Está en la página 1de 2

eskinforma

AMATASUN ETA AITATASUN PRESTAZIOEN GAINEKO PFEZ-REN ATXIKIPENEN ITZULTZEA

2016ko uztailak 6an Madrilgo Auzitegi Nagusiak, Administrazioarekiko Auzien Salak hain zuzen, epaia eman zuen, eta bertan zioen Gizarte Segurantzak ordaindutako aitatasun eta amatasun prestazioak fiskalki libre zeudela, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak behar ez bezala kontzeptu honegatik kobratutako diruak itzuli behar zituela.

Hau da, Gizarte Segurantzaren kontura jaiotza batengatiko familia-prestazioek ez dute PZEF-en or- daindu behar eta kontzeptu honengatik deskontatu dizkiguten diru guztien itzultzea erreklamatzeko eskubidea dugu.

2013an, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak ohartarazpen bat atera zuen esanaz amatasun eta aitata- sun prestazioengatik izandako diruek PZEF-en ordaindu behar zirela lan-etekin bat bezala. Orain, Madrilgo Auzitegi Nagusiak, aipaturiko epaiaren bidez, atzera botatzen du interpretazio hori; epaian dio “amatasun prestazio” hauek Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergen Legearen 7.h) artikuluan ordaindu gabeko errentetako bat dela,“jaiotzaz ematen den prestazio publiko”-etako bat delako hain zuzen.

Epai honek Estatu mailako fiskalitateari badagokio ere, hona estrapola daiteke arazorik gabe, eta batez ere Bizkaiko Foru Ogasunera, aitatasun eta amatasun prestazioen gaineko atxikipen horiek egin baititu.

Amatasun eta aitatasun prestazioak jaso dituzten pertsona orok Bizkaiko Foru Ogasunari erreklama dieziokete 2012tik aurrera (aurreko urteak preskribatuta daude) PZEF-en kontzeptu honengatik behar ez bezala deskontatu dituzten diruen itzultzea.

Erreklamatzeko eginbeharrekoak:

1. Autolikidazioen zuzenketarako eta behar ez bezalako diru-sarrerak itzultzeko eskaera idazkia. Egin behar den lehen gauza autolikidazioen zuzenketarako eta behar ez bezalako diru-sarrerak itzultzeko eskaeraren idazki bat aurkeztu behar da Bizkaiko Ogasun Lurralde Ordezkaritzan, erreklamatzen den ekitaldia eta kontzeptua garbi azalduz. Idazki honekin bide administratiboari ekingo diogu. (Honekin batera doa eredua).

2. Alegatu eta errekurtsoa egin bide administratiboarekin amaitu arte. Ogasunak eskaerari ezezkoa emanaz erantzungo du, bide honetatik jarraitu beharko dugu eta alegazioak egin beharko ditugu 10 egune- tik 15 egun arteko epean. Ziur asko, alegazioak berriro gaitzetsiko dizkigute.Alegazioak erantzun ondoren berraztertze-errekurtsoa egin dezakegu eta ondoren Bizkaiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak era- baki beharko duen erreklamazio ekonomiko-administratibo bat ezarri.Auzitegi honen erabakiarekin bide administratiboa amaitzen da.

3. Judizialki erreklamatu. Bide administratiboarekin amaitu ostean, prozedura judizialari ekin diezaiokegu eta honetarako Bizkaiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak erabakia ematen duenetik bi hilabeteko epea dugu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sartzeko dagokion Auzitegi Nagusian.

Erreklamazio hau ESK-k bere afiliatuei ematen dien zerbitzu juridikoen eskumenetik kanpo geratzen bada ere, itunduriko bulego batera zuzendu ditzazkegu interesa duten pertsonak.

www.esk.eus

kanpo geratzen bada ere, itunduriko bulego batera zuzendu ditzazkegu interesa duten pertsonak. www.esk.eus ESKsindikatua

ESKsindikatua

eskinforma

DEVOLUCIÓN DE LAS RETENCIONES POR IRPF SOBRE LAS PRESTACIONES DE MATERNIDAD Y PATERNIDAD

El pasado 6 de julio de 2016 el Tribunal Superior de Justicia de Madrid (Sala de lo Contencioso Administra- tivo) dictó sentencia por la que declaró exentas a nivel fiscal las prestaciones por paternidad y mater- nidad abonadas por la Seguridad Social, obligando a la Agencia Tributaria Estatal a devolver las cantidades indebidamente satisfechas por este concepto.

Esto es las prestaciones familiares por nacimiento a cargo de la Seguridad Social no tributan por IRPF y tenemos derecho a reclamar la devolución de todas las cantidades que nos hayan descontado por este concepto.

En 2013, la Agencia Tributaria emitió una nota informativa en la que indicaba que, el importe obtenido por las prestaciones de maternidad y paternidad debían tributar en el IRPF como un rendimiento del trabajo, in- terpretación que ahora el TSJ de Madrid tumba mediante esta sentencia, ya que considera que la “prestación por maternidad” es una de las “prestaciones públicas por nacimiento” que son declaradas rentas exentas en el artículo 7. h) de la Ley de Impuestos sobre la Renta de las Personas Físicas (LIRPF).

Si bien esta sentencia hace referencia a la fiscalidad estatal, su conclusión es plenamente extrapolable al caso vasco y en particular a la Hacienda Foral de Bizkaia, ya que también ha venido practicando esas reten- ciones sobre las prestaciones de paternidad y maternidad.

Todas aquellas personas que hayan percibido la prestaciones por maternidad o paternidad pueden reclamar ante la hacienda vizcaína la devolución de las cuantías indebidamente satisfechas en el IRPF desde el año 2012 en adelante (los ejercicios anteriores habrían prescrito).

Pasos para reclamar:

1. Escrito de solicitud de rectificación de autoliquidaciones y devolución de ingresos indebidos. El primer paso es presentar un escrito de solicitud de rectificación y devolución de ingresos indebidos, ante nuestra Delegación Territorial de Hacienda, haciendo constar el ejercicio y el concepto que se reclama, con este escrito iniciamos la vía administrativa. (Modelo adjunto).

2. Alegar y recurrir hasta agotar la vía administrativa. El criterio de Hacienda será contestar denegando la solicitud, por lo que deberemos seguir con esta vía y presentar alegaciones, en un plazo de 10 a 15 días. Lo más seguro es que sean igualmente desestimadas. Un vez contestadas las alegaciones podremos inter- poner recurso de reposición y a continuación reclamación económico administrativa que será resuelta esta última por el Tribunal Económico Administrativo de Bizkaia. La resolución de este tribunal agota la vía administrativa.

3. Reclamar judicialmente. Finalizada la vía administrativa podremos iniciar un procedimiento judicial que es donde más posibilidad tiene este procedimiento, para lo cual tendremos dos meses (desde la resolución del Tribunal Económico Administrativo de Bizkaia) para interponer un recurso contencioso administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia correspondiente.

Si bien esta reclamación queda fuera del alcance de los servicios jurídicos que ESK prestamos a las personas afiliadas, podremos dirigir a todas las interesadas a un gabinete concertado.

www.esk.eus

a las personas afiliadas, podremos dirigir a todas las interesadas a un gabinete concertado. www.esk.eus ESKsindikatua

ESKsindikatua