Está en la página 1de 1

20. Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!

ENPLEGU LAGUNTZA: Birkokapenen kudeaketa (I)

Birkokapena zertan datza?


Enplegu arazoak dituen kooperatiba bateko lagun batek
langileak behar dituen beste kooperatiba batean lan
egitea da.

Nor sartu daiteke?


Enplegu arazo estrukturalak edo koiunturalak dituzten
kooperatibetako bazkideak, berariaz langabezian
deklaratuta badaude.

Nolako birkokapenak egin daitezke?


Behin-behinekoak: birkokatutako lagunak bere
kooperatibarekin mantentzen du lotura
sozietarioa, baina beste kooperatiba batean
garatzen du jarduera.

Behin betikoak: birkokatutako lagunak


jatorriko kooperatibarekin duen lotura
amaitzen du eta kooperatiba berrian finkatzen
da bazkide moduan, kooperatiba berrian
dagozkion eskubide eta betebehar guztiekin.
Jarraituko du
Informazio gehiago: www.lagunaro.es

También podría gustarte