Está en la página 1de 6

LOIUKO IKASTETXEEN KORRIKA 2017

Partaideak (Ibilbidearen ordena jarraituz):

- Lauro Ikastola (250 partaide)


- Munabe (80-100 partaide)
- Urdaneta (50 partaide)
- La Merced (105 partaide)
- Ayalde (100 partaide)

1.- IRTEERA: Goizeko 10:15etan (Deposituetatik).

San Miguel Ermitatik (Fanarraga bidea - Goitiko Antzubiagatik, Ikastolara): Loiuko elkarteetako
ordezkariak (Loiuko Bakarrak, Irtxan...), Jai Batzordeak (Iaki Beitia, Etor Irazola, Aitor Llona)
Udaleko ordezkariak (Alkatea), Iraia Iturregi eta Aitor Larrazabal. Ibilbidean zehar, Iaki, Jon eta
Etor, aurrekaldean parkarta jagoten, ikastetxeetako puntuetara heldu ahala, puntuetan dauden
bolondresak Korrikaren atzekaldean geratzen diren partaideak espaloira bideratzen eta
badaezpada, errepideko goranzko karrilera inor pasa ez dadin zaintzen.

Lekukoa hartzen den toki bakoitzean kartel erraldoi bat egongo da dagokion zentruaren
izenarekin, eta bertan bolondres bi.

Ikastetxeak prest egongo dira dagokien puntuan ibilbidean markatutako ordua baino 15 minutu
lehenago, beraz bolondresak ere aurretik egotea komeni da.
2.- 10: 30etan LAURO IKASTOLA: Nahikari eta Itsasne + 13-15 irakasle

Goitiko Antzubiaga bidetik datorren Korrika Ikastolara helduko da eta bertan ikastolako umeek
hartuko dute lekukoa, eta jarraian bideari ekingo diogu hurrengo punturaino.

3. 10:45etan MUNABE: Juantxu eta Pedrutxo + 2-3 irakasle

Ikastolatik errepidera aterako gara, eta Lauroeta Hiribidetik abiatuko da Iturria dagoen gunera
arte, gune horretan hartuko du Munabe ikastetxeak lekukoa. OHARRA: Munabek ikastetxetik
ibilbidearen norantzan dagoen espaloira pasatzeko bidea ebakitzen Udaltzaingoko arduradun
bat egongo da.
4 . 10:55 URDANETA: Ohiana eta Ibon + 2 irakasle

Lauroeta hiribidetik behera, hurrengo puntua Urdaneta ikastetxe aurrean egongo da eta bertan
hartuko dute partaideek lekukoa.
5. 11:05 LA MERCED: Maider eta Aitor + 4 irakasle

La Merced Ikastetxeak Larrakoetxen hartuko du lekukoa eta hurrengo puntura abiatuko gara.

6. 11:25 AYALDE: Belen eta Nekane + 6 irakasle

Ayalde ikastetxeak, Zabaloetxe etorbidean hartuko du lekukoa (Sagardotegiaren aurrean).

7.- 11:35 LANDATXUETA: (Bizente eta Marijose) Puntu honetan Ikastetxe bakoitzeko umeak
(lekukoa eraman dutenak) elkarteak, jai batzordeak eta aipatutako kirolariak aurrekaldean jar
daitezela bertatik Udalera arte lekukoa eramaten.
8.- 11:45 UDALETXEKO PLAZA:

Korrikako talde guztiak sartuko dira udaletxeko plazara eta harrera egingo zaie.

KOKAPENA: Plazako gune gorria libre utzita. Ezkerraldean, Ayalde (100 partaide) eta
Munabe (100) . Eskumaldean La Merced (105), Urdaneta (50) eta Lauro Ikastola (250). Gune
bakoitzak ikastetxeari dagokion kartela izango du, eta partaideentzako ur botilak.

Ikastetxe bakoitzari dagozkion bolondresak (Ibilbidearen arabera), plazan kokaturik egongo


dira argazkian azaltzen den bezala, eta gainontzekoak laguntzen, ura banatzen, hesiak
kentzen edo dana dalakoa.

IBILBIDEAN ZEHAR EGONGO DIREN BALIABIDEAK:

- Udaltzaingoa eta ibilgailuak. (2 pertsona eta ibilgailu 2)


- Udal langileak, ibilgailua eta megafonia. (5 pertsona, ibilgailu bi)
- Anbulantzia. (Ibilgailu bat, Korrikaren atzekaldean)
- Bolondresak.
- Ibilbide bukaeran ura banatuko da parte hartzaile guztien artean.

IBILBIDEAREN LEKUKOA:

Lekukoa hartu eta eramango dutenak zentruetako ikasle Loiutarrak izango dira ahal den
neurrian.
12:00 UDALETXEKO PLAZAko EKITALDIA:

- Alkatearen harrera. Alkateak ongietorria emango die partaide guztiei eta hitzaldi txiki bat
egingo du.
- Soinu ekipoa erabilgarri egongo da.
- Ondoren ikastetxe bakoitzak bost minututako saio / Ikuskizun / ekitalditxoa egingo du plazan.

Ekitaldiaren ordena, Urdanetatik lehenago alde egin beharra daukate, eta lehenak izatea eskatu
digute, ikastetxeko jaiak direla eta.

1.- Urdaneta Olerki - Bertsoen irakurketa


2.- La Merced Guk Euskaraz kanta (mp3) Dantza - koreografia
3.- Munabe Aldapan Gora kanta (mp3) - Dantza - koreografia
4.- Ayalde Zazpi Jausi dantzak (mp3) - Dantza
5.- Lauro Ikastola Bertsoa eta trikilariak eta panderojoleak (Mikro bi)

Ondoren, eta janari banaketa edo antzekoak baztertu ditugunez, umeek izan ditzaketen alergia
edo ezintasun ezberdinak ekiditeko, EUSKAL DISKOFESTA antolatu dugu ekitaldiari amaiera alai bat
emateko asmoz, eguerdiko 13:15-13:30ak arte.

KOMUNAK: Plaza inguruan, 3 komun kimiko + frontoiko eta kultur etxeko komunak zabalik
egongo dira.

AUTOBUSAK: Udaletxeko atzeko kalea itxita egongo da autobusak behar bezala antolatu ahal
izateko. Udaltzainetako bat bertan egongo da eta beste bat plaza inguruko trafikoa zuzentzeko.

También podría gustarte