen.
Esku bakoitzean

hamar hatz zituen, eta beste hamar hanka bakoitzean. Baina bere itxura gogorra izan arren, mamuak pena
pixka bat ematen zuen,

zeren hiru anaiek entzundako zarata, mamuaren negarra besterik ez zen. Beraien artean hitz egin ondoren
berarengana joatea erabaki

zuten, ez bai zuen gaizto itxurik.


-Kaixo-agurtu zuen anaietan zaharrenak-Ni Xanti naiz eta hauek Dafne eta Xamual. Eta zu?

Mamuak beldurtitik begiratu ondoren erantzun zuen:

-Ni Txinpa naif eta buaaaaaaaaaaa.......- jarraitu zuen negarrez.

-Zergatik negar egiten duzu Txinpá?-galdetu zuen Dafnek berarengana urbilduz eta bere eskua laztanduz.
-Galdu naifelako eta nere gurafo eta lagunetaf oroitzen naifelako-erantzun zuen Txinpanek mukiak kentzen
zituen bitartean.

-Baina nolataz galdu zara hemen, hau uharte bat da, eta...?-esan zuen Xamuelek.

-Ni nere lagunekin efkutaketan jolaften ari nintzen, eta portuan fegoen itsafontzi handi batean fartu nintzen.
Efnatu nintzenean hemen nengoen. Buaaaaa........-hasi zen berriro negarrez.

-Ez negar gahiago egin-esan zuen Xantik-horrela jarraitzen ba duzu, zure malkoetan ito egingo gara.

Orduan Txinpanek ez zuen negar gahiago egin eta entzun zuen bere lagun berriek, handik irtetzeko
proposatzen zioten laguntza.

-Lehenengo gauza, jakin behar dugu non bizi zaren-esan zuen Dafnek.
-Ni “Villa Fétida”n bizi naif-erantzun zuen Txinpanek, bere ezpainetan irifar bat agertzen zen bitartean bere
herri maiteaz oroitzerakoan.

Horrela, hiru anaiek, bere aitaren gelako mahaiko bigarren kaxoien gordetzen zen mapa bat begiratzea joan
zien. Aurkitu zutenean,

konturatu ziren “Villa Fétida” Karpa uhartetik 20 kilometroetara besterik ez zegoela, eta lurrazpiko galerietan
zegoen tunel batetik

zuzenean irtetzen zela herri honetara. Hau ikusterakoan, martxan jarri ziren. Hartu zuten ura, janari pixka bat,
eskuargiak eta irtetzea

erabaki zuten. Lehenengo ordu erdian, berriketan, abesten eta Txinparen familiko istorioak entzuten joan
ziren, baina pixkana

pixkanaka nekatzen joan ziren. Horrela atseden pixka bat hartzea erabaki zuten, txokolatetxo bat jateko
asmoz, baina bat batean

urrunean beraiengana zetorren argi bat ikusi zituzten.Geldi geldirik eta ixil ixilik geratu ziren laurak,
Xamuelek esan zuen arte:

-Nortzuk izango ote dira honera heldu diren horiek?

-Agian lapurrak izango dira, eta hemen altxor bat dagoela ezkutatua usteko dute-esan zuen Dafnek.

-Begira-esan zuen Xantik –ikusten dezue horma hartako zabaldura hura? Goazen han ezkutatzera.

Denak korrika haruntz joan ziren. Banaka, banaka sartzen joan ziren,....denak Txinpa ezik. Honek bihurkada
izugarriak egitn zituen

sartu nahaiean. Hiru anaiek urduri begiratu arren, animatzen zioten “horrela Txinpa, zu gai zara, eta”, baina
honek ezin zuen sartu,

handiegia eta potoloegia zen eta beti bezela negarrez hasi zen.

-Buaaaaaaaaaaa-hipa egiten zuen- efin dut fartu, orain harrapatuko didate, lotu eta berain etxera eramango
didate, jende denen erdian jarri, arraultzak bota, kilimak egin eta neretaf parref lehertuko dira.
Buaaaaaaaaaaaaaaa.
-Txinpa ez izan gehiegizko, makurtu pixka bat gahiago eta eduki tripa barrura sartuta-animatu zion Dafnek.

Horrela , hartu zuen arnasa, tripa barrura sartu zuen , makurtu zen ahal zuen gehiena eta begiak itxita sartu
zen. Bola errladoia bat

sartu balitz bezala orman kontra zapaldu zituen Xanti, Dafne eta Samuel.

-Lagundu Finpa, ezin dut afnasa haftu-esan zuen Xamuelek sudurra bere lagunen besapean itsatsita gelditu
zitzaion bitartean.

-Txinpa joan alde batera-esan zuen Dafnek, bere aurpegian mamuaren izterra zeukala.

-Ez da ideia ona izan zu hona sartzea-hitz egin zuen Xantik, eskubiko belarria orman itsatsita zeukala.

Honela minutu batzuk igaro zituzten, beraiei orduak iruditu arren. Bat batean Txinpa gorri, gorri jartzen hasi
zen, gero urdina ,

morea, eta ezin zuenean gahiago, arnasa hartu, tripa atera eta zutitu egin zen JAINKO MAITEA, lurra ereki
balitz bezala izan zen,

goiko aldetik harriak erortzen hasi ziren, ormak ireki ziren eta trumoi sisako zarata entzun zen toki hartan.
Xanti, Samuel eta Dafne

aurreko ormaraino atera ziren eta han geratu ziren hiru kromo bezala itsatsita, pixkanaka hiru paper bezala
lurrera erortzen hasi

ziren arte. Han ondoan Txinpa zegoen, zer egin eta zer esan jakin gabe.

-Ni ifandu naif?-galdetu zuen.

-Noski Txinpa, nor bestela?-erantzun zuen Xantik arropak astintzen zituen bitartean.

Bere onera etorri zirenean konturatu ziren , Txinpa bezelako hiru mamu beraieri harrituta begiratzen zeudela.
Txinparen aita, anai

zaharrena eta lehengusua ziren bere bila etorri zirenak.

-Aita, Txinpe, Txinpu nere bila etorri farete-esan zuen mamuak-baina nola zenekizuten hemen nintzela?

-Txinpuk kontatu zigun ezkutaketan jolasten ari zinetela eta itsasontzi batean sartu zinela.Gero jakin genuen,
itsasontzi hori uharte honetara etortzekoa zela-esan zuen bere aitak- Horregatik gaude hemen zu estera
eramateko, seme maitea.

Denbora luze igaro ondoren denak beriketan, konten eta alai, agurtu ziren. Txinparen aitak eskerrak eman
zion hiru anai-

arrebei,bere semetxoa hain ondo zaintzeagatik , eta gonbidatu zituen “Villa Fétida”ra joateko zutenean.
Horrelaxe Txinpanek

besarkada handi bat eman zion bere laguneei eta agurtuz esan zien:
-Oso onak ifandu farete nerekin. Beti gogoratuko faituftef eta beti nere bihotzean eramango faituftef.
Egilea: Vicky Requena (Oiartzun)