Está en la página 1de 2

Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

Fabulae Faciles lehiaketa

SEEC-Euskal Herriko Sailak Fabulae Faciles lehiaketa aurkezten du.


Lehiaketa honen helburua da DBHko, Batxilergoko eta Unibertsitate Graduko ikasleek
mito klaikoak idoro ditzatela Francis Ritchie irakasleak latinez idatzitako Fabulae
Faciles obraren hainbat kapitulu irakurriz. Hala, liburuaren pdf-a web orrialde honetan
doan deskargatu ahal da.

Jarraian LEHIAKETAREN OINARRIAK adierazten dira.


Parte-hartzaileek mito klasikoei buruzko galdera-sorta bati online erantzungo diote
latinez: DBHko eta Batxilergoko ikasleek Perseus mitoari buruz (1-11 kapituluak) eta
Unibertsitate Gradukoek The Argonauts mitoaren gainean (57-80 kapituluak). Galdera-
sorta ezberdina izango da kategoriaren arabera. Izan ere, 3 kategoria egongo dira:
Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Unibertsitate Gradua. Galdera-sortak
SEEC/EuskalHerriko Atalaren blogean argitaratu bezain pronto bidaltzeko epea
zabalduko da eta 2020ko urtarrilaren 26an itxiko.

Oinarriak
1. Aurkeztutako galdera-sortak banaka egingo dira.
2. Ezinbestekoa da Euskal Herriko edozein ikastetxe publiko edo pribatuko Bigarren
Hezkuntzako, Batxilergoko edo Unibertsitate Graduko ikaslea izatea.
3. Lehiaketa hiru kategoriatan antolatuta dago, kategoria bakoitzeko bi sarirekin:
1. kategoria: DBHko ikasleak. (1. saria: 60 euroko opari-txekea eta diploma, 2. saria: 30
euroko opari-txekea eta diploma)
2. kategoria: Batxilergoko eta Erdi Mailako Zikloko ikasleak. (1. saria: 80 euroko opari-
txekea eta diploma, 2. saria: 40 euroko opari-txekea eta diploma)
3. kategoria: Unibertsitateko ikasleak. (1. saria: 100 euroko opari-txekea eta diploma, 2.
saria: 50 euroko opari-txekea eta diploma)
4. Ikasle bakoitzak galdera-sorta bakarra aurkeztu ahal izango du.
5. 2020ko urtarrilaren 26a azken eguna izango da galdera-sorta online bidaltzeko.
Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila