Está en la página 1de 1

2017 urtarrila

2017 urtarrila SAREren manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu Datorren larunbaterako, urtarrilaren 14rako, Sarek

SAREren manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 14rako, Sarek manifestaziora deitu du Bilbon, “Salatzen dut. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. LABek protestan parte hartuko du, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru duen ordezkaritza batekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu euskal langileak

Hacemos un llamamiento a participar en la manifestación convocada por SARE

Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitzen du LABek. Giza eskubideen ikuspegitik ere konpondu beharreko kontua da presoena; gaixorik daudenen egoera, batez ere

Euskal presoen eskubideen aitortza euskal jendartearen gehiengoaren nahia da; presoen afera konpontzea ezinbesteko urratsa da Euskal Herrian bake eta konponbide prozesuan aurrera egiteko. Eta egoera honekin amaitzeko, euskal presoak etxera ekar ditzagun, mobilizazioa ezinbestekoa dugu. Mobilizazioa da elkartasunetik konpromisoetara pasatzeko modurik eraginkorrena.

Horren erakusgarri, urtarrilaren 13rako giza-kate batera deitu du LABek Iruñean, “Euskal presoak kalera ekarri behar ditugu” lemapean. 11etatik aurrera izango da, Sarasate Pasialekuan.

Sare ha convocado para el próximo sábado, 14 de enero, una manifestación en Bilbo con el lema “Yo Denuncio. Euskal presoak Euskal Herrira. Derechos humanos, resolución, paz”. La manifestación partirá a las 17:30 desde La Casilla. LAB participará en la protesta con una delegación encabezada por su secretaria general Ainhoa Etxaide, y hace un llamamiento a participar en la misma a las y los trabajadores vascos.

El sindicato exige que se acabe con la situaciones y medidas de excepción que se aplican a presas y presos que son consecuencia del conflicto y parte de su resolución. La situación de presos y presas también debe solucionarse desde la perspectiva de los derechos humanos, sobre todo, en el caso de las y los presos que se encuentran enfermos.

en el caso de las y los presos que se encuentran enfermos. Telefónica El reconocimiento de

Telefónica

El reconocimiento de las y los presos vascos es un deseo mayoritario de la sociedad vasca; resolver la cuestión de presas y presos es un paso imprescindible para avanzar el proceso de paz y resolución de Euskal Herria. Para terminar con esta situación y traer a presas y presos a casa, la movilización es imprescindible. La movilización es la forma más eficaz de pasar de la solidaridad a los compromisos.

Como muestra de ello, LAB ha convocado una cadena humana para el 13 de enero en Iruñea, con el lema “Tenemos que traer a presas y presos a casa”. Será a partir de las 11:00, en el Paseo Sarasate.