Está en la página 1de 10

Darwinismoari kritikak zientzia eta ezkerretik

Denbora luzez identifikatu naiz darwinismoarekin. Bizitzaren


eboluzioari erantzunik egokiena ematen ziola uste nuen duela gutxi arte.
Baina gero eta deserosoago nengoen egungo sistema politiko eta ekonomiko
kapitalista eta beren bidegabekeriei ze motako justifikazioak ematen
zizkiola ikustean. Maximo Sandinek esaten duen bezala, arazoa eboluzioa
eta darwinismoa gauza bera direla sinestea da. Darwinismoa eboluzioari
buruzko ikuspegi bat da, nahiz eta gaur egun gizarte eta zientzia mailan
onartuena eta zabalduena izan.

Azken urteotan eboluzionismotik eta baita ezkerreko jarreretatik ere,


darwinismoari kritika ugari irakurri dut hainbat liburu eta artikulutan, eta
nahiko logikoak eta sinesgarriak iruditu zaizkit batzuk. Aspalditik
darwinismoarekin neuzkan zalantzei eta desadostasunei nolabaiteko
erantzuna eman diete kritika horiek. Eta harrituta geratu naiz ikustean
zenbat datu eta zientzialari kritiko dagoen eta ze desagerturik dauden haien argudioak ohiko hedabide
handietan. Horregatik bururatu zait artikulu hau idaztea, irakurri ditudan eztabaida eta alternatibak
ezagutarazteko nire harri-koskorra ekartzeko.

Zentzu honetan oso interesgarria iruditu zait Maximo Sandin biologo eboluzionistak eta Madrilgo
Unibertsitate Autonomoaren irakasleak idatzitako “Pensando la
evolución. Pensando la vida” liburua. Bertan Sandinek Biologia
zientziak bizi duen krisi teorikoa azaltzen du; arlo desberdinetan
egindako ikerketetan etengabe agertzen diren datu berriak
darwinismoaren planteamendu teorikoekin ezin bateratzearen
ondorioz. Biologiaren oinarri teoriko eta filosofiko berria eraikitzearen
beharra azpimarratzen du behin eta berriz, bere uztez darwinismoa
biologiaren paradigma teoriko eta filosofiko berria sortzeko oztopoa
bilakatu baita. Eta darwinismoari kritika gogorrak egiteaz gain oso datu
interesgarriak eskaintzen ditu.

Arlo ideologikoan nire adostasuna agertzen diet darwinismoaren eboluzioaren ikuspegiari egiten
dieten hainbat kritikei. Aurreiritzi ideologikoak dauzkadala? Noski, baina ez “geneak berekoiak” direla
esaten duenak baino aurreiritzi gehiago.

Bi ataletan banatuko ditut aipatu kritika eta alternatibak; arlo zientifikoa eta arlo
ideologikoa/filosofikoa. Era laburrean azaltzen saiatuko naiz.

ARLO ZIENTIFIKOAN

-Espezie berrien sortzearen era:

Darwinismoaren arabera ingurugiroari moldatzeko espezie bakoitzean abantailazkoak diren


aldaketa txikiak metatzen dira apurka, ondorengoei helarazi eta denbora luze eta gero espezie berriak
sortzen dira.

Ikuspegi honekin kritiko diren eboluzionistek argudio batzuk ematen dituzte ikuspegi “gradualista”
horren aurka. Erregistro fosilean dagoena ikusita kontrako ikuspegi bat ondorioztatu daiteke;
eboluzioa jauzika dabil, espezien eboluzioan aldaketa gutxiko egonkortasun luzeko garaiak daude,
bat-bateko eta iraupen motzeko leherketa ebolutiboek apurtuta. Espezie andana suntsitu eta beste
mordo bat sortu. Eta gero berriro aldaketa fisiko gutxirekin iraupen luzeko aroak heltzen dira.
Espeziak sortzen dira ia osaturik eta gero aldaketa gutxi daukate berriro desagertu arte.

Ikerketen arabera leherketa hauek, gure artean ezagunena dinosauroen desagerpena eta
ugaztunen hedapena, ingurugiroan hondamendi eta aldaketa handiekin zerikusirik daukate. Baina nola
1
sortu daiteke hainbat espezie hain denbora gutxi eta hain osatuta? Kreazionistek jaungoikoaren eskua
ikusten dute hemen, baina Sandinen arabera enbriogenesien dago gakoa. Azken ikerketen arabera,
gure geneek, birusak eta bakterioek izugarrizko gaitasuna daukate ingurugiroaren muturreko aldaketei
aurre egiteko, haien artean elkarri eragiteko eta espezie batean aldaketa azkarrak eta masiboak
sortzeko.

Hona hemen Darwinek berak agertzen zituen zalantzak (hemendik aurrera besteen aipamenak nik
irakurritako liburuen hizkuntzatan egongo dira, batez ere gaztelaniaz):

“Por qué si las especies han descendido de otras especies mediante gradaciones insensiblemente
diminutas, no vemos en todas partes innumerables formas de transición? ¿Por qué no está toda la
naturaleza confusa, en lugar de estar las especies bien definidas según las vemos?”

Galdera honi Darwinek erregistro fosila ez genuela nahiko ondo ezagutzen erantzuten zion. Gaur
egun, ordea, zientzialariek uste dute erregistro fosilaren ezagupena nahiko osatua dagoela
egiaztatzeko “innumerables formas de transición” horiek ez direla existitzen.

Gai honekin amaitzeko soilik aipatzea Stephen


Jay Gould darwinista kritikoak (Niles Eldredge-
rekin batera) “Oreka apurtua” (“punctuated
equilibrium”) teoria proposatu zuela erregistro
fosilean ikusitakoa azaltzeko asmoz.

Honi buruz ere Gouldek teorizatu egin du “Bai


Bizi Zoragarria” (Gaiak) liburuan, Burgess Shalen
(Britaniar Columbian) agertutako Kanbriarreko
leherketa ebolutiboaren ikerketetan oinarrituta.

-Hautespen Naturala:

Darwinen arabera bizitza guztion artean eta


guztion kontrako borroka da. Soilik hautespen
naturalak aukeratutako egokienek bizirauten dute eta haiek ondorengoei helarazten dizkiete apurka
lortutako abantaila ebolutiboak. Eta horrela sortzen dira espezie berriak.

Argudio honi naturan “egokiak” ugaltzen direla eta ez soilik “egokienak” esanez erantzuten diote.
Soilik gaixo edo beste motako ezintasuna daukatenek ezin dute ugaldu. Hautespen Naturalak ezin du
azaldu espezie berrien jatorria.

-Eboluzioaren oinarria:

Neodarwinismoaren arabera eboluzioaren oinarria genea da;


gure izaera pertsonala eta sozialaren baldintzatzailerik nagusiena
(Dawkins “Gene berekoia”). Kritikoek, baita darwinista batzuk ere
(Gould), eboluzioaren oinarria organismoa dela diote; elkarrekintza
askoren, geneak barne, ondorioa.

Atal honekin amaitzeko Sandinek bere liburuan gogora ekartzen


du Nature aldizkarian 2000. urtean Henry Gee darwinistak idatzi
zuen editoriala:

“La cuestión del origen de las especies debe tener que ver, fundamentalmente, con la evolución
de programas embrionarios... /.../ Usted puede buscar a Darwin para una respuesta pero buscará en
vano. Darwin estudió leves variaciones en características externas, sugiriendo cómo esas variaciones
pueden ser favorecidas por circunstancias externas, y extrapoló el proceso al árbol completo de la
vida. Pero, seguramente, hay cuestiones más profundas para preguntarse que por qué las polillas

2
tienen alas más negras o más blancas, o por qué las orquídeas tienen pétalos de esta u otra forma.
¿Por qué las polillas tienen alas y por qué las orquídeas tienen pétalos? ¿Qué creó esas estructuras por
primera vez? La victoria del darwinismo ha sido tan completa que es un shock darse cuenta de cuan
vacía es realmente la visión darviniana de la vida.”

-Darwinen azken teoria.

Sandinek harrituta utzi nauen datu bat eskaintzen du; Darwinek hautespen naturalaren teoria albo
batera utzi eta Pangenesisaren teoria proposatu zuen 1868. urtean:

“De lo sublime a lo ridículo. En su lugar propuso una teoría


pergueñada por primera vez en el siglo V a.C. por el filósofo griego
Demócrito, conocida como Pangénesis. Su versión moderna afirmaba que
cada órgano y sustancia del cuerpo segregaba sus propias partículas
características, que luego se combinaban para formar las células
reproductivas. Las partículas segregadas por cada órgano eran un eco fiel
no sólo de las características, sino también de la respectiva fuerza,
tamaño y salud del órgano"…."Suponía, por ejemplo, que si un individuo
expandía su musculatura haciendo pesas, su aspecto musculoso sería
transmitido a la descendencia. En otras palabras, la pangénesis conducía
a Lamarck y sus características heredables"

(Paul Strathern)

Antza denez, ezagutzen ditugun Darwinen teoriak ez dira bere bizitzan defenditu zituen azkenak.
Beren jarraitzaileek erabaki dute Maisuaren teorien artean zein den zuzena eta zein okerra.

ARLO IDEOLOGIKOA / FILOSOFIKOA

Gure historiaren pertsonai garrantzitsuekin maiz gertatzen den bezala Darwinekin ere izugarrizko
mitifikazioa gertatu da: bere garaiko zientziaren iraultzailea, Biologiaren aita, Eboluzioari azalpen
ez-teista eman zuen lehenengoa, pentsamendu modernoaren zutabe nagusia (azken hau, halako
laudorioekin batera, urriaren 1ean Jon Sudupek Berrian argitaratutako “Kant eta Darwin artean”
artikuluan irakurri nuen).... eta antzeko gorespenak nonahi irakurri ditzakegu. Errealitatea, alta,
beste bat izan zen. Darwin XIX mendeko Ingalaterra viktoriar eta inperialaren goi mailako klasearen
kide bat zen, eta bere ikuspegi gehienak baita zientifikoak ere, kokapen horrek baldintzatzen zituen.

-Darwin ez zen lehenengoa izan.

Biologiarekin bezala, Eboluzioaren “deskubrimendua”ren aitatasuna egotzi diote Darwini. Hala


ere, Sandinek agertzen dituen datu historikoek agerian uzten duten legez, eboluzioa eztabaidagai zen
arlo zientifikoan askoz lehenagotik.

XVIII. mendeko amaieratik eta XIX. erdira arte eboluzioa, garai bakoitzeko mugekin, nahiko
errotuta zegoen arlo zientifikoan, Pariseko Zientzien
Akademian gune garrantzitsua zegoelarik. Buffonek
“Historia Natural” (1749-89), Frederic Gérardek “Theorie
de l´evolution des formes organiques (Paris 1841-49),
Cuvierrek “Recherches sur les ossements fósiles de
cuadrúpedes” eta abar luze batek eboluzioari buruzko
teoriak eta hipotesiak proposatu zituzten.

1809an Lamarck-ek “Filosofia Zoológica” argitaratu


zuen; eboluzioari buruzko liburu oso bat. Bera izan zen
egungo zientziarako Biologia hitza erabili zuena.
Eboluzioaren aldekoei “lamarckianos” deitzen zieten garai
horietan.

3
1831. urtean Patrick Matthew naturalista zaleak 1859an Darwinek argitaratu zuen teoriaren
antzekoa proposatu zuen.

“Investigaciones sobre las leyes de la evolución del mundo orgánico durante la formación de la
corteza terrestre” izeneko txostena idazteagatik 1856an Pariseko Zientzien Akademiak Henrich-Georg
Bronni eman zion saria.

1858an bere laguna zen A. R. Wallacek Javatik bidali zion Darwini hautespen naturalari buruzko
antzeko teoria bat.

Darwinek 1859an argitaratu zuen “Espezien jatorria” liburua (bere hasierako titulu esanguratsua
hau zen: “On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured
Races in the Struggle for Life - El origen de las especies por medio de la selección natural, o la
preservación de las razas favorecidas en la lucha por la vida”).

Baina lehenengoa izan ez bazen, zergatik ospe osoa bereganatu zuen Darwinek? Sandinen ustez
garai horietako Ingalaterra inperialaren eta Industria Iraultzatik sortutako burgesia berriaren interesak
justifikatzeko Darwinen planteamendua oso egokia zela sakoneko arrazoia da, edo behintzat
arrazoiaren zati handi bat. Horretaz gain Wallace eta Matthewen kasuetan lehenengoa sozialismoaren
aldekoa zela eta bigarrena langileen bizi baldintza gogorrak salatzen zituen “Mugimendu
Chartista”ren kidea zela aipatzen du Sandinek.

Darwinen teoria zabaltzeko helburuan Sir Thomas Henry Huxleyk eta garai horretako elite
zientifiko viktoriarrak eduki zuten garrantzia ukaezina da. Baina honi buruz apur bat beranduago hitz
egingo dut.

-Darwinen eboluzioaren ikuspegiaren oinarriak

Ohiko kontakizunean Darwinek Beagle itsasontzian 5 urtez (1831-1836) Munduan zehar egindako
bidaia aipatzen digute bere inspirazio iturri moduan. Antza denez, bere teoria osatzeko 23 urte behar
izan zuen. Tarte horretan, Beagleren bidaian jasotako aztarnak eta frogak aztertzen eta sokako hari-
mutur teoriko guztiak lotzen egon omen zen.

Sandinek, berriz, beste datuak ematen ditu bere liburuan, Darwinek berak idatzitakoa oinarria
hartuz. Bere ustez, Malthus eta Spencerren planteamendu politiko eta sozialak oinarriak izan ziren
Hautespen Naturalaren teoria osatzeko.

Malthus ingelesak “Ensayo sobre el principio de


Población” argitaratu zuen 1798an. Bertan Ingalaterran
gero eta zabalduago zeuden miseria eta txiroekin bere
kezka azaltzen zuen, baina argudiatzeko guztientzako
nahiko bitartekorik ez zegoenez guztion arteko lehia
ezinbestekoa zela, eta txiroei laguntzak ematea akats
bat zela, bere ugalketa antinaturala errazten zuelako.

Ingelesa ere zen Herbert Spencer filosofoa eta


ekonomista, 1851ean “La Estática Social” liburua
argitaratu zuena. Bere ustez zibilizazioen eta gizarteen
arteko lehia etengabea da eta konpetentzia horretan soilik “egokienek”, biologikoki prestatuenek
bizirauten dute, eta Malthusek bezala, berak ere uste zuen txiro eta baztertuei laguntzak ematea
Lehiaren arabera dabiltzan Natur Legeen aurka joatea zela.

Bere teoriari buruz Darwinek honako hau utzi zuen idatzita:

“En Octubre de 1838, esto es, quince meses después de haber comenzado mi estudio sistemático,
se me ocurrió leer por entretenimiento el ensayo de Malthus sobre la población y, como estaba bien

4
preparado para apreciar la lucha por la existencia que por doquier se deduce de una observación
larga y constante de los hábitos de los animales y plantas, descubrí enseguida que bajo estas
condiciones las variaciones favorables tenderían a preservarse, y las desfavorables a ser destruidas.
El resultado sería la formación de especies nuevas. Aquí había conseguido por fin una teoría sobre la
que trabajar”

“He llamado a este principio por el cual se conserva toda variación pequeña, cuando es útil,
selección natural para marcar su relación con la facultad de selección del hombre. Pero la expresión
usada a menudo por Mr. Herbert Spencer, de que sobreviven los más idóneos es más exacta, y algunas
veces igualmente conveniente”

Laburbiltzen; Darwinek bere teoria osatzeko uztartu zituen naturaren behaketa eta garaiko goiko
klasearen ikuspegi soziala eta politikoa.

-Darwinek ez zuen inoren aurka borrokatu behar izan bere teoria onartuta izateko.

Kontakizun kanonikoan Darwinek eliza eta sektore atzerakoienei aurre egin behar izan ziela
kontatzen digute. Alabaina, hori historiaren zati bat baino ez da, gehienbat Huxley eta Wilberforce
apezpikua artean izandako eztabaida ospetsuan oinarrituta, baina ia anekdotikoa.

Darwin, Beagleren bidaiatik etorri zenetik elite zientifiko viktoriarraren babesa eduki zuen une
oro; lurra zapaldu bezain laster Geological Societyren Zuzendaritza Batzordearen kidea izendatu
zuten, eta urte bat beranduago Royal Societyren kidea egin zuten.

Lehen aipatu dudan bezala Sir Thomas Henry Huxleyk, Sir Charles Lyell eta Sir Willian Hookerek
bezala, laguntza osoa eman zioten Darwini bere lehenengo liburu ospetsua argitaratzeko eta bere
teoria zabaltzeko. Honen garrantzia ulertzeko jakin beharra dago zientzialari guzti hauek ere
elitearen kideak zirela, erakunde zientifikorik garrantzitsuenen zuzendaritzetan zeudela. Huxleyren
kasuan, Geological Society, Ethnological Society, British Association for the Advancement of Science
eta Marine Biological Association lehendakaria izan zen. Horretaz gain 10 Erret Batzordeetako kidea
izan zen, garai horietako gobernuei motako guztietako gaiei buruz aholkua ematen zielarik.
Laburbiltzen; boterearen aparatuen partaide bat zen.

Huxleyk bezala, klase-kide askok ere ulertu zuten Darwinek


proposatzen zuen eboluzioaren ikuspegiak onura ekartzen ziola haiek
ordezkatzen zuten burgesiaren sektoreari: guztion artean eta guztion
aurkako konpetentzia amaigabea, “egokienen” garaipena bizitzaren
borrokan, aldaketa mailakatua eta jauzirik (iraultzarik) gabe eboluzioaren
ibilketan....

Huxley, ordezkatzen zuen Iraultza Industrialaren burgesia berriak


bezala, aldarrikatzen zuen administrazioaren erreforma eta heziketa
laikoa, elizaren, aristokrazia eta betiko Lur-jabeen botere eta eraginetik
aske. Eta helburu horretarako Darwinek proposatutakoa oinarri ideologikoa
bilakatu zen. Elizaren aurkako lehian paper aurrerakoia jokatu zuen, txiro,
langile eta inbaditutako herrien aurkako lehian atzerakoia. Lehenengo
papera mila aldiz kontatu digute, bigarrena berriz ezkutatu.

Horrela deskribatzen du R. C. Lewontin eboluzio-genetistak Gaiak etxeak argitaratutako “Ez dago


gure geneetan” (Gaiak) liburuan:

“Beraz, nagusi zen klaseak Jainkoa tronutik kendu eta zientzia ipini zuen haren ordez. Gizarteko
ordenak gizaditik kanpoko indarren eraginaren ondorio izaten jarraitu behar zuen, baina orain indar
horiek naturalak ziren, eta ez jainkoarenak. Nolanahi ere, gizarteko ordenaren zilegiztatzaile berria
ordeztu zuena baina bikainagoa zen. Harrezkero, jakina, guregan ezarrita dago.”

-Darwinen planteamenduak ez ziren ez aurrerakoiak ez iraultzaileak izan.

5
Askotan Darwini buruz hitz egitean aurrerakoi eta baita ere iraultzailearen aurarekin apaintzen
dute. Baina berak idatzitakoa irakurtzean konturatzen gara ze urrun zegoen garai horietan zeuden
mugimendu ezkertiar eta iraultzaileetatik.

Hona hemen bere esana batzuk.

LANGILEAK:

" ...Me gustaría mucho tener la ocasión de discutir con usted un punto relacionado, si se
consolida en el continente, en concreto la idea en la que insisten todos nuestros sindicatos, de que
todos los trabajadores, los buenos y los malos, los fuertes y los débiles, deben trabajar el mismo
número de horas y recibir las mismas pagas. Los sindicatos también se oponen al trabajo a destajo (en
suma, a toda competición). Me temo que las sociedades cooperativas, que muchos ven como la
principal esperanza para el futuro, igualmente excluyen la competición. Esto me parece un gran
peligro para el futuro progreso de la humanidad. No obstante, bajo cualquier sistema, los
trabajadores moderados y frugales tendrán una ventaja y dejarán más descendientes que los
borrachos y atolondrados ".

(Heinrich Fick-i idatzitako gutuna. 1872)

ARRAZISMOA ETA INPERIALISMOA (Gogora dezagun garai horretan Ingalaterrako Inperioa mundu
mailako boteretsuena zela):

“En algún momento de un futuro no muy distante como para


medirlo en siglos, casi con toda certeza las razas humanas
civilizadas exterminarán y reemplazarán a las salvajes en todo el
mundo. Al mismo tiempo, los monos antropomorfos… sin duda,
serán exterminados. La diferencia entre el hombre y sus
allegados más cercanos se presentará entonces más amplia,
porque será la que corresponderá entre el ser humano con una
civilización incluso mayor —como es de esperar— que la de los
caucásicos y la de algunos monos tan inferiores como el mandril,
en vez de como se presenta ahora entre el negro africano o el
australiano y el gorila”

“Su piel roja (“Fueguinoei” buruz), inmunda y grasienta, sus


cabellos enmarañados, su voz disonante, sus gesticulaciones
violentas y carentes de toda dignidad. Al observar a tales
hombres, uno apenas puede creer que sean criaturas como
nosotros, nuestro prójimo puesto en nuestro mismo mundo … ¿No
es un tema habitual de reflexión el dudoso placer que pueden
extraer de la vida algunos de los animales menos dotados? Con
mucha más razón, pues, podemos preguntarnos lo mismo con
respecto a estos hombres.”

(Gould. “El Estado moral de Tahiti.... Y de Darwin)

“Los notables resultados que los ingleses han obtenido siempre como colonizadores, comparados
con los de otras naciones de Europa / ... / Es en apariencia muy verdadera la
opinión de los que entienden proceder el admirable progreso de Estados
Unidos, como también el carácter del pueblo, de la selección natural”

Honekin jarraitu baino lehen, eta Goulden ekarpena hona ekarri dudanez,
argitu nahi dut Gould darwinista zela eta Darwinen miresle handia ere, bere
idazkietan heroi moduan deskribatzen zuen maiz Darwin. Hala ere, Gouldek
zintzotasun maila altua zeukan eta beste darwinista batzuek ezkutatzen
dituzten historiaren alde ilunak ezagutzera ematen zituen, nahiz eta bere
6
ulerkortasuna adierazi Darwinen akatsei.

EMAKUMEA:

“Por lo general se admite que cualidades como la intuición, la rapidez en la apreciación y, quizá,
la capacidad de imitación, se encuentran más acentuadas en las mujeres; pero por lo menos algunas
de estas facultades son características de las razas inferiores, y por ende de un estado de civilización
más bajo y primitivo. La diferencia fundamental entre el poderío intelectual de cada sexo se
manifiesta en el hecho de que el hombre consigue más eminencia, en cualquier actividad que
emprenda, de la que puede alcanzar la mujer (tanto si dicha actividad requiere pensamiento
profundo, poder de raciocinio, imaginación aguda o, simplemente, el empleo de los sentidos o las
manos).”

ESKLABISMOAREN AURKA:

Aurreko atalen norabidearen kontra, Gouldek azpimarratzen du Darwinek esklabismoaren aurkako


jarrera argia zeukala, eta bere esanak helarazten dizkigu:

“Aquellos que sienten simpatía por el amo y frialdad de corazón por el esclavo no parecen
ponerse nunca en el lugar de este último; ¡qué sombrías perspectivas, sin la menor esperanza de
cambio! Imagínese a usted mismo ante la posibilidad, siempre planeando sobre su cabeza, de que su
mujer y sus hijos (aquellos objetos que la naturaleza empuja a llamar propios incluso a un esclavo)
sean arrancados de su lado y vendidos al mejor postor como si fueran ganado”

GIZARTEAREN BAZTERTUAK

“la transmisión libre de las perversas cualidades de de los malhechores se impide ejecutándolos o
reduciéndolos a la cárcel por mucho tiempo” lo apoya en que “en la cría de animales domésticos es
elemento muy importante de buenos resultados la eliminación de aquellos individuos que, aunque sea
en corto número, presenten cualidades inferiores”.

“Existe en las sociedades civilizadas un obstáculo importante para el incremento numérico de los
hombres de cualidades superiores, sobre cuya gravedad insisten Grey y Galton, a saber: que los
pobres y holgazanes, degradados también a veces por los vicios se casan de ordinario a edad
temprana, mientras que los jóvenes prudentes y económicos, adornados casi siempre de otras
virtudes, lo hacen tarde a fin de reunir recursos con que sostenerse y sostener a sus hijos. / ... /
Resulta así que los holgazanes, los degradados y, con frecuencia, viciosos tienden a multiplicarse en
una proporción más rápida que los próvidos y en general virtuosos … En la lucha perpetua por la
existencia habría prevalecido la raza inferior, y menos favorecida sobre la superior, y no en virtud de
sus buenas cualidades, sino de sus graves defectos.”

Pasarte hau irakurtzean Lewontin “Ez dago gure geneetan” liburuan agertzen duen Richard
Dawkinsek (“The Selfish Gene”) esandako zerbait:

“...familia deuseztatu egin dugu ekonomiaren aldetik bere burua aski izateko unitate gisa eta
Estatua ordezkatu egin dugu. Ez litzateke, ordea, umeentzako bermatutako laguntzaren pribilegioaz
abusatu behar…. Hazteko gauza diren baino ume gehiago dituzten pertsonak, gehienetan,
ezjakinegiak dira nahita egindako ustiapen gaizkile moduan salatzeko. Susmagarriagoak iruditzen
zaizkit erakunde ahaltsuak eta hori egitera nahita bultzatzen zituzten buruzagiak”. (The Selfish
Gene. 1976)

Nik esango nuke antzekotasun handia dagoela Darwinek baztertuekin adierazten duen mesprezua
eta Dawkinsek agertzen duen jarreraren artean.

7
-Determinismoa, arrazismoa, eugenesia eta darwinismoa.

Arlo desberdinetatik leporatu diote darwinismoari arrazismoa, eugenesia eta antzeko praktikak
bultzatu izana. Honen aurrean darwinista batzuk honako hau esaten dute bere defentsan:

"El darwinismo probablemente contribuyó al ascenso del racismo a finales del siglo XIX y, por
tanto, ayudó a fomentar en general el racismo del siglo XX. El darwinismo fue usado también para
exacerbar el desprecio por los pobres en el siglo XIX. Considerado todo ello, el darwinismo ha tenido
muchos efectos lamentables y, a veces, actualmente viciosos en el clima social del mundo moderno.
Es comprensible que tantos odien a Darwin y al darwinismo" ... Es, a menudo, una amarga carga vivir
con el darwinismo y sus implicaciones. A diferencia de tantas doctrinas, religiosas e ideológicas, no
es, ciertamente, un opio intelectual... nadie puede hacer un juicio al darwinismo basado en higiene
moral".

(Michael Rose)

“Hitler no inventó la equivoca traducción a los asuntos humanos. El darwinismo de faramalla


había servido como razonamiento oficial para la conquista militar alemana durante la primera guerra
mundial (al tiempo que nuestro bando utilizaba con frecuencia el mismo argumento, aunque de
manera menos entusiasta y sistemática)…. Varios eugenistas ingleses y norteamericanos ofrecieron al
principio elogios a las leyes de Hitler sobre restricción del matrimonio y la esterilización
obligatoria….”

(Gould. “El tajo más cruelísimo de todos”)

Hau da, darwinista batzuk darwinismoaren erabilera maltzurra gertatu dela onartzen dute, baina
arrazoitzen dute hori ez dela darwinismoaren berezko ezaugarria, baizik eta kanpotik eragindako
manipulazioa.

Sandin bezalakoek, alta, aurkako iritzia daukate; Darwinek proposatutako teorietan argi uzten du
bere klasismoa, arrazismoa eta inperialismoa, eta horren ondorio logikoak dira bere izenean egin diren
bidegabekeriak. Honekin zerikusirik daukan aipamen berezia aurkitu dut Gouldek idatzi zuen “Acabo
de llegar” azken liburuan: bertan Marx eta Darwinen arteko harremana jorratzen du.

Gouldek emandako datuen arabera Marxek miresmen handia sentitu zuen Darwin eta berak
proposatutako teoriarekin. Lehenengo urtetan Darwinen oso aldeko iritziak utzi zituen idatzita, batez
ere teismoa borrokatzeko zeukan gaitasunagatik. “Das Kapital” ale autografo bat bidali zion Marxek,
eta Darwinek gutun labur eta edukazio oneko, baina hutsik, batekin erantzun zion. Alabaina Marxen
miresmena gutxitu zen urteek aurrera egin ahala, eta horrela islatu zuen Engelsi bidali zion gutun
batean:

“Es curioso ver cómo Darwin descubre en las bestias y en los


vegetales su sociedad inglesa, con la división del trabajo, la
concurrencia, la apertura de nuevos mercados, las “invenciones” y
la “lucha por la vida” de Malthus. Es el bellum omnium contra
omnes [la guerra de todos contra todos] de Hobbes, y esto hace
pensar en la Fenomenología de Hegel, en la que la sociedad
burguesa figura bajo el nombre de “reino animal intelectual”
mientras que en Darwin es el reino animal el que presenta a la
sociedad burguesa...”

-Determinismoa eta soziobiologia.

Nork ez du ezagutzen neodarwinismo eta determinismoaren ikurra bilakatu den Richard Dawkinsek
idatzitako “Genea berekoia” liburua eta bertan planteatzen duena?

8
Honako kritika hau egiten du Gouldek “Eboluzioari buruzko gogoetak” (Gaiak) liburuan:

“Dawkinsen teoriak sortutako lilura mendebaleko zientziaren pentsamenduko ohitura txar


batzuetatik sortu dela uste dut; guk (barkatu hitzak) atomismo, erredukzionismo eta determinismo
deitzen ditugun jarreretatik. Osotasunak “oinarrizko” unitateetan deskonposatuta ulertu behar
direla; unitate mikroskopikoen ezaugarriek emaitza makroskopikoen portaera sortu eta azal
dezaketela...”

E. O. Wilsonek sortu zuen soziobiologia antzeko bidetik doa; dena dago gure genetan eta beraiek
moldatu dute bizi garen gizarte eredua. Hona hemen Lewontinek egiten dion kritika “Ez dago gure
geneetan” liburuan:

“Soziobiologiaren funtsezko baieztapenak dioenez, giza kulturaren eta portaeraren alderdi


guztiak geneetan kodeatuta daude eta hautespen naturalaz moldatu dira... soziobiologia giza
existentziaren azalpen erredukzionista eta determinista biologikoa da. Haren zaleek diotenez,
lehenik eta behin lehengo eta oraingo gizarte-ordenaren berezitasunak geneen berariazko
jardueraren ezinbesteko adierazpenak dira.... Soziobiologiak erakargarritasun orokorra status-quoa
legitimatzen duelako du. Oraingo gizarte-ordena giza genotipoaren nahitaezko ondorio baldin bada,
garrantzia duen ezer ezin da aldatu. ”.

-Berekoikeriaren nagusitasuna, “Egokienen” garaipena, guztion arteko etengabeko leia....

Hauexek dira era leunago ala gordinago batean darwinismoak eskaintzen dizkigun natura eta
eboluzioaren ikuspegiaren ondoriorik nagusienak. Eta kapitalismoa den sistema politiko eta ekonomiko
zehatzaren arauak eta ideologia lege naturaltzat aurkezten dizkigute gizartearentzat.

Puntu honetan bat nator Sandinekin; darwinismoaren ildo


ideologiko eta filosofikoek ezin dute izan bidezko eta aske izango
den gizarte baterako oinarriak, aitzitik; historikoki maizago erabili
dituzte inperialismoa, sarraskia eta mota guztietako zapalketak
natur legeak, eta beraz saihestezinak, direla egiaztatzeko.

Zentzu horretan deigarria da ikustea darwinismoaren


ikertzaileek gizakiaren historian, gizartean eta naturan dauden
elkartasuna, elkarlana eta altruismoaren frogapenen sakonean....
berekoikeria eta norgehiagoka daudela demostratzeko egiten
dituzten saiakera “zientifikoak”. Organismo baten, eta baita
gizarte baten, osaketan zenbatezinak diren osagaien arteko
elkarlana eta elkartasuna beharrezkoa dira. Hala ere, darwinistek
soilik ikusten dituzte gene berekoiak, bahitzaileak, parasitoak eta
antzeko irudi ezkorrak. Zientzia hutsa ala zerbait gehiago?

Amaitzeko.

Eboluzioa; oso gai erakargarria... eta korapilatsua da, zientzialari eta biologoen artean dauden
eztabaida sutsuak ikusita: Biologia arloan darwinistak eta beste motako eboluzionisten arteko
eztabaidak; darwinismo barruan deterministak eta ez deterministen arteko eztabaidak (esaterako:
Dawkins vs. Gould), hainbeste gauza oraindik argitu eta finkatu gabe... !

Kreazionismoaren aurkako guda ez dago oraindik irabazita eta hainbat herritan jarrera erlijiozkoek
eta irrazionalek daukaten gorakada ikusita borroka hau luzea izango dela aurreikusi dezakegu.
Zeregin honetan darwinismoak protagonismo osoa bereganatu du, eta protagonismo hori erabiltzen
dute darwinista batzuk darwinismoari zientzia eta ezkerretik egiten zaizkion kritikak gutxiesteko ala
kreazionismoarekin lotzeko.

Bitartean eztabaida zientifikoak irekita jarraitzen du.

9
Besterik gabe, hau izan da nire ekarpena txikia gaia zabaltzeko.

10

También podría gustarte