Está en la página 1de 2

AGERRALDI FEMINISTA

Katxaperuak puuum lurretik ihesi, zeruan lehertzeko! Jantzi kasaka, jarri arrantzaleen zapia
lepoan eta lagunartera hurbildu gara! Masailetik masailerako irribarreak daramatzagu soinean,
nahita ere ezingo genuke sentitzen dugun emoziorik ezkutatu! Iefalee eta aufifiii, hasi dira herriko
festak!

Txosnetatik taberna batera, gero bestera, marea urdina alai dabil. Lagunartean gustura ibili ohi
gara, musikaren erritmoan murgilduta, gozamenetan blai. Bat-batean norbaitek ipurdia ukitzen
digun arte, JODE!, festetako ametsezko mundua hausten zaigu brastakoan. Korroan lekuz
aldatzen gara, eta tipo baboso berberak berriz erasotzen gaitu. Lagun bati begietara begiratu,
elkarrekin indarrak hartu eta tipoari epelak eta bi esaten dizkiogu! Gauak eta festak gureak dira!
Ez diguzue, gure gaua izorratuko!

Hurrengo tabernan, bero-bero jartzen ari naiz nire neska-lagunarekin, elkarri bularrak ukitzen hasi
gara, muturrak jaten. Paradisuan gaude, harik eta troglodita batzuk “lesbianak kanpora” isekak eta
oihuak egin dizkiguten arte. Gure askatasunak, gure gozamenak euren infernu patriarkala txikitu
dezatela!

Goizeko ordu txikiak heldu dira nahi gabe, eta indar guztiak ahituta, etxerantz abiatu naiz,
bakarrik, ohe goxoarekin amesten. Bat-batean hanka hots batzuk, itzal bat gerturatzen ari ote zait
atzetik?, bihotza taupada bizian jarri zait, korrika egin ditut etxerako azken metroak. Portaleko
atea zarratu dut, uuuf gaur ere eskapada. Azkenean arnasa, lasai hartu dut.

Goizeko laurak, eta alaba gaztea oraindik ez da etxera iritsi. Hamaikagarren aldiz begiratu dut
erlojua, baina bakerik ez, “ondo ote dago?” galdera burua zulatzen ari zait. Azkenean entzun dut
etxeko sarraila zabaltzen, salbu dago. Lasaitu gara etxekoak.

Mikromatxismoak eta bortxaketak, ahozko irainak eta ezer gertatu gabe ere, gauero etxerakoan
sentitzen dugun beldurra. Emakume* izate hutsagatik, zenbait kaletatik gaueko ordu txikitan
bakarrik ibiltzea ia-ia debekatua baitzaigu. NAZKATUTA GAUDE AUSARTAK IZAN
BEHARRAZ, EMAKUMEOK*, FESTETAN ERE, ASKE IZAN NAHI DUGU!

Hemen elkartu garen emakumeok ozen aldarrikatu nahi dugu guk ere festak gozatzeko eskubidea
daukagula, eta halaxe egingo dugula! Eta erasoen aurrean, autodefentsa feministaz erantzungo
dugula!

Azken urteotan bezala, herriko emakume* asko eta asko gure artean antolatu gara eta jakitera
eman nahi dugu protokolo feminista landu dugula.

Herritar orori eraso sexisten aurrean jarduteko irizpideak eskaintzeko eskuorriak prestatu ditugu,
eta horretaz gain, tabernariei zein bestelako festa-eremuetako arduradun eta langileei deia egiten
diegu bertako arduradun eta langileei. Bestalde, azpimarratu nahi dugu, txosna-gunean
Mugimendu Feministaren protokoloa aplikatu dadin bermatzen ahaleginduko garela beste urte
batez.

Denon ardura da eraso sexistarik gabeko jaiak izatea! Ez begiratu beste aldera, erasorik ez
erantzunik gabe!

Horretaz gain, hirugarren urtez, telefono zenbaki bat izango da martxan festak irauten dituen
egunetan, eguerdiko 12.00etatik gaueko 22.00etara. Edozein motatako eraso jasan edo ikusi duen
orori dei egiten diegu telefono horren bidez erasoen berri eman diezagun, telefono dei zein
whatsapp mezu bidez.

Azkenik, aipatu datorren larunbatean, hilak 14, gaueko 23.30ean martxa feminista egingo dugula
batukadarekin batera, “Kalea eta gaua gureak dira!” lemapean. Emakume* guztiei dei egiten
diegu azaldu daitezen, elkar hartuta kaleak eta plazak hartu ditzagun! Gure gorputz ederrak,
lodiak, txikiak, handiak, okerrak festaren erdigunean jarri ditzagun!

Astindu aldakak, dantzatu mihiak, gozatu festak plazerrez lehertzeraino! Erasoen aurrean,
autodefentsa feminista! Kalea eta gaua gureak dira!

Zumaiako Mugimendu Feminista

También podría gustarte