Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
(Italia) 111
Sariak:
Habana erdialdea, gaurko Habanaren muina. Miguelek New Yorkera ihes egitearekin egiten du
amets. Inoiz iristen ez zaion bisatuaren zain, ontzi-garbitzaile lanean ari da jatetxe partikular
batean. Diegok bizitzearekin egiten du amets. Hiesak abailduta eta mugitu ezinik, orubeko
logelarik txikieneko ohe estutik askatzen du bere energia guztia. Miguelek Diegori jaten
ematen dion bitartean konturatzen joango gara gaua eta eguna balira bezala bizi direla biak
elkarrekin. Diego homosexuala da, baikorra, argitsua; Miguel asexuala da, ezkorra, iluna. Diego
da heroia, eta Miguel antiheroia. Biek, ordea, kontraesaneko adiskidetasun suntsiezin bat
mantentzen dituzte elkarrekin, biek bizitako lehenaldi batek sostengatua. Lehenaldi horren
sekretuak eurek bakarrik ezagutzen dituzte.