HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN
2016ko azaroa
2
HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN
1.
Has gaitezen esanaz EAEn esparru sozio-ekonomikoan hizkuntzen erabilerari buruzko maparik ez daukagula. Ez dakigu zenbateraino dagoen enpresa mailan euskara edo ingelesa inegratuta, ez baitago ikerketa aplikaturik enpresetako hizkunta erabilera aztertu duenik.
2.
Daukaguna da euskara planetan, eta EUSLAN edota LANHITZ programetan parte hartzen duten enpresa multzoen inguruko diagnosia, baina orokortu ezin daitekeena. Hortik aurrera, lan solteak, aurki daitezke, adibidez, Langunek, Lanbideren eta Hobetuz Fundazioaren laguntzaz, burutatako inkesta (laginak 437 enpresa hartu zituen) 2011ean.
3.
Hori premia bat da. Jakina, erabilera aztertzeko lehen urratsa metodologia hautatzea izango litzateke. Modu ezberdinak baitaude hori egiteko. Abiapuntutik, zerbitzu-hizkuntza eta hizkuntzaren ahozko erabilera bereiztea argigarria izan daiteke, ingelesaren kasuan hizkuntzaren funtzioak elementu bereizgarriak dituelako: batik bat, kanpo harremanetarako eta hainbat zerbitzu ingelesez eskaini ahal izateko ezinbesteko bilakatu den moduan, barne harremanetan erabiltzeko premiarik ez da inondik ageri. Barne komunikazioan lehiak gaztelera eta euskararen artekoa jarraituko du izaten.
3
HIZKUNTZEN ERABILERAREN MAPA ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN
4.
Metodologia bakoitzak alderdi bat/batzuk azaleratuko ditu eta beste zenbait itzalean utziko ditu.
5.
Euskararen erabilera ezagutu nahi bada, hori burutzeko modu bat izan daiteke euskaradunen artean galdeketa egitea lan esparruan zenbaiterano erabiltzen duten euskara ezagutzeko. Euskaradunen artean, euskara ahalmen potentzial moduan uler liteke, komunikazio tresna edo baliabide bat, zenbait baldintza emanda erabil daitekeena eguneroko lan praktikan. Fokoa jar liteke baldintzetan, hau da, zer nolako baldintzek errazten ala oztopatzen egiazko erabilera.
6.
Horrelako metodologia batek, berriz, ez digu ezer esango ingelesaren erabileraz.
7.
Beste metodologia bat izan daiteke, euskaradunak ardatz izan ordez, landunak edo enpresak izatea azterketa unitatea, hizkuntza ezberdinen gaitasunaren araberako aurre-sailkapenik egin gabe.
8.
Kaleko erabileraren neurketekin egiten den bezala, beste metodologia bat izan liteke, hizkuntzen ahozko erabilera aztertzea lan esparruan hizkuntzaren egoera ahalik eta modu errealenean neurtuz. Momentu jakin batean hizkuntzen zuzeneko behaketa baten bitartez.
9.
Beste modu batera esanda, aurreko kasuetan norberak bere buruari aitortzen dion erabilera maila jasotzen da; hau da, erabilera aitortua edo subjektiboa deitu ohi dena. Lanpostu neurketan, berriz, inkestetan
Recompense su curiosidad
Todo lo que desea leer.
En cualquier momento. En cualquier lugar. Cualquier dispositivo.
Sin compromisos. Cancele cuando quiera.