Urrutiko herrixka batean, Aitana eta biloba arrantzan ari ziren itsas zabalean. Halako
batean, haurrak ea itsasoko ura zergatik den gazia galdetu zion aitonari. Aitonak
aspaldiko kondairak dioena kontatuz erantzun zion.
Garai bateko Pertsiako lurraldean, bazen bihotz oneko nekazari bat, ingurukoei
laguntzen ahalegintzen zena.
Basoan, beheko suan erretzeko egur bila ari zen batean, urrutiko distira batek harritu
zuen. Distira hura zer ote zen bere buruari galdetzen zion bitartean, ordulari bat akaso,
txanponen bat…, bertara gerturatu zen. Zer izango eta … ezkutuko pasabide baten
sarrera.
Aurkituko zuenaren beldurrik gabe edo horretan gehiegi pentsatu gabe, barnerantz
abiatu zen. Gela handi batera iritsi eta erdi-erdian kutxa itxurako traste bat zegoela
konturatu zen. Eskuetan hartu eta barrutik zetozen zurrumurru eta marmar hotsak
entzun zituen. Hala, kutxa ireki eta iratxo bat irten zen salto batean pozaren pozez, bere
burua aspaldiko partez berriz libre ikusiz.
“PITXAR MAGIKOA: UTZI GATZA EMATEARI” esan eta kito, pitxarrak gatza
emateari uzten zion.
Nekazaria oraingoan ere besterengan, bizilagunengan pentsatzen hasi zen, denei gatza
banatzeko asmoa zuen.
Iratxoak nekazariak aginduak ongi ikasi zituela ziurtatu zuen eta besarkada batez elkar
agurtu zuten.
Etxera iritsi eta gure nekazari zaharrak gertatutako guztiaren berri eman zion emazteari,
kanpoan, ate ondoan, norbait bere azalpenak entzuten zegoela ohartu gabe. Gauean
bertan, lapurra etxean sartu eta pitxarra harrapatu zuen aberasteko asmoarekin. Lapurra
txalupa handi batean urrutiko lurralde batera abiatu zen eta, bidean, pitxarra probatu
nahian hasi zen.
Pitxarra eskuetan hartu eta esan zuen: “PITXAR MAGIKOA: GATZA EMAN” eta
pitxarra gatza eman eta eman hasi zen. Lapurrak, ordeak, ez zituen pitxarra gerarazteko
hitzak entzun eta laster txalupa guztia gatzez bete zen, gainezka egin eta zamarengatik
urperatzeraino.
Batzuek diote pitxarra oraindik ere gatza bota eta bota ari dela itsas sakonean eta
horrexegatik dela itsasoa gazia.