Está en la página 1de 13

Zelula

1 Definizioa:

Bizia duen organismorik txikiena da eta Izaki bizidunen oinarrizko


egitura izan arren, bizi funtzioak egiteko gai da.

Historia

Mikroskopioak XVII. Mendean hasi ziren erabiltzen eta garai horretan


lehenengo aldiz zelulak deskribatu ziren; horien artean, odol-zelulak,
espermatozoideak, eta mikroorganismoak.

Robert Hookek “zelula” hitza lehenengo aldiz erabili zuen, XVII.


Mendean, kortxoan bereizten ziren gelaxkak ikusterakoan.

Teoria zelularra

Mikroskopioaren hobekuntza: lenteen akatsak zuzentzea lortu zen eta ondorioz ikusten
ziren irudiak askoz garbi eta zehatzago bihurtu ziren. Behaketa mikroskopikoak biderkatu
ziren eta organismoen izaera zelularra argi eta garbi agertzen hasi zen: hasieran landare-
ehunetan (landare zelulak handiagoak dira eta lodia den horma zelular batez inguratuta
daude) eta gero animalia ehunetan.

XIX. mendean, Jakob Scheleidenek landareetan eta eta Theodor Schwannek beranduago
animalietan teoria zelularraren lehen printzipioa argitaratu zuten,

• Unitate anatomikoa :Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.


• Unitate fisiologikoa :Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu
guztiak egin ditzake(elikatu, inguruarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dira)
• Ugalketa unitatea: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.
• Unitate genetikoa: Zelula bakoitzak informazio genetiko guztia gordetzen du,
bere funtzionamendurako eta ondorengoei emateko

Zelula motak:

Bi antolaketa maila bereizten dira

Prokariotikoak: duela 3500 milioi urte sortu ziren nukleogabeko zelulabakarrez


eratutako izakiak dira. hau da, ADN aurkitzen da sakabanatuta zitoplasman mintzarik
gabe, Zelula prokarioto guztiak bakterioak dira.

Zelula mota honen atal nagusiak hauek dira:

Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Muga horrek zelulari forma
ematen dio eta zelula eta ingurunearen arteko substantzien trukea kontrolatzen du.

Zelula-pareta:Zelulosa ez den substantzia batek osatzen du eta zelulari babesa ematen


dio.

Material genetikoa: ADN molekula bat da, baina, ARNa eta proteinak ( Eukariotikoetan
ez bezalakoak)) izaten ditu. Material genetikoa zitoplasman aurkitzen da, eta zelularen
1
eginkisun guztiak kontrolatzen ditu eta zelula erdibitu aurretik bikoizten da zelula kume
bakoitzari kopia bat emateko.

Erribosomak: proteinak sintetizatzeko dituzte.

Mesosomak: mintz plasmatikoa zitoplasma barrura sartzen den guneak dira. Bakterioen
nutrizioarekin zerikusia dute.

Inklusioak: Agertzen badira, materia organika ala ez organika daukate bikor hauek,
bakterioerentzat C , N, S edo P erreserbak dira

Finbriak edo Pilli : luzapen txikitxoak dira eta haiei esker material genetikoaren trukeak
ematen dira bakterio batzuen artean edo beste zelula batzuekin itsasteko

Plasmidoak: Agertzen badira, kromosoma nagusitik kanpo duten DNA zatiari deritzo,
biribilak dira eta DNA zati horren erreplikazioa kromosoma nagusiarenetik independentea
da. Daukaten informazioa ezinbestekoa ez izan arren, baliotsua da bakterioarentzat,
adibidez antibiotikoekiko erresistentzia izateko edo toxinak sortzeko

2
Eukariotikoak: duela 1500 milioi urte sortu ziren, Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia
nukleoa izatea da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute.
Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean gero ikusiko dugun bezala, badaude zenbait
desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak
dituzte:

Zelula mintzak
Mintz plasmatikoa zelula inguratzen
duen geruza da. Kanpo-ingurunearekin
substantzien trukea kontrolatzen du.
Mintz nuklearra nukleoa inguratzen
duena da. Zitoplasmarekin substantzien
trukea kontrolatzen du.
Organulu gehienak mintzez inguratuta
daude.

Mintzaren egitura beti antzekoa denez,


mintz unitarioa deitzen zaio.
Mintzaren oinarria fosfolipidoz-geruza
bikoitza da. Fosfolipidoen buru polarra
mintzaren kanpoalderantz eta buztan hidrofoboak barrurantz..
Fosfolipidoez gain, badaude lipido neutroak (kolesterola egonkortasuna ematen dio
mintzari) eta glukolipidoak ere.
Proteinak ere agertzen dira mintza guztietan eta proteina hauek desberdinak dira
mintzaren funtzioaren arabera mintza osoa zeharkatzen badute integralak dira eta
periferikoak zitoplasmarantz kokatuta badaude eta ez dute zeharkatzen mintza

Zelula-pareta
Landare-zeluletan bakarrik aurkitzen da.
Zelulosa da bere osagai nagusia.
Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna
ematen dizkio eta zelulari kanpoko
aldaketetatik babesten dio. eta horri
esker eusten dio landareak bere formari.
Kutxatila barnean dagoen zelula guztiz
puztu edo txikitu egiten bada ere, pareta
zelularrak landarearen forma
mantenduko du.

Zitoplasma.
Substantzia likido lirdingatsua(biskosoa) da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen
metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa
erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da.
Zitoplasmaren barruan, organuluak antolatzen dira.

Zitoeskeletoa
Zelula eukariotoetan bakarrik agertzen da. Hiru eratako harizpi proteikoen sare batek
osatzen du:
Mikroharizpiak: nagusiki aktina-harizpiak dira. Zelulari forma eta elastikotasuna ematen
diote. Luzapen zitoplasmatikoak edo pseudopodoak igortzea errazten dute.
Tarteko harizpiak: harizpizko proteinek eratuak daude. Egitura-funtzioak betetzen dituzte.

3
Mikrotubuluak: Proteinak tubularrak dira. Zitoeskeletoaren osagai nagusiak dira, eta
gainerako harizpi eta organulu zelularrak antolatu eta banatu egiten dituzte. Ardatz
akromatiko edo mitotikoa mikrotubuluez osaturik dago. Zilioak eta flageloak
mikrotubuluetatik eratorritako egiturak dira.

Mintzaz osatutako organuluak

Erretikulu endoplasmatiko

Bi motatakoa izan daitezke:

Bikortsua (EEB) hodiska sare


batez osatuta dago. Haren atal
garrantzitsuenetako bat
erribosomekin tapizatuta dago.
Honek proteinen sintesia eta
jariaketa egiten du. Horrela,
sintetizatzen diren proteinak pilatu
egiten dira, bertan gordetzeko
edota, egitura hau aprobetxatuz,
zelula osoan zehar garraiatuak
izateko. Egitura hau proteinen
sintesi eta jariaketan espezializatuta
dauden zeluletan agertzen da.

Leunak (EEL) Bere egituran ez


dago erribosomarik, substantzien
bilketa eta garraio-lanetan parte
hartzeaz gain, sintesi-lanak ere
egiten ditu, lipidoena bereziki. Triglizeridoak eta kolesterola esaterako.Erretikulu
endoplasmatiko leunean, hau da, gibeleko zeluletan droga, farmako eta beste substantzia
arrotzen degradazioa burutzen duten entzimak aurkitzen dira

Golgiren aparatua

Sakulu multzo batez osatutako egitura da. Sakulu hauek mintz bakar batez inguratuta
daude eta taldeka metatzen dira diktiosomak eratuz. Diktiosoma batek edo gehiagok
osatua dago.
Polarizatua dago, diktiosomak cis alde bat baitu, EEB tik hurbil, eta trans alde bat, mintz
plasmatikotik hurbil. Besikulak mugitzen dira zisternen artean; cis aldeak besikulak
jasotzen ditu erretikulu endoplasmatikotik(trantsizio besikulak). Diktiosomaren edukiak
aurrerantz egiten duen neurrian heltze-prozesua jasotzen du, zisternen arteko
besikulen bidez mugitzen dira. Bere funtzioa erretikulu endoplasmatikotik datozen
proteinak garraiatzea, heltzea, metatzea eta jariatzea da.

Lisosomak

Mintz bakar batez mugatutako egiturak dira . Lisosomen barruan hidrolasa erako
entzimak daude. Lisosomen funtzioa beren barrualdera iristen diren substantziak
digeritzea da.

4
Lehen mailako lisosomak entzima digestiboak dituztenak bakarrik izango lirateke,
Bigarren mailako lisosomek, berriz, materia organikoa
duen besikula batekin elkartu izanagatik,
Digestio-baluoloak edo heterofagikoak, substratu hori
kanpoaldetik datorrenean.
Bakuolo autofagikoak, barrualdetik datorrenean, adibidez
organulu zaharrak desegiteko.
Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita
dago,autodigestioa gerta ez dadin. Jatorria Golgin dute, eta
hidrolasak EEZn.

Peroxisomak
Mintzez inguraturiko organulo txikiak eta esferikoak dira.
Funtzioa zelularen metabolismoan sortutako eta toxikoak
diren hidrogeno peroxidoak apurtzea da, horretarako
katalasa izeneko entzimaz baliatzen da.

Mitokondrioa

Beren funtzio nagusia arnasketa mitokondriala da, eta prozesu horri esker, zelulak behar
duten energia lortzen du, ATP izeneko molekulen
loturetan.

Honela osatuta daude:

• Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik


tolestura batzuk (gandor mitokondrialak)
ateratzen dira.
• Matrizea barneko mintzaren barruan
geratzen den espazioa da, egitura likidoa
duena.. Bertan oxidazio-erreakzio
metaboliko ugari gertatzen dira, hala nola
Krebs zikloa eta gantz-azidoen b-oxidazioa.
• ADN, ARN eta erribosomak dauzka, bakterioek dutenen oso antzekoak
Jarduera handiko zeluletan adibidez Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira.

Kloroplastoak

Kloroplastoak landare-zeluletan bakarrik


azaltzen dira. Kloroplasto barruan
dagoen Klorofila izeneko pigmentu bati
esker landareek kolore berdea
dute.Organulu hauek fotosintesia egiten
dute: CO2, ura eta argi energia bitartez,
materia organikoa eta oxigenoa lortzeko
prozesua.(argi-energia energia kimiko
bihurtzea, ATP gisa jasoa).

Mintz bikoitza dute: kanpo-mintza eta


barne-mintza. Barruko aldean estroma
dago. Horren barruan tilakoideak edo
lamelak aurkitzen dira, eta horren

5
mintzean fotosintesiaren lehenengo fasean (argitako fasean) parte hartzen duten
pigmentoak (klorofila) eta entzimak daude.
Estroman ADN, erribosomak eta entzimak ere agertzen dira, prokariotikoetan agertzen
diren bezalakoak. Estroma horretan fotosintesiaren bigarren fasea (ilunpeko fasea)
burutzen da

Bakuoloak
Hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira.Landare-zeluletan bakuoloak
ugariagoak eta handiagoak dira. Animalietan agertzen badira tamaina txikikoak dira eta
besikulak esaten zaie

Mintzarikgabeko organuluak

Erribosomak: Zelula guztietan (espermatozoideetan izan ezik)


daude organulu globularrak dira, proteinen sintesian parte
hartzen dute, batzutan kateatuta agertzen dira zeluletan
proteinen sintesia egiteko polisoma deituriko egitura eratuz.
Batzuk aske daude eta beste batzuk erretikulu endoplasmatikoari
lotuta, itsatsita. Kopurua oso altua da edozein zeluletan. ARN
errribosomikoa eta proteinak dira euren osagaiak.

Erribosoma funtzionalak bi azpiunitatez osatuta daude: azpiunitate handia eta azpiunitate


txikia. Hauek bakarrik itzulpena gertatzen denean elkartzen dira, bestela banatuta daude
zitoplasman.

Zentrioloak:
Zilindro itxurako egitura mikrotubularrak (proteinak)dira, animalia
zelula guztietan agertzen dira. Zatiketa zelularrean eta zilio eta
flageloen eraketan hartzen dute parte.
Mitosian bikoteka agertzen dira diplosoma sortuz.

Zelula Nukleoa

Zelularen memoria genetikoa da, bertan kokatzen baita ADNa, molekula honek zelularen
jarduera guztiak erregulatzen ditu,proteinak sintetizatzeko behar den informazioa duelako.,
ADN, mintz bikoitz batez inguratuta aurkitzen da, mintzan poro nuklearrak agertzen dira,
zitoplasmarekin substantzien elkartrukea baimentzeko, Kanpo mintzak erribosomak ditu
atxikiturik eta erretikulu endoplasmatikoaren jarraipena da.

Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu
batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira adibidez miozitoak Muskulu eskeletikoaren
zelulak

Nukleoplasma zelula nukleoaren barne ingurunea da,hialoplasmaren antzekoa,


barnealdean kromatina eta nukleoloa aurkitzen dira.

6
Nukleoloa, , RNA eta proteinez osatua dago. Nukleoloaren funtzio garrantzitsuena
erribosomen osagaien sintesi eta elkarketa da. Nukleoloa desagertu egiten da mitosian,
une horretan ez baita erribosomarik behar proteinak sintetizatzeko.

Kromatina. Zelularen material genetikoa nukleoan dago kromatina moduan. Kromatina


DNAz eta proteinaz eta ARN pixka batez osatuta dago eta interfasean agertzen da; baina
mitosia hasten denean kromatina
kromosoma izeneko egituretan
antolatzen da.
Kromosomak mitosia edo meiosia
hastear daudenean kromatina
kondentsatzen eta biribilkatzen da
kromosomak izeneko egiturak sortuz,
DNA eta histonez osatuak daude.
Kromosomen Oinarrizko funtzioa
zelula amaren DNAn jasotako
informazio genetikoa bere bi zelula
umeetan banatu dadila erraztea da.
Metafasean dauden kromosoma
eukariotoak. 2 Kromatida -
kromosoman berdin-berdinak ditu
eta Zentromeroa - bi kromatidak
elkartzen diren puntua da eta
telomeroak beso horien muturrak
izango lirateke. Telomerotik hurbil
bigarren mailako eraikuntza bat ager
daiteke, satelite izendatzen den
segmentu labur bat sortuz.

Kromosoma anafasikoek ordea, kromatida bakarra daukate


Bere kopurua berdina da espezie bereko organismoaren zelula guztietan, adibidez
gizakiok dauzkagu 23 bikote.

7
Zelulen Funtzioak

Zelula guztiek hiru bizi funtzioak betetzen dituzte, nutrizioa, erlazioa eta ugalketa,

1- Nutrizioa.

Nutrizioa deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak hartzeko eta substantzia horiek
berezko materia eta energia bihurtzeko egiten dituzten prozesuei.
Materia eta energia horiei esker gai dira haien bizi funtzioak betetzeko eta beraz bizirik
irauteko.
Nutrizioaren atalik funtsezkoena metabolismoa da.

Metabolismoa: zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da, bi prozesu


bereizten dira metabolismoan, katabolismoa eta anabolismoa. Erreakzio metaboliko
guztiak entzima berezien bidez erregulatzen dira.

Katabolismoa: Biomolekulen degradazio-fasea da, eta bere azken helburua energia


lortzea da. Molekula organikoak beste molekula soilago batzuk bilakatuko dira, adibidez
gluzidoak, bilakatuko dira monosakarido, proteinak aminoazido…
Anabolismoa. Anabolismoa molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula
konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da, katabolismoan lortutako energia
beharrezkoa da anabolismoaren erreakzioak burutzeko.
Anabolismoa eta katabolismoa, beraz, lotuta dauden bideak dira.

Oinarrizko bi modu daude nutrizio funtzioa egiteko: nutrizio autotrofoa eta heterotrofa

Autotrofoa: Autotrofo deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula


organiko propioak sintetizatzeko gai den izaki bizidunari; euren karbono-iturri nagusia
karbono dioxidoa (CO2) izaten da.
Prozesu anaboliko horretarako
beharrezko energia kanpotik
hartuko du izaki autotrofoak.
Landareek eta fotosintesia egiten
duten beste organismo batzuek
eguzkiko argiaren energia
erabiltzen dute, eta beraz
fotoautotrofo deitzen zaie;
bakterio batzuek konposatu
inorganikoen oxidazioa erabiltzen
dute energia-iturri gisa (anhidrido
sulfuroso edo konposatu
ferrosoak, adibidez), eta beraz
kimioautotrofo deitzen zaie.

Heterotrofoa: Animaliak,
onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira
Hauek molekula organikoak ( izaki autotrofoetatik edo beste heterotrofoetatik) hartzen
dituzte haien molekula eta makromolekulak ekoizteko, eta molekula organikoen loturak
haustetik energia lortzen dute.

8
2- Erlazioa

Harreman funtzioari esker izakiak gai dira, barne edo kanpo ingurunean, zenbait aldaketa
hautemateko
Harremaneko elementuak lau dira:
• Estimuluak
• Errezeptoreak
• Koordinatzaileak
• Efektoreak

Estimuluak:

Estimuluek izakiengan erantzun bat sortzen dute,Fisikoak, kimikoak edo biotikoak izan
daitezke, esaterako Argia, emearen agerpena, ura eta janarien beharra….
Izaki bizidunen erantzunak izan daitezke
• Mugimenduzko erantzunak.
• Jariatzezko erantzunak.

Errezeptoreak: Egitura sentsorial hauek kanpo-estimuluak nahiz barne-estimuluak


antzematen dituzte:

Kanpo-errezeptoreak: Organismoaren azalean daude eta kanpotik datozen estimuluak


hauteman ditzakete.Kanpo-errezeptoreak dira , esaterako , zentzumen organoak
(begiak,sudurra,azala…).

Barne-errezeptoreak: Organismoaren barnealdean daude, eta haren barnetik datozen


estimuluak hautematen dituzte. Barne-errezeptoreak dira, esaterako, gosea eta egarria
hautematen dituzten errezeptoreak.

esaterako Kanpo errezeptoreak Barne-errezeptoreak

Koordinatzaileak:

Landareetan sistema endokrinoa eta animaliengan Nerbio sistema eta Sistema


endokrinoa daude.

Nerbio sistema: Animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako
aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun
koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema konplexua.

Nerbio-sistema zentrala eta periferikoa desberdintzen dira.

9
Gizakiengan organo hauek ditu barne nerbio-sistema: Entzefaloa, entzefalo enborra,
bizkarrezur-muina (zentralan) eta nerbio periferikoak(periferikoan)

Sistema endokrinoa: Sistema endokrino klasikoa guruin endokrinoek eta jariatzen


dituzten substantziek, hormonak, osatzen dute.

Zirkulazio sistemara askatzen diren hormonak sintetizatu eta ehun eta organo
desberdinen funtzioak
koordinatu eta
integratzeaz arduratzen
da, esaterako

Efektoreak. Efektoreak :
erantzunak gauzatzen
dituztenak: giharrak eta
guruinak

3 - Ugal funtzioa

Zelularen zikloa
Zelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: interfase eta Mitosia
ala meiosia

Interfasea bi mitosiren arteko doan epea da, ikuspuntu


biokimiko batetik oso fase aktiboa da, bertan zelula batek
behar dituen sustantzia guztiak sintesia gertatzen baita.

Hiru etapa izango lituzke:

• G1 Fasea: Zelulak hazten jarraitzen du. Organuluak ere


sortuak dira eta proteinen sintesia zelularen funtzioak
bultzatzeko eta kontrolatzeko.

• S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.

• G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten
diren unean bukatzen da.

Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten
dira, zatiketa zelular guztietan bi prozesu garrantzitsu ematen dira.

10
Kariozinesia nukleoaren zatiketa eta zitozinesia zitoplasmaren zatiketa.

Kariozinesia

Helburuaren arabera bi zatiketa mota bereizten ditugu: Mitosia eta meiosia

Mitosia:

Mitosiaren helburua izaki bizidunetan bi eratakoa izan daiteke: alde batetik, ugalketa
asexualeko bizidunengan ugalketa prozesua da; bestetik, bizidun zelulanitzetan,
hazkuntza eta zelula hilen ordezkapenerako erabiltzen da.

Mitosian, hasierako zelularen (zelula amaren) zatiketaz bi zelula berri (zelula alabak)
sortzen dira, genetikoki, zelula ama bezalakoak dira, ama zelularen kromosoma berberak
dituztelako .

zelula bat 2n (diploide) kromosomekin 2 zelula 2n (diploideak) kromosomekin lortzen


diren, genetikoki berdinak.

Zelula diploideak (2n) kromosoma bakoitzaren bi kopia dituztenak dira. Zelula haploideak
(n), aldiz, kromosoma bakoitzaren kopia bakarra dute (gametoak)

Mitosian 4 fase desberdintzen dira: Profase, Metafase, Anafase eta Telofasea.

Profase

Zentrosoma osatzen duten zentrioloak bikoizten dira eta mikrotubuluek


asterrak osatzen dituzte. Mikrotubulu hauek ardatz akromatikoa osatzen
dute. Aster bakoitzeko mikrotubuluen lotura hauek kromosomaren
zentromeroaren alde bietan gertzatzen dira

ADN molekulak biribilkatzen hasten dira, laburtuz eta lodituz.


kromosomak osatzeko.

Kromosoma bakoitza bi unitate luzez osaturik dago: kromatidak. Hauek


zentromero izeneko lotugunearen bitartez elkarturik daude.

Zentrosomak banandu egiten dira eta poloetara migratzen hasten dira. Nukleoaren mintza
desegiten hasten da

Metafase

Kromosoma guztiak ardatz akromatikoaren erdialdean kokaturik daude.


Plaka ekuatoriala osatzen dute.

11
Anafase

Zentromero guztiak batera banandu egiten dira.

Kromatidak ardatz akromatikoaren poloetara erakarriak dira .

Mikrozuntzak kromatidarekin loturiko gunea zinetokoroa deitzen da

Zelularen plano ekuatorialean zuntz uzkurgarriak agertzen dira

Telofasea

Kromatidak poloetara iritsi dira.

Zelularen estutze prozesuak jarraitzen du.

Kromatiden inguruan mintz nuklearra sortzen ari da.

Kromatidak desbiribilkatzen hasten dira kromatina osatzeko

Animalien eta landareen mitosia. Desberdintasunak

Animalietan Landareetan

Zentrioloak daude eta asterra eratzen da Ez dago zentriolorik


Ez dago plaka zelularrik Ez dago asterrik
Zitozinesian, inbaginazioa gertatzen da Plaka zelularra dago
Ehun gehienetan gertatzen da Zitozinesian ez dago inbaginaziorik

Zitozinesia

Zitoplasmaren zatiketa deritzo, Animali eta lanadareetan guztiz ezberdina da

Zelula animalietan

Anafasearen amaieran hasten da. Mintz plasmatikoaren


inbaginatzean hasten da plano ekuatorialen maila
berdinean. Ildo banaketa agertzen da zitoplasma guztia
inguratzen duena.

Eraztun kizkurbera sortzen da. Eraztun kizkurbera aktina


polimeroz osatuta dago eta ixten direnean zitoplasma
banatzen da eta bi zelula alaba sortzen dira.

12
Landare zeluletan

Landare zeluletan, besikula batzuek zitoplasma zatitzen


dute erdialdetik. Besikula horiek, Golgi aparatuan sortzen
dira eta plaka zelularra izeneko egitura sortzen dute.
Besikula gehiago pilatzen den heinean,bi zelula berrien
artean mintz plasmatikoa geruza eratzen da.

Hori da zatiketaren azken urratsa, gero, zelula sortu berri


bakoitzak bere pareta zelularra eratzen du, zelulosa eta
beste polisakarido batzuk mintz zelularraren kanpoaldean
jarriz. Zelulen artean plasmodesmo izeneko poroak
geratzen dira, honela zelulek substantzien trukeak egin ditzakete.

Meiosia. Zatiketa honetan gameto haploideak (obuluak eta espermatozoideak) sortzen


dira. Bi zelula haploide (n) hauen elkarketaz lehenengo zelula diploidea (2n) sortzen da,
zigotoa eta honen garapenaz indibiduo berri bat agertuko da.

Meiosiaren ezaugarriak

Meiosia zelula diploide bakar batetik lau gameto haploide sortzen dituen zelularen zatiketa
mekanismoa da.

bi zatitan bana daiteke prozesua: Lehen zatiketa honetan bi zelula haploide lortzen dira
(n) eta bigarrenean bi zelula haploidetik (n) lau zelula sexual (n) Mitosi normal bat delako
baina ADN bikoiztu gabe.

Lehenengo profasean kromosoma homologoen artean geneen trukeak eman daitezke,


honela sortutako zelula kumeak genetikoki desberdinak izango dira eta espezieren
aldakortasuna igoko da.

13

También podría gustarte