Está en la página 1de 1

35. Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!

Badakizu Arogestión zer den?


LagunArok kudeatzen duen BGAE bat da,
kooperatiben eta beraien bazkideen
mesedetan, borondatezko ekarpenak egiteko,
erretiro, ezintasun iraunkor eta heriotza
prestazioetara zuzenduta.

Arogestion, BGAEn nire kabuz egin ditzaket ekarpenak?


Dagoeneko Arogestioneko bazkidea bazara, zure ekarpen
arruntak edo bereziak egin ditzakezu dauden bi
Aurreikuspen Planetako edozeinetan (Mistoa edo Dirua).
Bazkide ez bazara, egiaztatu zure kooperatiba Arogestioni
atxikita dagoela. Hortik aurrera, eskatu atxikitzeko
inprimakia zure kooperatiban, eta erabaki zure kargura
egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa, aldizkakoa edo
berezia.
Zenbateko ekarpena egin dezaket?
Gutxieneko zenbateko batzuk daude:
• Hileko ekarpena: 60 €
• Hiruhilekoko ekarpena:180 €
• Ekarpen Berezia: 300 €
Gainera, gogoan izan urteko muga fiskal bat dagoela zerga-oinarria
murrizten duena aurreikuspen sistemetan ekarpenak egiteagatik.
Non kontsulta dezaket nire aurrezkien bilakaera?
www.lagunaro.es guneko ARLO PRIBATUAN
kontsultatu dezakezu Arogestionen dituzun
eskubide guztien informazio eguneratua.

Informazio gehiago: www.lagunaro.es