Está en la página 1de 2

Como siempre, antes que nada, queremos agradecer a todas las personas que os

habéis sumado a esta nueva manifestación por el soterramiento de FEVE, pero en


esta ocasión, queremos dar las gracias especialmente a vosotros/as, comerciantes
y taberneros/as de Zorrotza, que habéis demostrado compromiso y solidaridad con
el barrio, realizando un paro en la actividad habitual para poder estar aquí.
Llevamos muchos años peleando porque los trenes dejen de pasar por encima de
nuestras calles. Tenemos muy claro el peligro y las molestias de todo tipo que
supone. Algunas personas han perdido la vida en esas vías. También sabemos de
sobra que los pasos a nivel nos restan mucha calidad de vida y que nos hipotecan
como barrio.
Por eso, porque ya somos veteranas/os en esta batalla, ya no nos valen las palabras.
Queremos hechos.
Fue en febrero, hace 3 meses, cuando por fin el Ayuntamiento se dignó a reunirse
con la Asociación Vecinal para cumplir su compromiso adquirido en un Pleno del
año 2017 de informarnos.
En concreto, fue el concejal Ricardo Barkala quien nos dijo que el alcalde y el
ministro de Fomento iban a firmar en marzo un Convenio para financiar a partes
iguales las obras del soterramiento y de creación de una nueva estación. Reunidos
sí estuvieron, pero fue para firmar el acuerdo de la llegada del AVE a Abando.
El hecho es que ha pasado marzo, luego abril y estamos casi a mediados de mayo.
Pero tanto el alcalde como el ministro están muy equivocados si se creen que en
Zorrotza nos olvidamos del soterramiento. Llevamos tantos años detrás de ello que
estamos dispuestos a recordárselo las veces que hagan falta.
Hoy se lo hemos demostrado con esta manifestación. Pero estad todas/os atentos
porque vamos a seguir movilizándonos de todas las maneras posibles, todos a una,
con creatividad y con firmeza.
Somos conscientes de que el objetivo es difícil, pero también que hemos dado pasos
importantes para conseguirlo, sobre todo estos últimos dos años, y algo nos dice
que estamos cada vez más cerca de ver la luz al final de este túnel.
Animo a todos/as y a seguir fuertes en esta pelea.

9 de mayo de 2018 :: 2018ko maiatzaren 9an


Ezer baino lehen eta beti egiten dugun bezala, Auzo Elkartea eta
Koordinakundearen partez eskerrik asko manifestazio honetara etorri zareten
pertsonei. Eta eskerrik asko bereziki Zorrotzako dendariei eta tabernariei
auzoarekin erakutsi duzuen konpromisoa eta elkartasunagatik, hemen egon ahal
izateko zuen negozioak itxi dituzuelako tarte batez.
Hemen gaudenok urte asko daramatzagu borrokan FEVEko trenak behingoz lur
azpian ibil daitezen. Oso argi daukagu tren horiek arriskua eta mota askotako
eragozpenak eragiten dizkigutela. Izan ere, batzuek bizia galdu dute trenbide
horietan. Soberan dakigu ere trenbide-pasaguneek bizi-kalitatea kentzen digutela
eta Zorrotza hipotekatzen dutela.
Horregatik guztiagatik eta eskarmentu handikoak garelako gatazka honetan, hitzek
jadanik ez digute balio. Ekintzak nahi ditugu.
Urtebete behar izan du Bilboko Udalak 2017ko Udalbatzan hartu zuen konpromisoa
betetzeko. Otsailean, duela 3 hilabete, Ricardo Barkala zinegotzia Auzo
Elkartearekin bildu zen eta esan zigun Alkateak eta Sustapen Ministroak martxoan
sinatuko zutela Finantziazio Hitzarmen bat, zeinaren arabera trenbidea
lurperatzeko eta geltoki berria eraikitzeko lanak bi erakundeek erdizka ordainduko
zituzten.
Tarte honetan alkatea eta ministroa bildu dira, bai, baina ez Zorrotzako hitzarmena
sinatzeko, baizik eta AHTren Abandoko sarrerarena.
Bistan da martxoa joan zela, gero apirila eta jadanik maiatzaren erdian gaudela.
Baina hemen gaudenok zera esan nahi diogu alkateari eta ministroari, oker daudela
pentsatzen badute Zorrotzako jendea FEVEko lurperatzeaz ahaztuko dela. Bai zera!,
hainbeste urteren ondoren are irmoago jarraitzeko prest gaude hasitako bideari.
Izan ere, gaurko manifestazio hau horren erakusgarri da. Eta laster mobilizazio
gehiago egingo ditugu, denok batera, irudimenaz eta irmotasunaz. Beraz, adi egon
hurrengo deialdiei.
Azkenik, ondotxo dakigu aurrean dugun erronka ez dela erraza, baina guk uste dugu
urrats garrantzitsuak eman ditugula azken bi urteetan. Horregatik gaur ausartzen
gara esatera tunel ilunaren bukaeran argia ikusten hasiak garela.
Beraz, animo denoi eta jarrai dezagun gogor borroka honetan.

9 de mayo de 2018 :: 2018ko maiatzaren 9an