Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
Se regalará una camiseta (Comercio Justo) a las 100 primeras personas que se inscriban.
16 de noviembre de 2019
VII. ORIENTAZIO IBILALDIA GETXOTIK
OHARRAK
Azaroaren 16an, larunbata, ITXARTU TALDEAk, NONSTOP AVENTURA, BIDEZKO
MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera, VII. GETXOTIK ORIENTAZIO
IBILALDIA antolatu duten kirol ekintza burutuko da. Kirola egingo duzu Getxon ibiliz eta
dendetatik, tabernetatik, monumentuetatik eta leku turistikoetatik igarotzen zaren bitartean.
• Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa ofizialetan
ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar. Beraz, ibilaldi herrikoia da
eta edozein pertsonak hartu dezake parte.
• Ibilaldia 10:00etan hasiko da Algortako Metro Enparantzatik. Toki honetan egongo da
helmuga ere eta parte-hartzaileek 13:00ak baino lehen heldu beharko dute
• Parte-hartzaile guztioi emango dizueten Getxoko mapan igaro ditzakezuen tokiak agertzen
dira. Irteera puntuan txip bat ere emango zaizue, berarekin aipatutako leku horietako
bakoitzean zuen igarotzea erregistratu dezazuen. Irteeran bertan adieraziko zaizue nola erabili
behar duzuen txipa.
• 27en bat leku aukeratuko ditugu, baina ez da derrigorrez puntu guztietatik igaro behar eta
partaide bakoitzak hiru orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen erabaki behar du. Horretarako
guztiz garrantzizkoa da mapa hartzen duzuenean eramango duzuen estrategia ondo finkatzea,
hots, zein den ibilbiderik onena bisitatu nahi dituzuen puntuetatik ahalik eta lasterren
igarotzeko.
• Helburua ahalik eta leku gehienetatik igarotzea da.
• Helmugara 13:00etan baino beranduago iristen direnek zigorra jasoko dute, atzerapeneko 5
minutu bakoitzeko 2 puntuko zigorra alegia, 13:15ak arte. Une honetan, 13:15etan alegia,
ibilaldia bukatutzat joko da.
• Zuen burua ondo kokatu dezazuen, irteera-helmuga bi zirkuluren bidez dago markatuta
mapan. Bisitatu daitezkeen puntuak zirkulu bakunez daude adierazita.
• Partaideak, bakarka edo taldeka, oinez edo korrika joan daitezke, lekuak beraiek erabakitzen
duten hurrenkeran bisitatuz.
• TXIPA JASOTZEAN ZURE NANA UTZI BEHARKO DIGUZU ETA BUKAERAN, ZUK
TXIPA ITZULTZEN DUZUNEAN, NANA BERRESKURATUKO DUZU
Izena emango duten lehen 100 (Bidezko Merkataritzako) pertsonei kamiseta bana oparitu zaie.