Está en la página 1de 3

FISIKA OROKORRA. ZTF – EHU.

Ariketak. 2. gaia. Higidura erlatiboa

HU
1. Bira OXY planoan v1 = 2ı̂ m/s eta v2 = 3̂ m/s abiaduran higitzen ari diren bi partikula. t = 0
aldiuneko posizioak (−3, 0) eta (0, −3) direla jakinik, noiz eta non egongo dira elkarrengandik
hurbilen?

2. Bere autoan 80Km/h-ko abiaduran euripean doalarik, alboko leihatilan ur-tantek bertikalarekin
80 graduko angelua osatzen dutela ikusten du pertsona batek. Autoa gelditzen denean, aldiz,
ur-tantak bertikalki erortzen direla dakusa. Zein da euriaren autoarekiko abiadura erlatiboa,

AE
(a) autoa higitzen ari denean, eta
(b) autoa geldirik dagoenean?

3. R erradioko diskoa v0 abiadura konstantean errotatzen ari da, plano horizontal baten gainean.
Froga bedi diskoaren ertzeko edozein punturen posizioaren koordenatuak x = R(ωt − sin ωt)
eta y = R(1 − cos ωt) direla, ω = v0 /R delakoa diskoaren abiadura angeluarra izanik, eta t,
puntu hori planoarekin kontaktuan dagoenetik neurturik egonik. Halaber, lor bitez puntuaren
abiadura eta azelerazioa.
z=z’
4. Alboko irudiko burdinhari zirkularra ω = 2πrad/s abiadura ange- ω
m
luarrarekin biratzen ari da, OZ ardatzarekiko. Berarekin iduneko
baten eran loturik, m masa txikia 0.5m/s-ko abiadura uniformean θ =30 v’
IK
R=
higitzen ari da berarekiko. Lor bitez masa horrek kanpoko beha- 1m
y=y’
tzaile batekiko dituen abiadura eta azelerazioa, irudian ageri den
posizioan dagoen aldiunean. x=x’
OHARRA: Aldiune horretan x = x0 , y = y 0 eta z = z 0 direla onartu.
y
5. y’ Irudian adierazten den hodia abiadura konstantean biratzen ari
ω
FIS

da, OXY planoan eta O puntuaren inguruan. Beraren barnean


x’ bolatxo bat dago (P ) eta bolak duen posizio erlatiboa honako era
r’
P
honetara adierazita dator: r0 (t) = t2 ı̂0 , r0 metrotan eta t segundo-
θ x tan emanda daudelarik. Lor bitez v eta a denboraren funtzioan.
0

6. X 0 Y 0 Z 0 erreferentzia sistema biraka ari da XY Z erreferentzia sistemaren inguruan eta t = 0


unean sistema bien ardatz guztiak berdinak dira. Sistema biek jatorri bera daukate eta XY Z
sistema finkotzat hartu dezakegu (inertziala da). X 0 Y 0 Z 0 sistemaren XY Z-rekiko abiadura
angeluarra ω = (2t + 4)k̂ da, t denbora izanik. ω abiadura angeluarra, beraz, aldakorra da. P
partikula baten posizio bektorea X 0 Y 0 Z 0 sisteman ondoko hau da: r 0 = (t2 + 1)ı̂0 − 6t̂0 + 4t3 k̂ 0 .
Denbora t = 1 aldiunean, kalkulatu:

(a) v 0 abiadura X 0 Y 0 Z 0 sisteman.


(b) v abiadura XY Z sisteman (ı̂̂k̂ bektore unitarioek sortutako oinarrian).
(c) a 0 azelerazioa X 0 Y 0 Z 0 sisteman.
(d) a azelerazioa XY Z sisteman (ı̂̂k̂ bektore unitarioek sortutako oinarrian).
7. Ondorengo irudian gorantz eta V abiadura konstantean igotzen ari den helikoptero bat adierazi
da. Beronen helizeak ω1 eta ω2 abiadura angeluarrarekin higitzen ari dira. Helize bakoitzean

HU
eta irudian adierazi diren puntuetan (P1 eta P2 ) bi euli daude, norabide erradialetan v10 eta v20
abiadura konstanteekin higitzen ari direlarik. Zeintzuk dira, helizea irudiko posizioan dagoe-
nean, Lurrean geldi dagoen behatzaileak neurturiko euli horien abiaduren moduluak?

ω1 r’1
v’1
P1
ω2
v’2

AE v
r’2
P2

8. Demagun aire-masa bat. Lurrak biratuko ez balu, aire-masa hori Ipar Polotik Ekuadorrera
desplazatuko litzateke, 100 km/h-ko abiaduraz, meridiano bati jarraituz. Lurraren biraketa
kontuan hartzen badugu,

(a) Kalkulatu cm/s2 -etan masa horri eragiten dion Coriolis-en azelerazioaren modulua (ϕ
IK
latitudearen funtzioan).
(b) Zehaztu zein noranzkoan gertatuko den desbideraketa (ϕ latitudearen funtzioan).

9. Eraikuntza-garabi batek bere ardatzaren inguruan biratzen du 0,2 rad/s-ko abiadura angeluar
konstantez. Bere besotik, gurdia desplazatzen da ardatzetik 2 m/s-ko abiaduraz urrunduz.
Gurdiak aldi berean pisu bat altxatzen du 1 m/s-ko abiaduraz (gurdiarekiko). Aldiune jakin
batean, pisua garabiaren ardatzetik 10 m-ra dago eta lurretik 15m-ko altueran. Kalkulatu
aldiune horretan lurrean geldi dagoen behatzaile batek neurtuko duen pisuaren ibilbidearen
FIS

kurbatura-erradioa.

10. Coruñatik aireratu den abioi baten airearekiko abiadura vaa = 350 km/h da eta bere iparrorra-
tzak ekialdera (Bilborako noranzkoan) zuzentzen dela markatzen du. Hau da, abioiaren ardatz
longitudinala ekialdera orientatuta dago. Haizeak iparralderantza jotzen du vh = 40 km/h-ko
abiaduraz. a. Kalkulatu val abioiaren abiadura lurrarekiko. b. Pilotuak zuzenean Bilbora joan
nahi badu (ekialdera), zein da iparrorratzak markatu behar duen angelua?

11. Kamioi bat iparraldera ari da mugitzen, eta %10-eko malda duen errepide batetik ari da jeisten
Urkiolako mendatetik. Errepidearen maldaren definizioa honako hau da, malda %10a da, baldin
eta tan α = 0.1 bada, non α errepideak horizontalarekin osatzen duen angelua den. Aldapa bu-
katzen denean, bihurgune bat dago. Horren ondoren errepidea laua da eta iparraldetik neurtuta,
30◦ -ko angelua sortzen du ekialderantza errepideak. Beste aldetik, errepideko gune lauatik, Er-
tzaintzako kotxea dator, kamioiaren kontrako noranzkoan. Kamioiaren abiadura-neurgailuak
kamioiaren abiadura 90 km/h dela dio. Ertzaintzaren kotxeko abiadura-neurgailuak, ordea, 80
km/h abiadura markatzen du. Zein izango litzateke Ertzaintzako kotxeak daraman radar batek
neurtuko lukeen kamioiaren abiadura eskalarra, kamioia oraindik aldapa jeisten ari denean?
Emaitzak

HU
15 9 6
1. tmin = 13
, r1min = − 13 ı̂, r2min = 13
ĵ.

2. a) vek = v 0 = 81.23 km h-1 eta b) vel = v = 14.11 km h-1


h i  
3. ~v = Rω (1 − cos (ωt)) î + sin (ωt)ĵ eta ~a = Rω 2 sin (ωt)î + cos (ωt)ĵ

3
√ √
3
4. ~v = −πı̂ + 4
̂ − 0.25k̂ eta ~a = − 3πı̂ − (2π 2 + 0.125)̂ − 8

5. ~v = (2t cos (ωt) − ωt2 sin (ωt)) ı̂ + (2t sin (ωt) + ωt2 cos (ωt)) ̂
~a = [(2 − ω 2 t2 ) cos (ωt) − 4ωt sin (ωt)] ı̂ + [(2 − ω 2 t2 ) sin (ωt) + 4ωt cos (ωt)] ̂

AE
6. a) ~v 0 = 2ı̂0 − 6̂0 + 12k̂ 0 , b) ~v = 16.5ı̂ − 34.7̂ + 12k̂, c) ~a 0 = 2ı̂0 + 24k̂ 0 eta d) ~a = 238ı̂ + 55.8̂ + 24k̂
p p
7. v1 = ω12 r12 + v102 + V 2 eta v2 = v202 + (ω2 r2 + V )2

8. |aCo | = 0.41 sin ϕ cm s-2, Ipar Hemisferioan mendebalderantza.

9. R = 10.54 m

10. a. v~al = 350ı̂ + 40̂ km/h, b. 6,56◦ ekialdearen hegoalderantza

11. 164 km/h = 45.6 m/s


IK
FIS

También podría gustarte