Está en la página 1de 1

Kontaidazu ipuin bat 2009

Irribarrea

Bazen behin grisa zen herrixka bat. Dena grisa zen: zerua, mendiak eta itsasoa, zuhaitzak eta
loreak ere grisak ziren. Etxeak, eskola eta parkeak ere bai. Baita jostailu eta ipuinak ere. Txano-
gorritxo bera ere grisa zen.

Herrixka honetako bizilagunen bizitza grisa zen. Ez malko, ez haserrealdi, ezta irribarrerik
ere. Tristea eta grisa era berean.

Herrixka honetako aiton-amonek beraien historia kontatzen zituztenean koloreak ezagutu


zituztela zioten, baina ez zekiten inoiz ere historia bukatzen.

Behin, herrixka honetako eskolan neska-mutilak marrazten zebiltzan, eta batek aurpegi bat
egin zuen. "Bai arraroa dela aurpegia!", esan zuen haurtxoak, "Bai arraroa, baina oso polita". Eta
marrazkian aurpegiak zuen keinu bera egiten saiatu zen. Kostata, baina lortu zuen azkenean. Eta
lortu zuen bezain pronto, zerutik izpi hori batzuk atera ziren. "Eguzkia, bai polita!" zioten haur eta
bizilagun guztiak, "kolore horia, bai polita!".

Marrazkia egin zuen haurtxoak bazekien sekretua; irribarrea lortuz gero, koloreak! Honela
ba, lagunei irribarrea nola lortu erakutsi zien, eta hauek beraien aita eta amei. Eta gurasoek lagunei.
Eta egun gutxiren buruan herrixka guztia irribarretsu zegoen. Zerua eta itsasoa urdin bihurtu ziren,
eta mendiak, berde berdeak. Loreak, berriz, koloretakoak. Ordutik, etxeak eta eskolak eta parke
guztiak, koloretakoak ziren. Txano-gorritxoren txanoa ere gorri bihurtu zen.

Egileak: Katrin Muñoz eta Itsaso Errasti (Lezo)