Está en la página 1de 1

2020ko IBILALDI NEURTUARI BURUZKO OHARRA

Kaixo, mendigoizaleak

Lehenik eta behin, zuek eta zuen familiak ondo egon zaitezten nahi dizuegu, zer
nolako osasun-alerta eta konfinamendua izan dugun, eta zer nolako berriak
jasotzen ari garen pandemiari buruz kontuan hartuta.

"Normaltasun berriaren" egungo egoera eta agintariek emandako neurriak eta


gomendioak ikusita, ulertuko duzue une honetan ezin dela baieztatu Algortako
Ibilaldi Erregulatuaren antolaketa, azken edizioetako baldintzetan eta ohiko
urriaren 12an. Normalean urtero 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen
dute eta azkeneko ekintzan Algortako batzokiko patioan elkartzen dira.

Nola ez, Algortako Ibilaldi Erregulatua osasun-segurtasuneko berme guztiak


daudenean bakarrik egingo da, betiere Babes Zibilak eta gainerako agintariek
horrelako jarduerak baimentzen badituzte.

Oraingoz, itxaroten jarraitu behar dugu, baina litekeena da edizio hau ezin egitea.
Hori guztia dela eta, aurten bertan behera uztea eta 2021ean antolatu arte
itxarotea izango da egingarriena, pandemiaren egoera gaindituta egongo
delakoan.

Itxartu mendigoizale Taldeak martxaren antolaketari buruz hartzen duen azken


erabakiaren berri emango dizuegu. Horretarako, osasun-egoeraren bilakaera eta
agintariek hartzen dituzten erabakiak hartuko dira kontuan.

Azkenik, berriro diogu guztiok egoera hori modu positiboan gainditzeko nahia
dugula, hasitako konfinamendu ondoko bide horrek aurrera jarrai dezan guztion
laguntza eta ahaleginarekin.

Agur bero bat.

Getxon, 2020ko abuztuak 3a


Itxartu Mendigoizale Taldearen arduradunak