Está en la página 1de 8

1

2016k zro

Ahaztuen Oroimena
1936
Markinaldeko frentea

Etxebarria 1936-2016
Frontoiak eta plazak
80 urte

Etxebarria, 1936-2016:
frontoiak eta plazak 80 urte
Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936
IFZ

G 95680591

Uhagon Kulturgunea
Xemein etorbidea, 48270 Markina-Xemein

www.ahaztuenoroimena.com
@etxebarria1936
www.facebook.com/ahaztuenoroimena.markinaldekofrentea

Argazkiak: Indalecio Ojanguren eta Ahaztuen Oroimena 1936

rabaki handia, herri txikian

80 urte bete ditu Etxebarriko frontoiak.


1935ean hasi zuen prozedura udalak eta
urte bete inguru iraun ondoren bukatuta
zegoen.
1933ko hauteskundeetan, zerrendaburu
aurkeztutako Victorio Arrizabalaga Ortuzar
Bittorio Bolante zen alkate, ezkertiarrek
lortutako gehiengo osoaren gidaritzapean
eta legegintzaldiko obrarik nagusiena
aurrera eraman zuten: Plaza berria eta
frontoia.
Gaur egun, Korrubarrenako 23 eta 24
atarien aurrekaldean zegoen garai hartan
plaza. Elizak, eta Korru barreneko etxeak
sortzen
zuten tartean, gaur egungo
kotxeentzako aparkalekua zen, orduko
plaza.

Dantzak, Etxebarriko plazan, 1930.urteko jaietan

1930 inguruko argazkian


ikus daiteke ezpata dantza plaza horretan,
Belaots atzean dela.
Frontoia egin eta plaza handitzeko edo
berritzeko lanetarako, lur sail zabala behar

zen eta 1935ean, udalak, horretarako


beharrezko ziren lurrak erosteari ekin zion.
1935eko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran,
salerosketa gauzatzeko udalaren ordezkari
gisa Victorio Arrizabalaga alkatea izendatu
zuten. Hilabete berean, obra honetarako
beharrezkoa zen lur eremua mugatzen
zuen lehen planoa aurkeztu zuen Ramon
Gandiaga Solaguen Izurtzako aparejadoreak.
Eraikuntzaren hedadurak lur horietan
zeuden ortu eta etxeei eragiten zien.
Udalak beraz, bazuen zer eginik frontoia
eraiki eta proba leku berria eraikitzen hasi
aurretik.
Bi hilabete geroago, 1935eko martxoaren
14an, Amalia Urkidi Unamunzagaren
jabetzan zen sail bat erosi zuen udalak.
170m tako saila 360 pezetatan erosi zen.
Lur eremu hau, Sebastian Larraagak
zuen alokatua, beronengatik urtean 10
pezeta ordainduz.
Alejandro Gaytan de Ayala Ansoteguik,
herentziaz jasotako Korruostia izeneko
lur saila zuen, 652 m ko hedaduraz eta
salerosketa 1935eko apirilaren 11an
sinatu zuten, lur horiengatik udalak
1600 pezeta ordaindu zituen. Honen
lekukotza emanez, Alejandro Gaytanek, bere emaztearen adostasunaz
gain, Teodoro Onaindia eta Anakleto
Txurrukak sinatu zuten.
Bere garaian, ahoz hitzartu bazuten ere,
1944an legeztatu zuen Sebastian Larraaga Garatek udalari frontoiko lanetarako

emandako lurra. Sebastianen etxea, gaur


egungo 24.ataria dagoen lekuan zegoen,
berak, 15mko lur saila doan eman zion
herriari plazako eta frontoia erakitzeko.

Plano honetan ikus daiteke


frontoia eta probalekua eraiki
baino lehen herriko plaza
gisa erabiltzen zena (berdez).
MANUELATXORENA

KORRUKO ETXEA

Sebastian Larraagak (Txutxo Larraaga


pelotari ezagunaren aitak) emandako lur
saila ezik beste lur sail bietarako (Alejandro
Gaytan eta Amalia Urkidirenak) 1900
pezeta behar izan zituen udalak.

PLAZA ZAHARRA

Baita eraiki asmo ziren


azpiegiturentzako beharko
zen lur saila (gorriz).
TXOMINENA

DOLORES ENEA

ENA

R
XO

AT
UEL

MA

KORRU
KO ETX
EA
SEBAST
IANENA

1935ean Frontoia eta


plaza berria eraikitzeko
aurreikusitako lur saila

Plaza Zaharra
1930eko
argazkian
ikus daiteke

EN
MIN
O
TX

DOLORES ENEA

Manuelatxorena

Etxebarriko ikuspegia, 1906 inguruan

Sebastianena
Manuelatxorena

Etxebarri 1967an

Plaza Zaharra

ontratistek aurkeztutako obra hauen kotratuz koanpoko likidazio kontuak

8m mortero (25 pzta bakoitza)...................................................................................200 pzta


6,25 m hartxintxarra eta area (14 pzta bakoitza) ..................................................87,50 pzta
77 Portland zementu zaku (5,75 pzta bakoitza) ....................................................442,75pzta
3 zaku kare hidrauliko (4 pzta bakoitza) .......................................................................12 pzta
100 teila (0,175 bakoitza)........................................................................................147,50 pzta
780 adreilu lodi (0,10 bakoitza)......................................................................................78 pzta
21,50 m horma-harri (6 pzta bakoitza) .....................................................................129 pzta
4 pakete hiltze (2,75 bakoitza).......................................................................................11 pzta
2,64 m hormigoi frontisaren oinarrirako (50 pzta bakoitza)................................... 132 pzta
18,02 m hormigoi erreboterako (60 pzta bakoitza)......................................... 1.081,20 pzta
Alanbre galbanizatua..................................................................................................... 24 pzta
Margoa ............................................................................................................................. 6 pzta
GUZTIRA:

2220,95 pzta

JORNALAK
Ofizialen 102 jornal, 11 pezetatan ...........................................................................1122 pzta
Peoien 79 jornal, 8 pezetatan.................................................................................... 608 pzta
GUZTIRA:

1730 pzta

GUZTIRA: 2220,95+1730= 3950,95 pezeta


1936/09/06

Eraikuntza lanetan istripu larri bat


gertatu zen. Igeltsero lanetan zebilela, Juan Idoeta Gangoitia aldamiotik erori eta hil egin zen 1935eko azaroaren
7an. Goizeko 7:30ean gertatu zen istripua.
Bilbora eraman zuten ospitalera baina
buruhezurreko kolpea larriegia zen. Ospitalean hil zen.
Juan Idoeta, Amoto baserrikoa zen eta
gaztearen heriotza ez zen familiak denbora
gutxian hartuko zuen kolpe latz bakarra.
Bere aita, Juan Jose Idoeta, 1936ko urriaren 29an hil zen Beide baserrian. Frankistek Urkaregitik botatako obus baten

2.00

10,00

20.00

7,50

9,50

9,50

6,00

1935eko uda orduko, bai proiektua (urtarrila-martxoa) zein


beharrezko lurrak erosteko
gestioak eginda zeuden (martxoa-apirila).
Lanak martxan jarri ziren, urte
bete inguru iraun zuten: lur
eremua libratzeko eraikuntzak
eraitsi eta lur eremuak zuen errekaranzko beherakada berdintzea
izan zen lehengo pausua.

1,70

ondorioz Beide erretzen zegoela


bertakoak laguntzera hurbildu zenean
eroritako beste kainoikadak eragindako
eztandaren ondorioz.
Lanak gauzatu ondoren, 1936ko irailaren
6an aurkeztu zituzten Agustin Ugartetxea
eta Jose Etxabek frontoiaren eraikuntza
eta plaza berriztearen arduradunek (kosntruktoreek) lan hauetarako beharrezko
materiala eta hauen kostua.
Plaza berria eta frontoia eraikita, uda
bukaeran herritarrek erabiltzeko
moduan izango ziren azpiegitura
publiko berriak.
Baina ilusioa eta aurrerakuntza
udan eman zen kolpe militarrak
zapuztuko zuen; irailaren
bukaeran pelotazaleak eta
probazaleak baino gudariak
elkartuko ziren plaza eta eliza
inguruetan. Kainoikadek, eliza
inguruan erori baziren ere,
zorionez, frontoi berri berria
ez zuten apurtu.

Zutabe-oinarrietarako: Ofizialen 3 jornal

Portland zementu zaku.

eta 5 peoirena. 67 otzara mortero, 20


otzara

hartxintxar, 7 Portland zementu

PLAZA

saku eta kare hidrauliko saku bat.

Petril, eserleku, errekaldeko harmailak,

Manuelatxoren etxearen teilatu zatia dese-

sarearentzako zutabeak, eta horma eraikit-

raiki eta eraikitze lanetan, zein hutsuneak

zea: ofizialen 83 jornal, peioen 52 jornal,

betetzeko ondorengoa behar izan da:

170 morteru otzara, 49 Portland zementu

Ofizialen 5 jornal eta peioen 5 jornal. 27

zaku, 2,50 m harri txintxar, 3 hiltze

mortero otzara, Portland zementu saku

pakete, alanbrea eta margoa.

bat, 2 kare hidrauliko, 100 teila eta hiltze


pakete bat.

KUBIKAZIOAK

Errebotearen horma haga erdian erremata-

Frontisaren oinarriak: 2,64 m hormigoi

tu eta teilatua eusteko: Ofizialen 6 jornal,

hidrauliko

eta peioen beste 6 jornal, 53 mortero

Errebotea: 18,02 mde hormigon hidrauliko

otzara, 780 adreilu lodi, eta 6 Portland

Plaza: 21,50 m Urloa harri-horma.

zementu saku erabili ziren.


KORDOIA
Kordoia jartzeko, ofizialen 3 jornal, peoien
6 jornal, 70 area hartxintxar otzara eta 7
Portland zementu zaku behar izan dira.
EZKER HORMA
Horma estaltzeko, ofizialen bi egunetako
jornala eta 2 peioren jornal behar izan
ziren, 60 are hartxintxar otzara eta 7

9,50

1935