Está en la página 1de 8

MENDI TOUR 2019

Mendi Tourrak Mendi Filmeko film onenak eta txalotuenak biltzen ditu batera eta
bestera eramateko.

Hainbat eguneko saioa izan daiteke: egun bakarretik hasi eta nahi adina gehituz. Erakundeak,
ikastetxeak, elkarteak, kultur aretoetako kudeatzaileak… izan ohi dira antolaketan bat egiten
dutenak.

Mendi Filmen ikusten ditugun filmak are eta jende gehiagorengana iritsaraztea da gure
helburua, Mendi Tourren bidez filmen promozioa hedatzea, istorio bikainak, hunkigarriak eta
inspiratzaileak ezagutzeko aukera ematea.

MENDI TOURRAK DITUEN BALIO ERANTSIAK

• Mendizaletasunarekin lotura estua duten balioen transmisioa


o Talde lana
o Esfortzuaren filosofia
o Beste kultura batzuk ezagutzea
o Aukera profesional berriak ezagutaraztea
o Naturarekiko errespetua

• Zinearen promozioa orokorrean, mendiari eta abentura gaiei buruzko dokumentalengan


indar berezia jarriz
• Hizkuntza normalizazioa, eta, gutxienez, hirugarren hizkuntza baten sustapena
o Film guztiak Jatorrizko Bertsioetan eta gaztelaniazko edota euskarazko
azpidatziekin
• Mendi Film International Alliance for Mountain Film elkartearen kidea da 2011. urtez
geroztik

Aretoa: Muxikebarriko Areeta aretoa

Emanaldiak:
Goizez: Ikastetxeentzat
Atsaldez, 19:30etan - orokorra

Sarrerak:
Goizez: dohainik
Atsaldez: Egun bat: 3 € - Bonoa 10 €
2019ko PROGRAMAZIOA

HELDUENTZAKO PROGRAMAZIOA

ASTELEHENA, AZAROAK 11: The Search for the Wooo / Bayandalai – Lord of the Taiga /
Everest Green / Up to Speed

The Search for the Wooo

ZUZENDARITZA Marten Persiel


HERRIALDEA Austria
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 11’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa - alemana
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Wooo fikziozko sinbolizazio bat da, eremu berrietan esploratzeak eragiten duen zirrara eta
dibertsioaren adiera bat. David Lama eskalatzaile eta alpinista ezagunak eta bere lagunek
mendiak alde batera utzi eta surfa eta psicobloc-a egingo dituzte Eskozian. Film labur originala,
dibertigarria eta psikodelikoa… Kepa Acero surflari ezaguna ere tarteko dela.

Trailerra hemen ikusi.

Bayandalai – Lord of the Taiga


2018ko BMFFeko Kultura eta Natura Film Onena

ZUZENDARITZA Pablo Vidal Santos & Aner Etxebarria Moral


(Getxoko ‘Old Port Films’ ekoiztetxearen
eskutik)
HERRIALDEA Espainia
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 11’
JATORRIZKO Mongoliera
HIZKUNTZA
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Taigaren bihotzean galdutako tipi baten barnean, Bayandalai, dukha herriko agure bat, bizitzaren
eta heriotzaren esanahiari buruz ari da gogoetan, planetako basorik handienean. Elur-oreinen
taigako azken artzaina da.
Everest Green
2018ko BMFFeko Mendiko Film Onena

ZUZENDARITZA Jean-Michel Jorda


HERRIALDEA Frantzia
EKOIZPEN URTEA 2017
IRAUPENA 53’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa - frantsesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Everesten, abenturaz harago, errealitate ekologiko eta humano tragikoa ezkutatzen da.
Hondamendia tontorrean bertan hasten da, 8.848 metrotan, eta Katmanduko zabortegi
irekietaraino iristen da. Planetako hiririk kutsatuenetako bat da Nepalekoa. Zein da alpinismoaren
eta turismoaren arteko aldea? Zer dakar egoera horrek?

Trailerra hemen ikusi.

Up to Speed

ZUZENDARITZA Peter Mortimer, Zachary Barr & Nick Rosen


HERRIALDEA AEB
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 20’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa – frantsesa – errusiera - irandarra
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

2020ko Jokoetan eskalada kirol olinpiarra izango da, mugarri garrantzitsua kirol honetarako.
Alabaina, ezustea izan zen jakitea domina lortzeko modalitate konbinatuetako bat abiadura
izango dela. Diziplina honek sekulako debozioa du Asian. 15 metroko horma bat sei segundo
baino gutxiagoan eskalatzeko gai dira abiaduraren deabruak.

ASTEARTEA, AZAROAK 12: Viacruxis / The Dawn Wall

Viacruxis
2018ko BMFFeko Film Labur Onena

ZUZENDARITZA Ignasi Lopez


HERRIALDEA Espainia
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 11’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Mutua

Stop-motion teknikaz maisuki egindako film laburra. Marcel eta Andrezj dira protagonistak, bi
eskalatzaile handi. Marcelek bere gain hartu du liderraren rola eta ospea, eta Andrezjek, aldiz,
nahiago du itzalean egon; gaua eta eguna bezain desberdinak izan arren, talde bikaina osatzen
dute. Oraingo honetan, erronkarik gogorrenari aurre egingo diote: mendirik garaienean inork
aurrez igo gabeko gailurra eskalatzeari. Horretarako, ordea, oztopo handiak gainditu beharko
dituzte, gorriak eta bi ikusi, eta, batez ere, batak bestea jasan.

Trailerra hemen ikusi.

The Dawn Wall


2018ko BMFFeko Epaimahaiaren Saria

ZUZENDARITZA Josh Lowell & Peter Mortimer


HERRIALDEA Austria
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 100’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

2015eko urtarrilean, Tommy Caldwell eta Kevin Jorgesonek erronka itzelari egin zioten aurre:
Yosemiteko Parke Nazionalean (Kalifornian) dagoen The Dawn Wall eskalatzea. Eskalaezina
zirudien ia 1000 metroko hormatzarrari eutsi ziotenean, mundu osoaren arreta bereganatu
zuten.

Tommy Caldwellentzat, ordea, The Dawn Wall eskalada huts bat baino askoz gehiago zen.
Esperientzia gogorrak gainditu behar izan zituen haren bizitzan, eta lorpen hura bizitza osoan
zehar jorratutako proiektuaren egikaritzea izan zen.

Dedikazioaren muga obsesioarekin nahastera iritsi zen arte, Caldwell eta bere kide Jorgesonek
sei urtez antolatu eta entrenatu zuten eskalatu beharreko bidea. Azken saiakeran, eta mundu
osoa haien peskizan dagoela, muturreko erabakiak hartu beharko dituzte.

Trailerra hemen ikusi.

ASTEAZKENA, AZAROAK 13: Wallmapu / Liv along the Way / This Mountain Life

Wallmapu

ZUZENDARITZA Ben Sturgulewski


HERRIALDEA AEB
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 6’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Maputxea
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Andeetako pehuentxe herri indigenako biztanleen arabera, Corralco eskualdeko (Txile) sumendi
ikusgarria esploratzen duten eskiatzaileen modernitatea eta mapudungunaren marrua, Ama
Lurraren hizkuntzaren orroa, elkartu egiten dira unibertsoaren jatorrian.

Liv along the Way

ZUZENDARITZA Anthony Bonello & Mike Douglas


HERRIALDEA Kanada
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 23’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Liv Sansoz, artean gaztetxoa zela, Mont Blanc gailurra lehen aldiz jotzeaz batera mendia maite
zuela eta mendiari loturik biziko zela ohartu zen. Birritan izan da kirol eskaladako munduko
txapeldun, eta eskalada mistoan, mendiko eskian eta BASE jauzian ere nabarmendu da.
Berrogei urterekin, Liv berebiziko erronka bati ekitekotan da: Alpeetako 4.000 metrotik gorako
82 gailurrak urte bakar batean eskalatzea.

Trailerra hemen ikusi.

This Mountain Life

ZUZENDARITZA Grant Baldwin


HERRIALDEA Kanada
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 77’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Martina eta bere ama Tania, 60 urtekoa, sei hilabeteko eski-zeharkaldi batean menturatuko
dira, Kanadako mendebaldeko kostaldeko mendi arriskutsuetan barna. Paraje harrigarriez gain,
beren abenturan itzal handiko pertsona liluragarriekin egingo dute topo.

Trailerra hemen ikusi.

OSTEGUNA, AZAROAK 14: In the Starlight / Age of Ondra

In the Starlight

ZUZENDARITZA Mathieu Le Lay


HERRIALDEA Frantzia
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 53’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa - frantsesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Kanadako Mendi Harritsuetako gailurrak, Namibiako basamortuko duna basatiak,


Groenlandiako fiordo ezkutuak… Gauez ehizatzen ditu Paul Zizkak (CVCEPHOTO 2018
irabazlea). Iluntasunean menturatzen da, mundua lotan dagoen bitartean, planetako zeru
distiratsu eta ikusgarrienen bila. Argitasun bereziena, ordea, alaba ttipiak ematen dio. Harekiko
duen debozioa eta lanbidearekiko duen pasioa uztartu ahal izateko oreka bila dabil argazkilaria.
(CVCEPHOTO 2018 irabazlea).

Trailerra hemen ikusi.

Age of Ondra

ZUZENDARITZA Josh Lowell, Zachary Barr & Peter Mortimer


HERRIALDEA AEB
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 46’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa – gaztelania - frantsesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

2017an, 9c zailtasuneko Silence bidea eskalatu zuen Norvegian Adam Ondrak. Gradu horretako
lehena eta, oraingoz, bakarra munduan. Hura egin ostetik, bere urratsei jarraituko diegu Txekiar
Errepublikako etxetik hasita eta Europan eta Ipar Amerikan barna: nola ari den entrenatzeko
metodo berritzaileak sortzen eta baliatzen, punta-puntako zer bide eta eskalada burutu dituen,
edota 9a+ flashean, lehen saiakeran, eskalatzeko lehena izan nahi horretan zer ahalegin egiten
ari den. Hortaz, eskaladan giza ahalmena noraino irits daitekeen esploratzen ari da.
GAZTEENTZAKO PROGRAMAZIOA

The Search for the Wooo

ZUZENDARITZA Marten Persiel


HERRIALDEA Austria
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 11’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa - alemana
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Wooo fikziozko sinbolizazio bat da, eremu berrietan esploratzeak eragiten duen zirrara eta
dibertsioaren adiera bat. David Lama eskalatzaile eta alpinista ezagunak eta bere lagunek
mendiak alde batera utzi eta surfa eta psicobloc-a egingo dituzte Eskozian. Film labur originala,
dibertigarria eta psikodelikoa… Kepa Acero surflari ezaguna ere tarteko dela.

Trailerra hemen ikusi.

Liv along the Way

ZUZENDARITZA Anthony Bonello & Mike Douglas


HERRIALDEA Kanada
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 23’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Liv Sansoz, artean gaztetxoa zela, Mont Blanc gailurra lehen aldiz jotzeaz batera mendia maite
zuela eta mendiari loturik biziko zela ohartu zen. Birritan izan da kirol eskaladako munduko
txapeldun, eta eskalada mistoan, mendiko eskian eta BASE jauzian ere nabarmendu da.
Berrogei urterekin, Liv berebiziko erronka bati ekitekotan da: Alpeetako 4.000 metrotik gorako
82 gailurrak urte bakar batean eskalatzea.

Trailerra hemen ikusi.


Bayandalai – Lord of the Taiga
2018ko BMFFeko Kultura eta Natura Film Onena

ZUZENDARITZA Pablo Vidal Santos & Aner Etxebarria Moral


(Getxoko ‘Old Port Films’ ekoiztetxearen
eskutik)
HERRIALDEA Espainia
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 11’
JATORRIZKO HIZKUNTZA Mongoliera
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

Taigaren bihotzean galdutako tipi baten barnean, Bayandalai, dukha herriko agure bat,
bizitzaren eta heriotzaren esanahiari buruz ari da gogoetan, planetako basorik handienean.
Elur-oreinen taigako azken artzaina da.

Up to Speed

ZUZENDARITZA Peter Mortimer, Zachary Barr & Nick Rosen


HERRIALDEA AEB
EKOIZPEN URTEA 2018
IRAUPENA 20’
JATORRIZKO Ingelesa – frantsesa – errusiera - irandarra
HIZKUNTZA
AZPITITULUAK Gaztelania - euskara

2020ko Jokoetan eskalada kirol olinpiarra izango da, mugarri garrantzitsua kirol honetarako.
Alabaina, ezustea izan zen jakitea domina lortzeko modalitate konbinatuetako bat abiadura
izango dela. Diziplina honek sekulako debozioa du Asian. 15 metroko horma bat sei segundo
baino gutxiagoan eskalatzeko gai dira abiaduraren deabruak.