Está en la página 1de 2

Datorren urtarrilaren 24an, MONDRAGON aurreko entzunaldira

joango da Bergarako epaitegira


Ordaindu eta Eskuratuko kideek Korporazioaren aurka jarritako demanda kolektiboagatik.
Datorren urtarrilaren 24an, Bergarako (Gipuzkoa) epaitegian, lehen aldiz elkartuko dira Ordaindu eta
Eskuratuko kideek MONDRAGON Korporazioaren aurka aurkeztutako demandan inplikaturiko aldeak
(elkarte horiek Fagor Etxetresnak eta Edesa itxi izanak eragindako hainbat bazkide elkartzen dituzte).
Bazkide horiek 47,8 milioi euro eskatzen dizkiote Korporazioari, aipatu bi kooperatibekin izenpetuta zituzten
borondatezko ekarpen, merkataritzako mailegu eta partaidetza bereziengatik. Finean, demandaren bitartez
nahi da MONDRAGONi atxikitako kooperatiba guztiek eta, ondorioz, beraien bazkideek, Fagor
Etxetresnetan eta Edesan inbertitutako kapitalen galeraren zenbatekoa ordaindu dezatela.
Prozesuaren lehendabiziko topaketa da, joan den 2015eko azaroaren 27an Bergarako lehen auzialdiko
epaitegian demanda aurkeztu zenetik, eta bi aldeen abokatuek parte hartuko dute. Lehendabiziko hitzordu
horretan, besteak beste, froga proposamenak eta horien onarpena erabakiko dira, eta epaiketaren eguna
zehaztuko da.
Prozesu judizialari dagokionez, azpimarratu daiteke epaiketan zehar aldeen, lekukoen edo dagozkion
perituen galdeketak egingo direla, eta amaieran gertaerei buruzko ondorioak eta ondorengo epaia emango
direla.
MONDRAGONen jarrera. MONDRAGON justiziari laguntzeko asmoarekin joango da epaiketara, demanda
arrazoitu duten gertaerak guztiz eta erabat argitu daitezen.
MONDRAGONek 2014ko urrian argitaratutako idatzi batean adierazi zuen bi elkarteen hasierako eskaerei
buruz zuen jarrera, hau da, kooperatiba bakoitza da bete-betean bere erabaki enpresarial zein
instituzionalen erantzulea, eta bere etorkizunaren jabea.
Horrenbestez, adierazi zuen ez daukala zentzurik MONDRAGONera jotzeak erantzule bila, kooperatiben
jarraitutasunaren gaineko erabakiaren erantzukizuna erabakia hartu zutenei baitagokie, ezta bazkideak
indibidualki bere kooperatibari eginiko ekarpenaren zenbatekoen itzulera MONDRAGONen erakundeei
eskatzeak ere, alegia, konkurtsoko sozietateen hartzekodun nagusiak direnei.
Halaber, adierazi zuenez, MONDRAGONek ezin die inondik inora aipatutako elkarteen aldetik eginiko
eskaerei erantzun, MONDRAGONen izaera eta errealitatetik at dauden eskaerak direlako. Edozein
modutan ere, gehitzen zuenez, enpleguari irtenbidea ematea da, oraindik ere, MONDRAGONeko
kooperatiben borondatea eta lehentasuna. Eta horretan dihardute buru-belarri bi kooperatibak itxi zirenetik.
Azkenik, demandaren jartzaileek egindako aipamenaren inguruan, MONDRAGONek FEE/Edesaren egoerari
buruzko informazio faltsua zabaldu duelakoan, Korporazioak dio adierazpen hori guztiz okerra dela eta ez
datorrela bat gertaerekin, eta gaineratu duenez, demandatzaileek une oro izan zuten kooperatiba horien
egoera ekonomiko-finantzarioaren berri.

Arrasate, 2017ko urtarrilaren 23an

El prximo 24 de enero, MONDRAGON acude a la audiencia


previa en el juzgado de Bergara
Por la demanda colectiva impuesta por los asociados a Ordaindu y Eskuratu contra la
Corporacin.
El prximo da 24 de enero tendr lugar en el juzgado de Bergara (Gipuzkoa) el primer encuentro entre las
partes implicadas en la demanda interpuesta por los asociados de Ordaindu y Eskuratu (asociaciones que
aglutinan a algunos socios afectados por el cierre de Fagor Electrodomsticos y Edesa) contra la
Corporacin MONDRAGON. Estos socios solicitan a la Corporacin un importe total de 47,8 millones de
euros por las aportaciones voluntarias, prstamos mercantiles y participaciones especiales que tenan
suscritas con ambas cooperativas. En definitiva, a travs de esta demanda se pretende que el conjunto de
las cooperativas adheridas a MONDRAGON y, por tanto, sus socios, les abonen ese importe por la prdida
de sus capitales invertidos en Fagor Electrodomsticos y Edesa.
Se trata del primer encuentro de este proceso tras la interposicin de la demanda el pasado 27 de
noviembre de 2015 en el juzgado de primera instancia de Bergara en la que participan los abogados de las
partes. En esta primera cita se fijan, entre otras cosas, las distintas proposiciones de prueba y la admisin
de las mismas y se seala el da del juicio.
Respecto al proceso judicial, cabe resear que a lo largo del juicio se proceder a los interrogatorios de las
partes, testigos o peritos pertinentes y se finaliza con las conclusiones sobre los hechos, y la posterior
sentencia.
Postura de MONDRAGON. MONDRAGON acude a este juicio con la intencin de colaborar con la justicia
en la aclaracin total y absoluta de los hechos motivo de la demanda.
El posicionamiento de MONDRAGON respecto a las primeras peticiones de ambas asociaciones sealaba,
en un comunicado publicado en octubre de 2014, que cada cooperativa es plenamente responsable de sus
decisiones, tanto empresariales como institucionales, y duea de su futuro.
Por tanto, consideraba que no tiene sentido buscar en MONDRAGON un responsable de las decisiones
sobre la continuidad de las cooperativas que slo corresponden a quien las adopt, ni pedir a las
instituciones de MONDRAGON, que son el principal acreedor de las sociedades concursadas, la devolucin
por parte de las mismas de cantidades que los socios individualmente aportaron a su propia cooperativa.
Asimismo, manifestaba que MONDRAGON no puede, de ningn modo, atender las peticiones realizadas
por las asociaciones, porque se trata de peticiones ajenas a la naturaleza y realidad de MONDRAGON. En
cualquier caso, aada, la voluntad y prioridad de las cooperativas sigue siendo la de dar soluciones al
empleo, empeo en el que estn volcadas desde el cierre de ambas cooperativas.
Por ltimo, en relacin a la acusacin especfica de los demandantes a MONDRAGON referida al traslado
de informacin falsa acerca de la situacin de FED/Edesa, la Corporacin apunta a que este extremo es
totalmente incierto y no se corresponde con los hechos, sealando adems que los demandantes tuvieron
siempre pleno y puntual conocimiento de la situacin econmico-financiera de estas cooperativas.

Mondragn, 23 de enero de 2017

También podría gustarte