Está en la página 1de 9

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUA

Izenburua: Videocastinga eta Podcastigna: diziplina


ezberdinetako ikasleen euskarazko ahozko
komunikazio gaitasuna lantzeko bideak.

1. PROPOSATUTAKO BERRIKUNTZEN HELBURUAREN DEFINIZIOA

Hezkuntza berrikuntza honetan ikasleek podcastak eta videocastak sortuko dituzte


eta ikasleek eurek diseinatutako eremu birtual batera igoko dituzte, audio eta bideo
artxibo horiek diziplinartekoak izango dira eta ikus-entzunezko laborategian grabatuak,
gaiaren aldetik, testuinguru errealean kokatzeko, eremu birtual hori eskolako umeei
zuzenduta dago, era horretan, HEZIBERRI 2020 dekretu curricularretan zehazten diren
edukiak lantzeko pentsatuta sortuko dira, zehatz-mehatz, proiektu honekin diziplina
ezberdinetako unibertsitateko ikasle hauek izango duten erronka hauxe da: eduki
curricularra duten podcastak eta videocastak sortzea eta eurek diseinatutako eremu
birtual batean txertatzea Oinarrizko Hezkuntzako ikasleek nahiz irakasleek erabiltzeko.
Era honetan konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza egiteaz gain, errealitatearekin
lotura duen erronka jartzen zaie jomuga gisa ikasleei.

2. JUSTIFIKAZIOA

Egungo hezkuntza sistemak ikasleen konpetentziak garatzeko helburua du,


horretarako garrantzitsuak dira ikaskuntza eta komunikazio teknologiak (IKT), baina
horien erabilerak zentzua har dezan eta ikasleen konpetentziak ere garatzeko, erronkak
lortzean datzan ikaskuntzarako ikuspegi pedagogikoa kontuan izan behar dugu,
egoera errealetan oinarrituta dago eta ikasleak beste kide batzuekin lankidetza eta
elkarreraginaren bidez aurrera egiten du (Moore, 2013; Instituto Tecnológico y de
Estudios Superiores de Monterrey, 2016: 9), ikuspegi pedagogiko hau definitzerako
orduan Malmqvist eta lankideek (2015) era honetan egin zuten.

“El aprendizaje Basado en Retos aprovecha el interés de los estudiantes por


darle un significado práctico a la educación, mientras desarrollan
Competencias claves como el trabajo colaborativo y multidisciplinario, la
toma de decisiones, la comunicación avanzada, la ética y el liderazgo”
(http://eduteka.icesi.edu.co/articulos/edutrends-10-2015)

Gainera, baditu zenbait onura ikasleari dagokionez, besteak beste, honakoak:


“Los estudiantes logran una comprensión más profunda de los temas,
aprenden a diagnosticar y definir problemas antes de proponer soluciones,
así como también desarrollan su creatividad (J. Icaza,comunicación
personal, junio 1, 2015).
Los estudiantes se involucran tanto en la definición del problema a ser
abordado como en la solución que desarrollarán para resolverlo (Gaskins et
al., 2015).
Los estudiantes se sensibilizan ante una situación dada, desarrollan procesos
de investigación, logran crear modelos y materializarlos, trabajan
colaborativa y multidisciplinariamente (O. Olmos, comunicación personal,
mayo 12, 2015).
Los estudiantes se acercan a la realidad de su comunidad, establecen
relaciones con gente especializada que contribuye a su
crecimientoprofesional (L. Probert, comunicación personal, mayo 13, 2015).
Los estudiantes fortalecen la conexión entre lo que aprendenen la escuela y
lo que perciben del mundo que los rodea (Johnson et al., 2009).
Los estudiantes tienden a desarrollar habilidades de comunicaciónde alto
nivel, a través del uso de herramientas sociales y técnicasde producción de
medios, para crear y compartir las soluciones desarrolladas por ellos mismos
(Johnson et al., 2009)”.

Ikaskuntza mota honetan ikus-entzunezko baliabide digitalak nahiz Interneteko eremu


birtualak sortzea eta erabiltzea ezinbestekotzat hartzen da, aipatutako baliabideak audio
(podcast) edota bideo (videocast) artxibo digitalak Internet bidez eskuragarri jarri
daitezkeenak dira eta edozein dispositibotatik (mugikor edota fijoak izan daitezke)
informazioa hartzeko aukera ematen dute (Aguilar eta lank., 2012). Era honetako
artxibo digitalak elkarrizketa-saioak, kirol-albisteak, albistegiak, musika-saioak izan
daitezke (Schnackenberg eta lank. 2009), baina hezkuntza eremuan ere erabili izan dira
eta Piñeiro Oterok ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan izan dezaketen onurez honakoa
adierazi zuen:
“Investigaciones han destacado las posibilidades de los podcast en el
proceso de enseñanza-aprendizaje, especialmente desde la perspectiva de los
efectos positivos en los estudiantes, como el enriquecimiento de la
experiencia de aprendizaje (Boulos, Maramba y Wheeler, 2006), la
potenciación de la atención del estudiante y su reflexión (Baird y Fisher,
2006), el incremento de satisfacción (Miller y Piller, 2005) e inclusive, la
reducción de ansiedad (Chan y Lee, 2005).”(urtea: 11)
Ezin da ahaztu gainera, era baliabide hauen bidez sortzen den jakintza ikuspegi
konstruktibistatik egiten dela izan ere jakintza egiten duten bitartean eraikitzen dute
ikasleek (Schnackenberg eta lank. 2009).
Hainbat dira hezkuntza eremuan sortu diren potcastak eta videocastak hizkuntza
ezberdinetan; gaztelaniaz, L de Lengua (Francisco Herrera eta Victoria Castrillejo), Hablando
en Plata (Amelia Fernández), Cienciaes (Ángel Rodríguez Lozano); ingelesez, ESL POD (Jeff
McQuillan), Welcome to Night Vale (Joseph Fink), Stuff you should know.
(https://www.goconqr.com/es/examtime/blog/mejores-podcasts-educativos/)

Ildo honetatik, 2012ko Rodríguez Rosell eta lankideen ikerketetan hezkuntza-edukiak


ikus-entzunezko baliabideen bidez txertatzen duen lanbide berri batez idatzi zuten, hain
zuzen ere “edukomunikatzaile” izeneko profesionalaz ari ziren, eta goi mailako
hezkuntzako zenbait masterretako programetan (Máster Internacional de Comunicación
y Educación, Universidad Autónoma de Barcelona eta Máster Interuniversitario en
Comunicación y Educación Audiovisual, Universidad de Huelva eta Universidad
Internacional de Andalucía) ere lanbide horretan aritzen diren gizataldeek formazioa
jasotzeko ikasketak egiteko aukera dagoela aipatzeaz gain, eremu honetako
profesionalen ezaugarri konkretu batzuk ere aipatu zituzten (Rodríguez, 2012: 156).
Azken finean, autore berberak “edukomunikatzaileak” bai hezkuntzaren bai
komunikazioaren aldetiko konpetentziak garatu behar dituela azpimarratzen du.

3. APLIKAZIO EREMUA
Proiektu honetan, ikasleei planteatzen zaien erronka hauxe da:
“edukomunikatzaile” bilakatzea eta hartzaileak Haur Hezkuntzako nahiz Lehen
Hezkuntzako umeak direla kontuan izanda, eduki curricularra duten ikus-entzunezko
produktuak (podcast eta videocast) sortzea, batez ere, eskoletako irakasleei
irakaskuntzarako laguntza-baliabide gisa balio izateko, hori guztia ikasleek eurek
diseinatu eta sortuko duten eremu birtualean txertatuko dute. Fakultate ezberdinetako
ikasleen elkarlana izango da “4.1. Ekintzen deskribapena” puntuan zehatzago azalduko
denez, eta horretarako, eta ikasgai bakoitza kontuan izanik honako konpetentzia hauek
lantzeko helburua du proiektu honek:
Proiektu honen aplikazio eremua zehazten duen taula:
Ikasgaia: 27091 - Ikus-entzunezko Sormen Teknikak
Fakultatea: 323 - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Gradua: GCOMUN30 - Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Fakultatea: 310 - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Gradua: GMATEM30 - Matematikako Gradua
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Fakultatea: 310 - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Gradua: GFISIC30 - Fisikako Gradua
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Fakultatea: 310 - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Gradua: GELECT30 - Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
---
Ikasgaia: 27625: Hizkuntzak eta berrikuntza haur hezkuntzako geletan
Fakultatea: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Gradua: Haur Hezkuntzako Gradua
---
Ikasgaia: 27598 – Desarrollo de la Competencia Comunicativa – Lengua Castellana y Lengua
Vasca – en Educación Primaria I / 27600 – Desarrollo de la Competencia Comunicativa – Lengua
Castellana y Lengua Vasca – en Educación Primaria II
Fakultatea: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Gradua: GPRIMA30 - Grado en Educación Primaria I / GINFAN30 - Grado en Educación Infantil

4. EKINTZA PROPOSAMENA ETA LAN EGITASMOA


4.1. EKINTZEN DESKRIBAPENA
Proiektu honetan eta erronkak helburutzat duen ikaskuntzan oinarrituta, eskeman agertzen
diren urrats hauek jarraituko dira: “Reto = Generar ideas = Múltiples perspectivas = Investigar y
revisar = Probar la destreza = Publicar la solución” (Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren
urratsak: Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey, 2016: 10). Urrats
bakoitzean ekintza ezberdinak burutuko dira ondorengo lerroetako faseetan zehazten den bezala:
1. fasean, erronka aurkeztea eta egin beharreko erronka egiteko ideiak sortzea; 2. fasean,
ikertzea eta berrikustea, probatzea egindakoa. Diziplina eta gradu ezberdinetako ikasleek
ikerkuntza jarduerak burutuko dituzte sortu behar duten produktuen inguruko informazioa
jasotzeko. Eta amaitzeko, 3. fasean, egindako materiala publikatzea Interneteko hezkuntza-
plataformen.
2017
Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila eta Maiatza:
Erronka aurkeztea:
Interneteko hezkuntza-plataformen diseinua eduki-blokeen arabera

1. Fasea:
1.1. Erronka aurkeztea. Lehen Hezkuntzako ikasgeletan eduki kurrikularra duten
gaiak baliabide audiobisualen (podcast eta videocast) bidez sortzea eta
ikasleek eurek sortutako eremu birtual batean txertatzea. Esan beharra dago,
lehen urrats honen erronka orokor hau guztiek lortu behar badute ere, gradu
eta ikasgai ezberdinetako ikasleek betebehar ezberdinak izango dituztela eta
lankidetzan arituko direla, hau da, Haur Hezkuntzako Hizkuntzak eta
berrikuntza ikagaiko ikasleek eremu birtuala sortuko dute ikus-entzunezko
baliabideak bertan txertatzeko, eremu hori sortzean kontuan izango dute
Haur Hezkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako umeentzako eremua dela, eta
gainera, eduki curricularren arabera antolatua egongo dela. Bestetik,
Matematikako, Fisikako, Ingenieritza Elektronikoko eta Lehen Hezkuntzako
graduetako ikasleek baliabide audiobisualak sortuko dituzte, izan ere,
guztien lantzen dute Komunikazioa euskaraz eta eginbeharretako bat testuak
sortzea da duten hartzailearen mailara egokituta. Azkenik, Ikus-entzunezko
komunikazioko Graduko ikasleek baliabideak sortzeko teknologia eta
errekurtsoak antolatu eta prestatuko dituzte. Erronka hau aurrera eraman ahal
izateko, koordinazioa egongo da gradu ezberdinetako ikasleen artean, alegia,
plataforma prestatzen dutenen artean, ikus-entzunezko testuak sortzen
dituztenen artean eta teknologia eta errekurtsoak prestatzen dituztenen
artean, horretarako, erronkaren definizoarekin batera sortuko diren
ikasle-talde ezberdinetan ordezkari bat izendatuko da euren arteko
komunikazioa bide ezberdinak erabiliz ahalbidetzeko: whatsappa, posta
elektronikoa…
1.2.Egin beharreko erronka egiteko ideiak sortu ikasle-taldean sortzen diren
ikuspegi ezberdinak kontuan izanik.
2. Fasea: Ikertu eta berrikusi, probatu egindakoa. Diziplina eta gradu
ezberdinetako ikasleek ikerkuntza jarduerak burutuko dituzte sortu behar duten
produktuen inguruko informazioa jasotzeko.
Lehen aldia:
• Landuko den gaiaren inguruko teoria diziplina ezberdinetatik eta
Haur Hezkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako dekretu
curricularrak kontuan izanik. Zientzietako ikasleek zalantzarik
izanez gero, Irakasleen eskolako ikasleekin harremanetan jarriko
dira.
• Ahozko azalpenerako oinarri teorikoak: elementu linguistikoak
eta ez linguistikoak.
• Edukiaren gidoia sortu.
• Ikus-entzunezko materiala sortu.
Bigarren aldia:
• Bideoen montajea, grabazioa (proba) eta ebaluazioa horretarako
prestatuko kontrol-orrien bidez eta Praat softwarea erabiliz.
• Grabazioa Ikus-entzunezko ikasleen laguntzaz MEDIALAB-en
landu (Ikus-entzunezko laborategietan material tekniko
profesionala erabiliz).
• Grabatutako materiala teknikoki eta estetikoki hobetu.
3. Fasea: Publikatu
Lehen aldia:
• Interneteko baliabideen inguruko oinarri teorikoak.
• Interneteko hezkuntza-plataformen diseinua eduki-blokeen
arabera.
Bigarren aldia:
• Grabatutako materiala Internetera igo eta ikasleek eurek sortutako
plataforman txertatu. Horretarako irakasleak zientzietako ikasleek
egindako grabazioak ere eskura jarriko dizkie hori egingo duten
ikasle-taldeei.

4.2. EKINTZEN DESKRIPZIOA DENBORAN ZEHAR


Espero diren ikaskuntza-emaitzen hobekuntzak eta esperientziaren hedapena beste
ikasle-talde batzuetan
a) Ahozko komunikazioan hobekuntza. Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da
norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek dioten
moduan, komunikaziorako gaitasuna baliagarria da pertsona autonomoagoak eta
seguruagoak izateko. Gainera, proiektu honetako ikasgaietan ahozko komunikazioa
konpetentzia nagusia edo transbersala da; beraz, ikasleek ahoz aritzeko gai izan behar
dute adierazpen teknika ezberdinak menperatuz. Gaitasun hori lor dezaten euskara eta
gaztelania jakiteaz gain, zuzen eta egoki ekoiztu eta ulertu behar dute. Horregatik,
emaitzak ahozko esposaketa koherenteetan, zuzenetan eta egokietan oinarrituko dira.
Gainera, diseinutako eta landutako testuetan zientzien, ikus-entzunezkoen, hizkuntzaren
eta literaturaren alorreko lexikoaren eskakizunak aintzat hartuta, ikasleek Haur eta
Lehen Hezkuntzako ikasleei eduki kurrikularrak prestatu behar dituzte. Hortaz, landuko
diren ikas-materialetan ekintza komunikatiboak izan behar dira curriculumeko gai edota
eduki jakin bati buruzko informazioa zuzen eta egoki ekoizteko.
b) Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzeko orduan trebezia handiagoa. Egun
komunikazio multimedian eta ikus-entzunezkoetan bizi gara, hori dela eta UPV/
EHUk garbi ikusi du Komunikazioko edozein arlotako ikasleek ikus-entzunezko
trebakuntza jaso behar dutela. Proiektu honetan ikus-entzunezkoak ikasgai ezberdinek
landuko dituzte: Ikus-entzunezko ikasleek lehenengo zirriborro bat landuko dute eta
ondoren Ikus-entzunezko Sormen Teknikak ikasgaian errealizazioarekin erlazionaturiko
teknologia eta errekurtsoak aplikatuko dituzte modu landuago batean. Ikus-entzunezko
proiektuari heltzeko, ikasleek elkarlanean, honela bideratuko dituzte egitekoak:
proiektuaren diseinua (gidoiaren zirriborroa, storyboarda eta produkzio plana);
lokalizazioak eta castinga (grabatzeko lekuak bilatu, baimenak kudeatu, talde teknikoa
eta artistikoa aukeratu); irudien eta soinuen grabazioa (ikus-entzunezko material
profesionala erabiliz beharrezkoa diren irudiak eta soinuak grabatu); irudien eta soinuen
edizioa eta postprodukzioa (muntaia, etalonajea, soinu postprodukzioa, grafismoa eta
efektuak landu postprodukzio software profesionala erabiliz). Beraz, landuko diren
ikus-entzunezko ikas-materialak zatika landuko dira teknikoki, estetikoki eta
narratiboki, beti ere Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei egokituz.
c) Ikasleen arteko lankidetzan ikaskuntza kooperatiboaren bitartez. Estrategia didaktiko
bat da, horretarako talde txikietan banatzen da, ikasleek modu koordinatuan eginkizun
akademikoak gara ditzaten eta beren ikaskuntza gara dezaten (Johnson, 2000). Hala,
ikaskuntza-emaitza ezberdinak lortuko dira: (1) ikaskuntza-estrategiak antzematea eta
aplikatzea era autonomoan lan egiteko eta ikasteko; (2) ezaugarri eta tamaina
ezberdinetako taldeetan burutuko diren ekintza ezberdinetan era aktiboan parte hartzea;
(3) lan kooperatiboan bakoitzaren lana erakustea ahozko nahiz idatzizko jardueren
bidez; (4) taldeetan kooperazioa eta erabakiak hartzen erraztuko duen lan-giro egokia
sortzen esku hartzea; (5) ekintza ezberdinen bakoitzaren proiekzioa erakusteko
gaitasuna izatea talde haien aurrean identifikatzen eta zein jarrera izan ikasteko
baliabide gisa.
d) Ikasleen arteko komunikazio bide ezberdinak erabiliko da. Jakin badakigu zazpi talde
direla eta leku ezberdinetan daudela; horregatik, haien arteko batzar fisikoak sustatzeaz
gain, bide digitalak era landuko dira: foro eta wikiak. Gainera, talde bakoitzean
koordinatzaileak izendatuko dira komunikazioa zuzena izateko eta bitarteko arazoak
saihesteko asmoz.
4.2.1. Eragina (aplikazio eremua (ikasle kop. / titulazioak / ikastegiak / ekintzen
onuradunak)
Ikasgaien kodeak: 27091 / 25138 / 27625 / 27598 / 27000
Ikasle kopurua: 590
Ekintzen onuradunak: 500
Titulazioa: Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua, Matematikako Gradua, Fisikako Gradua,
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua, Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Bilboko
Irakasleen Unibertsitate Eskola
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 25 eta 25
Titulazioa: Matematikako Gradua
Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 20 eta 20
Titulazioa: Fisikako Gradua
Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
---
Ikasgaia: 25138 - Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 25 eta 25
Titulazioa: Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
---
Ikasgaia: 27625 - Hizkuntzak eta berrikuntza haur hezkuntzako geletan
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 50 eta 50
Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
Ikastegia: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
---
Ikasgaia: 27598 - Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Haur Hezkuntzan I
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 240 eta 240
Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikastegia: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
---
Ikasgaia: 27000 - Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Lehen Hezkuntzan I
Ikasle kopurua eta ekintzen onaradunak: 140 eta 140
Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
Ikastegia: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Ikasgaia Ikasle Ekintzen Titulazioa Ikastegia


kopurua onuradunak
27091 - Ikus-entzunezko Sormen 90 90 Ikus-entzunezko Gizarte eta Komunikazio
Teknikak Komunikazioko Zientzien Fakultatea
Gradua
25138 - Komunikazioa Euskaraz: 23 25 Matematikako Zientzia eta Teknologia
Zientzia eta Teknologia Gradua Fakultatea
25138 - Komunikazioa Euskaraz: 5 20 Fisikako Gradua Zientzia eta Teknologia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
25138 - Komunikazioa Euskaraz: 1 20 Ingeniaritza Zientzia eta Teknologia
Zientzia eta Teknologia Elektronikoko Fakultatea
Gradua
27625 - Hizkuntzak eta berrikuntza 50 50 Haur Bilboko Irakasleen
haur hezkuntzako geletan Hezkuntzako Unibertsitate Eskola
Gradua
27598 - Komunikazio Gaitasunaren 240 240 Lehen Bilboko Irakasleen
Garapena. Euskara eta Gaztelania. Hezkuntzako Unibertsitate Eskola
Haur Hezkuntzan I Gradua
27000 - Komunikazio Gaitasunaren 140 140 Haur Bilboko Irakasleen
Garapena. Euskara eta Gaztelania. Hezkuntzako Unibertsitate Eskola
Lehen Hezkuntzan I Gradua

También podría gustarte